Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 94

2008
‎idazteak ez baitu ezkutatzen euskal preso eta errefuxiatuen senideek bizi duten egoeraren tamaina; haien hitzetan, «krudela». Eta ezkutatu nahi ez dutelako, izango dira uda garaian pertsona gehien biltzen den tokietan, haien eta beren senideen egoeraren berri emateko, gertutik urrun, «urrutiegi», dituzten hurkoen hitza herritarrei helarazteko, bihar, Euskal Herriko hondartzetan, eta errepide ertzean asteazkenean. Atzo, berriz, Eibarren (25), Aramaion (17) eta Sondikan (11) egin ziren elkarretaratzeak.
‎Hogeita hamar lagunek osatzen dute taldea, eta 1980 urtetik ari dira hiriko kaleak girotzen. Aste Nagusian ere haien eta beste hainbat fanfarreren doinuak entzuteko aukera dago.
‎Nola gogoratzen dituzu isileko negoziazio haiek ETArekin?
‎Guk esan genien ea paper hori alda zitekeen. Hau gure papera da. Zuen papera izango da, baina ez da gurea. Handik pixka batera EAJk eta EAk egindako ñabardura haiekin eta zigiluekin helarazi zitzaien. Ez zuten bilerarik nahi izan.
‎BADek hamar bete ditu, eta bitartean bilakaera nabaria jazo da publikoaren konposizioan. Heldutasuna ailegatu ahala, desagertu egin dira hasierako ikusle nahasi eta desbideratu haiek eta oraingo jaialdiak jakinguraz datozen zaletuak eta arte eszenikoetako eragile ia guztiak elkartzen ditu. Hala izan dadila datozen hamar urteetan ere.
‎Neocon en neoliberalismo totalitarioak ekonomia, politika, gizartea... haien eredua usteldu, suntsitu eta kakaztu du. Haien eta denon bide galduak. Ilusioz eta esperantzaz zulotik ateratzeko asmoz, liderra asmatu dute, asmatu digute.
‎Argi daukadana zera da: zorteduna naizela nire gurasoek mendira eta bidaian eramaten nindutelako, eta gaur naizena, haiei esker eta bizitzan topatu ditudan beste pertsona batzuei esker naizela. Mendian bizitzaz ikasi dugu, naturan gure lekua zein den ikasi, gure burua ezagutu, erabakiak hartzen eta erruak inoren lepora ez botatzen ikasi, adiskidetasun zintzoena bizi, taldean elkarbizitzen ikasi dugu, baliabide material eskasekin, eta, batez ere, zoriontsu izan gara.
‎Badira aspertuak daudenak Durangoko Azokan saltzen denaz eta saltzen ez denaz aritzen direnei entzuteaz, eta nahi dutenak Durangoko Azoka ez dadin salerosketa gune hutsa izan, azokek berezkoa duten hartu emana stand baten bi aldeetara mugatu nahi ez dutenak. Zoro horiek Ahotsenea sortu dute, sortzaileen gunea alegia, sortzaileen arteko harremana eta haiek eta entzule irakurleen artekoa ahalbidetzeko tokia. Toki atsegina.
‎Batzuek ahalegin bereziak egin dituzte memoria historikoa soilik ahalik eta gertakizunik aspaldikoenei erreferentzia egiteko dela sinetsarazten. Horrela, haiei eta haien laguntzaileei eskatu ahal zaizkien ardura politikoak, sozialak eta batez ere penalak saihesteko, erantzun zuen.
‎Beste herrialdeetan ere bazeuden almadiak. Alde handia al dago haien eta hemengoen artean?
2009
‎Elkarte asko eta Nafarroako mendizaletasuna, orokorrean, EMFren parte sentitzen dira. Baina egungo banaketa administratiboak ez digu haiek eta guk nahi genukeena egiteko erraztasunik ematen. Zailtasun askori aurre egin eta ekitaldi asko antolatzen ditugu elkarrekin Pyrenaica, galak, irteerak....
‎Goiko laurak hor dauden artean zail izango dut jokatzea, eta nik garbi nuen ez nuela jokatuko. Haien eta nire artean alde handia dago, kolpean batez ere, eta txapelketako pilotekin alde hori asko nabaritzen da. Hori bai, Bigarren Mailakoan sartu ez nindutenean, pentsatu nuen Lehen Mailako aurreneko ordezkoen artean nengoela.
‎Baina adostasun horietara iristeko oinarri bat behar da: gutxienez haiek eta guk eskubide berdinak edukitzea.
‎Artikutzan, hainbat ekosistema aurki daitezke, baina pagadiak dira urtegiaren inguruko lurrak estaltzen dituzten komunitate handienak. Haien azpian eta haien estaldura dentsoa izaki, lurra biluzik dagoela esan daiteke. Orbela eta goroldioa dira han ugari eta nabarmenenak.
‎Foruak, antzinako legeak genituen eta Lopez Harokoaren figura buruzagitzat, leinu horren Lopez Iñigezen traizioa bazter utzita. Ezer gutxi ikasi nuen klase haietan eta historialari haien liburuak irakurriz. Ausartu ere ez ziren ausartzen Lopez Harokoaren jatorria zein zen zabaltzen, sekula ez zituzten aipatzen gaztelu nafarren funtzionaltasuna, zergatik eraikiak ziren eta hainbat gauza gehiago... denboraren poderioz eta Ekialdeko Nafarroako historialari jakintsu batzuen bidez, zerbait gehiago ikasi dut Bizkai maiteaz.
‎Haien aurka aritu ginen Txapeldunen Ligako sailkapen ligaxkan, eta irabazi ziguten, lau goleko aldea atera zuten. Hala ere, partida hartan, ez haiek eta ez guk ez genuen ongi jokatu. Zaila izanen da.
‎AEG Live enpresako buruak, Randy Philipsek, konbentzitu zuen Jackson kontzertu batzuk eman zitzan. Kantariak berak aditzera eman zuenez, dirua zor zien haiek eta musikaren munduko jendea izan ziren egitaraua luzatzearen arduradunak. Egoeraren kontrola ez zegoen bere esku.
‎Hala egin ezean, hantxe egongo da, geldi geldi, hiletaren buru: surrealismoa, batetik, eta apaiz haienganako eta frankismoaren biktima guztienganako burla ankerra, bestetik.
‎Ekitaldi hori elkarretaratze isila izango da, gaur, larunbata, uztailaren 11n, Gasteizko Katedral Berriko eskaileretan, 12:00etan. Apaiz erailen oroimenezko hiletak iraun bitartean izango da elkarretaratzea; apaiz haien eta frankismoaren biktima guztien oroigarri egingo dugu, eta haientzako Egia, Erreparazioa eta Justizia eskatuko ditugu, denak ere hain premiazkoak eta hainbeste atzeratuak.
‎leku horietara ez hurbildu; Presoek egindako literatura debekatu ere (Sarrionaindiaren poemak, Aterami, e liburua,...), nahiz eta, irainduek? horrelako literaturarik ez irakurri; Bi heziz seinalaturik administratiboki existitzen ez den Euskal Herriko maparen banderatxoa debekatu; Sakabanaketa, tortura eta amnistia hitzak eta haien ordezkoak eta deribatuak ere debekatu.
‎Ez da egunero izaten Nobel saridun baten mintzaldi bat entzuteko aukera, eta, oraingo honetan, hiru izango dira Nobel saridunak Donostiako Kursaalean. Haien eta gainerako hizlarien azalpenak, gainera, publiko zabalak ulertu eta gozatzeko prestatutakoak dira. –Zorroztasun zientifikoarekin baina modu argi eta iritsi errazean arituko dira?, azaldu zuen atzo Jose Maria Pitarke Nanoguneko zuzendariak.
‎Bazekien egileak paraje haietaz eta habitatzen zuten biztanleez, haurtzaroaren zein nerabezaroaren zatia han igaro baitzuen, eta film hura autobiografikoa izan gabe, zekienaz mintzatzeko modua omen zen. Gainera, ez zen aurretik inor askorik interesatu unibertso hartaz.
‎Baina lehengora egin zuten buelta. Bai haiek eta bai Irujok eta Beroizek. Saketik asmatu zuen Irujok, hutsak egin zituen Bengoetxeak, eta pilota entregatu Belokik.
‎Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren kontra helegitea jarrita zeukan errugbiko, eskubaloiko, taekwondoko, bola jokoetako, karateko, piraguismoko, halterofiliako, xakeko, igeriketako, hipikako, txirrindularitzako eta surfeko federazioen kontra, nazioartean lehiatu nahi zutelako. Haiek eta Euskal Federazioen Batasunak Espainiako Kirolaren Legea errespetatu dutela dio ebazpenean.
‎Sanzek, pazientzia? eskertu zien haiei eta eskualdeko herritarrei. Eskerrak eman zizkien, lan zoragarri hau errealitate bihurtu duten guztiei?, eta Ion Ander Usabiagaren lagun eta senideei dolumina eta elkartasuna adierazi zien.
‎Zazpi hilabete preso egon arren, haien eta beste seiren aurkako sumarioak sekretupean dago oraindik
‎2001eko ekainaren 6an, euskalgintzako hogeitik gora enpresari buruzko txostena iritsi zen Juan del Olmo epailearen eskuetara. Guardia Zibilaren Informazio Zerbitzuen txostena zen, eta enpresa haien eta ETAren artean omen zeuden lotura ekonomikoak zituen ikergai: alegia, enpresa horiek ETAren dirurik jasotzen ote zuten, edo ETAren dirua zuritzeko erabiltzen ote ziren.
‎Ertzaintzak, halere, biak atxilotu zituen, ordena publikoa nahastearen delitua leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez; lau orduan aske utzi zituzten. Haiei eta azken asteotan tren lasterraren aurkako desobedientzia ekintzetan parte hartu dutenei Elkarlanaren babesik handiena helarazi zien atzo Elorzak. Halaber, ekintzaileek jakinarazi dutenez, Eusko Jaurlaritzaren erakusmahaia desjabetu egin zuten herenegun, ingurunean eta nekazaritza lurretan eragiten ari den kalte izugarria salatzeko.
‎Estu samar gabiltza eta langileak esfortzu handia egiten ari dira. Haiei eta herritarrei esker, epe laburrera proiektuaren etorkizuna ziurtatua dago.
2010
‎Gainontzeko adin tarteetan gaudenei berdin zaigu. Gaztetxoen kasuan, adibidez, bai haiek eta bai gurasoek parrandatik emakume batekin itzultzea nahiago dutela dio.
‎Eta egia da gutxiespenak konplexua barne ez duela batere laguntzen. Enpatia eta sentiberatasunaren bidetik eragin dugu, haien eta gure duintasuna uste baino lotuagoak baitaude.
‎Harako liburu hura Ellroy ulertzeko bitarteko bikaina zen. Zergatik idazten zituen trama haiek eta nolaz ziren pertsonaiak hain korapilatsuak beren barrurantz. Nola idazlearen eta pertsonaren arteko harreman gatazkatsuaz, hala bere bulkada bortxazko eta sexualez asko hitz egiten zuen.
‎Guk jarraituko dugu nazioarteko ikerketa bat eskatzen. Mundu osoko jendea geunden ontzi haietan eta askok lankideak galdu genituen erasoan, horrek baina izan du ondorio baikorrik; izan ere, nazioartea mugitu egin da. Abokatuak aztertzen ari dira nork bere herrian helegiteak jartzeko aukera.
‎Eskola oporrak gerturatzearekin batera, haurren oporraldia nola antolatu erabaki behar dute gurasoek; haien eta seme alaben opor egunak bateratu ezinean, udalekuak eta ikastaroak izan daitezke aukera aproposa.
2011
‎Eta zer ote ziren Orantza Aroan leiho ate balkoietan ipintzen ziren orotariko pantomima haiek, orotariko lapur arriskutik «arrai» arraio haiek eta gainerako zitzi puska guziak zaintzeko txorimaloak izan ezean?...
‎Currinekin batera, han ziren Nuala O' Loan, Pierre Hazan eta Raymond Kendall. Haiek eta Silvia Casalek eta Alberto Spektorowskik osatzen dute boskotea. OLoan, Kendall eta Casal Bruselako Adierazpenaren izenpetzaileak ere badira.Hainbat alorretan aditu dira Harreman Taldeko kideak, eta ikusten da taldeari dagozkion lanei egokitzen zaizkien profilak aukeratu dituela Brian Currinek.Justizian, giza eskubideetan eta memoria historikoan aditua da Pierre Hazan suitzarra.
‎Izan ere, berak ez zuen frogarik eman epaitutakoak ETAren aginduetara ari zirela esateko. Egin duena da esan haiek ETA ez dutela salatu, ez dutela baztertu eta ez dutela harekin hautsi, eta hori gertatu ezean haren aginduei jarraitzen diela azpimarratu. Hala, buelta eman dio auzitegien logika naturalari, eta akusazioak ETArekiko lotura frogatu beharrean defentsak etena frogatu behar duela eman du aditzera.ETArekiko hausturarik ez dagoela esateko, Argitzen txostena erabili du fiskalak.
‎Aurrean zituen, besteak beste, Patxi Lopez lehendakaria eta Ramon Jauregi Espainiako Presidentetza ministroa. Haiei eta hoteleko aretoa lepo bete zuten ehunka militante sozialistei mintzatu zitzaien, esanez haiengan ere poztasun bera nabaritzen zuela, eta horregatik zoriontsu zegoela.PSOEko hautagaiak aitortu zuen Euskal Herrira etorri den bakoitzean «beti eske eta eske» ibili dela, eta adierazi zien orain ere eskaera bat zekarrela: «Orain arte, terrorismoaren kontrako borrokan babesa emateko eskatzen nien euskal herritarrei; orain, eskatzen diet nire alderdia babes dezatela, bakea sendotu dadin eta hazkundea lor dadin».
2012
‎«Herritarrak sentsibilizatzeko» nahia agertu du antolakuntzak. «Urte hasieran Espainiako eta Frantziako Estatuetan 700 euskal preso politiko baino gehiago sakabanatuta» egongo direla gogorarazi dute, eta haiei eta haien senitartekoei elkartasuna adierazi nahi diete.
‎«Erasoaldiaren lehen helburua atzerriko inbaditzaileak izango dira», jakinarazi dute talibanek. Haien eta Kabulgo gobernuko goi kargudunen aurka egingo dutela esan dute; Defentsa, Inteligentzia eta Barne Ministerioekin lotura dutenen kontra, bereziki, baita Bakearen Kontseiluko kideenkontra ere. Zibilei, aldiz, militarren baseetatik eta konboietatik aldentzeko ohartarazi diete.
‎Ezkabapean izenburuko ska bat izan ezik, besteak betiko Balerdi Balerdi dira. Haiek eta Muroren aurreko taldeetako abestiek osatu zuten kontzertuaren lehen zatia, eta bigarrenerako Balerdi Balerdiren ale bikainenetako batzuk gorde zituzten: Hautsaren dantza, Non duzu zauria zoragarria, Lore Etxean (okupazioaren alde idatzi den kanturik ederrena), Gabe jauna, Letrak zeruan?
‎Kulturak uztartuz Filmeko pelikulan Pakistango musika tradizionala Mendebaldeko pop eta rock musikarekin uztartu du. Peter Gabriel, adibidez?, eta kredituak ingelesez idatzi ditu, baina eskuinetik ezkerrera. «George Bushek esaten zuenaren aurka, aukera asko dago haiekin eta haien aurka izatearen artean», Nairren ustez. «Oso argi daukat immigrante askok oso ondo ulertzen dutela zer den estatubatuar izatea eta Amerikako Estatu Batuak maite dituztela».
2013
‎«Tokiko hedabideak, oro har, bakoitza bere aldetik dabitza. Ez dago harreman egituraturik haien eta nazio edota herrialde mailako hedabideen artean». Gomendioak Honako gomendio hauek proposatu dituzte ikertzaileek Tokikomentzat:
‎Ohartzekoa eman die, «bertsoetan bezala, nolako inportantzia duten uneak eta guneak afera horretan», Etxekoparrek esplikaturik. Flauta egile haiek eta gaurko musikarien artean 22.000 urte iragan badira ere, denbora ez dela hain luzea: «Haiek gu ziren.
2014
‎Mingarria al da EPPK-ko gizon emakumeen giza eskubideen alde eta ez beste ezeren alde konprometitzea? Beste kontu bat litzateke, gatazkaren ondorioei amaiera ematearren, presoek amnistia, indultua edo dena delakoa jasotzeko haiek eta ETAk egin beharrekoa. Aitortza edo pauso berriak eta mentalak eska ditzake.
‎1936ko gerratik gaurdaino Euskal Herria eskulturarako eremu emankorra izan dela iruditzen zaio erakusketaren komisarioari. Bildutako 24 eskulturen bitartez, haiei eta Euskal Herriari berari buruzko galdera bat planteatzen dute zortzi eskultoreek, Saenz de Gorbearen esanetan. Forma askotarikoak dituzte, eta txikiak edo tamaina ertainekoak dira eraikinaren atondoan, ikusmira zoragarriko leiho zabalaren parean?
2015
‎' euskal presoak giltzapean ditugun artean askapen prozesuaren etengailua eskuetan izango dugu'. Eta, espainiar agintariez gain, tamalez baina ez harriduraz, Euskal Herriak bizi duen zanpaketa egoeran onuradun diren indar eta sektore batzuek berretsi dute zenbateraino egiten duten bat haiekin eta haien asmoekin, gatazkaren konponketak enfrentamendu garai gogorren aitzakian eskuratutako pagotxa galtzearen ikaraz, nonbait.Horregatik, espainiar agintariek eta EPPKren zigor politikaren diseinuan eta gauzatzean eskutik izan dituztenek, nork bere ñabardurekin, eskaintzen diguten bide trakets bakarra gure izate politikoa eta gure herriaren askatasunaren aldeko borrokara eraman gintuzten arr... Urteotan eraiki duten eta indarrean dagoen salbuespenezko legediarena.Bere jokabidearen oinarrian hamarkada luzetan kartzela egoera latzenari aurre egin dion Kolektiboaz duten ezagutza zehatz zehatza dago.
‎Haien babesik gabe nuke daukadan bizimodua egin. Nire lasterketen aitzakiarekin, haiek eta lagun batzuk batetik bestera mugitzen dira animatzeko, eta babes horrek ez dauka parekorik.
‎jende askok uste du bere iritziak ez duela eraginik, eta langabezia ere handiagoa da. Horregatik, aiseago onartzen dituzte «hor goiko haiek eta hemen beheko gu» bereizten dituzten diskurtsoak. Paradoxikoa zera da:
2016
‎Jazza gutxiengo batentzat izango da eta egoera horrekin elkar biziko gara.Jazz zirkuitua nolakoa da Euskal Herrian. Beti kexatzen gara, eta egia da, gauzak egon zitezkeela hobeto, baina beste zenbait lekurekin alderatuz, nahiko zirkuitu txukuna daukagu.Oso desberdinak dira Mikel interpretea eta Mikel konpositorea. Ez, ez dut uste. Kantuak idazteko dudan modua eta haiek jotzekoa antzekoak direla uste dut; onerako zein txarrerako estilo pertsonal zehatz samar bat daukadala uste dut.Estilo hori definitzea zaila izango zaizu... Bada egia esan bai, baina uste dut ezinbestean dituela erreferente yankiak, beti izan ditugu belarriak haiengan eta, baina badugu hemengo zerbait ere, ezta. Yanki horien artean zein izen nabarmenduko zenituzke gaur egun. Oraintxe hiru bat saxo jotzaile gustatzen zaizkit bereziki. Kenny Garret eta David Binney estatubatuarrak, eta bestea ingelesa da, baina New Yorken aritzen da batez ere, aurrekoak baino gazteagoa:
‎Aurretik galdeketak egin dituztenekin ere izan dira, Etxarri Aranazkoekin (Nafarroa) eta Kataluniakoekin. «Aztertu ditugu haiek eta beste batzuek eginiko galderak. Guk azkar eta arazorik gabe adostu genuen gurea.
2017
‎Aditu askoren arabera, sakon eta gordinagoak dira egun hark utzi zituenak. Konspirazioaren teoriak albo batera utzita, komunitate musulmanaren inguruan zabaldutako irudiak benetako ondorioak ekarri ditu, haiekiko eta geroztik biderkatu diren erasoak, adibidez. Pentsa zenbateraino, Guantanamo zabalik dute oraindik, onarpen publikoz ez bada ere, giza eskubideen urraketa onartuak gehiegizko kalterik eragin gabe USA Patriot Act delakoarekin, besteak beste.
‎Baina Rajoyk badaki 2018ko aurrekontuak aurrera ateraz gero agintaldia amai dezakeela.Uste duzu PPri interesatuko litzaiokeela zuekin hori lotzea. Haien deia jaso genuelako hasi ginen negoziatzen. Gu beti prest egongo gara hitz egiteko, haiekin eta den denekin. Orain deitu gaituzte; ikusiko dugu zer gertatzen den etorkizunean.
‎Telebista ikusi eta etxerako lana kontzeptuak esaldi bakarrean entzutea nahasgarri egin zaiela susmatzen dut. Harridurak jo nau, haize hotz ufadak bezainbeste, haien eta haien irakasleen erreakzioa ikusita. Onartua dugu, denok ere, telebistak eskaintzen duena, oro har, urrun dagoela hezitzailea izatetik.
2018
‎«Gipuzkoaren izenean aritu ginen talde guztiek traineru horrekin lehiatu behar izan genuen, eta harekin entrenatzeko aukera astean behin bakarrik izaten genuen. Beste garai batzuk ziren», dio Alijostesek.«Arraunlari eginak gara»Alderatu ere ezin dira egin hasierako urte haiek eta oraingoak emakumezkoen traineru estropadetan. «Orain dena menderatzen dugu gehiago, eta, esate baterako, lehen baino kezka gutxiago eragiten digu Galiziara joateak», esan du Ortegak.
2019
‎Nola gainditu oztopo horiek. Lobby horiek euren interesak ari dira zaintzen, eta garbi dago harreman estua dutela gobernu batzuekin, agintari horiek beren interesekin bat egiten baitute sarritan. Herritarren interesei erreparatzen badiegu, gobernuek dagoeneko kezkatzeko motiboak izan lituzkete, eta jendeari erakutsi liokete kezka dutela haiekiko eta gerta dakiekeenarekiko. Orain arte, erregai fosilen industria horien lobbyek ordezkatzen duten gutxiengoarekiko soilik erakutsi dute ardura.Gutxiengoa bai, baina botere handia daukate.Botere handia daukate, baina ezin dugu gutxietsi jendearen boterea, gu guztion boterea.
‎Dimisioaren arrazoiei buruz, berriz, azalpenik ez.«Garai berri bat»Aurrera egiteko aukera ugari zituen legebiltzarrean datorren astean bozkatzekoa zuten mozioak, oposizioko taldeak ados baitzeuden. Haiek eta sindikatuek hilabeteak eman dituzte dimisioa eskatzen. Erabakia «berandu» aurkeztu duela salatu zuten atzo.Carmen Adan fiskalburuak otsailaren 18an epaileei igorritako txostenak bizkortu du dena.
‎Jose Antonio Ardanza orduko Jaurlaritzako lehendakaria, Jon Idigoras HBko politikaria, Carlos Garaikoetxea EAko buruzagia eta Xabier Arzalluz EAJko Euzkadi Buru Batzarreko presidentea. Pertsonaia haien eta beste zenbaiten panpinekin, aktualitatearen parodia satirikoa egiten zuen ETB1eko Txoko Latex saioak 1990eko hamarkadaren erdialdean. EITBren Nahieran zerbitzuan daude ikusgai atalak?. –Ohore handia izan zen niretzat Txoko Latex hartan beste Maddalen hura egotea?, oroitu du Maddalen Iriarte ETBko kazetari ohi eta EH Bilduko legebiltzarkideak.
2020
‎Manuel Angel Sanchez Corbi koronelak, Cuadernos de la Guardia Civil en (Guardia Zibilaren koadernoak), duela hiru urte, Mujika Garmendia jo zuen garai haietako ETAko burutzat Cómo la Guardia Civil derrotó a ETA (Nola garaitu zuen Guardia Zibilak ETA) artikulu luzean, Argala komandoari buruzko kapituluan. Auzitegi Nazionalak 2.354 urteko kartzela ezarri zion hari, 2003an, Zaragozako 11 hilketengatik eta 88 zaurituengatik; eta, horregatik, beste hainbestekoa Arregi Erostarberi —logistika ardura egotzi zioten— Epaiketan, biek uko egin zioten deklaratzeari.
‎Gainera, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Osakidetzako profesional guztiei egingo dizkie test azkarrak, Murgak iragarri duenez. Antigorputzak zenbat profesionalek sortu dituzten identifikatu eta, horrela, haien eta pazienteen segurtasuna indartu nahi dutela azaldu du Murgak. Test azkarrak lehenbizi arrisku berezia duten kolektiboei egingo zaizkie, hau da, ZIUetako eta larrialdietako pertsonalari edo gaitza duten pazienteak artatzen aritu direnei.
‎Asteburuetan grabatu dute, astialdian, eta haien eta lagunen agendak bateratu behar izan dituzte: «Ingurukoek onartu behar izan dute momentuko lehentasuna websaila aurrera ateratzea zela».
‎Komunikazio bide baten beharraz gain, babesa ere eskatu dute senideek. Pierruguesen arabera, zahar etxeetako langileek ez dute aski bitarteko babes neurriekin lan egiteko, eta horrek arriskuan jar dezake haien eta egoiliarren bizitza. «Langileentzako ahalik eta babes handiena exijitzen dugu», esan du Gipuzkoako Senideak eko kideak; diputazioarekin izandako azken bileran jakin zuten materiala banatzen dabiltzala.
‎Bai, ondo konpontzen gara. Ezbeharra pasatu aurretik ez genuen ezagutzen elkar, baina orain, bai haiek eta bai guk min bera daukagu barruan. Egoera berean gaude, eta elkar babesten dugu.
2021
‎Julio Blanco balantzak fabrikatzen dituen lantegi bateko nagusia da. Familia bat direla errepikatzen die langileei, seme alabatzat dauzkala, haiek eta beren familiak babestearren aritzen dela une oro. Enpresa bikaintasunaren sari bat irabaztekotan dela azaldu die, erabaki hori hartzen duen batzordearen bisita laster jasoko dutela, eta esan diezaiotela egia:
‎Belaunaldi desberdinak ezin dira alderatu, inguruabar ezberdinak bizi zituztelako haiek eta guk. Adibidez, egun, Michelin izar bat erdiesteko, sekulako inbertsio ekonomikoa egin behar da.
‎euskal kortsarioen kofradiakoak. Haiek eta Baionako Errobi abesbatzakoek elkarrekin kantatu dituzte Agur jaunak! eta Boga boga abestiak.
‎Historias para la frivolidad, Historias para pensar... Chichoren kontzeptuak hainbat aldaera izan zituen urrezko urte haietan eta XXI. mendean ere izan du jarraipenik. 2005ean Películas para no dormir estreinatu zen, Ibañez Serradorren gidaritzapean, Espainiako sei zinemagilek izu eta suspense giroko filmak zuzendu zituzten, bakoitzak berea; tartean, Alex de la Iglesia, Enrique Urbizu eta Paco Plaza.
‎Psikologikoki ere aurrerapauso bat eman dudala uste dut. Taldekide apartak ditut, eta asko ikasten ari naiz haiengandik eta entrenatzaileen multzoarengandik. Oso pozik nago.
‎Irlanda iparraldeko unionistena. Irlandarako protokoloak praktikoki merkatu bakarrean jarri ditu uharteko ipar ekialdeko sei konderriak, eta merkataritza muga jarri du haien eta Britainia Handiaren artean. Hiru ondorio nagusi izan ditu horrek:
‎Hala ere, nork bere aldarria ere bazeraman, blokeak antolatu baitzituzten manifestaziora joateko; gazteena eta mugimendu sozialistarena, esate baterako. Ertzaintza ere gerturatu zen, eta, momentuz batez, gatazka sortu zen haien eta manifestari batzuen artean, eta errefortzuak bidali behar izan zituzten, baina mobilizazioak aurrera egin zuen, langile borrokaren aldeko oihuen artean.
‎Gaur gauza asko egin behar da, egia da, baina nire maisuek ere gauza piloa egin zuten beren garaian. Testuinguruak zeharo ezberdinak dira, haiena eta gurea, baina haiek kristoren lana egin zuten. Ni, adibidez, irakasle, interprete eta ikertzaile naiz, baina behar bezala jotzeko ikerketa behar dut; dena da bat.
‎Egun batez eraman egin zituztela, hori da ziur dakien azkena. Gordetzailea baino ez zen bera, ordea, dioenez, artelan haiek ETAren izenean bildu arren, artistek Euskal Herriarentzat eman baitzituzten. «Artistei hala azaltzen nien nik.
2022
‎Hervék eta Marchalek beharrezko genuen politika irakaskintza eman ziguten bi gazteoi. Geroztik, bi zahar haien eta bi gazte hauen adiskidantza ez zuen Miranderen eta Marchalen heriotzak baizik bakandu.
‎3) Txostenek arreta jartzen dute eskubide urraketen biktimengan, haietan eta haien inguruetan eskubide urraketa horiek eragindako sufrimenduan. Txosten bakoitza, beraz, nahitaez berariazkoa da.
‎Iragan ostegunean, kamioilari gazte bat hil zuten migratzaileek Txilen sartzeko erabiltzen duten pasabide klandestino batetik gertu, eta hilketa horrek kamioi gidarien haserrea handitu du, uste baitute heriotza iheslari batzuekin izandako liskar baten ondorio izan zela. Haien eta beste herritar batzuen kexak, baina, aspaldidanik datoz, hainbatetan kritikatu baitute eremuan ez dagoela «segurtasunik».
‎«Mutikoa oso pozik jarri zen, protagonismoa eman genion, eta solasaldian parte hartu zuen». Preso ohiak, bestalde, zuzendariari adierazi dio «oso ondo islatuta» dagoela hilabete haietan eta egun haietan bizi izan zuena. «Mutikoaren amarentzat, berriz, gogorra izan da.
‎Errusiaren ustez, AEBek ez diote «modu eraikitzailean» erantzun segurtasun bermeei buruz egindako proposamenari. «Saiatzen dira [AEBak] haiei eta aliatuei abantaila emango dieten egoerak sortzen, proposamenen izaerari muzin eginez», kritikatu du Moskuk, Atzerri Ministerioak Interfax berri agentziaren bidez zabaldutako eta AEBen Moskuko enbaxadore John J. Sullivani emandako hamar orrialdeko dokumentuan.
‎baten itzulera, eta bestearen debuta. Ostegunaren atarian, haien eta gainontzekoen beharra izango du: lehia zabal zabalik dago.
‎Errusiaren ustez, AEBek ez diote «modu eraikitzailean» erantzun segurtasun bermeei buruz egindako proposamenari. «Saiatzen dira [AEBak] haiei eta aliatuei abantaila emango dieten egoerak sortzen, proposamenen izaerari muzin eginez», kritikatu du Moskuk, Atzerri Ministerioak Interfax berri agentziaren bidez zabaldutako eta AEBen Moskuko enbaxadore John J. Sullivani emandako hamar orrialdeko dokumentuan.
‎Horrez gain, zaintzailea zaintzeko beharra nabarmendu dute. «Batez ere emakumeek egiten dituzte zaintza lanak, eta haiei eta zaintzari behar bezalako aitortza egitea eta aurpegia jartzea exijitzen dugu», azpimarratu du Susana Laia ELA sindikatuko kideak. Horrez gain, zaintza lanak «ikusezinak» direla salatu, eta zaintza lanen «duintasuna» aldarrikatu dute.
‎Kontua da, sasoi haiek eta ostekoak gogoan, Niko Etxartek berak eman zuela giltza solasaldian. Musikari gisa batetik bestera ibiltzeak, esan zuen Etxartek, Euskal Herria bazterrik bazter ezagutzeko xantza eman zion, luxua zinez.
‎Milaka interakzio eragin zituen, eta, besteak beste, Daniel Lacalle ekonomialariak eta Antonio Caño El País eko zuzendari ohiak ere zabaldu zuten txioa. Haiek eta beste ehunka espainiar nazionalistak.
‎Galiziaren bost garaipen haiek eta gero, 2013an ez zenuen arraun egin, eta 2014an itzuli ziren Kontxara Meirarekin. Ez zineten sailkatu, ordea.
‎estetika bat, jarrera bat, mundu jakin bat sortu edo erakusteko baliatzen dena. Euskal Herrian bertan baditugu bideoklipetan trebatu diren ekoiztetxe ezin finagoak —Arriguri, Badator— eta ez da talde sonaturik jada haien esku eta begietatik igaro ez denik. Mundu mailako joerak ekartzen dituzte gurera, iruditegi propioa sortzeari uko egin gabe.
‎Azaroaren 8an egin zituzten hauteskundeak, eta, oraindik sei eserleku geratzen diren arren banatzeko, 435 eserlekuetatik 218 bereganatu dituzte errepublikanoek; hau da, behe ganberaren kontrola bermatzeko beharrezkoa den kopurua. Hori bai, haiek eta inkestek aurreikusi zuten baino alde txikiagoa atera diete demokratei. Alderdi Demokratak 211 eserleku bereganatu ditu oraingoz, eta, beraz, hamar ordezkari galdu ditu aurreko hauteskundeekin alderatuta.
Haiena eta, beharbada, gastrotekan berarekin dauden lagun eta senideena, hauek direlako ticketbairako, adibidez, behar diren softwareak egiten dituzten enpresako buruak, aparailuen saltzaileak, hornitzaile ofizialak... Baina hori iritzigile amorratu honen asmakizuna baino ez da.
2023
‎Ikasturte honetatik aurrera beren moduluan eguneratu dira hainbat eta hainbat kontzeptu, eta espero duguna da apurka apurka hori guztia ikastetxeetan islatzea. Hau ariketa progresibo bat da, baina konpromisoa irmoa da, bai haiena eta bai gurea, jakina. Horretarako, irizpideak, neurriak eta kontrol prozesuak aktibatuko dira; hori da inportanteena.
‎Faxistek hasiera hasieratik deitoratu zituzten haurren espedizioak «umeen lapurreta» gisa, eta, Chuecaren arabera, kanpaina diplomatikoa eta propagandistikoa egin zuten haurrak itzul zitezen. «Ume haiek eta jende hura multzoka egotea Frantzian eta beste herrialdeetan erregimen frankista lotsarazten zuen».
‎Hainbat ohar idazteaz gain, askotan testuak itzuli egiten zituzten, beste zentsore batek irakurri zezan. Albizu anaiak ziren horietako bi; Torrealdaik bazuen haien eta beste zentsore eta irakurle batzuen berri.
‎EH Bilduren egitasmoaren arabera, ekoizpen kostuak murrizteko edota zerga gutxiago ordaintzeko beste lurralde batera doazen enpresek azken hamar urteetan jaso dituzten laguntza publiko guztiak itzuli lituzkete erabaki hori hartu aurretik. Gainera, haiek eta haien bazkideek lukete EAEko administrazioen dirurik jaso hamar urtez.
‎Gazteak beste emakume batzuk ezagutuko ditu andreentzako espetxe horretan, gizarte arau zurrun eta matxistek giltzapetutakoak denak ere. Eta duintasunari eusteko haien eta beste emakume batzuen borrokaren lekuko ere izango da. Protagonistaren eta beste andre horien guztien ahots isilaraziak ahanzturatik atera, eta Emakume gaiztoak eleberrira eraman ditu Marilar Aleixandre idazleak.
‎Horrez gain, agerraldian Petrok adierazi zuen ELNren bake ordezkaritzak ez duela aginterik gainontzeko kideengan, eta taldean ez dagoela «barne batasunik». Adierazpenok gerrillaren haserrea eragin dute, eta haiei eta elkarrizketei «errespeturik ez erakustea» egotzi diote Petrori. ELNko iturri baten arabera, elkarrizketak «etenda» daude astelehenetik, eta bi aldeek gertatutakoaren gaineko ebaluazio bat egitekoa zuten atzo; ondo bidean, ondoren jarraitu behar zuten elkarrizketek.
‎Batetik, saiatzen dira familien desabantaila sozioekonomikoak konpontzen, edo, gutxienez, haurrek eta familiek besteen moduan parte har dezaten. Bigarrenik, lortzen dute guraso gehienekin informazio fluxua egotea haien eta irakasleen artean. Eta hirugarrenik, familia gehienak dira guraso elkarteko kide, organoetan parte hartzen dute.
‎presoak eta iheslariak izaten dira protagonistak, eta gaiak ere haien egoeraren ingurukoak izaten dira», adierazi du Ibargurenek. «Bertsolarien bitartez egiten dugu haien eta herritarren arteko zubi lana, gure helburua bozgorailu izatea baita».
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia