2023
|
|
Foru lurraldean, ahalmena Foru Aldundiarena da eta ez Ogasun eta Finantzen Foru Diputatuarena. Nolanahi ere, ministroek eta foru diputatuek barneko arauak eta antolaketa arauak eman ditzakete, bai eta, are garrantzitsua, Foru Dekretu edo Errege Dekretuak jasotako erregelak betetzeko xedapenak ere eman ditzakete, Ministro Aginduen bidez edo Foru Aginduen bidez (Lurralde Historikoen kasuan), Lege batek, Foru Arau batek edota,
|
gertatu
ohi denez, lege edo foru arau horiek garatzeko erregelamendu batek hala agintzen duenean.
|
|
Egintza horiek, barruko arauak izanik, Administrazioaren organoentzat izango dira lotesleak eta bertan hierarkiari begira mendeko langileei ezarritako jokabideak arautu daitezke edota arau juridikoaren interpretazioa egin daiteke araua hobeto aplikatzeko. Agindu interpretatzailearekin
|
gertatu
bezala, ez dira lotesleak partikularrentzat baina halakoak ezagutzea ezinbestekoa da. Agindu interpretatzaileekin gertatu aldera, zirkularrak eta jarraibideak lotesleak dira hierarkiari begira mendeko organoentzat eta ez Ogasun Ministerioko edo Foru Ogasun Saileko organo guztientzat.
|
|
Agindu interpretatzailearekin gertatu bezala, ez dira lotesleak partikularrentzat baina halakoak ezagutzea ezinbestekoa da. Agindu interpretatzaileekin
|
gertatu
aldera, zirkularrak eta jarraibideak lotesleak dira hierarkiari begira mendeko organoentzat eta ez Ogasun Ministerioko edo Foru Ogasun Saileko organo guztientzat. Adibidez, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ogasun eta Finantzen Sailak jarraibideak erabili ohi ditu, Ogasuneko Zuzendari Nagusiak emanda.
|
|
Artikulu horietan aipaturiko berdintasunaren arabera, berdinak direnek tributu kuota bera ordaindu behar dute eta desberdinek, aldiz, kuota desberdina. Orokortasunaren kasuan
|
gertatzen
zen moduan, berdina izateak ere zuzeneko zerikusia dauka ekonomia ahalbidearekin. Berdintasun printzipioaren aplikazioak ezin ekar dezake tratamendu bera ematea egoera desberdinetan dauden edo ekonomia ahalbide desberdina duten pertsonentzat.
|
|
Zernahi gisaz, berdintasun printzipioa ez da erabatekoa, erlatiboa baizik. Orokortasun printzipioarekin
|
gertatu
bezala, berriro ere, zenbait oinarri aurki ditzakegu Konstituzioan, pertsona jakin batzuei dagozkienez bereizketa egiteko (esaterako, tributuak erabiltzen direnean ekonomia, kulturedo osasun politika gauzatzeko, alegia, helburu estrafiskalak betetzeko). Konstituzio Auzitegiak behin baino gehiagotan ezarri du berdintasun printzipioak bereizkeria justifika ezina bakarrik debekatzen duela.
|
|
Azken finean, Konstituzioak aldarrikatutako autonomia dela bide, lurralde bakoitzak bere tributuen sistema ezartzeko aukera du, muga batzuk errespetatuz gero. Ekonomia Itunaren sistemako euskal erakundeak Lurralde Historiko bakoitzarenak dira; horrela, Foru Aldundiek tributuak aplikatzen dituzte eta Batzar Nagusiek tributu arauketa ezarri eta eguneratzen dute, historian zehar
|
gertatu
izan den moduan, eta Eusko Legebiltzarrak duen zeregina aintzat hartuta koordinaziorako, harmonizaziorako eta elkar lanerako. Ondore praktikoei begira, beraz, esan daiteke bost lurralde fiskal daudela:
|
|
Hortaz, konfiskaezintasuna kasuan kasuan aztertu behar da.
|
Gerta
daiteke zergak banan banan ikusita konfiskagarriak ez izatea, baina guztien artean sistema konfiskatzailea eratzea. Halaber, kontuan hartu behar da zerga aldizkakoa edo iraunkorra den.
|
|
Gehienetan, zerga egitateak tributuaren objektua barneratzen du, baina batzuetan bien arteko lotura ez da horren garbia. Horrela
|
gertatzen
da kontsumoa kargatzen duten zerga batzuekin. Zergaren objektua ondasunen kontsumoa izan arren, legeak zerga egitate gisa ekoizkinak ematea edo saltzea eratu du.
|
|
Horrez landa, tributu sistemak tributu bat baino gehiago ezar dezake objektu beraren gain. Halakoetan, zergapetze bikoitza
|
gerta
ez dadin, nahitaezkoa da zerga egitateak berdinak ez izatea kasu bietan, tributuen objektu berbera izan arren. Horixe bera ulertu zuen Konstituzio Auzitegiak martxoaren 26ko 37/ 1987 epaian, Andaluzian Gutxi Erabilitako Lurren gaineko Zerga aztertu zuenean.
|
|
Hori dela medio, tributuak ezberdinak izango dira, euren zerga egitatearen alorren bat ezberdina den heinean, nahiz eta gainerakoak berdin berdinak izan. Tributu berean ere horrelakoak
|
gerta
daitezke. Zerga bakarra badirudi ere, Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergak hiru figura biltzen ditu bere barne, hiru zerga egitate ezberdinak ukitzen baititu:
|
|
Ezaugarri hori ageri agerian geratzen da zergaren legeak bere irizpide bereziak erabiltzen dituenean osagai subjektiboa zehazteko, Zuzenbide pribatu edota substantiboaren irizpideak bazter utzita. Ulerbidez, PFEZren kasuan, zergadunak etekin batzuk lortzearen ondorioz, zerga ordaindu behar duela ezartzen du lege fiskalak, nahiz eta Zuzenbide pribatuaren ikuspegitik etekin horiek lortu ez; horrela
|
gertatzen
da gardentasun fiskalpeko sozietateen mozkinekin, sozietatearen bazkideen urteko errentari egozten baitzaizkio mozkinak, horiek banatu ala ez.
|
|
Denborazko aspektuaren bidez, zerga egitatea oso osorik noiz gauzatu den zehazten da. Une horretan bertan
|
gertatzen
da tributuaren sortzapena. Gehienetan, zerga egitatea osatzen duten osagai guzti guztiak gauzatzen direnean gertatzen da sortzapena.
|
|
Une horretan bertan gertatzen da tributuaren sortzapena. Gehienetan, zerga egitatea osatzen duten osagai guzti guztiak gauzatzen direnean
|
gertatzen
da sortzapena. Hala ere, une hori ez da beti erraz zehaztekoa, eta halakoetan, tributu arauak sortzapenaren une zehatz hori finkatu behar du.
|
|
Denborazko aspektuari helduta, tributuak aldizkakoak edo istantekoak izan daitezke. Istantekoen kasuan, tributua ahitzen da zerga egitatea gauzatzen denean, eta hori beti
|
gertatzen
da une jakin batean (eskritura egiten denean, pertsona hiltzen denean.). Aldizkako tributuen zerga egitatea, ostera, denboran zehar luzatzen da, batzuetan, jarraian gauzatu, eta besteetan berriro gauzatzeko joera duelako (ondarearen titulartasuna, errentak lortzea, ur homidura...).
|
|
Legeak jarraitasun hori zatitzen du denboraldietan (gehienetan, legeak zehazten ditu hasierako unea eta amaierakoa). Une horietan zerga egitatea gauzatutzat jotzen da, eta orduan ere tributuaren sortzapena
|
gertatzen
da; tributuak horregatik deitzen dira aldizkako tributuak. Zergaldiak denborazko aspektua osatzen du, zerga egitatearen oinarrizko osagai bihurtuz.
|
|
Sortzapenaren egunak, gainera, zehaztuko ditu tributu betebeharra eratzen duten inguruabar garrantzizkoenak, tributuaren legeak kontrakoa esan ezean. Bestela esanda, zerga egitatea une jakinean
|
gertatuko
da, eta legeak aginduta, une hori sortzapenarekin bat dator. Sortzapenak tributu betebeharraren sorrera dakar, hots, zerga ordaintzeko betebeharra; eginkizun horretaz gain, sortzapenak denbora erreferentzia moduan ere balio du, aplikatu beharreko legea zehazteko, bai eta segurtasun juridikoarekin lotutako beste zeregin batzuetarako ere.
|
|
Sortzapenak tributu betebeharraren sorrera dakar, hots, zerga ordaintzeko betebeharra; eginkizun horretaz gain, sortzapenak denbora erreferentzia moduan ere balio du, aplikatu beharreko legea zehazteko, bai eta segurtasun juridikoarekin lotutako beste zeregin batzuetarako ere. Sortzapena
|
gertatu
baino lehen, ez dago betebehar izaerako loturarik, ez eta hartzekodun zein zordun moduko egoera juridiko subjektiborik ere, eta ez dago zorrik ere. Tributuen arloan arauak aldatzeko maiztasuna eta ugaritasuna aintzat hartuta, une jakin hori zehaztea ezinbesteko osagaia da.
|
|
TFAOen 21 artikuluak (eta TLOren 22 artikuluak) ezarri duenez, salbuespen kasuetan, zerga egitatea burutu arren, foru arauak kendu du tributu betebehar nagusia betetzea, osorik ala zati batean. Tributuaren salbuespena
|
gertatzen
da arau batek agintzen duenean, berak ezarritako kasuetan bakarrik, ez dela gauzatu behar zerga egitatearen ondorio nagusia, hots, tributua ez dela ordaindu behar zerga egitatea gauzatu arren.
|
|
Hori onartuz gero, gauza bera esan litzateke salbuespenak eraldatu, gutxitu edota ezabatzeari buruz. Osterantzean, ondorio onartezina
|
gertatuko
litzateke jarduketa batzuk (salbuespenaren ezarpena) lege erreserbapean egongo liratekeelako eta beste jarduketa batzuk, ordea, ez (eraldaketa, ezabapena). Are gehiago, lege lerruna ez duen arau baten bidez salbuespena eralda edo ezaba daitekeela onartzeak esan nahi du zerga egitatea ere xeda daitekeela legea ez den arauaren bitartez.
|
|
Arazoak bitarte horretan ere sor daitezke (inbertsioa egin zenetik, salbuespena izateko aukera dagoen azken zergaldia arte), baldin eta salbuespena ezarri zuten arauak aldatzen badira. Arean bere, etorkizuneko zergaldietako salbuespenen sortzapena ez da oraindik
|
gertatu
; hortaz, ezin daiteke eskuratutako eskubideez hitz egin. Beste hitz batzuez esateko, ez da egon salbuespen horiek erabiltzeko eskubiderik eta, horren ondorioz, ez dira salbuespenak galdu, inoiz eskuratu ez direlako.
|
|
Horietatik guztietatik, subjektu pasiboa ezinbestekoa da, tributu guztietan zerga egitatetik sortutako betebehar nagusiari lotuta agertuko baita. Gainerako betebeharpekoak ager daitezke tributu bakoitza ordainarazteko tekniken arabera, edota tributuaren aplikazioan
|
gerta
daitezkeen inguruabarren arabera.
|
|
Zergaduna ez den subjektuak tributu prestazio guztiak edo batzuk bete behar ditu legearen aginduz; horixe
|
gertatzen
da ordezko eta erantzulearekin.
|
|
Tributuaren aplikazioan beste pertsona batzuek parte hartzen badute ere (batzuetan betebeharra ordainduz), horiek ez dira tributuaren subjektu pasiboak. Argiago esateko,
|
gerta
daiteke tributu betebeharraren zorduna subjektu pasibo ez izatea. Azken horiek betebeharra bera bakarrik hartzen dute euren gain; ez, ordea, subjektu pasiboari dagozkion eta eranskin kutsua duten gainerako prestazioak.
|
|
Gainera, zergaduna beti izan behar da de iure zergaduna, eta ez de facto zergaduna. Gainerako subjektuekin
|
gertatu
bezala, horrek esan nahi du foru arauak (edo legeak) bakarrik zehaztu ahal duela zergaduna nor den.
|
|
Horretarako, kanpora begira, erakundeak batasun itxura agertu behar du. Harreman juridiko bakarra eratzen da, eta ez harreman batzuk, solidaritatean
|
gertatzen
den bezala.
|
|
jarauntsi onartu gabea eta ondasun erkidegoak. Lehenengoak
|
gertatuko
dira pertsona bat hil eta gero jarauntsia oraindik onartu ez bada (jarauntsia onartu ondoren oraindik jaraunsleen artean banatu ez bada, jarauntsiko erkidegoaz hitz egiten da, ondasun erkidegoen pare). Jarauntsia, beraz, administratu behar da.
|
|
Subjektu pasiboaren betebehar nagusia tributu zorra ordaintzea da; betebeharpeko subjektu pasibo bat baino gehiago egonez gero, Administrazioaren aurrean zordunen pilaketa
|
gertatzen
da. Pilatze hori konpontzeko, Arabako TFAOren 35.7 artikuluak, Gipuzkoako TFAOren 35.5 artikuluak, Bizkaiko TFAOren 34.5 artikuluak (eta TLOren 35.7 artikuluak) honako hau dio:
|
|
Manu horren ondorioz, hirugarren bat (edo gehiago) subjektu pasibo edo tributuaren zordun nagusiarekin parekatzen da (edo dira); baina, ordezkoekin
|
gertatu
aldera, erantzuleak ez du subjektu pasiboa baztertzen, ez da horren lekuan jartzen tributu harremanetan. Beste zordun bat da.
|
|
Prozesu penalean delituaren egilearen largespena edo absoluzioa erabakitzen bada, baliogabeturik geratuko da haren erantzukizunaren adierazpena. c) Erantzule solidario dira nortasun juridikorik gabeko erakundeetako kideak. Hala ere, kasu hori sasi solidaritatea da, kide bakoitzak ez duelako erakundeari dagokion tributu zor osoaren gaineko erantzukizuna, solidaritatean
|
gertatu
ohi den bezala; egin eginean ere, kideak erakundean duen partaidetzak mugatzen du kidearen erantzukizuna. Erantzukizuna tributu zor osoaren gainekoa eta, halakorik badago, zehapenen gainekoa izango da. d) Erantzule solidario dira ekonomia ustiapen edo jardueraren titulartasunean nahiz egikaritzan oinordekoak direnak.
|
|
TLOren kasuan, alabaina, sailkapenaren irizpidea ez da ezarriko den zehapena, ezpada hautsi den eginbeharra: horiek horrela,
|
gerta
daiteke arau hauste astunaren kasuan ezarri den isuna arau hauste arinaren kasuan ezarritakoa baino txikiagoa izatea.
|
|
Tarteko pertsona edo erakundea erabili dela ulertuko da baldin eta urratzaileak, bere nortasuna ezkutatzeko asmoarekin, hirugarren baten izenean jarri badu ondasunen edo eskubideen titulartasuna, errentak edo ondare irabazien lorpena edota tributuetarako garrantzizkoak diren eragiketak gauzatzea, hirugarrenaren baimenarekin ala baimenik gabe. Eragiketa, errenta edo titulartasun horietatik tributu betebeharra eratorriko da eta zehatu nahi den arau haustea
|
gertatuko
da betebehar hori ez betetzeagatik.
|
|
Baldintza horiek
|
gertatuz gero
, gutxieneko zehapena handituko da 25etik 100era arteko portzentajezko puntuetan, Zehapenen Erregelamenduan ezarritako moduan, jokabide bakoitzeko kontabilitateko anomaliak, faltsukeria eta tarteko pertsona. Jokabide bakoitza banan banan antzeman behar da, gehikuntza bakoitza banan banan zehaztu behar da, eta gehikuntza guztien batuketak ezin dezake 100 puntu gainditu. d) Ikuskatze jarduketetan interesdunak erakutsitako laguntza zintzoa.
|
|
Kasu bietan, goian aipatutako murrizketa %50etik %70era igaro da (ez, ordea, 70 portzentajezko puntuetako murrizketa). Murrizketa hau ikuskapen prozedura baten barruan bakarrik
|
gerta
daiteke, baldin eta ordaintzeko konpromisodun adostasun akta sinatu bada edota egiaztapen laburtuko prozedura amaitzeko txostenaren ziozko zehapenarekin eta erregularizazioarekin ados badago. Zehapenaren murrizketa hori berriro eska daiteke tributu betebeharpekoak likidazioaren edo zehapenaren aurka Administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri badu edo BTFAOren 225 artikuluko erabateko deuseztasuna adierazteko prozedura hasi badu.
|
|
Amaitzeko, Arabako Lurralde Historikoan, eta Bizkaian eta Gipuzkoan
|
gertatu
aldera, zehapena adostasunagatik murriztu daiteke arau hauste guztien kasuan, hots, ez da mugatzen arau hauste zehatz batzuetatik eratorritako zehapenetarako.
|
|
Aurrekoaz gain, zehapenaren eta likidazioaren ondoriozko zorra borondatezko epean ordainduz gero zorra geroratzea edo zatikatzea eskatzeko aukerarik gabe, murrizketa 20 puntutan handituko da, %50ean geratuko dela. Beste bi Lurraldetan
|
gertatu
bezala, kudeaketa organoek zehapena eta likidazioa jakinaraztean adostasuna dagoela uste da eta zehapena murriztuta jakinaraziko da. Ikuskapen prozeduretan, ordea, berariazko adostasuna behar da.
|
|
Bizkaiko artikuluaren laugarren puntutan, eta Arabakoaren eta Gipuzkoakoaren seigarren puntuan, zehapenaren oinarria kalkulatzerakoan ñabardura bat sartu da: itzulketa bidegabe lortu den kasuetan, itzulketaz gain, autolikidaziorik ez aurkezteagatik edota autolikidazio akastuna aurkezteagatik ordaindu beharreko kopurua
|
gertatu
bada. Halakoetan, zehapenaren oinarria zehazteko batu behar dira bidegabe lortu den itzulketaren zenbatekoa eta autolikidazioaren ondorioz ordaindu zatekeen kopuru osoa.
|
|
Artikulu honek jaso duen arau haustearen tipoko definizioa ulertzeko, autolikidazioaren eta aitorpenaren arteko bereizketa behar bezala ulertu behar da. Autolikidazioaren kasuan, tributu betebeharpekoak berak zerga egitatea eta horren osagaiak
|
gertatu
direla aitortzeaz gain, tributu zorra zenbatzen du eta zorra ordaintzen du. Aitorpenaren kasuan, ostera, tributu betebeharpekoak zerga egitatea eta horren osagaiak Administrazioari aitortzen dizkio, baina azken horrek zenbatu behar du tributu zorra likidazioaren bitartez, eta gero likidazio hori betebeharpekoari jakinaraziko dio zorraren ordainketa egin dezan.
|
|
Arau hauste honen ondorioak eta aurreko artikuluetako arau hausteenak funtsean berdinak dira. Antzeman ere, gogoratu behar da, tributuzko arau hausteak behin baino gehiagotan gauzatu diren ala ez ikusteko, hots, graduazio irizpide hori
|
gertatu
den antzemateko, artikulu horietan guztietan jasotako arau hausteak izaera berekoak direla uste da. Ezin daiteke bi jokabideak lokabe zehatzea baldin eta itzulketa bidegabe lortzearekin batera autolikidazioa aurkeztu bada zorra ordaindu gabe.
|
|
Arau hauste mota hau 2017an indarrean jarri arte, eta beste negozio anomaloekin
|
gertatu
aldera simulazioa, kasu, TFAOren 14 artikuluko itzurpenaren aurkako klausulan sar zitezkeen jokabideak ezin ziren zehatu, ez zegoelako isunik kasu horietarako. Gaur egun, eta foru arau aldatu bada ere, irizpide orokor horri eutsi zaio baina arau hauste berezia sortu da itzurpenaren aurkako klausularen zenbait kasutan.
|
|
Demagun ere, auzia urteen buruan ebazten dela betebeharpekoaren uziari ezezkoa emanez, behin sarrera aitortu zuen zergaldia preskribatu denean; orduan, ezin dezake zor ez diren sarreren itzulketa lortu, eta aldi berean, Ogasunak eskatu zuen geroko zergaldian sarrera ordaindu behar du. Kontrara, zergapetu gabeko egoerak ere
|
gerta
daitezke Administrazioak ordaintzeko edo itzultzeko kopuruak erregularizatu nahi dituenean denborazko egozpenaren irizpideetan desadostasunak daudelako. Demagun tributu betebeharpekoak errekurtsoa jarri duela ordaindu behar duen likidazioaren aurka eta urteak igarota arrazoia ematen diotela.
|
|
Ulerbidez, ez dira aipatu subjektu ezberdinen arteko betebehar lotuak, atxikipen edo konturako sarreren ondorioz, edota subjektu ezberdinek egindako zerga egitate bateraezinen ondorioz (BEZ eta KbOE), edo eragiketa lotuen ondorioz. Ez dago argi ere noiztik zenbatu behar den betebehar lotuaren preskripzio epea, ezta ondorio geldiarazleak betebehar lotuari eragiten dion zatiaren gainekoa soilik den ala ez, ezta zer
|
gertatzen
den ere tributu berari buruz betebehar bateraezinak daudenean, zergaldi edo likidazio aldi ezberdinetakoak izanda denborazko egozpenaren irizpideen gainean desadostasunak badira, eta abar. Arestian Auzitegi Gorenak adierazi duenez, betebehar lotu batetik datorren zor ez den sarrera eskatzeko preskripzio epea zenbatzen hasiko da, subjektu ezberdinak daudenean, betebeharpeko batek beste betebeharpekoaren betebeharra Administrazioak aldatu duela jakiten duenetik aurrera (2020ko ekainaren 11ko AGE, 3887/ 2017 errek.).
|
|
Preskripzio epea ezartzeaz batera, Bizkaian soilik (TFAOren 70.etik 72.era artikuluak) sei urteko iraungitze epea ezarri da eta bi biok batera zenbatzen hasten dira. Horregatik, kasuan kasuko likidazioaren bitartez tributu zorra zehazteko administrazio ahala ezin daiteke egikaritu behin preskripzio ala iraungitzea, bietatik edozein,
|
gertatu
denean. Iraungitze epe horrek tributu zorra zehazteko ahalmenari eragiten dio; modu horretara, preskripzio epea geldiarazteagatik zorra likidatzeko ahalmena zazpi edo zortzi urteetara arte luzatu badaiteke ere, seigarren urtean ahalmena azkenduko da iraungi delako.
|
|
Administrazioak duen tributu zorra zehazteko ahala, ordea, iraungitzen da (baita zehapenak jartzeko ahala ere, gero ikusiko dugunez). Hala ere,
|
gerta
daiteke preskripzio epearen barruan betebeharpekoak zor ez den sarrera itzultzeko eskatzea, preskripzioa behin baino gehiagotan geldiarazi delako, eta Administrazioak itzulketaren kopurua ezin zehaztea kasuan kasuko likidazioaren bitartez, tributu zorra zehazteko bere ahala iraungi delako. Halako egoerak saihesteko, salbuespenez ezarri da Tributu administrazioak zenbatekoa likidatu dezakeela, kasuan kasu emandako likidazioaren bitartez tributu zorra zehazteko ahalaren egikaritza iraungi izan arren.
|
|
Aurreko letretan aipatutako prozeduretako ebazpenen ondorioz, Tributu administrazioak administrazio egintza berria eman balu, eta prozedura horiengatik etetea
|
gertatu
izango balitz, orduan Administrazioak hiru hileko epea izango luke egintza emateko prozeduraren ebazpenetik zenbatzen hasita, zorra zehazteko ahalmena iraungi bada ere.
|
|
Gipuzkoako TFAOren 194.3 artikuluak, alabaina, eusten dio Foru Ogasunak graziaz zehapenak barkatzeko eskumenari, gero jorratuko ditugun betekizunak izanez gero. Bestalde ere, zehapenen arloan, zergadunak zehapen proposamenari adostasuna ematea inguruabar aringarritzat hartzen da, eta, halakoa
|
gertatuz gero
, zehapenaren zati bat zuzenean barkatzen da.
|
|
22 Gipuzkoako Lurralde Historikoan, eta ikuskapen prozeduraren barruan har daitezkeen kautelazko neurrien kasuan, epe hori luza daiteke zorra ordaindu arte edota a) eta c) letretako inguruabarrak
|
gertatu arte
.
|
|
Ildo horretatik, eta hobeto ulertzeko, lehenespena nola dabilen azaldu behar dugu tributu zorra beste eskubide errealekin edo beste kreditu eskubideekin batera
|
gertatzen
denean.
|
|
Beste kreditu eskubideekin batera
|
gertatuz gero
berme errealik gabe, tributu kredituak beti lehenespena dauka, horren prebentziozko idatzoharra egin ez bada ere eta beste kreditu eskubide horien idatzoharra egin bada ere. Azken kasu horretan, Administrazioak bere lehenespena eskatu luke eskubide hobearen hirugarrengotza egikarituz.
|
|
Orain arte esandakoa bakarreko exekuzioei dagokie, baina zer
|
gertatzen
da tributu kredituak konkurtso prozeduraren barruan eskatu behar direnean?
|
|
6 hilekoa prozedura hasteko likidazioa jakinarazi denetik zenbatuta, eta 6 hilabete gehiago ebazpena emateko behin prozedura hasi eta gero. Berriro ere, prozedura hasteko epearekin
|
gertatu
bezala, sei hilabeteak igaroz gero prozeduraren berariazko ebazpenik gabe, Tributu administrazioak ezin dezake gauzatutako arau haustea zehatu.
|
|
Hala badagokio, arau hausterik edo erantzukizunik ez egotearen gaineko adierazpena jasotzea. e) Zehapenen aurka erabil daitezkeen bideak (errekurtsoak) adieraztea, baita horiek jartzeko epeak eta organoak ere. f) Ezarritako zehapenaren zenbatekoa ordaintzeko lekua, epea eta modua. Gehienetan, ordain gutunarekin batera emango da ebazpena. g) Aplikatu diren murrizketen zenbatekoa eskatzeko inguruabarrak zehaztea, halakorik
|
gertatuz gero
murrizketa galduko baita. h) Berandutze interesak ez eskatzea, zehapenen eragingarritasuna eten bada zehapenen aurka errekurtsoa edo erreklamazio ekonomiko administratiboa garaiz eta behar bezala jarri delako. i) Ebazpenaren aurka Administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar badaiteke, hurrengoaren berri ematea: zehapena etetea eskatuz gero, eteteari eutsiko zaio organo judizialak eteteari buruz ezer adierazi arte.
|
|
Horiek horrela, zehapenaren aurka errekurtsorik edo erreklamaziorik jarriz gero, betearazpena borondatezko aldian zuzenean etengo da. Egia esateko, ez da betearazpena eten, ezpada zehapenen izaeraren ondorioa
|
gertatu
, zehapenak izaera betearazlea ez duelako. Horrenbestez, errekurtsoa izapidetu bitartean eta errekurtsoaren ebazpenaren jakinarazpenak emandako borondatezko epea amaitu arte, ez da berandutze interesik sortuko.
|
|
tributuen arlokoa lau urtekoa da (Araban izan ezik, bertan bost urtekoa baita) eta delituen kasuan, bost urtekoa edo tipo astunduaren kasuan, hamar urtekoa. Hori dela-eta, ez da zentzugabea erregularizazioak administraziozko preskripzio epetik kanpo
|
gertatzea
; eguneroko praktikan oso usuak dira halako erregularizazioak zigor erantzukizunetik salbuesteko. Auzitegi Gorenak bi preskripzio horien arteko ezberdintasuna justifikatu du zigor arloan zehatzen den jokabidea astunagoa edo larriagoa delako eta bi epeak lokabeak direlako (2003ko apirilaren 3ko Auzitegi Gorenaren Epaia).
|
|
Auzitegi Gorenak bi preskripzio horien arteko ezberdintasuna justifikatu du zigor arloan zehatzen den jokabidea astunagoa edo larriagoa delako eta bi epeak lokabeak direlako (2003ko apirilaren 3ko Auzitegi Gorenaren Epaia). Gauza bera
|
gertatzen
da preskripzio penala geldiarazteko arrazoiekin; arrazoi horiek ez datoz bat tributuen arlokoekin, nahiz eta horiek zenbatzen hasteko unea berdina izan: jokabidea gauzatu denetik aurrera.
|
|
Artikulu honetako tipifikatutako arau haustea
|
gertatu
dela ulertuko da, baldin eta pertsona fisikoak edo erakundeak, bere betebeharrak betetzeko eta jarduketei buruzko jakinarazpena behar bezala jaso arren, Tributu administrazioak egiten dituen jarduketak denboran luzatu, eragotzi edo galarazten dituenean.
|
|
Beste kasu berezi batzuk ere ezarri dira jokabide jakinei eta horien zehapenei dagokienez, hurrengo egoeraren bat
|
gertatuz gero
: jarduera ekonomikoari buruzkoak badira, kudeaketaedo ikuskapen prozeduran ematen badira, eskatutako informazioaren izaera aintzat hartuta informazioa emateko behar orokorra edota datu, txosten, aurrekari, agiri, faktura eta beste ziurtagiri zehatzak eskatzeadiruzko ala diruz besteko datuak badira, besteak beste.
|
|
Gaur egun, jokabide hau arau haustea izatea gutxitan
|
gertatuko
da. Jarri ere, Tributu administrazioek zergadunen eskura euren datuak jartzen dituzte bide telematikoz, datuok kontsultatzeko eta lortzeko hagitz erraztuz.
|
|
Iraungitze epea arau haustea gauzatu denetik zenbatzen hasiko da eta preskripzioarekin batera aldi berean zenbatzen da. Iraungitze epea sei urtekoa da; hortaz, preskripzio epea bigarren urtetik aurrera geldiaraziz gero, nahiz eta epea lau urte gehiagorako izan, preskripzio epe hori ezerezean geratuko da iraungitzea nahitaez lehenago
|
gertatuko
delako. BTFAOren 194.6 artikuluaren esanetan, zehapenak jartzeko ahala egikaritzeko Administrazioak duen iraungitze epea kasu hauetan etengo da:
|
|
Horrenbestez, tributuzko arau haustea
|
gerta
dadin, egite edo ez egitea agertu behar dira, oro har tributuen arlo zehatzailean ez egiteak gauzatu arren. Horren adibide ditugu, besteak beste, hurrengoak:
|
|
Zigor arloan
|
gertatu
aldera, zehatzeko arlo administratiboan askatasuna kentzeko zigorrak debekatzen direlako eta tributu zehapenek ondare izaera hutsa dutelakopertsona juridikoa subjektu urratzailea beti izan zitekeen. Jakina, osagai subjektiboa (dolua ala errua) dagoen ala ez, pertsona juridikoen ordezkari lanetan diharduten pertsona fisikoen jokabideari begiratuta zehaztu litzateke.
|
|
Foru arauak edo legeak zehatz mehatz deskribatu behar ditu, hala arau hausteak, nola arau hauste horien ondoriozko zehapenak. Zigor Zuzenbidean
|
gertatu
aldera, arau hausteen arloan tipikotasun printzipioak ez du lege organikoaren beharrik, baina lege arruntak zehaztu ditu arau hauste eta zehapenen oinarrizko osagaiak. Lege erreserba hori erlatiboa da; berriz, legeek zehazturiko arau hausteen tipoak erregelamenduen bidez gara daitezke.
|
|
23 Baieztapen horri ñabardurak egin behar zaizkio. BTFAOren 206.2 artikuluaren c) letran, bi urratzaile batera
|
gerta
daitezke: zergaduna bera, kontabilitateko eta erregistroetako betebeharrak ez betetzeagatik arau haustea gauzatzeko erabili diren informatika programa eta fitxategien titularra; eta programa zein fitxategi horiek garatu, kontrolatu edo kontrolpean izan dituen pertsona.
|
|
Lehenengoari ezarritako zehapena bigarrenari ere ezarriko zaio, zenbateko berdinarekin. Informatika programa garatu duenari ezar dakiokeen zehapena 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera ezabatuko da. du, araua hautsi duenaren erruduntasuna erakartzen dituen inguruabarrak
|
gertatu
direla (Bizkaiko eta Gipuzkoako TFAOen 184.1 artikulua).
|
|
Araban, 30.000 eurokoa, eta Bizkaian, 60.000 eurokoa eurokoa 2024an). Are gehiago, Bizkaian Administrazioak frogatzen badu fakturazioaren kontrolerako eta kodifikazio sistemetarako euskarri moduan erabilitako programa eta artxibo elektronikoak hautsi, ezabatu edo manipulatuak izan direla eta inguruabar hori egiaztapena egiten den unean amaitu barik dagoen zergaldian
|
gertatu
dela, orduan diruzko isun proportziozkoa berdina da, negozio kopuruaren %20, alegia, baina gutxieneko isuna 60.000 eurokoa da. Amaitzeko, Bizkaian, gainera, aurreko edozein kasutan, Administrazioak egiaztatzen badu programa informatikoa egin duen pertsonak edo entitateak, programa aldatu duenak edo sistema informatikoaren gaineko kontrola duenak programa eta artxibo elektronikoak hautsi, ezabatu edo manipulatu dituela, orduan, pertsona edo entitate hori zehatuko da urratzaileari ezarritako zenbateko berdinarekin.
|
|
Ezin denean jakin zein den arau hausteari dagozkion eragiketen zenbatekoa, zehapena 600 eurokoa izango da, faktura edo dokumentua luzatu edo kontserbatu ez den eragiketa bakoitzeko. Administrazioak egiaztatzen badu faktura ez dela luzatu, bidali eta ez dela eman eta inguruabar hori egiaztapena egiten den unean amaitu barik dagoen zergaldian
|
gertatu
dela, diruzko isun finkoa jarriko da, hain zuzen, Araban eta Bizkaian 600 euroko isuna faktura egin eta eman ez den eragiketa bakoitzeko, eta Gipuzkoan 1.000 eurokoa. c) Fakturak datu faltsuekin edo faltsutuekin luzatu badira, arau haustea eragin duten eragiketen zenbateko osoaren %100eko diruzko isun proportziozkoa jarriko da Araban eta Bizkaian, eta Gipuzkoan %75ekoa.
|
|
...duenez, baldin eta konpentsatutako edo konpentsatzeko dauden oinarriak edo kuotak edota aplikatutako edo aplikatzeko dauden kenkariak sortu ziren zergaldiei begira Administrazioak iraungita edo preskribituta badu tributu zorra, zor horren jatorria eta zenbatekoa zehazteko ahala, edota halako zergaldiotan konpentsazio, aplikazioa eta itzulketa horiek egiteko eskubidea sortzeko beharrezko egitateak
|
gertatzen
direla jasoz gero, orduan, oinarri, kuota eta kenkariok egiaztatzeko, oinarri, kuota eta kenkari horiek jaso zireneko likidazioak edo autolikidazioak erakutsi dira, bai eta kontabilitatea eta behar diren euskarri dokumentalak ere (104.3 artikulua). Baieztapen horiek lotu behar ditugu Administrazioak ikertzeko eta egiaztatzeko duen ahalaren egikaritzaren preskriba ezintasunarekin, baita preskribatu edo iraungi diren zergaldietan ere, TFAOren 64.1 artikuluak aipatu bezala.
|
|
Tributu bakoitzaren Legeak edo Arauak bestelako presuntziorik arautu badezake ere, TFAOek (eta TLOk) honako presuntzioak aipatzen dituzte: aktetan eta eginbideetan jasotako egitateak egiazkoak direla uste da jarduleak berak egitateok egiaztatu baditu; akta, eginbide, aitorpen edota autolikidazio batean betebeharpekoak onartu dituen egitateak egiazkoak direla uste da, egitezko okerra
|
gertatu
dela frogatu ezik; Administrazioak ondasun, eskubide, enpresa, zerbitzu, jarduera, ustiategi edo funtzio baten titulartzat jo dezake erregistro ofizial batean titular ageri dena, kontrako frogarik ez badago; eta urte batetik beherako likidazio aldia duten tributuen kasuan, urteko kuota modu linealean banatu ahal izango da dagozkion likidazio adien artean, betebeharpekoak beste denbora banaketa ba...
|
|
Arabako eta Gipuzkoako TFAOen 99 artikuluaren arabera, eta Bizkaiko TFAOren 101 artikuluaren arabera (eta TLOren 103 artikuluaren arabera), betebeharpekoek jakinarazi baizik egin behar ez dituzten eskubideak baliatzearen inguruko prozeduretan Administrazioak ez du edukiko berariaz ebatzi beharrik, ez eta iraungitzen diren prozeduretan, prozeduraren objektua gertatze bidez galduta dutenetan eta interesdunak uko edo atzera egiten duenetan ere. Nolanahi den ere, interesdunak halako inguruabarra
|
gertatu
dela adieraztea berariaz eskatzen badio Administrazioari, azken honek erantzun idatzia eman du.
|
|
Egitateak eta zuzenbideko oinarriak azalduta, administrazio egintzak arrazoitu behar dira, administrazio antolamendu orokorrean
|
gertatu
bezala, benetako babes judizialaren printzipioa eta defentsarik ezaren debekuaren printzipioa zaintzeko. Tributuen Arau Orokorrek, ostera, ebazpenak arrazoitzeko beharra egintza jakin batzuetan soilik ezarri dute:
|
|
Beste alde batetik, Administrazioari egotz dakiokeen arrazoiengatik ebazpena epe barruan eman ezik, prozedura iraungiko da. Prozedura iraungi bada ere, beste prozedura berri bat has daiteke, preskripzioa
|
gertatu
ez bada. Prozedura iraungiak ez du preskripzioa geldiaraziko eta ez da errekerimendutzat joko (besteak beste, borondatezko erregularizazioari begira).
|
|
Tributu zorra zehazteko aitorpenaren bidez hasitako prozeduretan, zergadunak zerga egitatea
|
gertatu
dela adierazi ondoren, Administrazioak likidazio egintza eman behar du ordaintzeko kopurua zenbatuz, edota itzultzeko nahiz konpentsatzeko zenbatekoa aitortuz betebeharpekoaren mesedetan. Autolikidazioaren bidez hasitako prozeduretan, zergadunak zorraren zenbatekoa zehaztu duenez, likidazio egintza zenbaketa hori zuzentzeko erabiliko da soilik.
|
|
Erregelamendu bidez berariazko jakinarazpena beharrezkoa ez diren kasuak zehaztu daitezke tributu betebeharpekoari horren berri eman bazaio. Ulerbidez, horrela
|
gertatuko
da adostasun aktaren ondoriozko likidazioen kasuan lurralde erkideko eta Gipuzkoako ikuskapen prozeduretan; bertan, zorra likidatzeko organo eskudunak jarduketa berriak agindu ezik edota beste modu batean likidatu ezik, akta sinatu eta hilabetearen buruan jakinarazitzat emango da likidazioa (TLOren 156.4 artikulua eta Gipuzkoako TFAOren 151.3 artikulua). Bizkaian eta Araban, adostasun aktaren ondoriozko likidazioa beti jakinarazi behar da, aurrerago ikusiko dugun moduan.
|
|
Autolikidazioaren emaitza ordaintzekoa bada, ordainketa egin ohi da edo ordainketa geroratzea eskatzen da. Jarraian, kudeaketa organoek autolikidazioa aztertu edo egiaztatu dezakete, eta hala behar denean, autolikidazioa zuzendu dezakete behin behineko likidazio baten bidez.
|
Gerta
daiteke ere, ikuskapen organoak egiaztatzeko jarduketak gauzatzea, eta horien buruan, gehienetan, behin betiko likidazioa emango litzateke. Autolikidazioaren emaitza itzultzekoa bada, ordea, kudeaketa organoek behin behineko likidazioa eman behar dute itzulketarako eskubidea aitortuz.
|
|
Autolikidazioaren emaitza itzultzekoa bada, ordea, kudeaketa organoek behin behineko likidazioa eman behar dute itzulketarako eskubidea aitortuz. Halako jarduketarik gauzatu ezean, autolikidazioa aldaezina izango da preskripzioa (edo iraungitzea, Bizkaian)
|
gertatu
denetik aurrera. b) Aitorpenaren sistema, lehengoa. Honakoetan, subjektu pasiboak betebeharra zenbatzeko garrantzitsuak diren inguruabarren berri eta zerga egitatea gauzatu duenaren berri ematen dio Ogasunari, baina ez du ezer kalifikatzen ezta betebeharra zenbatzen ere.
|
|
Prozedura amaitzeko, kudeaketa organoak behin behineko likidazioa eman behar du eta berau jakinaraziz zorra ordaintzeko borondatezko epea irekitzen da (emaitza itzultzekoa ere izan daiteke). Autolikidazioarekin
|
gertatu
bezala, aitorpena aurkeztu ondoren aztertzeko eta egiaztatzeko jarduketak gauzatu ditzakete kudeaketa organoek nahiz ikuskapen organoek, eta horren ondorioz likidazio berria eman daiteke, behin behinekoa ala behin betikoa. Jarduketarik ezean, likidazioa aldaezina izango da preskripzioa (edo iraungitzea, Bizkaian) gertatu denetik aurrera. c) Ordainagirien bidez aldizka kobratzen diren tributuak.
|
|
Autolikidazioarekin gertatu bezala, aitorpena aurkeztu ondoren aztertzeko eta egiaztatzeko jarduketak gauzatu ditzakete kudeaketa organoek nahiz ikuskapen organoek, eta horren ondorioz likidazio berria eman daiteke, behin behinekoa ala behin betikoa. Jarduketarik ezean, likidazioa aldaezina izango da preskripzioa (edo iraungitzea, Bizkaian)
|
gertatu
denetik aurrera. c) Ordainagirien bidez aldizka kobratzen diren tributuak. Honelakoetan erregistro, errolda edota matrikula batean alta eman behar da, aitorpenaren lehengo sistemaren arabera, bai eta aldaketa fisiko edo juridikoen berri emateko aitorpena ere aurkeztu behar da baldin eta horren titulartasuna edo zenbatekoa ukituko bada, eta aitorpenen ondorioz, likidazioa jakinaraziko zaio betebeharpekoari.
|
|
Autolikidazio batean jasotako onura fiskala, kenkaria edo salbuespena baldintzatuta badago geroko betekizunak betetzeari (inbertsioari eustea urte batzuetan zehar, esaterako) eta onura, kenkari edo salbuespen hori galtzen bada geroko betekizuna bete ez delako, orduan tributu betebeharpekoak ez betetzea
|
gertatu
den urteko eta zergaldiko autolikidazioan sartu ditu aurreko zergaldietan bidegabe aplikatu den onura fiskal, kenkari edo salbuespenaren kopurua edo kuota eta berandutze interesak. Kasu horretan, ordea, ez da autolikidazio osagarri edo ordezkoa aurkeztu behar.
|
|
Araban eta Bizkaian
|
gertatu
aldera, Gipuzkoan autolikidazioaren bidez hasitako prozedura bi prozeduretan zatitu da: eskaera edo autolikidazioaren bidez hasitako itzultze prozedura, eta autolikidazioak (eta behin behineko likidazioak) berrikusteko prozedura, azken hori Bizkaian izen berekin ezarri denaren antzekoa. edo sinatu badu; Bizkaian, ordea, TFAOk ez du ezer esaten zehapenei buruz.
|
|
Gipuzkoan prozedura bitan zatitu denez, lehenengo prozedurari dagokionez soilik, eta gainerako bi lurraldeetan, autolikidazioaren bidez hasitako prozeduretan tributuaren arauketaren ziozko itzulketa eskatzen bada, hala nola, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan, Sozietateen gaineko Zergan, edo Balio Erantsiaren gaineko Zergan
|
gerta
ohi daitekeena, erregela bereziak daude. Honelakoetan, itzulketa erabaki behar da sei hilabeteko epean autolikidazioa aurkezteko epea amaitu zenetik zenbatzen hasita edo autolikidazioa aurkeztu zenetik zenbatzen hasita epez kanpo egin bada.
|
|
iraungitzea, eta autolikidazioak eta behin behineko likidazioak berrikusteko prozedura hastea. Prozeduraren iraungitzea
|
gertatuko
da autolikidazioa aurkezteko borondatezko epea amaitu denetik sei hilabete baino gehiago igaro badira edota, autolikidazioa epez kanpo aurkeztu denean, berori aurkeztu zenetik sei hilabete baino gehiago igaro badira, eta behin behineko likidazioa ez bada jakinarazi. Bizkaiko TFAOk gehitu duenez, sei hilabeteko epearen barruan egiaztapen murriztuko ikuskapen prozedura edo balioak egiaztatzeko prozedura hasi bada, autolikidazioaren bidez hasitako prozedura ez da amaituko baina prozedurako epearen zenbaketa
|
|
Edu berean, sei hilabeteko epean Administrazioak betebeharpekoari agiriak ekartzeko agintzen badio edo bere tributu egoera erregularizatzeko beharra ikusten badu, eta autolikidazioak eta behin behineko likidazioak berrikusteko prozedura hastea erabakitzen bada, ondorioz, aipatu izan dugun moduan, autolikidazioaren bidez hasitako prozedura amaituko litzateke. Amaitzeko, Bizkaian berriro, autolikidazioaren emaitza dirua itzultzekoa izango balitz eta lerrokada honetan aipatutako iraungitzea
|
gertatuko
balitz, Administrazioak autolikidazioak eta behin behineko likidazioak berrikusteko prozedura hasi luke, iraungitzea gertatu denetik hurrengo bi hilabeteetan. Berandutze interesak ordaintzeko beharrak iraungo du prozedura ezberdinek dirauten bitartean (autolikidazioaren bidez hasitakoa, autolikidazioak eta behin behineko likidazioak berrikustekoa, egiaztapen mugatukoa edota ikuskapenekoa) gorago aipatu ditugun baldintzetan.
|
|
Edu berean, sei hilabeteko epean Administrazioak betebeharpekoari agiriak ekartzeko agintzen badio edo bere tributu egoera erregularizatzeko beharra ikusten badu, eta autolikidazioak eta behin behineko likidazioak berrikusteko prozedura hastea erabakitzen bada, ondorioz, aipatu izan dugun moduan, autolikidazioaren bidez hasitako prozedura amaituko litzateke. Amaitzeko, Bizkaian berriro, autolikidazioaren emaitza dirua itzultzekoa izango balitz eta lerrokada honetan aipatutako iraungitzea gertatuko balitz, Administrazioak autolikidazioak eta behin behineko likidazioak berrikusteko prozedura hasi luke, iraungitzea
|
gertatu
denetik hurrengo bi hilabeteetan. Berandutze interesak ordaintzeko beharrak iraungo du prozedura ezberdinek dirauten bitartean (autolikidazioaren bidez hasitakoa, autolikidazioak eta behin behineko likidazioak berrikustekoa, egiaztapen mugatukoa edota ikuskapenekoa) gorago aipatu ditugun baldintzetan.
|
|
Delituari lotutako likidazioaren kontra, ezin izango da errekurtsorik edo erreklamaziorik jarri administrazio bidean; hala ere, prozesu penalean ezarritakoa betetzeko dagokion doikuntza egingo da, zigor arloko epaileari iruzurraren kuota zehaztea dagokiolako. Izapidetze administratiboan
|
gertatutako
prozedura akatsek ezin izango dute inola ere tributu betebeharra zati batez edo erabat azkendu (TFAOen 253 artikulua).
|
|
Horrenbestez, eta delitua burutzeko ordainketarik ez dela egon behar jakinda, delitu hau tributu iruzurraren delituarekin pilatzen denean, hots, ZKren 305 Artikuluko delituarekin pilatzen denean ordaindu gabeko zorrak 120.000 euroko gutxienekoa gainditu duelako, Ogasun publikoaren aurkako delituaren zigorra soilik ezarriko da, arauen arteko pilaketa
|
gertatzen
delako. PEREZ ROYOk adierazi duenez, pilaketa hori kontsuntzio irizpidearekin konpondu litzateke kontabilitate delitua ezin daitekeelako modu lokabean izan.
|
|
Egileak, gainera, nahita eta kontzientziaz jardun behar du. Kontabilitate delitua zabarkeria hutsez gauzatu daitekeela irudikatzea oso zaila
|
gertatzen
zaigu, beraz, delitu hau doloz bakarrik gauzatu daitekeela baieztatu dezakegu.
|
|
Lurralde erkidean, interesdunari balioa jakinarazi eta hurrengo hiru hilabeteetan zehar izango da loteslea; Bizkaian, hiri lurreko ondasun higiezinen balioa izango da esleitu beharreko gutxieneko balioa, abenduaren 3ko 163/ 2013 Foru Dekretua aplikatzearen ondorioz; Araban esaten denez, emandako balio hori kontuan hartzeko gutxieneko balioa izango da tributu bakoitzaren arauketak ezarritako lotura eta norainokoarekin; eta Gipuzkoan, gehienetan, katastro balioarekin bat dator, baina balioa loteslea izateko eta horren norainokoa zehazteko tributu bakoitzaren araua begiratu da. Tributuei buruzko kontsulta idatziekin
|
gertatu
bezala, erantzunik ezak ez du ondoriorik sortzen. Ezin da errekurtsorik jarri erantzunen aurka; aldiz, balioa jaso duen likidazioaren administrazio egintzaren aurka jar daiteke errekurtsoa.
|
|
Prozedura hauen barruan ematen diren behin behineko likidazioak beti arrazoituak izan behar dira. Behin behinekoak badira ere, likidazioak aldaezinak dira horietan erregularizatu diren elementuei begira; hala ere, Administrazioak beste likidazio batzuk eman ditzake horien ordez preskripzio epean zehar baldin eta aurreko lerrokadan proposamena ez jakinarazteko aipatutako inguruabarren bat
|
gertatu
dela frogatuz gero edota bestelako inguruabarrik gertatuz gero baldin eta ez baziren likidazioa emateko garaian aintzat hartu. Bizkaian, likidazioa aldatzeko formari eta moduari dagokionez, autolikidazioak eta behin behineko likidazioak berrikusteko prozedura izapidetu da nahitaez, jarraian aztertuko dugunez.
|
|
Prozedura hauen barruan ematen diren behin behineko likidazioak beti arrazoituak izan behar dira. Behin behinekoak badira ere, likidazioak aldaezinak dira horietan erregularizatu diren elementuei begira; hala ere, Administrazioak beste likidazio batzuk eman ditzake horien ordez preskripzio epean zehar baldin eta aurreko lerrokadan proposamena ez jakinarazteko aipatutako inguruabarren bat gertatu dela frogatuz gero edota bestelako inguruabarrik
|
gertatuz gero
baldin eta ez baziren likidazioa emateko garaian aintzat hartu. Bizkaian, likidazioa aldatzeko formari eta moduari dagokionez, autolikidazioak eta behin behineko likidazioak berrikusteko prozedura izapidetu da nahitaez, jarraian aztertuko dugunez.
|
|
Tributu administrazioak Ogasun Publikoaren aurkako delituaren zantzuak daudela uste badu eta likidazioa ematea eragozten duen inguruabarrik
|
gertatzen
ez bada eta betebeharpekoak bere tributu egoera ez duela erregularizatu egiaztatzen badu, orduan delituaren zantzuen inguruko txostena prestatu eta delituari lotutako likidazio proposamen bat egingo du, bertan likidazio hori zer egitatetan eta zuzenbideko oinarritan funtsatzen den adieraziz. Proposamen hori betebeharpekoari jakinaraziko zaio, bere eskubideen alde egiteko egokitzat jotzen dituen alegazioak eta dokumentuak aurkeztu ahal izateko; horretarako, hamabost eguneko epea (10 egun baliodun, Bizkaian) izango du proposamena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
|
|
Edozein kasutan, jarrera horri kritika egin dakioke. Zerga egitatea gauzatzeagatik eginbehar juridiko berezia sortzen da, baina ez da eratzen inolako betebeharrik, Administrazioa ez delako kreditu eskubidearen titularra une horretan, arlo zibilean kreditu eskubideekin
|
gertatu
aldera. Bestela esanda, likidazio egintzak sortarazten ditu Ogasunaren kreditu eskubidea eta subjektu pasiboaren tributu betebeharra eskatzeko moduko bihurtzen du, alegia, elkarrekiko edukia duten egoera subjektiboak.
|
|
ez da berandutze interesik eskatuko prozedura ezberdinak ebazteko legez ezarri diren epeetatik gora Tributu administrazioa luzatu den denboran zehar, geroratzeko eta zatikatzeko eskaeretan (eta Bizkaian konpentsatzeko eskaeretan) izan ezik. Esaterako, Bizkaian horrela
|
gertatuko
da berraztertze errekurtsoa jarri denetik hiru hilabete baino gehiago igaro direnetik, edo urtebetea baino gehiago igaro denean erreklamazio ekonomiko administratiboa jarri denetik, kasu bietan aurkaratutako egintza etetea erabaki bada (TFAOren 232.4 eta 245.2 artikuluak). b) Likidazioa deuseztatu eta likidazio berria egiten denean. Halakoetan administrazio ebazpenak edo ebazpen judizialak ukitu ez dituen izapideak eta egintzak osorik gordeko dira.
|
|
Errekarguak zehapenak izango balira, Konstituzioaren ikuspegitik onartezinak izango lirateke modu objektiboan aplikatzen direlako. Zehapenekin
|
gertatu
aldera, ez da aintzat hartzen errua izan den ala ez, zabarkeria edozein mailagatik izan bada ere. Halaber, errekarguak ezartzen dira inolako prozedurarik gabe, entzunaldirik gabe eta alegazioak aurkezteko aukerarik gabe, tributu betebeharpekoak bere jokabidearen alde egin dezan.
|
|
Osterantzean, autolikidazioa borondatezko epetik kanpo ordainketarik gabe aurkeztu bada70, betearazpen aldia autolikidazioa aurkeztu eta biharamunean hasiko da; kasu horretan, atzerapenagatik berandutze interesak eta epez kanpo aitortzeagatik ezarritako errekarguak aplikatzeaz gain, betearazpen aldiko errekarguak eta epe horretako berandutze interesak ere aplikagarriak dira. Bi Lurraldetako TFAOek zehaztu dutenez, halako kasua
|
gertatuz gero
autolikidazioa epez kanpo eta ordaindu gabe aurkeztuz gero, epez kanpo aitortzeagatik ezar daitezkeen errekarguen eta interesen arabera
|
|
Azken ezaugarri bezala, esan behar dugu Administrazioaren premiamenduprozedura ezin dela pilatu prozedura betearazle judizialekin, ezta bestelakoekin ere. Premiamendu prozedura beste prozedura betearazle batzuekin batera
|
gertatuz gero
, prozeduraren hasiera edo izapidetzea ez da etengo, gatazka jurisdikzionalen legeriak edota TFAOek (eta TLOk) ezarritakoarekin bat jardun ezik, edo beste edozein legek horrela berariaz ezarri ezean.
|
|
Behin prozedura hasi eta gero, hori bakarrik eten daiteke TFAOen 169 Artikuluak aipatutako arrazoi tasatuak
|
gertatuz gero
: errekurtso bidean edo erreklamazio ekonomiko administratiboan erabakitako etetea (eta konkurtsonahiz tributu arauketan ezarritako gainerako kasuetan ere), prozedura eratzean izan daitezkeen akatsen ondoriozko etetea (oker materiala, aritmetikoa edo egitezkoa, edota zorra ordainduta, barkatuta, konpentsatuta, geroratuta nahiz etenda egotea, edo ordainketa eskatzeko Tributu administrazioaren ahala preskribatu izana) eta jabarihirugarrengotza aurkeztea.
|
|
Horregatik, likidazioa bere garaian aurkaratu ezean, irmo bihurtu da, eta premiamendu bidea hasi ondoren jada ezin da horren aurka egin. Adibidez, horrela
|
gertatzen
da betebeharpekoak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren likidazioa jasoz gero eta bertan ondorengoengatiko kenkaria bidegabe ezabatu bazaio, hilabeteko epea igarotzen uzten duenean errekurtsorik edo erreklamaziorik jarri gabe. Ordainketa ez duenez egin ere, premiamendu probidentzia jaso duenerako ezin dezake horren aurka egin likidazioaren edukiari buruzko arazoak alegatuz, likidazioa irmo eta onartua izan delako.
|
|
Enbargo eginbidearen aurka, premiamendu probidentziaren aurka
|
gertatu
bezala, arauak zehaztutako lau arrazoi erabil daitezke: a) Zorra azkentzea (ordaintzea, ordainketa eskatzeko akzioa preskribatzea, eta abar). b) Premiamendu probidentzia jakinarazi ez izana. c) Enbargoa arautzen dituzten erregelak ez betetzea. d) Zerga bilketako prozedura etetea (horien artean, ordainketa geroratzea edo zatikatzea lortu izana).
|
|
Jakinarazitako enbargo eginbidearen aurka alega daitezkeen arrazoiak aipatutakoak soilik dira, berraztertze errekurtsoa edo erreklamazio ekonomiko administratiboa jartzean, baita elkarren laguntzaren esparruan ere. Premiamendu probidentziarekin
|
gertatu
bezala, ezin dira edukiari buruzko arazoak aztertu, enbargoaren oinarri den likidazioaren aurka bere garai egokian egin behar izan zelako, eta egin ez zenez, likidazioa irmo bihurtu da.
|
|
Prozedura honen bidez, Administrazioak bere egintzak alda ditzake baita organo ekonomiko administratiboaren ebazpenak erehoriek administrazio bidea agortu edo epe barruan errekurritu ez direnean, halako egintzak ondoriorik gabe utziz eta auzitegien ebazpenik izan gabe. Horregatik, prozedura erabili ahal izango da deuseztasun akats frogatua eta zalantzarik gabekoa
|
gertatzen
bada, hots, Arabako eta Gipuzkoako TFAOen 224 artikuluak eta Bizkaiko TFAOren 225 artikuluak ezarritako kasuetan73: a) Konstituzioaren babesa duten funtsezko eskubide eta askatasunak urratzen dituztenean; b) gaiari eta lurraldeari dagokionez argi eta garbi eskumenik ez duen organo batek emandakoak direnean; c) ezinezko edukia dutenean; d) Zigor Zuzenbideko arau hauste direnean, edo halako arau hauste baten ondorioz ematen direnean; e) legezkoprozeduraerabatbazterturikedokideanitzekoorganoetanborondatea eratzeko funtsezko erregelak erabat bazterturik emandakoak direnean; f) antolamendu juridikoaren kontra doazen berariazko nahiz ustezko egintzak direnean, ahalmen edo eskubideak eskuratzeko badira, horiek eskuratzeko oinarrizko betekizunak izan ez arren; eta g) foru arauz edo legez berariaz ezartzen den beste edozein.
|
|
73 Akats horiek bat datoz, etorri ere, APApELren 47 artikuluak ezarritakoekin, administrazio egintza gehienentzat. dira bereizten eskubideak adierazten dituen egintza eta norbanakoentzat mesedegarri ez den egintza, Administrazio zuzenbidean
|
gertatu
aldera; eta, azkenik, tramite egintzak ere aurkara daitezke, hots, ez da behin betiko egintza eman arte itxaron behar. Egintzaren deuseztasun kari guztiak ezin dira erabili Administrazioaren ofiziozko berrikuspenean, ezpada TFAOek (edo Legeak) berariaz zehazturiko kari horiek bakarrik, zerrenda itxia baita.
|