2015
|
|
Zeharo nekaturik zen, trauma fisiko sakonaz. Min
|
handiak
zituen eta buruko zaratak; horrela, nahiko jota zegoen eta beldur zen ezertarako gauza ez zela geratuko ote zen. Gutunak idazteko orduan ere, berak ahotsez esan eta etxeko beste batek idatzi behar izaten zizkion, medikuak hala aginduta.
|
|
Haren Maiestateak bere gelakide eta sekretuen partaide izatera jaso nahi bagaitu, goazen gogo onez; bestela, zerbitzatu ofizio apaletan eta ez eseri tokirik hoberenetan, noizbait esana dudanez. Jainkoak guk geuk baino ardura
|
handiagoa
du eta badaki zertarako garen gutariko bakoitza. Zertarako da norbere burua gobernatzea Jainkoari bere borondatea emana duenak?
|
|
13 Hortaz, berori, nik baino esperientzia
|
handiagoa
duena eta hobeki dakiena aurkitu arte, honetan egon bedi. Jainkoagandik gozotasunak hartzen hasten diren pertsonak badira, ez sinetsi halakoei, beren buruei gora egiten lagunduz gehiago aprobetxatzen eta gozatzen dutela uste baitute.
|
|
Izan ere, mundua zer den eta Jainkoari zenbat zor dion eta zenbat sufritu zuen eta zein gutxi zerbitzatzen dueneta Jaunak maite duenari ematen diona, gogoeta egiten duenak doktrina ateratzen du pentsamenduetatik eta erorbide eta arriskuetatik babesteko. Baina honetaz baliatu ezin denak, arrisku
|
handiagoa
du eta irakurtzeari ongi lotzea komeni zaio, bere aldetik ezin baitu inolako doktrinarik atera.
|
|
5 Egiaz espiritu gehiago ikusi dut, baita barruko poz gehiago ere, gorputzek eroso egoteko erarik ez dutela dirudienean, etxe
|
handia
dutenean eta eroso daudenean baino. Etxea handiena bada ere, zer onura ekar diezaguke, eguneroko bizitzan gela batez soilik gozatzen baitugu?
|
|
Batek bete begia zien, Tamayo deitzen zioten batena zenak. Guri ongi etortzeko eran oso prestatuak zituen alde batzuk eta jaun nagusietako baten etxetik, Suero Vega zeritzonaren etxetik, hurbil; honek asko laguntzen zigun eta gu hara joan gintezen gogo
|
handia
zuen eta auzoko beste pertsona batzuk ere bai.
|
|
Bisitak bidaltzen zizkidan eta laster ikusiko ninduela esatera, eta bere zerbitzari bat bidali zuen lehenbiziko meza ematera; hortik argi ikusten nuen, hark ni nahigabez egon nadin baino gehiagorako ez zuela balio zirudiela. Baina ni nahigabez egotea ez zen nigatik ezta nire mojengatik ere, aita komisarioak zuen nahigabeagatik baizik; izan ere, bera izan zen hara joateko agindua eman ziguna, eta atsekabe
|
handia
zuen eta gehiegikeriaren bat gertatuko balitz, handi handia hartuko luke, eta horretarako bazuen nahiko arrazoi.
|
|
Gehiegizkoa zen bere mendekoak eramateko zuen era eta gehiegizkoak eginarazten zizkien penitentziak; egia esan, harri eta zur geratzen naiz nola eraman zezaketen horrelakorik, batez ere halako pertsonek; beharrezkoa zen Jainkoak ematen zion espiritua, eraman ahal izateko. Eta argi ikusi zen gero malenkonia
|
handia
zuela eta inon ere ez zen libratzen hortik, ezta besteen mendeko zenean ere, gutxiago oraindik gobernatzean; izan ere, asko lotzen du egoera psikikoak, bestela bera erlijioso ona da, eta Jainkoak baimentzen du batzuetan halako pertsonak karguan ipintzearen oker hau egitea, berak maite dituenengan obedientziazko bertutea perfekzionatzeko.
|
|
1 Bada, Beas hiribildu honetan nintzela Caravacako fundaziorako Zaldun Ordenetako Kontseiluaren baimenaren zain, gure Ordena oinutsetako aita bat etorri zen ni ikustera, frai Jeronimo Jainkoaren Amarena, Gracián zeritzana, orain dela urte gutxi, Alcalán zegoela gure abitua hartu zuena; gizon jakintsua, adimen argikoa eta modutsua, bere bizi guztian bertute handiez hornitua; bazirudien hasierako Ordena honen onerako berariaz hautatu zuela Andre Mariak, bera Alcalán zegoenean, erlijioso izatetik ez baina, gure abitua hartzetik gogoa urruti zuela. Izan ere, haren gurasoek beste asmo batzuk bazituzten ere, Erregearen babes
|
handia
zutelako eta beren trebetasuna ere bai, bera hortik oso urruti zen. Ikasten hasi zenetik nahi zuen haren aitak legeak ikas zitzala.
|
|
2 Hau horrela izanik, bere osasunari eta gorputzari dagokionez, uste dut, arreta
|
handiagoa
duela eta hainbesteko hildurarik ez janean, eta penitentzia egiteko lehen zuen gogo bizirik ere ez duela; dena dela, dirudienez, Jainkoa beste gauza batzuetan gehiago zerbitzatu ahal izatera bideratua doa dena, gorputza zaintzea askotan sakrifizio handi bezala hartzen baitu, eta asko nekatzen; horregatik, penitentzia batzuk probatzen ditu; baina bere ustez ezin du egin bere osasunaren kalterik ga... Honetan eta bere osasuna zaindu nahi izatean, norbere buru estimua ere sar daiteke.
|
|
3 Salazar Granadara doa, artzapezpikua, adiskide min duena, hara eramaten saiatu baita. Han honelako etxe bat egin dadin desira
|
handia
du eta ez nuke damurik izango, nik neuk egin ez arren, egin ahal balitz; baina lehenbizi hori Ziriloren gogokoa izatea nahiko nuke; izan ere, ez dakit bisitariek baimena eman dezaketen fraideen etxeak egiteko bezala mojenak egiteko; frantziskotarrek aurrea hartu ezik, Burgosen egin ziguten bezala.
|
|
Ez da harritzekoa aita prioreak duen niganako onginahia, asko zor didalako. Jainkoak gorde biezagu, izan ere, harengan on
|
handia
dugu eta oso behartuak daude haren alde otoitz egitera. Haren Maiestatea izan bedi berorrekin eta gorde biezat, amen.
|
|
Beharbada, bizirik erreko diren etxera joango dira. Kontuan izan etxe horrek erosotasun
|
handiak
dituela eta berria dela. Ekin eta ekin badabiltza horrekin, utzi egin diet nik; izan ere, benetan, berorren atsedena nahi dut; baina ikusten du hain ontzat ematen ziguten hori.
|
|
6 Nik ez nion bidali Malagóngo ama prioreari nire nebak bidali zizkidanetik, zuen sukar handiaz hilko zuela uste bainuen; eta horrela, ez nuke nahi gauza berorik bidal diezaion opari, baina beste gauza batzuk bai, esaterako, laranja gozoak, enpagu
|
handia
baitu eta gaixo dagoenaren beste gauza batzuk. Hona ekartzeko gogo handia nuen.
|
|
2 Poz honekin ongi pasatu dut prelatu berriaren hautatzea. Gure Jaunak nahi beza, egun gutxian izan dezala kargua; ez dut esan nahi, bizia galduz, azken batean bera da haien artean talenturik
|
handiena
duena eta guretzat oso begiratua izango da, batez ere buru argikoa denez gero, konturatuko da zertara jo behar duen. Nolabait esateko, egin izan den lana guri bezain gaizki etorri zaie aita hauei.
|
|
4 Izuturik nago, gobernu txar bategatik nolako hondamena egiten duen deabruak eta nolako beldurra eta itsumena sartuak zituen moja hauengan, egiaz, guztiak baitira arima onak eta perfekzioa nahi dutenak; eta alde eskasa hau zen, gehienak eta ia guztiak egonezin
|
handia
zutela eta ez zutela ikusten erremedioa jartzeko biderik. Ongi desengainaturik daude eta uste dut ez dela izango haietako inor orain duena baino besterik nahiko lukeenik, ezta Briandaren ahizpa ere, hau asko poztu baitzen hura etorri ez zelako.
|
|
Kentzekotan, erosotasun handiagoa izan arte, Ciudad Realekoa; izan ere, ez dut ikusten inondik ere ongi irtengo denik. Txarrean ere askoz hobea da Malagóngoa, Luisa andereak gogo
|
handia
duelako eta denbora joan ahala erosotasun handiak jarri eta inguruan toki zabalak dituelako; nik uste dut ez zaiela zer janik faltako.
|
|
3 Hemen gorriak ikusi ditut Frantziskoren amaginarrebarekin, bitxia baita eta prest prest baitzegoen auzia ipintzeko testamentuak baliorik izan ez dezan, eta zuzenbidea bere alde ez badu ere, laguntza
|
handia
du eta batzuek zuzen dabilela esaten diote, eta Frantziskok erabat lurra jo ez dezan eta guk gasta ez dezagun, akordio batera iristea dela hoberena aholkatu didate. Horrek San Joserena galtzea ekarriko luke; baina Jainkoagan itxaro dut, bidegabeko asmoa dagoela argi geratzen bada, harengana joango dela herentzia osoa.
|
|
Esaten zidan bai frai Joan Cuevasek hori, sarri hitz egin genuen-eta. Berorren agurgarritasunak denean asma dezan gogo
|
handia
du eta maite maite du; benetan estutu nau. Eta berorren agurgarritasuna kapituluko erabakien aurka doala ere esan zidan, haietan esaten baita, laguna falta izanez gero (ez dakit aita prioreen iritzia kontuan izanik dioen), beste bat izendatzeko, eta ezinezkotzat duela denera iristea, Moisesek hainbeste lagun hartu baitzituen.
|
|
Jaso nuen berorren gutuna, baina oso gutxi egin dezaket berorrek zioen horretan; izan ere, Tomasina Bautistarekin hitz eginez, oinetatik bururaino asaldatzen da etxe horretara itzultzeaz pentsatzean, eta berak bere arimaren bakerako komeni denaz hain arrazoi onak ematen ditu, non ez baita prelaturik izango hara joatea aginduko dionik. Berak orain bake
|
handia
du eta etxe oso ona eta poz betean dago. Berorrek maite badu, poztu egin luke horretaz eta ez berorrekin egon nahi ez duena nahi izan.
|
|
Esana dagoen guztia egin dezana, hori gabe ere, perfekziora iritsi gabe ez da geratuko. Aitzitik, baliteke askoz ere merezimendu handiagoak izatea, bere aldetik neke
|
handiagoa
duelako eta Jaunak sendo bezala daramalako; horrela, hemen ez dituen atseginak era batera emateko gordetzen dizkio. Ez dezala etsi horregatik, ezta otoitza eta gainerakoek egiten dutena egiteari utzi ere, batzuetan Jauna oso berandu etortzen baita eta ongi bai ongi ordaintzen baitu, dena batera ordaindu ere, beste batzuei urte askoan ordaindu diena.
|