|
Baina hogeita bost urteotako bilakaerak modu berean jarraitzen baldin badu, beste horrenbeste urte barru, berrogeita hamabost urtez azpitik euskal biztanleriaren %75 %80 elebiduna izango dela esatea ez da ameskeria, nahiz eta ez den neurri berean izango elebidun.
|
Gure
hizkuntza errealitatea asimetrikoa izango da, eta asimetria hori ez da lurraldeen araberakoa soilik izango, hiztunen hizkuntza gaitasunari dagokionez ere ugaritasuna gertatuko baita. Esan nahi dugu, euskara gaitasun desberdina duten herritarren artean osaturiko gizarte elebiduna izango dela gurea.
|
|
Bigarrenik, Euskararen Legearen inguruko zailtasunak hogeita bost urteotako errealitatean ez dira etorri legearen beraren urritasun edo balio eskasetik. Helburu ez beti erraza eta erosoa, legea betetzea bera izan da; zailtasunak,
|
gure
hizkuntza errealitatetik eratorritako zailtasunak, legea betetzerakoan agertu baitira. Euskararen erabilera prozesua azkarrago joan ez bada, ez da izan 1982ko Legea eta Hitzarmena eskas eta baliogabe geratu direlako.
|
|
euskadiko erakundeen gidaritzan bideratzen ari diren hizkuntza politika kritikatu egiten dute. euskararen normalizazioa auzitan ipintzen dute, euskara, gizarteak ontzat ematen ez dituen gaiei eta bideei lotuta azaltzen dute, kasu askotan, indarkeriari. hizkuntza politikaren kostu ekonomikoa gehiegizkotzat jotzen da. eta euskara normalizatzerakoan inposaketarik gerta ez dadin, euskararen sustapena hiztun bakoitzaren borondatearen mailakoa izan lukeela eta ez gehiagokoa adierazten da. egunkari hauek berauek, gaztelaniak ipar edo hego ameriketan bizi dituen testuinguru zailetan, espainiar hiztunen hizkuntza eskubideak errespetatzeko aldarrikapena egiten da hauek bizi duten egoera salatuaz. gaztelar hizkuntzaren hedapena eta handitasuna goraipatzen da beste aldetik. euskarari buruz hitz egiterakoan berriz, espainiar guzion ondaretzat jotzen da hizkuntza hau gaztelaniarekin batera. baina sustatu eta babestu beharrekoa gaztelania da eta ez euskara. euskal prentsaren artean joera ezberdinak ikusten dira, baina bada bereizgarri nagusi bat espainiar prentsarekiko, euskararen auzia eztabaida politikora ez mugatzearena hain zuzen. euskararen eztabaidan protagonista nagusiak, erakundeak eta udaletxeak ageri dira, baina hauekin batera euskal hiztunak, gurasoak, herritarrak ere agertzen dira eragile nagusi bezala. euskarari buruz hitz egiterakoan hizkuntza gutxitu honen ezagutzaz, erabileraz, normalizazioaz hitz egiten da. euskara herri izaerari lotua agertzen da, identitatea edo Euskalerria bezalako kontzeptuekin lotuta. azkenik hizkuntza honen inguruko jokabideei dagokionez, euskal prentsan hizkuntza honekiko erasoen salaketa, hizkuntza eskubideen errespetuaz eta Euskararen Dekretuari buruzko aipamenak egiten dira. esan behar da hala ere, euskal prentsan ere ageri dela euskararen gaia eztabaida politikoan kokatzeko joera, honela gara eta berriak Euskal Herria edo eskuinaren aipamena egiteko joera dute. honelako jarrera adierazten dute egunkari hauek: ...uskal prentsaren artean el Correo eta diario VaSCo egunkariek ageri dute euskararen gaia politizatzeko joera argiena, espainiar prentsarekin lerrokatzean, euskararen eragile nagusitzat politikari abertzaleak aipatuz, espainia euskadi arteko nazio eztabaida jorratuz, gaztelaniaren errealitatearekin parekatuz, eta azkenik, larriena dena euskararentzat, bidezkoa ez den jokabideei, indarkeriari lotuaz
|
gure
hizkuntzaren errealitatea. honakoa da egunkari hauen jarrera euskarari buruz: egunkari hauek, hizkuntzen inguruko elkarbizitza aldarrikatzen dute. baina elkarbizitza honela ulertzen dute:
|