|
Teofilo Mariak eman ziòn ukabilkada, Fanelli kolpetik etzanarazi eta langileei ahoa irekiarazi ziena, oihu ezin biribilago bat jaurtitzeko: . Ooooo!?, sentitu zutèn minaren adierazpena izan zitekeena, baita garailearekiko mirespen inkontzientea ere, aldi berean?; gero, bizpahiru segundoko isiltasuna, Fanelliren intziriren batek hautsia, isiltasunak intziria intziriago bihurtzen zuen bitartean eta Fanelliren porrota porrotago; Teofilo Mariaren gorputz bertikalaren aurrean, beraz, Fanelliren gorputza zetzan, galtzaileak odol
|
hari
bat zuen ezpainetan?, marra horizontal bat balitz bezala, Teofilo Mariaren garaipena azpimarratzen zuena; edo izan zitekeen idulki bat, garailea gainean hartzeko prest zegokeena, erramu koroa buruan; baina horixe falta zitzaion, apika, orbetarren arteko premuari, bizitzen ari zèn eszena erabat biribila gerta zekion: norbaitek buruan erramu koroa jartzea; Teofilo Mariak, ordea, eguzki distiratsua zuen, beharbada, une hartan aurpegian betean jotzen zuena, koroatzat?; bizpahiru segundo izan ziren, zeinetan gorputzek mintzabide ezin garbiago bat osatzen zuten, han gertatua adierazteko?
|
|
Ikusgarria izan zen –betean asmatutakoa, bestela esanda– Teofilo Mariak eman ziòn ukabilkada, Fanelli kolpetik etzanarazi eta langileei ahoa irekiarazi ziena, oihu ezin biribilago bat jaurtitzeko: ...Ooooo!", sentitu zutèn minaren adierazpena izan zitekeena, baita garailearekiko mirespen inkontzientea ere, aldi berean...; gero, bizpahiru segundoko isiltasuna, Fanelliren intziriren batek hautsia, isiltasunak intziria intziriago bihurtzen zuen bitartean eta Fanelliren porrota porrotago; Teofilo Mariaren gorputz bertikalaren aurrean, beraz, Fanelliren gorputza zetzan –galtzaileak odol
|
hari
bat zuen ezpainetan–, marra horizontal bat balitz bezala, Teofilo Mariaren garaipena azpimarratzen zuena; edo izan zitekeen idulki bat, garailea gainean hartzeko prest zegokeena, erramu koroa buruan; baina horixe falta zitzaion, apika, orbetarren arteko premuari, bizitzen ari zèn eszena erabat biribila gerta zekion: norbaitek buruan erramu koroa jartzea; Teofilo Mariak, ordea, eguzki distiratsua zuen, beharbada, une hartan aurpegian betean jotzen zuena, koroatzat...; bizpahiru segundo izan ziren, zeinetan gorputzek mintzabide ezin garbiago bat osatzen zuten, han gertatua adierazteko... bien begiratuak ere halakoak, Teofilo Mariak goitik behera so egiten zion bitartean, grabitate indarrak ere alde zituèn lerro zuzen baten arabera, Fanellik goraka begiratzen baitzion... edo begiratu nahi zion, hobeto esanda, begiei ongi erreparatuz gero, artean ere nora ezean zituela antzeman baitzitekeen, zorabiotik irten nahi eta ezinean; igaro ziren bizpahiru segundoak, hurbildu zitzaizkion Luis Moraza eta Felipe Briones Fanelliri –" Ura, ura!", eskatu zuen norbaitek–, eman zizkion Luis Morazak masailean zapladatxo batzuk lurrean zetzanari; xuxurlatu zizkion hitz batzuk:
|