2000
|
|
Eta zein urrun nengoen Axularren gogoetez, zeren Sarako apezak ere bekatutzat baitzituen emaztekiekin loturikako kasik gauza guztiak... nahiz eta bertze alde batetik, neure estatuaz denaz bezainbatean, arrazoin zuen, zeren eta ni ere amorosturik bainengoen, eta pertsona amorosak bezala ez nekusan eta ez nekien zer ari nintzen; neure gogo guztia Elbiraren baitan neukan: jatean, edatean eta ohean netzanean
|
hartan
pentsatzen nuen, eta ametsak ere hartaz egiten nituen; ero nintzen, itsu nintzen, zentzutik kanpoan nintzen, zeren, Plutarkok ere zioen bezala, gaitz zen amoros izaitea eta zentzuan egoitea... baina, ai zer dohatsua nintzen, bertzalde, jaun André!
|
|
Ordu arte itzal bat bezala bizi izan zuèn bertze kezka hark bere lekua eta bere gorputza aurkitu ote zituen apur bana aitonaren baitan? Zeren orain denbora gehiago baitzuen
|
hartan
pentsatzeko eta zeren lehen hutsegiteak bertze hutsegite hartarat eraman baitzezakeen —guztizkorat eta behin betikorat— ohar zitekeelako, ororen buruan, ezen falserian eta gezur handi baten gainean eraiki zuela bere bizitza. Eta gezur hark zain ezin luzeagoak izan zitzakeen, erran komunak bertzela bazioen ere...
|
2002
|
|
Eskas duzuna, huraxe nahi. Zerbait falta duenak
|
hartaz
pentsatzen jardungo du. Gose dena janariaz arduratzea ez da harritzekoa eta ametsetan ere jaki onak ikusiko ditu.
|
2005
|
|
|
Hartan
pentsatzen zuen bakoitzean, bihotza azkartzen zitzaion Teresari, ezin erremediatu izaten zuen, eta orduan ere, eskuak bolantean zituela, automobil ilara batean?, berdin gertatu zitzaion. Eta bazihoan bolantean Teresa, bazihoan eta bazihoan automobil ilara hartan, ilarako automobil batek frenatu zuenean, udaltzain batek aginduta?
|
2009
|
|
Domingok bazekien, gainera, ordubete inguru izan zuen
|
hartan
pentsatzeko, patroiarekin ausart jokatu behar zuela, aitarekin ere ordu batzuk lehenago ausart jokatu zuen bezala:
|
2011
|
|
ez zuela aukera bakar baten arrastorik, ezta izpirik ere.
|
Hartan
pentsatze hutsa ergela zen. Hain zen ergela, gainera, non ederki ulertzekoa izango zen baldin eta neskaren aitak... tira, neskaren aitak zernahi eginda ere, ulertzekoa izango zen.
|
|
Pastel oso bat behar izan zuen,
|
hartan
pentsatzen. Eta ondoren:
|
|
Ma Parkerrek estalkia bota zuen ohe gainera. Ez, ez zeukan
|
hartan
pentsatzerik. Gehiegizkoa zen... gehiegi jasan behar izan zuen bizitzan.
|
|
Tomasek esaten zion
|
hartan
pentsatu zuen Martinek, eta berak ere ez zituen xehetasun horiek jakin nahi, horixe erabaki zuen. Gizon biak isilik gelditu ziren berriro, aurrean zituzten botilekin jolasean, oharkabean bezala, burumakur.
|
2012
|
|
Ederki joan zen; zergatik ahaztu ahaztezina dena? Honetaz eta
|
hartaz
pentsatu nuen euripean, jendeak loreak eta xingolak lurrean uzten zituen bitartean.
|
|
Deigarria izanik ere, Jonek ez zekien zenbaterainoko garrantzia eman datuari. Astia izanen zuen
|
hartaz
pentsatzeko.
|
|
Amore eman zuen. Ez zuen zentzurik
|
hartaz
pentsatzeak.
|
|
Ederra izanen zen beste auto bat erostea, Mercedesa baino kirol itxura handiagoa izanen zuen zerbait. Hura guztia amaitzen zenean,
|
hartaz
pentsatuko zuen.
|
|
Ezin nuen eraman niri begiratzean jartzen zuten aurpegi patetiko hura; pena eta nazka biak batera ematen nizkiela zirudien. Hotzikara etortzen zaio
|
hartaz
pentsatzean.
|
|
Gauza ez zen hortik pasa, bera neska batekin hasia zelako irteten, baina nik hitz goxo haiek gogoratuz hartzen nuen lo gauetan. Orain,
|
hartaz
pentsatzen jartzen naiz eta... ez dakit, ba, ez ote nintzen garai hartan hasi janariak kontrolatzen. Edo deskontrolatzen, amaren iritziz.
|
|
»Bitarte horretan, desagertu egin zen bultzatzen gintuen haizea, eta bare bare geratu ginen, batera eta bestera kulunkan. Egoera horrek, nolanahi ere, ez zuen askorik iraun, ez behintzat
|
hartan
pentsatzeko beta izateko. Minutu bat pasa baino lehen, gainean genuen ekaitza; bi minutu joan ez, eta zerua osorik zegoen estalia.
|
|
Lurrera etzan nintzen Enperadorearen eta Enperatrizaren eskuei muin egiteko. Nire jaun Enperadorearen baimenaz, emandako hitza betetzera etorri nintzaiola esan nion Maiestate hari, hain monarka ahaltsua ikusteko ohorea izan eta neure esku zegokeen edozein zerbitzu berari eskaintzeko, betiere neure printzearekiko eginbeharrak betez; neure zoritxarraz ez nion txintik aipatu, ez bainuen ordura arte inolako informazio ofizialik, eta neure buruak ezertxo ere ez zekiela
|
hartaz
pentsa nezakeen; eta ez zitzaidan zentzuzkoa ere iruditzen haren eskumendetik kanpo nengoen bitartean jakinaraziko zuenik Enperadoreak sekretua; honetan, ordea, laster ikusi zen oker nengoela.
|
|
Edo, beste batzuetan, adulterioak bizkortzen zuen barneko gar honek bortizkiago errerik, hatsanka, hunkiturik, irritsez beterik, leihoa irekitzen zuen, aire hotza arnasten zuen, bere adats astunegia haizetan ihaurtzen zuen, eta, izarrei so, printzeen amodioak desiratzen zituen.
|
Hartaz
pentsatzen zuen, Leonez. Orduan dena emango zukeen, asetzen zuten rendez vous haietariko bat bakarraren truke.
|
|
Emmak ardura hartua izango zuen Lheureuxen etxera bidaltzeko bere ekipajea, zeina zuzenean eramango baitzuten Hirondelle ra, horrela inork susmorik ez izateko eran; eta, guzti horretan, bere haurra ez zen ezertarako aipatzen. Rodolphek itzuri egiten zion hartaz mintzatzeari; Emmak agian ez zuen
|
hartaz
pentsatzen.
|
|
Ordaindukoaz ez zen mintzatzen. Emmak ez zuen
|
hartaz
pentsatzen; Charlesek, eriondoaren hasieran, zer edo zer kontatu zion noski; baina hainbeste nahasketa iragan zen bere buruan non ez baitzuen jada gogoan. Bestalde, tentuz saiatu zen Emma inolako interes eztabaidarik ez sortarazten; madame Bovary ama harritu egin zen horretaz, eta haren umore aldakuntza gaixoaldian hartutako sentimendu erlijiosoei eratxiki zien.
|
|
Ikuskariaren ideia hau berehala erne zen Bovaryren buruan; zeren segituan eman baitzion aditzera bere emazteari, zeinak hasiera batean uko egin baitzuen, nekea, deserosotasuna, gastua alegatuz; baina, ohi ez bezala, Charlesek ez zuen amore eman, hain iruditzen zitzaion laketaldi hura onurakor izan behar zitzaiola emazteari. Ez zuen inolako eragozpenik ikusten; bere amak hirurehun libera igorriak zizkien hauekin kontatzen ez zutelarik, zor arruntak ez ziren batere egundokoak, eta monsieur Lheureuxi kitatu beharreko ordaindukoen epea artean hain luzea zen non ez baitzegoen
|
hartaz
pentsatu beharrik. Bestalde, Emmak hartan guperatasuna ere ipintzen zuela irudituz, Charlesek are gehiago iharduki zuen berean; halatan non azkenerako, obsesioen poderioz, Emma deliberatu baitzen.
|
2013
|
|
Lehenagotik ere denbora sobera izan zuen Hamzak
|
hartan
pentsatzeko: epai militarra jaso zuenetik, hilabete eskasa egin zuen Afganistanen, eta egun haietan ere ez zuen bertze kezkarik izan, galdera hura gau eta egun biraka buruan:
|
|
Lehenagotik ere denbora sobera izan zuen Hamzak
|
hartan
pentsatzeko: epai militarra jaso zuenetik, hilabete eskasa egin zuen Afganistanen, eta egun haietan ere ez zuen bertze kezkarik izan, galdera hura gau eta egun biraka buruan:
|
2014
|
|
Gorputzak bere bideak eta bere beharrak ditu, egia da. Pentsatzen jarrita, lo gutxi samar egina nintzen aurreko egunetan, topaldi hark sortzen zidan ezinegonagatik seguru asko, nahi ezta ere
|
hartan
pentsatzen jartzen bainintzen, eta horrekin akabo berehalakoan lo geratzeko esperantza.
|
|
Egia da badela beste errepide bat Kazandik Iximera joateko.
|
Hartaz
pentsatu berri zuen Mikel Strogoffek arestian. Bide hura ez da desbideratzen Permeraino, eta Jelabuga, Menzelinsk, Birsk, Zlatust herrietan zehar pasatzen da Europatik irten aurretik, eta Txeliabinsk, Txadrinsk eta Kurgan herriak zeharkatzen, Asian dagoeneko.
|
|
Hala eustea espero liteke guda zelaiko hilotzen artean usnan ari den hiena batengandik. Baina egitatea han aurrean neukan, egitate liluragarria, begi bistan, aparra bezala itsasoko sakonen gainean, uhin bat bezala igarri ezinezko enigma baten gainean, misterio handiago bat,
|
hartaz
pentsatzen dudanean, zera baino: lainoaren zuritasun itsugarriaren atzean eta ibai bazterraren gainetik ziztu bizian igaro zitzaigun harrabots basati haren baitako ondikozko etsipen nota bitxi, adierazezin hura baino.
|
2015
|
|
Posible zen zenbait maitalek dohaina izatea gauzen osagaiak hautatu eta bata besteari eransteko, eta hala, osagai haiei berez ez zuten osotasun bat emanez, eszena edo jende talde bat, orain denak joanak eta aparte? zer trinko bat bihurtu,
|
hartan
pentsatu eta hura maitatu.
|
|
txalupa eta bela, adabaki eta guzti; Macalister, belarritakoekin; olatuen hotsa... hura dena zen benetakoa.
|
Hartan
pentsatzerakoan, bere artean xuxurlatzen ari zen «Hil ginen, nor bere bakardadean», aitaren hitzak behin eta berriro lehertzen baitzitzaizkion barruan, harik eta aita, begirada hain galdua ikusi zionean, isekaz hasi zitzaion arte.
|
|
Hori da bizia? Ez zegoen inoiz astirik
|
hartan
pentsatzeko. Baina halako galderak ari zitzaion egiten bere buruari, Ramsay andrea mirabeei aginduak ematen ari zelako, eta baita ere burura etorri zitzaiolako, pentsaturik Ramsay andrea zenbat harritu zen Carrie Manning artean bizirik egoteaz?
|
|
Bai, eginik zegoen hori, erdietsirik; eta, egindako gauza guztien antzera, solemne bihurturik. Orain
|
hartan
pentsatuz gero, berritsukeriarik eta emoziorik gabe, bazirudien beti han egon baina orain agertzen zela, eta agertze horrek gauza guztiak sendotzen zituela. Haiek, pentsatu zuen aurrera jarraituz, edozein adinetara heldurik ere, gogora ekarriko zuten gau hau; ilargi hau; haize hau; etxe hau:
|
|
Katedralean edukitako pentsamenduak gogoan egin nuen harako bide guztia. Ez nuen
|
hartaz
pentsatu nahi baina egiazki jarri zitzaidan zalantzan Katedralaren helburua. Ez nion buelta gehiegirik eman nahi, baina oso urrutiko oihartzun batek esaten zidan, konpondu beharreko katramila neukala nire erabakian.
|
|
Une hartan bertan zer ari ote zen egiten Angelarekin? Ez nuen
|
hartaz
pentsatu behar. Azken batean, Angelaren aita... aitaordea zen.
|
2016
|
|
Gurina bukatu zitzaidanean, andere mahats hostoa leihotik behera bota nuen, eta gauza bera egitera nindoan paper zaharrarekin; baina lehenbiziko orria irakurtzearren baratu nintzelarik, lehenbizikoak bigarrenera eraman ninduen eta bigarrenak hirugarrenera. Eta
|
hartan
pentsatu nuen uste baino balio handiagoa zutela; beraz, aulki bat leiho ondora eraman eta papera irakurtzera eseri nintzen.
|
|
Ulisesen odisea, hebrearren exodo edo irteera, Maoren jarraitzaileen Ibilaldi Handia, horrelako adibide mitiko eta historiko handiak datozkigu burura ihesaldi zoro, nahasi
|
hartaz
pentsatzean, nahiz eta haien pizgarri eta bultzagile ez ziren izan halako sentimendu sakon eta goitarrak, ezpada beldurra, beldur soil baina hezurretarainokoa; baina, ba al da sentimendu eta eragileen artean horrelako bereizketarik egiterik, esanez batzuk motibo noblez mugitu direla eta beste batzuk berriz arrazoi ilunen batek bultzatuta. Adibide heroiko horiei ere, denboraren joanak eta historia idatzi ohi duten eskribau mertzenarioen esku interesatuak eman die egun gure begietara duten lustrea, hura bizi izan zutenentzat ere, bere garaian, epika eta etika baino lehenago egongo baitzen seguru asko patrika.
|
2017
|
|
Lainotuta egon balitz leihora begiratu ahal izango nuen, alferkeria ohiturei buruz esan zuen
|
hartan
pentsatuz. New Londonen gustura izango zirela pentsatuz eguraldiak hartan eusten bazion.
|
|
Hutsunea inguratzen zuten pinu oholak, besterik ez. Ez irudiak, ez liburuak... ez begiratu edo
|
hartaz
pentsatzeko ezer. Hutsa, barneratzen ari zitzaidan hutsa.
|
|
Rosek ez zeukala
|
hartan
pentsatzeko gogorik, egiteko gogoa zeukala erantzun zidan.
|
2019
|
|
Ilusioaren eta gezurraren oihalak baztertu dituztenean, pentsatu dute ikusia zutela nahikoa; ausardia negatibo horrek, ordea, enigma baten atarian uzten gaitu orain ere; egia bera anbiguotasuna da, amildegia, misterioa: beraz, egia hortxe dagoela seinalatu ondoren,
|
hartaz
pentsatu behar litzateke, hura sorberritu. Ona da engainatua izateko bidea ixtea, baina orduantxe hasten da guztia; emakumeak ispilukeriak uxatuz xahutzen du kemena, eta errealitatearen atarian gelditzen da, izuturik.
|
|
|
Hartan
pentsatzen ari zela, inguratzen zuen guztiarekiko sorgor, kanpaitxo baten zaratak errealitatera itzuli zuen. Emakume zahar bat lokalera sartu zen, eta, Amparori antxoa lata batzuk erosi ondoren, etorritako bidetik alde egin zuen.
|