2015
|
|
10 Irudimenak sortuak badira, seinale hauetako bat ere ez dago, ez ziurtasunik, ezta bakerik eta barruko gozotasunik ere; dena dela, gerta daiteke, eta ezagutzen ditut hori gertatu zaien pertsona batzuk, hau da, gelditasunezko otoitzean eta espirituzko ametsetan murgilduak egonik, batzuk beren gorpuzkeraz edo irudimenez oso ahulak direlako, edota ez dakit zergatik, bildutasun sakon honetan hain daude beren baitatik irtenak, non ez baitute sentitzen kanpotiko ezer, eta zentzumen guztiak daude lokartuak bezala, lo dagoen pertsona baten antzera, eta, beharbada, horrela da, lokartuak daudela, eta iruditzen zaie ametsetan bezala hitz egiten zaiela eta are gauzak ikusten dituztela, eta Jainkoaren partekoa dela uste dute, eta, azken batean, amets egindakoaren antzeko ondorioak uzten dituzte. Eta gerta daiteke,
|
gure
Jaunari maitasunez gauza bat eskatzea, eta nahi dutena esaten dietela iruditzea, eta hau noizbehinka gertatzen da. Baina Jainkoaren hizketei buruz esperientzia handia dutenei, ezin izango zaie, nire iritziz, engainurik sartu irudimen kontu honetan.
|
|
deabruak arimari egiten dion erasoa haren jabe egiteko, eta Jaunak erabiltzen duen iaiotasun eta errukia hura Beraganaitzultzeko eta ni gorde ez nintzen arriskuetatik gordetzeko. Eta batez ere,
|
gure
Jaunaren maitasunagatik eta hura Beregana erakartzeko darabilen maitasun handiagatik, eskatzen dut gorde daitezela arriskuetatik; izan ere, haietan jarriz gero, ez dago fidatzerik hainbeste etsaik eraso egiten digutenean eta geure burua babesteko gu hain ahulak garenean.
|
|
Hau esan dut, argi gera dadin nire gaiztakeria eta Jainkoaren ontasun handia eta zein ongi merezia nuen infernua hain esker gaiztokoa izateagatik; eta mojaren batek hau irakurtzea Jaunak agindu eta nahi baleza, nigan zentzatu dadin ere bai; eta
|
gure
Jaunaren maitasunagatik eskatzen diet ihes egin dezatela halako jostaldietatik. Berorren Maiestateak nahi beza, nik neure itsumenagatik, ez dela txarra esanez eta hain arrisku handia bermatuz engainatu ditudan haietako norbaitek begiak zabal ditzala; neure itsumenagatik, apropos ez bainituen engainatu nahi; eta, esan dudanez?
|
|
Horregatik, ene neba eta ahizpak, zuen otoitzak hain ongi entzun dituenez gero, lehia gaitezen Haren Maiestatea zerbitzatzen. Gogoan izan, orain zeuen begiz ikusita lekuko zaretenok, egin dizkigun mesedeak eta zenbat neke eta ezinegonetatik gorde gaituen; eta etortzeko direnek, bidea lau lau aurkituko dutenez gero, ez dezatela utz behera joaten perfekziozko ezer,
|
gure
Jaunaren maitasunagatik. Ez dezala inork esan haietaz, beren hasierak goraipatzen dituzten Ordena batzuez esan izan dena.
|
|
33
|
Gure
Jaunaren maitasunagatik eskatzen dizuet, gogora dezazuela zein laster bukatzen den guztia eta Ordena honetara ekartzeaz gure Jaunak egin digun mesedea, eta zein samin handia izango duen nolabaiteko lasaikeriari hasiera eman diezaionak. Jar ditzazuela, beraz, begiak Profeta santu haiengandik dugun jatorrian.
|
|
1 Ni Palentzian nintzela, esanda geratu den hango fundazioan, Osmako gotzainaren, Velázquez Doktorearen, gutun bat ekarri zidaten; hura Toledoko eliza nagusiko kalonje eta katedratikoa zela eta ni oraindik beldur batzuekin ari nintzela, berarekin harremanetan jartzen saiatu nintzen, oso jakintsua eta Jainkoaren zerbitzaria zela banekielako; eta horrela, ekin eta ekin egin nion nire arimaren ardura hartu eta konfesa nintzan. Zereginez beterik egon arren,
|
gure
Jaunaren maitasunagatik eskatu nionez eta nire premiaz jabetu zenez, hain gogo onez egin zuen, non harriturik geratu bainintzen, eta Toledon izan nintzen tarte osoan, eta luzea izan zen, konfesatu ninduen eta harremana izan nuen berarekin. Nik lau lau agertu nion neure arima, ohi dudanez.
|
|
24
|
Gure
Jaunaren maitasunagatik, eskatzen diet hau irakur dezaten ahizpa eta anaiei, nire alde otoitz egin diezaiotela gure Jaunari, nitaz errukitu dadin eta garbitokiko oinazeetatik aska nazan eta bere buruaz gozatzen utz diezadan, han egotea merezi izan badut. Bada, bizi naizen artean ikusterik izango ez duzuenez gero, hila naizenerako, izan bekit nolabaiteko irabazia hau idazten nekatu izana eta, irakurri nahi bazenute, zuei poz emateko zerbait esaten asmatzeko gogo biziaz idatzi izana.
|
|
Ikusten duzue, ene ahizpak, nola amaitu ziren neke hauek, eta nola orain duen aintza amaigabekoa izango den. Saia gaitezen orain,
|
gure
Jaunaganako maitasunagatik, gure ahizpa honi jarraitzen. Geure buruari uko eginez, hark bere buruari egin zionez, geure ibilaldiaren amaierara iritsiko gara, hain bide laburrean ibilirik, guztia amaitzen baita.
|
|
Izan ere, ahizpak ez dira konturatzen, Jainkoagan murgildurik daudelako; baina ni gaixotuko diren beldur naiz eta Erregela bete dezatela nahiko nuke, nahikoa zeregin baitago hor, eta gainerakoa izan dadila leuntasunez. Batez ere zerikusi handikoa da hildurari dagokion hau eta,
|
gure
Jaunaren maitasunagatik, kontuan har bezate prioreek, zuhurtasuna gauza handia dela gauza hauetan eta talentuak ezagutzea, eta honetan oso argi ez badabiltza, haiei on egin beharrean, kalte handia egingo diete eta egonezinik jarriko dituzte.
|
|
Pena ematen dit eta ez dakit zer egin, gaitz handia egiten baitit, berorren gorentasunari esan nionez, haiek hori jakitea.
|
Gure
Jaunaren maitasunagatik, joka beza azkar horretan; har gogoan haren zerbitzurako dela. Eta adore izan dezala toki arrotzean ibiltzeko; gogora beza nola zebilen Andre Maria Egiptora joan zenean, eta gure aita San Jose.
|
|
Beldurrez nago Frai Domingo lizentziatuak etorri behar duenean, bat batean okerkerian harrapatuko ote nauen, hemendik izango dela uda honetan esan didate-eta.
|
Gure
Jaunaren maitasunagatik, santu hark ikus dezanean, bidal biezat, Toledora itzultzen naizenean astia izango baita ikus dezagun. Salazarrek ikusteari, aukera on bat ez bada?
|
|
8 Berorri eskatzen diot,
|
gure
Jaunaren maitasunagatik, ez nazala ahantz bere otoitzetan, ezta emakume hauek ere. Eta esku artean dugun arazo honetan, izan beza ardura berezia, hau da, gure Jaunaren zerbitzurako izango bada, egin dadila, eta bestela, utz dezala, horrela egingo baitugu hemen.
|
|
6
|
Gure
Jaunaren maitasunagatik, begira beza ongi berorren gorentasunak, eta gogoan izan guztien onari gehiago begiratu behar zaiola beti partikularrari baino, eta, han itxirik daudenez gero eta elkarrekin bizi direnez gero, elkarren akatsak jasan behar dituztela, Ordenako beste sufrimendu batzuekin batera (eta azken sufrimendu hau da gogorrena, ongi asmatzen ez denean); berorren gorentasunak lagun dieza... Aska nazala ni berorren gorentasunak; hala agintzen badu, ni neu konponduko naiz haiekin.
|
|
3 Eta adierazpenak idatzi dituztenek zerk eraginik egin dituzten jakin ahal bada,
|
gure
Jaunaren maitasunagatik, berorren maiestateak begira dezala, haren aintza eta ohoreari dagokionez; izan ere,, oihaldunek, beren adierazpenak aintzat hartzen direla ikusiz gero, bisita eragoztearren, hura egiten duena heretikoa dela zabalduko dute, eta Jainkoaren beldurrik ez den tokian erraz izango da frogatzea.
|
|
|
Gure
Jaunaren maitasunagatik eskatzen diot, ene alaba, sufritzeko eta isilik egoteko, eta ez bitez saia aita hori hortik botatzen, berarekin neke eta nahigaberik handienak badituzte ere, Jainkoa iraintzera iristen ez den gauza bada behintzat. Ezin dudalako onartu mesede egin digunarekin esker txarreko ager gaitezen.
|
|
Jainkoak barka biezaio su hau piztu duenari. Hau oso garrantzitsua da eta horretan eginahalak egin behar ditu berorrek,
|
gure
Jaunaren maitasunagatik.
|
|
Orain arte hemengo nire adiskide kalonje baten zerbitzari izan da; hark ziurtatu dit bertutetsua eta zintzoa dela; idazten eta gauzak kontatzen ongi dakiela. Arren eskatzen diot berorren aitatasunari,
|
gure
Jaunaren maitasunagatik, harentzat lana aurkitu ahal balu, egin diezadala mesede hau eta Haren Maiestateari zerbitzua; eta, behar izanez gero, hura gomendatzeko esan ditudan gauza hauek aipatuz; niri esan didanak egi egia baizik ez baitit esango.
|
|
7 Berorren aitatasunari eskatzen diot,
|
gure
Jaunaren maitasunagatik, ez ditzala bertan behera utz eta lagun diezaiela berorren otoitzekin proba honetan, Jainkoa dutelako soilik, eta lurrean ez dutelako kontsolatzeko beste inor. Hala ere, ezagutzen dituen Haren Maiestateak babestuko ditu eta berorren aitatasunari argi egingo dio gauza bera egin dezan.
|
|
6 Nahigabe handia eman didana izan da, hor aita probintzialak egin zuen informazio prozesuan gauza batzuk etortzea, gezur handiak direla argi dakizkidanak, orduan ni bertan nintzelako.
|
Gure
Jaunaren maitasunagatik, azter bezate ongi inork beldurragatik edo nahasmenagatik halakorik esan duen; izan ere, Jainkoaren aurkako irainik ez denean, ez du batere axola, baina gezurrak eta norbaiten kaltetan izanik, biziki nahigabetu naiz. Hala ere ezin dut sinetsi, guztiek dakitelako nolako gardentasun eta bertutez aritzen den aita Gracián maisua gurekiko harremanetan eta zenbat on egin eta lagundu digun aurrera joaten gure Jaunaren zerbitzuan.
|
|
4 Hain bide luzeari ekiteko osasunez ongi dagoen jakiteko gogo bizia dut;
|
gure
Jaunaren maitasunagatik, saia bedi berorren aitatasuna niri laburki idazten eta gutunak bide batzuetatik bidaltzen (hau baita beste arazo bat: Ávilan zein aukera gutxi dagoen ikustea berorren aitatasunaren berri jakiteko, noizbehinka izan ezik), Madrileko edo Segoviako bidetik joan behar baitute eta, batzuetan, Toledokotik.
|
|
Oso pozik daude; beroriei ematen dieten nahigabeak kezkatzen ditu soilik.
|
Gure
Jaunaren maitasunagatik, ez bezate beste gauzarik ulertu, biziera honetarako hain prestaturik dauden arimak kezkatzekorik. Hemen izango dituzte berorien pozerako, beharbada, beste inon baino hobeki, eta etxe honetako guztiak berorien zerbitzaritzat eta otoitzez laguntzailetzat har ditzakete.
|
|
Uste dut bidezkoa izango zela guztiaren jakinean ni jartzea.
|
Gure
Jaunaren maitasunagatik ez bedi izan hain errukigabea. Eta esan biezat baita nola doazen Andaluziako gorabeherak eta aita frai Buenaventurarenak, ardura handiaz bainauka.
|
|
Orain izan dugun esperientzia honekin, kontuz ez bagabiltza, dena joango da gero eta okerrago. Berorren agurgarritasuna oraindanik kontu handia izanez joan dadila zahar eginez?
|
gure
Jaunaren maitasunagatik, hainbesteko partea egokitu zaionez gero?, nik gauza bera egingo baitut.
|
|
Benetan lasaitasuna eman dit hari idatzi ahal izateak ere. Horra joaten bada, ene alaba, kontu izan beza zer egiten duen eta hari kasu egiteko etxean norbait izan dadin, eta gogoan izan zer arriskutan izan garen asmo onezko deskuidu hauengatik; eta zentzaturik geratu ez bagina, ez dakit zer gerta zitekeen, hain garesti irteten baitzaigu; eta
|
gure
Jaunaren maitasunagatik, ez dadila besterik izan eskatzen diot; izan ere, orain ez da bisitaria zer emango dioten beldurrez egoteko, eta ez da zertan izan bisitaria zeneko beldurrik.
|
|
Jainkoari poz emateko egin behar dudanera itzuliz lortzen dut erremedioa; eta Haren Maiestatea bitartean sartuz, haren alde buru eta bihotz ekingo nioke lanari; bestela, badiotsot berorri, ez niokeela inolako eragozpenik jarriko bidean; izan ere, hura berorren etxetik kanpo ikusteko nuen gogoa hain handia izanik, horrek ematen zidan poza askoz ere handiagoa zen haren sufrimendua baino. Eta, beraz, arren eskatzen diot berorri,
|
gure
Jaunaren maitasunagatik, egin diezadala berorren etxean berriro ez hartzeko mesedea, erreguak eta dituen premiak gorabehera, ni bakez izan nadin; izan ere, berorrekin egotearen kontuan, hura zoraturik dago, beste gauza batzuetan egon ez arren, nik adituengandik baitakit hori gerta daitekeela. Eta Sernak ez du horretan zerikusirik (hara joatea buruan ez zuenean ere, gauza bera egin nahi baitzuen), beraren gaixotasunak baizik; eta, egia esan, beldur handia nuen gehiegikeriaren bat ez ote zen gertatuko.
|
|
Pentsa dezagun arimentzat hoberena denari begiratu diola; gainerako guztiari, honen ondoan, ez zaio kasu handirik egin behar. Betiko ona nahiz txarra da doakiguna, eta horrela eskatzen diot berorren gorentasunari,
|
gure
Jaunaren maitasunagatik, ez pentsatzeko pena hartzeko arrazoietan, poza hartzekoetan baizik; izan ere, horretan asko irabazten da, eta gainerakoetan galdu, eta berorren osasunari ere kalte egin diezaioke, eta horri begiratzera beharturik dago, horretan guztioi asko doakigulako. Eman biezazkio Jainkoak berorren gorentasunari uste asko, guztiok eskatzen diogunez.
|
|
Arren eskatzen diot ez nazala samindu titulu handi horiekin,
|
gure
Jaunaren maitasunagatik.
|
|
7
|
Gure
Jaunaren maitasunagatik erregutzen diot berorren maiestateari, laster batean askatzeko agindu dezala, eta agindua eman dadila, oihaldunekin, oinuts gaixo hauek ez dezatela hainbeste sufritu, beraiek ez baitute egiten isilik egon eta sufritu baino besterik eta asko irabazten dute; hala ere, eskandalua ematen da herrietan.
|
|
Egiaz pentsa dezake berorrek ez nagoela axolarik gabe eta ez naizela egongo ere, berori Alban dagoela jakin dezadan bitartean; eta beraz, jakin nahi dut zer egiten den kasu honetan eta ez dadila deskuida gauzak egiten, arriskua ez baitago batere hila.
|
Gure
Jaunaren maitasunagatik, ez dadila berori deskuida, negua bertan dagoenez gero ez zaio gaizki etorriko su onak izango dituen lekura joatea, berorrek egin ohi duenez; bada, sinets beza deabruak ez duela lorik egiten, abisu eman didatenez. Hau egia da, eta horregatik beldur handia dut, nahi dezagunean dugula erremediorik jarri, eta emakume hori isilik dagoelako ez daitezela lasai egon.
|
|
3 Berorri eskatzen diodana hau da:
|
gure
Jaunaren maitasunagatik, beti gogoan izan dezala ni naizena, Jainkoak egiten dizkidan mesedeei kasurik ez egiteko, kaskarragotzat hartzeko ez bada; izan ere, hain gaizki ordaintzen dizkiodanez gero (argi baitago hartzea dela eta zor handiagoz geratzea), berorrek mendeku egin diezaiola Jaun honi nire ordez, Haren Maiestateak ni mesedeekin zigortzea besterik ez duelako nahi, bere burua ezagutzen du...
|
|
Berorrek ez nazala ahantz berorren sakrifizio santuetan,
|
gure
Jaunaren maitasunagatik, eta Luisa de la Cerda anderea ikusten badu, esan diezaiola ongi nagoela eta ez dudala astirik besterik esateko.
|
|
Gaur ekarri didate gutun hori Valladolidetik, eta bat batean izu ikara eman dit albisteak; baina gero Jainkoaren epaiak sakonak direla eta azken batean maite duela Ordena hau etorri zait burura, eta hortik gauza onen bat aterako duela edota guk ez dakigun kalteren bat saihestu.
|
Gure
Jaunaren maitasunagatik, ez beza har penarik berorren agurgarritasunak.
|
|
4 Lehenik, uler beza berorren jauntasunak,
|
gure
Jaunaren maitasunagatik, fraide oinuts guztiak batera ezereztzat ditudala berorren jauntasunaren arroparen ondoan(?); hau horrela da, eta berorren jauntasuna samintzea bihotzean sentituko nuke. Haiek ez dituzte ikusi gutun hauek ezta ikusiko ere; hala ere, Marianori esan diot, obeditzen badute, berorren jauntasuna erruki izango dela badakidala.
|
|
1 Jesus. Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorrekin, ene aita, eta ordain biezaio berori ikusteko izan dezakedan itxaropenarekin eman didan poza; izan ere, poz handia izango da niretzat, eta horrela eskatzen diot berorren agurgarritasunari,
|
gure
Jaunaren maitasunagatik, eman dezala agindua hori bideratzeko; izan ere, poz hau ez izateak ematen duen pena ez da itxaroten denean bezain handia izaten, eta nik uste dut Haren Maiestatea horretaz baliatuko dela.
|
|
3
|
Gure
Jaunaren maitasunagatik ez utzi berorren jauntasunak osasunez nola dabilen niri jakinarazi gabe (besterik ezean, toki hartan berori ez aurkitzean senti nezakeen bakardadearen erremediorako), eta berorren jauntasunak jakinaraz biezat hor bakezko berririk den, hemen entzuten dudanaz oso kezkaturik bainago, berorri idazten diodanez; izan ere, nire bekatuengatik negozio hau gerra bidetik eramaten bad...
|
|
4 Esaten didate Braganzako dukea dela, hura mantentzen duena, eta min eman dit bihotzean, berorren jauntasunaren tartekoa delako, horrez gainera dauden arrazoi ugariak kontuan hartu gabe.
|
Gure
Jaunaren maitasunagatik, dukearengan berorren jauntasunak indar handia izan behar du eta, saia bedi harmonia lortzen, izan ere, esaten didatenez, gure erregeak ahal duen guztia egiten du eta horrek asko zuritzen du haren kausa; izan bitez kontuan etor daitezkeen kalte larriak, esan dudanez, eta berorren jauntasunak begira biezaio Jainkoaren ohoreari; uste dut hala egingo duela, beste edozein gauzarekiko errespetua aintzat hartu gabe.
|
|
8 Kontuan har beza berorren jauntasunak seme alabena dela huts egitea eta gurasoena barkatzea eta haien hutsegiteei ez begiratzea.
|
Gure
Jaunaren maitasunagatik erregutzen diot berorren jauntasunari, egin diezadala mesede hau. Kontuan izan beza hala komeni dela gauza askogatik, agian, berorren jauntasunak hortik nik bezain ongi, ni hemen bainago?
|
|
Teutonio jaunak titulu arranditsuak jartzen zizkiolako dio hori. . Arren eskatzen diot ez nazala samindu titulu handi horiekin,
|
gure
Jaunaren maitasunagatik? (Gut.
|
|
2
|
Gure
Jaunaren maitasunagatik, ez dezala joateko tentaldirik izan guztiok hondatzeko, ni behintzat hondatzeko; izan ere, Jainkoak osasuna ematen badio ere, berorren osasunaren arriskua niri hemen kentzeko nahiko da. Poztuko litzateke etxea zein ongi dagoen ikusteaz?
|
|
Ez dago hemen aingeruak izaterik, ez baita haiena bezalakoa gure izaera. Beraz, ez zait arima nahasten tentaldi handi handietan murgildua ikusten dudanean; izan ere,
|
gure
Jaunaren maitasuna eta beldurra daudenean, irabazi handiaz irtengo da. Badakit nik hori.
|
|
Eta hau egitea hain garrantzitsua izanik, prelatua desegiten bada ere, priore hura santa bat dela eta asmo onez ari dela pentsatuz, gogor egin biezaio bere buruari hura karguan ez mantentzeko. Hau eskatzen dut soilik,
|
gure
Jaunaren maitasunagatik, hautatuko direnak nolabaiteko goseaz edo nahikeriaz ikusiko balitu, ez beza nahi Jainkoak halakorik?, baliorik gabe utz dezala hautaketa eta aukera ditzaten beste monasterioetakoak izenda ditzala hauetako priore; izan ere, horrela eginiko hauteskundetik sekula ez da gauza onik etorriko.
|
|
Liburu honetan esan dezadan guztian men egiten diot Erromako Eliza Ama Santuak ontzat duenari, eta gauzaren bat haren aurkakoa balitz, nik behar bezala ez ulertzeagatik litzateke. Eta, beraz,
|
gure
Jaunaren maitasunagatik, eskatzen diet hau ikusteko diren jakintsuei, azter dezatela berariaz eta zuzendu horretan hutsen bat balego, eta beste gauzetan izan ditzakeen beste asko. Ezer onik balego, izan bedi Jainkoaren aintza eta ohorerako eta haren Ama txit santu, gure Zaindari eta Andrearen zerbitzurako, beraren duin izan ez arren, haren abitua baitaramat aldean.
|