|
Zeren, aitaren eredurat eta denbora hartako bertze anitz handikiren eredurat, anaia superstizios samarra baitzen —are gehiago Ubarneko dama gazteak hartzarena iragarri eta iragarpen hura bete zenetik—, eta ni, berriz, ez, zeren osaba Joanikotek halaxe erakutsi baitzidan, eta hartarat ohitu ninduen... eta, ohitu ez ezik, irabazi ere egin ninduen, noiz eta Pagabasoko zuhaitz hartarik eseki baitzen, etxeko morroi neskameak etxerat itzultzen zirela, beldurraren beldurrez, ileak lazturik. Eta orduan, oroiturik nola behin batean aitona Nikolasek zirikatu zuen
|
gure
aita kontu harekin, erran nion:
|
|
Horretarako esan egin nion nire buruari ez zuela zentzurik behin berriro haurtzaroko oroitzapenez bueltaka hasteak, ez baitzen gurasoenera itzultzen nintzen lehenengo aldia, eta minez gogoratzeko, negar egiteko aitzakia eman ziezadaketen gauza guztiek bere lekuan zirauten, hots, gure gurasoek erositako altzari eta oroigarri gehienak, apur apurka eta, denboraren edota hezetasunaren ondorioz, usteltzen ari zirenak, nire neba eta biok gogoko edota gogoangarri genituen gauzak banatu eta gero geratu zen koadroren bat, amak izugarri maite zuen pintura, batez ere bere amonak egindako zenbait margolan, Luzaroko kaleak eta portua milaka ikuspegiz margotuak Frantzian bertan hastapenetan zegoen inpresionismoaren eraginpean Biarritz aldean zituen margolari lagunei esker, txikitandik ezagun zitzaigun koadroren bat, esaterako, batik bat, gure amonak margoturiko bat, non Luzaroko azoka plaza goiz batean azaltzen baitzen jendez gainezka, eta erabilitako kolore bizi bizietan erreparatuz doi doi eguzki galdatan, hau da, uda partean, nire neba eta bioi batere gustatzen ez zitzaigun koadro bat gogoratu nahi ez genuen Luzaro herriaren ikuspegi arinegi bat, mingarriegia agian, erakusten baitzuen, horrexegatik etxean bertan laga genuen, gainerako gauzekin batera ahanzturaren zurrunbiloan gal zedin. Ez zegoen, beraz, alde batera lagata amak bere gauzak gordetzen zituen komoda,
|
gure
aitak kontuak egiten zituen zurezko mahai mardula, denok elkarrekin, eta gure amaren kexei beti entzungor, bere ustez sukaldea ez baitzen gurea bezalako familia batentzat bazkaltzeko edo afaltzeko lekurik egokiena, esertzen ginen kaobazko mahai luzea, edota urtez urte emakume bilakatzen nintzeneko art deco ispilu faltsua, bestelako oroitzapenik eragin ziezadakeen ezer.... Bazegoen, ordea, geratzen ziren gauzak baino mingarriagoa izan zitekeen hutsune bat, batez ere behin errezelak zabaldu eta pertsianak altxatu eta gero, egongelako balkoiaren aurrean hain zuzen ere, nire aspaldiko pianoak utzitakoa, denbora gehien pasatzen nuen tokia, hutsunea.
|
|
Agian, semea hiltzen badiote, piztu egingo zaio zerbait barruan, semea etxekalte eta etsai baitu aldi berean.
|
Gure
aita kontu horretaz jardun zitzaidan behin, tabernan biok bakarrik geratu ginen batean, ni Gasteiztik bisitan etorria, ama berriz jostunaren etxean kafe bat hartzen eta berriketan. Bazkaritan ttantta gehitxo hartua zuen aitak, zahar samartu zenetik tarteka egiten zuen gisara.
|