|
Urrutirago joanda, ausarkeriazko arriskuaz, esaten dute egile horiek gaur egun ikusten eta ezagutzen diren kausa guztiek beren efektuak sortu dituztela, efektu horien agerpena itxarotea baizik falta ez dugularik, eta, esaten dute, baita ere, efektu guztiek, agerpena egin dutenak bezala agerpenik gabeak ere, badutela beren kausalitate saihetsezina, pairatzen ditugun gabezia anitzek efektuak beren kausekin harremanean jartzeko moduan identifikatzea galarazi diguten arren, harreman hori ez delako beti lineala, ezta beti agerikoa ere, hasieratik esan den bezala. Orain jende
|
guztia
bezala mintzatzen bagara, eta hau bezalako hausnarketa nekezak gu arazo sakonagoetara eraman aitzin, esaterako Leibnizen munduko kontingentziaren frogara edo eta Kanten froga kosmologikora, zeren orduan bete betean ibiliko baikinateke Jainkoari galdezka, ea benetan baden edo goi mailako izaki bati duin ez zaizkion zehaztugabetasunekin gu nahasten ibili ote zen, hori bezalako izaki batek dena argi... Hau da, bizitzea ez da, bakarrik, zaila, ia ezinezkoa da, batez ere kausa ikusmiran ez dagoelarik, efektuak galde egiten digun kasuetan, efektu izena oraindik egoki baldin bazaio, efektuak eskatzen duenean bere oinarri eta jatorriak azal ditzagun, bere aldetik jada izaten hasi den kausa bezala azal dezagun, zeren, jende guztiak dakien bezala, geuri dagokigu, kontradantza honen erdian, esanahiak eta definizioak aurkitzea, benetan gustura egingo genukeena begiak lasai lasai itxi eta guk menderatzen duguna baino aise gehiago menderatzen gaituen mundu bat iragaten uztea den arren.
|
|
Urrutirago joanda, ausarkeriazko arriskuaz, esaten dute egile horiek gaur egun ikusten eta ezagutzen diren kausa guztiek beren efektuak sortu dituztela, efektu horien agerpena itxarotea baizik falta ez dugularik, eta, esaten dute, baita ere, efektu guztiek, agerpena egin dutenak bezala agerpenik gabeak ere, badutela beren kausalitate saihetsezina, pairatzen ditugun gabezia anitzek efektuak beren kausekin harremanean jartzeko moduan identifikatzea galarazi diguten arren, harreman hori ez delako beti lineala, ezta beti agerikoa ere, hasieratik esan den bezala. ...kezak gu arazo sakonagoetara eraman aitzin, esaterako Leibnizen munduko kontingentziaren frogara edo eta Kanten froga kosmologikora, zeren orduan bete betean ibiliko baikinateke Jainkoari galdezka, ea benetan baden edo goi mailako izaki bati duin ez zaizkion zehaztugabetasunekin gu nahasten ibili ote zen, hori bezalako izaki batek dena argi eta garbi egin eta esan behar zuen bitartean, beraz jende
|
guztia
bezala mintzatuz, egile horiek aldarrikatzen dutena da ez duela merezi biharko egunarekin kezka gaitezen, zeren, aldez edo moldez, gertatuko den guztia dagoeneko gertatu baita, eta kontraesana itxurazkoa baizik ez da, demostratua geratu denez, zeren, harria berau bota zuen eskura itzularazi ezin dela egia izanik ere, egia baita, halaber, guk ezin izango diegula zartakoari eta zauriari itzuri, pun... Hau da, bizitzea ez da, bakarrik, zaila, ia ezinezkoa da, batez ere kausa ikusmiran ez dagoelarik, efektuak galde egiten digun kasuetan, efektu izena oraindik egoki baldin bazaio, efektuak eskatzen duenean bere oinarri eta jatorriak azal ditzagun, bere aldetik jada izaten hasi den kausa bezala azal dezagun, zeren, jende guztiak dakien bezala, geuri dagokigu, kontradantza honen erdian, esanahiak eta definizioak aurkitzea, benetan gustura egingo genukeena begiak lasai lasai itxi eta guk menderatzen duguna baino aise gehiago menderatzen gaituen mundu bat iragaten uztea den arren.
|