2015
|
|
Guztiz onak izan gaitezela; Berarekin eta Aitarekin bat izan gaitezen, Haren Maiestateak eskatu zion bezala, begira zer falta zaigun horraino iristeko. Aitortzen dizuet penaz ari naizela hau idazten, hortik hain urruti ikusten dudalako neure burua, eta guztia neure erruz; Jaunak ez baitu guri esku erakutsi
|
handiak
egin beharrik horretarako; nahikoa da bere Semea ematean eman diguna, bidea erakus diezagun. Ez uste izan, nire aita nahiz neba hiltzen bada, heriotza hori ez sentitzeraino Jainkoaren borondatearekin bat egitea denik kontua; ez da kontua, neke eta gaixotasunak badaude, haiek pozik sufritzean ere.
|
|
Oso tamalgarria da mundua dagoeneko halako zorigaitzak eta itsumenak jota egotea, gurasoek uste baitute munduko ondasunen sats hau ahaztu gabe gogoan izatean datzala beren ohorea, eta ez dira konturatzen goiz edo berandu amaitu egingo dela hori. Eta amaiera duen guztia, luzaro iraun arren, amaitu egiten da, eta ez zaio jaramon
|
handirik
egin behar; eta seme alaba gaixoen kontura eutsi nahi diela beren huskeriei eta ausarkeriaz kendu Jainkoari beretzat nahi dituen arimak, eta hauei hain on handia! Beti iraungo duena ez balego ere, Jainkoak beragana gonbidatzen dituenez gero, hain on handia baita munduko neke eta legeetatik askatzea, eta neke eta lan handiagoak, gehien dutenentzat.
|
|
Hala ere, zorte oneko dira, honezkero zenbait on ateratzen dutelako, eta gauza handitzat dut berorren aitatasunak artzapezpikuaren bisitariaz idazten didana. Etxe horrek on
|
handia
egin behar du nahitaez, hainbeste kosta baitzaigu. Badirudi ez dela ezer Paulo orain sufritzen ari dena, aingeruen beldurrez sufritu behar izan zenaren ondoan.
|
|
Baratzea oso atsegingarria da; ikuspegiak zoragarriak. Lan
|
handia
egin behar izan dugu; baina guztia ematen dut ontzat, ez bainuen uste hain gauza ona zenik. Ama prioreak eta ahizpa guztiek berorren agurgarritasunaren eta ene aita Padillaren otoitzak eskatzen dituzte; nik, berriz, frai Anjel aita probintzialarenak, harri eta zur bainago hain bizkor hor egoteaz.
|
|
2 Seinale argiak daude etxe horretan Jauna maite dutela erakusten dutenak, era askotara sufrimenduak ematen baitizkie, haiek pazientziaz eramanez, mesede handiagoak egiteko. Nahiko handia izango da, etengabe igarokorra dela aditzera ematen duen bizitzari ez zaiola kasu
|
handirik
egin behar ulertuz joatea, eta inoiz amaituko ez dena maitatzea eta hartaz arduratzea. Gure Jaunak eman diezaiola osasuna ene Luisa andereari eta Joan jaunari, hemen horixe eskatuko baitugu.
|
|
Nik uste dut berorren gorentasunaren gauza guztiei modu berezian begiratzen diela Haren Maiestateak, benetako adiskidea baita. Pentsa dezagun arimentzat hoberena denari begiratu diola; gainerako guztiari, honen ondoan, ez zaio kasu
|
handirik
egin behar. Betiko ona nahiz txarra da doakiguna, eta horrela eskatzen diot berorren gorentasunari, gure Jaunaren maitasunagatik, ez pentsatzeko pena hartzeko arrazoietan, poza hartzekoetan baizik; izan ere, horretan asko irabazten da, eta gainerakoetan galdu, eta berorren osasunari ere kalte egin diezaioke, eta horri begiratzera beharturik dago, horretan guztioi asko doakigulako.
|
|
14 Begira beza paper honetan eskatzen diodana, mesedez, arreta
|
handiz
egin behar baitu: bada, nire esku utzi du nik asko zor diodan pertsona batek, eta berorren agurgarritasunak egiten ez badu ez duela beste inork egingo esan diot; izan ere, nahi dituenak gauzatzeko esku oneko eta dohatsutzat dut eta kontu handiaz hartu behar du, niri poz handia emango baitit.
|
|
...k ongi egiteko diodana da laurehun dukateko kopuru osoarena; gainerako ehunekoak bidaliko dira kobratzen direnean; eta bidaltzen ez badituzte, ongi merezi ditu bere semeagatik igaro dituen une garratzengatik (hauek eta beste batzuk ikaragarriak izan baitira, bisita hauetan jardun duenetik hasita), gure aita Graciáni zor zaiona kontuan izan gabe; Ordena honetan hainbeste hartu badira doan, arrazoi
|
handiagoz
egin behar zen zerbait beragatik.
|
|
9 Malagóngo ama priorearen konpainia ona izango dut neurekin; baina nahigabe handia ematen dit haren gaixotasun hain esperantza gabeak, hobekuntza handia izan badu ere, hobeki jan eta jaikitzen baita; hala ere, sukarra kentzen ez zaionez gero, ez zaio kasu
|
handirik
egin behar horri, medikuak dioenez. Jainkoak dena ahal du eta egin diezaguke mesede hau; eska biezaio bihotzez.
|
|
Sortzez Garbiaren egunean aldatu ziren etxe berrira, baina aurrez lan
|
handiak
egin behar izan ziren; izan ere, hemengo obrak Teresak berak zuzendu zituen.
|
|
19 Informatu ama prioreak norbaitekin aparteko adiskidetasuna duen, haren alde besteen alde baino gehiago eginez; gainerakoan ez da kasu
|
handirik
egin behar, guztiz gehiegizkoa ez bada; izan ere, ama prioreek harreman handiagoak izan behar dituzte beti gauzak hobeki ulertzen dituzten eta zentzu onekoak direnekin. Eta gure izaerak garen bezalakotzat geure burua hartzen uzten ez digunez gero, bakoitzak uste izaten du badela horrenbeste, eta horrela tentaldi honetan jarriko ditu deabruak batzuen batzuk; kanpoko arriskuen gauza larririk ez denean, barruko txikikerietan aritzen da, gerra izan dadin beti eta erresistentzian merezimendua; eta horrela uste izango dute hura dela edota haiek direla bera gobernatzen dutenak.
|