2015
|
|
Uste dut arrazoi hau izan daitekeela: meditazioan guztia da Jainkoaren bila aritzea, eta arima hartan egonik eta borondatearen eraginez berriro bilatzera ohitua egonik, ez du nekatu nahi izango adimenaren bidez. Eta baita iruditzen zait, borondatea dagoeneko pizturik badago, ahalmen oparo
|
honek
ez duela, ahal dela, beste horretaz baliatu nahi; eta ez du gaizki egiten, baina ezinezkoa gertatuko zaio, batez ere azken egoitza hauetara iritsi arte, eta denbora galduko du, askotan borondatea pizteko adimenaren laguntza behar duelako.
|
|
oraindik ez dela bere erdigunean sartzera deitua izan, egoitza honetan izan denez, goialdean sartzera baizik.
|
Honek
ez du garrantzirik: batera izan nahiz bestera izan, Jaunak berarekin biltzen du; baina itsu eta mutu bihurtuz, san Paulo bere konbertsioan geratu zenez, gozatzen duen mesede hura nolakoa edota zer eratakoa den sentitzea kenduz; izan ere, arimak une hartan sentitzen duen atsegin handia bere burua Jainkoagandik hurbil ikustea da.
|
|
Honek gutxi irauten du, sen berean, esan nahi dut. Izan ere, gainezkaldi handi hau pixka bat kentzen zaionean, gorputza nolabait bere senera datorrela dirudi eta arnasa hartzen du berriro hiltzeko eta arimari bizi handiagoa emateko, eta hala ere, estasi handi handi
|
honek
ez du asko irauten; [14] baina, kentzen bada ere, borondatea hain geratzen da bere baitan bildua eta adimena hain sorgortua, eta horrela egun bat eta baita egunak ere, non borondateari maitatzera eragingo dioten gauzak ulertzeko baino bestetako ez dela gai baitirudi; borondatea, berriz, oso erne dago horretarako eta lotan inongo kreaturarekin lotzera ausartzeko.
|
|
Asko poztu nintzen. Harekin harremanetan hasita laster, Jauna ni estutzen hasi zen berriro monasterioaren arazora itzul nendin eta neure aitor entzuleari eta errektore honi argudio ugari emateko esan zidan, oztoporik jar ez ziezadaten; eta haietako batzuek zer pentsatua ematen zien, aita errektore
|
honek
ez baitzuen inolako zalantzarik Jainkoaren espiritua zela, ondorio guztiak ongi aztertzen eta tentuz begiratzen zituelako. Azkenik, ez ziren ausartu niri oztoporik jartzen.
|
|
Baina, gure bekatuengatik? hain gutxi eta bakanak dira kasu honetan gehiegizko kontu
|
hau
ez dutenak, non uste baitut nahiko motibo dela hori, hasten direnak lasterrago perfekzio handira ez joateko. Izan ere, Jaunak ez du sekula huts egiten, eta ez da Harengatik geratuko; gu gara eskas eta ezerezak garenak.
|
|
Batzuetan pentsatzen dut zein gaizki egiten duten, era batera nahiz bestera, seme alabek beti bertutezko gauzak ikus ditzaten saiatzenez diren gurasoek; izan ere, nire ama, esan dudanez, bertutez jantzia izan arren, onetik ez nuen ia ezer hartu ezaguerara heldu nintzenean, eta txarrak kalte handia egin zidan. Zalea zen zaldun liburuetara eta entretenigarri
|
hau
ez zuen nik neuretzat hartzen nuen bezain gaizki hartzen, bere lanerako ez baitzuen eragozpen, baina kontua da guk haietan irakurtzeko modua egiten genuela, eta, agian, berak zituen lan handietan ez pentsatzearren egingo zuen, eta bere seme alabak hartan ari ziren bitartean, beste gauzetan galduak ibil ez zitezen. Honek hainbesteko mina ematen zion nire aitari, non kontuz ibili behar baitzen ikus ez zezan.
|
|
Beraz, neuretzat ez nuen zalantzarik hori zela hoberena; izan ere, baziren egunak, Jainkoaren maitasunagatik eskean ibiltzea eta etxerik ez beste gauzarik ez edukitzea nire bizieran posible izatea irrikatzen nuenekoak. Baina beldur nintzen, Jaunak besteei desira hauek eman ezean, nahigabez biziko ez ote ziren, eta baita barreiatze bide ez ote zen izango, oso bilduak ez ziren monasterio pobre batzuk ikusten nituelako, eta ez nintzen konturatzen bilduak ez izatea zela pobre izatearen kausa eta ez pobretasuna barreiatzearena;
|
honek
ez baititu aberatsago egiten, ezta Jainkoak ere ez baitio sekula huts egiten zerbitzatzen duenari. Azken batean fede mengela nuen, ez Jainkoaren mirabe honek bezalakoa.
|
|
1586ko irailaren 1ean, fraide karmeldar oinutsen Kontseiluak onarpena eman zion argitaratzeko proiektuari. Ana Jesusenak Gaspar Quiroga Inkisidore Nagusiagana jo zuen orduan eta
|
honek
ez zuen inolako eragozpenik jarri Ofizio Santuan gordetzen zen eskuizkribua hari emateko. Ana Jesusenak frai Luis Leongoaren esku utzi zuen eta honek hartu zuen bere gain, Errege Kontseiluaren aginduz, inprimatzeko ardura.
|
|
Ez dezatela esan: ?
|
Honek
ez du garrantzirik, txikikeriak dira-eta?. Oi ene alabak, guztiak du garrantzia, aurrera egitea eragozten badu!
|
|
42 Eskriturak egiteko ez genuen neke gutxi igaro, batean bermatzaileekin nahiko zutela, bestean dirua nahi zutelako, eta hainbat eragozpen jartzen zituztelako.
|
Honetan
ez zuen hainbesteko errurik Artzapezpikuak, Eliz Epaileak baizik, lan handia eman baitzigun; izan ere, Jainkoak bidaiaren batera eraman ez balu, eta haren ordez beste bat han geratu ez balitz, ez dirudi sekula konponduko zenik. Oi!, esanezinekoa da honetan Katalina Tolosak sufritu zuena.
|
|
...ta Jesusen Lagundiko pertsona espiritualekin harremanetan jarri zen, hauen artean zen aita Araoz, Lagundiko komisarioa izanik, hara joatea egokitu baitzitzaion, eta aita Frantzisko, Gandiako dukea izan zena; bi aldiz izan zen honekin, eta orain Erroman dagoen eta lauretako bat zen Lagundiko probintzial batekin, Gil González izenekoarekin, eta oraindik Gaztelan probintzial kargua duenarekin, baina
|
honekin
ez zuen hainbesteko harremanik izan; Baltasar Alvarez orain Salamancako Errektore denarekin; sei urtean konfesatu zuen honek; Salazar izeneko Cuenkako Errektorearekin, eta Santander izeneko Segoviakoarekin; honekin gutxiago izan zen; Burgosko Errektorearekin, Ripalda deitzen diotenarekin; hau harremanetan hasi arte nahiko aurka izan zuen; Toledon Paulo Hernández doktorearekin, Inkisizioko aholku... Leku batetik bestera ari zenez gero, haietatik estimatuenak zirenekin tratatzen saiatu zen.
|
|
Bestea ez zen hau bezain espirituala, ezta hurrik eman ere; ezin izan nion esaten niona buruan sartu. Baina niri ez zitzaidan hainbeste axola honengatik,
|
honekin
ez bainuen halako lotura berezirik. Ni hitz egiten hasi nintzaieneta arrazoi ugari ematen, nire iritziz nahikoa, erremedio hau gabe hil egingo zirela uste izatea begitazioa zela uler zezaten.
|
|
2 Bi gutun azaletan doaz; izan ere, batean sartu genituen, eta beste negozio bat sortu zen, eta postari
|
honek
ez zuen inola ere nahi izan hauek haiekin batera jartzerik, eta beraz, beste batean jarri behar izan dira. Jaunak bidera ditzala behar den bezala, eta gorde dezala berori bere zerbitzu handiagorako.
|
|
4 Nik nahiko nuke, aita komisarioak konstituzioak zuzendu ahal izatea eta egin daitezenetan ongi jarritako gauza batzuk jartzea, eta orain eskatzen ditugunak kentzea eta jartzea. Eta
|
hau
ez du inork egingo, berorren aitatasunak eta aita Nicolaok ez badute oso gogoz hartzen; eta berorren aitatasunak dioenez, eta nik, ustez, neure gutunean berorren aitatasunari idatzi nionez, gure gauzetan ez dago zertan berri emanik fraideei, eta aita frai Pedro Fernándezek ere ez zien inoiz berri eman haiei. Haren eta bion artean hitzartu ziren gero aktetan jarri zituenak, eta ez zuen ezer egiten niri esan gabe.
|
|
kontu horrengatik, horren bitartez nik hartara eragin diodala pentsa ez dezaten, hain gezur handia izanik. Hala ere, nik diotsot berorren aitatasunari, hain beldur gutxi diedala haien mehatxuei, non Jainkoak ematen didan askatasunaz harri eta zur bainago; eta horrela, errektoreari esan nion, Jainkoaren zerbitzurako dela uste nuen gauza batean, ez Jesusen Lagundi osoak ezta mundu osoak ere ez zidala atzera eragingo, eta arazo
|
honetan
ez nuela nik inolako zerikusirik izan, ez asmo hori gauzatu dezan, ez gauzatu ez dezan.
|
|
Nik bitan baino gehiagotan irakurri dut aita probintzialaren gutuna, eta beti iruditu zait nirekin konfiantza falta duela eta burutik pasatu ere ez zaidan gauza bat hain ziurtzat jotzen duela ikusiz, ez bedi harritu, nik pena hartzea.
|
Honek
ez du garrantzi handirik, eta hain inperfektua ez banintz, gozagarritzat hartu nuke berorrek ni hilduratu izana, berorren mendeko izanik egin dezake-eta. Eta, aita Salazar berorren mendeko denez gero, erremediorik hoberena haren nagusiak arazoari aurre egitea dela iruditzen zait; eta ez berorrek nahi duena nik neure mendeko ez direnei idaztea; izan ere, beren prelatuaren zeregina da eta arrazoizko litzateke nik esaten diedanari kasurik ez egitea.
|
|
6
|
Honetarako
ez luke berorrek ezer bidali beharrik izango, etxe hau orain hain premia larrian ez balego; izan ere, hil zen Frantzisko Salcedo (zeruan bego) eta agindu bat utzi zuen hemen, zer jana edukitzeko gutxi dena, afaltzeko lain ere ez baita izaten, eta berehala kendu zuten limosnaz ematen zen ia guztia; gerora hobeki joango zaizkigu gauzak, orain arte ez baitzaigu batere ongi joan eta hainbeste sufritzen baita.
|
|
Bai egia dela, gure izaerak ordain diezagutela nahi izaten duela!
|
Honek
ez du txarra izan behar, gure Jaunak ere horixe nahi baitu; dena dela, ez dago urrutitik ere parekatzerik Haren Maiestateari zor diogun eta merezi duen maitasunarekin; baina haren antzekoak izan gaitezela, maitasun desira izatean.
|
|
12 Begira biezaio berorren arreba hemen geratzeko kontu horri; hobe baderitza eta Joana andereak alaba hurbilago izan nahi badu, nik ez dut eragozpenik jarriko. Ni beldur naiz hemen tentaldiren bat ez ote duen izango (berez Valladolidera joan beharra duelako); izan ere, etxe
|
honek
ez dituen gauzak dituela han entzungo du, baratzea besterik ez bada ere, lurralde hau oso pobrea baita.
|
|
4 Nik, kasu honetan, arrazoizkoa zena baino gehiago ere egin dut, beste urtebete luzatuz mojagaiaren nobizio aldia, probatzeko denbora gehiago izan dadin, eta handik Salamancara joan nadinean, guztiaz hobeki informatzeko. Hau aita Oleari zerbitzu egitearren eta pozik gera dadin da, ongi ohartzen bainaiz mojek ez dutela gezurrik esaten (gauza arin arinetan ere badaki berorrek ez direla horretan erortzen), eta ez da gauza berria etxe hauetatik mojak irtetea, oso ohikoa baizik, eta ez dute ezer galtzen biziera latz
|
honetarako
ez dutela osasunik esatean, eta ez dut ikusi inor horregatik gutxiago balio duenik.
|
|
Honezkero toki horretatik joanik, neure atsegina bilatzeko asmoa nuen, berorri eskuetan muin egiteko. Aldi luzea da ene aita Baltasar Álvarezen gutunik jasotzen ez dudala, baita nik hari idazten ez diodala ere; eta noski, neure burua hilduratzearren(
|
honetan
ez baitut inoiz aurrerapenik, ezta beste ezertan ere ustez), baizik eta gutun hauen oinazea hainbestekoa izanik, bat edo beste neure atseginerako dudanean, beti nago astirik gabe. Bedeinkatua izan bedi Jainkoa, Hartaz gozatuko baitugu ziur ziur betiko; izan ere, hemen, absentzia hauekin eta gauza guztietan izaten diren aldaketekin, ezeri ezin diogu kasu handirik egin.
|
|
3 Barruan Sakramentu guztiz Santua edukitzeko korua duten etxeetan, eta kapilauak, edota eliza txukuntzeko erosotasuna dutenetan, ez bedi elizarako sarbiderik izan.
|
Hau
ez duten eta nahitaez behar duten tokietan, prioreak eduki beza giltza eta ez beza ireki bi ahizpa batera joan gabe eta behar beharrezkoa ez bada. Eta aipaturiko horretarako erosotasuna dagoenean, atea egon izan bada ere, itxi bedi.
|
|
–munduko ondasun guztiak biltzen ditu berarengan eta, uste dut, bertute guztietako asko ere bai.
|
Hau
ez dut bete betean ziurtatzen, ez dakidalako bakoitzak duen balioa, eta ongi ez dudala ulertzen uste dudana, ez dut baieztatzen; baina nik neure baitan uste dut asko biltzen dituela.
|