Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 180

2008
‎IZKO: Fiskalak aurreratu zuen zigorra etorriko zela epaiketa honetan eta datozenetan. Behin teoria politiko polizialak gorputza hartzen duenean...
‎«Fiskalak aurreratu zuen zigorra etorriko zela auzi honetan eta datozenetan»
‎Era berean, egunero eskualdeko berriak jasoko dituen albistegia ere emango dugu. Gainontzean, haurrentzako marrazki bizidunekin eta erreportaje sorta batekin osatuko dugu hil honetako eta datorren hileko programazioa».
‎Hil honetan eta datorrenean, ez dute albistegirik emango. Albisterik balego, Herriz herri, bestaz besta programan sartuko dituzte.
‎Hondarribiko hegaldiak hil honetan eta Loiukoak urrian etengo ditu Spanairrek
‎Aita Arruperen omenezko musikala ikusteko aukera izango da gaur Loiolako Basilikan (Azpeitia, Gipuzkoa). Gontzal Mendibilen azken lana da Arrupe, nire isiltasun hau eta ikuskizun honekin Pedro Arrupe jesuitaren bizitzara hurbildu nahi gaitu.
‎18 segundoko errenta dute; hori da estropada eremuan defendatu beharreko denbora. Eurak, ordea, honetaz eta horretaz, eta asfaltozko eremu arriskutsuan izandako bizipenez ere mintzatu dira; betiere, umore onean.
‎Gasteizko antzerki jaialdian izan dugu Els Joglarsen azken lana La cena ikusteko parada. Taldeko buruzagia den Albert Boadellak ekologiaren gaia aukeratu du obra honetarako eta, bere sorkuntzetan ohikoa den legez, beste kontu batzuk tartekatu ditu diskurtso nagusian, hala nola sukaldari famatuek hartu duten jainko berrien rola edota berarentzat hain kuttuna den liturgia katolikoaren satira.
‎Nekezagoa izaten da urrutirago joan behar baduzu. Araban mirotz batzuekin jardun gara udaberri honetan eta aurrekoan; eguraldia dela edo beste zerbait dela, txoriak agertu zain 8 ordu pasa eta 200 kilometroko joan etorria alferrik egin duzunean, gogorragoa da», Grandioren arabera. «Dena den, normalean, Euskal Herrian ibiltzen gara, 100 kilometroren itzulinguruan».
‎Minutu gutxi batzuez utzi zigun. Gero, hitz egiten jarraitu zuen, honetaz eta hartaz, nekaezin.
‎Baina, nire iritzia emanen diet. Zergatik hau lantzen dugu, eta bestea ez? Zergatik ari da hau eta bestea ez. Horrez gain, jokalarien erreferentzia izanen naiz, eta bakoitzari konfiantza ematen saiatuko naiz», erantsi zuen Rodriguezek.
‎Etxea paraje idilikoan kokatu behar duzu, han urruti samar, herri honen eta bestearen artean, gune garrantzitsuetako ke zikinetik urruti.
‎Kultura Sailaren aburuz, iruzurra «oso larria» da, «erromatar garaiko aztarnategi honi, garai horretako Euskadin dugun arkeologia gune nagusi honi eta, oro har, arkeologiaren ikerketari eragin dion kalteagatik». Aztarnategiaren balioak, ordea, «ezin dira zalantzan jarri».
‎Familiari eta lagunei elkartasuna eta babesa adierazteaz gain, gatazkaren konponbidea lehentasuna bihurtzeko premia azpimarratzen du, horrelako gertaerarik gehiago eman ez dadin. Horren harira sinatzaileek diote haien esku dagoen guztia eginen dutela herri honen eta herritarren eskubide guztiak errespetatuak izango diren eszenatoki demokratiko baten alde. EAJko zortzi zinegotziek aurka bozkatu dute.
‎Eskubideen urraketa ETAren indarkeria sufritu behar dutenek pairatzen dutela esan zuten. Ez da hau ETAz eta haren presoez hitz egiteko garaia; biktimez hitz egitekoa baizik, adierazi zuen Mertxe Agundezek, PSE EEko eledunak. Carlos Urkijo PPko parlamentariak ere gogor kritikatu zuen neurria, hirukoak ETAren beso politikoarekin batera onartu duelako.
‎Eta harro. Bai, kontra gaude, ezezko borobila praktikatzen dugu, ez gaude garapenkeriaren alde, aurrerabidearen gezian ez dugu federik, pentsatzen dugu buelta emango diogula eromen honi eta iragana ez ahaztu eta ez errepikatu, geroan Ama Lurrarekin era orekatsuagoan bizi ahal izango garela, honela gizarte zuzenago, geldoago eta bizigarriagoa lortuko dugula; kontrakotasunetik harago joango garela uste dugu, baina momentuz kontra egon behar dugu, hainbat proiektu suntsitzaileren kontra aritu behar gara kaltearen gizarte honetan (gero eta lan gehiago gutxiago irabazteko, gero eta u... istripuak, depresioak, estresa...).
‎Oteitzakoaren prestatzailea Aritz Altadill da, palista profesional iruindarra, eta Eulatek itsu itsuan jarraitzen die haren gomendioei. Bera ere pilotaria da, ondo ezagutzen du mundu hau eta ia ez zaio deus ere azaldu behar. Pilotariak erabaki zuen prestaketa aurreratzea, eta prestatzailearekin adostu zuen plangintza berria.
‎18.a zen bederatzi punturekin, eta, hurrengo astean, sailkapenean aurretik zuen Numantziaren kontra jokatu behar zuen. Aste horretan, asko hitz egin zuten taldearen egituraketari buruz, denboraldi-aurreaz, jokalarien sasoiaz, honetaz eta hartaz. Caparrosenak egingo zuela zirudien.
2009
‎Gustuko dut harekin hitz egitea, mintzaide ezin hobea da: hasiko zaizu huntaz eta hartaz, argia jarriz beti behar den lekuan. Gatazka oro du gogoko; etxekoa, bistan da, baina baita kanpokoagoak ere.
‎Telleria jaunak badaki, igandero igandero, literatura kontuez aritzen naizela berripaper honetan eta, nire zaletasunaren jakitun, Jonathan Littellekin hitzordutxoa lotzen saiatuko zela esan zidan. Uzkur samarra omen da idazlea hedabideekin eta, oro har, kazetaritzarekin limurkerietan dabilen ororekin, baina saiatuko zela.
‎EBZ. EBZren bilera izango da aste honetan eta inflazioa %2ko mailaz azpitik kokatu da. Trichetek ekonomiaren ahulaldi gehigarria espero dutela esan du.
‎Imajinatzen du plazan goizero lan eta lan, bazter batetik bertzera korrika aritzen diren banatzaileek taberna horietan bilatuko dutela aterpe negu gorriari aurre egiteko. Han eginen dutela bat auzokideek pintxoa eta tragoa hartzeko, honetaz eta bertzeaz solasteko. Mesoneko mahai baten inguruan eserita irudikatzen ditu, adibidez.
‎Sanblasetako egitaraua otsailaren 14ra arte izango baita. Gaurko azoka ez ezik, beste hainbat ekitaldi izango dira aste honetan eta hurrengoan. XIII. Argazki Rallyko argazkien erakusketa ikusi ahal izango da Txanporta kultur etxean, otsailaren 9tik 14ra bitartean, (astegunetan, 15:00etatik 20:00etara; eta larunbatean, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara).
‎Besteek ezin dezakete gure herria lideratu, ez baitituzte ideiak eta ez baitute herria ezagutzen. Guk lideratu dugu herri hau eta etorkizunean ere guk lideratuko dugu, proiektu zehatz bat daukagulako herriarentzat. Sakonera bereziko aipua da, herritarren artean barneratua dagoena eta Hemen Ibarretxe plataformak egokiro haizatu duena.
‎2009ko aurrekontuek agerian utzi dute Gobernu honen eta Parlamentuko gehiengoaren (UPN CDN PSN) planteamendu euskarafobikoa. Langileen eta funtzionamendurako gastuak (soldatak eta materialak) alde batera utzita, Euskarabideak euskara sustatzeko dituen kontu sailek %40, 85 egin dute behera 2008 urtearekiko, eta 2000 urtean, Pegenautek euskara sustatzeko ardura hartu zuen hartan, zeudenak baino %60 murritzagoak dira.
‎75.000 lagun inguru lanpostu bat lortzen saiatuko dira gaur hasiko diren Osakidetzarako oposizioetan. 2.520 lanpostu eskainiko dituzte asteburu honen eta datorrenaren artean. Lehen azterketak EHUren Donostiako Ibaetako campusean izango dira, goizeko bederatzietan.
‎Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, arte eszenikoen aldeko politikak eta konpromiso zehatzak galdegin dituzte. Baina egun horretatik harago, krisia nozitzen hasi dugun honetan eta legealdi berriaren atarian, arte eszenikoetan dabiltzanen beharrak azaldu dizkie plataformak agintari berriei, direnak direla. Ekonomia alor bat gara, beharrak asetzen ditugu, gainbalio batekin gainera.
‎Elkarrizketak, iritziak... Hau eta bestea. Gaur [herenegun] bost kazetarik deitu didate.
