Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 149

2000
‎Bertako 498 presoek, guztiek alegia, egin zuten alde. Kea eta kaosa aprobetxatuz korrika bizian irten ziren, askatasunaren besoetara heldu arte atsedenik hartuko ez zutela jakinik. Atzera begiratu gabe, nork bere ametsei eraginez, etorkizuna arnasestuka inauguratuz.
‎Eta Elbirarekin inozentziaren ertzetik bizi izan nituèn amoriozko mementu gogoangarri haiek ere, gohaingarri egin zitzaizkidan bat batean, haragikeriazko bekatu zital. Zeren eta berriro etorri baitzitzaizkidan bururat, ez ordea handik alde egiteko, baina bertan errotzeko, aita Bartolomeren hitzak, egun batzuk lehenago aintzakotzat hartu ez nituenak: " Neskatoak eta emaztekiak bekatu iturri dira, Ama Birjina izan ezik... eta Ama Birjinaren pareko emazteki guti batzuk izan ezik, nola baita zure ama.
‎Izan ere, nik uste nuen ezen, etxeko tigrearekin gertatuaren ondotik, ez zeudela etxekoak ezta Urbiaingo herritarrak ere ipuin berrietarako, baina ez, zeren baitzirudien ezen Lutheroren baitan piztu zela piztitzarra, aita Bartolomeren aburuz bai bederen. ...uitari hurrengo igandeetako sermoietan, erraiten eta errepikatzen zuelarik behin eta berriro ezen mastin zuri handi haren baitan inkarnatu eta mozorrotu zela Eislebengo heresea, zeina deabruen printze izendatu baitzuten han infernuan, Pagabasoko leizean, alegia, eta kalte eta gaitz izugarriak ekarri zizkiela urbiaindarrei, izurri hura lekuko, eta are gehiago ekarriko zizkiela, baldin neurriren bat hartzen ez bazuten. Eta gauza haiek guztiak Urbiaingo parrokiako pulpitutik erraiten zituen igande oroz, Urbiango elizako erretore don Laureano, gizon ezin koldarragoa zena, haren erranetarat zegoenez gero.
‎—Ez, aspaldiko partez," talderik" ez. Non gimnasioa hartzen ez duzun" taldetzat", hortxe egiten baikenituen gaztetzeko erritoak. Eta benetan, ez dira batere miraritsuak, izerdi franko kostatakoak baizik.
2002
‎Kontatu nion jazotakoa. Minik hartu ez nuenez gero, bere baitan barre murritz bat egin zuela uste dut.
2004
‎Bizi nahi eta ezin biziaren aitzinean, madarikazioak jotako hitza aditu du hizkuntza eta kultura menderatuaren ordezkariak. Horrela, hipokrisiaren neurri guztiak hautsita, itsaso zabalean arrain handiak txikia desegin arteko atsedenik hartzen ez duela jakinda, herri kultura apalen inguruan hesiak jarri beharra dago hauek desagertuko ez badira. Lévi Straussek adieraziko zukeenaren ildotik,, hilko ez badira, gauza batzuetan nolabait ere iragazgaitzak izan behar dute kulturek elkarrekiko?.
‎mundu zabalean heriotzaren atzaparretan bizi diren milaka hizkuntza zapaldu horien aldeko normalkuntza politikak ezin du etika liberalaren langarik gainditu. Horrelatsukoa da gurean nagusiturik dagoen kultura demokratikoa, eta horren aurrean burua makurtu behar derrigorrez integristatzat hartuko ez bagaituzte.
‎Beste hizkera batera itzulita: euskararen, euskaltasunaren eta euskal kulturaren garapen bermerik ez dago harik eta abertzaletasunak nazio identitatearen ezaugarri horiek bere jardunaren helburu nagusitzat hartzen ez dituen bitartean. Are gehiago, euskal identitatearen eraikuntzan bazter izaera nabarmena dute gaur egun izendatu berri ditugun zeinu antropologiko horiek.
‎–Nahiago nuen neure usteak lehen unetik zorotzat hartuko ez ninduen beste norbaitekin alderatzea. Badaezpada.
‎Hotzean begiratuta, nire planteamenduak ez zuen akatsik: emakume haiekin inolako konpromisorik hartzen ez nuela, neure karrera profesionalari ekin bainiezaiokeen. Baina orduan ere, bat gertatu zitzaidan teoria, eta beste bat praktika.
‎Izan ere, ongi bai ongi oroitzen nuen nola joan ziren Errealetik Barçara, nire aurretik, urte batzuk lehenago, Artola, Urruti, Alonso, Bakero eta Txiki Begiristain, eta nola haietako batek baino gehiagok arazoak izan zituen hainbat zaletu txuri urdinekin, batzuek traidoretzat ere hartu ez zituzten, bada! Nirea ez zen diferentea izan.
2006
‎Baietz esan nion, nahiz eta urteak izan pintzelik hartzen ez nuela.
2007
‎Oro har, amaitzeko, Atapuercako aurkikunde miresgarrien zuzendari, Complutenseko katedradun, eta oso jakintsutzat daukadan Juan Luis Arsuaga irakaslea aukeratu dut gidari. Eta beronen ondoko hiru liburu hauek gomendatzera ausartzen naiz, ene ustez batere arriskurik hartzen ez dudalarik:
‎Sabai hau dena paregabea litzateke Veneziaren autokontzientziaren estudio baterako: Volksgeistaren azalketa bat, hain sistematikoa eta osoa egiteko Herder edo Grimm-ek inoiz lana hartu ez duten bezalakoa.
‎Historia unibertsalaz mintzo baikara, subjektua historia unibertsala bera da; bera ari da bere burua egiten. Izpiritu nazional horiek ez dute batere interesik historiarentzat, historiak berak (kulturak, izpiritu unibertsalak) hartu ez dituen bitartean. Kulturaren edo izpirituaren historia unibertsalak egin du interesantea kulturarentzat izpiritu nazional italiarra (naturala); edo egin du historikoa izpiritu nazional frantses naturala, bestela bere naturaltasun zurrunean hor egon baitzitekeen betiera guztian, historia unibertsalarentzat interesik batere gabe (munduko herri gehienak,, historia gabekoak?, dauden bezala, Hegel-en ustean).
‎Hogeita hamalaugarrena ere ez. Systembolaget en aurreko autobus geltokia inoiz autobusa hartzen ez duten pertsonaz beteta egoten da beti. Horietako bat da Calle.
‎Calle mozkor ofiziala da artxibo horren arabera, eta autobus geltokiko besteak ere bai, inoiz autobusik hartzen ez duten horiek guztiak. Denek dute txartel bana, argazki eta guzti, elegantea.
2008
‎Gerardorekin isilpeko hitzordu bat ere izan zuen, bai, baina harekin izandako hitzak ere airean idatziak geratu ziren, inguruan sor zitekeèn edo inguruak sor zezakeèn lehen haizearen mende? iritziak eta esamesak noiznahi bihur baitaitezke edozein haizeren haizebegi; keinu bat ere izan zuten, agurtzeko orduan Gerardok Nataliaren eskuak bereetara bildu eta esku banatan muxu ezin samurrago bat eman baitzion, baina keinu hura ere beste keinu batzuen beharrean zegoen, halakoak baitira desio asegabearen legeak, ase artean bakerik hartzen ez dutenak. Baina eta keinu haiek gauzatzeko, beste hitzordu batzuk behar zituzten, isilpekoak halabeharrez, arriskutsuak, ondorioz?, ezkondu ezean; Nataliak hurbil hurbil sentitu behar zuen arrisku hori, are gehiago Natividadek bere aitorpen hura egin zionetik, Nataliak orduantxe jakin baitzuen aita kalonjeak bazekiela ahizpen artean gertatutakoaren berri?. Zergatik kontatu diozu aita kalonjeari gurea??
‎Kontua, ordea, ez zen interesatzen zitzaien ala ez, baizik eta biak zeudela maiteminduta; maitemina, baina, haize zurrunbilo baten begi guztiz ahaltsua da, buru barruaren erdigunean kokatua dagoena eta atsedenik hartzen ez duena, halako eran, non maiteminarekin zerikusirik ez duten gai guztiak erakartzen dituen, baina ez gai bakoitzari bere garrantzia emateko, haiek istantean irensteko eta burutik ezabatzeko baizik: esan nahi baita bi ahizpek nekez egiten zutela lo, eta horregatik egin zutela biek, beharbada, hiruzpalau aldiz aharrausi, ama kontu kontari zebilkien bitartean.
‎Eta ronari esker bizi izan ninduan, hori esaten diat nik. Janaria eta edaria izan duk niretzat, gizona eta andrea bezala izan gaituk; eta orain nire rona hartzerik ez badut, ontzi zahar gizajo bat besterik ez nauk haize babesean, eta nire odola hire kontzientzia gainera eroriko duk, Jim, eta beste sendagile lanbas horrenaren gainera ere bai.
‎Aitorren sakelatik honen telefonoa atera du. Bertotik dei bat egin du bere telefonora, jotzen hasi eta hartu ez duena, eta gero deia ezabatu egin du. Bere telefonoa atera eta hor ageri da oraintxe Aitorrenetik egin duen dei galduaren zenbakia, Aitorrena, hain zuzen.
‎Oso atsegina da gau giroan etxe atarian afaltzea, gainera, harrikoa egiteko kanpoan baino ez dago ura maiz. Hala, langileak eta azoka desagertuta ere, hiri biziaren itxura hartu diogu Bamakori, oso berandura arte lorik hartzen ez duena. Eta musika.
‎...itekeèn edo inguruak sor zezakeèn lehen haizearen mende... iritziak eta esamesak noiznahi bihur baitaitezke edozein haizeren haizebegi; keinu bat ere izan zuten, agurtzeko orduan Gerardok Nataliaren eskuak bereetara bildu eta esku banatan muxu ezin samurrago bat eman baitzion, baina keinu hura ere beste keinu batzuen beharrean zegoen, halakoak baitira desio asegabearen legeak, ase artean bakerik hartzen ez dutenak. Baina eta keinu haiek gauzatzeko, beste hitzordu batzuk behar zituzten, isilpekoak halabeharrez –arriskutsuak, ondorioz–, ezkondu ezean; Nataliak hurbil hurbil sentitu behar zuen arrisku hori, are gehiago Natividadek bere aitorpen hura egin zionetik, Nataliak orduantxe jakin baitzuen aita kalonjeak bazekiela ahizpen artean gertatutakoaren berri –" Zergatik kontatu diozu aita kalonjeari gurea?" esan zion ahizpak–; aita kalonjeak zekiena, ordea, amak ere jakin behar zuen, ezinbestean; amak, baina, ez zion afera hartaz hitz erdirik ere egin berari –Nataliari–, halakoetan ohi zuen eran; aitzitik:
‎Kontua, ordea, ez zen interesatzen zitzaien ala ez, baizik eta biak zeudela maiteminduta; maitemina, baina, haize zurrunbilo baten begi guztiz ahaltsua da, buru barruaren erdigunean kokatua dagoena eta atsedenik hartzen ez duena, halako eran, non maiteminarekin zerikusirik ez duten gai guztiak erakartzen dituen, baina ez gai bakoitzari bere garrantzia emateko, haiek istantean irensteko eta burutik ezabatzeko baizik: esan nahi baita bi ahizpek nekez egiten zutela lo, eta horregatik egin zutela biek, beharbada, hiruzpalau aldiz aharrausi, ama kontu kontari zebilkien bitartean.
2009
‎Teologia txar bat. Jende xume hori guztia aintzat ezertarako hartzen ez duena. Horien existentzia bera ignoratzen duena, hain zuzen jende xumea delako.
‎Horixe baitzen benetan gertatu zena. Istripu ttiki bat, egunkari eta irratietan ia lekurik hartuko ez zuena. Armentiak ere hala pentsatuko zuen, bestela ez zion hain erraz alde egiten utziko.
‎Angiek telefonoa utzi eta, zerbait egin nahiz, telebista piztu zuen. Minutu gutxira honetaz ere aspertu eta ohera joan zen, loak hartuko ez bazuen ere.
‎–bai, bai, ansiliotikoak hartzeak ez nau pertsona okerrago bihurtzen, eta zure lagun baten lagunak ere hartzen zuen bolada txar batean eta abar. Ezagutzen dut zabor hori guztia.
‎Ez diot esango pozten naizela, gauza tuntuna baita hainbat aldiz aurki zezakeen baina aurkitu ez duen ezezagun horrek jeloskor jartzen nauela onartzea. Gauza ezin tuntunagoa kontuan harturik ez dudala Martinekin beste afaririk egiteko asmorik.
‎Fabiola erregina eta gainontzeko guztiek ere aldegin zuten, ordea, eta eraikuntza haietatik oso gutxi geratzen ziren zutik. Udalak bere gain hartu ez zituenak eraitsiak izan ziren gehienak, haien lekuan turismo berriaren oldearentzako etxe sail garestiak egiteko. Negozio noblea hura, inondik inora ere.
‎Izan ere, milioi erdi hiztunetik pasatzen ez zen hizkuntza batean, zeinen erdiak sekula libururik hartzen ez zuen eta, non irakurtzen zuenak, lautik hirutan erdaraz irakurtzen zuen, zein zen best-sellerraren eta marjinalaren arteko aldea. Independentzia intelektuala irabazten omen zen horrekin; eta halere, hainbestean.
‎–Ongi da, ongi da? , esan zion Adak, eten puntuetatik mehatxu bat eskegiz, Maria Bibianak igarri ez zuena, edo igarri arren aintzakotzat hartu ez zuena, ohetik jaiki eta Adari tapakiak kentzen zizkiola honela mintzatu baitzitzaion, irribarretsu:
‎Eta hiruko erregela ere bai. Eta dendan hartzen ez banaute, aitarekin egin dezaket lan. Eta aurrerago, harategi bat abiarazi:
‎Nataliak sekulakoak esan zizkidan arren? mari sorgintzat eta mari purtziltzat hartu ez ninduen, bada, baita beata santujaletzat ere!, hala eta guztiz ere, markes jauna Nataliaren alde lerratu zen, eta Andaluziara joan ziren biak biharamunean, gaur arte. Baina gaizki eginak beti jakiten dira, bide batetik ez bada bestetik, eta horrela jakin nuen markes jauna beste amorante batekin zebilela, deabruak eraman ditzala, eta Natalia ere auskalo nola ote dabilen, zurrutari emana, itxura batean, amoranteren bat ere ez ote duen, hortik atera kontuak, Aitaren eta Semearen?
‎segurtasunari eta etorkizunari ere; non zen, baina, etxeko segurtasuna, baldin eta munstroa, sabela ere ia errotik ostu ziona, ekaitz bat bezala sortu eta etxean ekaitz bat bezala sartu bazen? ...o haiek guztiak Reginaren asmakizun hutsak baziren??, auziaren erru osoa hari leporatuz, senar emazteen arteko giro txartze balizko batek, seme alaben aurrean era batean edo bestean erakutsitakoak, berarekin baitzekarren neurri bereko ondorio kaltegarria seme alaben segurtasun psikologikoan, ezinbestean ekarri ere; aldi berean, baina, Reginak nekez ikus zezakeen irtenbiderik, etxeko itzala kontuan hartuko ez zuenik; eta orduan, biak zeuden ohean etzanda, gora begira, isilik?, halaxe esan zion Reginak:
‎Zer esan nahi zuen, bada, aitak: langile hura munstro hutsa zela, gorria zelako?; ai, baina etxean ere izan zuen aitak seme bat, semetzat hartu ez zuena, beste munstro bat zelako, antza: Benjamin Maria!; orduan, baina, Domingo erreboltatu egin zen, buruan sartu ote zitzaion une hartan orbetarren historiari lotutako beste itzal hura, osaba Beñardoren izenaren oroitzapenetik zetorkiona???, eta, hala, bat batean zutitzen zela, aitzakia baten bila ote zebilkion inkontzientea, bere helburua eskuratzeko bidean??, aitari esan zion:
‎Ordu pare bat zeramatzaten hizketan, harmonian eta gero eta konfiantza handiagoan, baita, aldi berean, errespetu handiz ere, alkohola, ordu pare batean don Juliok kopa bakarra edan zuen eta Damasok hiru? hitzaren eragile bihurturik, antza; baina ausartago jokatzeko garaia ere heldu zen, ausaz. Damasok bazekien ordurako ezen mediku jauna, bere burua zientziazale amorratutzat zuena, ez zela klerikala, bere burua antiklerikaltzat ere hartu ez zuen arren?, eta hala, Damasok begirada zorroztu eta honako galdera hau egin zion:
‎komunista jainkogabe zikin haiek bezala? ...ak anaia. Damasori halaxe aitortu zion behintzat behin baino gehiagotan?, buruan itzal bat iltzatu baliote bezala; esan nahi baita Domingoren traizioak bere onetik ateratzen zuela Teofilo Maria, anaia madarikatua egoeraren erantzule egiterainoko jarreran, behin komunistak eta anarkistak zaku berean sartuz gero logika osoz ondoriozta baitzezakeen ezen Domingok ere bahiketan parte hartu zuela, parte hartu ez zuen arren, uholdeari lotzen zaion ur tanta oro, nola erditik hala bazterretik, uholdearen erantzule den legez; bazegoen, bestalde, ñabardura berri bat, ohiko egoerari eranstekoa eta ohikoa guztiz ezohiko bihurtzen zuena, gerra piztu berria ez baitzen txantxetako kontua, are gutxiago Teofilo Mariak irudikatzen zuen moduan: lubaki bat, eta lubakiaren bi aldeetara Domingo eta bera, aurrez aurre, elkar hiltzeko prest; nola izan zitekeen, baina, anaiak anaia hiltzea?; eta zergatik ez?; Teofilo Mariak ez baitzuen anaia anaiatzat ordurako, hain izan zen eskerga eta berealdikoa honen traizioa, Teofilo Mariak berak une hartan are traizioagotzat hartu zuena, ausaz, muturreko baldintzek, beheko solairutik zetorrèn oihu bat ere entzun zuen orduan, onik egingo ez ziona:
‎–Isilik eduki nauzu bilera osoan, damu arrastoren bat ikusten nizun ala ez, besoak zuri zabaltzeko prest. Baina ez, lapurtzat ere hartu ez nauzu, bada! Horrekin nahikoa ez, eta barre iraingarria ere egin didazu:
‎baita oihu ere, oihu luze ozena?, abioiaren atzetik abiatzen zen bitartean, giharretan pilatutako tentsioari ere ihesbidea emanez, harik eta, azken pausoa eman zuenean, ukabila jaso zuen arte, garaipen sinbolo gisa; gero, bat batean, Domingok bere bihotza aurkitu zuen, oharkabean aurkitu ere, pozezko taupadak bular kaiolan taup eta taup, airea bezain aske sentitzen zelarik, tiro hotsetatik ihes egitea lortu duen erbiaren antzera; Domingok ez zuen jada dudarik: aita espiritualak iragarri bezala, pilotua izango zen noizbait, izango ez zen, bada?!; gero, pilotuak airean bizpahiru bira egin ondoren, orbetarrek behetik agurtzen zuten eskuz, mila garrasiren artean?, pista berean lur hartu zuen; Domingok bazekien, bai, lur hartzea aireratzea baino arriskutsuago zela, pilotuak ere ederki baieztatu zion hura ordu laurden bat lehenago, baina lur hartzerakoan ez zuen antzeko emoziorik sentitu, aireratzerakoan emozio guztiak sentitu zituelako, beharbada; azkenik, monoplaza gelditu eta pilotua aparatutik irten zenean, orbetar guztiak inguratu zitzaizkion txaloka eta bibaka, pilotuak eskua jaso eta buruarekin esker oneko keinuak egiten zituen bitartean; gero, abioiari begiratu eta guztiek entzuteko moduan esan zuen: –Eskerrik asko, Rosanna?, eta fuselajean musu bat eman zion.
‎potroak, batez ere!?, eta berak, Domingok ez bezala, ez zituela, alor hartan behintzat ez: ...ariok, izan ere, noiznahi irudika zezakeen bere burua gerra batean, fusila eskuan hartuta etsaiari aurre egiten, baina, halakoetan ere, oinez irudikatzen zuen, airean nekez; beste datu bat ere erabil zezakeen Nazario Orbek memento haietan, apika Domingo, ipurtarin hutsa eta menderagaitza zirudiena, guztiz mende agertzen baitzitzaion noiznahi, bere iparraren jabe behingoz, egun batean eredutzat ere hartu ez zuen, bada, anai arrebek haren etsenplua jarrai zezaten!; eta orain zer, galdetu zion Nazariok bere buruari, menturaz?, saririk gabe utzi behar ote dugu mutila?; jakin ere bazekien, halaber, jakingo ez zuen, bada!?, fabrika zela orbetarren ezaugarri nagusia, eta errealitate hartara makurtu behar zuela orbetar bakoitzak bere nahia eta borondatea, interes partikularrak interes orokorren zerbitzu... ez ote zegoen erdibiderik?
‎Reginak, halere, jertseak izugarri gustatzen zitzaizkiolako edo, berezko gustuen eta aita kalonjeak ezartzen ziòn irizpide moralaren arteko alternatiba behar zuen Reginak korapilo eta auzi?, ez zion Adari haiek egitea debekatu, nola, bada, baldin eta Nazario ere aurka azaldu bazitzaion auzi hartan?, hartu ere, hartu ez zituen, bada, senarrak kalonje jaunaren hitzak txistetzat!?, eta, hala eta guztiz ere, hiritarren jertseak pausalekutzat hartu zituztèn txoriak eta tximeletak gutxitzen hasi ziren handik aurrera, gutxitzen eta gutxitzen, dendarien eta bezeroen eskaria hutsean gelditu zen arte, negurik gorrienak, bat batean, hiriko jertseak hartu balitu bezala, tximeletak eta txoriak aienatuz; Adak ez zekien zer gertatu zen, baina ez zuen dudarik Elizak bazuela hartan zerikusirik, debeku ofizialik zabaldu ez zen arren; eta orduan, inoiz baino hobeto ulertu zuen, ausaz, Domingoren iritzia, Ada bisitan joan zitzaiòn garaian ahoskatua eta bere pentsamoldearen ispilu zena:
‎" Isilik eduki nauzu bilera osoan, damu arrastoren bat ikusten nizun ala ez, besoak zuri zabaltzeko prest. Baina ez, lapurtzat ere hartu ez nauzu, bada! Horrekin nahikoa ez, eta barre iraingarria ere egin didazu:
‎hots, Reginak etxeari begiratzen zion, baita etxekoen –bere beste seme alaben– segurtasunari eta etorkizunari ere; non zen, baina, etxeko segurtasuna, baldin eta munstroa, sabela ere ia errotik ostu ziona, ekaitz bat bezala sortu eta etxean ekaitz bat bezala sartu bazen? ...k guztiak Reginaren asmakizun hutsak baziren? –, auziaren erru osoa hari leporatuz, senar emazteen arteko giro txartze balizko batek, seme alaben aurrean era batean edo bestean erakutsitakoak, berarekin baitzekarren neurri bereko ondorio kaltegarria seme alaben segurtasun psikologikoan, ezinbestean ekarri ere; aldi berean, baina, Reginak nekez ikus zezakeen irtenbiderik, etxeko itzala kontuan hartuko ez zuenik; eta orduan –biak zeuden ohean etzanda, gora begira, isilik–, halaxe esan zion Reginak:
‎Reginak, halere, jertseak izugarri gustatzen zitzaizkiolako edo –berezko gustuen eta aita kalonjeak ezartzen ziòn irizpide moralaren arteko alternatiba behar zuen Reginak korapilo eta auzi–, ez zion Adari haiek egitea debekatu –nola, bada, baldin eta Nazario ere aurka azaldu bazitzaion auzi hartan?, hartu ere, hartu ez zituen, bada, senarrak kalonje jaunaren hitzak txistetzat! –.. eta, hala eta guztiz ere, hiritarren jertseak pausalekutzat hartu zituztèn txoriak eta tximeletak gutxitzen hasi ziren handik aurrera, gutxitzen eta gutxitzen, dendarien eta bezeroen eskaria hutsean gelditu zen arte, negurik gorrienak, bat batean, hiriko jertseak hartu balitu bezala, tximeletak eta txoriak aienatuz; Adak ez z... sinesten zuela Jainkoagan, baina ez Elizan.
‎–Ongi da, ongi da... –esan zion Adak, eten puntuetatik mehatxu bat eskegiz, Maria Bibianak igarri ez zuena, edo igarri arren aintzakotzat hartu ez zuena, ohetik jaiki eta Adari tapakiak kentzen zizkiola honela mintzatu baitzitzaion, irribarretsu:
‎...a gero eta konfiantza handiagoan, baita, aldi berean, errespetu handiz ere, alkohola –ordu pare batean don Juliok kopa bakarra edan zuen eta Damasok hiru– hitzaren eragile bihurturik, antza; baina ausartago jokatzeko garaia ere heldu zen, ausaz –Damasok bazekien ordurako ezen mediku jauna, bere burua zientziazale amorratutzat zuena, ez zela klerikala, bere burua antiklerikaltzat ere hartu ez zuen arren–, eta hala, Damasok begirada zorroztu eta honako galdera hau egin zion:
‎zer ikusi ote zuen, bada, Teofilo Mariak?; argi sortaren baitan dantzan egiten zutèn hauts partikulak ikusi ote zituen, oroitarazten ziotenak ezen gizona –Memento homo, quia pulvem eris et in pulvem reverteris esaten zien apaizak eliztarrei Hausterre egunean– hautsetik hautserako bidean galdutako izakia zela?; hauts partikula haien artean bazegoen, baina, alderik, argiak hartuak baitziren batzuk –ikusgarriak–, eta ilunak hartuak –ikusi ere egiten ez zirenak– besteak: ...u2013Damasori halaxe aitortu zion behintzat behin baino gehiagotan–, buruan itzal bat iltzatu baliote bezala; esan nahi baita Domingoren traizioak bere onetik ateratzen zuela Teofilo Maria, anaia madarikatua egoeraren erantzule egiterainoko jarreran, behin komunistak eta anarkistak zaku berean sartuz gero logika osoz ondoriozta baitzezakeen ezen Domingok ere bahiketan parte hartu zuela, parte hartu ez zuen arren, uholdeari lotzen zaion ur tanta oro, nola erditik hala bazterretik, uholdearen erantzule den legez; bazegoen, bestalde, ñabardura berri bat, ohiko egoerari eranstekoa eta ohikoa guztiz ezohiko bihurtzen zuena, gerra piztu berria ez baitzen txantxetako kontua, are gutxiago Teofilo Mariak irudikatzen zuen moduan: lubaki bat, eta lubakiaren bi aldeetara Domingo eta bera, aurrez aurre, elkar hiltzeko prest; nola izan zitekeen, baina, anaiak anaia hiltzea?; eta zergatik ez?; Teofilo Mariak ez baitzuen anaia anaiatzat ordurako, hain izan zen eskerga eta berealdikoa honen traizioa, Teofilo Mariak berak une hartan are traizioagotzat hartu zuena, ausaz, muturreko baldintzek –beheko solairutik zetorrèn oihu bat ere entzun zuen orduan, onik egingo ez ziona:
‎Zer esan nahi zuen, bada, aitak: langile hura munstro hutsa zela, gorria zelako?; ai, baina etxean ere izan zuen aitak seme bat, semetzat hartu ez zuena, beste munstro bat zelako, antza: Benjamin Maria!; orduan, baina, Domingo erreboltatu egin zen –buruan sartu ote zitzaion une hartan orbetarren historiari lotutako beste itzal hura, osaba Beñardoren izenaren oroitzapenetik zetorkiona...? –, eta, hala, bat batean zutitzen zela –aitzakia baten bila ote zebilkion inkontzientea, bere helburua eskuratzeko bidean? –, aitari esan zion:
‎arnasa hartu ez ezik, korrika ere egin zezakeen, apika, mirari baten atzetik egin daitekeen moduan –zuhaitz bat airean jartzeak ez baitzuen, ausaz, beste izenik merezi! –, eta orduan, akzio bati bere neurriko erreakzioa darraiolako edo, hotsek inguratua egon zenak –adrenalina ere uholde bat zen jada, odolbideetan hedatua eta barreiatua– hots egin zuen... baita oihu ere –oihu luze ozena–, abioiaren atzetik abiatzen zen bitartean, giharretan pilatutako tentsioari ere ihesbidea emanez, harik eta, azken pausoa eman zuenean, ukabila jaso zuen arte, garaipen sinbolo gisa; gero, bat batean, Domingok bere bihotza aurkitu zuen, oharkabean aurkitu ere, pozezko taupadak bular kaiolan taup eta taup, airea bezain aske sentitzen zelarik, tiro hotsetatik ihes egitea lortu duen erbiaren antzera; Domingok ez zuen jada dudarik: aita espiritualak iragarri bezala, pilotua izango zen noizbait, izango ez zen, bada...!; gero, pilotuak airean bizpahiru bira egin ondoren –orbetarrek behetik agurtzen zuten eskuz, mila garrasiren artean–, pista berean lur hartu zuen; Domingok bazekien, bai, lur hartzea aireratzea baino arriskutsuago zela, pilotuak ere ederki baieztatu zion hura ordu laurden bat lehenago, baina lur hartzerakoan ez zuen antzeko emoziorik sentitu, aireratzerakoan emozio guztiak sentitu zituelako, beharbada; azkenik, monoplaza gelditu eta pilotua aparatutik irten zenean, orbetar guztiak inguratu zitzaizkion txaloka eta bibaka, pilotuak eskua jaso eta buruarekin esker oneko keinuak egiten zituen bitartean; gero, abioiari begiratu eta guztiek entzuteko moduan esan zuen: " Eskerrik asko, Rosanna", eta fuselajean musu bat eman zion.
‎potroak, batez ere! –, eta berak, Domingok ez bezala, ez zituela, alor hartan behintzat ez: ...ariok, izan ere, noiznahi irudika zezakeen bere burua gerra batean, fusila eskuan hartuta etsaiari aurre egiten, baina, halakoetan ere, oinez irudikatzen zuen, airean nekez; beste datu bat ere erabil zezakeen Nazario Orbek memento haietan, apika Domingo, ipurtarin hutsa eta menderagaitza zirudiena, guztiz mende agertzen baitzitzaion noiznahi, bere iparraren jabe behingoz, egun batean eredutzat ere hartu ez zuen, bada, anai arrebek haren etsenplua jarrai zezaten!; eta orain zer –galdetu zion Nazariok bere buruari, menturaz–, saririk gabe utzi behar ote dugu mutila?; jakin ere bazekien, halaber –jakingo ez zuen, bada! –, fabrika zela orbetarren ezaugarri nagusia, eta errealitate hartara makurtu behar zuela orbetar bakoitzak bere nahia eta borondatea, interes partikularrak inter...
‎Baina hara zer diren gauzak: Nataliak sekulakoak esan zizkidan arren... mari sorgintzat eta mari purtziltzat hartu ez ninduen, bada, baita beata santujaletzat ere!, hala eta guztiz ere, markes jauna Nataliaren alde lerratu zen, eta Andaluziara joan ziren biak biharamunean, gaur arte. Baina gaizki eginak beti jakiten dira, bide batetik ez bada bestetik, eta horrela jakin nuen markes jauna beste amorante batekin zebilela, deabruak eraman ditzala, eta Natalia ere auskalo nola ote dabilen, zurrutari emana, itxura batean, amoranteren bat ere ez ote duen, hortik atera kontuak, Aitaren eta Semearen...
‎Eta hiruko erregela ere bai. Eta dendan hartzen ez banaute, aitarekin egin dezaket lan. Eta aurrerago, harategi bat abiarazi:
2010
‎Hutsaren gainean bizi den gizaki bat da mistikoa, hutsaren jabe baizik ez dena, eta kimera baten, benetako errealitatearen?? ...zereza du ondasun, eta horregatik, lurreko aberastasunak bereizgarri dituen gizartean ez da inor; heterodoxoa da eta, artaldearen dinamikatik atera behar badu, atera egingo da, zeren mistikoarentzat ez baita absolutua artaldearekiko harremana, legea eta ordena oinarri dituena, baina bai Absolutuarekiko harremana; herritar eta eliztar bazterrekoa ohi da, botere zibil eklesiastikoen dogmak dogmatzat hartzen ez dituena; poeta bat da, zientziaren ekarpenak bere esparrura eraman eta sinbolo edo metafora gisa erabiltzen dituena, adieraziezina adierazteko ahaleginean, astuntasunari graziaren kontzeptua kontrajarriz, adibidez, Arkimedesen printzipioaren interpretazio sui generis batean, ni ere izan naiteke zientzietakoa: ikusten duzu, Damaso?!?; mistikoa, beraz, gauza guztiak nahasten dituen miserable ezjakin bat da, paradoxek eta kontraesanek ehundutako errealitatea gainditu nahiko lukeena?. Gatazkaren eta kontraesanaren erdian agertzen da Jainkoa?
‎–Barkatu, baina ni ohera noa??, izebak, pazientzia galduta. Eta izeba bazihoan eta bazihoan jangelatik, eta aitak, eztabaidan parte hartu ez zuen arren, hari amaiera distiratsu bat emateko moduan egon zitekeen, kopa berriro altxatu, izeba Ernestina asko estimatzen zuen arren, semearen eta etxeko etorkizunaren alde atera behar zuen derrigor:
‎Eta maila batean erromantiko bat bazen ere, ez zen zu bezalakoa, oinarri zientifikoa zuèn erromantizismoan sinesten baitzuen gehienik ere, geroxeago azalduko dizut puntu horri buruz zer esan nahi dizudan. Berari entzun nion lehen aldiz Freuden izena. Espainian artean ez zen hain ezaguna, haren obra 1924tik aurrera itzultzen hasi baitziren?, eta berari entzun, halaber, mediku psikiatra ospetsuaren ikerketek gizonaren ezagutzan garrantzi ikaragarria izango zutela, Barojak aurrerago erakutsiko zuèn iritziaren aurka, pedante fantasiosotzat hartu ez zuen, bada, Berako idazleak austriar doktore jakintsua!
‎batzuetan idazten nuena hobeto egin nezakeela iruditzen zitzaidalako, eta besteetan halako ezintasun batek hartzen ninduelako: hartuko ez ninduen, bada, gure inkontzientea mozorrogile iaio bezain emankorra bada!; horregatik, nahi baino maizago gertatu zait idazten hasi eta handik gutxira idazteari utzi behar izatea; hala, bada, jakizu, ondorio gisa, nire gutun honek urteotan etenka idatzi ditudan puskak dituela osagai, azkenean berridatzi behar izan ditudanak, osotasunari batasun itxura emango banion....
‎Gero jakin nuen etxekoak nire bila ibili zirela eginahal guztian: bizilagun batzuen telefonoa lortu omen zuen gure aitak handik edo hemendik, eta bizilagun horrek gure atean jo eta jo jardun omen zuen; unibertsitatean ere eman zuen abisua, eta, normalki halako mandaturik hartzen ez badute ere, saiatuko zirela esan omen zioten, ni bilatzen. Ez dakit zer esango zien aitak, etxekoren bat hilzorian zegoela pentsatuko zuten seguruena.
‎...zereza du ondasun, eta horregatik, lurreko aberastasunak bereizgarri dituen gizartean ez da inor; heterodoxoa da eta, artaldearen dinamikatik atera behar badu, atera egingo da, zeren mistikoarentzat ez baita absolutua artaldearekiko harremana, legea eta ordena oinarri dituena, baina bai Absolutuarekiko harremana; herritar eta eliztar bazterrekoa ohi da, botere zibil eklesiastikoen dogmak dogmatzat hartzen ez dituena; poeta bat da, zientziaren ekarpenak bere esparrura eraman eta sinbolo edo metafora gisa erabiltzen dituena, adieraziezina adierazteko ahaleginean, astuntasunari graziaren kontzeptua kontrajarriz, adibidez, Arkimedesen printzipioaren interpretazio sui generis batean —ni ere izan naiteke zientzietakoa: ikusten duzu, Damaso...! —; mistikoa, beraz, gauza guztiak nahasten dituen miserable ezjakin bat da, paradoxek eta kontraesanek ehundutako errealitatea gainditu nahiko lukeena —" Gatazkaren eta kontraesanaren erdian agertzen da Jainkoa" esaten zuen Mertonek—, baita, helburua lortzeko, hizkera berezi bat asmatu behar izaten duena ere —Entréme donde no supe/ y quedéme no sabiendo/ toda ciencia transcendiendo esaten zuen Fontiveroskoak—, ezinbestean; tipo xelebre bezain barregarria da, ondorioz, funtsean, bai boterearentzat eta bai zientzian ezin iaioagoak diren zu bezalako jakintsuentzat ere; muturreko ortodoxia zaintzen zutèn inkisidoreek eta beste jende batzuek" Avilako puta" tzat zuten Santa Teresa; Donibane Gurutzekoa, berriz," gizagaixo goitik beherainoko" bat zen, lurrean esertzen zena," morisko txiro mutur beltz" bat iduri; gizon ezdeus bat zen, gainera —fraidetto bat fraide bat baino gehiago—, txikia eta argala —‘pocas carnes’—, itsusia, eskorpioiak ere kontsolatzeko modukoa... baina zorrotza ere bazen, eta nornahi ateratzen zuen bere onetik bere hitzekin eta bere jardunarekin, baita Teresa bera ere, Teresa Jainkoa" motzean lotzen" saiatzen zen bakoitzean, estasiak eta mesede bereziak amets, halaxe mintzatzen baitzitzaion fraide karmeldarra:
‎" Barkatu, baina ni ohera noa...", izebak, pazientzia galduta. Eta izeba bazihoan eta bazihoan jangelatik, eta aitak —eztabaidan parte hartu ez zuen arren, hari amaiera distiratsu bat emateko moduan egon zitekeen— kopa berriro altxatu —izeba Ernestina asko estimatzen zuen arren, semearen eta etxeko etorkizunaren alde atera behar zuen derrigor: bere buruaren alde, azken batean! — eta ozen bai ozen esan zuen:
‎Eta maila batean erromantiko bat bazen ere, ez zen zu bezalakoa, oinarri zientifikoa zuèn erromantizismoan sinesten baitzuen gehienik ere, geroxeago azalduko dizut puntu horri buruz zer esan nahi dizudan. Berari entzun nion lehen aldiz Freuden izena —Espainian artean ez zen hain ezaguna, haren obra 1924tik aurrera itzultzen hasi baitziren—, eta berari entzun, halaber, mediku psikiatra ospetsuaren ikerketek gizonaren ezagutzan garrantzi ikaragarria izango zutela, Barojak aurrerago erakutsiko zuèn iritziaren aurka, pedante fantasiosotzat hartu ez zuen, bada, Berako idazleak austriar doktore jakintsua!
‎Zapiain estimatuak bere aholkua —agindua? — eman zidan, bai —" Damasok zuri idatzi zizun bere izkribua, eta orain zuri dagokizu hari erantzutea..." —, eta horretan aritu natzaizu geroztik... ez zailtasun gutxirekin... batzuetan idazten nuena hobeto egin nezakeela iruditzen zitzaidalako, eta besteetan halako ezintasun batek hartzen ninduelako: hartuko ez ninduen, bada, gure inkontzientea mozorrogile iaio bezain emankorra bada!; horregatik, nahi baino maizago gertatu zait idazten hasi eta handik gutxira idazteari utzi behar izatea; hala, bada, jakizu, ondorio gisa, nire gutun honek urteotan etenka idatzi ditudan puskak dituela osagai, azkenean berridatzi behar izan ditudanak, osotasunari batasun itxura emango banion....
2011
‎–Ez dizu ezertarako balioko, ez dut etsiko, berehala ulertu nuen benetan ari zela, eta orduan hartu nuen erabakia, lehenago hartuta ez banuen: umea izango genuen.
‎Arraroa iruditu zitzaion ez ikustea. Astebete baino gehiago zen autoa hartzen ez zuela, baina ederki oroitzen zen non utzia zuen. Bertan, baina, ez zegoen.
2012
‎Bus geltokian aita zain izango nuen, etxerako azkena hartuko ez nuela konturatu arte. Bezeroak kexaka hasiko ziren, seguru, aitak azken minutuan autobusa abian jarri arte.
‎Ni, ordea, nazkatuta nengoen eta, iaz hartu ez nituen opor egunak aprobetxatuta, Italiara alde egitea erabaki nuen. Marcoren lanbide berriari buruz gehiago jakin nahi nuen, eta, noski, Fabbio misteriotsu haren berri ere bai.
‎Hura proposamen egokia izan zitekeen, esan beharra daukat, bere eskuetan eta berak zaintzeko egoitzarik eta lursailik ez lukeen edonorentzat, batez ere indar handirik hartu ez bazuten edota dirutza handi samarra bertan ezarrita ez bazuen. Baina niretzat, gizartean ongi ezarrita egonda, hasitako lanean beste hiruzpalau urtetan aurrera egitea eta beste ehun librak Ingalaterratik bidalaraztea beste zereginik ez nuela, eta gainera, garai horretan, diru kopuru txiki bat erantsita ia hiru edo lau mila libra esterlina bilduta izango nituela, eta gora egiteko aukera izanda gainera; nire egoeran, bidaldi horretan pentsatzea inoiz inori lepora lekiokeen zentzugabekeriarik handiena egitea zen.
‎Baina haize oihala nire zeregin berezia zen. Banekien oihal zaharrak banituela horretarako adina, edo, gutxienez, haize oihal zahar puskak; baina, nire ondoan hogeita sei urte egin ondoren, eta haiek zaintzeko ardura berezirik hartu ez nuenez gero, ez baitzitzaidan inoiz bururatu horrelako erabilerarik izango zutenik, zalantzarik ez nuen denak ustelduta egongo zirela, eta gehienak hala zeuden. Hala ere, bi ale aurkitu nituen itxura nahiko onekoak, eta haiekin hasi nintzen lanean.
‎Orduan mundu guztia hasi zen aprobetxatzen. Mademoiselle Lempereurek sei hilabetetako lezioak galdatu zituen, Emmak batño bera ere inoiz hartu ez zuen arren (Bovaryri erakutsi zion faktura ordaindu hura gorabehera): bi emakumeen arteko itun bat zen; liburuen alokatzaileak hiru urtetako harpidetzarena galdatu zuen; Rolet atsoak hogeiren bat gutunen ordainketa galdatu zuen; eta, Charlesek argibideak eskatu zizkionez, hau erantzuteko fintasuna eduki zuen:
2013
‎–Zerbait aitzina egin dugu, jadanik bere etsaitzat hartzen ez banau.
‎Eta hura bai, hura José omen zen, baina ez Bermejo Zabaleta. Hura José Ignacio Bermejo Portillo omen zen, on puska, inoiz armarik eskuetan hartu ez zuena. Baieztapenetarako behar izanez gero, agiriren bat fotokopiatuta igortzeko prest agertu zitzaidan anderea.
‎Geldi zedin agindu nahi izan nion bere burua aurkezteko lanik hartu ez zuen horri, motelago mintza zekidan erregutu, solte harrapatzen nizkion hitzak berresteko behintzat. Paralisiak jota, ordea, telefonoa bi eskuz atxiki eta belarrira albait hurbilen estutu besterik ezin izan nuen egin.
‎Esan zuen Granadosek GALekin lotura zuela eta hari Juan Jose Rodriguez Diaz El Frances mertzenarioak eman zizkiola armak. Ikertzaileentzat, Granadosen parte hartzeak ez zuen sinesgarritasunik; bai, ordea, hark emandako beste hainbat datuk. Brouard hil eta bi urtera, 1986an, epaileak El Frances auzipetzea erabaki zuen, hilketarako ezinbesteko laguntzaile izatea egotzita.
‎Wickhamen aita ez zen gurea baino askoz luzeago bizi izan, eta, jazoera hauetatik urte eta erdira, Wickham jaunak honakoa jakinaraziz idatzi zidan: azkenean ordenak ez hartzea deliberatu zuelarik, esperantza zuela niri ez zitzaidala zentzugabekoa irudituko lanbidean gora egitekoaren ordez gertuagoko laguntza pekuniarioren bat eskatzea, lanbidearen kontu horretatik onurarik hartuko ez zuenez gero. Bazeukan, gehitzen zuen, legeak ikasteko asmorik, eta jakitun egongo nintzen, noski, mila librako interesak arlo horretan oso laguntza urria zirena.
2014
‎Nire aldetik hein handi batean berekoia eta interesatua zen mendekotasunez mozorrotutako hartu eman hark hainbat urtez hauspotuko zituen, edo behintzat biziraunaraziko, nire gainontzeko harreman ez disfuntzionalegi edo are erdi arrakastatsu guztiak; izan ere, nire frustrazio sutsuenak ez balitu U k irentsi eta galbahetu, apur bat berezitzat baina orokorrean pertsona psikologikoki orekatutzat nindukaten beste kideek fartsa deskubrituko zuketen berandu baino lehen, eta, ehuneko ehunean baieztatu ezin badaiteke ere, ziurrenik, ezkutuko ni neurotiko eta gorabeheratsuarekin topo egitean, hasieran soilik noizean behin baina denborak aurrera egin ahala gero eta sarriago, ia etengabera iristeraino, ihes egingo zidaten; U galdu ostean eta ofizialki artista bilakatu nintzenetik herri xeheenaren begietara, are modu nabarmenagoan egiaztatu dut jendeak ez duela artearen pack osoa eskuratu nahi izaten, ez duela (nire) sormenaren atzean dagoen eromena paranoia neurosia umore aldaketa atergabea pairatzea desio izaten, xerra mamitsuenaren atzetik besterik ez dabilela, alegia, auzoei kontatu ahal izateko txutxu mutxu dibertigarrienak; zure puska bat baino ez dute nahi, gazteagoak ginenean bezala eta kuadrillako gua [i/ p] enak txupitotarako eta taberna errondarako besterik ez zizunean deitzen ezin zelako noski segiziorik gabe joan eskolako mutil guztien lausenguen eta behakoen bila. Baina, ondoren, bankuren batean hondoratu eta gona berriak estalitako magala okaz estaltzen hasten bazinen lepo tolestuaren gaineko buru ia inkontzientetik, magikoki desagertzen zen gua [i/ p] a eta magikoki, baita ere, gelditzen zitzaion telefonoa bateriarik gabe; orduan, arratsalde osoan zurrutik hartu ez zuen errugabeak (nire kasuan, tradizionalki U k) desumiliatzen zintuen eta zurekin gelditzen zen mozkorra pasa eta etxera modu disimulatuan iristeko gai izan arte, halere astelehenean eskolan bakoitzak ez zuen zegokiona jasotzen, U ri ez baitzenion pribatuki mila esker lotsatu bat besterik ematen, ia ia inkognitoan, eta gua [i/ p] a ez baitzenuen popatik hartzera bidaltzen baizik eta popa gero...
‎Hasperen egin eta bertan gelditu zen, motxila bizkarrean, bere lau gauza ekarri zituen berbera, bere ondasun guztiak sartzen ziren hori. Gutun azala hartzen ez zuenez, albo bateko sakelan sartu nion zakarki.
‎Nahiz eta jatorrarena egin, eta lasai egoteko, ez dela hainbesterako, eta nirekin fidatzeko esan, barru barruan haserre nengoen. Kalea begiratu gabe zeharkatu zuelako, kontraturik ez zuelako, matrikula zenbakirik hartu ez zuelako eta, batez ere, horrek guztiak niri sosik emateko aukerarik uzten ez ziolako. Berriro diot:
‎Logura uxatzea, ordea, inoiz baino zailagoa egiten ari zaio. Asteak dira lau pilula batera hartzen ez zituela.
‎aldi horretan (USAren independentzia, Frantzia) nazioaren politizazio bortitza gertatu dela2273: batzuek Iraultzarekin eta gerra napoleondarrekin zerikusitua jotzen dutena2274, beste batzuek gehiago modernizazio prozesuarekin2275, edo zehazkiago komunikazioaren saretzearekin2276, edo industrializazioarekin2277 A. D. Smithek berak, bere obra klasikoaren lehen argitalpenean kasik modernizazioaren alderdia baino aintzat hartu ez zuenak, argitalpen berrikusian faktore kultural eta etnografiko menpegabeei jaramon gehiago egin beharra aitortu du2278 M. Hrochek mugimendu nazionaletan hiru periodo bereizten ditu2279, lehenengoan, nazio kontzientziaren piztaile eta eratzaile gisa, intelektualen rola erremarkatuz (poetak, filologoak, historialariak) 2280.
‎Hura zen ezbeharraren larriagotzea, penak elkarri arindu ezinean gatibu emandako egun haietan! Barkamena eskatu nahi zion Marfa Strogoffek semeari, nahi gabe sorturiko kaltearengatik, errua bere buruari egozten baitzion ama sentimenduak mendean hartu ez zituelako! Harengana joateko grinari eutsi izan balio Omskeko posta-etxe hartan, aurrez aurre topatu zuelarik, Mikel Strogoffek aurrera segituko zuen inor konturatu gabe, eta zenbat nahigabe ez ziren saihestuko!
‎Atzerapenak sortu ziren, Mikel Strogoffen aurrera jo nahi itsuak ere ezin saihestu zituenak. Bestetik, zentzudun jokatu zuen Kamsken zalgurdirik hartu ez zuenean, haren zaldia igarotako lekuetan zehar ez zen-eta pasatuko beste ibilgailurik.
2015
‎Gorago geratzen zen labirintua, oroitu zen; katu txiza lehortuaren kiratsa zeriona. Eta baita Mendi Suitzarrak ere, frankismoaren beldurpean errusiar izena hartu ez zutenak. Ibai Misteriotsua, behean, itsasertzari begira; putzututako ur uherretatik bidaia zirkularra ematen zuten txalupatxoak.
‎–Txikia beraientzat, bat. Paretako hordagoa hartzen ez badugu, lau gehiago, bost; hemeretzira iristen dira. Gehi bere parea, hogei, barrura.
‎Gaur ere, hartu dudanean, hautsak estalita dago. Errudun sentitzen naiz (X rekiko) gehiagotan hartzen ez dudalako; eta errudun (nirekiko) iraganari lotuta jarraitzen dudalako, urpean datzan aingura herdoildu bati kateaturik. Itotzen.
‎Hozkailua ireki eta lizuntzen ari den limoia. Inork hartuko ez duena. Hortxe, zimurtu arte.
‎Eztabaida prozesuan zuzenean parte hartu ez zuen arren, prozedurarekin kritiko izan ziren militanteen ikuspegiaren isla dira Santxez Agurruzaren hitzak: –Ezker abertzaleko koadroen gehiengo batek irakurketa hau egin zuen:
‎Baina... betaurrekoak goraturik biratu zen, mihisea zientifikoki aztertzeko. Zer harreman zegoen masa, argi eta itzal haien artean, inoiz kontuan hartu ez zituen gauzak, oneski esanda, eta esplikatzea nahiko zukeen..., zer adierazi nahi izan zuen Lilyk. Eta aurreko eszena seinalatu zuen.
‎Aldiz, Azpilkuetak bere irizpide moralean konfiantza zutenei aholkatu zien zin egitea enperadoreari eta hark eskainitako barkazioa onartzea, baita aita kartzelan hil zietenen kasuan ere, eta bera izan omen zen lehena bide hori urratzen. Eta erabaki hori hartzeko ez zuen kontzientzia askatasuna inbokatu, bakea baizik. Ez ote du berak ere gure errespetua merezi?
‎Eta ezin jan? Erizainek esan zidaten lasai egoteko, kimioaren eraginez hipertrofiatu zitzaidala-eta usaimena, eta horregatik hartzen nituela zenbait usain gainerakoek hartzen ez zituztenak.
‎Sartu zen isil isilik eta dena normal zegoen, ez argirik, ez irratirik piztuta, ez ezer. Ireki zuen Eddieren gelako atea zaratarik egin gabe, ikusi zuen Eddie lotan zela, eta apunteak hartzeko ez zuen argirik piztu, bestela laguna itzartuko zuen klaro. Orduan itsuka itsuka joan zen eskuekin gidatuz, hemen mahaia, hemen aulkia, hemen ohea, tap tap tap segitu zuen, hemen sobrekama eta azpian Eddie lotan, hemen ohearen egurrezko izkina, hemen taburetetxo bat, eta gainean Chrisek aurkitu nahi zituen apunteak.
‎Ile beltza du, luzea eta kizkur kizkurra, baina bilduta eramaten du jeneralean. Bezperako parrandagatik ilea atontzeko betarik hartzen ez duenean salbu.
‎–Ez daukazu ahotsik ez eskubiderik, ikusezina zara. Eta hiritartzat hartzen ez zaituztenez, edozein balia daiteke zutaz?. Ez da legalitate kontua bakarrik, sinbolikoki eta emozionalki paperak ez edukitzeak dakarren gutxieste sentimendua deskribatzen dit Anak, bere azaletik.
‎Aspaldi zen oso autobusa hartzen ez nuela, pentsatzen jarrita hamar urtetik gora bai. –Nola aldatu diren gauzak?, pentsatu nuen neure kautarako.
‎Izan ere, gure bide berbera hartu ez dutenekin
‎Ez bainuke hutsune handiegirik utzi nahi; orain arte, beharbada, hutsune handiegiak izan ditut-eta, ulermenaren oihanean gorriune izan direnak, adimenaren izardian zulo beltz modukoak. Zenbait ideia ulertu barik ere antola zenezake bizimodua, eta erratuz gero atzera egin, norabidea aldatu, bizimodua arteztu; baina beste zenbait ideiarekin lehenengoan asmatu behar da, behin huts eginez gero ordaindu beharreko prezioa altuegia izan liteke, edo hasiera batean preziotzat ere hartuko ez genukeena gogorregi, garestiegi bihur lekiguke gerora. Ideien eta berorien adiera diren hitzen hurrenkera ezinbestekoa eta ardura handikoa da, beraz, bizimodua antolatzen asmatuko badugu.
‎Horregatik hain zuzen, euskara tresna eraginkor modura hartzen ez zutelako, edo haientzat euskara aldizkari bakoitzaren zenbaki bakoitzean bete beharreko artikulu kopuru jakin baten ehuneko testimonialaren sinonimo baino ez zelako, edo euskara elebitasun diglosikorik gordinenera kondenatzen zutelako, edo arrazoi horien guztien baturagatik, baina kontua da duda muda garai baten ostean, euskal prentsak bere lekua, bere zentralitatea eta bere izaera aldarrikatu... euskal prentsarik izatekotan, hori euskaraz idatzitako prentsa baino ez dela.
‎2 Mundu zabalean estatuak erreferentetzat hartzen ez dituzten sare eta taldeen adibide modura People, s Global Action (PGA) sarea aipa daiteke. Globalizazio neoliberalaren aurkako nazioarteko sare solidario horrek zera eskatzen du, besteak beste:
‎duten substantzia guztiak kontuan hartu ez ditugulako da.
2016
‎Zuen itxura bezain atsegina zen; zeren, nire afari legea bukatu aurretik, haren nebaren mirabea sartu zen gelara mezu batekin, non esaten baitzuen atrebentzia izan zuela gutun baten mandatua niri emateko, eta gutuna nik neuk eman niola Madame R*** ri, Parisen egitekorik izango ez nuen lehenengo goizean. Horretaz gain, bakarrik esaten zuen sentitzen zuela, baina kontuan hartu ez zuen penchant batek galarazi ziola bere historia niri kontatzea, artean ere zor zidala; eta nire ibilbidean inoiz ere deskuiduan pasatzen banintzen Bruselatik, eta artean Madame de L*** ren izenaz gogoratzen banintzen, Madame de L*** k poz pozik beteko zuela bere obligazioa.
‎Ordura arte lagun izandako asko zure bizitzatik at gelditu ziren ezinbestean, haiekin kontaktu oro haustera derrigortu baitzintuzten, eta leku jakin batzuetara hurbiltzea debekatu zitzaizun. Tentazioa ahalik eta urrunen mantentzeko eta drogarik hartzen ez zenuela ziurtatzeko neurriak haiexek. Horrela, sendatze bidean zegoen autonomiarik gabeko pertsona hiru aldiz menpeko bihurtu zinen:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia