Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 95

2000
‎Crawla. Gero, etxeko pasabidean eta ezkaratzean (joan etorri txikiak, noski, leher egiten bainuen); handik pixka batera, etxe aurreko lorategian; hurrena, belaze goxo freskoetan; gero, hondar urregorrizkoetan... Urteak joan ahala, gero eta hobeto eta arinago.
2001
‎Denbora eman zion bere buruari, eta ez zion biziari erreparorik jarri. Baina, handik pixka batera, errepaso ezinbestekoaren garaia iritsi zitzaion atzera, eta utzi egin behar izan zituen bidenabar tranpatiak.
‎Krak!, handik pixka batera.
2002
‎Isilunea. Handik pixka batera, garrantzirik gabeko etxeko kontu batzuk. Ez du bakarrik egon nahi nirekin; denbora bete nahi du, baina ez daki zer gehiago esan lidakeen.
Handik pixka batera, nire bikotekidea ikusi nuen. Gogoz kontrako ibilera nekatua zekarren.
‎Aitak begiak erdi ixten ditu une batez, hausnarketa sakonen batean murgildu balitz bezala, eta, handik pixka batera, eskua hartzen dit:
2005
‎Julio ere geldirik zegoen, arnaska, ukabilak estututa. Handik pixka batera, jertsetik heldu, zakar jaso, eta eserlekuan ipini ninduen, trapuzko panpina baten antzera.
Handik pixka batera, Idoia agertu zen atean; besoa luzatu, hatz erakuslea eta luzea V itxuran ipini, eta jiraka ibili zituen, keinuarekin" zuek biok" adieraziz.
‎Etxera iristean, buruko minez nengoela esan nion amari, eta ohera joan nintzen zuzenean. Ama, handik pixka batera, esne beroarekin eta aspirina batekin gelara sartu zenean, lo itxurak egin nituen, eta bakean utzi ninduen. Gauean, ia ez nuen begirik bildu; alde batera jiratzen nuen burua, eta gero bestera, eta gero berdin gorputza; une batez edo, lasaitzea lortzen nuen, neure buruari esanez Adelak nahi zuena egin zezakeela bere bizitzarekin, ni ikasle mainatu bat baizik ez nintzela azken batean, eta ez zegoela besterik, onartu beharra neukala egoera, eskubiderik ez nuela nire maistraren gauzetan sartzeko; alabaina, berehala hartzen ninduen berriro amorruak, eta, garrasirik ez egiteko, burkoari hozka egiten nion, buruz behera jarrita, aurpegia haren kontra estutuz, ia itoan askatzen nuen arte.
‎Mekanikoaren belarriak ondo bereizten zituen tiroak ere. Handik pixka batera, auto burrunba sentitu genuen, abaila bizian aldapa behera. Azpian harrapatuko ote gintuzten beldur, Marisari bultzatu, eta biok arroilara erori ginen.
‎Zutitu, eta Marisarengana urrundu nintzen; hark zotinka besarkatu ninduen. Handik pixka batera, Joxe Mari agertu zen bere furgonetarekin; atzeko aldean zapi batzuk ipini, Julio igo, Ana haren ondoan eseri, eta Joxe Mari eta tabernaria aurrean sartu ziren. Joxe Marik leihatila jaitsi zuen; zapi zuri bat atera, leihatila igo zapiari eusteko, eta ziztu bizian abiatu ziren ospitalera.
2006
‎Oso gaizki egin nian hi ikazkin behazun beltz horrengana bidalita, esan zidan handik pixka batera.
‎Ematen zuen zalantzan zeudela zer egin. Handik pixka batera, gure ohiko eserlekura joan ginen, eta lasaitu egin nintzen. Botikariarekin pentsatzen egin nuen ia meza osoa.
Handik pixka batera, erasotzaileetako batek ondo aditu ez nuen aginduren bat eman zuen eta gelaz gela hasi ziren. Lurrera jaurtitako gauzen eta kristal apurtuen hots etengabeak heltzen zitzaizkidan.
‎Umbertok gaitzidura handiz ziharduen Triesten zebiltzan zurrumurruei buruz. Handik pixka batera, supituan zerbait bururatu balitzaio bezala, mantalaren hegal bat jaso, eta ordulari bat atera zuen galtzetako patrikaren batetik. Ordua begiratu zuen, begiak argitu zitzaizkion:
2008
Handik pixka batera, bikotea kalera irteten da eta Tomasek giltza ematen dio tabernako ateari.
Handik pixka batera, motoa herriko aldirietara iristen da. Rosak oihu egiten dio Inaziori:
‎Trenaren txistua entzuten da. Handik pixka batera, tren baten mutur beltza agertzen da urrutian, muino txiki baten bizkarretik.
‎Marmar batean ari da, baina berea ez da jardun erretxin ozena, ia ahapekakoa baizik. Aldian aldian semea aipatzen du, zer da ba prakanasaia, ezin dinat asmatu zer ikusi zinan, ez bada..., baina esaldia bukatu gabe uzten du, airean zintzilik, ateak zabalduta edozein aukerari, eta handik pixka batera errematea ematen dio bere destainari, Tomasek ez beste guztiok zekinagu zertara etorri hintzen hona, baina bere kolkoak bakarrik entzuteko moduan esan ditu azken hitzok.
2009
Handik pixka batera, hantxe zeuden biak isilik txikitxoari begira, nola mugitzen zuen bere burutxo beroa alde batetik bestera, intzirika eta titiaren bila ari; berehala lasaitu zen, ordea, eta han entzun zuten haurraren intziri moduko hura, ase eta pozik, esnea hartu ondoren loak hartzen ari den haur baten intziria. Ahapeka hitz egiten hasi ziren orduan:
‎Lidia Anandaren gorritasunaz jabetu, eta masaila laztandu zion eskuaz. Handik pixka batera, agur esanik, bikotea aldendu egin zen. Beste neska batek Lidiak bezala jokatu izan balu, jeloskor jarriko zen Sara; bai, Sara ere jartzen zen jeloskor batzuetan; bazekien Anandak ez ziola inori biderik emango, baina emakume batzuek eskaintzen zizkioten begiradak ez zituen atsegin, eta susmo txarrak eragiten zizkioten.
‎Handik egun batzuetara, ama sukar bitxiek jota hil zen. Orduan, Inaziok umea Araotz bailarako inude baten esku utzi, eta Mexikora itzuli zen, non, handik pixka batera, auto istripu bitxi batean hil baitzen. Arantzazutik alde egin aurretik, inudeari karpeta zigilatu bat utzi zion semearentzat, 21 urte betetzean eman ziezaion; adierazi zion, halaber, hamar urte egitean, Arantzazuko fraidetegian utz zezala umea, frantziskotarren diziplinan hez zezaten.
‎Zakurrak, zaunka. Handik pixka batera, guganantz agertzen duk, gelditu, eta berriro aldentzen duk.
Handik pixka batera, barru barrutik Om soinua jaio zitzaion, ez besteetan aitarekin praktikatzen zuenean bezala, baizik eta berez, bizkarrezurraren oinarrian bermaturiko soinu mendi bat eraikiz bezala, eserita zegoen buelta osoa hartuz, eta espira baten moduan goratuz, alderantzizko zirimola baten pare, buru gaineraino. Bazirudien aurrean zekusan mendiak oihartzun bat esnarazi ziola barruan, berebizikoa; arretari tinko eutsi zion, hura guztia kaos eztanda bihur ez zekion, iruditzen baitzitzaion indar izugarri hark eromenera arrastatu zezakeela.
‎Oreka ariketak egin zituzten lehenik, hanka bakarraren gainean, eskuin ezker, eta gero arnasketaz lagunduriko asanak, arnasa estutuz, berotzearren (kapalabhati praktikatuz zenbait aldaerarekin), eta arnasketa karratu batez amaitu zuten, iraupen bereko arnasgora geldiunea arnasbehera eginez (puraka kumbaka rechaka), bakoitzak bere birika ahalmenaren arabera. Gero, yoghi zaharrak pilota txiki beltz bat elur gainean jarrita, guztiek hartan kontzentratu zuten begirada; handik pixka batera, zaharrak pilota kendurik, meditazio zabala praktikatu zuten, zuritasunarekin bat eginik; eguzkiaren lehen errainuak bedeinkazio baten antzera jausten zitzaizkien gainera. Saioa amaitzeko, padahastasana jarrera hartu zuten, eta gokilasanarekin itxi.
‎Bizkor bizkor ezkutatu ginen harri batzuen azpian. Handik pixka batera, atsoa ikusi genuen airean zerua zeharkatzen. Denbora batez bertantxe geratu ginen, ezkutalekutik irtetera ausartu gabe, eta halako batean berriro arranoaren garrasia entzun genuen.
‎Mugimendu geldiz igurtzi zizkioten sabela, bularra, iztaia. Handik pixka batera, esan zuen Anandak:
‎Gustura hartan gure" zaharra"...! Eta handik pixka batera, niri:
‎Jo atzaparrez eta han bidaltzen zuen," heure kontura bizitzen ikasteko garaia duk" esaka. Handik pixka batera, berriro, sabelpera gozo mantsoan hurbiltzerako... zast! marru koxkada eta" ospa hemendik!".
2010
‎Eta halaxe izan zen, handik pixka batera irten baitziren hondartzan bi buruak, txanpinoiak balira bezala, hondarrez estaliak.
2011
‎Neskak ez zuen begirik kentzen errepidetik, eta xehetasunik txikiena ere galdu nahi ez balu bezala begiratzen zuen aurrera. Pentsatu nuen ez zela lehendabiziko aldia horrelako lan batean zebilena, eta handik pixka batera Neskak bi mutilei agindu zienak arrazoi eman zidan:
‎Laster utzi ninduten bakean. Handik pixka batera, zerbait arraroa ikusiko zioten bagoiaren bukaera aldera zegoen gazte sasoiko bati, alde banatatik eutsi baitzioten eta bagoitik kanpora atera. Zakar eta irainka, arrastaka.
‎Baina begira segitu nuen. Handik pixka batera, mutil bat agertu zen, Neska baino gazteagoa. Musu eman zioten elkarri, baina itxurak egiten ariko balira bezala.
‎Goazak, erantsi zuen handik pixka batera, eta gogoetotatik atera ninduen. Autorantz hasi ginen, hitz gehiago egin gabe.
‎Alemanak sartu zirenean, Oleta herriagatik hasi ziren galdezka; dirudienez galdu egin ziren. Eskerrak handik pixka batera alde egin zutela, behiak belarra jaten hasi baitziren eta batek Joxe Antoniori haginkada pare bat egin zizkion eta bera ukalondoarekin behiarekin borrokan zebilen.
‎Esan nion egun batzuk pasa behar zituela J. Andonirekin, ni laster joango nintzela eta gozokiak eramango nizkiela. Anaiak beste umeekin eraman zuen eta handik pixka batera etxean bezala zebiltzan. Gero zuzendaria etorri zen eta autobusera igo zirenean, lanera joan nintzen.
‎Iritsi ginenean bueltaka hasi ginen gelditu gabe, eta esan nion ea erotuta zegoen edo alemanak gu atxilotzea nahi ote zuen. Ez kezkatzeko esan zidan eta handik pixka batera hotel bateko garajera sartu zen. Bertan utzi genuen autoa eta igo egin ginen.
‎Hotelera joan nintzen eta Lezo esnatu nuen, oraindik ohean baitzegoen, eta koronelaren oharra eman nion. Gizon batengana joan ginen, gertatu zen guztia azaldu nion eta handik pixka batera andereño batekin agertu zen, Oiartzuna eraman behar nuena, neskak [4] auto bat lortu baitzuen hegazkinlariak handik ateratzeko, eta berak hartuko omen zuen hegazkinlariak Bilbora eramateko ardura. Erresistentzia taldeak antolatzen zituen belgikar bat zen neska hura eta esan zidaten handik aurrera bidaia guztietan lagunduko zigula sareko arduradun gisa.
‎Bide berria bidezidor bat zen, baina konturatu nintzen nora aterako ginen. Handik pixka batera esan nion hurrengo seinaletik ez ginela urruti egon behar eta Tomas bilatzen hasi zen eta gu zain. Gero aurreraxeago joan ginen eta seinalearekin topatu; handik ibaira jaistea besterik ez zen geratzen.
‎Neska hartu eta pasa egin ziren. Handik pixka batera nire bila etorri zen eta zeharkatu genuenean esan zidan: " Lau ordu jan dizkiogu bideari".
Handik pixka batera biak agertu ziren eta Urkiolak bete behar nituen eskari orriak ekarri zizkidan. Beste bisita batean, Marcos tabernan nengoela, Jose Mintegi, beste mikelete ohi bat, topatu nuen eta bere etxera konbidatu ninduen lotara.
‎Ezkerraldera egin nuen salto ote eta lahar tarte batera, basurdea ere sartuko ez litzatekeen leku batera, eta adi adi geratu nintzen. Entzuten nituen hizketan han goian, baina ez ziren jaisten eta handik pixka batera ahal nuen moduan atera nintzen nire irratiarekin eta goizeko seietan iritsi nintzen Xagua baserrira.
‎Ilunabarrean, berriz, sarjentu bat sartu zen patruila batekin galdezka ea inork ikusi zituen gizon batzuk muga aldera pasatzen, makiak zirela eta armatuak zeudela. Tabernan geratu ziren atsedena hartzen eta handik pixka batera neska igo zen afaria eskatu zutela esatera. Jantokiko atea ixteko eta irratia pizteko esan genion soldaduek sumatu gabe ukuilura jaitsi ahal izateko.
‎Hegaluze batzuk harrapatu zituzten eta puska eder batzuk jan genituen gasezko sukalde batean erreta. Hirurak aldera, Santurtzi parera iritsi ginen, eta handik pixka batera inor ikusten ez zenez, patroia urduri jartzen hasi zen eta ni gehiago, bestelako itxurak egiten banituen ere. Azkenean txalupa bat ikusi zuen eta esaten zuen:
2012
‎Ez zen sari nagusia, horixe egia, baina bigarrena izateak izugarri poztu zuen gure idazlea. Handik pixka batera, beste sari bat irabazi zuen, bigarrena hura ere. Irabazi zuen sari gehiago, guztiak bigarrenak.
Handik pixka batera, neuk ere atea jo dut. Bururatuko zait aitzakia sinesgarriren bat.
2018
‎Bekainak kizkurtu, eta astia hartu zuen pentsatzeko, dantzan segitzen zuelarik. Handik pixka batera, pentsatutakoa ontzat eman bailuen mugitu zuen burua:
‎Etxean sartu zen gero. Handik pixka batera, Briskot.
‎Barrena esaten hasi zitzaidanean salbatua nintzela, Erret hiriko haurrek ni irrigai harturik asmatutako kanta bat egoskortu zitzaidan buruan. Hasieran doinuaz bakarrik oroitu nintzen, handik pixka batera hitzez ere bai, eta ez nuen ahopeko kantua utzi, zaldia gordetzen nuen tokiraino iritsi nintzen arte:
Handik pixka batera zure jauregira bueltan etorri zen soldadua erantzunarekin: Aba Yakue eta fraideak prest zeuden bilerarako.
‎Hiltzat jo genuen. Handik pixka batera, ordea, itxura nahasiko zurrumurruak hedatzen hasi ziren Erret hirian: haizeak hegotik jotzen zuen egunetan infernukoak ziruditen lantu, deiadar eta garrasi saminak entzuten omen ziren, leotzetako erraietan lehertu, eta plaza nagusiraino barreiatzen ziren aieneak.
‎Prezio onean emango dizut oihal trinko bat alderik alde urra lezakeen kapitain ezpatadun ausarta. Edo zertzeta igerilaria, taloxka jan, eta handik pixka batera gorotz usaineko ore beltzaxka obratzen duena. Atseginagoa zaizu, apika, Erregeren, borreroaren, matxinoaren eta fraidearen aurrean erreberentzia egoki  tzen duen panpina, bata zein bestea ikusi orduko, a!
2019
‎Emakume adinekoa etxetik irten da, barkatzeko esanda. Handik pixka batera, auzo batekin itzuli da. Emakumezkoa.
Handik pixka batera, bi gizonek esnatu egin dute Lale; nork bere ogi zati txikia du. Eskaini egin diote, eta Lalek onartu.
Handik pixka batera, arrebaren etxe atarian da Lale. Harro erakutsi dio Goldieri bere garraiobide berria.
‎Egun batean, Lalek apaiz katoliko baten bisita jaso zuen kartzelan. Handik pixka batera, apaizak gelatik irteteko esan zien zaintzaileei, Lale aitortu behar zuela, eta aitormena sakramentu santua zela, berak beste inork ez entzutekoa. Bakarrik zeudela, apaizak esan zion Laleri ero balego bezala jokatzen hasteko.
Handik pixka batera, Lalek mugimendu hotsa sumatu du esparruan.
Handik pixka batera, Sergei gidariaren eserlekuan eseri zen, eta erlojuari begiratu zion. Tarte batez zain egon ondoren, motorra eta argiak piztu eta gidatu egin zuen.
‎Bekoz beko begira geratu zitzaion, mutu. Handik pixka batera hitz egin zuen.
2020
‎Une batez ilundu egiten zitzaion aurpegia, etxekoez gogoratuz akaso, baina kantuari ekiten zion berriz handik pixka batera. Umore oneko zebilen aspaldian, nahiz eta doña Nievesek maldizioren bat botatzen zuen hura kantuan en  tzuten zuen aldiko.
‎Baina gertatzen zaigu. Hasieran hitzezko indarkeria, bizitzeko tristura, eta handik pixka batera fisikoa, beldurra... baina hori besteei gertatzen zaie beti, ez guri. Ramiro, mundu guztiak zekien, gizon normala baitzen.
‎Harekin hitz egin ondoren, soldadua korrika irten zen Pazorantz. Handik pixka batera haren pausoak entzun zituzten eskaileretan gora.
‎Lo hartzen ari al zara?, esaten dio Connellek. Handik pixka batera erantzuten dio Mariannek: Ez.
‎Bazekien Helen pertsona ona zela, baina batzuetan ahaztu egiten zitzaion zeinen antigoaleko balioak zituen. Handik pixka batera, deseroso, esan zuen: Begira, nire laguna da, bale?
‎Baina bera ezin zen izan Mariannek nahi zuena. Handik pixka batera Helen zerbait esaten ari zitzaiola konturatu zen, eta horretan guztian pentsatzeari utzi eta Heleni entzuten hasi zen.
Handik pixka batera Marianne zerbait esaten entzuten du baina ez du ulertzen. Ez dizut entzun, esaten dio.
‎Connellek sorbaldak jaso zituen, bale. Handik pixka batera, irribarrez, eran  tsi zuen: Gehiago zarenaren itxura egin nahi duzu, baina, osea, ez duzu irakurri ere egin.
2021
‎Neure gelan paper artean murgildu nintzen, taxuzko gauza handirik egin gabe, neure burua lasaiarazteko. Handik pixka batera, zurrungak entzun nituen.
Handik pixka batera, Auxtin Ttiki sartu zuten arrastaka; bultzaka ibili zuten, zaku bat balitz bezala. Galderak egin zizkioten.
Handik pixka batera, beste erizain bat agertu zen. Jonaneren ezaguna; musu bat eman zioten elkarri.
‎Hori guztia kontatu ondoren, beste lasaigarri bat hartu zuen, bere lagun psikiatrak agindutako hartatik. Handik pixka batera, begiak ixten hasi zitzaizkion, eta ohera eraman nuen gerritik helduta. Berehala hartu zuen lo.
Handik pixka batera, ni neure bost pintxoak jaten amaitzen ari nintzela, Mario azaldu zen. Aurrean jarri zitzaidan, Arka kalera ematen zuen tabernako mahai ezkutuenean.
‎Neu dutxatu nintzen lehenengo, artean bart gaueko berriketaz gogaituta. Estibalitz korridorera joan eta, handik pixka batera, atea jo zuen hatz koskorrez.
Handik pixka batera, atzera jarri eta bilaketan segitu genuen.
‎Zer gertatu zaio Albari?, ausartu nintzen idaztera handik pixka batera.
Handik pixka batera, autotik garajeko irteera kontrolatzen genuen bitartean, Estibalitzek optikariaren bi autoen matrikulak jaso zituen: Audi A4 zilarreztatu bat eta Mercedes Vito furgoneta zuri bat ziren.
Handik pixka batera, hainbeste gustatzen zitzaion protagonismo mediatikoa berreskuratu zuenean, kontu misteriotsu bat azaldu zen Twitterren, erabiltzaile izen arraro batekin: @scripttispsfromjail.
‎Beste zigarro bat piztu eta begira gelditu zitzaion, urrezkoa balitz bezala. Handik pixka batera, ni ere hantxe nintzela gogoratu zitzaion.
Handik pixka batera, whatsapp bat jaso zuen.
2022
Handik pixka batera, hizketan hasi zi  tzaidan gizona. Esan zidan nire laguna oso mutil gaiztoa zela, eta galdetu zidan ea sarritan zigortzen zuten eskolan.
‎Gela isilik geratu zen berriro. Handik pixka batera, baina, gizon txiki zalapartari bat sartu zen atetik, mukiei zurrupaka eta belarriak hotz hotz eginda. Su ondoraino joan zen bizkor, eskuak igurtzika, txinpartak atera nahi balizkie bezala.
‎Harritu egin zen Power jauna haien jokabideaz eta hizkeraz, eta pentsakor geratu zen. Handik pixka batera, Kernan andrea sartu zen sukaldean, eta bat batean esan zuen:
‎–Hementxe balego bezala ikusten dut, esan zuen Grettak handik pixka batera?. Bazituen begi batzuk... begi beltz handiak!
‎Aita Purdon belaunikatu egin zen, argi nota gorriaren aldera itzulirik, eta aurpegia eskuen artean estali eta otoitz egin zuen. Handik pixka batera, aurpegia desestali eta altxatu egin zen. Eliztarrak ere altxatu eta bankuetan eseri ziren berriro.
‎Hurrengoa, berriz, Farringtonek ordaindu zuen. Handik pixka batera O. Halloran eta Paddy Leonard sartu ziren eta, orduan, haiei kontatu zien gertaturikoa. O. Halloranek malta bero batzuk atera zituen denentzat eta Fownes, s Streeteko Callan, s en zegoenean bulegariburuari eman zion erantzunarena kontatu zuen; hura, ordea, eglogetako artzain liberalen estiloko erantzuna zenez, onartu behar izan zuen ez zela Farringtonen erantzuna bezain zorrotza.
‎Muselinazko xal itzel bat zeukan, pauma kolore urdinekoa, kapelaren bueltan bildurik eta begizta handi batez kokospean loturik; eta eskularru hori bizi batzuk, ukondorainokoak. Farringtonek miresmenez begiratzen zion neskaren beso beteari, zeina maiz eta grazia handiz mugitzen bai  tzuen neskak; eta, handik pixka batera, neskak begirada itzuli zionean, are gehiago miretsi zituen haren begi arre ilun handiak. Liluraturik utzi zuen haien zehar begiradaren adierazpenak.
‎Duffy jauna haiei begira zegoen bere aulkian eserita, ez ikusi ez entzun egiten zuela. Handik pixka batera irten egin ziren langileak, eta Duffy jaunak beste pontxe bat eskatu zuen. Denbora luzea egin zuen pontxea  ren aurrean eserita.
‎Zapi bustia jartzen diogu Amonari bekokian; pattarra isurtzen diogu ahoan. Handik pixka batera, begiak zabaltzen ditu. Esaten du:
‎denek ere puta bat nahi dute, idazteak salbatutakoa, munduari eta bere sexu bizitzari dion gorrotoaren testigantza emango duena. Telebistako elkarrizketa hura izan eta handik pixka batera, Le Devoir en argitaratutako artikulu batek Christiane Charetteren jarrera babestuko du: " Eleberrigilea etengabe saiatu da eztabaida maila literariora eramaten.
‎Mutilak begiak itxi eta lo zegoelako itxurak egin zituen. Handik pixka batera, ama lo seko geratu zen, nekeak jota. Orduan Hubertek leiho irekitik salto egin zuen; garajera lasterka joan, autoaren atzealdean lotutako bizikleta hartu eta kalera irten zen, poliki poliki.
2023
‎Eta gizonak usain egin eta lehen destilazioa dastatzen zuen, hala iragarriz nolakoa izango zen bigarrena. Lehen destilazioko uxualaren hurrupa mingain osoan zehar igaroarazten zuen, eta halaxe egiten erakutsi zion Rozinari ere, eta handik pixka batera tuka botatzen zuen eta ezaugarri nagusiak adierazi; berehala garbitzen zuen ahoa, denbora guztian dastamen neutroa izateko, uxualak ziria sar ez ziezaion; halaxe probatzen zuen ea uxualak fruta ustelduaren edo ontzien lizunaren edo ozpinaren dastarik ba ote zuen, edo errefau minaren uxualak erre egiten ote zuen; horien guztien beldur zen, nola deabrua gurutzearen. Uxuala gordina berriro destilatzen zuen, baina oraingoan alkoholaren proportzioa axola zitzaion; horretarako, koilarakada uxuala botatzen zuen txingarretara, zenbat eta garra handiagoa atera eta zenbat eta bizkorrago erre, orduan eta alkohol gehiago zeukan destilaturikoak.
‎Gizona zutik jarri zen eskopeta eskuan zuela, harri eta zur, baina ezin ahoa itxirik iraun: Brinovc ek bidali al hau?, esan zuen handik pixka batera, edo heure kabuz etorri haiz. Eta Rozinak:
‎Gero, harri marraztua hondar azpian hobiratzen nuen. Orduan ez nuen asko uste handik pixka batera, ez irudia, baizik eta benetako ama lurperatu nuela, zokor musukatuak zerraldoaren gainera botaz.
‎Balinezko eskopetarekin punteria egiten ibiltzen ginen umemoko zentzugabeok. Katuei atzeko partean, aldakan edo, joz gero, berebiziko jauzia egiten zuten, eta ez dirudi kalte handirik egiten zietenik tiroak, beti bezala agertzen baitziren handik pixka batera. Bertatik bertara ez genien inoiz tirorik bota, egia da; beti hogei edo hogeita hamar bat metrora, eta balina indar gutxiagorekin iritsiko zen nonbait.
‎Bera, nire atzetik. Handik pixka batera ehiza zakurren hotsa, txilibituak, ehiztari pare bat munto baten gainetik zelatan. Baina, zer da hau?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia