Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 278

2000
‎zuku brikak, esne brikak... Azken hauek tolestea komeni da, edukiontzian leku gutxiago har dezaten.
‎«Aktoreek euskara klaseak hartu zituzten, bidenabar Ana eta Ernestoren azentuek euskal doinua har zezaten. Jorge Oteizarengana ere eraman nituen, Euskal Herria ulertzen erakuts ziezaien»
‎Bederatziehun du izena antzezlan honetako protagonistak. Amerika eta Europa arteko ibilbideak etorkin eta dirudunak eramanez egiten zituen" Virginia" itsasontzian jaioa, norbaitek dantza aretoko piano gainean utzi zuen, aberatsen batek semetzat har zezan. Baina ez zen halakorik gertatu, marinel beltz batek aurkitu eta hezi zuen-eta.
‎Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartzea nahi genuke. Hala ere, ez da inbertsio oso handia, kostu hori edozein industrialdek hartu dezake bere gain".
‎Hona hemen bada nire aholkua Iparraldeko ABko Richar Irazustari. Otoi, har itzazu Joseba Egibar, Gorka Knor eta Arnaldo Otegi, eta baita ahal baduzu Mikel Antza bera ere, eta eraman itzazu Baigorriko Bixentaenera bazkaltzera. Eta Pantzo Hirigarai baldin bada sukaldaria, askoz hobeto.
‎Hizkuntza plangintza eskatzeko deiadar kanpaina abiatu du Euskal Konfederazioak. Ipar Euskal Herriko hautetsiekin bilduko da bakoitzak bere egituran euskararen alde har dezakeen konpromisoa bere egin dezan eskatuz," Estatutik etorri behar duenaren beha egon gabe". Kanpaina ekainaren 10ean amaituko da Baionan egingo den manifestazioarekin.
‎eszenaratzearen freskotasuna batetik eta Paco Mir en testu bihurria bestetik, ateraldi, keinu, ironia eta amarruz betea. Erritmo bizia ematen laguntzen dion asmazioa ere badu, lerro hauetan argituko ez duguna, obra ikusteko asmoa duenak ezustea har dezan. Erreferentzia barregarriak ez dira falta eta zirto ugari aurkituko duzu bertan.
Har ezazu" Gara" eta begira ezazu zenbat euskal liburu aipatzen diren eta zenbat erdarazkoak. Niri iruditzen zait, euskaldunek, euskaraz irakurtzen dakitenek ere, erdaraz irakurtzen dutela.
‎Dublindik abiatu baino lehen, egun bat edo bi hartuko ditugu hiri hau bisitatzeko. Irlandako historian gakotzat har ditzakegun hamaika txoko aurkituko ditugu: General Post Office, Trinity College unibertsitatea, Kilmainham kartzela...
Har dezagun tartea. Ez dira ekintzak geratzen; ez dira amets eta zaputzak mamitzen.
‎Abiapuntua Oiartzungo elizaldea izango da, herria osatzen duten auzoen erdigunetzat har dezakeguna. Aurrehistoriatik populatutako bailara, Ptolomeo grekoak" Oiasso" izenaz aipatzen du, eta Erdi Aroan Donostiaraino ailegatzen zen, hiriak independizatzen hasi zitzaizkion arte.
‎Horregatik, emakumeak eta neskatoak kontrolatzeko xedea duten edozein eratako aginte politiko, erlijioso, ekonomiko edo kultural gaitzesteko eta haien oinarrizko eskubideak bortxatzen dituen erregimen oro salatzeko eskatzen diete giza eskubideen alde daudela adierazten duten gobernu guztiei. Halaber, exijitzen du emakumezkoen aurkako bortxakeria guztiak oinarrizko giza eskubideen aurkako bortxakeriatzat har ditzatela beren lege eta egintzetan, honelako ohitura, erlijio, kultura edo aginte politikorik onartu ezin dela adieraziz.
‎" Aizue, badakigu behin betirako su etena eskaintzen duzuela, eta gainera, proiektu honen truke armak uzteko asmoa adierazten duzuela, baina guk proiektu honetan ez dugu sinesten". Herri honen tzat proiektu politiko bat aurkezteko asmotan ari bagara (EHk bere proiektua dauka, ETAk azaldu zuen bera baina beste joskeraz, EAJk berea, EAk berea eta ABk beste bat) har dezagun denbora bat bakoi tzak bere proiektua aztertu, trukatu, berrikusi, elkarri aurkeztu eta elkarrekin jarraitzeko. Has dezagun negoziazio bide bat, baina su etenari eutsiz.
‎Programa irekia denez, edonork har dezake parte telefonora deituz, eta dirudienez entzule eta ez entzule askok hartzen du parte, Euskal Herritik zein kanpotik hainbat dei jasotzen dituztelako astero.
‎Ahalegina egitea berez azaleko diren gauzatan (eszenografian...) polita izan liteke, baina barruko mugen esplorazioa da benetako esperimentazioa: hartu dezagun bertsolari bat edo bi eta inbestigatu bat bateko bertsolaritzaren mugak non dauden. Egun, bat bateko bertsoa eta idazten den literatura ez daude hain urruti kalitate literario esaten zaion horretatik.
2001
‎Automobilaren industriak sekulako erorialdia jasan zuen Depresio Handiaren garaian, baina, hala ere, nagusi izan zen gerraosteko ekonomian. Era berean, teknologiek zartako galanta har dezakete epe motzean, baina hazkundearen buru izango dira epe luzera.
‎Hala ere, bainuetxeen loraldia ez da XIX. mendea arte helduko, besteak beste Zestoako ura interes orokorrekoa izendatu (1792) eta lehenbiziko bainuetxea (1804) eraiki zenetik, eta baita Fiteroko bigarrena urbegia aurkitu eta ustiatzen hasten denetik (1846). Aurrerantzean, bainuetxeak dirudunen turismoaren helmuga bihurtuko dira mende luze batez (Zestoakoak Gipuzkoako turismoari hasiera eman zion eta probintzian 11 bainuetxe egon ziren), farmakologia oraindik bere hastapenetan zegoenean eta oporrak dirudunek bakarrik har zitzaketen garaian; nobleek atzean hamaika zerbitzari ekartzen zituzten, noski.
‎" Erregimen" arekin bat egiten zuen edozein egunkarik honako buruhaustea izan zezakeen: berria ezin zen aipatu gabe utzi (nola edo hala enteratuko baitzen jendea), baina hartaz gehiegi hitz egiterik ere ez zegoen (Helder Camararen ideien propagandatzat har baitzezakeen norbaitek). Irtenbidea?
‎Bidetxo polit horretan zehar goazela, bizpahiru lekutatik ibaira bertara jaisteko aukera izango dugu, eta bero eginez gero ur freskoetan bainutxo bat ere har genezake. Jaitsiera lekuak maldatsuak dira, baina arrisku gutxikoak.
‎Frantzian barrena ere badira bakar batzuk, baita Londresen edo Suitzan bizi direnak ere. Edonork har dezake akzio bat, sozietate irekia baita Herrikoa.
‎Dena dela erantzuna, har ezazu astia" Lekuona' tar Manuel' ek" Agustin Kardaberatzi eginiko omena irakurtzeko, arren. Hauxe zioen oiartzuarrak:
‎Horrez gainera, honako eskariak egin dizkio gobernuari: lehentasuna eman diezaiola energiaren eraginkortasunari energia eskariaren kudeaketarako programen bidez; energia berriztagarriek dituzten oztopoak kendu eta horien aldeko jarrera har dezala, gutxienez, energia eskariaren %12 bete dezaten 2010 urtean; eta erregai fosilen eta energia nuklearraren alde dauden diru laguntzak energia berriztagarrien eta eraginkortasun energetikoa lantzen duten teknologien alde jar ditzala.
Har dezagun kontuan, hamazazpi hemezortzi urterekin zer ikasi nahi duen erabakitzea oso zaila gertatzen zaiela ikasle gehienei. Besteak beste, ez dakitelako zer nahi duten edo nahi dutela uste duten hori zer nolakoa den benetan ez dakitelako eta, gainera, ikasketak amaitu eta gero zer irtenbide izango duten ere ez.
2002
‎Baina lor daiteke harreman zuzenik ez duten datuon arteko sinkronizazioa egitea? Har dezagun bi zati edo lagin ditugula: bata zuhaitz bizi batetik eta bestea hildako batetik.
‎gaur egungo Eusko Legebiltzarreko indar banaketa kontuan hartuta eta simulazio joko koxkor bat eginez, zer gertatuko litzateke ahaztu dezagun bost minutuz besterik ez bada gaurko errealitatea, zer gertatuko litzateke diot, alderdien arteko koalizioak bere ezaugarri ideologiko nagusiren bat kontuan hartuta egingo balira? Gure simulaziorako, hartu dezagun sozialismoa hizpide bezala zentzu zabal batean noski, sozialdemokrazia ere barne egonik Legebiltzarreko alderdien artean lau alderdi behintzat badaude sozialismoa edo sozialdemokrazia bere zutabe ideologiko moduan erabiltzen dutenak: PSE EE, Batasuna, EA eta IU EB.
‎Hori da erronka, baina kontsentsuak gaur egun seguruenik ez dira edukietan oinarrituko, printzipio eta prozeduretan baizik. Gure ustez, badago eremu komun bat Euskal Herrian, alderdi guztiek har dezaketena abiapuntu gisa, eta jakina, arazo politikoari heldu behar dio; hau da, gizarte anitz batek bere etorkizuna definitzeko unean zein printzipio eta zein prozeduretan oinarritzen den. Hor dago koxka.
‎Saiatzen gara ekintzak antolatzen jendeak parte hartu dezan, baina ez jendea egun osoan hemen sartuta egon dadin. Ikasleak hasieran etortzen dira galduta daudelako, pisu bila, lan bila… Eta halako zerbitzuak ere eskaintzen ditugu.
‎Norberak, bestalde, gustuko duen gaiaren inguruan eraturiko taldean har dezake parte. Pertsona batek izan ditzakeen interes adina komunitate birtual daude, dela zaletasun bat, lanbide bat, ideologia bat...
‎Obragintza Publikoaren lehen bi zereginak hauek dira: bere egitura finkatzea, eta instituzio hauek benetako politika linguistikoa beren gain har dezaten. Hori litzateke gaurko esparru juridikoan politika linguistiko bat abian jartzeko soluziobidea.
‎Ezker abertzaleak argitu du bere proiektu soberanista zer den eta bidea nola eta norekin egin nahi duen; hor, borroka armatuarekin zer egin nahi duen klabea da. Ez dira gutxietsi behar, halaber, Euskal Herrian nahiko aktibo diren gizarte sektore zabalak, eta horien araberakoa ere izango da bi bloke nagusi horiek har dezaketen jarrera.
‎Egunero bost kilometro ibili behar ditu, ahal dela harritan, hankak sendotzeko. Bera baino ahulagoa den sparring ekin entrenatu behar da, bere buruarengan konfidantza hartu dezan. Eta baserritar batzuk, zurezko mailuarekin kolpatzen diote kopeta, ohitzen joan dadin.»
‎Bestetik, ikusi behar larunbaterako herritar talde zabal batek Bilborako egin duen deialdia zertan geratzen den. Garzonek eta Herrizaingo Sailak har dezaketen erabakiei begira izango da euskal herritar asko. Bilbon, finean, leloak lelo, manifestazio eta protesta eskubidea aldarrikatuko baita.
‎" Gure asmoa pazienteei laguntzea da, beren medikazioa behar bezala har dezaten", dio Marisa Martinek, aipatu saileko arduradun batek. " Normalean horrelako unitateetako gaixoek zortzi edo hamar botika hartzen dituzte egunero, gutxienez.
‎EAJk funtzio hori hor dauka, baina gero aurrera egiteko orduan bere kostea dauka. Adibidez, hainbat enpresarik aukera hau hartu lezake stablishment erako atxikimenduz abertzaletasunagatik baino gehiago. Zer egingo dute horiek eta beste askok une gogor batean?
‎Hori kazetaritza modu bat da, zoritxarrez, egunerokoa. Baina, har dezagun kazetaritza lan bat eskaintzen digutela: ez dakigu non, nola eta zergatik gertatu den zerbait eta badauzkazu zortzi hilabete hori ikertzeko eta erreportaje bat egiteko.
Har dezagun gure arteko adibide bat hau guztia argitu nahian, denboraren urruntasun erlatiboan kokatua, 1975 urtearen irailaren 27an, goizez, irratiz eman zuten albistea: «Gaur izan dira exekutatuak Angel Otaegi, Juan Paredes Manot, Jose Humberto Baena, Jose Luis Sanchez Bravo eta Ramon Garcia Sanz prozesatuak».
2003
‎Frantzian ere, tamalez, halako asko daude. Nire ustez, planak lantzea merezi du, eta azkenean herritarrek hitza hartu dezaten plana onartzeko edo deuseztatzeko.
‎Nanda Botellak zera dio bere menina urdinaren inguruan: «Egunerokotasuna eman nahi izan nien meninei, irudi nagusia mugimenduz hornitu, arnasa bete betean har zezan. Neure hizkeraren bidez artelan ordezko ezin hartaz pentsatzen dudana adierazi nahi nuen, eta bai gozatu ere hala egiten».
‎Gobernuaren egitasmoen aurka borrokatzeko, askoz argiagoa, askoz zentzuzkoagoa litzateke hirugarren graduko onurak eskatzen ahal dituzten presoei eta etxera itzultzen ahal diren erbesteratuei askatasuna ematea, duintasunez har dezaten bakoitzari dagokion irtenbidea. Berriz, zentzu eskasa du damutuaren figura kondenatzeak damutzen ez direnei ere eransten bazaie.
‎Hau da, Joseba Azkarraga justizia sailburuaren iritziz, egunkari bateko zuzendariak torturatua izan dela esaten badu, ezin da beste leku batera begiratu. Orduan, hartu ditzala leku konkretu batera begiratzeko neurriak. Eusko Jaurlaritzak aurre egingo ote dio Espainiako Gobernuari auzitegian aurkeztuko diren salaketak argitzeko hala nola prozesua bera Zuzenbidezko Estatu batean bezala garatu dadin?
‎Lehenengoz, lehendakariaren proposamenak eztabaida sustatzen duela azpimarratu nahi nuke. ...olitikoan, non krisiaren muturrek, Batasuna eta PP alegia, euskal gizartea eskatzen ari zaigun akordioa oztopatzen duten; Batasunaren kasuan, hala bizitza eta beste hainbat funtsezko eskubideekiko nola ETA berarekiko ere jokatzen duen paperaren bidez; PPri dagokionez, eskubide eta askatasun zibilekiko duen jarrera atzerakoi eta erasokorren bidez. Esaterako, «Egunkaria»ren itxierak suposatu duena har dezakegu honen adibidetzat.
‎\ Formulario bat bidaltzean datuak hirugarren pertsona batek har ditzakeela adierazten digun mezu bat agertzen bazaigu, bada, argi dagoen bezala, eragiketa guztiz segurua ez dela esan nahi du.
‎Beraz, aipatutakoaren arabera gure kultur produktuek elkarren artean izan lezaketen konpetentzia gertaera naturaltzat har lezake norbaitek, baina nire idurikoz, euskararen mundu ahula tartean dagoenean, logika horrek aurreikustea merezi duten arrisku eta mehatxuak ditu berekin batera. Gaztelania eta frantsesezko kultur produkzioen markoetan, hurbilen ditugunak aipatzeagatik, natural, normal eta nahi bada eboluziorako bixigarri ere izanen da konpetentzia komertziala, baina biziraupena arriskuan duten hizkuntzen kasuan paralelismoak ez du balio.
Har dezagun literatura paisaia gisara. Nola ikusten du Hasier Etxeberriak euskal literaturaren paisaia?
‎Identifikazio horrek gustuko duzuna bakarrik ematen baitizu, gozozaleari pastelak eman eta berdurak ezkutatzea bezalakoa da. Baina nire helburua da jende dena ordezkatuta sentitzea, ez dadila mindu gauza batzuek entzunda, edo mindu dadila baina aldi berean gozatua hartu dezala beste zerbaitekin. Hori da kritikoki irrati bati eskatuko niokeena, eta beraz, besteei eskaini nahi diedana.
‎K. GARCIA. Har dezagun futbol talde bat, erregionalekoa. Kategoria horretan hogei urteko mutilak eduki ditzakezu, formatzen ari direnak eta gora iritsi litezkeenak.
‎L.M. ZULAIKA. Espainian egiten ari dena da, jaiotze tasaren apaltzearen eraginez, hezkuntza fisikoko irakasleari eskola orduak kendu eta goizetan klaseak emateko ordez, har dezala kirol eskolarraren ardura arratsaldez eta larunbat goizetan. Beraz bere soldata ordu horiekin justifikatzen du.
‎Gainera jada badute ikusleria finko bat. Hori dela eta, bide berriak bilatzeko eta ikertzeko luxua ere har dezakete. Guk hori oraindik lortzeko baliabiderik ez dugu.
‎Mementoz, lehen lana zuzendari berria topatu eta Museoaren helburuak birplanteatzea izango dute, gaur egun galdu eta nahastu samarrik dagoen museoari definizio eta norabide zehatz bat eman ahal izateko. Erakustaretoetan zehar sakabanatuta dauden altxor txiki horiek zentzua har dezaten, ezinbestekoa da helburu jakin batzuei erantzungo dien eskaintza koherente bat egitea. Proiektuak egon dira eta badaude, orain horiek adostu eta martxan jartzeko benetako interesa eta gogoa baino ez da falta.
‎Manuel Larramendi andoaindar jesuita(), abertzaletasunaren jaiotzatik urrunegi geratzen zaigu, zuzenean horren sortzailetzat ikusteko. Baina horren aitasotzat har dezakegu, euskal Errepublika orokor baten ideia argi eta garbi formulatu zuena izan baitzen, eta xedea Sabinok berak ere zor dio agian. Hona zer dioskun Larramendik bere «Conferencias sobre los fueros de Guipuzcoa» delakoan, neuk gazteleratik itzulirik:
‎Horren arabera, lehentasunak ere agindu genituen eta horiei ekin genien. Bigarren urtea bukatzerako konturatu ginen herri mailako plangintza behar genuela, lanak egitura globala har zezan. Ordurako, Kontseiluak abian zuen Bai Euskarari akordio prozesua eta Jaurlaritza EBPN udaletara hedatzeko ereduak aurkezten ari zen.
‎Gorriaren kasuan garbi ikus daiteke hori. Har ditzakeen adieren artean, kolorea ere badago. Egungo ohizko erabileran, gorria= rouge= rojo egin ohi dugu, baina hori azken batean lehengo ikuskera zaharra murriztea baino ez omen da, gorri hitzak beste adiera piloa daukalako.
2004
‎Eta deialdia zabala da. Taldeek edo norbanakoek har dezakete parte. Izan daitezke irakaskuntzan gauzatzeko proiektuak, euskal musikaren ondarearen balioa handitzeko, euskal diasporako baliagarriak direnak, teknologia berriekin zerikusia dutenak...
‎Beste kazetari batek, Augusta Conchigliak, Le Monde Diplomatique hilabetekarian deskribatu du Guantanamoko presondegia, beste zenbait profesionalekin hura ikusteko aukera izan baitu. Lau bloketan banatua, Delta presondegiak 1.000 pertsona hartu ditzake bere barruan, baina une honetan 660 dira han daudenak, 42 nazionalitatetakoak.
‎Sistema oso malgua da. Edonork har dezake euskal gaiei dagokien eskolaren bat, aukera askeko irakasgai moduan, alegia. Ikasleak edozein karreratan eman dezake izena.
‎Pedro Bellok, diruaren kutxako giltza ezkutalekutik atera, eta eskura eman zion Xabierreko Frantziskori, esanez zabal zezala diruaren kutxa, eta har zezala nahi zuen guztia.
‎Ordua da. Enpresan euskaraz, inbertsio ona lelopean, euskarak lan munduan indarra hartu dezan lanean hasi dira bi sindikatuak. Negoziazio kolektiboan, hitzarmen sektorialetan eta enpresetako hitzarmenetan klausula berezia jarri dute, euskararen normalizazioan urrats praktikoak emateko asmoz.
‎Etxean jada badaude xurgagailuak eta belar mozkailuak, baina laster Sonyren AIBO txakurra izango dugu, adibidez. Lan arriskutsuetan aritzen diren hainbat makina ere, esaterako tripulaziorik gabeko ibilgailuak, minen ateragailuak edo hondakin toxikoen garbigailuak, robotzat har ditzakegu.
‎Hitz egin dezagun beste plano batean. Har ditzagun Donibane Lohizunen bizi den paristar puru bat eta Hondarribian bizi den madrildar puru bat. Horiek zer dute komunean.
‎Izeba Irene daukazu zain. Har ezazu atseden bere ondoan.
‎Gizonak eta emazteak elgar osatzen dutenaz gain, gizon bat eta emazte bat dira normalki egokienak. Haurraren hartzeko gai den bikoterik ez bada, bakarrik den batek, bi gizon edo emaztez egin bikote batek har dezan, bai. Baina, ahalaz, haurrarentzat hobe, aita deituko duen gizona eta ama deituko duen emaztea, bakotxak daukan nortasunetik aberastu dadin.
‎Bilgune feminista lanean aritu da azken hilabeteetan, emakume sortzaileen lanak plazaratu eta gizartean leku handiagoa har dezaten. Ilunpetik argira ekimena da horren emaitza.
‎Hala ere, mediku gehienek ez dute inolako arazorik izaten beren gaixoek aukera hori planteatzen dietenean. Bigarren iritzi bat eskatzea sekula ez da ideia txarra, sarritan bigarren iritzia edukitzeak laguntza handia ematen baitio pazienteari hartu beharreko erabakia lasaiago eta erosoago har dezan. Bestetik, bigarren iritziak aurreneko aukera egokia den ala ez egiaztatuko digu, eta proposatutako diagnostikoaren edo tratamenduaren alde onak eta txarrak agerian utziko ditu, alferrikako prozedurak eta teknikak baztertuz.
‎kontzertuak »Su ta Gar…», pailazoak, jolasak, tailerrak... Lan eskerga egin dute haur eta irakasleek, guraso eta lagunek, guztiek Bastidan ikastolak har dezan uzta, uztartuaz!
‎Solidaritate kateak hau dio: «Sinatzen dugunok San Luiseko herriaren borrokarekin bat egiten dugu eta Argentinako lehendakariari eskatzen diogu probintziako hiru aginteetan esku hartu dezala zuzenean, hemengo egoerak beste konponbiderik ez duelako».
‎Joseba Egibar, Roman Sudupe eta Josu Jon Imaz dira oraingoan ika mikaren lekukoak eta EAJren barne egoeran tentsioa ez dela baretu erakusten dute. Jarduera politikoan tentsio honek har dezakeen itxura irudikatu du udal pasadizo honek.
‎Plastikak bide naturalistak eta modernistak abandonatu zituenetik behin eta berriz egin izan den galdera betikoa da gaur ere arazo nagusi: Zergatik da honako hau artea, zer behar du gauza batek artetzat har dezagun?
‎M.A.: Izatekotan, guk ez beste inork ez gaituelako lagundu har gaitzakete alternatibotzat. Azkenean, lan egin dugunak eta aurrera egin dugunak gu geu izan gara.
‎Ongi joko ditugu orduan piper txorizeroak edo lehorrak motrailuan. Iragazki batera pasa eta arrozaren alde guztietara igaroaraziko dugu, saldak haren kutsua jaso eta kolore gorria har dezan. Motrailuaren jogailuaz baliatuko gara piperren kutsua ongi zabaltzeko.
‎Azken hamar hamabost urteetan, beste zenbait aldizkariren eta batez ere Euskaldunon Egunkaria ren agerpenarekin, haien oihartzuna txikitu egin da, baina aldi berean pixkanaka benetan dagokien dimentsioa eta funtzioa hartu dute. Seguru asko biziraupena zaildu zaie (harpidetza kopuruei eta diru laguntzei eustea zailagoa izaten da, tamalez, banatzeko gehiago direnean), baina, bestetik, egokitzapen eta normaltze prozesu hori positibotzat jo dezakegu, bakoitzak benetan dagokion leku naturala har dezakeen heinean.
‎Esandakoa hobeto azaltzeko, har dezagun adibidetzat bestela ere ospe handikoa bihurtu zaigun Rh genea. Hain zuzen, eta odol bateraezintasunek medikuntzan sortzen dituzten arazoak zirela-eta, aspaldi hazi ziren ikertzen bai Rh bai AB0 geneak, eta horregatik dira ezagunenetakoak.
‎Oteizaren atzera begirako lehen erakusketa 1988an egin zen. Oteizaren ibilbideko une garaietako bat zen hura eta aukera asko ikusi genituen Oteizak nazioarte mailako izena har zezan. Kontuan izan behar baita nazioartean erabat ezezaguna dela.
‎Beraz, hainbesteko eraldaketen ondoren, erakusketa honen helburua dena bere neurrira itzultzea izan da. Eta behin bere neurrian jarrita, har dezala hartu behar duen garrantzia. Era berean, erakusketa Madrilera eta New Yorkera eramanda, honi guztiari ahalik eta garrantzi handiena ematea nahiko genuke.
‎Nik neuk ez nuke 1994an EAJrekin izan genuen koalizioa onartuko. EAJk har dezakeen bideari begira gaude. Nik nire ideologia daukat, eta ez da EAJrena.
‎Hala ere, PSEk Kataluniako ereduari segitzea nahi nuke. Hau da, alderdiak mahai baten inguruan jartzea, eta, atalez atal, Auzitegi Konstituzionalak inbaditu izan ote dituen eremuak aztertzea, gure eskumenak menpe har ditzaketen legeak aztertzea. Katalunian hori egiten ari da.
2005
‎Euskal presoen borrokaldiak bere zentzu osoa aurkitzen du Ezker Abertzalearen apustu orokorrean. Preso eta errepresaliatu guztiak etxera ekarriko ez duen bakebiderik ez dago; lehenik eta behin, funtsezkoa da beren estatus politikoa aitortzea prozesu honetan parte hartu dezaten eta herri hau noizbait bakearen arrakastara iritsi dadin.
‎Abiatu beno lehen, aroaren berri har ezazu: 08 92 68 64 zonbakiala deitzez.
‎Euskara denona bada zurea ere bada, eta zuk ere ardura bat daukazu, hori zaintzeko, eta hori aurrera ateratzeko. Horregatik deitu diogu hamalaugarren Korrika honi konpromisoaren Korrika, eta eskatzen diogu bakoitzari bere eremuan konpromiso berezi bat har dezan euskararekin. Konpromiso pertsonala, uste baitugu badela garaia euskaldun bakoitzari esateko euskalduna den neurrian erabili egin behar duela.
‎Gertatzen dena da, Euskal Herrian sekulan ez dela hainbat euskaldun izan nola orain. Har ezazu 1800 urtea, zer zen Euskal Herria. Baziren Hegoaldean lau probintziak, eta horiek orotara 500.000 jende bazituzten, eta hemen beharbada 200.000 bat, edo gutiago.
‎Askotan erdi ustekabean pasatzen zaizkigun erreakzio kimikoen ondorioz, pertsona oso sentikor edo alergiko bihurtzen da, eta lehen inolako kalterik eragiten ez zioten arropak ezin ditu jasan ere egin. Alergiatzat har ditzakegun ukipenagatiko dermatitis horietan era askotako substantziak identifikatu dira detergenteak, gelak, disolbatzaileak, kolak, botikak, kosmetikoak eta baita perfumeak ere.
‎Munduko itsasontzi handienetako eta lasterrenetakoa da: 293,53 metro da esloraz, 70.000 tonatik gorako pisua dauka, 1.850 bidaiari har ditzake eta 1.015 pertsonako tripulazioa.
‎Izurak esaterako, hiru Jakue Bideren lotune izanik, bere une loriosenean 16 ostatu zeuzkan. Bizitzan dena ez denez ahalik eta azkarren ahalik eta urrunen iristea, ostatuan eroriz gero har itzazu hiru txanda gozatzeko.
‎Internetetik jaitsitako musika hori besteek eskuratu dezaketelako jaso du kondena, ez beretzat jaiste hutsagatik. Akusatuak esan zuen berak ez zekiela programaren bitartez besteek berak hartutako materiala har zezaketenik.
‎Askatasun pertsonal osoa erabilita, kolektiboak aurrera egingo du, belaunaldiek aurrera egingo dute... Mugimendu hori ez dago batak edo besteak har dezakeen erabakiaren gorabeheran. Askatasun pertsonal osoa erabilita, gehienek erabakiko dute bere adinean txapelketara joatea.
‎Ez zara gauza zortziko handi bat egiteko ala? Hartu itzazu gauzak banaka, ez hartu saio osoa batera egin zenukeen moduan: puntuari erantzun, bakarrean...
2006
‎Gimenezen ustez, argitaletxe askoren biziraupena bera da oraintxe kolokan dagoena. Eta ondorioz, euskal kulturak jipoi latza har lezake, argitaratzaileen iritziz. Bide batez, euskal curriculuma sortzeko prozesua ere etenda gera liteke.
‎Sortzaileek sozializazio gune gisa harzen dute kultur politika eta bloga hausnarketarako baliatu nahi dute. Interneteko blog gisa abiatu da www.politikak.org baina beste formaren bat har dezakeela diote. Atalen izenak ele bitan dauden arren, orain arte sartu dituzten testuak gaztelaniaz daude.
‎amodioa, bidaia, mestizaia, literatura eta memoria. Patxi Zubizarretak azken hamar urteren bueltan idatzitako errezitaldietako gidoiak jaso ditu hemen, testu horiek bere ipuinekin lagunduz, elkarri eragin diezaioten, elkarren ispilu izan daitezen eta esanahi berriak har ditzaten. Literatura pizgarri duen orori eskaintzen dizkio, bere baitan duen pospolo kaxa umeldu ez dadin.
‎Besteak beste, Jesusen itzulera AEBetan gertatuko dela iragarrita daukate. Jehovaren lekukoek bezala, bizimodu purua egiten saiatzen dira, erre gabe, alkoholik edan gabe (Jehovaren lekukoek har dezakete, neurri txikian) … Mormoiek, gainera, debekatuta daukate kafea eta tea hartzea, eta jaunartzea Jesusek hala agindu omen zion Jose Smithi, agertu zitzaionetako batean urez egiten dute, ardoaren kaltetan.
‎komunikabideetan, edozein gai lantzen dela ere, gizonezkoek bakarrik hartzen badute hitza edo gizonak bakarrik badaude salatzea. Salatu eta horretaz dakiten emakumeen zerrenda bidaltzen diegu hurrengo baterako kontuan har dezaten. Badaude oraindik herri honetan gai batzuk tabuak direnak:
‎" Har ezazu dirua eta korri" dio Woody Allenen filma batek, eta nolabaiteko arrazoia bazuela eta duela iruditzen zait. Har ezazu dirua eta korri gastatzera, xahutzera, gozatzera.
‎" Har ezazu dirua eta korri" dio Woody Allenen filma batek, eta nolabaiteko arrazoia bazuela eta duela iruditzen zait. Har ezazu dirua eta korri gastatzera, xahutzera, gozatzera. Solidaritatea?
‎Bai Euskal Herrian eta bai Katalunian une berezi eta, dirudienez, erabakigarriak bizitzen ari gara. Orain arteko bidea ikusita, zein norabide har dezakete Euskal Herriko nahiz Kataluniako prozesuek etorkizunean?
‎Iraganetik datozkigun hizkuntza eta nortasuna geroratu daitezen nahi dugunok, hau da, euskaldunon komunitateak iraun dezan mundu globalizatuan, irmotasun handia dugu barrenean, auto-estimu sendoa, maitasuna gure izaerari, militantzia euskararekiko. Baina, komunitatea trinkotzearekin batera, hedatu ere egin dugu, bizirauteko masa kritikoa har dezan eta zergatik ez, hegemoniko bihur dadin Euskal Herrian. Eta hedapen lan horretan ezinbestekoa izango dugu sedukzioa, bere arma guztiekin:
‎Bestela aterperaino autoz inguratu eta 2 ordutan igoko zarete. Animatuenek, urtero abuztuan antolatzen den Oroeleko igoeran har dezakezue parte.
‎Hutsa oso larria denean erasoak, matxinada, drogak sartzea eta abar gazteari taldetik bost eta zazpi egun bitartean isolatzen zaio eta ez du aisialdiko ekintzetan parte hartzen. Txabi Etxebarria EAEko Zigor Betearazpen zuzendariaren esanetan, askori inork ez die inoiz esan hau edo bestea ezin dutela egin, ez dutelako familiarik edo familian ez delako halakorik egon eta hasieran gaizki hartu dezakete, «baina neurri batean mugak daudela barneratzen joaten dira, besteen eskubideak hasten direnean gureak bukatzen direla eta nahi dutelako ezin dutela lapurtu ulertzen dute».
‎Hari horretatik, gizartea heldua zela eta estatuaren babesetik aldendu behar zuela berretsi zen. Ongizatearen Estatutik «Ongizatearen Gizartera» egin behar zela ere erabaki zen, norbanakoak berak har zezan bere beharren ardura. Horrekin batera, gauza publikoak garestiak eta eraginik gabekoak zirela berretsi zen, eta guztiok ordaintzen ditugula.
‎«Aizue, babarrun potoak nork eramango ditu?». «Belar likorea har dezala zuetako batek, hura ekartzea zuei bururatu zaizue-eta!». «Eskerrak bi egunetarako baino ez garen etorri!».
‎Eskola ibiltaritzat har dezakegu Iñaki Isasmendik gazte denboran ezagututakoa. Lantegietan zailtzeko beta izan zuen azkoitiarrak, ondoren gerra, kartzela, sasia, bizitza...
‎Beraz, kotoi ehunetan gossypola mantentzen da, baina pikorretatik desagertuz kotoi pikorrak jaki gisa erabiltzerik izango dira eta batez ere, herrialde txiroetan 500 milioi pertsona elikatzeko balio dezake. Kotoiaren produkzioak beheranzko joera zeraman, baina ikerketa honekin indarra har dezake.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
har 187 (1,23)
hartu 59 (0,39)
Har 30 (0,20)
Hartu 2 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
hartu ezan parte 9 (0,06)
hartu ezan erabaki 5 (0,03)
hartu ezan adibide 4 (0,03)
hartu ezan bera 4 (0,03)
hartu ezan diru 4 (0,03)
hartu ezan abiapuntu 3 (0,02)
hartu ezan bide 3 (0,02)
hartu ezan eskatu 3 (0,02)
hartu ezan euskal 3 (0,02)
hartu ezan nahi 3 (0,02)
hartu ezan neurri 3 (0,02)
hartu ezan beste 2 (0,01)
hartu ezan bi 2 (0,01)
hartu ezan euskara 2 (0,01)
hartu ezan gu 2 (0,01)
hartu ezan jarrera 2 (0,01)
hartu ezan norbait 2 (0,01)
hartu ezan subjektu 2 (0,01)
hartu ezan zerbitzu 2 (0,01)
hartu ezan adiera 1 (0,01)
hartu ezan adierazi 1 (0,01)
hartu ezan aintzat 1 (0,01)
hartu ezan akzio 1 (0,01)
hartu ezan alternatibo 1 (0,01)
hartu ezan antzoki 1 (0,01)
hartu ezan ari 1 (0,01)
hartu ezan asti 1 (0,01)
hartu ezan atseden 1 (0,01)
hartu ezan bakoitz 1 (0,01)
hartu ezan baldintzatu 1 (0,01)
hartu ezan barne 1 (0,01)
hartu ezan batu 1 (0,01)
hartu ezan behar 1 (0,01)
hartu ezan berak 1 (0,01)
hartu ezan berriz 1 (0,01)
hartu ezan bertsolari 1 (0,01)
hartu ezan bestelako 1 (0,01)
hartu ezan bilakaera 1 (0,01)
hartu ezan bizitza 1 (0,01)
hartu ezan denbora 1 (0,01)
hartu ezan dimentsio 1 (0,01)
hartu ezan Donibane 1 (0,01)
hartu ezan edonor 1 (0,01)
hartu ezan egitasmo 1 (0,01)
hartu ezan ekintza 1 (0,01)
hartu ezan ekonomia 1 (0,01)
hartu ezan elkar 1 (0,01)
hartu ezan emakume 1 (0,01)
hartu ezan epe 1 (0,01)
hartu ezan ere 1 (0,01)
hartu ezan erosle 1 (0,01)
hartu ezan esan 1 (0,01)
hartu ezan ezaugarri 1 (0,01)
hartu ezan forma 1 (0,01)
hartu ezan frogatu 1 (0,01)
hartu ezan futbol 1 (0,01)
hartu ezan galarazi 1 (0,01)
hartu ezan garai 1 (0,01)
hartu ezan gauza 1 (0,01)
hartu ezan globalizazio 1 (0,01)
hartu ezan gobernu 1 (0,01)
hartu ezan gogo 1 (0,01)
hartu ezan gomendio 1 (0,01)
hartu ezan hainbat 1 (0,01)
hartu ezan hamaika 1 (0,01)
hartu ezan hamar 1 (0,01)
hartu ezan hartu 1 (0,01)
hartu ezan hau 1 (0,01)
hartu ezan hazi 1 (0,01)
hartu ezan heinean 1 (0,01)
hartu ezan hiru 1 (0,01)
hartu ezan hori 1 (0,01)
hartu ezan hura 1 (0,01)
hartu ezan identitate 1 (0,01)
hartu ezan ihespuntu 1 (0,01)
hartu ezan ikasi 1 (0,01)
hartu ezan ikaskizun 1 (0,01)
hartu ezan independentismo 1 (0,01)
hartu ezan irakaskuntza 1 (0,01)
hartu ezan itxura 1 (0,01)
hartu ezan izaki 1 (0,01)
hartu ezan Iñaki 1 (0,01)
hartu ezan jabetza 1 (0,01)
hartu ezan jainko 1 (0,01)
hartu ezan Joseba 1 (0,01)
hartu ezan kazetaritza 1 (0,01)
hartu ezan kirol 1 (0,01)
hartu ezan Platon 1 (0,01)
hartu ezan Wikileaks 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia