2020
|
|
Milaka lanpostu galdu ziren.
|
Gure
aitaren lantegia itxi egin zuten aldi baterako lekualdaketa eta gero; geroztik komuneko esku-oihalak suabizante usain garbia du, eta patrikak ez zaizkit zulatzen. Industria politika zer zen orduan ikasi genuen, nahiz eta artean Espainian Suarez presidentea zenak, harrokeriaz esan zuen politikarik ez egitea zela onena; «merkatua da, ergel halakoak» pentsatuko zuen.
|
2021
|
|
Nork esango orain dela hamar urte, nire neba, Luzarokoa gertatu eta gero, hona aldatu zela, orduan zen hiri ilun eta zikin honetara, behartuta
|
gure
aitaren lantegia saldutakoan Diputazioan sartu baitzen lan egitera jelkide zen gure aitaren lagun min baten eskutik, gure aitak txikitandik lagun zuen bihotz oneko jelkide bat, onekoa bezain koldarra, egia esatekotan, zeren, egon badaude, horrek behintzat askotxo lagundu zigun, batez ere Luzaro behin betiko lagatzeko aholkatuz, Luzaron bizitza jasanezina izango zitzaigula ohartuz, Luzaron batere ... Adiskide jelkideak ere gure aitari abisatu egin zion behin baino gehiagotan:
|
|
Baina, Bilbotik Luzaroraino mundu bat zegoen, Bilbon, orduko hiri ilun eta zikina izanda ere, Euskal Herriko benetako hiriburua, edo gutxienez erakusleiho aparta, nire nebak bere burua guztiz erosoago, libreago, lasaiago, sentitzen zuen, Luzaron baino. Kontuan hartu behar dugu nire neba ez dela inoiz izan oso hiri zalea, bere herri txikian ezin gusturago bizi zela ezagun zituen lau etxeen artean,
|
gure
aitaren lantegian zuen betekizun apalaz gure aitak ez zion sekula lantegia etorkizunean kudeatzeko parada eman, ikasketan nahiko baldarra izan baitzen, ala berak zioenez, ikastea inoiz aintzakotzat hartu ez zuelako orduko lagunekin parrandaz parranda, Luzaro inguruko mendietan barna egiten eta hain gogoko zituen ibilaldietan, guztiz arrotzak zitzaizkion Bilboko kale ilun eta zikinetan baino.... Nire nebak Luzaro biziki maite zuen.
|
|
bat nire koinatarekin nire nebari gorazarrean egotea oso mesedegarria izango zaiolakoan, ikus dezan nola aspaldian hitza ere ukatzen zigutenek orain biotako bat omentzen dute ezer gertatu ez balitz bezala, hau da, dominak berak joandako urteotan jasandako isiltasuna eta gutxiespena berehala ezabatuko balitu bezala. ...da luze batez garbi eta argi erantzun badit ez duela inolako gogorik niri Luzaroraino laguntzeko, berdin diola arestian gutaz ezer jakin nahi ez duen udaletik hots egin didaten ala ez, hau da, gure aitaren hileta egunean eta ondokoetan inolako doluminik jaso ez genuen udal petraletik, nire neba kalean, herri osoaren aurrean, gogotik jipoituta izan eta gero inolako babesik eskaini ez zion udaletik,
|
gure
aitaren lantegia saltzerakoan mota guztietako erraztasunak eman zizkigun udaletik, gure gurasoen etxea modu onean mantentzeko mota guztietako eragozpenak ipini zizkigun aldi berean. Hau dela eta, onartu beharrean nago gorazarrean egongo diren luzarotar prestu eta orain hain bakezaleak nire koinatak esan badit ere udaletxeko balkoi nagusian ETA EZ leloa duen pankarta zuri handi bat zintzilikatu egin dutela direnen begiradei bakar bakarrik aurre egin behar izango diedala.
|
|
Baina, ezin dudana ulertu, are gutxiago onartu, eta badirudi garai batean hala izatea nahi zutela, gure aitak, Luzaroko ustezko gizonik aberatsena izanagatik, bere burua karlistatzat izanagatik, Francoren garaian zinegotzia izanagatik, kanpotik etorri eta Garizabal batekin ezkondu izanagatik, heriotza merezi zuena. Herrian bazeuden, ordea, hala uste zutenak, besteak beste, orain etxetik irten berri den zinegotzi gazte honen anaia handia, hil batzutan
|
gure
aitaren lantegian egon eta gero kanporatu behar zuena inork esan gabe langileburu jokatu egin baitzuen gainerakoei beti aginduka eta mehatxuka, agian gure amaren lehengusu baten semea zela sinetsita edo garizabaldar peto peto bat izanda aginduka eta mehatxuka egiteko eskubide osoa zuelakoan. Edonola ere, gure amaren lehengusuaren semeak ez zion gure aitari inoiz barkatu kanporatu izana, eta bazirudien lana gutxienekoa zela, lantegitik irten eta jarraian beste lan berri bat topatu baitzuen, benetan barkaezina zitzaiona gure aitak aintzakotzat hartu ez izana omen zen, hau da, familia artean halabeharrez onartu eta gero, edo hobeto esanda, onartzekotan zegoen arrotza izanda, inolako begirunerik erakutsi ez ziona.
|