Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 31

2008
‎Ikerketa honetako lehen ondorioa hau da: hiru parametroak (lexikoa, sintaxia eta morfologia) kontuan hartuz, ikerketa honen emaitzetan ikus daitekeenez, belaunaldi batean hizkuntza laurden bat aldatu dela baiezta daiteke.
2010
‎Zalantza gabe, bitartekaritzaren abantaila guztiak (azkartasuna, alderdien beharrizanen asetzea, kostu urria?) zigor jurisdikzio sistema hobetzeko erabili behar dira, batez ere, hura arintzeko. Testuinguru horretan zigor bitartekaritzaren eta honen emaitzaren ofizialtasunaz mintzatu gara, baliabide hau ofizialtasun printzipioak informatzen duela adierazi nahian. Zer esan nahi du horrek?
‎Zigor bitartekaritza jurisdikzioaren tresna dela, epaileen gainbegirapean edo/ eta kontrolpean eman beharrekoa, Estatuaren ius puniendia eta herritarren eskubideak mugatu gabe. Horregatik, epaileen eskumena da, aurretik Ministerio Fiskalarekin hitzartuta, kasu bat bitartekaritzara deribatzea, eta era berean, teknika honen emaitza, lortuz gero, zigor prozesura ekarri da, artxibatzeko kari, konformitate edo betearazpenean ematen den onura gisa18 Halaber, zigor bitartekaritza informatzen duen ofizialtasun printzipioak, haren garapenean, legezkotasunaren errespetu osoa galdatzen du, nahiz eta beharrizan printzipioan baino aukera printzipioan gehiago oinarritu19.
2011
‎Euskal Telebistaren bi hizkuntzen arteko konparazioan euskarazko eskaintza gailentzen bada ere barne produkzioko fikzioari dagokionez, fikzio seriatuaren ekoizpenak baliabide eta parametro zehatz batzuetara egokitu behar du, eta ikerlan honen emaitzetan aipaturiko muga erreal horiek baldintzatu egiten dute eskainiko den produktuaren edukia eta kalitate teknikoa.
‎Nolanahi ere, ikerketa honetako emaitzek agerian utzi dute beste faktore estrukturalak aztertzeko garrantzia, Kleven ek (2007) mahaigaineratutako lerroaren haritik, emakume horien atzerritar izaeraren eta euren egoera administratiboaren ondorio diren elementuak gehituz. Egoera administratiboak dirudi gainrepresentazio estatistikoaren zioak argitzeko argudio nagusietako bat, eta horrek zailtasunak ekartzen dizkie biktimei babes sozialerako eta asistentziarako baliabideak eskuratu ahal izateko.
2012
‎Lan honetako emaitzetatik atera dezakegu gizarte aldagai batzuk besteak baino fidagarriagoak eta baliagarriagoak direla Goizuetako hizkuntza aldakortasuna neurtzeko. Alegia, hizkuntza aldagai gehienetan gizarte aldagai berberen hipotesiak bete izanak gizarte aldagai horien portaeran koherentzia dagoela erakusten digu, zehazki, gizarte aldagai hauetan:
2013
‎Bestalde, kontuan hartu behar da ikerketa honen emaitzen arabera% 52,0koa dela euskarazko ohiko irakurleen, euskarazko tartekako irakurleen eta euskaraz irakurtzeko gai direnen kopurua. Datu hori ez dator bat elebidunen kopuru erlatiboarekin(% 27), ezta aurretik aipatu ditugun euskaraz irakurtzeko zailtasunei buruzko datuekin ere.
2014
‎Egiaren faboretan esan behar da zientzia gaiekin lotutakoek azaldu zutela bide honetan heldutasun handiena. Bigarren ekitaldian nabarmendu egin zen lan modu honen emaitza. Zientzia Saila izan zen, denen esanetan, hobekien antolatu zuena bere ikastaroa.
‎Ez zen inhibizio mailan ezberdintasun esanguratsurik izan gogoratzea praktikatutako Bp+ kategoriekin eta gogoratzea praktikatu ez ziren EzBp kategoriekin hasi zuten parte hartzaileen artean. Beraz, esperimentu honetan behatutako berreskuratze praktikaren efektuak azken oroimen zereginaren bitarteko output/ emaitzen interferentziaren ondorio direla ezin esan daiteke lan honetako emaitzetan oinarrituz.
‎Bi estrategia horiek, berreskuratze praktikaren gakoaren efektua isolatu ahal izateko eta integraziotik independente izateko helburuarekin, autoreek ikaste fasearen bitartean integrazio prozesuak ekiditeko egindako ahaleginen adierazle dira (Anderson eta beste, 1994). Aurkezpen formatua ale arteko integrazio maila anitzekin asoziatua egon daiteke; hala ere, kategorien gakodun gogoratze zereginean aurkezpen formatuak ez duela inhibizio mailan eragin esanguratsurik adierazten dute hemen azaltzen den lan honen emaitzek. Parte hartzaileek ale indartsuak kategorien arabera taldekaturik eta zorizko aurkezpen estandarra erabiliz ikasi zituztenean, berreskuratzeak eragindako ahanztetik eratorritako efektu negatibo eta positibo antzekoak aurkeztu zituzten.
‎Emaitza hori azal daiteke, bai aurkezpen taldekatuak bai zorizko aurkezpenak, aktibazioaren zabaltzea sustatzen dutelako kategoria nodotik sareko kideen artean, elementuen arteko lehia areagotuz eta prozesu inhibitzaileak piztuz. Hau da, lan honen emaitzek iradokitzen dute aurretiko ezagutzen generazio edo sorrera semantikoan hautagai tipikoak sorrarazten dituen mekanismo automatiko bat gertatzen dela, eta horien arteko lehiak inhibizioa eragiten duela. Berreskuratze gako batek, kategoria izen batek esaterako (adibidez, Fruta), asoziazioen sare bat aktibatzen du eta beharrezkoak diren itemak sare horretatik identifikatuak eta hautatuak dira.
‎Laburbilduz, hemen azaltzen den lanak, berreskuratzeak eragindako ahanztearen azalpen gisa, interferentzia dependentzia ideia eta inhibizioa sostengatzen ditu; izan ere, erreplikatu egin baita oso eskuragarri diren ale indartsuen esperotako inhibizioa; ez, ordea, tipikotasun baxuko aleen inhibizioa. Bestalde, lan honen emaitzek iradokitzen dute itemen aurkezpen formatua ez dela prozesu inhibitzaileak modulatzen dituen aldagai erabakigarria kategorien gakodun gogoratze zereginean, bai aleen zorizko aurkezpenak bai eta aurkezpen taldekatu sekuentzialak ere elementuen arteko lehia sortzen baitute.
‎Hirugarren ereduan (C eredua) ereduan bezalaxe lehenengo ordenako bi ezkutuko konstruktu proposatu ziren baina konstruktu bakoitzak 10 adierazle ditu (ikasmolde bakoitzaren itemak). Eredu honen emaitzek hobetzen dute A ereduaren doikuntza baina? 2 ren esangura mailaren eta CFIren balioak ez ziren egokiak izan(? 2 ren sig. = 0,00 eta CFI= 0,86).
2015
‎Hala ere, nahiz eta biztanleak iraganaren eztabaidan jardutearekin ados azaldu, ikerketa honen emaitzek adierazten dutenaren arabera, gutxi dira Egiaren Batzordeak ezagutzen dituztenak. Argentinako biztanleak dira Egiaren Batzordeen inguruan informazio zehatzena dutenak, eta hori eraginkortasun handiagoa sumatzearekin loturik egon daitekeela azaldu du ikerketa honek.
‎Jarraian aurkeztuko dugun ikerketa fase honen berri zehatza ematen hasi aitzin, behar dela iduritzen zaigu lehenagotik azaltzea azterketa honen bertze atal batean erdietsiriko emaitza batzuk, hartara testuinguru zabalxeago baten berri emateko eta ikerketa atal honen emaitzen zentzua hobeki erakusteko.
‎Emakumezkoen aisia guneetan, adibidez, josteko makina ipini eta kirola egiteko material baliabideak bigarren aukera batean utziz. Ikerlan honen emaitzek mahai gainean ipini dute emakume preso ohiek izandako kirol eskaintza motz gelditzen zaiela, sortzen zizkien onuren aldean. Baina, alderdi hori sakonago aztertu beharreko ikergaia izan daiteke, idatzi honetan ez baitugu nahikoa datu aurkeztu.
2017
‎Mugak alde batera utzita, ikerketa honen emaitzek agerian uzten dute nola pertsona immigranteen jatorri kulturalak eta generoak akulturazio prozesua eta estres eta ongizate mailak baldintzatzen dituzten. Begi bistan jartzen dute ere akulturazio prozesuak eta bertako protagonistak ikertzen jarraitzeko beharra, ongizatearekin lotua dagoen analisiak duen aniztasun eta konplexutasun mailaren ondorioz, aldagai estruktural bezala generoa eta jatorri kulturala kontuan hartuz eta zeharkako bezala biztaleria immigranteak bizi dituen prozesu guztiak.
2019
‎Gainera, ikerketak baieztatzen du aniztasunaren eta bakearen kulturaren sustapenarekin lotutako tresnen bidez («Ongi Etorri Errefuxituak» erakusketa hain zuzen ere), bizilagun berrien etorreraren aurrean jarrera desberdinak sor daitezkeela. Ondorioz, ikerketa honen emaitzek zera nabarmentzen dute: populazio errefuxiatuaren egoera ezagutzera, egoera horren kausen inguruan hausnartzera eta fenomeno horren aurrean administrazio publikoaren gestioa azaltzera zuzendutako sentsibilizazio ekintzek talde arteko emozio eta jarrerak modu positiboan alda ditzaketela.
2020
‎Halere, familia enpresen ekosistema hertsiagoak balio kultural eta erlijiosoen transmisioa eta haren garrantzia biderka dezake beste enpresa hauekin alderatuz gero. Bestalde, ikerlan honetako emaitzak antzeko ezaugarriak dituzten beste zenbait herrialdetan partzialki aplikagarriak izan daitezke. Aztertutako lau faktoreak beste herrialde batean maila berean eta era berean gertatzea oso ohikoa ez den arren, ez da horren zaila horietako batzuk Mendebaldeko Sahararekin antzekotasun nabariak dituzten herrialdeetan gertatzea.
‎Hirugarren urratsean, hezkuntza proiektuaren eraldaketa ahalbidetu duten dimentsioak atzemateko, metodologia komunikatiboa garatu da. Urrats honen emaitzek berrikuntza bidean gertatzen diren zailtasunak seinalatu dituzte, eta zailtasun horiek gainditzeko ikastetxeak erabili dituen estrategiak identifikatu dira.
‎Hortaz, nahiz eta aniztasun sexualarekiko gutxiespena ukatzen duten politikak existitzen diren, ikerketa honen emaitzek frogatu dute oraindik ere hezkuntzan aldaketak egin behar direla. Izan ere, sexualitatea askatasunez adierazten duten pertsonen aurrean tolerantzia eta errespetua adieraztea helburutzat duen hezkuntzaren hutsegitea nabaritu da.
‎Halere, familiaenpresen ekosistema hertsiagoak balio kultural eta erlijiosoen transmisioa eta haren garrantzia biderka dezake beste enpresa hauekin alderatuz gero. Bestalde, ikerlan honetako emaitzak antzeko ezaugarriak dituzten beste zenbait herrialdetan partzialki aplikagarriak izan daitezke. Aztertutako lau faktoreak beste herrialde batean maila berean eta era berean gertatzea oso ohikoa ez den arren, ez da horren zaila horietako batzuk Mendebaldeko Sahararekin antzekotasun nabariak dituzten herrialdeetan gertatzea.
‎Ikerketa galdera honetako emaitzen sintesi bat eginez, orokorrean senideen artean hika egiteko joerak behera egin du parte hartzaile helduetatik gazteetara, bereziki emakumezkoei egiten zaienak. Eta emakumezkoek hika egiteko daukaten ohiturak ere (izan ahizpari ala izan nebari) behera egin du, gizonezkoengan egon den beherakadan baino pikoago.
‎Egiaztatu ahal izan dugu esponentzialki hazi direla bai hezkuntza proposamen berrien irekiera, bai gune horiek sustatzeko moduen askotarikotasuna. Garrantzitsua da mugimendu horren ibilbideari hurbiletik jarraitzea; izan ere, ikerketa honen emaitzetako batzuen argitan, esan daiteke hezkuntza eragile bat jaiotzen ari dela, zeregin garrantzitsua izan dezakeena etorkizuneko hezkuntza erronkei aurre egiteko.
2021
‎Gainera, gazteek berek aipatu dute bertso eskoletako partaidetzak euskararekin eta euskal kulturarekin bat egitea ahalbidetzen diela DLH gisa, ingurunearekin modu esanguratsuan erlazionatuta eta lehen mailako hezkuntza elementu gisa txertatuta. Zentzu horretan, nahiz eta oso zona ezberdinetako parte hartzaileak egon, ikerketa honetako emaitzek adierazi dute bertso eskolek zona horietan guztietan euskararen transmisioaren balioa landuz euskal kultura era atsegin eta eguneko batean lantzeko espazioa ematen dutela. Begi bistakoa izango da zona bakoitzean bai euskarak berak bai euskal kulturak duten presentzia ezberdina izango dela, baina ildo komun gisa horren transmisioan egindako lana aitortzea esanguratsua da.
‎Datuen analisia egiteko, metodologian esan bezala, cluster hierarkikoa erabili da. Ezaguna denez, analisi honen emaitza dendrograma izeneko grafiko batean gauzatzen da (1 irudia).
‎Ildo horretatik jarraituz, eta euskararen erabilera bultzatzeko asmoz, euskal identitatea indartu litzateke zuzenean; Garciak (2001: 160) dioen bezala," eta ez orain arte instituzioetatik bultzatu den identitate integratzailea, edo euskal espainiarra (elebiduna, kulturbiduna, edo antzekoa, beste ikerketa batzuetan), identitate kulturbiduna ez baita euskararen erabilerarekin lotzen", lan honen emaitzetan antzematen den bezala.
‎Azkenik, adierazi nahi genuke ikerketa honetako emaitzak ezin direla orokortu, lagina, oraindik, txikia baita ondorio orokortuak atera ahal izateko. Arestian aipatu gisa, ikerketa esploratzailea da eta lagin handiagoa lortutakoan osatu ahal izanen da hemen aurkezten den lehen hurbilpena.
2022
‎Beste ikerketa batzuek fenomeno hori osasun mentalen neurketetan ere gertatzen dela frogatu dute (Daz etal., 2017), baita hautemandako osasun neurri orokorrekin ere (Lu eta Qin, 2014). Hala ere, azterlan honen emaitzek ez dute izokinaren hipotesia berresten euskal biztanleriak Europara egiten duen migrazioan, osasun mentaleko arazoek (hautemandako estresa, ongizaterik eza eta osasun mentalaren sintomak) ez dutelako etxera itzuliko denik aurreikusten.
‎Ebaketa puntuazioa 5/ 6 da (kasu/ ezta kasu ere ez). Azterlan honen emaitzen arabera, tresna horren eta haren azpieskalen barne sendotasuna egokia izan zen. Cronbachen alfa eskala osorako bikaina izan zen (a= 0.90), eta onargarria azpieskala guztietarako (sintoma somatikoak a= 0.85, antsietatea/ insomnioa a= 0.84, depresio larria a= 0.74, eta disfuntzio soziala a= 0.78).
2023
‎Literaturari jarraikiz, zaintzaren, zahartzaroaren zein osasunaren inguruko esanahia gatazkatsuak loturik agertzen dira produkzio erreprodukzio, publiko pribatu, arrazoi emozio, independentzia mendekotasun, aktibo pasibo, self bestea, osasun gaixotasun, garbitasun zikinkeria eta bizitza heriotza moduko konstruktuei (Cerri eta AlamiHo Martmez, 2012; Medeiros, 2017; Tronto, 2013). Tentsio horiek azaleratzen ditugun neurrian, ikerketa honetako emaitzak baliagarriak izan litezke etorkizunean gaiari buruzko esanahietan eta balioetan sakontzeko, testuinguru soziokultural ezberdinetan fenomenoak hartzen duen zentzua ulertzeko gako batzuk emanez (Markova, 2003; Smith eta Joffe, 2012).
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia