Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 50

2003
‎Baskoiberismoaren tesia, esaterako, zeharo arbuiatu zuen, bere egitasmo politikoarekin guztiz ezkon ezina baitzen: euskal arrazak ezin zuen inolako haurridetasunik izan ibero, zelta edo penintsulan bizi izan ziren antzinako beste inolako herrirekin; Xahok asmatutako Aitorren historiak, edo Navarro Villosladak idatzitakoak, aldiz, euskaldunen benetako jitea islatzen dute, Sabinoren ustez.
2004
‎Alde horretatik, Kontsumo Zerbitzuek erabaki dute saltzaileak “edozein artikulu erosi eta lehenengo bi urteetan erosle batek adostasunik ez duelako erantzuteko betebeharra mugatu duela”, adierazi dute iturriek. Gainera, gaineratu zuten “saltzaileak ezin duela inolako mugarik jarri saldutako artikuluarekin ados ez egoteagatik erantzuteko betebeharra duen bi urteko aldirako”. Erantzukizun hori ezin dio hirugarren bati ere eskualdatu, baina ekoizleak ematen duen berme komertziala kontsumitzaileari helaraz diezaioke.
2005
‎PPk hedabideei helarazitako prentsa ohar baten bidez jakinarazi duenez, ustezko manifestazioa" formalki nork deitu eta izapide hori bete duen ala ez" ezagutu nahi zuela adierazi dio Balzari Urquijok. Gauzak horrela, popularren hitzetan, ostiral honetan Algortan egingo litzatekeen mobilizazioa Segik deituta egongo balitz, aipatu erakundea" legez kanpo dago eta, hortaz, ezin du inolako ekitaldirik antolatu", legebiltzarkideak Barne sailburuari aipatu dionez. Horretaz gain," manifestazioa debekatu eta Ertzaintzak esku hartuko duen" galdetu dio.
2006
‎arrazoi subjektiboak autokontserbaziorako lanabes gisa funtzionatzen du (konbikzio subjektiboen arabera orientatzen diren borroka batean),(?) arrazoi subjektibo horrek dagoeneko ezin du inolako zentzurik sortu eta(?) gizartearen integrazioa arriskutan jartzen du;
‎Batez ere, ikastetxeek berek ezar ditzatela eskola horietarako ordutegiak eta alternatiba bila ditzatela irakasgai konfesional hori egin nahi ez duten ikasleentzat. Eskolak izango direla adierazteaz gain, klase hori ematen ez duten ikasleek “behar den hezkuntza arreta jaso dezaten” neurri egokiak hartuko dituzte, Lehen Hezkuntzako Gutxieneko Irakaskuntzei buruzko Errege Dekretuaren zirriborroak zehazten du aukera bat edo beste hautatzeak ezin duela inolako diskriminaziorik eragin ikasleentzat, eta neurri horiek ikastetxe bakoitzaren hezkuntza proiektuan sartu direla gehitzen du, gurasoek garaiz ezagut ditzaten. Beste atal batek dio hezkuntza administrazio eskudunek ikasturte bakoitzeko matrikulek erlijio irakaskuntza jasotzeko aukerari buruzko atal bat argi eta garbi izatea bermatuko dutela, eta, era berean, irakaskuntza hori ebaluatzeko metodoak beste irakasgaietako modu berean egingo direla azpimarratu du.
2007
‎Ondasun higiezinaren gaineko zatietan, jabeak ezin du inolako aldaketarik egin, eta, berak antzematen badu konponketa batzuk egitea presakoa dela, administratzaileari horren berri eman dio, ahalik arinen.
‎Antolamendu juridikoan, bi neurri mota horiek Konstituzioak babesten ditu, betiere, abiapuntuko egoeran kolektibo horiek duten benetako desabantaila egoera konpentsatzen badute. EKren 14 eta 9.2 artikuluak elkarrekin interpretatuz gero, nabarmena da konstituziogileak ezin duela inolako bereizkeriarik onartu jaiotza, arraza, sexua, erlijioa, iritzia edo bestelako baldintza edo inguruabar pertsonal edo sozialak oinarri hartuta, eta hori guztia dela-eta, botere publikoek askatasuna eta berdintasuna eragingarriak izateko baldintzak sustatu behar dituztela. Egoera makurrean dauden kolektiboei egoera normal edo hobean dauden kolektiboei emandako tratu bera emanez gero, desberdintasuna ez da desagertuko, denboran iraun egingo du, eta hori konstituziogilearen espirituaren guztiz kontrakoa izango litzateke.
‎Zero interesa Avanza Planaren hiru modalitateetan, bankuek herritarrari kobratzen dioten interesa %0koa da. Bankuak edo kutxak ezin dute inolako kopururik jaso irekiera, azterketa edo eskuragarritasun gisa, ezta hipoteka edo diru bermeak eskatu ere. Edozein unetan, onuradunak zor duen kopuruaren zati bat edo mailegu osoa amortiza dezake, inolako zigorrik jaso gabe.
2008
‎Zerga egitatea gauzatzeagatik eginbehar juridiko berezia sortzen da, baina ez da eratzen inolako betebeharrik, Administrazioa ez delako kreditu eskubidearen titularra une horretan. Administrazioak, alde batetik, arauen betepena zaintzeko ahalmena dauka eta, bestetik, ez betetzea gertatuz gero, subjektu pasiboak bere eginbeharra bete ez duela nabarmentzeko ahalmena ere; hala ere, ezin du inolako jokabiderik eskatu, kreditu eskubideetan gertatu aldera. Bestela esanda, likidazio egintzak sortarazten ditu Ogasunaren kreditu eskubidea eta subjektu pasiboaren tributu betebeharra eskatzeko moduko bihurtzen du, alegia, elkarrekiko edukia duten egoera subjektiboak.
‎Bertan aitortzen du ez dagoela jasotzeko saldorik, eta alderdiek ez dutela beste ezer erreklamatzeko. Izan ere, praktikan, finikito gehienek enpresaren aurkako ekintzei berariaz uko egiten dien testu bat izaten dute, eta bermatzen dute dokumentua sinatzean lan harremana amaitzen dela, eta langileak ezin duela inolako kontzepturengatik edo jasotako zenbatekoak gaizki kalkulatuta daudelako erreklamatu. Langileak finikitoaren aurrerapena eskatu behar du, jasoko duen kopurua ongi kalkulatuta dagoela egiaztatzeko.
‎Azken urteotan izan dituen arazo larrienetako baten aurrean dago gaur egun Osasun sistema. Medikuak falta dira, pediatrak bereziki, eta datozen urteetan areagotu egingo da arazoa, eta ezin dugu inolako profesionalik galtzeko zirrikiturik utzi. Gainera, bi plaza batera edukitzeko aukerak, ospitalean bata eta lehen mailako arretan bestea, edo bi erkidegotan lehen mailako arretan bi edukitzeak, eta bitarteko izaeradun pediatrekin estali behar izateak, zaildu egiten du pediatrak sistemari leial izatea.
2009
‎Udalak Arabako eta Bizkaiko Aldundira bideratu zituen, eta Arabakoa egin zen kargu, euren eskumena delako. Aldundiak Continentali esan zion, eurekin adostu barik ezin dutela inolako aldaketarik egin. Beraz, oraingoz betiko ordutegia dago indarrean.
‎Ez du inolako ahaidetasunik izan behar enpresaburuarekin, zuzendaritzako karguak dituztenekin edo sozietateetako administrazio organoetako kide direnekin, ez eta azken horiekin egiten diren kontratazioen arduradunekin ere. Ezin du inolako loturarik izan enpresa, enpresa talde edo erakundearekin kontratu mugagabearen bidez kontratatu aurreko 24 hilabeteetan, edo azken sei hilabeteetan prestakuntza, errelebo edo erretiroagatiko ordezkapen kontratu baten bidez. Kooperatibetan edo lan sozietateetan sartzen diren bazkide langileak badira, hobarietatik kanpo geldituko dira sozietate horiekin hamabi hilabete baino gehiagoko ko... Kontratua formalizatu baino hiru hilabete lehenago mugagabeko lan harremana bukatu duten langileak baztertu eginen dira.
‎Jasotzen dituzten gizarte prestazioez gain, gure hurbiltasuna eta lankidetza behar dute. Jende askok eta askok ezin du inolako gizarte bizitzarik izan, egun osoa ematen duelako senide ezinduak zaintzen.
‎Egaña foru diputatuak, ordea, hasieratik nabarmendu zuen ez zuela gaiaren inguruko informaziorik. Ez dakit momentu hartan ze jarduera ematen ari zen Foru Aldundian, beraz ezin dut inolako iritzirik eman.
‎Faxismoarekin lotuta dauden lagunek, edota giza eskubideak urratu dituztenek ezin dutela inolako gorazarre publikorik jaso gogorarazi du Otxoak. Sinadurak biltzen hasiko dira, egun Rodeznoko Konderriaren plaza denari Ezkabako Ihesaldia jar diezaion Iruñeko Udalak.
2010
‎(03:44) Fluoreszente honek ezin du inolako azterketarik gainditu. / (OFF) Kakaren parekoa da.
‎Konpromiso etikoa oinarrizkoa da bizikidetzarako, eta eskubide osoz izan ditzakegun desadostasunen gainetik dago, izan ditzakegun pentsamolde desberdinen gainetik dago. Horren gainean ezin dugu inolako duda mudarik izan. Horretan ezin da egon ez Gobernurik eta ez oposiziorik.
‎Nire ustetan, horixe frogatzen dute bigarren teoriaren aldeko azalpenek. Zernahi gisaz, borondate horrek ezin du inolako eraginik izan mendekoarengan, argiro adierazten ez zaion bitartean, baina adierazpen hori betebeharra dakarren arrazoiaren gauzatzea izango litzateke, eta ez betebeharraren arrazoia edo oinarria bera.
‎" Bertakoek hitz egiten baino ez dakite, ezin dute inolako argibide gramatikalik eman, ezta hizkuntza ikasi nahi duen arrotzari erakutsi". 244
2011
‎Norbaitek bere gain hartzen badu bere lan edo industria jartzeko betebeharra bakarrik, ezin du inolako ordainsaririk erreklamatu, baldin eta, obra eman aurretik, hori suntsitzen bada, salbu eta obra hori jasotzean berankortasuna izan denean, edo suntsipena gaien kalitate txarraren ondorioz gertatu denean, betiere inguruabar hori behar bezala ohartarazi zaionean ugazabari.
‎Era berean, testamentugileak ezin du inolako karga, baldintza eta ordezpenik ezarri senipartearen gainean, alargunaren gozamenaren inguruan xedatutakoari kalterik egin gabe eta 808 artikuluak epaiketa bidez ezgaitutako seme alaba edo ondorengoen inguruan ezarritakoari kalterik egin gabe.
‎Irailaren 27an operatu zuten Madrilgo La Paz Haur Ospitalean, sei hilabete besterik ez zituela, eta atzo etxean alta eman zioten. Ebakuntza zehatza izan zen, jaiotzetik ezin baitzuen inolako elikagairik irentsi ahotik, eta gurasoek etxean bertan emandako nutrizio parenteraleko terapia baten mende zegoen, azaldu zuen Elikadura Parenterala duten Haurren Gurasoen Espainiako Elkarteak (AEPANNUPA). Ebakuntzak 12 ordu baino gehiago iraun zuen ebakuntza gelan, eta bost organotako (gibela, urdaila, duodenoa, heste meharra eta pankrea) transplante multizerala izan zen.
2012
Ezin zuen inolako ezkutagarririk gabe libre librean zihoan bidezidorretik jarraitu, nabarmenegia zelako. Eguteran, lertxun ilara luze bat zegoen; lehengoa edo beste bat zen ez zekien errekastoari egiten zion lagun, haren goiko aldean jarrita aurrera eta aurrera eginez begirada heltzen ez zen lekuraino.
‎Horregatik, 1836ko irailaren 1ean, Komandante Jeneralak Aldundiari 1812ko Konstituzio berria zin egitea agindu zion. Baina Bizkaiko Aldundiak erantzun zuen ezin zuela inolako zinik egin harik eta bi konstituzioen artean, Foru Konstituzioaren eta 1812ko Konstituzioaren artean, la ninguna incompatibilidad ikusi arte. Komandanteak Foru Aldundia desegin egin zuen eta Diputazio probintziala ezarri zuen.
2014
‎Langile klasearen kezkei erantzuteko sindikalismoaren erronka autonomia da: alderdi, gobernu eta patronalekiko ezin du inolako menpekotasunik onartu. Horregatik errepikatzen du ELAk mugimendu sindikalarentzat gauza gutxiagok duela afiliazioak eta militantziak baino kutsu politiko handiagoa.
‎Deitu eta dena argitu nahi nuen, dena ondo zihoala entzun nahi nuen anaiaren ahotik, baina ez zen posible: ezin genuen inolako harremanik izan gutxienez hilabetean, hori zen tratua. Denbora hori pasatzen utzi ondoren, eta ezer gertatzen ez bazen, anaiak deituko zidan.
‎bakoitza Hartukonukeko markes, guztien berdintasuna baino ez du onartzen (ezin duelako inor ikusi bere gainetik), eta ondorioz uniformitatea baino ez du ametitzen, diferentziarik ez eta hierarkiarik ez (honek Iraultzarentzat balio izatea, uler daiteke; absolutismora eraman duen prozesuarentzat, arrazoi bihurriagoa dirudi). Galiarra, dio Renanek, handiuste eta haizejoa da, irrelijiosoa, txolina, bere buruaren poxa, ez dago gustura losintxa eta balakuekin ez bada742; ezin du inolako gaitzespen edo zuzenketarik egari, eta beraz ez du maite intelektual serio samarrik ere, ez duelako ispilu horretan bere itsusia ispilatua ikusi nahi743 Kuriosoki, Renanek karaktere galiarreko banitatea razionalismoarekin lotzen du, razionalismoa banitatearen tresna baino ez balitz bezala ondare historikoa ukatzeko. –Au fond, la Révolution française, qu, on prend toujours comme un fait géneral de l, histoire du monde (Hegel lui même a commis cette erreur), est un fait très particulier à la France, un fait gaulois, si j, ose le dire, la conséquence de cette vanité qui fait que le Gaulois supporte tout, excepté l, inégalité des rangs sociaux, et de cette logique absolue qui le porte à réformer la société sur un type abstrait, sans tenir compte de l, histoire et des droits consacrés? 744.
‎Etxeko ateen inguruetan esponja moduko batzuk jarri zituzten, etxeko zaratak ahalik eta gehien itotzeko, eta leihoak estaltzeko oihal handi bat egin zuten manta zaharrekin, barruko argia kanpotik ikus ez zedin (nahiz eta Manu linterna batekin ibiltzen zen). Ezin zuen inolako zaratarik egin, ezin zuen ez irrati ez telebista jarri, ezin zion komuneko kateari tira. Etxean inor ez egoteko antzerkia egin behar zuen, kasik ez egoterainokoa.
2015
‎Horixe da galdera. Komunitate zientifikoa harrituta dago, baina ezin dute inolako adierazpenik egin, goi agintari militarrek berehala isilarazi baitituzte. Top secret.
‎Izan ere, mundua zer den eta Jainkoari zenbat zor dion eta zenbat sufritu zuen eta zein gutxi zerbitzatzen dueneta Jaunak maite duenari ematen diona, gogoeta egiten duenak doktrina ateratzen du pentsamenduetatik eta erorbide eta arriskuetatik babesteko. Baina honetaz baliatu ezin denak, arrisku handiagoa du eta irakurtzeari ongi lotzea komeni zaio, bere aldetik ezin baitu inolako doktrinarik atera.
2016
‎Ohearen oinaldea gu geunden tokitik metro bat eta erdi eskasera zegoen. Artean ere neskaren eskuei helduta jarraitzen nuen, eta nola gertatu zen, ezin dut inolako esplikaziorik eman, baina ez nion galdetu ere egin, ez nuen herrestan eraman, ez eta oheaz pentsatu ere, baina gertatu, gertatu zen: biok ohe gainean eseri ginen.
‎herrien aberastasun kulturalera, arte eta poesiara, barne bizitzara eta espiritualtasunera. Hondatu dogun guztia sanotzera eramango gaituen beste ekologia eraiki nahi badugu egiaz, ezin dugu inolako zientzia adarrik edota inolako jakintza motarik bazterrera utzi, ezta erlijioarena ere bere hizkuntza bereziarekin. Gainera, Eliza Katolikoa zabalik dago filosofi pentsaerakin elkarrizketa egiteko eta horrek bide ematen dio fedearen eta arrazoiaren arteko era desberdineko sintesiak egiteko.
‎Horren adibide garbiena da herrialde arabiar batzuek Israeli egiten dioten boikota. Salgaiek, datozen herrialdetik datozela, ezin dute inolako hartu emanik izan Israelekin.
2017
‎«Ezin da eskaini, ez delako legezkoa. