Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 48

2004
‎Gero amaren oihua entzun zuen, beste zarata guztietatik ondo bereizita: " aprobetxeu", hori esan zion, aprobetxeu, eta Romani iruditu zitzaion egun osoan mila ama haietako batek ere ez zuela hain gauza ederrik esan. Arrapalaren erdian geratu zen eta, amari begiratuta, esan zion:
‎Solasaldi haietako batean ere argitu nuen aitaren abizenaren misterioa. Aitak orain Weber abizena zuen, baina Iruñean bizi izan zen garaian Faupel zen.
2006
‎Bigarren aukera gizarte xedeetan eta Eliza katolikoarekin lankidetzan aritzea zen, bi laukiak markatuz. Eta hirugarrena haietako bat ere ez markatzea zen, eta ez zen bi aukeretako bakar baten alde agertu. Egoera horretan, kuota osoaren %0, 5239 Estatuaren Aurrekontu Orokorrei egozten zitzaien, helburu orokorretarako.
2009
‎(off) Baina haietako batek ere ez dit eman, inoiz, inolako arrazoi zientifikorik lainoen misterio hau argitzen saiatzea alferrekoa izango dela erakusteko.
‎Haien ondorengoen ikuspegitik, esan liteke aitona amonak bizi ere ez zirela bizi izan. Agian, haietako batek ere, desagertutako levantetar haietako batek, sehaska barruan, horia izango zuen ilea, argia larruazala. Agian bai!...
2010
‎Zirriborratu nituen bospasei istorio gehiago, hor nonbait, gero eta esfortzu handiagoak eginez, kostata. Ez nintzen haietako bat ere argitaratzera iritsi. Gero, hori badakizu, filosofia ikasketak amaitu nituen, beken eta ikerkuntza proiektuen zurrunbiloan sartu, eta hemen naukazu, Bergsonen eta Heideggerren inguruan hausnarrean, eta behin behineko lan horrekin liburutegian?
2013
‎Ulertzen da bai ondasun bat gozatzen dela, ondasun guztiak batera biltzen dituena, baina ez da ulertzen ondasun hau. Zentzumen guztiak daude poz honek harturik eta haietako bat ere ez dago beste zerbaitetan aritzeko libre, ez kanpotik eta ez barrutik aritzeko. Lehenago baimena ematen zitzaien, esaten dudan moduan, sentitzen duten poz handiaren seinale batzuk emateko; hemen arimak gehiago gozatzen du, ez da konparatzerik ere, eta askoz ere gutxiago aditzera eman daiteke, gorputzean ez delako ahalmenik, eta arimak ere ez duelako poz hura adierazteko ahalmenik.
‎Hori nahikoa ez bada, aireztatzeko edo airea girotzeko sistemak erabili dituzu.. Koadroaren barnean elementuak muntatzean, bete ezazu fabrikatzaileak adierazitako aparatuen arteko segurtasun distantzia.. Kontuan izan behar duzu Behe tentsioko Arautegi Elektroteknikoan su hartzeko edo lehertzeko arriskua duten lokalen sailkapen bat egiten duela. ...nstalazio elektrikoek izan beharreko ezaugarriak ITC araututa daude, eta ohiko instalazioetakoak baino zorrotzagoak dira.. Instalazioa dagoeneko funtzionatzen ari denean:. Ez gainkargatu tentsio hargunerik hargailu gehiegirekin.. Aldian aldian berrikus ezazu konexioen eta eroaleen egoera, isolamendua ondo dagoela ziurtatzeko.. Egiazta ezazu babesgailuek ondo funtzionatzen dutela, eta egiazta ezazu haietako bat ere ez dagoela zubia eginda edo desaktibatuta.. Badira sistema batzuk termografia bidez (tenperatura bakoitza kolore baten bidez irudikatuta) instalazioaren «puntu beroak» detektatzen dituztenak; hala, hutsegiterik balego, istripu bat gertatu aurretik detektatuko litzateke.. Eta sutea gertatu bada:. Ez erabili inoiz ura itzaltzeko: gogoan izan ura eroalea dela.
‎Enpresek beren borondatez aplikatzekoak diren arau horiek guztiek erantzukizun sozial korporatiboaren alderdi garrantzitsuak lantzen dituzte, baina haietako batek ere ez du gaia globalki tratatzen, ISO 26000 eta RS 10 arauek egiten duten bezala.
‎Indartsu sentitu zituen izter belaunak, zabal birikak. Mugatseko gazte haietako bati ere kosta egingo zitzaiokeen berari aurrea hartzea. Eta hartuz gero ere, irabazten utziko zion azkenean.
2014
‎Zirriborratu nituen bospasei istorio gehiago, hor nonbait, gero eta esfortzu handiagoa eginez, kostata. Ez nintzen haietako bat ere argitaratzera iritsi. Gero, badakizu, filosofia ikasketak amaitu nituen, beken eta ikerkuntza proiektuen zurrunbiloan sartu, eta hemen naukazu, Bergsonen eta Heideggerren gainean hausnarrean, eta behin behineko lan horrekin liburutegian?
‎Izan ere, teorian, gosariarekin batera gosaltzea elikagai gehiago jaten ari da bazkaltzeko orduan. Bada, pronostiko ororen aurka, haietako batek ere ez zuen erakutsi norbanakoak kontsumitutako kalorien batuketa. Gosariaren ondorioak:
2015
‎Antza denez, eraman egin zituzten. Edo haietako bat ere ez zen hil.
‎(Batera ikusitakoa dut soilik gogoan). ...goenean, sekretu hauek ikusterik Jaunak beti nahi izaten ez badu ere (Hartaz gozatzean erabat murgildua dagoelako, hain on handi hori nahikoa duela), noizean behin nahi izaten du arima bere baitako egoera hartatik irten dadin eta bat batean ikus dezan gela hartan dagoena, eta horrela geratzen da, bere senera etorri denean, ikusi zituen handitasunak irudikatzen zaizkiola; hala ere, ezin du adierazi haietako bat ere, eta ez da iristen haren izaera Jainkoak naturaz gaindiko eran ikus dezala nahi duena baino gehiago ikustera.
‎Ulertzen da bai ondasun bat gozatzen dela, ondasun guztiak batera biltzen dituena, baina ez da ulertzen ondasun hau. Zentzumen guztiak daude poz honek harturik eta haietako bat ere ez dago beste zerbaitetan aritzeko libre, ez kanpotik eta ez barrutik aritzeko. Lehenago baimena ematen zitzaien, esaten dudan moduan, sentitzen duten poz handiaren seinale batzuk emateko; hemen arimak gehiago gozatzen du, ez da konparatzerik ere, eta askoz ere gutxiago aditzera eman daiteke, gorputzean ez delako ahalmenik, eta arimak ere ez duelako poz hura adierazteko ahalmenik.
‎Hala ere, nire gogokoa ez zenez gero, gezurtatu egiten nuen neure burua; eta inori horretaz kontsulta egiten ausartu ez nintzenez gero eta berriro ere ziztaka zetorkidan ez zegoela gaizki halako pertsona ikustea eta ez nuela hori eginda ohorerik galtzen, irabazten baizik, eta horregatik itzuli nintzen solasaldi horretara eta beste une batzuetan beste batzuetara ere bai, urte asko baitziren jostaldi kaltegarri horretara jotzen nuela; ez neritzon nik, horretan sartua nengoenez gero? izatez zen bezain txarra, sarritan ez zela ona ikusten banuen ere; baina haietako batek ere ez zidan ekarri diodan honek bezalako barreiatzerik, oso atxikia bainengoen harengana.
‎Santa Ana monasterioan jaitsi ginen, eta oinez joan ginen etxera. Jainkoaren erruki handia izan zen, ordu hartan zezenak sartzen zituela itxituran beste egun batean zezenketa egiteko, eta guk haietako batekin ere topo ez egitea. Gu geure baitan murgildurik gindoazen eta ez ginen ezertaz gogoratu; baina Jaunak, beraren zerbitzuan jardun nahi dutenak beti gogoan dituenak, gorde gintuen; egia esan, han ez zen beste xederik Jaunaren zerbitzua baino.
‎32 San Matiasen bezperan hasita, orduan sartu baikinen ospitalean, san Joseren bezperara arte, aritu ginen ahalegintzen etxe batzuekin eta besteekin. Hainbeste akats ikusirik, saldu nahi zituzten haietako bat ere ez zen erostekoa. Jaun baten etxea aipatu zidaten; hau orain egun batzuez gero salgai zegoen, eta hainbat Ordena etxe bila aritu baziren ere, Jainkoak nahi izan zuen haiei gogoko ez izatea etxe hura; orain harriturik daude guztiak eta batzuk ondo damuturik ere bai.
‎Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorrekin. Hiru aldiz idatzi diot berorren gorentasunari Gizakundeko etxe honetan nagoenez gero, hau da, gutxi gorabehera, hiru aste bitartean; uste dut haietako bat ere ez dela berorren gorentasunaren eskuetara iritsi. Hemen berorren sufrimenduetatik parte handi bat dagokit niri, eta neure aldetik hemen ditudanak eta haiei sufrimendu hau gehituz gero, gure Jaunari gehiago eskatzeko ardurarik ez dut.
‎2 Frai Bartolomeren arrebez dioenari dagokienez, bat nator aurkitzen dien akatsaren gorabeheran; izan ere, haiekin etxea ordaintzea lortuko balu ere, onartezina da. Argiak ez badira, ez beza onar haietako bat ere, konstituzioaren aurka doalako eta gaitz sendaezina delako. Hamahiru urtekoa oso gazte da (beste horretaz esan nahi dut), milaka buelta ematen baitituzte; hor ikusiko dute.
‎Santa Ana monasterioan jaitsi ginen, eta oinez joan ginen etxera. Jainkoaren erruki handia izan zen, ordu hartan zezenak sartzen zituela itxituran beste egun batean zezenketa egiteko, eta guk haietako batekin ere topo ez egitea. Gu geure baitan murgildurik gindoazen eta ez ginen ezertaz gogoratu; baina Jaunak, beraren zerbitzuan jardun nahi dutenak beti gogoan dituenak, gorde gintuen; egia esan, han ez zen beste xederik Jaunaren zerbitzua baino.
‎Baina ez dago proba nahikorik haietako bat ere atxilotzeko.
2016
‎Handik milia batzuetara den bertze arrantxo handi bat ere ikusi nuen, ia izen berekoa(" Forest Moon Ranch"), non eman bainuen hogei bat minutu bakar bakarrik norbait bazen galdezka, bazter guzietako argazkiak ateratzen nituen bitartean. Arrantxoa osatzen zuten etxe haietako batean ere sartu nintzen: atea zabal zabalik, barneko argia piztua zen baina ez zen inor ere antzematen han.
2019
‎Kafkaren kontakizun gogoangarriaren hiru bertsio ekarri dira euskarara, haietako bat ere aukera zezakeen Babelgo liburuzainak, zergatik ez. Zaharrena, Itxura aldaketa, Xabier Kintanak argitaratu zuen 1970ean.
2020
‎Ezezagunak bere izena ezagutzea eta, antza, bere sareko kontuak ere kuxkuxean ikuskatzea. Bi aukera zeuden gertatutakoa azaltzeko, eta haietako bat ere ez zen ona, are gehiago, bata bestea baino beldurgarriago ziren.
‎Biek ala biek bizkarra ezkiaren enborrean jarri nahi izan zuten eta, hortaz, ezin zioten elkarri begietara begira mintzatzen zuten bitartean. Printzipioz solas baterako arraroa ematen zuen jarrera hark bien arteko elkarrizketaren isuria erraztu zuen, horrela haietako batek ere ezin zuelako bestearen begiradaren hondoan gaitzespen edo erresumin izpirik antzeman.
‎Afalordua zen eta, egoiliar guztiak areto nagusian zeuden arren, haietako bat ere ez zegoen jantokiko mahaietan eserita. Hiru taldetan sakabanatuta zeuden.
‎Eztabaida iskanbilatsuaren erdian zeraz jabetu ziren: lehiakide gogoangarri haietako batek ere ez zuela bere edizioa irabazi.
‎Bada, auzo honetako bizilagun guztiek euren etxe eta orubeak saltzen hasi zirenean eta auzoaren itxura eraldatzen hasi zenean, Marik bere negozioarekin jarraitu zuen. Auzokide guztiek bezala, berak ere eskaintza interesgarriak, eskuzabalak, izan zituen, baina ez zuen haietako bat ere onartu. Bere" negozioak" amaierarik ez zuela izango uste zuen.
‎Ez zen noski gidan agertzen. Posta elektronikorik utzi ez zuenez bezeroak, sare sozialen bitartez harekin harremanetan jartzea proposatu zuen Yeraik, baina, berriz ere, hark emandako izena sareetan bilatutakoan, erantzun gutxi itzuli zizkieten bilatzaileek eta haietako batek ere ez zirudien bezeroaren kontua izan zitekeenik. Facebook, Twitter, Instagram, Tinder, Grindr, Wapo, Linkedin... denetan saiatu ziren izena bilatzen baina, izen bereko kontuak aurkitu bazituzten ere, profiletako argazkiak aztertzean, bezeroaren aurpegia ez zen inondik agertzen.
‎Gilen Basabe izeneko aktore bat omen zen Abasoloren senar bezala aurkeztu zitzaien laguna. Laugarren mailako aktorea izan behar zuen, zeren, nahiz eta webgunean argitaratuta zeukan curriculumean hainbat telesailetan lan egindakoa zela esan, ez Jurdanek ezta Yeraik ere ez zuten haietako batean ere Gilen haren parte hartzea oroitzen. Erdipurdiko curriculum hartaz gain, harremanetarako telefono bat ere agertzen zen agentziako webgunean, norbaitek Basabe kontratatzeko interesa balu.
‎Nondik atera zitzaion txorakeria hura? Asko zekien ospakizunez, bai, askotan egona zelako, baina haietako bat ere ez zuen berak antolatu. Gonbidatua izan zen beti Jurdan, besteek antolatutako jaietan.
‎Ondo gogoratzen zuen guzti hau Jurdanek, baina zalantzak balitu Googlek xehetasun osoz berretsiko zion zuzen zegoela, Endika Egurrolak erositako artikulu eta elkarrizketa hagiografiko guztiak itzultzen baitzituen bilatzaileak. Egurrolaren autoaren atzealdean zihoala, beste zereginik ez bazeukan ere, ez zuen haietako bat ere irakurtzen denbora galduko.
‎Hiriburuko zenbait egunkarik garrantzitsutzat jo zuten aurkikuntza, baita artikulutxoren bat argitara eman, txostenetik harturiko datu batzuk ageriz. Baina hedabide haietako batek ere ez zuen eskualdera kazetaririk bidali. Izarbe eta Benjak, ikertzailearekin telefonoz mintzatu ondoren, erabaki zuten herrixka haietaranzko bidaia egitea, han bizirik geratzen ziren lekukoen edo haien ondorengoen xerka.
2021
‎Lau gorpu kilometro erdiko distantzian, ilaran jarriak bezala laurak, Shannan Gilbert desagertu zen lekutik zazpi kilometrora. Lau gorpu, emakumezkoak laurak, eta haietako bat ere ez zen Shannan Gilbert.
‎Hau guztia nahikoa ez balitz, lotura gehiago agertu ziren bi krimen multzoen artean, kasualitate hutsak izan zitezkeenak, baina kasuak ezagutzen zituen edonork kasualitate gehiegi bazeudela esango luke eta haietako bat ere ezin zela aztertu gabe baztertu: Interneteko webgune batean" Mary Murphy Mystery" kaleratu zen Rita Tangrediren alaba eta Melissa Barthelemy adiskide minak izan zirela, Buffalon hazitakoak baitziren biak.
‎(LISKen eta Shannan Gilberten inguruko beste erreportaje eta artikuluetan ez da, haietako batean ere ez, aurrekoak bezalako iruzkinik aurkitzen, agian Ray abokatuaren auzibide baten beldurragatik. Baina lerro hauek haren belarrietara iritsiko ez direla ziur gaudenez, argi utzi nahi dugu hemen, gure iritzian, Rayren jarrerak eta asmo ezkutu baina nabariek zenbat kalte egin zioten Shannanen heriotzaren inguruko ikerketari eta, aldi berean, LISKen biktimenari ere.)
‎Garaitsu horretan Uretako Jainkosa Nagusiaren alabak ezkon eskaintza asko hartzen zuen, baina denak baztertzen zituen, esanez senarretarako zetozkion haietako bat ere ez zuela maite.
‎Bihotz oneko gizona zen, eta gorputz atalen baten mugimendu edo ikara oro zelatatzen zuen, bizi zantzurik arinena ematen zuen edozein gorputzetan bere lamaren muturra hondoratzeko errukizko asmoz. Baina gorputz haietako batek ere ez zion eskaintzen bere karitatezko asmoa gauzatzeko aukerarik. Gihar bat bera ere ez zen mugitzen haien artean, ezta Gaspar Ruizen gihar indartsuak ere, ingurukoen odoletan blai eta hildako itxura eginez, gainerakoak baino hilago zegoelako itxura egiten ari baitzen ahalegintzen.
‎Herrian lau bizilagun ziren. Bi etxetan besterik ez zen inor bizi eta haietako batek ere ez zuen ermitaren ikuspegirik. Mariok egunkariaren furgoneta hartu eta, biktimak barruan, drogatuta, haraxe eraman eta ermitara sartu ezinik ez zuen.
2022
‎Halere, zenbakien teoriaren kasuan, eskaini zizkidaten erabilera ikusgarrienak izan ziren kriptografian, pantaila akustikoen diseinuan, eta zunda espazial urrunekiko komunikazioaren arloan. Zoritxarrez, haietako batek ere ez zirudien ikusleak erakartzeko gai".
‎Zergatik diot" zaharrak"? Ondo ezagutzen nituen gure Malá Strana maitagarriko jainkook, eta beti iruditzen zitzaidan haietako bat ere ez zela sekula gazte izan, edo, hobeto esanda, umetan ere halako itxura izan zutela, hori bai, txikixeagoak izanik.
‎...n predatzaile eta korriarazten dituen horrekiko ezaxola, halakoxeak direla esatea gustatzen zaie eta emakumeak ez direla halakoak, ezta pentsatu ere, aurrekoari izena galdetzeko gogoa ez duten bakarrak berak balira bezala, korritu orduko ihes egiteko amorratzen daudenak, eta nik esaten dudanez hobeko litzateke emakumeak barreiatu ahal balira eta gauzei beren karga pisua kendu, egitekoak biderkatu, haietako bat ere ez gogoratu ahal izateko, zeren ez zuketen denborarik izango, egiteko franko izango bailukete, eta han eta hemen txortaldi behartuetan neure burua xahutzea desiragarri bazait, ez da iseka egitea gustuko dudalako, halako txortaldiak asko ikusi ditudalako baizik, gehiegi, eta ikusitakoa aski dut ideia bat egiteko, zeren askoren arteko emakumea zarenean, etengabe guri eskatzen digutena eskat...
2023
‎Eta hilik, kiskalita, nengoela suposatuko zuten, sorginek merezi duten zigorra jasota. Agian, haietako batek ere ez daki oraindik bizirik eta herrian nagoela. Leihotik begira ez dituzu etxera hurbiltzen ikusiko, lasai.
‎Baina ez zer horretan gelditzen: zentraleko kafetegian elkarrekin kafe bat hartzera ezta ez ninduen gonbidatu haietako batek ere, edo lan ostean taldean zerbait hartzeko ere ez. Zentraleko korridoreetan ezkondutako batekin gurutzatzen banintzen ez ninduen begietara begiratzen.
‎Zertaz hitz egin zezaketen nirekin? Zalantza gehiegi ziren, herriko mutil gazte ezkongabeen segurtasuna kolokan jartzen zituztenak, eta, gainbehera lotsagarri bat nozitzeko arriskuaren beldurrez, haietako batek ere ez zuen elkarrekin irtetera ni gonbidatzeko adorerik izan. Halakoak esaten nizkion nire buruari:
‎Elur pilota bat bezala gizenduz zihoazen zurrumurruak. Eta haietako bat ere ez zen onerako!
‎Mota askotako negozioak sustatu baitituzte gure aitak eta amak euren bizitzan zehar, ostalaritzan, higiezinen salerosketan, inportazio eta esportazio deitzen zituzten asunto ilunago batzuetan ere... Baina aititak metatu zuen dirutzaren antzekorik ez dute lortu haietako batean ere, eta, ohituta zeuden bizimodu maila mantentzeko, aitita amamarengandik oinordekotzan jasotako ondasun asko saldu behar izan dituzte.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia