2015
|
|
Berak esan zidan ea nola nekien Kristo zela. Nik esan nion ez nekiela nola, baina
|
ezin
nuela nire ondoan zegoelako zalantzarik izan eta argi ikusten eta sentitzen nuela, eta arimaren bildutasuna askoz ere sakonagoa zela, gelditasunezko eta jarraituko otoitzean, eta gehienetan izan ohi nituenen aldean ondorioak bestelakoak zirela, eta gauza oso argia zela.
|
|
Izan ere, biziki maite ninduenak bezala, egundoko gerra ematen zidan. Eta arima adeitsu eta santua da, eta orain dela gutxi hain kaskarra ikusi ninduenez gero,
|
ezin
zuen nitaz ziurtasunik izan.
|
|
10 Ene Jauna eta ene ona!
|
Ezin
dudala nik hau esan malkorik isuri gabe eta neure arimaren atsegin handiz baizik! Zuk, Jauna, gurekin horrela egotea nahi duzula, eta Sakramentuan zaude (egiaz sinets daiteke, hala baita, eta egi egiaz egin dezakegu konparazio hau), eta geure erruz ez bada, Zurekin goza dezakegu, eta Zu gurekin jostatzen zara, gizakiekin dela zeure gozamena esaten baituzu!
|
|
Behin, gure Jaunaren zerbitzurako zer edo zer egin nahirik nengoela, etorri zitzaidan burura
|
ezin
nuela nik Hura zerbitzatu oso epelki baizik, eta esan nuen neure kautan: –Zertarako nahi dituzu, Jauna, nire egintzak??
|
|
Bizia amaituko zaidala dirudi eta, horrela, egoera horrek oihu egin eta Jainkoari deitzera narama, eta honek oso gogor hartzen nau. Batzuetan ezin naiz eserita egon goragaleak ematen didalako, eta min hau nik bilatu gabe etortzen zait, eta hain berezia da, non arimak ez bailuke hortik irten nahi bizi den artean; ez bizitzeko eta bizi naizelako itxurarik ez egiteko ditudan irrikak dira eta ez dago erremediorik; izan ere, Jainkoa ikusteko bidea heriotza da, eta hau
|
ezin
dut nik hartu. Eta honekin guztiak daudela poz pozik iruditzen zaio nire arimari, bera izan ezik, eta guztiek aurkitzen dutela erremedio beren neketan, berak izan ezik.
|
|
Eta egon ziur apalago denak maitasun handiagoa edukiko duela, eta hain apala ez denak, txikiagoa. Izan ere,
|
ezin
dut nik ulertu nola egon daitekeen apaltasuna maitasunik gabe, eta maitasuna apaltasunik gabe, ezta nola egon daitezkeen bi bertute hauek ere sorkari guztietatik askaturik egon gabe.
|
|
12 Gerta daiteke lehenengotan, Jaunak mesede hauek egiten dituenean, ez berehala, arima sendotasun honekin geratzea; baina, diot, mesede hauek eginez jarraitzen badu, laster batean izango duela sendotasuna, eta beste bertute batzuetan ez badu ere, barkatze honetan bai, behintzat.
|
Ezin
dut nik sinetsi, errukia bera dagoen ondo ondoraino iristen den arimak, bera zer den eta Jainkoak barkatu dion guztia ezagutzen duen punturaino iristen denak, ez barkatzea erraztasun osoz eta iraindu duenarekin bakeak eginik oso ongi ez geratzea. Izan ere, gogo gogoan du egin dion esku erakutsi eta mesedea, hartan maitasun gartsuaren seinaleak sumatu baitzituen, eta poztu egiten da maitasun hori zertan erakutsi aukera agertzean.
|