Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 55

2000
‎Eta nik orain ulertzen dut zergatik ari zaion orain Dabidi mesede hau egiten, eta zergatik sentitzen den harekin zorretan. Aldiz, oraindik ezin dut ulertu nola egon daitekeen Dabiden barrena Karmelori halako mesedea eska diezaion, ez dakit ulertu nahi dudan ere...
2008
‎–Ba kontzientzia txarra geratu zitzaigun, baina ezin genuen ulertu berak azken hilabeteetan seinalerik eman ez izana.
‎Zabalik utzi du beheko atea. S.I. k ezin du ulertu zergatik gizon horrek uste duen bera atzetik joango zaiola.
‎Gerritik heltzen nion eta burua haren bizkarrean jarrita, arnasa sentitzen nion, pau pau pau, eta niri ere bihotza pau pau pau jartzen zitzaidan, Inaziorengatik, noski, baina baita Tomasen beldurrez ere, beti saiatzen ginen inork ezagutuko ez gintuen bazterretan ibiltzen, baina pipirik gordeena ere ez dago sekula salbu, eta baten bat joan zen Tomasengana nire ibileren berri ematera. Tomasek algara batean hartu zituen esamesok, ezin zuen ulertu berak trapuzartzat zeukana inoren maindire izan zitekeenik. Horrek salbatzen ninduen, ez jipoietatik, baina bai niganako susmo txarretatik, bestela garbituko ninduen.
2009
‎Zure patua ez zen gizon ondradua izatea, ezta nirea ere; baina hori guztia eman dizut, kultura oparitu dizut, ohorea, sentimendu zintzoak... Zuk, nire seme zaren horrek, ondo elikatua izanik eta ondasun materialez eta espiritualez mukuru, ezin nauzu ulertu. Baina horrek ez nau harritzen, ez kezkatzen.
‎Kontua ez da soilik jatea edo kartzela saihestea; ezta nire emakumea eta nire semea ere, xuxurlatu zuen, naufragio bat baizik, erabateko ukazioa... Zuk ezin duzu ulertu, ordea! Lagundu, arren!
Ezin dut ulertu, Ananda, nola zu bezalako izaki maitagarri batek gorrota nazakeen hainbeste, nola tratu txarrak eman; zer soka hautsi zen zure barru zoragarri hartan?; zugana itzultzen nintzen, bildots baten pare, gure zauriak neure epeltasunez sendatzeko prest, osorik zure mende jartzea erabakita, lehen bezainbat edo are gehiago; eta zuk destainaz alboratzen ninduzun, zikin banengo bezala, kutsaturik... Eta, hala ere, zugana itzultzen nintzen behin eta berriz, eta barkaraztea lortzen nuen eta berriro hasten ginen, eta maitekor jartzen zinen, eta asteak igarotzen genituen gozo gozo, hilabeteak, eta itxaropena pizten zitzaigun bihotzetan, eta amets egiten genuen berriro.
‎Ez diot ezer aurpegiratzen, neuk ere antzera pentsatzen bainuen lehenago, eta oraindik lantzean behin pasatzen da halakorik nire burutik gaur egun ere. Bizitzan dena atera zaiola ondo dirudi, eta, horregatik edo, ezin du ulertu besteei gauzak txarto ateratzerik. Ezin dut burutik kendu gaur egun neuri ere barre egiten didan irudipena.
‎Ikusmolde horrek agerian uzten du zenbaitzuek ezin dutela ulertu euskarak, katalanak edo galegoak, biziko badira, nahitaez behar dutela" espazio publikoa", eta, beraz, hizkuntza horiei ere leku publikoa egitea ez dela gaztelaniaren aurkako borroka, baizik eta geureak ditugun hizkuntza guztien arteko bizikidetza harmoniatsua eraikitzea dela kontua. Gogora ditzagun lehentxeago jaso ditugun Tovarren hitzak:
‎Harridura ttikia ez, susto izateko tamainako batek eman zion Xabier Amurizari" aita Villasante zer moduz" galdetu zidanean, eta nik sano sano" Ondo dabil, osasunez ongi, burua galdu samartuta Alzheimer delako gaitzak jota dabilenez, baina, gainerakoan gure lantxoak egiten, atzo ere, han genuen harrikoa egiten eta..." erantzun nioneko. Ezin zuen ulertu Euskaltzaindiko buru izandako fraidea nola geneukan harrikoa egiten... Hemen denok egiten baitugu, txandan txandan, garbiketa lanetan bezala beste hainbatetan.
‎Harrapatuta daude, bai. Horregatik ezin dute ulertu boterearen logika arrunta. Haiena dialektikoa da.
2010
‎Hire adina izango zinan, gutxi gorabehera, putzu zikin hartan ikusi huenean, telebistan, Zergatik ez dute basatza horretatik ateratzen, nola da posible, baina. Ezin huen ulertu nola zitekeen begi beltzeko neskato hura postura hartan han edukitzea, eta kazetarien txorakeriak entzun beharra, No te aflijas, ahorita te sacan de ahÃ; bai, ahorita, hark ere, gajoak, zerbait amaitzera zihoala sentituko zinan, zeruan omen zuen amari hots egiten zion bezala hots egiteko; harengandik, eta mundu osoa telebistatik begira zuela, despeditu zen bezala despeditzeko.... Ez zain haren ile kizkur iluna atzendu, ez zain hire denbora guztian atzenduko.
‎oraingoan denda barrurantz egina, Asier ageri dun heuk urtebetetzean oparitutako zaku barruan, lo. Bai, badakit ederra dela, Imeda, baina ezin dut ulertu, esan dion, elkarrizketaren hariari utzi eta beste bati helduz, berehala harrapatuko zuelakoan. Honek bizi gaitu, Ane, esan din, hire izena aurrenekoz aipatuz.
‎Nicolasen obra aldatuta zegoela iruditu zitzaion, otzanago bihurtua, erosleen gustuak errazago harrapatzeko baretua bezala. Hala ere, beti bezain zail egin zitzaion obra haren hermetismoa leku hartan bildu zen jende eta giroarekin ezkontzea, ezin zuen ulertu inkomunikaziotik hurbilago zegoen aldarrikapen hark nola lor zezakeen jai giroa sortzea munduan erosoen bizi zen sektorean instalatutako jende klase haren baitan. Merkatuaren arauak eta paradoxak izango ziren, baina ezin zuen ulertu.
‎Hala ere, beti bezain zail egin zitzaion obra haren hermetismoa leku hartan bildu zen jende eta giroarekin ezkontzea, ezin zuen ulertu inkomunikaziotik hurbilago zegoen aldarrikapen hark nola lor zezakeen jai giroa sortzea munduan erosoen bizi zen sektorean instalatutako jende klase haren baitan. Merkatuaren arauak eta paradoxak izango ziren, baina ezin zuen ulertu.
‎Bien bitartean, Zenon isilik eta pentsakor zegoen. Ezin zuen ulertu gazteak eta animaliak zergatik ematen zioten ezezkoa bere teoria filosofikoaren froga ukaezina izan zitekeen proba ezin sinpleagoari; beharbada etorkizunean, auskalo, eskola nahiz akademia guztietan irakatsiko zen hura, denbora, espazioa eta mugimendua azaltzeko, horren kontzeptu beharrezkoak zientzia matematiko eta fisikoak hobeto ulertzeko. Zergatik?
‎Adiskidearen silueta hauteman zuen azkenean, tontortxoetako baten atzealdetik burua beldurturik ateratzen. Baina ezin zuen ulertu zer gertatzen ari zitzaion dortokari, zergatik egiten zuen laster hark ere, inoiz egin ez zuen moduan gainera, zer edabe edo ukendu eman ote zioten haren oin labur eta traketsei, zerk eginarazten zion jauzi piztia izutu baten moduan.
‎" ni bihotza duen ekonomiaren aldekoa naiz, baina horrek ez du esan nahi bururik gabeko ekonomia denik". Ni ere iritzi berekoa naiz, ezin dut ulertu bihotzik ez duen ekonomiarik.
‎Zein da arrazoia? Nik ezin dut ulertu! Europar Batasuna esparru ezin hobea da EBko herrialde eta nazio guztiek elkarrekin lan egin dezaten, xede eta helburu berak izanik; eta horrek ez du esan nahi kulturak, hizkuntzak, protagonismo politikoa, burujabetza, nazioen nortasun juridiko politikoa (Estatu izan edo ez izan) ukatu behar direnik.
2011
‎Esaldia latinez zegoen: horrenbeste jakin, bazekien; baina Annak ezin zuen ulertu. Igorle ezezagunari mezu bat bidali zion bueltan, azalpenak eskatuz.
‎Orduan ulertu nuen mundua itsua eta ankerra zela, eta horretan behintzat, neure senak ez zidan iruzur egin. Nire bihotza borondate onez gainezka zegoen baina inork ezin zion igarri, inork ezin zuen ulertu nigandik jalgi nahi zuen hizkuntza misteriotsu hura. Neure amak ez ninduen ulertzen.
2012
‎joaten hasi denaz batera? Mari Terek eta Inasek ezin dute ulertu. Aitaginarrebak ez du inolako arrazoirik eman, aldatzeko besterik ez die eskatu, aldatzeko eta aldatzeko, edo bestela etxean uzteko bakean.
‎Taketean irten zen eraikitzailearen bulegotik. Ezin zuen ulertu nola eska ziezaiekeen herena diru beltzean emateko, lasai lasai tenple goxoarekin gainera, gauzak betidanik hala egin izan balira bezala. " Eta, jakina, Udalak izango du honen berririk, eta, nola ez, Diputazioak ere bai", jarraitu zuen marmarka.
‎Nire adinean halako hoztasun bat sentitzen da... Zuk ezin duzu ulertu, neuk ere zuen amodioak eta zuen erokeriak ezin ulertu ditudan bezalaxe. Ahalegintzen naizen arren, ezin ditut gauzak ikusi zuk bezala.
‎Robles izan da Dos Passosen obrak espainieraz jarri dituen itzultzaile zorrotza. Zergatik desagertu den, zergatik dabiltzan sekulako torturen zurrumurruak, Dos Passosek ezin du ulertu: Robles ere Errepublikazalea zen, faxismoaren arerio garbia, itzultzaile lanak egiten ari zen brigadetako Babel zurrunbilotsuan.
‎inork ezin du ulertu
2019
‎Baretski umea da oraindik, gaizki hazitako umea. Baina Lalek ezin du ulertu nolatan ez den errukitzen ikusi berri duen jendeaz, heriotzaren agonia beren aurpegi eta gorputz bihurrituetan idatzia zuten arren.
‎Urkok ezin zuen ulertu bat bateko aldaketa. Edandakoak ere ez zion laguntzen.
‎" Zorte ederra", esaten dit amak beti. Ezin dut ulertu Jainkoak zergatik ez dituen aita eta ama babesten Souristarrengandik, ni zorrietatik babesten nauen bezala. Brastakoan, bihotza azeleratu zait, eta hitzak ahotik jaulkitzen hasi zaizkit.
‎Konturatu naiz sinesgabeek ez dituztela ezagutzen Bibliako pertsonaiak. Ezin dut ulertu nola bizi daitekeen profetak eta apostoluak ezagutu gabe. Aitona amonarik gabe bizitzea bezala da hori, edo eguzki sistemako zein planetatan gauden jakin gabe bizitzea bezala.
‎Hasteko eta behin: ezin dut ulertu nola jakin dezakeen aitak zer itxura zuten Testamentu Zaharreko emakumeek. Bigarrena:
2020
‎Jarrera hotza du, urruna, askatasunaren leku batetik ari baita. Militarra erotu egiten du horrek, ezin baitu ulertu. Berak izua eragin nahi dio, kaka egin dezala beldurraren beldurrez, dar dar egin dezala bere aurrean.
‎Baina nahi gabe, eta egin gabe ere, min egiten zioten. Haiek baino gutxiago sentitzen zen, haiek idazleen izenak aipatzen zituztelako eta bertsoak, esaldi ospetsuak eta latinezko hitzak esaten zituztelako; izugarri dibertitzen ziren haiekin, eta berak ezin zuen ulertu zergatik, eta urteekin gero eta indar handiagorekin gorrotatu zituen kultura usaineko kontu haiek.
‎ankerkeriez. Doktoreak ez ditu bereak ezagutzen, ezin du imajinatu zein den bere delitua, zein den bere jarrera izugarria, halako zigor basatia merezi izateko berak eta Anak, bere alaba desagertuak orain dela aste batzuetatik, gerra hasi zenetik; ezin du ulertu zergatik sufritzen ari diren halako kastigua basapiztia haien eskuetatik, ia janaririk gabe, ia urik gabe, hilzorian.
‎Connellek minduta zituen begiak eta itxi egin zituen. Ezin zuen ulertu nola gertatu zen hori, nola utzi zion elkarrizketari horrela ihes egiten. Beranduegi zen berarekin geratu nahi zuela esateko, hori garbi zegoen, baina noiz bihurtu zen beranduegi?
‎Gertatu dena badakit, zergatia jakitea falta zait". Manuelak ezin zuen ulertu zergatik utzi zuten Sebastian bere ardurapean eta nola inor ez zen izan gauza berari egia aitortzeko. " Anaia Pedrorekin bihozberagoa izango naiz, ze Sebastian utzi zidatenean komentura sartu berria zen.
‎Eta denok jokoz kanpo harrapatu gaituela esango nuke. Nik ezin dut ulertu futbola zalerik gabe. Hori beste zerbait da...
‎Esan behar dut, erabakiarekin bat. Horrelako partidu bat zalerik gabe ezin dut ulertu. Orain, 2021eko apirila izan daitekela diote.
‎Bat batean, Leivinha jokalaria azaldu zen, ez dakit nondik eta baloia sarera bota zuen. Oraindik ere ezin dut ulertu zelan jazo zen. Agian, jende artetik aterako zen...
2021
‎Aldian aldian, bere ondoez misteriotsuek erasaten diote; ez daki azaltzen zer duen; egun osoa ematen du ohean, izara artean bil bil egina, bizarra eta sudur gorriaren punta besterik ikusten ez zaiola. Halakoetan bikarbonatoa eta aspirinak hartzen ditu, zaldiei emateko moduko dosian; eta esaten du nik ezin dudala ulertu, ni beti egoten bainaiz ondo, fraidekote sendo horien modukoa bainaiz, haizearen eta egurats gorriaren mende arriskurik gabe jarria; eta bera, berriz, fina eta gaixobera da, gaitz misteriotsuek joa. Gauerako suspertuta egoten da, eta sukaldera egiten du tagliatelleak egostera.
‎Biek elkarrekin autohipnosi moduko bat ere praktikatu omen zuten pare bat bider; psikearen alde ezkutuak ikusi bide zituzten; intimotasunaren sakonik sakonenera helduak zirela iruditu zitzaien; une batzuk mingarriak izan ziren, halako introspekzioetan mamuak ere agertzen baitira, baina hori egin ondorengo bakeak eta zorion bareak ez omen zuen parerik. Medikuarekiko harreman hura gogoratzen zuen bakoitzean, ezin omen zuen ulertu nola amaitu zen, hain perfektu izanik, ezin zuen ulertu. Horregatik hitz egin nahi zuen berriro nirekin; horregatik eta beste kontu askorengatik.
‎Bide batez esanda, zeure bikiaren giltzak zituen senide gisa egin bazenuen, ez dago ezer esaterik, baina beste polizia inspektore bat eraman zenuenez, eta epailearen agindurik gabe etxeko miaketa gauzatu zenuenez, zenbait arau hautsi zenituen. Ezin dut ulertu nola epaileak ez zion zure jarduketari irregularra iritzi. Zer esan behar duzu horretaz?
‎Ispiluak soilik erakusten dit aurpegi hau. Neure burua ezagutu nahi dut, baina ezin dut ulertu, komuneko ispilukoaz aparte, hau ere ni naizela. Zenbat eta gehiago begiratu, orduan eta ezezagunago egiten zaizkidan lagunen aurpegi horiek bezala.
‎Niri mehatxu egitea aurpegia txikituko didala esanez, tira, hori dun gutxien kezkatzen nauena; neuk ere baditinat eskuak neure burua defendatzeko, hartara behartuz gero. Baina hiri horrela hitz egitea eta hik ameto ematea, haren jabetzako ganadua bahintz bezala, hori bai ezin dudala ulertu. Entzun al dion zer esan duen?
‎Seguru asko ez zela ezer gertatuko, baina nahi zuenean jakin zezakeela zer egiten zuen mugikorrarekin. Davidek ezin zuen ulertu disparate hura eta esan egin zion. Baina LucÃak erantzun zion bi pertsonek elkar maite dutenean, den dena partekatzen dutela.
‎Eta zer zakar portatu den astakirten hori! Hala ere, ezin dut ulertu zertara etorri den drogazale hori hona, liburutegira. Liburu horiengatik huskeria bat emango zioten, lauzpabost euro bakoitzarengatik, asko jota ere.
‎Gizon batzuk begira zeuzkaten atzetik. Bizitza osoa zeraman estanpa hura ikusten, eta ezin zuen ulertu aitak nola pasa zitzakeen opor egunak modu txatxu hartan, taberna zuloan sartuta.
‎Davidek ezin zuen ulertu liburuzainak zergatik erreakzionatu zuen hala.
‎Zer gertatu zen orduan? Ezin dut ulertu.
2022
‎Baina Gabik ezin zituen ahaztu. Eta ezin zuen ulertu nola ahaztu zituen herrialde oso batek. Egun batetik bestera.
‎Alek lankidearen jarrera ezin zuen ulertu. Harrituta zeukan Gabik.
‎Portaera bitxiagorik! Ezin dut ulertu zaldi honena!
‎– Ezin duzue ulertu. Gazteegiak zarete.
‎Baina ordurako munduaren amaieratik irtenda izango naiz, ulertzen duzu? Ez, zuk ezin duzu ulertu. Hausnarrean ari naiz, jauna.
2023
‎Eskaileretan goiti kirrinka sentitu zuelarik, ufa egin zuen Margaridak, eta begiak biratu zituen xuri xuri. Eta Rosa gelan Bernadetaren infusioa zeramala sartu zelarik, kadiran mugitu zen Margarida, sumindurik, inolaz ere ezin baitzuen ulertu kanpoko emakume higuingarri hark nolatan ez zuen etxerik eta nolatan sartu behar izaten zuen besteren etxeetan. Ez eta nolatan ez zuen amarik edo amonarik edo ahizparik ere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia