2015
|
|
Ez dakit nik zertan pentsatzen duten; gorputzezkoa den guztitik aldendurik, aingeru espirituak maitasunez sutuak daude beti; gorputz hilkor honetan bizi garenok, ordea, gorputz hilkorra izan eta Jainkoagatik hain gauza handiak egin zituzten haiekin harremana izan, haiengan pentsatu eta haien laguntza izan beharra dugu; are gutxiago aldendu behar da nahita geure on guztia eta erremedioa dugun Jesu Kristo gure Jaunaren Gizatasun txit santutik. Eta
|
ezin
dut sinetsi halakorik egiten dutenik, nahasita daudela baizik, eta horrela kalte egingo diete beren buruei eta besteei. Behintzat nik ziurtatzen dizuet ez direla sartuko azken bi egoitza hauetan; izan ere, gidaria, hau da, Jesus ona, galtzen badute, ez dute biderik aurkituko; nahiko izango da gainerako egoitzetan ziur badaude.
|
|
honek guztionek larritasunik ez sortzea eta, beraz, erraz erraz utzi nuen, ezertxo ere kosta ez balitzait bezala. Eta hau ezin zuen inork sinetsi, ezta nirekin harremana zuten eta otoitzari emanak ziren haiek ere; guztiek uste zuten oso nahigabeturik eta lotsa lotsa eginik nengoela, eta nire aitor entzuleak berak ere
|
ezin
zuen sinetsi. Nik, ahal nuen guztia egin nuelakoan, Jaunak agindu zidana egiteko ustenuenez nengoela gehiagora beharturik, eta etxean geratzen nintzen, poz pozik eta neure gogara nengoen-eta.
|
|
Izan ere, handi handia zen aldea gauza guztietan, eta ez ezkutukoa, guztiek argi argi ikus dezaketena baizik. Bada, ni lehen hain kaskarra nintzenez gero, esaten nuen
|
ezin
nuela sinetsi deabruak hau egiten zuenik ni engainatu eta infernura eramateko, eta horretarako hain kontrakoak ziren bitartekoak erabiltzea, esaterako, niri grina txarrak kendu eta bertuteak eta sendotasuna jartzea. Argi ikusten nuelako gauza hauekin erabat aldatua nengoela.
|
|
3 Bada, esan dudan Jainkoaren mirabe alargunak, eta nire adiskideak, gizon handi hau hemendik zebilela jakin zuenean, eta nire premiaren berri bazekienez gero, nire nahigabeen lekuko eta aski kontsolatzen ninduena izanik, bere fede biziaz gehienek esaten zutena, hau da, deabruarena zela
|
ezin
baitzuen sinetsi, Jainkoaren espiritua zela baizik, eta buru argiko pertsona zenez eta gauzak isilean gordetzekoa, Jainkoak otoitzean mesede handiak egiten zizkiona, Haren Maiestateak argi egin nahi izan zion letradunek ezagutzen ez zituzten gauzetan. Nire aitor entzuleek baimena ematen zidaten gauza batzuk hari kontatuz harekin asaska nendin, barne arazo asko hartzeko gai zelako.
|
|
Bihotzeko gaitzak laguntzen zidan horretarako eta askotan gela batean egunez egoten ere ez nintzen ausartzen. Askokbaieztatzen zutela eta nik
|
ezin
nuela sinetsi ikusi nuenean, egundoko kezka sortu zitzaidan niri, apaltasun gutxiko jarrera begitandurik; izan ere, guztiak ziren alde handiz ni baino bizitza hobekoak, eta jakintsuak, zergatik ez nien, bada, sinetsiko. Sinesteko indar egiten nion ahal nuena neure buruari, eta neure bizitza kaskarrean pentsatzen nuen eta horren arabera egia esan behar zutela.
|
|
4 Ene Jauna, gu geu sartu ohi garen arriskuetatik, baita zure aurka egiteko direnetatik ere, sarri gordetzen gaituzula ikusten dugunez gero, nola sinetsi ez gaituzula gordeko, Zuri poz ematea eta Zurekin gozatzea besterik ez denean nahi? Sekula ere
|
ezin
dut sinetsi halakorik. Gerta daiteke, Jainkoaren beste asmo ezkutu batzuengatik, hala edo hola gertatu behar zutenak gerta daitezen baimentzea; baina onak egundo ere ez dakar txarrik.
|
|
Sufrikario egintzek eta martiritzakoek eta Jainkoa ikusi nahiak eraginikoek ez dute indarrik, eta gehienetan ezin ditut egin. Jateko eta lo egiteko eta ezeren nahigaberik ez izateko bakarrik bizi naizela dirudi, eta honek ere ez dit nahigaberik ematen; batzuetan, diodanez, bai, engainatua izango ote naizen beldur bainaiz; hala ere,
|
ezin
dut sinetsi, uste sendoa baitut nigan ez dela nagusitzen inolako kreaturekiko ez zeruko aintza guztiarekiko loturarik, Jainko hau maitatzeko desira baizik, hau ez baitzait gutxitzen, nire iritziz gehitu baizik eta guztiek zerbitza dezatela nahi izatea.
|
|
31 Bada, esaten ari nintzenera itzuliz, aita probintzialak meza entzuten eta klausura genuen lekuan eduki gintuenez gero, Valladolidera joateko adorea izan zuen, han predikatu beharra baitzuen; hala ere, nahigabe handiaz joan zen, Artzapezpikuagan ez baitzuen sumatzen, itxaropena izateko, baimena emango zuelako inolako seinalerik. Nik beti uste ona izateko baniotsan ere,
|
ezin
zuen sinetsi. Eta, egia esan, hori pentsatzeko arrazoi handiak zeuden, baina ez dago zertan esanik.
|
|
Ez zirudien kreaturekin zebilenik, hain askaturik zen guztitik! Gauzak era batera nahiz bestera izan, bake osoaz hartzen zituen, eta beti ikusten zuten sen batean; hainbesteraino, non ahizpa batek esan baitzion, denik eta zintzoenetakoa zirudiela, gosez hilko balira ere, kanpokoek ez sentitzea nahiago zutenetakoa zela; izan ere,
|
ezin
zuten sinetsi gauza batzuk sentituko ez zituenik, ez zituela sentitzen ematen bazuen ere.
|
|
Uste dut ez diotela egia esan. Sentituko nuke egia balitz, berorren gorentasunak niri kontuak eskatu eta aginduak emateko ahalmena baitu, eta
|
ezin
dut sinetsi, haiekiko konpromisotik bere burua askatzearren ez bada, nirekin haserre egotea, niri esan gabe, haserrea horrela agerturik. Horrela balitz, asko poztuko nintzateke, Jesulagunekin ongi konpontzen naizelako, eta badakit haiek ez luketela onartuko beraien Ordenarako komeni ez denik niri mesede egitearren.
|
|
Gure Jaunaren maitasunagatik, azter bezate ongi inork beldurragatik edo nahasmenagatik halakorik esan duen; izan ere, Jainkoaren aurkako irainik ez denean, ez du batere axola, baina gezurrak eta norbaiten kaltetan izanik, biziki nahigabetu naiz. Hala ere
|
ezin
dut sinetsi, guztiek dakitelako nolako gardentasun eta bertutez aritzen den aita Gracián maisua gurekiko harremanetan eta zenbat on egin eta lagundu digun aurrera joaten gure Jaunaren zerbitzuan. Eta horrela, gorabehera gutxiko gauzak izan arren, erru larria da ez direnak zabaltzea.
|
|
3 Joan Ovalle jauna eta Gonzalo Ovalle jauna direla, esan didate, monasterioari kale tarte bat ematearen aurka daudenak. Nik
|
ezin
dut sinetsi. Ez nuke nahi teman has gaitezen, emakumeekin gaizki ematen baitu, horretarako motiboak egon arren, eta kalte handia egingo lioke jaun horien izen onari, batez ere nire gauza izanik, are gehiago haiek jakinaren gainean ez dutela motiborik eman sinesten dudanean, beraien xalotasunak gaitz egiten ez badie behintzat.
|
|
Ikusiko balu hemen zer gertatzen den ofizioak izate horretan eta saltze kontuan eta zer egiten den, harri eta zur geratuko litzateke. Ongi dago begiratzea, baina ez halako irmotasunez,
|
ezin
baitut sinetsi apaltasunetik datorrenik, eta nirea da erru guztia hura nor zen informatu ez nintzelako. Bat ezin hobea eman zidalako, hau ere halakoa izango zela uste nuen.
|
|
hara eraman behar zuten berbera da, auzibidean dagoela baitiote. Jainkoak barka diezadala, oraindik
|
ezin
baitut sinetsi nuntzioak hura agindu zuenik, hau da, estilo hura erabili zuenik. Berorren aitatasunak hainbeste letraturen iritzia jarraitu ez balu, ez nintzateke harrituko damu handia izateaz; baina guztian zuzenbidearen arabera ibili denez gero, eta nuntzioak eskumenik ez ziola kendu esan arte ia urtebete bisitarik egin gabe egon denez gero, ez dakit nola esan daitekeen horrelakorik.
|
|
Odol garbikoa izatea aintzat badute, Jainkoa hobeki zerbitzatzeko beharrezkoa denean dute aintzat; hala ez balitz, gaizki eramaten dute beraiek diren baino gehiagotzat hartzea, eta inolako penarik gabe, pozik, onartzen dute egia. Kontua da, Jainkoak apaltasun hau eta Jainkoaganako maitasun handia izateko mesedea egin dionak, Hura hobeki zerbitzatzeko gauzetan bere burua hain ahaztua du, non
|
ezin
baitu sinetsi gauza batzuk besteek sentitzea eta iraintzat hartzea.
|