2015
|
|
Baina zu, ene arima, hemen idatzirik bazaude, zergatik zaude goibel eta jartzen nauzu ezin egonik? Itxaron Jainkoagan, orain ere Berari aitortuko baitizkiot neure bekatuak eta beraren errukiak, eta
|
guztiak
bat eginik, gorespen-kanta egingo dut amaigabeko intziriez neure Salbatzaile eta neure Jainkoari. Gerta daiteke neure aintza kantatuko diodan egunen bat iristea, eta nire kontzientzia atsekabetua izango ez dena; orduan intziri eta beldur guztiak amaituko dira; baina, bien bitartean, itxaropenean eta isiltasunean izango da nire indarra.
|
|
Oi!, kontua da azalera agertzen ez diren har batzuk geratzen direla, harik eta, Jonasen huntza jan zuenak bezala, bertuteak jaten dizkiguten arte: buru-estimu eta buruiritzi handiegiaz, hurkoekiko juzguez, gauza txikietan bada ere, haienganako maitasunik ezaz, geure burua bezala maitatzen ez ditugula; horrela, arrastaka bada ere bekatu ez izateko heinean eginbeharra bete arren, ez gara iristen, ezta hurrik eman ere, Jainkoaren borondatearekin
|
guztiz
bat eginik egoteko izan behar lukeenera.
|
|
(Batera ikusitakoa dut soilik gogoan). Honela hemen ere, arima Jainkoarekin
|
guztiz
bat eginik, geure arimen barruan eduki behar dugun zeru goreneko gelan sarturik dagoela (izan ere, argi dago Jainkoa haietan dagoela, egoitza hauetako bat duela), eta, arima honela estasian dagoenean, sekretu hauek ikusterik Jaunak beti nahi izaten ez badu ere (Hartaz gozatzean erabat murgildua dagoelako, hain on handi hori nahikoa duela), noizean behin nahi izaten du arima bere baitako egoera ha...
|
|
4 Hala ere, badakit nik une batzuetan beldur handiaz zebilela; beste batzuetan oso nahasirik, hainbesteko ondasuna nondik etorri zitzaion ez baitzekien. Hura eta ni
|
guztiz
bat eginik geunden, eta ez zen ezer gertatzen haren ariman nik jakin gabe, eta horrela, lekuko ona izan naiteke eta sinets diezadakezue honetaz esaten dizuedan guztia.
|
|
eta ez dut uste deabruarena izanik hainbeste iraun dezakeenik, arimari onura nabari-nabaria eta barruko hain bake handia ekarriz, harengan ez baita ohikoa hori, eta ezin baitu, nahi izanda ere, hain gauza txarrak hainbeste on egin. Arima Jainkoarekin
|
guztiz
bat eginda eta gogoan Hura duela ikusteak, hain amorru handia emango lioke, non, saiatuko balitz ere, ez bailitzateke sarri itzuliko; leiala da Jainkoa, eta ez du onartuko deabruari halako eskua ematea, Haren Maiestatearen gogoko izatea eta haren ohore eta aintzarako bere bizia eskaintzea baino besterik nahi ez duen arima batengan; bestera egingo du: berehala aginduko du begiak zabalaraz diezazkiotela.
|
|
Sarritan zentzua galdurik eta maitasun honetaz mozkorturik bezala egoten nintzen, eta sekula ezin izan nuen ulertu nola zen. Ongi nekien Jainkoa zela, baina ezin nuen ulertu nola jarduten zuen hemen; izan ere, egiaz ahalmenak ia
|
guztiz
bat eginik daude, baina ez jarduerarik ez izateraino murgildurik. Orain ulertzean, ezin gustagarriago gertatu zait.
|
|
Ahalmenak ia
|
guztiz
bat eginik: adiera teknikoan, Jainkoagan bat eginik.
|
|
26 Gauza hauek eta hainbeste santuren arrazoiek sendotzen naute, ni hain kaskarra izanik, ez dela Jainkoa izango burura etorriz beldur hauek ditudanean. Baina otoitzean, eta gelditasunean eta gogoa Jainkoagan dudala nagoenean, munduan diren jakintsu eta santu
|
guztiak
bat eginik pentsa daitezkeen oinaze guztiak emango balizkidate eta nik sinetsi nahiko banu ere, ezingo nuke sinetsi hau deabrua denik, ezin dudalako. Eta sinestera eraman nahi nindutenean, beldur izaten nintzen nork esaten zuen kontuan izanik, eta haiek egia esango zutela uste nuen, eta ni, nintzen bezalakoa izanik, engainatua egongo nintzela; hala ere, lehenbiziko hitz, bildutasun edo ikuskaria izan orduko, desegina izaten zen esan zidaten guztia; nik ezin nuen gehiago eta Jainkoa zela sinesten nuen.
|
|
Eta hartu hau ongi gogoan eta argi ikusiko duzue zuzen nabilela. Perfekzioaren gorena argi dago ez datzala barruko gozotasunetan, ez liluramendu handietan, ez ikuskarietan, ezta profezia-espirituan ere; Jainkoaren borondatearekin
|
guztiz
bat eginda egotean baizik: Hark nahi duela ikusten dugun edozein gauza, geure gogo guztiaz nahi izatean, eta bai gozoa dena eta bai garratza dena alaitasun berberaz onartzean, Haren Maiestateak nahi duela ikusirik.
|
|
1 Jesus izan bedi nire aitarekin eta gorde beza Egiptoko jende honengandik, izuturik bainauka gaixo hauekin egin dituzten gauzekin. Ni saiatu naiz esana egin dezaten, handia zelako sortu zen eskandalua; eta hala iruditu zitzaien hemen, batez ere domingotarrei?, nik elkarri laguntzen diotelako susmoa baitut; izan ere, erreforma hau dela-eta
|
guztiek
bat egin dute, eta ni haien deiadarrak entzuten asperturik nengoen. Egia esateko, aspalditik daude sufritzen, eta hala ere, beren justiziarekin ez dutela kalte egiten esanez neure iritzia bidali ez banie, ez dut uste haien esanera jarriko zirenik.
|
|
arimak ez daki ezer bere buruaz ezta ez daki ezer egiten ere, ez daki nola eta nondik (eta ezin dezake jakin ere) etorri zitzaion hain ondasun handi hura. Badaki bizitzan ahogoza daitekeenik gozoena dela, munduko atsegin eta gustu
|
guztiak
bat eginda baino ere gozoagoa. Bere burua hazia eta indartua ikusten du, noiz merezi izan zuen jakin gabe; egia handietan eskolatua, eskolatzen duen Maisua ikusi gabe; bertuteetan sendotua, hain ongi dakien eta egin ahal duenaren aldetik atseginez betea.
|