Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 98

2000
‎Ikusi zuen azken egunaz oroitu zen. Tabernatik joan zen egun hartatik ez zuen gehiago ikusi, ezta haragizko arroila sortzen zuen eskote hura ere, begien zoritxarrerako.
‎Zezen zangarra eta gartsua zen, gorria, gainerakoak bezala. Toreatzaile zaldizko haien artean, kondea omen zen onena, eta erakutsi ere zigun bere erakustaldi ezin bikainago hartan ezen ez zuela idurikorik eta ez parekorik. Bazihoan zezenarenganat zaldi gainean lasterka, bazetorkion zezena eta, uste genuenean ezen zezenak betean eta ezinbertzean harrapatuko zuela, aitzitik, toreatzaileak zezenari burtzia sartu, eta zaldiak, bizpahiru jauzi bizkorretan, zezena saihesten zuen eta harenganik alde egiten eta urruntzen.
‎Baina osabak hura nahi zuen, eta Pedrok ez zuen hartarako ez indarrik ez kemenik aski... ez eta gogorik ere, zeren bizitzak maiz kolpatu eta zaurtu baitzuen, eta zeren, zokorik zokoeneko azken epela bilatzen duen or zigortuaren eredurat, ez baitzuen gutiziatzen eta amesten zoko epel hura baizen, non eman baitzitzakeen bere hondar urteak, bizitzako azken plazer apurren gozoan.
‎Harritzekorik ez, sala izan baitzen egun horretan Klararen bizitegian urratu gabe utzi nuen atal bakarra. Nire gogoak portretako ur hotz sakonera igorri zituen polizia eta bulegaria, eta hartan ezari ezarian murgilarazten, ezari ezarian murgilarazten...
Hartaraino ez nintzen sobera axolatu nire sudurraren taxuaz. Oinazeagatik ere, betaurrekoen okerdura nabarmenagoa egin zitzaidan, jaiki eta berehala ganberako ispilu arrailduan neure burua ikustean.
Hartaraino ez nintzen ohartu, nitaz landa, laugarrenik bazela Ximurraren eta Kristinaren arteko ustezko aferak joa. Laguna ezagututa —beti esku azpikoak maiteago, agerikoak baino— ni baino ezjakinagoa behar zuen emakumeak.
2004
‎Romanek kamino bazterrera begiratu zuen, baina aldats gora hartan ez zen eguzki lorerik. Jendea ikusi zuen, saldoka ikusi ere.
‎Ahoa zabaldu nuen, ostalersaren hitz jario etengabean prezioari buruzko galderaren bat tartekatzen saiatzeko. Alferrik, Frau Streicherrek ia bultzaka atera baininduen korridorera, txikikeria hartaz ez kezkatzeko aginduz. Orain zera egin behar omen nuen, bidaiako arropak erantzi eta, Bettinak gela prestatzen zidan bitartean, bainu eder bat hartu.
‎Nire lan bidaietako batera abiatuko banintz bezala agurtu zintudan. Baina nik banekien bidaia hartatik ez nintzela sekula itzuliko. Alemanian kokatu nintzelarik, eskutitz bat idatzi nion zure amari, gauzak apur bat baretzearren.
‎aberats berrien eta kontsumo gizartearen eredua, azken finean. Baina kontsumo gizarte hartatik ez zegoen irteterik, ez hari aurre egiterik, on Kixotek bezala printzipioen lantza eskuan hartuta, urte luzeetan egonkortutako gizartearen haize errotak –multinazionalak eta komunikabideak nagusiki– inoiz baino erraldoiagoak eta garaitezinagoak zirenean, armadurak material elektroniko sofistifikatuenaz eginak; eta orduan, ereduaren kontra borrokatu beharrean, hura erabiltzea erabaki nue... Bai, Montsek erabili ninduen bezala erabili behar nituen bizitzan edo bizitzako bidean agertzen zitzaizkidàn emakume guztiak.
2005
‎Joder! Gertatu zenean ez zidan inpresio handirik egin, ziurrenik txarrenerako prest joan nintzelako, baina egia zen noizbehinka autopsiaz oroitzen nintzela eta nahiago nuen hartaz ez hitz egin, are gutxiago arrebarekin.
‎Gorritu egin nintzela sentitu nuen. Gertakizun hartaz ez nintzen sekula harro sentitu. Simoni egindako bihurrikeria gehienak dibertigarriak iruditzen zitzaizkidan, baina ez preseski armairuarena...
2006
‎Esna nengoela ikusi zuenean, beste eskua mozten hasi zitzaidan. Orduko hartan ez nuen konortea galdu. Zerraren hotsa entzun nuen, hezurra ebakitzen zuelarik.
‎Hori ez zen gauza berria, haatik; haietariko gehienek gauza bera eginen zuten, sos baten truke ez bazen, biren. Hartaz ez fidatzeko bertze arrazoi bat: aitatxiren bigarren Piarres Arburuak begiko zuen.
2007
‎Txirrindularitza ez da beti Ibonek Obako gainera barra gainean eserita eraman ninduen afalondo hartan bezain ederra izaten. Izan ere, afalondo hartakoa ez zen benetan txirrindularitza, nahiz eta nik oroitzapen hori txirrindularitzari diodan maitasunaren sinbolo kutuntzat hartua dudan.
2008
‎Baina kontsul jauna beste talaia batean zegoen, antza, eta talaia hartatik ez zuen mundua hain pisu handikoa ikusten. Lurra globo bat ere bada, espazioan zehar dabilena?, ez hain biribila, formarik zehatzenak ere beste forma batekoak izan ohi dira, absentaren eraginpean?, halako eran, non bere ikuspuntuaren defentsa egin baitzuen:
‎Baina inork ez zion jaramonik egin; ez zen beste tirorik izan, eta azken abordatzaileak alde egitea lortu zuen, eta basoan ezkutatu zen besteekin batera. Hiru segundo barru talde erasotzaile hartatik ez zen ezer geratzen eroritako bostak izan ezik, lau oholesiaren barruan, eta bat kanpoan.
‎Ibiltaria berehala Rua do Benformoso luze eta estuan sartu zen. Egunez dendatxo mordoa topa zitekeen han, sekulako mugimendua egoten zen, baina iluntzerako jabe guztiek, gehienak atzerritarrak, itxi egiten zuten, mesfidantzaz, eta gaueko ordu hartan ez zen arimarik ageri bazterretan.
‎Emakumeak sekulako hotzikara sentitu zuen keinu hura lehenengoz ikusi zuen egunean, baina orduko hartan ez. Harrezkero ondo ezagutzen zuen arlote zoro hura, egunero topatzen baitzuen parketxo hartan eta maiz egiten baitzion keinu zatarren bat.
‎Baina kontsul jauna beste talaia batean zegoen, antza, eta talaia hartatik ez zuen mundua hain pisu handikoa ikusten –Lurra globo bat ere bada, espazioan zehar dabilena–, ez hain biribila –formarik zehatzenak ere beste forma batekoak izan ohi dira, absentaren eraginpean–, halako eran, non bere ikuspuntuaren defentsa egin baitzuen:
‎Biharamunean izan zuen hitzordua, eta biharamunean lurrikara, zeinek beste hitzordu eta beste lurrikara batera eraman baitzuten markes jauna, beste batera eta beste batera. Honen portaera ikusita –egunero oparitzen zion zerbait cantaorari, gaur urrezko eraztun bat eta bihar koralezko lepoko bat–, edonork esango zuen aspaldi igarotako nerabezaroak menderatu zuela berriro, berrogeita hamaika urte –garai hartan ez ziren gutxi herritarrak, bizitzak aitonduak adin horretan– zituen arren... neskatxaren gorputz gaztea –haren begietako esmeraldak, azal beltxaranaren kontrastean, eta haren bular txiki sendoak jainkoen jostailu! – bizipozaren zurrunbiloa balitz bezala, markes jauna erakartzen eta irensten zuena, baita gaztetzen ere, era ia ezinbesteko batean; esan nahi baita, markes jauna hilabe... Markes jaunak gutunak idazten zituen Madrilera:
2009
‎Jainkoa gizon emakumearen antzera irudikatuz. Jainkoaz esanek, orduan, esaniko hartaz ez dute asko esan nahi, baina ez gutxi esaleaz, eta guretzat. Gandiagaren irakurleentzat, hori da esanahitsua.
‎Ezustekoak eragindako dardara erabat baretu ezinik, Ugarteri begiratu nion atzera. Larunbat gaueko parranda malapartatu hartatik ez genuen elkarrekin hitz egin. Serio zegoen, inoiz baino zurbilago aurpegia.
‎hura zen kontua, beraz, bai baitzirudien ezen Jainkoak mesede hura ukatu ziola, bai, baina mesede handiago baten truke; Domingori, baina, ez zitzaion otu ere egiten zer beste mesede izan zitekeen hura, hegan egitea mesederik eta miraririk handientzat zuenez gero;?, otoitza bera ere hegaldia baita, nondik begiratzen den??: hantxe zegoen koxka, beharbada, berak bere ikuspegia baitzuen, eta ikuspegi hartatik ez baitzen esaldi harekin konformatzen, hegaldi fisikora eramango zuèn otoitza nahi baitzuen, ez hegaldi metaforiko bat, hegan egin nahi baitzuen, zinez, hegan eta hegan, fraide hegalariak bezala.
‎Baina zalaparta handia zegoen etxe hartan, Nazario Orbe, egongelan periodikoa irakurtzen ari zena? hartaz ez ohartzeko, eta halaxe heldu zitzaien haren oihu ozena atondoan zeudenei:
‎edo itsasontzi batean zeharkatuko zuen mundua, airez egin ezin izan zuena urez egin zezakeelakoan, etxeko beste ardi beltzak utzitako arrastoaren bidetik, edo Albertorengana joango zen, lurra zeru bihurtzeko esperantzan, iraultzaren bidez; eta, hala eta guztiz ere, mutilak bere aukera egina zuen ordurako, bertatik bertara jakin baitzuen, fabrikan lehentxeago bizi izandako esperientziaren ondotik, bera nekez izan zitekeela proletario bat: haien alde zegoen? hartan ez zuen jada zalantzarik?, haiekin bat egiteko moduan ere egon zitekeen une jakin batzuetan, halaxe erakutsi zuen, istripua izan zuèn langilearen alde lerratu zenean?, baina bazekien, halaber, ezin zitekeela haiek bezalako langile bat izan, langile haiek, oro har, fabrikaren errealitatea hartzen baitzuten abiapuntutzat?, gehienak familia baten erantzukizunaren pean!?, nondik beren solidaritatea eta beren borrokak planteatzen baitzituzten, fabrikatik ihes egin gabe; Domingok, aldiz, familia baten erantzukizunik ezean, behin egin zuen ihes fabrikatik eta mila aldiz egingo zuen, solidaritatea eta borroka baino lehenagokotzat jotzen baitzuen arnasa, eta fabrikak, bere giro ezin arnastuzkoarekin, arnasarik gabe uzten baitzuen:
‎Ilunpe zikin hartan ez nuen ikusten ahal. Sumatu nuen, alabaina, Armagnac izutua buruarekin baietz egiten:
‎Puntu hartaraino ez nintzen jabetu anaia erraten zidana erresumaren goien gradura goititua zela sastakoan. Albisteak jakina behar zuen; niri halako zirrara bat eragin zidan barrenean.
‎Baina zalaparta handia zegoen etxe hartan, Nazario Orbe –egongelan periodikoa irakurtzen ari zena– hartaz ez ohartzeko, eta halaxe heldu zitzaien haren oihu ozena atondoan zeudenei:
‎hura zen kontua, beraz, bai baitzirudien ezen Jainkoak mesede hura ukatu ziola, bai, baina mesede handiago baten truke; Domingori, baina, ez zitzaion otu ere egiten zer beste mesede izan zitekeen hura, hegan egitea mesederik eta miraririk handientzat zuenez gero;"... otoitza bera ere hegaldia baita, nondik begiratzen den...": hantxe zegoen koxka, beharbada, berak bere ikuspegia baitzuen, eta ikuspegi hartatik ez baitzen esaldi harekin konformatzen, hegaldi fisikora eramango zuèn otoitza nahi baitzuen, ez hegaldi metaforiko bat... hegan egin nahi baitzuen, zinez, hegan eta hegan, fraide hegalariak bezala.
2011
‎Aski izan zuen Sarajevo ezagutu eta hiri horretan gerra setioak nolakoak izan ziren ikastearekin, sumatzearekin, han berritu zizkiotenek sentiarazi zioten ahalkea, gizaki zein mendebaleko europar gisa? sobra izan baitzuen lotsaizunezko hilerri erraldoi hartarantz ez abiatzeko.
‎buruan jantzi, trena hartu, eta nola Euskal Herriratu ziren kontatzen zuten, elkartzen ziren bakoitzean; urteetan aurrera joan ahala sarriago, gainera. Berrogeita hamarreko hamarkada izango zen, eta Palentziako herri hotz eta lur koloreko hartan ez ei zegoen bestela etorkizunik. Lastima ematen zidan haien bizibideak, herria utzi eta Portura etorkin heldu zirenetik hasi, eta, behin erretiratuta, atzera hango giro lehorrerako itzuli saihestezina osatu zuten arte.
‎san Pedro eta san Pablori, san Gulfo eta san Ataulfori? , eta, bere letania akabaezin hartan ez dakit zenbat saindu aipatzen zituela, azkenean erran zuen?: –san Pinto eta san Jazintori!
‎Harkaitz izugarri baten azpian, itsasorainoko aldapa handian, huntzak igotzen duen elizaren inguruan dago etxe zahar multzoa, porturainoko karrika estuekin. Itsaslapurren gordeleku hartaraino ez dago ez trenbiderik ez autoentzako errepiderik. Mandoz eta oinez ibili ohi dira hango kontrabandistak, eta nik ere hankez joan behar izan dut haraino nagusien aginduz.
‎beste talde bati pasatzen utzi behar genion. Baina orduko hartan ez ginen potrojorran gelditu, ez horixe. Muga pasatu behar zuten gauean mendian itxaron genien.
2012
‎Komun ontzian eseri eta Marcori so egin nion. Momentu eskatologiko hartan ez nuen maskuriaren lasaitua baino sentitu. Marcori so egiteak ez zidan ezer eragiten, neutraltasuna besterik ez.
‎Sukaldetik arin arinka ateratzen ginen, ekonomikaren beroak epeldurik oraindik, korridore izoztua pasatu eta, logelan, arineketan sartzen ginen mantapean. Elkarri kontu txikiak esaten genizkion garai urrun hartatik ez genuen berba egin horrela, ahizpa biren moduan.
‎Eta Emma harritu egiten zen, orain, lehenik hartaz ez pentsatu izanaz; atzo bere hitza eman zuen, ez zuen huts egingo; eta jadanik ikusten zuen bere burua Lheureuxen etxean haren bulego mahaiaren gainean hiru banku billeteak zabaltzen. Gero, Bovaryri gauzak azaltzeko erako istorio bat asmatu zuen.
‎Eta, baldin eta hartaz ez pentsatu izana aitortzen bazuen, ahakarrak ugari izaten ziren, eta aldiro betiko hitzekin bukatzen ziren:
‎Hara eta hona negoziotan zebilen beti. Auzi prokuradoreengana, presidentearengana, emaztea joaten zen, zor agirien epe buruak gogoan izaten zituen, luzamenduak lortzen zituen; eta, etxean, lisatu, josi, lixiba jo, langileak zaindu eta kontuak ordaintzen zituen, eta bitartean etxeko jauna, ezertaz arduratu gabe, etengabeko lozorro zaputzean mokorturik egoten zen, sutondoan pipatzen, errautsetara ttuka, eta hartatik ez zen esnatzen andreari gauza higuingarriak esateko baino.
‎ontzi estalkidun bat! eta agian hartaz ez naiz sekula baliatuko! Orok du bere garrantzia gure artearen operazio delikatuetan!
‎Charlesek alferrik esan zion haien beharrik ez zeukala, merkatariak harro erantzun baitzion erosgai haiek guztiak enkargatu zitzaizkiola eta ez zituela beretzat hartuko; bestalde, Madame bere eriondoan gaitzitzea zatekeela; Monsieurak gogoetatuko zuela; labur, pronto zegoela auzitara eramateko, bere eskubideak bertan behera utzi eta bere merkantziak atzera bueltan eraman baino lehen. Haiek dendara itzultzeko agindu zuen Charlesek; Feliciteri ahaztu egin zitzaion; Charlesek berak bazuen beste kezkarik; hartaz ez zuten gehiago pentsatu; monsieur Lheureux erasoan itzuli zen, eta, oraintxe mehatxuka oraintxe zinkurinka, halaxe maniobratu zuen non Bovaryk azkenean ordainduko bat sinatu baitzion sei hilabeteko epeaz. Baina ordaindukoa sinatu orduko, ideia ausart bat piztu zitzaion:
‎Orduan, hainbateko loturak kausitzen zituen non bere kontzientziatik berehala hastantzen baitzuen gogoeta gai hain desatsegina. Emmaz ahaztea jaukitzen zion bere buruari; halatsu nola, bere pentsamendu guztien jabea emakume hura izaki, etengabe hartaz ez pentsatzea hari zerbait ebastea izan balitz bezala.
2013
‎Dena den, demagun galderaren bat egin niola eta neure bizitza kontatzeko behar oldartsu hori sortu zitzaidala. Nondik hasiko nintzen kontatzen, nire bizitza standbyan utzi zuen momentu hartatik ez bazen. Nik esan nuen:
‎Lotsa ematen zion baietz aitortzea. Baina itzuli zen hartan ez zen saiatu ere egin Makarioren berri izaten. Senarrarekin eta bi alabekin etorri zen, hauek haurrak zirela, etxekoek argazkietatik ez ezik, aurrez aurre ezagutu zitzaten.
‎erne zegoen, eta logura sentitzen zuenean zutitu eta gelatik ibiltzen zen; logaleak alde egiten zionean berriro esertzen zen sofan. Martin pozik zegoen arratsalde hartakoa ez zelako errepikatu.
‎Entzun eta ikusi, hain baitziren estuak eta bortitzak haien arnasaldiak. Eta ataka hartatik ez ginela onik irtengo hasi ginen barruntatzen.
‎Hori zen bederen xeik jaunaren iritzia: hura, izan ere, erreakzionario hutsa izan zitekeen hainbat alorretan, hartan ez?
‎hartarako, Carmelo Lojendio eta haren kuadrilla zituen bidelagun, Atotxara domeketan joateko. Pedro, bere aita aititak lez, betidanik izan zen futbolzalea, nahiz eta hartan ez zen inoiz nabarmendu, eta, haiek lez, halaber, herriko futbol taldearen koloreak ez ezik, hiruburuko taldearenak ere sentitzen zituen, odolari lotutako zerbait balitz bezala.
‎Iduri zukeen nahiago zuela hartaz ez mintzatu, batek daki zergatik. Hitz bertze egin zuen:
‎Hori zen bederen xeik jaunaren iritzia: hura, izan ere, erreakzionario hutsa izan zitekeen hainbat alorretan, hartan ez...
‎hartarako, Carmelo Lojendio eta haren kuadrilla zituen bidelagun, Atotxara domeketan joateko. Pedro, bere aita aititak lez, betidanik izan zen futbolzalea, nahiz eta hartan ez zen inoiz nabarmendu... eta, haiek lez, halaber, herriko futbol taldearen koloreak ez ezik, hiruburuko taldearenak ere sentitzen zituen, odolari lotutako zerbait balitz bezala. Partida ikusi ostean, berriz –bufanda eta elastiko txuri urdinak soinean–, Parte Zaharrera itzuli eta baxoerdi batzuk hartzen zituzten, errealzaleen oihuak eta kantak giro eragile.
2014
‎Arratseko bederatzietan Ikulskoera iritsi eta gaua egin zuen bertan. Barabako herri galdu hartan ez zuten batere berririk gerrari buruz. Bere izaeragatik beragatik, probintziaren atal hura, tatariar armadaren bi zutabeek eratzen zuten sardearen erdian kokaturik, inbasioaren lazgarrikerietatik urruti egon zen ordu arte.
‎Benetan zerbait zekien, ala airera botatako tiroa besterik ez zen? Sutan bazegoen ere, bide hartatik ez jotzea erabaki zuen.
‎izan ere? Bueno, hobeto hartaz ez hitz egin. –Afrika, esperantzaren lurra?, esaten niri gizon santuak?
2015
‎–Gutxitan geratzen zaizkit ametsak gogoan, baina gau hartakoa ez zait ahaztu, eta inoiz ez zait ahaztuko. Hurrengo egunean, zure aitaren klasea noiz hasiko zain geundela, Soziologia Saileko beste irakasle bat etorri zitzaigun berri txarra ematera.
‎Aspaldi; akaso, Fredekin topo egin nuen egun hartatik aurrera. Orduko hartan ez zen eztandarik entzuten, ez sirena hotsik, ez espantuzko oihurik. Fredek azkar bereganatu zuen nire arreta osoa, eta hiriaren alderik zaharreneko bide bihurrietan barrena ez galtzeko besotik helduko ote nion itaundu zidanean, ez nuen zalantzarik egin.
‎Tiratzaile eskasa nintzela baieztatu nuen. Ekintza zoro hartaz ez pentsatzen saiatzen nintzen. Baina, nahi baino gehiagotan, ardurek eta zalantzek harrapatu egiten ninduten.
‎Beste guztiak taldearenak ziren, Frantzian ateratakoak gehienak. Baina beste hartan ez, beste hartan bera baino ez zen azaltzen. Belaunikatua, baloiaren aldamenean, Bartzelonako kamisetarekin.
‎»Gau hartan ez zuan Koxme itzuli, noski. Bi txapeloker etorri zituan Igarainera, eta Martzelino eraman egin zitean.
‎–Hitzordu hartatik ez nintzen lehengusuaren etxera itzuli; espetxean sartu ninduten?.
‎Ulertzekoa denez, ordu hartan ez nintzen azkar pentsatzeko gai, eta egoerak ez zirudien nolanahikoa.
‎Gizonaren txori begitxo distiratsu haiekin topo ez egitearren, nireak taulari josita edukitzen ahalegindu nintzen, aitzinean nuen ezezagun maltzur hartaz ez pentsatzen saiatuz. Ez dakit ahalegin eskerga haren ondorioz izan oten zen, kontua da bat batean taula gainean zegoen egiturari antzeman niola.
‎Ezagutu nuen egun hartarako ez dakit begiz jota ote ninduen. Agian ni hari begira begira, eta, zergatik ez erran, lerde jario harrapatu izana izan zen nigana etortzeko arrazoia.
2016
‎Armagintzaren eta heroinaren hiriburuan jaio ginen eta bertan igaro genuen haur denbora, Gipuzkoa eta Bizkai arteko herri zakar eta zatarrean, beti mugako eta betiko markatutako herrian. Ezinezkoa zen hartaz ez akordatzea.
‎Nire ustez laguntza behar zenuela esan nizun, profesionalen laguntza, Proyecto Hombren berriro sartzea baleko aukera iruditzen zitzaidala, pentsatzeko, bi urte ez zirela hainbeste bizitzeko geneuzkan urte luzeen aldean. Haserre biziak hartu zintuen hura entzutean, garratz esan zenidan ez zenuela hura aitatzerik nahi, ezta hitz bat bera ere aditzerik, infernu hartatik ez zinela berriz igaroko, ez nekiela zertaz ari nintzen eta isiltzeko.
‎Begiak irekita, hostoz betetako zuhaitz baten adarrak eta haien arteko zeru oskarbi zatitxoak ikusten nituen, baina galderek bertan zirauten, nekoso. Hartan ez pentsatzea ezinezkoa zitzaidan. Pentsatzera bultzatu ninduzun.
‎Ia itsumustuka genbiltzan bitartean, burdeletako ate erdi zabalduetatik irteten zen argia genuela lagun bakar, Malnatek Portaren estrofaren bati eraso zion, ohi bezala: orduko hartan ez zen Ninetta izan, baizik eta Marchionn di gamb avert.
‎Nahi zuena bost eta erdiak edo beranduago arte gera zitekeen tenisean jokatzen, arratsaldeko hezetasunak, azaro aldean hain handia izan ohi zenak, erraketen sokak hondatzeko beldurrik gabe. Jakina, ordu hartan ez zen inor ikusten kantxan. Baina argiak, urrutian, Aingeruen Harresietako ezponda belartsuak urreztatzen jarraitzen zuen, kolore anitzeko jendetza batez beteta egon ohi ziren, igandeetan batez ere:
2017
‎Arrazoi sendoak emanez gero, esana dago. Egun hartakoak ez zitzaizkidan halakoak iruditu.
‎Harritu egin zuen ordea Alaitzen berririk ez izateak, ia igandero hitz egiten baitzuten bazkalostean, larunbat gaueko pasadizorik interesgarrienak komentatzeko. Gainera, larunbat hartakoa ez zen nolanahikoa izan.
‎Gau luze hartan ez zuen zergatik pentsatu baina, bere etxeko ohean egoera gogoratzean bero jarri zen berriro eta, une hori gogoratuz, zakila atera eta sekulako joaldia izan zuen. Izarak garbitu gabe geratu zen lo.
‎Hobe zen hartaz ez pentsatzea, goragalea ematen baitzuen. Hori jakinda, eta egia baldin bazen noski, lehen baino askoz argiago geneukan neskekin ez genuela zerikusirik nahi, ezertarako ere.
‎Neuk ere neure larruan sentitzen diat madarikazioa. Egun malapartatu hartatik ez diat behar bezala lo egiten, eta Julianek oreina kutxan eduki duen garaian ezin izan diat egun bakar bat ere utzi hura ikustera joan gabe. Sorginkeria hutsa izan duk eta oraindik era jarraitzen dik.
‎Karrek pantailatik ikusi zuen guztia, argazkiak ateratzen zituen bitartean, gehiegi fijatu gabe nor ote zen mutil hura. Urruti samar zegoen, eta distantzia hartatik ez zen oso ondo bereizten, baina nabarmena zen haien artean, hitzik esan gabe ere, zerbait berezia zegoela. Elkarrekin joan ziren bi mutilak.
‎Kaferik ez, anaiak koparik ere ez, logelan cognac botila baitzuen ahazturik lehenengo egunetik,, gosaldu egin dut ez badut orain xahutzen, eta itsasontzi batera igo aurretik ohitura dut cognaca ez edatea, barne isurkinen orekari kalte egiten baitio?; lehenengo gau hartatik ez zuen ukitu, nahiz eta bustirik heldu zen harako beste gau hartan ondo etorriko zitzaion tragoxka bat, baina botila zegoenik ere ahazturik zeukan.
‎Asiainek tentazioa izan zuen jendarmeak eskaintzen zion aitzakiari heldu eta bazkaria huts egiteko. Ideia kilikagarria zen, baina bide hartatik ez jotzea erabaki zuen.
2018
‎Irudi gogoangarria da, beti, oturuntza areto ikusgarria bete betea ikustea, eta arrats hartakoa ez zen salbuespena izan. Noski, ia osoki jaun esmokindunez osaturiko ilarek, sexu ederraren ordezkarien aldean askoz ere ugariagoak?
‎Gau hartatik ez denbora askora, zoritxarreko berria iritsi zen: herr Bremannek bere buruaz beste egin zuen Hanburgotik Berlinerako trenean.
‎Areago, Kenton andereñoak bere alabaren helbidea eman zidan, Dorsete koa, eta esan dezadan zinezko ohoretzat hartu nuela zer nolako gogoz eskatu zidan harengana joateko nire itzulerako bidaian. Azaldu nion arren oso litekeena zela Dorseteko alderdi hartatik ez igarotzea, Kenton andereñoak ekinean segitu zuen, honelakoak esanez: «Catherinek dena daki zutaz, Stevens jauna.
‎Jakin bazekien Mirenek twitterren goizeko gogorazpenik gabe ere: udako ostiral zentzumen bahitzaile hartan jakinaraziko zuten nork irabazi zuen Begirada Berriak beka, etxe hartatik ez hain urruti, egia esan. Hurbil zitekeen eta bertan aditu epaia, baina ez, ohean etzan zen azken kaxa azken aurrenaren gainean ipini eta berehala, ohean etzan zen eta hantxe geratu, minutuak joan eta etorri, zerbaiten zain.
‎Amsterdametik deitzen dio, taldea desegitean hara joan zela bizitzera uste du behintzat? eta uharte madarikatu hartan ez da batere estaldura onik gainera. Edozein modutan, ez dio erdia ere ulertu.
2019
‎zein miserablea zen bere bizitza; zein astuna bizkarrean zeraman zama; zenbat jende zeukan mantendu beharra; eta urre ekoizle haren laguntzarik gabe zituzkeela ordaindu intendentzia nagusiaren gastuak. Gero zin eginarazi zidan bizi nintzen artean ez niola inori esango haren izenik, kontu hartaz ez nintzela inorekin solastatuko, eta halaxe egin dut gaurdaino.
‎Ehun eta berrogeita hamar kilo baino gehiago pisatzen zituela esaten zuten, eta ez zela ia mugitzeko gai. Hain zuzen, kontsulta lanak egiten zituen entreplanta hartatik ez zela atera ere egiten zioten, bertan egiten zuela lo, eta tailerraren nagusia zen anaiak eramaten ziola jatena bertara. Kopeta zimurtu nuen oharkabean.
‎Erregeak gaizki lo egin zuen, behin eta berriz eteten zen baina era berean astuna eta beltza ere bazen lo artegarekin, lo hartatik ez zela sekula iratzartzen ematen zuen, eta ametsik edo amesgaiztorik gabeko loa izan zen, ez zen mirakulu leuna iragarriko zuen agure beneragarririk agertu, Hemen nago, ez eta oihuka ari zen emakumerik, Ez nazazu jo, zure ama naiz eta, bihotza bildu eta itsutu egiten zuen belztasun lodi eta esplikagaitz bat baizik ez zen. Egarriz iratzartzen zen eta ura eskatzen zuen, zanga zanga edaten zuen, eta dendaren sarrerara etortzen zen gaua zelatatzeko, egonarria galdurik, astroak geldo geldo higitzen zirelako.
‎esperantza, bizipoza, kemena, goizero jaikitzeko indarra? Tamalez, zelata hartatik ez ninan ezertxo ere garbi atera: ohiko lagunekin egon zunan ardoa edanez, denak artista zahar eta gazteak, ezagunak eta artearen munduan bidea urratu nahi zutenak.
‎»Momentu hartan ez nion jaramon handirik egin, eta haren harropuzkeriak eragindako hitz hutsalak zirela pentsatu nuen. Orain badakit bene benetan ari zela eta, begi bistakoa denez, azkenean une egokia aurkitu zuen?
2020
‎Egun hartara arte ez zuen ahizpa sekula mozkortuta ikusi eta arraroa egin zitzaion. Bazekien noizean behin apur bat edaten zuela, baina egun hartakoa ez zen ohikoa ahizparengan.
2021
‎Bide batez, Eugenio senarrak ere idatziko zion, ezta?, orduan egiten ziren itsasaldiak luzeak izaten zirelako, beste ezergatik ez bada ere, alabaina historia honetan Eugenio Alegria ere absentea da. Hartaz ez dakigu ezer.
‎Baina itzul nadin taskara, golde ildora; hasierara, esan nahi dut, eta berriro errepika dezadan denborak epeltzen dituela harrotasunak. Hasierako asmo hartaz ez dago gauza handirik, ezpada intentzio hutsalen oihartzuna eta idatzitako dozena erdi kontutxo; ez egotearren ez dago, dagoeneko, balizko hiztegian aurrera egiteko indarrik ere. Beraz, zer merezi du asmo zahar hark, eta zer asmo hartatik sortutako paper xahar horiek:
2022
‎–Egun hartan ez nintzen klasera joan, dolly.
‎–Garai hartan ez al ziren uholdeak izan, heriotza eta kalte ugari eragin zituztenak? –bota du beste batek.
‎Otsagabiko etxe batean uzten zituzten zaku haiek, eta hamabortzean behin edo, ateratzen zen kamioi bat zakuz betea Bartzelonarako bidean. Baina hartaz ez du hitz egin nahi Milagrosek, egun." Hain gaizki pasa nuen, ez dudala oroitu nahi". Kontrabandoarekin lortu zuten hipotekatutakoa berreskuratzea eta etxeko sukaldea konpontzea.
‎Egoeraz jabetzen hasi zen Eñaut. Bietako bat etxe hartatik ez ateratzea gerta zitekeen, baita biak ez ateratzea ere. Arnasa sakon hartu, kutxa poltsikoan sartu, eta portalerako bidea hartu zuen.
2023
‎Beste hirurak Théodore Vermandoisen ilobak dira: Yves Larrea, berriki jakin dugunez Toronton bizi dena; Arnaud Vermandois, munduan gaindi dabilena eta ezin lokalizatuz ari garena; eta Bernabé Laporterie, baina hartaz ez dakit deus".
‎Betiko atxiki nahi nituen nire azken momentu haiek zeinetan soil soilik emakume nintzen, artean ez ama; nire azken egunak, eguneroko sei biberoien, sei pixoihalen eta negar zotinen aurretik. Erdiondoak izu ikara eragiten zidan, eta hartan ez pentsatzen saiatzen nintzen. Nire imajinazioa ez zen ailegatzen erditzeko uneaz haraindi, zeina pozarren deskribatzen baitzigun emaginak, gozamenezko bidaia bat, eta, froga gisara, grabazio bat erakutsi zigun non emakume erdi hurren bat aditzen zen arnasa astiro hartzen, boza apal eta goxo, eta bat batean, zeinen hunkigarria, jaioberriaren lehenengo auhena, ahaztu nituen behin eta betiko haurtzaroko irudi beldurgarriak, odola eta forzepsa, Haizeak eramana ko tormentuzko eszenak, sokak, ur beroa, alarauak.
‎Oinazetan zegoen. Eta etxe kalamastra hartan ez geneukan ez urik, ez surik. Martijak txistua ipini zuen eskuan eta neure txistua eskatu zidan.
‎2003 hartatik ez hain aspaldi, Andoaindik eta Tolosatik ez hain urruti, antzeko ataka bizi izan zuten Egunkaria ren patu bera izan zuen beste hedabide bateko langileek. Orduan ere Espainiako Auzitegi Nazionala, orduan ere dena ETA da, orduan ere atxiloketak, orduan ere armen indarrez.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia