Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 39

2000
‎Ingalaterrako erregetzaren inguruan kargu garrantzitsuak eduki zituen Alexander Jardine zeritzanak Bergaran Xabier Munibe, Peñafloridako kondea, bisitatu zuenean, harriturik zegoen Bergarako Seminario hartan ematen zituzten irakaskintza gaiekin, baina harrituago Azkoitiko zaldunok herriarekin maila berdinean bat eginak ikusteaz. Goraipatzen du beren lana, baina aldi berean baita argi salatu ere horien aurka inkisidore eta gainerako beste askok bekaizkeriaz sortzen zizkieten eragozpen nagusiak.
‎Nik amari eta aitari behatzen nien, eta osaba Joanikoti, eta hirurak harri eta zur zeuden, ez aitonaren testamentik iguriki ez zutelako, baina modu hartan emaiterat zihoalako.
2001
‎Baina tarteka egiazko literatura topatzen dugu, pedanteen maiuskula eta guzti idatzita: Egiazko Literatura, eta horrek magikoa egiten du irakurketaren ekintza, denboratik kanpokoa hartan ematen dugun unea, axolarik gabea testu horren merkatu balioa. Ez dira sarri izaten horrelako mirariak, liburuaren dohainez gain beharrezkoa baita irakurleak zabalik izatea bihotz begietako leihoak.
2004
‎–erran zidan, nire begien parean pistola bat erakutsiz. Nire arma zela ikusi nuen, eternitate bat lehenago Mitxelenak Gochokiko gela hartan eman zidan Walther PPK txikia.
‎Eta, nengoen kinka larritik onik ateratzekotan, horixe egin behar nuen, buru belarri hausnartu. Eta, bai, hezur muinetaraino izututa banengoen ere, eromenaren mugetan banengoen ere, gela txukun hartan emaniko ordu luzeetan pentsatzeko astia izan nuen. Eta buruko eta ahoko mina hutsaren hurrengoa zen gogoeta haiek eman zidaten oinazearen aldean.
2008
‎–Gela zikin hartan eman zidaten jipoiaren ostean, Tarbes eko ospitalean hartu ninduten moja hauek babesean. Hilabete osoa egin nuen han.
‎harik eta, hondarrean, begi osoa erakutsi zuen arte, arestian ezkutuan zegoena ageri agerian aurkezten zela munduko plazara, biribiltasun betean eta betetasun biribilean: hantxe zuen Nataliak, beraz, irakaspena, eguzkiak amets hartan eman ziona!, berak ere antzeko zerbait egin behar baitzuen, ausaz: ezkututik agerirako pausoa eman eta jendartean aurkeztu, zergatik ez?!
‎hasieran apur bat, gero beste apur bat... harik eta, hondarrean, begi osoa erakutsi zuen arte, arestian ezkutuan zegoena ageri agerian aurkezten zela munduko plazara, biribiltasun betean eta betetasun biribilean: hantxe zuen Nataliak, beraz, irakaspena, eguzkiak amets hartan eman ziona!, berak ere antzeko zerbait egin behar baitzuen, ausaz: ezkututik agerirako pausoa eman eta jendartean aurkeztu, zergatik ez...!
2009
‎Eguzki jartze lelaren izpiek Sena ibaia grisatzen zuten. Gure armada egun batzuk lehenago sartu zen Parisen eta larunbat hartan eman ziguten soldaduoi lehenbiziko arratsaldea libre. Lagun talde bat Bordeaux boulevard ondoan zegoen plazeretxe batera abiatu ginen.
‎Txopitea jauna pazientzia galtzen hasia zen, bai, tratamenduak bezperan bete zituen bi hilabete?, baina gaixoa ez zegoen puntu berean, beharbada, ez atzera ez aurrera, bestela ez baitago ulertzerik Adak egun hartan eman zuèn aurrerapausoa, arratsalde partean eman ere, gaixoek patioan izaten zutèn ohiko paseoan; medikuak Maria Bibianari kontatua zion ordurako nola joan zitzaion goizeko kontsulta: nola berak, haizearen mintzoa entzuteko, gelako leihoak ireki zituen, eta nola Ada bere baitan bildu zen, ezohiko jarreran?
‎hainbeste hunkitzen zutenak?; eta batez ere, non geratzen zitzaion egunerokotasun hura, espainiarren espainiartasunak moldatua eta guztira zabaldua, baita Euskal Herriko zokorik zokoenetara ere?; espainiartasun hura, bai, Gabinok, airea bera bezala, gauza ohikotzat eta normaltzat zuena? betikotzat ere bai, Gabinok ez baitzuen giro hura baizik arnastu betidanik; horregatik zegoen, ziurki, harri eta zur, apur bat deseroso ere bai, norabide hartan emandako pauso bakar batek berarekin ekar zezakeen orbetarren espazio espiritualarekiko haustura?: leiho batera eta paisaia batera ohitua dagoen norbait halatsu egongo litzateke, baldin eta gauetik egunera leihoa eta paisaia aldatuko balizkiote; eta, halere, Gabinok ondotxo zekien historia ez zela bere lehen arnasaldiarekin hasi, fosilak ziren bere beste zaletasunetako bat?, mundua mundu baitzen inor munduratu aitzin ere, eta iragana iragan:
‎Txopitea jauna pazientzia galtzen hasia zen, bai –tratamenduak bezperan bete zituen bi hilabete–, baina gaixoa ez zegoen puntu berean, beharbada, ez atzera ez aurrera, bestela ez baitago ulertzerik Adak egun hartan eman zuèn aurrerapausoa, arratsalde partean eman ere, gaixoek patioan izaten zutèn ohiko paseoan; medikuak Maria Bibianari kontatua zion ordurako nola joan zitzaion goizeko kontsulta: nola berak, haizearen mintzoa entzuteko, gelako leihoak ireki zituen, eta nola Ada bere baitan bildu zen, ezohiko jarreran...
‎Gabinok zeruraino zabaldu zituen begiak, harri eta zur; Gabinori, izan ere, askotan gertatzen zitzaion hitzek harritzen zutela, esanahitik aparte berezko iman bat balute bezala; hitzek, baina, bakoitzak bere esanahia zuen, eta hori esaten ari zitzaion Felipe, hitzez hitz. Eta orduan, desarmatua bezala sentitu zen. ...geratzen zitzaion egunerokotasun hura, espainiarren espainiartasunak moldatua eta guztira zabaldua, baita Euskal Herriko zokorik zokoenetara ere?; espainiartasun hura, bai, Gabinok, airea bera bezala, gauza ohikotzat eta normaltzat zuena... betikotzat ere bai, Gabinok ez baitzuen giro hura baizik arnastu betidanik; horregatik zegoen, ziurki, harri eta zur, apur bat deseroso ere bai –norabide hartan emandako pauso bakar batek berarekin ekar zezakeen orbetarren espazio espiritualarekiko haustura–: leiho batera eta paisaia batera ohitua dagoen norbait halatsu egongo litzateke, baldin eta gauetik egunera leihoa eta paisaia aldatuko balizkiote; eta, halere, Gabinok ondotxo zekien historia ez zela bere lehen arnasaldiarekin hasi –fosilak ziren bere beste zaletasunetako bat–, mundua mundu baitzen inor munduratu aitzin ere, eta iragana iragan:
2010
‎ez al zen egiteko hura, bada, bere misioaren ataletako bat, ez beste atalak baino garrantzi gutxiagokoa?? Lehen pausoa, gainera, usakume tiro saio hartan eman zuen, atzetik beste batzuk ematen zituela, hurrengo bost saioetan ere parte hartu eta bosgarrenean lortu baitzuen lehen postua.
‎bilakatzen omen zuen Veleiako aztarnategia. Egun hartan emandako datuen arabera, zeramika eta hezurretan baziren alfabetoak, buruz ikasteko era guztietako zerrendak, Eneida epopeia erromatarreko izenak, erretratu txikiak, etxeko eguneroko bizitzako irudiak eta marrazkiak, karikaturak, paisaiak, kalbario bat, kristautasunarekin lotutako esaldi, hitz eta irudiak... Veleiako webgunean bertan suharki loriatu zuten aurkikuntza hauen garrantzia, eta, idazkunetan agertutako testuen aurrean, ohar ofizialak emozioz hitz egiten zuen, tonu zeharo azientifikoan.
‎ez al zen egiteko hura, bada, bere misioaren ataletako bat, ez beste atalak baino garrantzi gutxiagokoa...? Lehen pausoa, gainera, usakume tiro saio hartan eman zuen, atzetik beste batzuk ematen zituela... hurrengo bost saioetan ere parte hartu eta bosgarrenean lortu baitzuen lehen postua. Teofilo Mariaren poza!
2011
‎Hamar urte lehenagoko kontuak aipatzen hasten hintzen emakumea hintzen dagoeneko, bizikleta hartu eta, Gladys zutabekoekin bat eginez, oporretako azken egunak nuklearraren aurkako protestaldi hartan emango hituela pentsatu huenean. Martxaren egun handiaren bezperan izan zunan, Lemoizko plazan egin zen jaialdian.
2012
‎Badakit toki hartan eman nituen lehen egunak beldurgarriak izan zirela, baina han ikusi nuenak eragindako inpresioak egun haiek ahazten lagundu dit. Hara iritsi eta egurrezko aulki ezegonkor batean eserita atera zidaten argazkiaren argi kolpetik hurrengo hogeita hamar bat egunera ez dut inolako oroitzapenik.
‎Zuk, Marta, berehala heldu zenion aukera horri. Aurreztuta zenituzten diru apurrak bankutik atera eta tratamendu berri hartan eman zenuten izena. Gurasoak arduratuta zeuden, ilusioaren truke kea saltzen ari ez ote zitzaizkizuen pentsatuz, tratamendu hura agindutako miraria suertatzen ez bazen lehen baino okerrago geratuko ez ote zineten beldur.
2013
‎Goizeko paseoan konturatu zenez, Laurent eta biak ezagutzearekin konformatzen ez ginelako. Bazekielako etxe hartan emango ez zizkiguten erantzunak inguruan, bere senideen memorian bilatu nahiko genituela, artean haienganako zubi lanetarako imintziorik txikiena ere egin ez zigun arren. Memoriak, zirikatzen denean, haize bolada zakarrak astintzen baititu ipar eta hego, familietako hauts zikinenak ere harrotzeko moduko zirimolak.
2014
‎Bitxia da: pisu hartan eman nuen denborak ezer gertatzen ez zen irla txiki bat dirudi, bizitzatik kanpo, egun gris eta monotonoen segida bat, beti arbuiatu dudan hori. Orduak poliki igarotzen ziren eta, hala ere, urteak azkar joan ziren, egun horiek salbu, noski, gainontzekoan ez dut neure burua ia ezagutzen.
‎Une hartan eman zioten zaplaztekoak mina eman zion, batetik; umiliazioa sentiarazi zion, bestetik; eta sistema polizialaren arrazoizkotasuna zalantzan jarri zion, azkenik. Horregatik, eta lotsa eman ziolako, ez zen ausartu esaten mihi puntan zeukana:
2015
‎Horrela hartzen ninduen gehienetan; egongelako aperitiboa deitzen zion berak. Gero logelara eramaten ninduen, eta ohe zabal hartan ematen genuen arratsalde osoa, tiraderetatik ateratzen zituen dildo eta arnesak lagungarri genituela. Sokekin eskumuturrak eta orkatilak oheari lotzeak ez zidan niri grazia handirik egiten, baina berak asko gozatzen zuen eta amore ematen nuen.
‎Nahiz eta Gorriaren hilketa leku hartan eman zen ere ez zegoen hain garbi. Aitzitik.
‎irakaslearen mahai atzean egurrezko aulki bat utzi, eta haren eserlekua neure txokoan jarri nuen, azken lerroko leiho ondoko izkinan. Irakasleak, gero, edo ez ziren ohartu, gehienek zutik ematen zuten klasea?, edo normaltzat jo zuten desagerketa; batera zein bestera, nik neuk eserleku gozo hartan eman nuen ikasturte osoa, bi aldiz pozik: bat, haren erosotasuna gozatzen nuelako, eta bi, hierarkiak pikutara bidaltzen nituela iruditzen zitzaidalako.
‎Iparraldera ihesi joan aurretik, pentsatzekoa da Txikiaren hilobia ikusiko zuela Txatok, behin edo behin. Erakundean sartzeko pausoa garai hartan eman bazuen pentsatzekoa da, halaber, hilarriko izkribuaz gogoeta egingo zuela,. Ikastol eta eleiz askotan...?, berak ere halatsu ibili ote zuen. Berak ere noizbait antzeko harria eta zuloa izango zituenik imajinatu ote zuen, ez naiz esatera ausartzen.
‎Lana amaitutakoan, Ritaren bila joan nintzen parkera ilundu baino lehen. Egun guztiko ordu guztiak itxarote hartan emanak neuzkan, bata bestearen ondoan, guztiak eta bakoitza neure barnean ezin kabituz. Beste oihartzunik, beste akordurik... beste ezer ere ez buruan.
‎Ez diagu deus ere sinistu. Oraintxe bertan apustu egingo nikek hik esan duan dena gezur hutsa besterik ez dela, hasi zitzaion oldarka egun osoa taberna hartan ematen zuen gurdilari fanfarroia.
‎Geroago, aita eta amarekin elkartu zen Parisen. Frantzian hilabete batzuk igaro eta gero, Panamara joan ziren, eta herrialde hartan eman zituen Astigarrabiak umezaroa eta gaztaroa. 1962an, aitak Kubara bidaiatzea proposatu zionean, ontzat hartu zuen semeak Ameriketako lehen iraultza sozialista ezagutzeko aukera.
2017
‎2017ko urtarrilaren 10ean, Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak Euskal Herriko hedabideetan protagonismo handia hartu zuen iragarri zuenean Juan Kruz Mendizabal bikario nagusi ohia zigortua zegoela 2001ean eta 2005ean bi adingaberen aurka egindako sexu abusuak zirela medio. Egun hartan emandako prentsaurrekoan, Munillak jakinarazi zuen huraxe izan zela bikarioa bere kargutik kentzeko arrazoia, eta kasu gehiagoren peskizan zeudela iragarri zuen. Berriak benetako eztanda eragin zuen Gipuzkoako elizaren barruan, baina, prentsaurrekoan egindako bi agerraldiez gain, eta hainbat sermoitan utzitako hausnarketa bakanak salbu, gotzainak ez du orain arte gaiari buruz sakon hitz egin publikoki.
‎Aurrez ere eginak zituen sexu abusuen inguruko aipamenak han hemenka eskainitako elkarrizketa eta hitzaldietan, eta hasieratik azaldu zuen asmoa Benedikto XVI.ak aldarrikatutako, zero tolerantzia? hura jarraitzeko, baina egun hartan eman zuen urrats nagusia: barkamen eskaria.
‎batzarrak, manifestazioa? Luhusoko gau hartan eman zieten atxilotuei aurreneko aldiz bakearen artisauak izendapena, gerora, euskaraz, Bakegileak?.
‎Oinarri egiazko hori itxuraldatu egin dut hala ere, batzuetan gehiago beste batzuetan baino, eta, denetan ere, aspaldiko kontuak bere hartan eman ordez, gaur egungo istorio baten barruan sartu ditut, kontakizun historiko hutsa egiteko gogo faltaz, edo aspaldiko su hark argi egiten digulako oraindik. Errautsen distira ahula besterik ez bada ere.
2018
‎Arropen armairua irekitzean, Gaizkarekin bizitako arratsaldeen falta igartzen zuen, kuleroak eskutan eta galtzontzilloak buruan, jostunari ostutako oihal eta prenda guztiak, eta desiratzen zuen logelatik ihes egitea, enkontru klandestino labur bat, bandido haregaz, eta buelta, inor enteratu barik. Logelako minutu bakartiak eternalegiak ziren irudimenari aske fantaseatzen ez uzteko, irudikatuz zelan kontatuko zion Gaizkari notizia, emaginak aste hartan eman ziena, Gaizkari ahalik eta ilusiorik handiena eman ziezaion. Baietz.
2019
‎Eta, hala esanda gauza larria eman bazezakeen ere, gehientsuenetan bakartasuna zuen gaitz nabarmen bakarra, ordu aspertuak igarotzeko konpainia lagunkoiaren falta. Zaintzailea ez ezik, mundura lotuko zuen aingura behar zuen, hortaz; ez bere herri, ez bere giro, ez bere eremu, ez bere etxe hartan emango zuen epean, ziurtasun apur bat, finean.
2021
‎Ez zen hori Osalari Bazkunak 1918an egiteko aholkatu zuena, inondik ere. Edozertara ere, Joala ezinbestez etorriko zen bat Bazkun hark harako hartan emandako beste aholku gehienekin, azken batean higiene hutsezkoak ziren eta.
2023
‎Hasierako egunak ostatu hartan eman nituelako eta gauzei, itsusiak izanagatik ere, kariñoa edo ohitura hartzen zaielako, bertara joaten jarraitu nuen gerora, etxean aspertuegi nengoenetan. Herrian bazen beste taberna bat, berriagoa, jende gazteagoa biltzen zena, mugimendu gehixeago izaten zuena; asteburuetan, batez ere.
‎Horixe izan zen iluntze hartan eman zuen titularretako bat. Elkarrizketaren hasiera ez zen erraza izan.
‎Pare bat irudi ikusi, eta gehiegi egin zait. Urriaren 29 hartan eman zidaten kolpearen neurria ezin duzu kalibratu. Ez dut oraindik gainditu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia