2015
|
|
Oi!, kontua da azalera agertzen ez diren har batzuk geratzen direla, harik eta, Jonasen huntza jan zuenak bezala, bertuteak jaten dizkiguten arte: buru-estimu eta buruiritzi handiegiaz, hurkoekiko juzguez, gauza txikietan bada ere, haienganako maitasunik ezaz, geure burua bezala maitatzen ez ditugula; horrela, arrastaka bada ere bekatu ez izateko heinean eginbeharra bete arren, ez gara iristen, ezta hurrik eman ere, Jainkoaren borondatearekin
|
guztiz
bat eginik egoteko izan behar lukeenera.
|
|
(Batera ikusitakoa dut soilik gogoan). Honela hemen ere, arima Jainkoarekin
|
guztiz
bat eginik, geure arimen barruan eduki behar dugun zeru goreneko gelan sarturik dagoela (izan ere, argi dago Jainkoa haietan dagoela, egoitza hauetako bat duela), eta, arima honela estasian dagoenean, sekretu hauek ikusterik Jaunak beti nahi izaten ez badu ere (Hartaz gozatzean erabat murgildua dagoelako, hain on handi hori nahikoa duela), noizean behin nahi izaten du arima bere baitako egoera ha...
|
|
4 Hala ere, badakit nik une batzuetan beldur handiaz zebilela; beste batzuetan oso nahasirik, hainbesteko ondasuna nondik etorri zitzaion ez baitzekien. Hura eta ni
|
guztiz
bat eginik geunden, eta ez zen ezer gertatzen haren ariman nik jakin gabe, eta horrela, lekuko ona izan naiteke eta sinets diezadakezue honetaz esaten dizuedan guztia.
|
|
eta ez dut uste deabruarena izanik hainbeste iraun dezakeenik, arimari onura nabari-nabaria eta barruko hain bake handia ekarriz, harengan ez baita ohikoa hori, eta ezin baitu, nahi izanda ere, hain gauza txarrak hainbeste on egin. Arima Jainkoarekin
|
guztiz
bat eginda eta gogoan Hura duela ikusteak, hain amorru handia emango lioke, non, saiatuko balitz ere, ez bailitzateke sarri itzuliko; leiala da Jainkoa, eta ez du onartuko deabruari halako eskua ematea, Haren Maiestatearen gogoko izatea eta haren ohore eta aintzarako bere bizia eskaintzea baino besterik nahi ez duen arima batengan; bestera egingo du: berehala aginduko du begiak zabalaraz diezazkiotela.
|
|
Sarritan zentzua galdurik eta maitasun honetaz mozkorturik bezala egoten nintzen, eta sekula ezin izan nuen ulertu nola zen. Ongi nekien Jainkoa zela, baina ezin nuen ulertu nola jarduten zuen hemen; izan ere, egiaz ahalmenak ia
|
guztiz
bat eginik daude, baina ez jarduerarik ez izateraino murgildurik. Orain ulertzean, ezin gustagarriago gertatu zait.
|
|
Ahalmenak ia
|
guztiz
bat eginik: adiera teknikoan, Jainkoagan bat eginik.
|
|
Eta hartu hau ongi gogoan eta argi ikusiko duzue zuzen nabilela. Perfekzioaren gorena argi dago ez datzala barruko gozotasunetan, ez liluramendu handietan, ez ikuskarietan, ezta profezia-espirituan ere; Jainkoaren borondatearekin
|
guztiz
bat eginda egotean baizik: Hark nahi duela ikusten dugun edozein gauza, geure gogo guztiaz nahi izatean, eta bai gozoa dena eta bai garratza dena alaitasun berberaz onartzean, Haren Maiestateak nahi duela ikusirik.
|