2001
|
|
Baina tarteka egiazko literatura topatzen dugu, pedanteen maiuskula eta guzti idatzita: Egiazko Literatura, eta horrek magikoa egiten du irakurketaren ekintza, denboratik kanpokoa
|
hartan
ematen dugun unea, axolarik gabea testu horren merkatu balioa. Ez dira sarri izaten horrelako mirariak, liburuaren dohainez gain beharrezkoa baita irakurleak zabalik izatea bihotz begietako leihoak.
|
2009
|
|
Minak ez zuen berez zentzurik, beharbada, are gutxiago minaren gaineko minak; mina, baina, ez zen zerbait zehaztugabea, zerbait zehatza baizik, pertsonala, haurraren gorputzean haragitzen zena, bai, baina baita bere baitaren baitan ere, Ernestinarengan, Kristoren kalbarioko mina Ama Mariarengan haragitu zen bezala; horrela, minaren zentzuari buruzko galderari erantzuteko ahaleginean, egoerari aurre egiteko bi irtenbideren aurrean aurkitu zen Ernestina: minaren gorputz hura gorrotatuko zuen, nork bere burua gorrota dezakeen neurrian, nazkak nazkatuta, tumore gaizto bat balitz bezala, edo minaren gorputz hura maitatuko zuen, Jainkoak
|
hartarako
eman baitzizkion Ernestinari eskuak, bihotzaren hizkuntzan mintza zitezen, laztanen eta fereken bidez?
|
|
zer mundu berriz ari zen, bada?; hasteko, hutsune baten aurrean bezala sentitu baitzen, lehen bizpahiru segundoetan bederen, bertigo ezezagun batek hartuta, mundu hartan pentsatzen zuèn lehen aldia ez zen arren? bai, aldiz, mundu
|
hartan barrena
ematen zuèn lehen pausoa, mundu berriaren lehen harritzat ere har zitekeena; guztiaz ere, lehen harri hark gehiago zirudien airezkoa harrizkoa baino, lehen pauso hura ere halakoa izan zelako, seguru asko: ez lurretik lurrera emandako pauso sendo eta irmoa, airetik airera emandakoa baizik, nora ezean bezala, mundu zaharra eta berria amildegi batek bereizten baitzituen, antza, eta lehen pauso hura amildegiko hutsaren gainean eman baitzuen, itxura batean:
|
|
Minak ez zuen berez zentzurik, beharbada, are gutxiago minaren gaineko minak; mina, baina, ez zen zerbait zehaztugabea, zerbait zehatza baizik, pertsonala, haurraren gorputzean haragitzen zena, bai, baina baita bere baitaren baitan ere, Ernestinarengan, Kristoren kalbarioko mina Ama Mariarengan haragitu zen bezala; horrela, minaren zentzuari buruzko galderari erantzuteko ahaleginean, egoerari aurre egiteko bi irtenbideren aurrean aurkitu zen Ernestina: minaren gorputz hura gorrotatuko zuen, nork bere burua gorrota dezakeen neurrian, nazkak nazkatuta, tumore gaizto bat balitz bezala, edo minaren gorputz hura maitatuko zuen, Jainkoak
|
hartarako
eman baitzizkion Ernestinari eskuak, bihotzaren hizkuntzan mintza zitezen, laztanen eta fereken bidez...
|
|
bukatu dira disimuluak, bukatu da sarjentu putakumearen antzeko jarrerak zuritzen ibili beharra, bukatu da bulegoko arrainontzia, non arrain bat bezala bizi izan bainintzen, kontuen eta fakturen ur oxigenorik gabean itota...; Domingok, ordea, lanak eta zailtasunak zituen esaldiaren bigarren zatiari lotutako zerrenda osatzeko orduan: zer mundu berriz ari zen, bada?; hasteko, hutsune baten aurrean bezala sentitu baitzen, lehen bizpahiru segundoetan bederen, bertigo ezezagun batek hartuta, mundu hartan pentsatzen zuèn lehen aldia ez zen arren... bai, aldiz, mundu
|
hartan barrena
ematen zuèn lehen pausoa, mundu berriaren lehen harritzat ere har zitekeena; guztiaz ere, lehen harri hark gehiago zirudien airezkoa harrizkoa baino, lehen pauso hura ere halakoa izan zelako, seguru asko: ez lurretik lurrera emandako pauso sendo eta irmoa, airetik airera emandakoa baizik, nora ezean bezala, mundu zaharra eta berria amildegi batek bereizten baitzituen, antza, eta lehen pauso hura amildegiko hutsaren gainean eman baitzuen, itxura batean:
|
|
Gabinok zeruraino zabaldu zituen begiak, harri eta zur; Gabinori, izan ere, askotan gertatzen zitzaion hitzek harritzen zutela, esanahitik aparte berezko iman bat balute bezala; hitzek, baina, bakoitzak bere esanahia zuen, eta hori esaten ari zitzaion Felipe, hitzez hitz. Eta orduan, desarmatua bezala sentitu zen. ...geratzen zitzaion egunerokotasun hura, espainiarren espainiartasunak moldatua eta guztira zabaldua, baita Euskal Herriko zokorik zokoenetara ere?; espainiartasun hura, bai, Gabinok, airea bera bezala, gauza ohikotzat eta normaltzat zuena... betikotzat ere bai, Gabinok ez baitzuen giro hura baizik arnastu betidanik; horregatik zegoen, ziurki, harri eta zur, apur bat deseroso ere bai –norabide
|
hartan
emandako pauso bakar batek berarekin ekar zezakeen orbetarren espazio espiritualarekiko haustura–: leiho batera eta paisaia batera ohitua dagoen norbait halatsu egongo litzateke, baldin eta gauetik egunera leihoa eta paisaia aldatuko balizkiote; eta, halere, Gabinok ondotxo zekien historia ez zela bere lehen arnasaldiarekin hasi –fosilak ziren bere beste zaletasunetako bat–, mundua mundu baitzen inor munduratu aitzin ere, eta iragana iragan:
|
2011
|
|
Horrela, irakaskuntzaren arloan ez ezik, hedabideen munduan ere tokitxo bat eskuratzeak hizkuntzaren prestigioa jaso egiten du. Hedabideen arlo horretan bertan, ahalmenak
|
hartarako
ematen badu, telebista lokalen bat abian jartzea sekulako aurrerapausotzat joko da. Hizkuntzaren irudi soziala asko hobetuko baitu telebistaren distirak.
|
2017
|
|
Oinarri egiazko hori itxuraldatu egin dut hala ere, batzuetan gehiago beste batzuetan baino, eta, denetan ere, aspaldiko kontuak bere
|
hartan
eman ordez, gaur egungo istorio baten barruan sartu ditut, kontakizun historiko hutsa egiteko gogo faltaz, edo aspaldiko su hark argi egiten digulako oraindik. Errautsen distira ahula besterik ez bada ere.
|