‎Carverren kritika osoa Katedrala (Elkar, 1993) ipuinera laburbildu ondoren, honen eta Lawrenceren The Blind Man (Gizon itsua) ipuinaren arteko antza aztertzera murrizten da: Honatx Carverrek eutsi ezin dion konparazio bat:
‎Parlamentuaren lehen eskubidea da kontrolatzeeneskubidea. Esaten zuen egiten jada urte asko kanpoan zein presidentea Ganbera honen eta Espainiako parlamentarismoaren erreferentzia nagusien bat, José Sánchez Guerra. Eta ni, zein bat nator erabat berarekin bere balorazioan, itzultzeko sorgindutakoa Batzorde honi nago, eta honetan jada comparecí ikastaroaren hasierara, gobernuaren hezkuntza arloko politika azaltzeko.
‎2008ko otsailaren 14an ezker abertzaleak greba orokorrera deitu zuen Euskal Herria, herri hau eta ezker abertzalea bera jasaten ari ziren eraso amaigabeei erantzuna emateko. Greba egunean bertan, ekimen ugari egin ziren Bilboko hainbat errepide sarreratan.
‎Bat bateko bertsogintzaren nondik norakoez zein bertso jarriez jardungo dugu goiko argazkiko betaurrekodun honek eta Unai Iturriagak, bertsolaritzaren historiaren berri emango digu Xabier Amurizak, gai jartzailetzaz arituko zaigu Josu Goikoetxea, eta horretaz guztiaz mintzatuko gara Maialen Lujanbiorekin izango dugun berbaldian. Guztia borobiltzeko, taldean prestaturiko saio bat egingo dugu Durangaldeko lau bertsolarirekin.
‎Landare artetik ezin daiteke ibili, ez dago tarterik. Horrela, bada, sortu duen honek eta herritarrek zelako harremana izango duten galdetuta, honakoa erantzuten du: Jendea gora eta behera ibiliko da, presaz, astia urri duelako, baina tartetxo bat atera, eseri eta loreez gozatzeko aukera emango zaio.
‎Estatuak esan du hori gertatuko baldin bada izango dela berak aldez aurretik eta ozenki jarri dudan baldintza bat delako. Hori da denbora honetan ETAk galdu duen aukera. Norberak hartu behar du erabakia, azterketa egin, balantzea egin, eta esan:
‎Gaur egun kapitalismoaren mundu krisi betean, banketxeetako jaunei, enpresariei, politikariei entzunez, ematen du ez dutela ezelako erantzukizunik krisi honetan eta krisiaren ondorioetan. Horietan ez dugu ikusten zuzenketa proposamenik, ezta haien politika neoliberalen autokritikarik ere; izan ere, azken hiru hamarkadetan, besteak beste, errenta banatu da alderantziz; hau da, jende pobreenetik aberatsenera pasatu da, eskaria murriztu egin da eta gainprodukzio krisi sakonagoa dugu.
‎Bihar hamasei orrialdeko gehigarri berezia izango du irakurleak esku artean: Visca L' Athletic Gora Bar, a. Euskaraz eta katalanez, idatzia.Berri paper honen eta VilaWeb katalanezko egunkari elektroniko nagusiaren eskutik.
‎Sakeari balioa aldatu diona, aireari beste bat eman, prestakuntzari indarra eta erritmoari presa. Hitz batean esanda eta igande honetan eta txapelketa honetan behintzat bai: zentzugabekeriari zentzua eta kaosari ordena.
‎Hala, galdera bat egin die Elma Saiz Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkariari eta Rodolfo Ares EAEko Herrizaingo sailburuari: . Indarkeria amaitu eta hari zilegitasuna kentzea hainbeste aldiz eskatu dutenei galdetu nahi diegu zein den polizia espainiarren erantzukizuna bahiketa operazio honetan eta nork eman duen agindua?.
‎–Ez nuen uste inoiz esango nuenik, baina hara, Mixaren [Mikhail Saakaxviliren] lurraldean bizi direnek badaukate etxea, hala modukoa izango da, baina badaukate. Eta hemen, telebistaz etengabe iragartzen dute hau eta bestea berreraiki dutela; hona, ordea, ez da ezer heldu?. Isoldak mendira jo zuen erasoko gauean, herri osoak legez.
‎Eta testuinguru horretan zendu da Remi gaztea, nahiz eta komunikabide gehienek gertaera hau ezkutatu duten. Denboran lehenagokoak izanik ere, ETAren sugeak, eta aizkorak ere, burua atera du uda honetan eta bi atentaturen ostean bi guardia zibil erail ditu.
‎Horretan datza istorio eskas honen grazia. Gainbehera geldiarazten saiatzen ari da Sandra Bullock, baina Miss Congeniality hau eta halako lan barregarriekin ez dirudi lortzeko bidean dagoenik. Penagarria da Michael Caine eta Candice Bergen aktore txukunak halako petralkerietan sartuta ikustea, baina ulertezinagoa da, hala ere, komedia zozo honen bigarren zatia ere egin izana.
‎Guztiek tiro arrastoak dituztela, eta seiri buruak moztu dizkietela zehaztu du Rehmanek. Agintari honen eta Pakistango armadaren arabera, Swateko herritar batzuek dituzte talibanak exekutatu, horiek haraneko bizilagunei aurretik jasanarazitako basakerien mendekuz. Armadak emandako datuen arabera, uztailaz geroztik, 251 lagun exekutatu dituzte Swaten.
‎Oraingo gobernu honen eta aurrekoen zeregina da, hain zuzen, aginduak eta luze gabeko planak hitzematea, eta auto laudorioak egitea. Konponbide eraginkorrak eta berritzaileak ekartzeko gai izan ez denez, gizarte eta ekonomia ikuspegitik Europako herrialdeen atzetik legoke; haien aurretik legoke, aldiz, demokraziarik ezari dagokionez.
‎Zerbait ikusten ari zara, eta ideia dator, baina dena dagoelako lotuta memoria batekin. Zergatik interesatzen zait testuinguru honetan kokatutako hau eta ez beste hura. Memoria oso selektiboa izaten delako.
‎Ez dut ulertzen, ordea, zer dela eta ez den nehor ere altxatzen egoera honen aitzi eta nahiago duen jendeak etxeko sofan etzanik lasaiki bizitzea, telebista madarikatuari konektaturik egonik.
‎Biztanleak pertsonaiak dira, noski, baina ez, beti, pertsona itxurakoak(...). Denak, baina, bizi dira hiriko eraikin honetan eta, tarteka, multzo batak bestearengan dauka eragina, gainera, auzokide diren neurrian? (barka horren aipu luzea hona ekartzea, baina egilea beste edonor baino zuzenago arituta, ez du merezi zeharkako aipuetan galtzea).
‎Orain, dudan esperientzia hori nahi dut sartu hemengo musikan. Gau beilako eleak, Ahaide Delizius honetan eta Bortian Ahuskian, horiek dira, besteak beste, bere diskoko doinuak, hemengo musikak. Banakoa ere badu tarte horretan.
‎«Katalogoarekin joan nintzen Bilbora bilobengana: hau eta hau amona. Zerrendaren kopia bana dute jada familiako helduek, eta bakoitza bere aldetik ari da jostailu bila.
‎Durangon banengo Azokaren kutsu komertzialegiaz mintzatuko nintzateke, ziur aski. Eta lagun eta aspaldiko ezagun eta ez hain lagunen artean gure kulturaren ajeez, eta atera beste garagardo bat, eta aurten iaz baino jende gutxixeago, zubiaren luzea, eta Alberdaniak hau eta Elkarrek hura, eta Pamielak besteak eta Susan beste hori esango genuke hurrengo tragoaren zain. Eta parrandarako eguna parrandarako izango zen noski, baina parrandarako gorde gabeko egunen bat ere eroriko zen ziur aski, Plateruenan hasi eta batek daki non amaitu.
‎Itxaropentsua naiz eta pentsatzen dut Xaloak jarraituko duela herritarrei betiko eskaintza egiten. Trantsizio digital honetan eta eskaintza guztien artean, Xaloa telebista espezializatuta dago, bera alde on eta txarrekin. Gure eskualdeko berriak eta erreportajeak lantzen ditugu, eta hori ez du beste inork egiten.
‎Egunkaria eraitsi zutenetik gogoeta bera dabilkit gai honen inguruan eta egun haietan epaituetako bati antzeko zerbait entzun nion, Iñaki Uriari uste dut: euskalgintzak eta euskal herritarrok neurri honetako eraso eta irainei aurre egiteko tresna eraginkorrik ez dugun artean, horiek ez dira amaituko.
2010
‎Tratu goxoa eta harrera beroa dira boluntarioen partetik jasotzen dituena: Eguneko otorduez gain, jendearekin harremanetan jartzeko aukera ematen du jantokiak, honekin eta harekin hitz egin eta hemendik kanpo zenbaitzuekin egoteko bide izan da. Iruindarra da Sanchez.
‎Gernikako Akordioa zerbaitetan oinarritzen bada, printzipio demokratikoetan da. Alegia, herri honek eta Euskal Herrian dagoen gatazka politiko eta historikoak irtenbide bat behar dute, eta irtenbide hori, halabeharrez, oinarri demokratikoen barnean gertatu behar da. Gernikako Akordioak, hain zuzen ere, horixe jasotzen du:
‎Josebak aipatu du bere alderdiak ekarpenak egin edo ez. Argi dago prozesu honetan eta dokumentu honetan bakoitzaren ekarpenak positiboak zirela. Filtrazioen bitartez prozesu guztia publikoa izan da.
‎Sasoia ordezkoen aulkian hastea ez zitzaidan gustatu, baina egia da ez nengoela orain bezain ondo. Egunetik egunera hobeto sentitu naiz zelaian, eta badakit gauza asko eman ahal dizkiodala talde honi eta garrantzitsua izan behar dudala Osasunan. Neure buruari emaitzak eskatzen aurrena neu naiz.
‎Zestoako Udalak badauzka bi puntu beltz bere barrutian: Arroa beheko hau eta Iraetakoa. Diputazioa eta Zestoako Udala bertan hildakoak gertatu zain egongo dira, eta halere zalantzak ditut, gure zergak zintzoki ordaintzen ditugun herritar xumeon bizitzak zipitzik ere balio ote duen.
‎Izan ere, orain eta hemen, batzuek diote hau eta hori haien arbaso nahiz eredu politikoak direla, hura baztertuz. Edota hura ere, komeni zaienean, lehengusu propioa dela adierazten dute.
‎Mozgovek denboraldi hau eta hurrengoa itxaron ditu, gutxienez, jauzi hori emateko, aukera baldin badu, Errusiako arau zorrotzak direla eta. Oraingoz ez du inork hautatu NBAn, baina oso litekeena da aurtengo draft ean (jokalari berrien loteria) hautatzea.
‎Konparazioekin jarraitzearren, hona hemen beste datu batzuk: Estatu Espainolean soldata minimoa 570 euro gordinean kokatzen den honetan eta lau milioi langabe baino gehiago ditugun honetan, Bilboko eta Gasteizko alkateek 92.873 eta 85.570 euro kobratzen dituzte urtean. 2006 urtean batez besteko soldata urtean 20.000 euro inguruan zegoen, eta, berriro ere politikarien datuei erreparatuz gero, euren soldatak kantitate horretatik oso urruti geratuko direla konturatuko gara.
‎Ingalaterrako ekonomiak suspertzeko itxura gutxi daukan honetan eta langabeziak hobera egin gabe dirauen honetan, etorkinak lan asko hartzen ari direla diote informazio iturriek. Horretaz aprobetxatuz, eskuin muturreko alderdi arrazistek besteek baino diskurtso eragingarriagoa darabilte.
‎Kontuak kontu, mostra hau aukera polita dugu guretzat planetaren ipurdia den lurraldeko adierazpide artistiko batzuk ezagutu, horiekin gozatu, eta, bide batez, huntaz eta hartaz gogoeta egiteko izan ere, zertarako da artea, bada?
‎Bide batez, ingurumen gainean ekarriko lituzkeen kalteak zeharka onarturik, gaineratu zuen horiek ere gutxituko direla, kaia txikiagoa eginez. Bioaniztasunaren urte honetan eta munduan Ingurumenaren Eguna ospatu berri dela gogoratzearekin batera Jaizkibelgo kanpoko portuaren proiektu ez iraunkorra eta bideraezina behin betiko baztertzeko eta egitasmo hura bertan behera uzteko eskaera egiten dugu. Une ezin egokiagoa iruditzen zaigu eta.
‎Ba al dute zerikusirik instituzioen krisi honek eta ekonomia krisiak?
‎Hainbat mahai prestatu zituzten Hor Dago Abante, Hau Pittu Hau eta Eguzkizaleak konpartsen txosnen parean. Batean, Marijaiaren paperezko txotxongiloa egiten zuten.
2011
‎Auzi honek eta giza eskubideen aldeko erakundeen salaketek lege hau aldatzearen alde eta aurka direnen artean eztabaida bizia piztu du. Alderdi erlijiosoen mehatxupean, PPPk jakinarazi legea aldatzeko asmorik ez duela adierazi badu ere, Taseer gobernadoreak berak esan zuen zuzenketak egitearen aldekoa zela.
‎Errealitatea fikzio konpartitu bat baino ez da. Gu hau eta hura gara, handik gatoz eta hara goaz. Imaginario konpartiturik gabe ez dago ez komunitaterik, ez talderik, ez bikoterik, ez norbanako kabalik.
‎Geltokitik geltokira Mexikoko musika joz, rantxerak joz, txapela pasatuz eta, trena geratzean, hurrengo bagoira korrika joanez. «Ongi funtzionatzen dute, estatu batuar askok ezagutzen dutelako musika hau eta gustuko dutelako», zehaztu du Jose Manuelek.Jendearen artean denetatik dagoela diote. Ia jende gehiena adeitsua dela, babesa adierazten dietela, baina era berean gustuko ez dituztenekin ere topo egiten omen dute.«Amerikar zuritxoak dira ondoena portatzen direnak», gaineratu du Angelek; izan ere, beren herrikideek, «latinamerikarrek apenas ematen duten ezer».Zailtasunak zailtasun, ordea, esperientzia polita dela diote:
‎Italiar penintsulan, batera bizi ziren, lehenbiziko Burdin Aroan, erro indoeuroparreko hizkuntza italikoak (latina, faliskoa, osko unbroa, venetoa, sabinoa, volskoa eta hizkuntza sabeliko zentralekin) eta beste hizkuntza talde indoeuropar batzuk (etruskoa, ligurera eta rhetikoa)». Aipaturiko Gracia eta Munilla autoreek, 800 orrialdeko beren liburu mardul horretan, Brontze Aroko amaiera aldia eta Burdin Aroko hasiera aztertzen dute. Liburu hau eta Googlen www.ligures izeneko artikulu interesgarria irakurri eta gero, galdera hau bururatu zait: Garai haietan, feniziarrak, grekoak eta zeltierako hiztunak Europako mendebaldeko lurraldeetara etorri baino lehen, zein ote zen aurreindoeuropar hiz kuntzen eremu zabala, tartean bestelako hizkuntzak ere izango zirela aitortuz. Galdera honi erantzuna ematea ez da gauza xamurra.
‎«Auzitegiek atzo [herenegun] egin zuten gauza bakarra izan da estatu konstituzionala ez desegitea», gaineratu du. «Espainiako Estatuan hausnarketa sakon bat egin behar dute, ikus dezaten zuzenbide estatuak ezin duela egon politikaren gainetik».Pello Urizar EAko idazkari nagusi eta Bilduko kidearentzat ere ez dago botere banaketarik Espainiako Estatuan, auzi honetan eta beste askotan egiaztatu ahal izan duen moduan. Bai Bilduren zerrendak baliogabetu zituen Gorenaren erabakian bai konstituzionalaren erabakian «presio politikoak» egon direla adierazi du.
‎The Doors, The White Stripes, Ian Dury, Chet Baker eta Daniel Johnstonen inguruko film dokumentalak ikusteko aukera izango da, besteak beste, Gasteizko Artium museoak antolatutako Zuzenean II musikari buruzko dokumentalen bigarren zinema zikloan. Zortzi emanaldi izango dira, horietako lau aste honetan eta gainerako laurak hurrengoan, denak 20:00etan hasita, Artiumeko emanaldi aretoan. Filmak jatorrizko bertsioan emango dituzte, gaztelaniazko azpidatziekin.Tom DiCilloren When You' re Strange:
2012
‎Ligaren barruko Liga. Denboraldi amaiera hau eta aurreko sasoietakoa zuria eta beltza bezalakoa izango dira Osasunarentzat. Orduko haietan, estu eta larri.
‎Are gehiago, informazio iturri beraren arabera, delako hiztun herri minorizatu horretan egindako lana eta aurrerapena eredutzat hartua omen daukate egoera bertsuan dauden munduko gutxiengo linguistiko batzuek. Kanpotik jendea omen doakie informazio bila, hau eta bestea jakin nahirik, hezkuntza sisteman eta hedabideetan eta administrazioan eta, egindako urratsak nola egin dituzten jakiteko.
‎Ez dago erabat justua den maitasunik. Hondar duna batean eseri dira aurreko goizean, honetaz eta hartaz solas egiteko. Gold Dollar zigarro bat eman dio Robertek.
‎Gizarte osoarekin batera eman beharreko ekimen politiko instituzionala da Nafar Asanblea Nazionalean antolatua. Abstentzioak ez du lekurik prozesu honetan eta abstentzionismoari aurka egin behar izan diot hainbat alditan. Besarkada euskaltzale eta nafarzale bat.
2013
‎Bilbo Basketek, beraz, 1,5 milioi euro jasoko du: milioi bat hil honetan eta beste milioi erdia abuztuan. Hori izango da 2016 urtera arte aldundiak emango dion diru laguntza.
‎Hala ere, EAJko kideak gogoratu zuen gauza bat dela eztabaida eta bestea emaitza. «Akordioa dagoen ala ez dagoen ikusteko dago, baina eztabaida gai honekin eta beste edozeinekin gertatzen da foro honetan». Akordiorik ez metalgintzan Uztailaren 7tik indargabeturik daude itun gehienak Hego Euskal Herrian (%85 EAEn UGTren arabera), eta asko dira lan baldintzak okertuko zaizkiela jakin duten langileak; egunero ezagutzen ari dira lan erreforma baliatuz Espainiako itunak edo Langilearen Estatutuaren baldintzak gauzatzeko asmoa duten enpresen izenak.
‎«Paper zuri honetan ez dago inor. Hitz batzuk ipintzen ditut paper honetan eta itxaron egiten dut». Oteizak berak esan ohi zuen bera, Oteiza, Oteiza asko zela, «bi gutxienez».
‎Gehienak umeak eta guztiak arreta handiz pareko oholtza txikirantz begira. Hantxe, ipuin kontalari animoso bat, dena emana, hau eta hura, edo hobe esanda, eso y esto. Bai, plaza beteta eta kontalari ausarta «Caperucitarena» gaztelania hutsean eskaintzen. Oi ene, nik euskaraz mintzo diren jatorri anitzeko haur euskaldunak buruan, eta besteak, bertakoei, «el lobo».
‎Bart ikusi nuen (igandeaz ari naunk, irakurle); soraio, ezaxola, erregearen jabetzatik aski urrundua, botila erdi beterik erdi huts eskuan, eder. Aspalditik ezagutzen dut, bistaz, eta kristoren gogoa nuen galdetzeko hontaz eta hartaz (kristo ezagutzeko gogoa dut, bidenabar). Luze eman nuen barran harengandik 3,45 metrora.
2014
‎Hiru kutxek Kutxabanken akzioen %50, 01 saldu dute. Testuinguru honetan eta Europar Batasun Bankarioa emaginari burutxoa erakusten ari delarik, EAJk lortu omen duen «abantaila» famatua ur askorekin zerbitzatutako kamamila besterik ez da, Gargantuari berari eztarria trabatuko liokeen oturuntza populuak liseri dezan. Behin kapital pribatuaren txotxa irekita, desinbertsio etengabea leuna da, eta larrosa usaiz dator, erregulatzaileak oztopo eta deserosotasun asko agintzen dituelako «kreditu erakunde baten gaineko kontrol posizioak dauzkaten banka fundazioentzat».
‎Surflarientzat eta Zurriola inguruko hainbat surf eskola eta ostalarientzat kolpe handia izango da Donostiako Zurriola hondartza ixtea. Udaren atarian gauden honetan eta haurrak eskola garaia amaitzen ari diren honetan, Zurriolako hainbat surf eskolek diotenez, hondartza ixteak ekonomikoki nahiz sozialki galera handia eragingo diela diote. Hori horrela, irtenbide bila dabiltza.
‎Lau edizio ezberdin daude gazteleraz. Alemanez, hainbat edizio egoteaz gain, bi webgune daude autore honen eta bere teorien inguruan lanean. Zorionez, zutabe hau idatzi duenak ez du armadarik ezagutu orain artean.
‎Egin duzue plana, azkenik, eta goizetik joan zarete botxora, autoa leku egokian utzi eta bueltarakoan ilarak ekiditeko. Egin duzue osteratxoa Zazpikaleetatik, hau eta bestea agurtu duzue: zure herriko bat baino gehiago, nafar batzuk, Lapurditik nonor ere bai.
‎«Hemen izan da gizon hori? Galdegin du gure etxean seme alabak zenbat diren, ea herentzia nori eman zaion, eta hau eta hori eta hura?». Eta gero agertzen da bertze baserrira, berriz ere galdeka!
‎«Nik ez dizuet laguntzen ahal. Segi bide honetan eta Frantziara ailegatuko zarete». Portugesak ez fidatu poliziarekin, eta beheiti joan ziren, goiti joan beharrean.
‎2011n Sirian gatazka piztu ondoren, Erdoganek 180 gradutan aldatu zuen politika hura. «Orain esaten ari zatzaizkigute erregimenaren aurka' hau eta hori' egin genukeela. Guk gure lurretatik bidali genuen.
‎itxurakeriaren gizartea eta ispiluek erakusten diguten gure eta ingurukoen irudi desitxuratua. Telebista izan ohi da joera horren erakuslerik gorena, eta, horregatik, leku nabarmena du Gone Girl en. Hala ere, gaur egun, sareak irudi faltsutuak sortzeko aukerak areagotu ditu; horregatik, hau eta Mark Zuckerbergen ingurukoa estuki lotuta dauden filmak dira.
2015
‎Baita liburutegian ere. Azterketak prestatzera joan dira makina bat ikasle.Asteburu honetan eta hurrengoan zabalduko dituzte Barriola eraikineko ikasgelak, 08:00etatik 22:00etara, atzo zabaldu zituzten lehen aldiz?. «Goiz goizetik iritsi dira ikasleak», azaldu du Luis Galdosek, ateak irekitzeaz arduratzen den langileak.
‎«Zintzotasunez eta profesionaltasunez jokatu izan dut beti. Klub honi eta zaleei ahal nuen guztia eman diet beti, ahaleginik xuhurtu gabe».Espanyolek eta Osasunak aurreko denboraldian elkarren aurka jokatu zuten partidaz, berriz, Puñalek dio ez dakiela zein arrazoi dituen Angel Bizkai Osasunako kudeatzaile izandakoak berataz «gezur korda» hori esateko. «Orain dela hogei urtetik ezagutzen nau, eta denbora horretan beti erakutsi diet bai hari, bai zuzendaritza guztiei nire zintzotasuna eta zuzentasuna gauzak egiteko moduan».
‎Beharginekin baino erosoago daude bekadunekin».Josu ErkorekaEusko Jaurlaritzako bozeramailea«Gazteak oso ondo prestatuta daude, eta logikoa da atzerrian lana bilatzeko tentazioa edukitzea. Eskatuko nieke izan dezatela pixka bat sufritzeko gaitasuna, bai baitakit sufritzen ari direla lan bila, herri hau eta bere enpresak gai izango baitira, gobernuaren laguntzaz, haien lan eskariei irteera emateko. Ez dugu nahi alde egin dezaten.
2016
‎Etxabek zuhurtzia aipatu du: «Ez naiz hasiko orain hau eta bestea egin behar dugula agintzen. Datorren urteko irailean ikusiko dugu nola joan den urtea, prestakuntzaren eta lehiaren aldetik.
‎1985ean egin zion bisita kartzelan erreportajea egiteko: «Euskal Herriaz eta burruka harmatuaz solas egin genuen,(...) honetaz eta haretaz ihardun ginen funtzionarioak utzi zigun denboran. Handik hil batzutara, berriz, hara non El Pais en bere erreportaia ideologikoetarik batetan nik ez esan ez pentsatzen nituen topiko batzu neuk esanak legez irakurri behar ditudan.
2017
‎Osasun arloan dabilen jende ororentzat irekia izan da, eta egin ditugu gauzatxo batzuk, urteroko jardunaldiak, adibidez. Beti izan da Osakidetzari hau eta bestea eskatu beharra... eta are egoera okerragoa, Nafarroan. Nire kezka izan da Iparraldean ez dugula lortu behar adinako oihartzuna; beti eduki ditugu lankide leialak han, baina gutxi.Donostiako Antiguako anbulatorioan aritu zinen zu mediku.
‎Gero, onartu zuen, eta kitto. Ondoren etorri zen Arantzazukoa, eta, ostean, beste bilera bat Eibarren, ikaragarria, Euskal Herriko idazle pila etorri zen, eta zin ere egin zuten, euskara batua aurrera aterako zutela eta hau eta hura.Gabriel Arestiren proposamena, zina.Bai, bada! Gizon beroa zen Aresti, beroa!
‎«Amets ehiztariak abesti nahiko alaia da; etorkinen zein hemengoen ametsez hitz egiten dugu: hau eta bestea izanda zein zoriontsuak izango ginatekeen». Baina Amets hipoxikoak kantuak ez du aurreko abestiaren argitasunik.
2018
‎Bi faktore horiek askotan erabiltzen dira salaketak baztertzeko: esaten da torturen arrasto fisikorik ez dagoela, kontraesanak daudela kontaketan, edo ez dela honetaz eta besteaz akordatzen.Auzitegietako medikuen txostenei buruz ari zara. Adibidez. Ikusi dugu oso oso txarrak direla, lau bost lerrokoak, oso oinarrizkoak:
‎Berriro ere, Europako instituzioen eta estatu batzuen presioek eragina izan dute erabakian. Nahiz eta akordio hau eta 1986tik sinatutakoak Mendebaldeko Sahararen itsasoan aplikatu egin direla jakin, auzitegiak argudio berdina errepikatu du: Mendebaldeko Saharako jurisdikziopeko urak ez daude Marokoko subiranotasunaren pean; beraz, ez dira akordioaren parte eta, ondorioz, akordioa ez da Saharako uretan aplikagarria.
‎Keinu baikorra dudarik gabe. Abuztuaren 13an, ordea, Sanchezen gobernuarentzat «Espainia ez zen portu segurua».Testuinguru honetan eta etengabean, migrazio gaietan edonolako erantzukizuna duten instituzio askok inbasioa eta uholdeen diskurtsoa eraiki eta komukabide ugarik barreiatu eta indartzen dute. Helena Maleno aktibistak dioen bezala, alarma eta beldurra elikatu, antsietate soziala sustatu, bere ezintasuna ezkutatu eta migrazio kontrol politika arrazistak justifikatu eta aplikatzeko:
2020
‎Erakunde hori ere Trumpen jomugan egon da azken urteotan. «Izurri hau igarotzen denean, une bat egon da atzera begiratzeko eta ulertzeko nola sortu zen gaitz hau eta nola zabaldu zuen kaltea mundu osoan horren azkar, eta parte hartzaile guztiek nola erreakzionatu zuten», idatzi du Guterresek, ohar batean. «Baina orain ez da garai hori».
‎[...] Joan nintzaion: «Pili Zabala naiz, mesedez helaraz iezaiozu [Jorge Fernandez Diaz] Barne ministroari ez gaituzuela terrorismoaren biktima kontsideratzen, baina gustatuko litzaidake hau eta hau esatea».
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia