2015
|
|
13 Haren Maiestateak nahi beza otoitz era
|
hau
guri askotan ematea, hain ziurra eta onura handikoa delako; guk ez dugu hura lortzerik, naturaz gaindikoa baita guztiz; eta egun osoan irautea gertatzen da, eta arima asko edan duen baten antzera dabil, baina ez zentzumenak galdurik izateraino; edota malenkoniadun baten antzera, baina ez zentzua guztiz galdurik; hala ere, irudimenean jarri zaion gauza batetik ez da irteten, ezta ez dago hartatik ...
|
|
Gauza batzuk esango ditut eta nola geratzen den arima ere bai. Hobeki aditzera emateko, konparazio batez baliatu nahi dut; ongi dator horretarako eta baita, Jaunak burutzen duen egintza
|
honetan
guk zer eginik ez badugu ere, Jaunak mesede hau egin diezagun geure burua prestatuz, asko egin dezakegula ikus dezagun ere.
|
|
Nire lagunari esan niezaion gauza batzuk esan zizkidan; eta ni gehien harritzen ninduena zen eraman behar izan genuenaz kontsolaturik geratzen ginela eta etortzekoak ziren guztiak eramateko kemenaz. Eta, izan ere, otoitz jende eta guzti, ia ez zen inor toki
|
honetan
gure aurka ez zegoenik eta gure asmoa zorakeria handi handitzat ez zuenik.
|
|
3 Hau ikuskari guztietan gertatzen da, inolako salbuespenik gabe; hau da, ezin dela ezer egin gutxiago edo gehiago ikusteko, eta gure ahaleginak ez duela ez egiten ez desegiten. Jaunak argi ikus dezagula nahi du, ez dela
|
hau
gure egintza, Bere Maiestatearena baizik; eta harrokeria gutxiago izan dezagun, oso apal eta beldurrez egonarazten gaitu, Jaunak nahi duguna ikusteko ahala kentzen digun modu berean, mesede hauek eta grazia ere ken diezazkiguke, eta guztiz galduak geratu; eta ibil gaitezela beti beldurrez, erbeste honetan bizi garen bitartean.
|
|
Gogoan dut hau esan niola, malko ugari isuriz arima hura bene benetan bere zerbitzuan jar zezala eskatu ondoren, nik ontzat banuen ere, ez nintzela asetzen, oso ona nahi nuela, eta honela esan nion: . Jauna, ez didazu ukatuko mesede hau; izan gogoan egokia dela pertsona
|
hau
gure adiskide izateko?.
|
|
Atari itxurazkoa zuen eta solairu bikoitza bere ganbararekin, eta sukaldetxo bat. Eraikin
|
honek
gure monasterioak behar zuen guztia zuen. Atarian eliza egin daitekeela etorri zitzaidan burura eta ganbaran korua, ongi baitzetorren, eta solairuan lo egiteko tokia.
|
|
16 Beharbada oker ibiliko naiz eta ulertzen ez nituen gauza asko egingo nituen, eta inperfekzioak amairik gabeak izango dira.
|
Hau
gure Jaunak daki, egiazko epailea baita, nik neure buruaz ulertu ahal izan dudanez, diot, eta oso argi ikusten dut, gainera, hau ez zetorrela nigandik, obra egitea Jainkoak nahi zuela baizik, eta bere gauza zenez lagundu egiten zidala eta mesede hau egiten.
|
|
8 Nik ez dakit merezi izan nuen, baina uste nuen gauza handia egin nuela Espiritu Santuagatik, behintzat jakin nuen guztia, eta honela poz pozik eta alai geratu nintzen, eta hemen ere halaxe egon naiz; estu eta larri geratuko nintzelakoan, askatasun handiagoaz eta nik egin diodan zerbitzu
|
honengatik
gure Jaunak mesede berriak egingo dizkiolako konfiantza biziaz, mesede haietako parte bat niri etor dakidan eta guztian argi egin diezadan.
|
|
3 Garai honetan haren adiskide handi bat fraide sartu zen gure Ordenan Pastranako monasterioan; frai Joan Jesusena zeritzan eta maisu gradua zuen honek ere. Ez dakit
|
honek
gure Ordenaren handitasun eta antzinatasunaz idatzi zion gutuna, edo zer izango zen hasiera, baina oso gogotsu irakurtzen zituen hari buruzko gauza guztiak eta probatzen idazle handietan; horrela, dio, eskrupuluak izaten zituela beste gauza batzuk estudiatzeari uzteak, [Ordenako] hauek ezin zituelako eskutik utzi; eta jostatzerako zituen orduak honetan ematen zituen. Oi Jainkoaren jakinduria eta ahalmena!, bai ezinezkoa zaigula guri haren borondatea denetik ihes egitea!
|
|
Behar dudana Jainkoaren eskuetan uzte honek ez du esan nahi hura lortzen saiatu behar ez dudanik, baina ez kezka sortaraziko didan arduraz, esan nahi dut.Eta askatasun hau eman didanetik, ongi doakit honekin eta ahal dudan heinean neure buruaz ahanzten saiatzen naiz.
|
Hau
gure Jaunak eman zidala ez dut uste urtebete izango denik.
|
|
33 Behin Aguiar lizentziadunarekin nengoen, aita probintzialaren adiskidea dela esan dudanarekin;
|
hau
guretzat etxe bila ari zen oso arretatsu, eta esan zidan etxe batzuk ikusi zituela eta, itxura batean, ez genuela aurkituko inguru osoan ere; hauek entzunda, aipaturiko etxe honetaz gogoratu nintzen, alde batera utzia genuen hartaz, eta hau pentsatu nuen: dioten bezain txarra bada ere, lagungarri izango zaigu premia honetan, eta gero saldu egin daiteke; eta Aguiar lizentziadunari esan nion, mesedez, ikus zezala.
|
|
Hemen dagoenaren dote bera emango dutela dio (abuztuan urtea beteko du) hirurehun dukat, besteak beste horrenbeste eramango duela baitio; horrekin ordaindu ahal izango da aurtengoa. Nahiko gutxi da; baina, hartaz esaten dena egia bada, eta bertokoa delako, doterik gabe ere ona da; erabil bezate gai
|
hau
gure aitarekin, eta beste erremediorik ez balego, har bezate hau. Eragozpena hau da:
|
|
Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorrekin. Nik diotsot, dirudienez, Jainkoak baimentzen duela gizon gaixo
|
hau
gu tentatzen aritzea, gure karitatea noraino iristen den jakiteko. Eta egia esan, ene neba, nirea harekin hain motela izanik, pena handia ematen dit; izan ere, ez bakarrik ez da neba den aldetik izan behar niokeen karitatea, lagun hurkoa den aldetik ere (arrazoizkoa izango bailitzateke haren premiagatik bihotzeko mina sentitzea) oso motela dut.
|
|
Eta guztia piztu dute Andaluziara joan zirenek, Graciánek eta Marianok. Biziki moteltzen dit atsegin
|
hau
gure Aita Jeneralak hartuko duen atsekabeak, maite maite dudalako; bestalde, ikusten dut nolako galeraz geratuko ginatekeen. Gomenda biezaio Jainkoari.
|
|
Horrela ez balitz, ordea, gogorra litzateke, zortzi legoako itzulinguruagatik? mesede hori niri egin gabe uztea eta egun bat edo beste hemen atseden ez hartzea eta poz
|
hau
guri eman gabe uztea, ahizpa guztiek bihotz bihotzez itxaroten baitaude, nire nebaren bidez idatzi nionez; nire neba gaur abiatu da Madrilerantz.
|
|
...ko egun batean, nuntzioa prelatutzat aitortu eta guretzat haren onginahia irabaztera, oinetakodunen mende utz ez gaitzan eskatzeko; eta horren ondoren idatziko diet pertsona batzuei, berorrekiko jarrera bigundu diezaioten, arrazoi batzuk emanez eta esanez, nola egon zen ezer egin gabe berak zer esaten zuen jakin arte eta nola gogo onez obedituko ziokeen berari beti, tartean Tostado egon ez balitz,
|
hau
gu suntsitzera baitzetorren. Eta benetan erakuts diezaioke poza, oihaldun hauen mende ez egotearen truke, dena ontzat emango bainuke.
|
|
Eta berorren jauntasuna horrekin pozten dela ikusteaz dena erraztuko litzateke. Beste gauza asko esan nahiko nituzke kasu honetan, baina uste dut hobeki dela
|
honetarako
gure Jaunari erregutzea, honen onura handia berorren jauntasunari aditzera eman diezaion; izan ere, badira egun batzuk nire hitzek berorren jauntasunari ezer eragiten ez diotela. Oso ziur nago, haietan okerrik egingo banu ere, nire borondatean ez dela okerrik.
|
|
8 Fanegasi dagokionez, oso gogorra da orain ezer gabe inor hartzea; Jainkoagatik soilik har daiteke, hor ez baita hartu inor limosnaz, eta Berak lagunduko digu, eta, Beragatik hori egiten delako, beharbada, beste batzuk ekarriko ditu.
|
Hau
gure aitari burua berotzen jardun eta honek berorren agurgarritasunari esaten dionerako da. Sartzeko denak ez du txistik egin behar; eta begira, ene lagun, kontu handiz ez dadila jar mojak hartu eta hartu egitera, bizia kostako baitzaio guretzat diren ala ez jakitea.
|
|
13 Une
|
honetan
gure aitaren gutun bat Malagatik idatzia ematen didate, orain dela 15 eguneko dataz; bihar betetzen ditu urteak. Ongi dago, Jainkoari eskerrak.
|
|
Kontu honetarako, kardinalak nahi balu, hobe izango litzateke hura datorrenerako fundazioa egina izatea. Nik badut konfiantzarik Haren Maiestateak argi egingo diola haren jauntasun txit argiari zer den hoberena ikusteko eta mesede egin nahi didala, eta, beraz, ez nuke nekagarri izaterik nahi; baina, haren jauntasun txit argiak hainbeste zeregin dituenez gero eta
|
hau
gure Jaunaren zerbitzurako dela konturatzen naizenez gero, ez nuke nahi gera dadin hor ni saiatu ez naizelako, eta horregatik gogorarazten diot haren jauntasunari, eta oso ziur nago Jainkoak argi egingo diola gauzarik egokiena eta unerik egokienean egin dezan.
|
|
2 Ohore edo mesede egiten digutenean edota ongi hartzen gaituztenean, erabil ditzagun arrazoi horiek, arrazoiz kontrakoa baita bizitza
|
honetan
guri horiek egitea. Baina irainak egiten dizkigutenean, irain izena ematen baitie ez direnean ere?, ez dakit nik zer dela-eta aipatu behar ditugun.
|
|
Hemen ikusiko duzue Jainkoak eman dizuen ama hau, huskeria hori ere bazekiena; hala ere, batzuetan bidezko dela esaten dute. Eta bai dela bidezko jokatze era
|
hau
guretzat, eta bai azkar egingo diogula mate jainkozko Erregeari, sarri erabiltzen badugu! Horrela ez zaigu eskuetatik joango, eta nahi ere ez du izango.
|
|
Escorialeko autografoak honela jarraitzen du: Horregatik, ene ahizpak, Jainkoarren, ohitu zaiteztela bildutasun
|
honekin
Gure Aita errezatzen eta denbora luzea igaro orduko nabarituko duzue irabazia. Izan ere, errezatzeko era horrek laster egiten du ohitura, arima galdua eta ahalmenak nahasiak ibili ez daitezen, denborak esango dizuenez; probatzeko eskatzen dizuet soilik, pixka bat nekagarri gertatzen bazaizue ere, ohitura hartzen ez den bitartean guztia baita nekagarri.
|
|
Lehen idazketan bi mezu fin hauek datoz: Eta hainbesterainokoa [hain perfektua] ez den maitasunari buruz hitz egin nahirik, ez dut aurkitzen etxe
|
honetan
gure artean edukitzea komeni dela deritzodan biderik; izan ere, ona izatekotan, guztia bere hasierara itzuli beharra dago, hau da, esana geratu den maitasunera.
|
|
Zer den Zuk diguzun maitasuna! Zeharka meharka jardun duzu, deabruari Jainkoaren Semea zarela ezkutatuz, eta gure ona hain biziki nahi duzunez gero, ez zaizu ezer aurrean jartzen, mesede handi handi
|
hau
guri egiteko. Nork egin zezakeen halakorik, Jauna, Zuk izan ezik?
|
|
...ne biltze honetan gehiagoa eta gutxiagoa baitago?, ohitura hartuz gero (hasieran nekea ematen badu ere, gorputzak berea eskatzen duelako, amore ez ematean bere burua urkatzen ari dela konturatu gabe), egun batzuetan ohitzen bada eta ahalegin hori egiten badu, argi ikusiko da irabazia eta konturatuko dira, errezatzen hasterakoan, erleak erlauntzera datozela eta han sartzen direla eztia egiteko, eta
|
hau
gure ardurarik gabe; izan ere, Jaunak nahi izan du, Bera izan duten denboragatik, arimak eta borondateak nagusitasun hori izan dezatela; horrela, barnean bildu nahi duelako keinu batez soilik, zentzumenak haren esanera jarriko dira eta barnean bilduko. Eta gero berriro irtengo badira ere, gauza handia da mendean jarri izana, gatibu eta mendeko bezala irteten direlako eta ez dutelako egiten lehenago egin zezaketen kaltea.
|
|
4 Bada, esaten ari nintzenera itzuliz, adierazten jakin nahi nuke nik nola dagoen elkargo santu
|
hau
gure laguntzailearekin, Santuetan Santuenarekin, berak eta beraren Senarrak duten bakardadea eragotzi gabe, arima honek bere barruan bere Jainkoarekin paradisu honetan sartu nahi duenean, eta bera sartu ondoren munduko gauza guztiei atea ixten dienean. –Sartu nahi duenean?
|
|
Baina arima bere baitan erabaki sendoaz ikusirik,, esan dudanez? kreaturiko ezergatik Jainkoa irainduko ez lukeela, gero erortzen bada ere, ahulak garelako eta gugan fidatzerik ez dagoelako; (zenbat eta erabaki sendoagoa harturik egon, konfiantza txikiagoa dugu geure aldetik, konfiantzak Jainkoagandik etorri behar duelako); behin esan dudan
|
hau
gure barnean dagoela jakinez gero, ez dago zertan ibilirik hain uzkur eta estu, Jaunak lagunduko baitigu, eta jadanik ohitura geure alde izango baitugu Hura ez iraintzeko; ibil gaitezen, ordea, askatasun santuaz, bidezko denarekin hitz eginez haiek barreiatuak badira ere. Izan ere, Jainkoaren egiazko beldur hau izan baino lehen pozoi eta arima hiltzeko lagungarri izan zitezkeenek, gero sarritan Jainkoa gehiago maitatzera eta gorestera eragin dezakete, arrisku nabarmenetik atera zaituztelako.
|
|
Gorputzak hainbestetan iruzur egin digunez gero, ez ote diogu noiz edo noiz guk geuk berari iruzur egingo? Eta sinetsi, erabaki
|
honek
guk uste baino garrantzi handiagoa duela; izan ere, sarri sarri hori eginez bagoaz apurka apurka, Jaunaren laguntzaz, haren jabe egingo gara. Bada, horrelako etsaia mende hartzea, gauza handia da bizi honetako borroka igaro ahal izateko.
|