Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 26

2015
‎10 Irudimenak sortuak badira, seinale hauetako bat ere ez dago, ez ziurtasunik, ezta bakerik eta barruko gozotasunik ere; dena dela, gerta daiteke, eta ezagutzen ditut hori gertatu zaien pertsona batzuk, hau da, gelditasunezko otoitzean eta espirituzko ametsetan murgilduak egonik, batzuk beren gorpuzkeraz edo irudimenez oso ahulak direlako, edota ez dakit zergatik, bildutasun sakon honetan hain daude beren baitatik irtenak, non ez baitute sentitzen kanpotiko ezer, eta zentzumen guztiak daude lokartuak bezala, lo dagoen pertsona baten antzera, eta, beharbada, horrela da, lokartuak daudela, eta iruditzen zaie ametsetan bezala hitz egiten zaiela eta are gauzak ikusten dituztela, eta Jainkoaren partekoa dela uste dute, eta, azken batean, amets egindakoaren antzeko ondorioak uzten dituzte. Eta gerta daiteke, gure Jaunari maitasunez gauza bat eskatzea, eta nahi dutena esaten dietela iruditzea, eta hau noizbehinka gertatzen da. Baina Jainkoaren hizketei buruz esperientzia handia dutenei, ezin izango zaie, nire iritziz, engainurik sartu irudimen kontu honetan.
‎deabruak arimari egiten dion erasoa haren jabe egiteko, eta Jaunak erabiltzen duen iaiotasun eta errukia hura Beraganaitzultzeko eta ni gorde ez nintzen arriskuetatik gordetzeko. Eta batez ere, gure Jaunaren maitasunagatik eta hura Beregana erakartzeko darabilen maitasun handiagatik, eskatzen dut gorde daitezela arriskuetatik; izan ere, haietan jarriz gero, ez dago fidatzerik hainbeste etsaik eraso egiten digutenean eta geure burua babesteko gu hain ahulak garenean.
‎Hau esan dut, argi gera dadin nire gaiztakeria eta Jainkoaren ontasun handia eta zein ongi merezia nuen infernua hain esker gaiztokoa izateagatik; eta mojaren batek hau irakurtzea Jaunak agindu eta nahi baleza, nigan zentzatu dadin ere bai; eta gure Jaunaren maitasunagatik eskatzen diet ihes egin dezatela halako jostaldietatik. Berorren Maiestateak nahi beza, nik neure itsumenagatik, ez dela txarra esanez eta hain arrisku handia bermatuz engainatu ditudan haietako norbaitek begiak zabal ditzala; neure itsumenagatik, apropos ez bainituen engainatu nahi; eta, esan dudanez?
‎Horregatik, ene neba eta ahizpak, zuen otoitzak hain ongi entzun dituenez gero, lehia gaitezen Haren Maiestatea zerbitzatzen. Gogoan izan, orain zeuen begiz ikusita lekuko zaretenok, egin dizkigun mesedeak eta zenbat neke eta ezinegonetatik gorde gaituen; eta etortzeko direnek, bidea lau lau aurkituko dutenez gero, ez dezatela utz behera joaten perfekziozko ezer, gure Jaunaren maitasunagatik. Ez dezala inork esan haietaz, beren hasierak goraipatzen dituzten Ordena batzuez esan izan dena.
‎1 Ni Palentzian nintzela, esanda geratu den hango fundazioan, Osmako gotzainaren, Velázquez Doktorearen, gutun bat ekarri zidaten; hura Toledoko eliza nagusiko kalonje eta katedratikoa zela eta ni oraindik beldur batzuekin ari nintzela, berarekin harremanetan jartzen saiatu nintzen, oso jakintsua eta Jainkoaren zerbitzaria zela banekielako; eta horrela, ekin eta ekin egin nion nire arimaren ardura hartu eta konfesa nintzan. Zereginez beterik egon arren, gure Jaunaren maitasunagatik eskatu nionez eta nire premiaz jabetu zenez, hain gogo onez egin zuen, non harriturik geratu bainintzen, eta Toledon izan nintzen tarte osoan, eta luzea izan zen, konfesatu ninduen eta harremana izan nuen berarekin. Nik lau lau agertu nion neure arima, ohi dudanez.
‎Ikusten duzue, ene ahizpak, nola amaitu ziren neke hauek, eta nola orain duen aintza amaigabekoa izango den. Saia gaitezen orain, gure Jaunaganako maitasunagatik, gure ahizpa honi jarraitzen. Geure buruari uko eginez, hark bere buruari egin zionez, geure ibilaldiaren amaierara iritsiko gara, hain bide laburrean ibilirik, guztia amaitzen baita.
‎Izan ere, ahizpak ez dira konturatzen, Jainkoagan murgildurik daudelako; baina ni gaixotuko diren beldur naiz eta Erregela bete dezatela nahiko nuke, nahikoa zeregin baitago hor, eta gainerakoa izan dadila leuntasunez. Batez ere zerikusi handikoa da hildurari dagokion hau eta, gure Jaunaren maitasunagatik, kontuan har bezate prioreek, zuhurtasuna gauza handia dela gauza hauetan eta talentuak ezagutzea, eta honetan oso argi ez badabiltza, haiei on egin beharrean, kalte handia egingo diete eta egonezinik jarriko dituzte.
‎8 Berorri eskatzen diot, gure Jaunaren maitasunagatik, ez nazala ahantz bere otoitzetan, ezta emakume hauek ere. Eta esku artean dugun arazo honetan, izan beza ardura berezia, hau da, gure Jaunaren zerbitzurako izango bada, egin dadila, eta bestela, utz dezala, horrela egingo baitugu hemen.
‎3 Eta adierazpenak idatzi dituztenek zerk eraginik egin dituzten jakin ahal bada, gure Jaunaren maitasunagatik, berorren maiestateak begira dezala, haren aintza eta ohoreari dagokionez; izan ere,, oihaldunek, beren adierazpenak aintzat hartzen direla ikusiz gero, bisita eragoztearren, hura egiten duena heretikoa dela zabalduko dute, eta Jainkoaren beldurrik ez den tokian erraz izango da frogatzea.
‎Jainkoak barka biezaio su hau piztu duenari. Hau oso garrantzitsua da eta horretan eginahalak egin behar ditu berorrek, gure Jaunaren maitasunagatik.
‎Orain arte hemengo nire adiskide kalonje baten zerbitzari izan da; hark ziurtatu dit bertutetsua eta zintzoa dela; idazten eta gauzak kontatzen ongi dakiela. Arren eskatzen diot berorren aitatasunari, gure Jaunaren maitasunagatik, harentzat lana aurkitu ahal balu, egin diezadala mesede hau eta Haren Maiestateari zerbitzua; eta, behar izanez gero, hura gomendatzeko esan ditudan gauza hauek aipatuz; niri esan didanak egi egia baizik ez baitit esango.
‎7 Berorren aitatasunari eskatzen diot, gure Jaunaren maitasunagatik, ez ditzala bertan behera utz eta lagun diezaiela berorren otoitzekin proba honetan, Jainkoa dutelako soilik, eta lurrean ez dutelako kontsolatzeko beste inor. Hala ere, ezagutzen dituen Haren Maiestateak babestuko ditu eta berorren aitatasunari argi egingo dio gauza bera egin dezan.
‎4 Hain bide luzeari ekiteko osasunez ongi dagoen jakiteko gogo bizia dut; gure Jaunaren maitasunagatik, saia bedi berorren aitatasuna niri laburki idazten eta gutunak bide batzuetatik bidaltzen (hau baita beste arazo bat: Ávilan zein aukera gutxi dagoen ikustea berorren aitatasunaren berri jakiteko, noizbehinka izan ezik), Madrileko edo Segoviako bidetik joan behar baitute eta, batzuetan, Toledokotik.
‎Orain izan dugun esperientzia honekin, kontuz ez bagabiltza, dena joango da gero eta okerrago. Berorren agurgarritasuna oraindanik kontu handia izanez joan dadila zahar eginez? gure Jaunaren maitasunagatik, hainbesteko partea egokitu zaionez gero?, nik gauza bera egingo baitut.
‎Benetan lasaitasuna eman dit hari idatzi ahal izateak ere. Horra joaten bada, ene alaba, kontu izan beza zer egiten duen eta hari kasu egiteko etxean norbait izan dadin, eta gogoan izan zer arriskutan izan garen asmo onezko deskuidu hauengatik; eta zentzaturik geratu ez bagina, ez dakit zer gerta zitekeen, hain garesti irteten baitzaigu; eta gure Jaunaren maitasunagatik, ez dadila besterik izan eskatzen diot; izan ere, orain ez da bisitaria zer emango dioten beldurrez egoteko, eta ez da zertan izan bisitaria zeneko beldurrik.
‎Jainkoari poz emateko egin behar dudanera itzuliz lortzen dut erremedioa; eta Haren Maiestatea bitartean sartuz, haren alde buru eta bihotz ekingo nioke lanari; bestela, badiotsot berorri, ez niokeela inolako eragozpenik jarriko bidean; izan ere, hura berorren etxetik kanpo ikusteko nuen gogoa hain handia izanik, horrek ematen zidan poza askoz ere handiagoa zen haren sufrimendua baino. Eta, beraz, arren eskatzen diot berorri, gure Jaunaren maitasunagatik, egin diezadala berorren etxean berriro ez hartzeko mesedea, erreguak eta dituen premiak gorabehera, ni bakez izan nadin; izan ere, berorrekin egotearen kontuan, hura zoraturik dago, beste gauza batzuetan egon ez arren, nik adituengandik baitakit hori gerta daitekeela. Eta Sernak ez du horretan zerikusirik (hara joatea buruan ez zuenean ere, gauza bera egin nahi baitzuen), beraren gaixotasunak baizik; eta, egia esan, beldur handia nuen gehiegikeriaren bat ez ote zen gertatuko.
‎Pentsa dezagun arimentzat hoberena denari begiratu diola; gainerako guztiari, honen ondoan, ez zaio kasu handirik egin behar. Betiko ona nahiz txarra da doakiguna, eta horrela eskatzen diot berorren gorentasunari, gure Jaunaren maitasunagatik, ez pentsatzeko pena hartzeko arrazoietan, poza hartzekoetan baizik; izan ere, horretan asko irabazten da, eta gainerakoetan galdu, eta berorren osasunari ere kalte egin diezaioke, eta horri begiratzera beharturik dago, horretan guztioi asko doakigulako. Eman biezazkio Jainkoak berorren gorentasunari uste asko, guztiok eskatzen diogunez.
‎Arren eskatzen diot ez nazala samindu titulu handi horiekin, gure Jaunaren maitasunagatik.
‎3 Berorri eskatzen diodana hau da: gure Jaunaren maitasunagatik, beti gogoan izan dezala ni naizena, Jainkoak egiten dizkidan mesedeei kasurik ez egiteko, kaskarragotzat hartzeko ez bada; izan ere, hain gaizki ordaintzen dizkiodanez gero (argi baitago hartzea dela eta zor handiagoz geratzea), berorrek mendeku egin diezaiola Jaun honi nire ordez, Haren Maiestateak ni mesedeekin zigortzea besterik ez duelako nahi, bere burua ezagutzen du...
‎Berorrek ez nazala ahantz berorren sakrifizio santuetan, gure Jaunaren maitasunagatik, eta Luisa de la Cerda anderea ikusten badu, esan diezaiola ongi nagoela eta ez dudala astirik besterik esateko.
‎4 Lehenik, uler beza berorren jauntasunak, gure Jaunaren maitasunagatik, fraide oinuts guztiak batera ezereztzat ditudala berorren jauntasunaren arroparen ondoan(?); hau horrela da, eta berorren jauntasuna samintzea bihotzean sentituko nuke. Haiek ez dituzte ikusi gutun hauek ezta ikusiko ere; hala ere, Marianori esan diot, obeditzen badute, berorren jauntasuna erruki izango dela badakidala.
‎1 Jesus. Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorrekin, ene aita, eta ordain biezaio berori ikusteko izan dezakedan itxaropenarekin eman didan poza; izan ere, poz handia izango da niretzat, eta horrela eskatzen diot berorren agurgarritasunari, gure Jaunaren maitasunagatik, eman dezala agindua hori bideratzeko; izan ere, poz hau ez izateak ematen duen pena ez da itxaroten denean bezain handia izaten, eta nik uste dut Haren Maiestatea horretaz baliatuko dela.
‎Teutonio jaunak titulu arranditsuak jartzen zizkiolako dio hori. . Arren eskatzen diot ez nazala samindu titulu handi horiekin, gure Jaunaren maitasunagatik? (Gut.
‎Ez dago hemen aingeruak izaterik, ez baita haiena bezalakoa gure izaera. Beraz, ez zait arima nahasten tentaldi handi handietan murgildua ikusten dudanean; izan ere, gure Jaunaren maitasuna eta beldurra daudenean, irabazi handiaz irtengo da. Badakit nik hori.
‎Eta hau egitea hain garrantzitsua izanik, prelatua desegiten bada ere, priore hura santa bat dela eta asmo onez ari dela pentsatuz, gogor egin biezaio bere buruari hura karguan ez mantentzeko. Hau eskatzen dut soilik, gure Jaunaren maitasunagatik, hautatuko direnak nolabaiteko goseaz edo nahikeriaz ikusiko balitu, ez beza nahi Jainkoak halakorik?, baliorik gabe utz dezala hautaketa eta aukera ditzaten beste monasterioetakoak izenda ditzala hauetako priore; izan ere, horrela eginiko hauteskundetik sekula ez da gauza onik etorriko.
‎Liburu honetan esan dezadan guztian men egiten diot Erromako Eliza Ama Santuak ontzat duenari, eta gauzaren bat haren aurkakoa balitz, nik behar bezala ez ulertzeagatik litzateke. Eta, beraz, gure Jaunaren maitasunagatik, eskatzen diet hau ikusteko diren jakintsuei, azter dezatela berariaz eta zuzendu horretan hutsen bat balego, eta beste gauzetan izan ditzakeen beste asko. Ezer onik balego, izan bedi Jainkoaren aintza eta ohorerako eta haren Ama txit santu, gure Zaindari eta Andrearen zerbitzurako, beraren duin izan ez arren, haren abitua baitaramat aldean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia