Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 33

2000
‎Crawla. Gero, etxeko pasabidean eta ezkaratzean (joan etorri txikiak, noski, leher egiten bainuen); handik pixka batera, etxe aurreko lorategian; hurrena, belaze goxo freskoetan; gero, hondar urregorrizkoetan... Urteak joan ahala, gero eta hobeto eta arinago.
2001
‎Denbora eman zion bere buruari, eta ez zion biziari erreparorik jarri. Baina, handik pixka batera, errepaso ezinbestekoaren garaia iritsi zitzaion atzera, eta utzi egin behar izan zituen bidenabar tranpatiak.
‎Krak!, handik pixka batera.
2002
‎Aitak begiak erdi ixten ditu une batez, hausnarketa sakonen batean murgildu balitz bezala, eta, handik pixka batera, eskua hartzen dit:
2005
‎Etxera iristean, buruko minez nengoela esan nion amari, eta ohera joan nintzen zuzenean. Ama, handik pixka batera, esne beroarekin eta aspirina batekin gelara sartu zenean, lo itxurak egin nituen, eta bakean utzi ninduen. Gauean, ia ez nuen begirik bildu; alde batera jiratzen nuen burua, eta gero bestera, eta gero berdin gorputza; une batez edo, lasaitzea lortzen nuen, neure buruari esanez Adelak nahi zuena egin zezakeela bere bizitzarekin, ni ikasle mainatu bat baizik ez nintzela azken batean, eta ez zegoela besterik, onartu beharra neukala egoera, eskubiderik ez nuela nire maistraren gauzetan sartzeko; alabaina, berehala hartzen ninduen berriro amorruak, eta, garrasirik ez egiteko, burkoari hozka egiten nion, buruz behera jarrita, aurpegia haren kontra estutuz, ia itoan askatzen nuen arte.
2006
‎Oso gaizki egin nian hi ikazkin behazun beltz horrengana bidalita, esan zidan handik pixka batera.
2008
‎Marmar batean ari da, baina berea ez da jardun erretxin ozena, ia ahapekakoa baizik. Aldian aldian semea aipatzen du, zer da ba prakanasaia, ezin dinat asmatu zer ikusi zinan, ez bada..., baina esaldia bukatu gabe uzten du, airean zintzilik, ateak zabalduta edozein aukerari, eta handik pixka batera errematea ematen dio bere destainari, Tomasek ez beste guztiok zekinagu zertara etorri hintzen hona, baina bere kolkoak bakarrik entzuteko moduan esan ditu azken hitzok.
2009
‎Handik egun batzuetara, ama sukar bitxiek jota hil zen. Orduan, Inaziok umea Araotz bailarako inude baten esku utzi, eta Mexikora itzuli zen, non, handik pixka batera, auto istripu bitxi batean hil baitzen. Arantzazutik alde egin aurretik, inudeari karpeta zigilatu bat utzi zion semearentzat, 21 urte betetzean eman ziezaion; adierazi zion, halaber, hamar urte egitean, Arantzazuko fraidetegian utz zezala umea, frantziskotarren diziplinan hez zezaten.
‎Oreka ariketak egin zituzten lehenik, hanka bakarraren gainean, eskuin ezker, eta gero arnasketaz lagunduriko asanak, arnasa estutuz, berotzearren (kapalabhati praktikatuz zenbait aldaerarekin), eta arnasketa karratu batez amaitu zuten, iraupen bereko arnasgora geldiunea arnasbehera eginez (puraka kumbaka rechaka), bakoitzak bere birika ahalmenaren arabera. Gero, yoghi zaharrak pilota txiki beltz bat elur gainean jarrita, guztiek hartan kontzentratu zuten begirada; handik pixka batera, zaharrak pilota kendurik, meditazio zabala praktikatu zuten, zuritasunarekin bat eginik; eguzkiaren lehen errainuak bedeinkazio baten antzera jausten zitzaizkien gainera. Saioa amaitzeko, padahastasana jarrera hartu zuten, eta gokilasanarekin itxi.
‎Gustura hartan gure" zaharra"...! Eta handik pixka batera, niri:
2010
‎Eta halaxe izan zen, handik pixka batera irten baitziren hondartzan bi buruak, txanpinoiak balira bezala, hondarrez estaliak.
2011
‎Neskak ez zuen begirik kentzen errepidetik, eta xehetasunik txikiena ere galdu nahi ez balu bezala begiratzen zuen aurrera. Pentsatu nuen ez zela lehendabiziko aldia horrelako lan batean zebilena, eta handik pixka batera Neskak bi mutilei agindu zienak arrazoi eman zidan:
‎Goazak, erantsi zuen handik pixka batera, eta gogoetotatik atera ninduen. Autorantz hasi ginen, hitz gehiago egin gabe.
‎Alemanak sartu zirenean, Oleta herriagatik hasi ziren galdezka; dirudienez galdu egin ziren. Eskerrak handik pixka batera alde egin zutela, behiak belarra jaten hasi baitziren eta batek Joxe Antoniori haginkada pare bat egin zizkion eta bera ukalondoarekin behiarekin borrokan zebilen.
‎Esan nion egun batzuk pasa behar zituela J. Andonirekin, ni laster joango nintzela eta gozokiak eramango nizkiela. Anaiak beste umeekin eraman zuen eta handik pixka batera etxean bezala zebiltzan. Gero zuzendaria etorri zen eta autobusera igo zirenean, lanera joan nintzen.
‎Iritsi ginenean bueltaka hasi ginen gelditu gabe, eta esan nion ea erotuta zegoen edo alemanak gu atxilotzea nahi ote zuen. Ez kezkatzeko esan zidan eta handik pixka batera hotel bateko garajera sartu zen. Bertan utzi genuen autoa eta igo egin ginen.
‎Hotelera joan nintzen eta Lezo esnatu nuen, oraindik ohean baitzegoen, eta koronelaren oharra eman nion. Gizon batengana joan ginen, gertatu zen guztia azaldu nion eta handik pixka batera andereño batekin agertu zen, Oiartzuna eraman behar nuena, neskak [4] auto bat lortu baitzuen hegazkinlariak handik ateratzeko, eta berak hartuko omen zuen hegazkinlariak Bilbora eramateko ardura. Erresistentzia taldeak antolatzen zituen belgikar bat zen neska hura eta esan zidaten handik aurrera bidaia guztietan lagunduko zigula sareko arduradun gisa.
‎Ezkerraldera egin nuen salto ote eta lahar tarte batera, basurdea ere sartuko ez litzatekeen leku batera, eta adi adi geratu nintzen. Entzuten nituen hizketan han goian, baina ez ziren jaisten eta handik pixka batera ahal nuen moduan atera nintzen nire irratiarekin eta goizeko seietan iritsi nintzen Xagua baserrira.
‎Ilunabarrean, berriz, sarjentu bat sartu zen patruila batekin galdezka ea inork ikusi zituen gizon batzuk muga aldera pasatzen, makiak zirela eta armatuak zeudela. Tabernan geratu ziren atsedena hartzen eta handik pixka batera neska igo zen afaria eskatu zutela esatera. Jantokiko atea ixteko eta irratia pizteko esan genion soldaduek sumatu gabe ukuilura jaitsi ahal izateko.
‎Hegaluze batzuk harrapatu zituzten eta puska eder batzuk jan genituen gasezko sukalde batean erreta. Hirurak aldera, Santurtzi parera iritsi ginen, eta handik pixka batera inor ikusten ez zenez, patroia urduri jartzen hasi zen eta ni gehiago, bestelako itxurak egiten banituen ere. Azkenean txalupa bat ikusi zuen eta esaten zuen:
2018
‎Barrena esaten hasi zitzaidanean salbatua nintzela, Erret hiriko haurrek ni irrigai harturik asmatutako kanta bat egoskortu zitzaidan buruan. Hasieran doinuaz bakarrik oroitu nintzen, handik pixka batera hitzez ere bai, eta ez nuen ahopeko kantua utzi, zaldia gordetzen nuen tokiraino iritsi nintzen arte:
‎Prezio onean emango dizut oihal trinko bat alderik alde urra lezakeen kapitain ezpatadun ausarta. Edo zertzeta igerilaria, taloxka jan, eta handik pixka batera gorotz usaineko ore beltzaxka obratzen duena. Atseginagoa zaizu, apika, Erregeren, borreroaren, matxinoaren eta fraidearen aurrean erreberentzia egoki  tzen duen panpina, bata zein bestea ikusi orduko, a!
2020
‎Une batez ilundu egiten zitzaion aurpegia, etxekoez gogoratuz akaso, baina kantuari ekiten zion berriz handik pixka batera. Umore oneko zebilen aspaldian, nahiz eta doña Nievesek maldizioren bat botatzen zuen hura kantuan en  tzuten zuen aldiko.
‎Baina gertatzen zaigu. Hasieran hitzezko indarkeria, bizitzeko tristura, eta handik pixka batera fisikoa, beldurra... baina hori besteei gertatzen zaie beti, ez guri. Ramiro, mundu guztiak zekien, gizon normala baitzen.
2021
‎Neu dutxatu nintzen lehenengo, artean bart gaueko berriketaz gogaituta. Estibalitz korridorera joan eta, handik pixka batera, atea jo zuen hatz koskorrez.
‎Zer gertatu zaio Albari?, ausartu nintzen idaztera handik pixka batera.
2022
‎–Hementxe balego bezala ikusten dut, esan zuen Grettak handik pixka batera?. Bazituen begi batzuk... begi beltz handiak!
‎Muselinazko xal itzel bat zeukan, pauma kolore urdinekoa, kapelaren bueltan bildurik eta begizta handi batez kokospean loturik; eta eskularru hori bizi batzuk, ukondorainokoak. Farringtonek miresmenez begiratzen zion neskaren beso beteari, zeina maiz eta grazia handiz mugitzen bai  tzuen neskak; eta, handik pixka batera, neskak begirada itzuli zionean, are gehiago miretsi zituen haren begi arre ilun handiak. Liluraturik utzi zuen haien zehar begiradaren adierazpenak.
‎denek ere puta bat nahi dute, idazteak salbatutakoa, munduari eta bere sexu bizitzari dion gorrotoaren testigantza emango duena. Telebistako elkarrizketa hura izan eta handik pixka batera, Le Devoir en argitaratutako artikulu batek Christiane Charetteren jarrera babestuko du: " Eleberrigilea etengabe saiatu da eztabaida maila literariora eramaten.
2023
‎Eta gizonak usain egin eta lehen destilazioa dastatzen zuen, hala iragarriz nolakoa izango zen bigarrena. Lehen destilazioko uxualaren hurrupa mingain osoan zehar igaroarazten zuen, eta halaxe egiten erakutsi zion Rozinari ere, eta handik pixka batera tuka botatzen zuen eta ezaugarri nagusiak adierazi; berehala garbitzen zuen ahoa, denbora guztian dastamen neutroa izateko, uxualak ziria sar ez ziezaion; halaxe probatzen zuen ea uxualak fruta ustelduaren edo ontzien lizunaren edo ozpinaren dastarik ba ote zuen, edo errefau minaren uxualak erre egiten ote zuen; horien guztien beldur zen, nola deabrua gurutzearen. Uxuala gordina berriro destilatzen zuen, baina oraingoan alkoholaren proportzioa axola zitzaion; horretarako, koilarakada uxuala botatzen zuen txingarretara, zenbat eta garra handiagoa atera eta zenbat eta bizkorrago erre, orduan eta alkohol gehiago zeukan destilaturikoak.
‎Gizona zutik jarri zen eskopeta eskuan zuela, harri eta zur, baina ezin ahoa itxirik iraun: Brinovc ek bidali al hau?, esan zuen handik pixka batera, edo heure kabuz etorri haiz. Eta Rozinak:
‎Gero, harri marraztua hondar azpian hobiratzen nuen. Orduan ez nuen asko uste handik pixka batera, ez irudia, baizik eta benetako ama lurperatu nuela, zokor musukatuak zerraldoaren gainera botaz.
‎Balinezko eskopetarekin punteria egiten ibiltzen ginen umemoko zentzugabeok. Katuei atzeko partean, aldakan edo, joz gero, berebiziko jauzia egiten zuten, eta ez dirudi kalte handirik egiten zietenik tiroak, beti bezala agertzen baitziren handik pixka batera. Bertatik bertara ez genien inoiz tirorik bota, egia da; beti hogei edo hogeita hamar bat metrora, eta balina indar gutxiagorekin iritsiko zen nonbait.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia