Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 58

2000
‎esan dudalako harentzat errazagoa da. Gertakizunak gertakizun, alfabetatzearen eremuan lan handia egin behar dugu; 35 urtetik gorako euskaldunak asko gara eta, urteak pasatu diren arren, oraindik alfabetatu barik eta, beraz, konplejuz betetako euskaldunak daude.
‎Teknikari gutxi dago eta beraien formazioa urria da. Federazioaren aldetik lan handia egin behar dugu oraindik; ikastaroak egiten dira teknikariak prestatzeko... ez bakarrik teknikariak epaileak ere hezi egin behar dira... Pilotaren inguruan dabilen jendea heziketarik gabe dabil, bai teknikariak, epaileak eta baita klubetan zuzendaritzan ibiltzen dena ere.
‎Esate baterako, Baionako Moderno trinketa aurrerapen handia da guretzat eta hori Hegoaldera ekarri behar dugu. Trinketarekin lan handia egin behar dugu Hegoaldean, guztiz ezezaguna baita. Kirol hau herrikoia egin nahi badugu, nik uste askoz errazagoa dela trinketa ezker pareta baino.
‎Euskararen eta euskal kulturaren inguruan aritzen diren erakunde gehienek kultur euskarrien eboluzio eta inplementazioa bizi izan dituzte eta askotan esfortzu handiak egin behar izan dira egoera berriek eskatzen zuten mentalitate aldaketak eman ahal izateko. Gainera, gero eta gauza gutxiago dago denboran zehar irauten duena, hau da, informazioaren munduan goizeko 8retan emandako berria eguerdirako askotan berri zahar bihurtu da edota irakaskuntzan, aurten argitara emandako testu-liburu batek datorren urterako eranskin batzuk behar ditu eguneratuta mantentzeko.
‎Bera ni baino mila aldiz idazle hobea delako eta, gainera, errealitate hori oso ondo ezagutzen duelako. Hori islatzerakoan, ez du ahalegin mental handirik egin behar hara joateko, egoerak asmatzeko, polizia sekretuak zer itxura duen ezagutzeko edo militarrek txapela zelan zeramaten jakiteko. Nik Uruguayko Junta garaian girotutako amodio istorioa idatziko banu, behar bikoitza egin nuke.
‎Daukaguna kanpoan erakusteko ahalegin handiagoa egin behar dugu. Beti etxe barruan mugitzeko joera eta jarrera izan dugu.
2001
‎Ziur, behin baino gehiagotan nekez ekingo ziola Zarauzko Udalak Sanz Enea Kultur Etxean antolatutako erakusketaren berri emateari, komunikabideen zerrenda hartu eta faxak edo e postak bidaliz. Miarritzeko La Citak ere urtero lan handia egin behar izaten du film bakoitza non, noiz eta zer ordutan eskainiko den jakinarazteko, baita Gaiarre antzokiak edo Donostiako Antzoki Zaharrak bertako programen berri emateko, Zenbat Gara Elkarteak antolatu dituen ekitaldi guztien inguruko informazioa emateko, edo Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiak emanaldi guztien inguruko datuak zabaltzeko. Hil honen bukaeratik aurrera berriz, nahikoa izango da www.gureagenda.com helbidera sartu eta formulario bat betetzea, telefono eta helbide zerrenda luzeak ahaztuz.
2002
‎Nahiko mugatuak dira nire salmenta puntuak. Hedatzeko dirua behar da, inbertsio handia egin behar da eta hau apustu arriskutsua izan daiteke. Tartalo ezaguna da Euskal Herrian, baina ez bertatik kanpo.
‎Uste dut beraiek ez dutela mendia sentitzen guk bezala. Espedizioa prestatzeko aurretik lan handia egin behar dugu. Eurei dena besteek egiten diete (iristerako dendak zabalduta izaten dituzte, ura eginda), eta aparteko erosotasunak ere badituzte.
‎Jendea parte hartzeko prest dagoen ere galdetu diogu Lutxo Egiari, alegia, erabiltzailea mentalizatuta ote dagoen poesia bat idatzi edota argazki batzuk egin eta Internetera bidaltzeko. Egiaren ustez," oraindik jendea mugitu eta parte har dezan lortzeko lan handia egin beharra daukagu". Izan ere," kultura nahiko minoritarioa da.
2003
‎Iban Arantzabal Sustatuko editoreak argitu digunez, hasieran komunitatea txikia zenez bertatik lan handia egin behar izan zuten albisteak zabaltzeko eta tresna ezagutarazteko, baina pixkanaka «euskaldunak Interneten idazteko beldurra galdu du. Horrela, web guneak irabazi egin du eta baita albisteak emateko moduak ere».
‎Jasandakoak" faktura pasa dio". Esate baterako, esfortzu handiagoa egin behar du lanean kontzentratzeko. Baina psikologikoak ere hortxe daude.
‎Planikerreko teknikari Belen Benitezen ustez, gaur egun, merkatariek eta ostalariek balio erantsi bat bezala ikusten dute euskara, eta horri egunerokotasunean bultzada eman behar zaio. Baina merkatarientzat ez da erraza; izan ere, merkataritza mundutik jasotzen dituzten estimuluak guztiz gaztelaniazkoak dira eta ahalegin handia egin behar dute jasotzen duten guztia euskaratzeko. Horiei laguntzeko sortu zen, hain zuzen, Pausoak.
2004
‎Horretara bakarrik bizi direnek jakin behar lukete euren ezagutzak konpartitzen. Horretarako, grazia handiagorekin egin behar lukete, asperdura gutxiagoz eta gizakiekiko enpatia gehiagorekin.
‎Urrats batzuk egin dira; langileei euskara ikasteko erraztasunak ematea, euskara batzordea sortzea, euskara gutunetan eta inprimaki batzuetan txertatzea eta kontratazio politikan saiatzea. Nolanahi den, Azkainekoak argi dauka lan handia egin behar dela euskara biziko bada.
2005
‎Lan handiagoa egin behar da, hau da, lanaldia handitu beharra dago, eta soldata igoerarik gabe gainera, lanik gabe gelditu nahi ezean. Hori da multinazional eta patronal handien mezua.
‎" Zer ari dira horiek gu entzuten?". Nik uste dut enpresa politika bezala baietz, euskal kateen alde apustu handiagoa egin behar dela, eta uste dut hala egiten dela. Baina arazoa da denak garela oso hipokritak euskararekiko:
‎Azken boladan Arizmendik inbertsio handiak egin behar izan ditu, derrigorrezko inbertsioak. Horiek estaltzen laguntzeko dirua lortzea da Kilometroak 2005 festaren helburu nagusia.
2006
‎Horregatik, egungo feminismoaren zeregin nagusia emakumeak ikusaraztea da. Helburu hori betetzeko arazo handiei egin behar die aurre, mugimendu berdinzale eta antihierarkikoa izanik, lortu behar baitu emakumeak aginte eta boterearen eramaile izatea, hots, emakumeen ordezkariak boteretsuak izatea, berdinzaleak eta antihierarkikoak izateari utzi gabe. XXI. Mendeko MFren agenda politikoak aurreko hiru saldoen eskaerak azaltzen ditu, mugimendu unibertsala izanik oso ondo baitaki helburuetako batzuk Munduko geografiaren gune txiki batzuetan baino ez direla lortu.
‎Sariek hala erakusten dute. Gainera, dantzari horietako zenbaitzuk borroka handia egin behar izan dute beren taldeetan lehenengo dantzari izateko, atzerritarrak izanda eta bertakoen aurretik. Maila ona dugu.
‎Batetik, biek ala biek uste dute hizkuntza ohiturak aldatzea oso zaila dela. Gonzalezen esanetan, «lankide batekin gazteleraz hitz egiteko ohitura hartzen duzunean ez da erraza hizkuntza aldatzea, lan handia egin behar duzu ohitura hori aldatzeko». Bestetik, lan horretan kanpoko norbaiten estimulua behar beharrezkoa dela konturatu dira, «Aitor Unanueren lanak berebiziko garrantzia izan du.
‎Horretan ez dut inolako zalantzarik. Kontua da gauza horiek guztiak ondo definitzen asmatu behar dela, eta oraindik lan handia egin behar dugu. Datozen hilabeteetan bilera asko izango dira proiektua definitzeko, eta guztion iritzia kontuan hartzea beharrezkoa izan da.
‎Gomendioak gomendio, ez dugu ahaztu behar bilatzaileen zerrendetan lehenengo postuetan agertzeko ahalegin handia egin behar dela eta emaitzak ez direla egun batetik bestera lortzen. Etengabe aritu behar gara lanean, edukiak sortuz, orrialdeak optimizatuz eta epe luzerako emaitzak eskainiko dizkiguten loturak bilatuz.
2007
‎Beraz, Herri Administrazioak egin behar du lan hori. Eta horrez gain, ahalegin handiagoak egin behar ditu. Bultzada eman behar dio kultur ekoizpenak egiteko gaitasunari, ekimen pribatuaren eskutik edo sortzaileen beraien aldetik».
‎Eta errusiera ikasten nuen. Nik lan handia egin behar nuen, asko ikasi... Dantza ere bai; Grodnoko taldean, esaterako, bakarlaria nintzen.
2008
‎Beraz, gure komunitateak ahalegin ekonomiko handia egin behar du, eta aldi berean jendea kontzientziatzeko eta autoestimua indartzeko esfortzu berezia. Gure kultura duina dela azaldu behar dugu, bakarra munduan.
2009
‎Gure kooperatiban batek jada bazuen sagasti ekologikoa. Sagardoa egiten zutenak baziren gure eskualdean, baina osasungintzan gero eta zorrotzago jarri ziren, inbertsio handiak egin beharra zegoen. Orduan, batu egin ginen.
‎Osasunaz gaizki dagoenak, kartzelak uzten dituen ondorio fisikoekin, zaila dauka bizimodu normala egitea, osasuntsu egotea da lehentasuna. Psikologikoki ere, autoestimua, asmoak eta itxaropenak berreskuratzen lan handia egin behar da, frustratuta ateratzen baitira. Etorkinek are zailagoa dute:
‎Beraz, alor hori arautzeko XIX. mendeko kode zibila erabiltzea guztiz anakronikoa da. Halere, ez dirudi aldaketak berehala etorriko direnik; gisa horretako lege bat aldatzeko hasteko presio sozial handia egin behar da eta ondoren, politikoen adostasuna lortu. Azken horrek planteatzen ditu arazo gehien.
‎Produkzioa bikoiztuta ere, urtean Peruk eman lezakeena egun bakarrean erreko genuke mundutarrok. Inbertsio handiak egin behar dira, gainera, oihan zoko haietatik urre beltza eskuratzeko. Baina mundua petrolio produkzioaren gailurrera hurbildu denean dena behar dute, antza, multinazionalek.
2010
‎Ikuspegi subiranista batetik, gaur egun edozein planteamenduk indar metaketatik abiatu behar du. Argi dago, aurreko inertziak oztopoak direla eta aurretik kendu behar direla ahalik eta azkarren, noski, bistan da ere, tentu handiz egin behar dela.
2011
‎Hala adierazi zuen iragan uztailean Jao Jian Txinako Merkataritza Ministerioko bozeramaileak: " Ahalegin handiagoa egin behar da kalitate ekonomikoa eta herritarren bizi maila hobetzeko. BPG osoaz gain, biztanleko BPGz ere arduratu genuke".
‎Gero eta ahots gehiagok eskatzen du egungo droga politikak errotik aldatzea, baina ez dute lan erraza: indar handiegiei egin behar diete aurre.
‎Haurrak txikitatik marrazkiak euskaraz naturaltasun guztiz ikusten hasten dira eta horrek segida balu, naturaltasunez hartuko lukete lekukoa egungo eta etorkizuneko belaunaldi gazteek, baina ez dago nerabeentzako telesailik eta euskaraz, eta erdarara pasatzen dira. Apustu handiagoa egin behar du telebistak adin horiei kalitate oneko saio interesgarriak eskaintzeko.
2012
‎Berehala azalduko da itomen sentsazioa; hasieran, eskailerak igotzean edo ibiltzerakoan, geroago atsedenean ere bai. Arnasterakoan esfortzu handiagoa egin behar da, saihets hezurren arteko espazioak hondoratu egiten dira, eta baita klabikula gainak ere, eta besoak aulki baten gainean bermatu beharra dauzka gaixoak arnasa errazago hartzeko. Luzarora zianosia agertuko da:
‎Ogibide honek izan ditzakeen gauza txarrak albo batera gelditzen dira aurreko gauzekin. Bestalde, egia da, musikaren industria galdu xamar dabilela eta gehiengoak lan handiagoa egin behar duela gutxiago irabazteko. Teknologia berriek eta globalizazioak orokorrean sortutako gainbeheran sartuko genuke okertze hori.
2013
‎Aurreskua 1999an itzuli zela esan dugu, baina aurretik, bi urtez, berreskuratze lan handia egin behar izan zen. Edo hobe birsortze esatea.
‎Gonzalezek uste du orokorrean unibertsitatean norberak ahalegin handiagoa egin behar duela eta LHn eskolak jarraitzea dela gakoa: " Hemen oso zainduta nago, pentsatu nuen hasieran, baina hain daude zure ondoan, azkenean gauza asko onartzen dizkizutela".
‎MICE turismoa (Meetings, incentives, conferences and exhibitions) interesatzen zait bereziki, hau da, kongresuetara eta antzekoetara datorren jendea. Turismo hori erakartzeko lan handia egin behar da. Aurten zerbait egiten ari gara Gobernuarekin eta Iruñeko Udalarekin batera" Nafarroa" produktua merkatuan jartzeko.
‎Praktiko eta irudimentsu izan behar dugu. Gure Nafarroa txikitxo hau erakargarria izan daiteke, baina horretarako lan handia egin behar dugu.
2014
‎Hala ere, lortzekotan, gogotik jardun behar, eta urte luzetan: " Herri mugimenduetatik egina bada, behetik eta diru iturri publikoetatik kanpo, askoz ere lan handiagoa egin behar duzu. Konparatu besterik ez dago, Euskal Herrian badira jazz, folk ala rock jaialdiak, hasieratik dirutza izan dutenak, BBK Live bera; oso epe motzean 0tik 500era egin dute.
2015
‎Ez da onargarria Canovas del Castillo esklabista zuritzen duen ganorabako batek Arana arrazista deitzea, edota ageriko nazionalista espainiarrek" aranista" irain gisa erabiltzea. Historiak eta hemerotekak asko laguntzen digu kasu hauetan, normalean ez dugu ahalegin handirik egin behar horrelako diskurtso hipokritak agerian uzteko. Bestalde, argi dago egiazko Sabinen alderdi batzuk ez ditugula behar bezala zaintzen, geure osaba Sabin kristau nominala besterik ez da, izatekotan, eta hiztegi nahiko gaurkotu, basati eta paganoa dauka.
‎O. G. A. Ideologikoki ere lanketa handia egin behar da horretarako. Orain arte, eta kasu askotan oraindik ere, lana eskatzen genuen, soldatapeko lana ematea norbaitek, ia ia mesedez eskatuta.
‎Mungiako fabrika martxan jartzen inbertsio handia egin behar izan dute, bai lanari dagokionez, eta baita diruz ere. Horri aurre egiteko, ehun herritar, tabernari, elkarte eta konpartsa baino gehiagoren babes ekonomikoa jaso dute, berme mankomunatuen bidez." Bogalarien sare hori da kooperatibaren benetako altxorra".
‎" Aztertu ditudan antzinako gizarteetan, Erromatar Inperioan esaterako, arazo nagusia izan zuten soilik status quoari eusteko kostu handiei egin behar zietela aurre. Kopuru oso handiak inbertitu behar, dagoenekoz etekin positibo garbirik ematen ez zuten baina lehendik zeukatenari eustea bazik baimentzen ez zieten arazoak konpontzeko.
2017
‎Norbaitek oinazearen esperientzia eduki izan badu, eta ez momentu bateko haginetako mina edo txikitako belarritako mina, segur aski gogoratuko duena; baizik eta denboran luzatzen den oinazea: hori oso esperientzia bitala da, oso talka gogorra, eta pertsona bezala lan handia egin beharra dago. Edo amore ematen duzu eta horren ondorioz beste gaitz mota batzuk etortzen dira, oso ilunak eta zama handikoak; edo borrokatzen jarraitzen duzu.
‎Agorretak zuzeneko salmenta aukeratu du, bitartekariak kenduta etekin handiagoa ateratzen duelako eta polita iruditzen zaiolako erosleak bere produktuak zuzenean kontsumitzea, haren bordara gerturatu eta animaliak nola dauden ikusteko parada izatea. Hala ere, horretarako inbertsio handiak egin behar izan ditu eta industria handiari eskatzen dizkioten baldintzak bete.
‎Ea nola azaltzen diozun haur bati, berak ulertzeko moduan, Katalunian gertatzen ari dena, edo BPGa zer den, krisi ekonomikoa, abuztuko atentatua, sexu erasoen albisteak, bullyinga... Ariketa hau egiteko ahalegin periodistiko handia egin behar da, bideoak egiteko informazioa eta lengoaia asko murtxikatu behar dira. Audientzia du eta aurkezleak eskolaz eskola ibiltzen dira hitzaldiak ematen.
‎Multinazionalen data biltegiek iaz bertan 300 Megawat baino gehiago kontsumitzen zuten. Horretarako argindar sarean egokitzapen handiak egin behar izan ditu Irlandak, milaka milioi aterata irlandarren sakelatik. Ordainetan, oso enplegu gutxi sortzen dute, Applek Athenryrako 150 aipatzen ditu, Amazonek Dublinen 15 sortu ditu.
‎Hezkuntza faltaren ondorioz," kexu diren gehienek ez dute birziklatzen", haren ustez. " Sentsibilizazio lan handia egin behar da oraindik; bestalde, birziklatu nahi dutenek baliabide gutxi dute". Birziklatzea borondate kontua da Libanon.
2018
‎Denok batera ari gara ikasten eta gaitasunak garatzen". Laspiurrek eta berak ahotsari neurria hartzeko lan handia egin behar izan dute esaterako, koroak egiten ikastea" dirudiena baino zailagoa" baita. Arenaza sintetizadorea erabiltzen ere ari da ikasten.
2019
‎Pedagogia lan handia egin behar dela diote elkarrizketatuek, zaintza lanetan aritzen direnak prekarietatera daudelako ohituta," aginduak jaso eta txintik ez esatera, batez ere migratzaileak diren emakumeen kasuan"
‎Egia da udazken honetan matxinadak pilatu zaizkiela Irango agintariei. Iranen kaleko mobilizazio handiei egin behar izan diete aurre; informazio zehatzak urri zabaldu dira bertatik, baina hildako asko izan direla dirudi. Libano hamaikagarren krisi larrian murgildu da, han ere protesta mugimendu handiak tarteko eta Iranen papera auzitan.
2020
‎Badira jendartean bidegabekoak diren praktiken bidez mendean hartuta dauden kolektiboak, eta, oro har, normalizatutako egoerak bailiran jokatzen dugu. Ez dira indar fisikoaren eraginagatiko markak ikusten, baina ez da enpatiazko esfortzu handirik egin behar modu internoan kontraturik gabe hamalau orduko lanaldiak egiten dituen pertsonak jasan ditzakeen egoerak ulertzeko. Urtarrilaren 30eko greba orokorrean oso presente izan ziren egoera honetan dauden lagunak, eta gerturatzen ari zaigun martxoaren 8an ere protagonismoa izango dute zalantzarik gabe.
2021
‎Horregatik egin dugu haur euskaldunak ez sakanabatzeko eskaria, hain zuzen. Taldekatzeak arreta eta mimo handiz egin behar direlako, haur euskal hiztunen eta beren familien, hizkuntza eskubideak zaintzeko eta haur etxetik erdaldunen ikasprozesua errazteko; horien familien mesedetan ere bai. Gure ustez, funtsezkoa da ikastetxe bakoitzeko zuzendaritzaren, irakasleen eta gurasoen iritzia kontuan hartzea.
‎Euskal kolektibotik lan handia egin behar dugu material ona, hezigarria eta erakargarria sortzeko. Gaur egun badago, baina gehiago behar dugu sortu.
2023
‎Eta horrela ezin da, are gutxiago hasierako urteetan: ekonomikoki justu zaude, eta ahalegin handiak egin behar dira.
‎Lan txiki ederrak egiteko, zenbat lan handi egin behar den, nabari dute zure lanek. Izozmendiaren punta erakusten duzu...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia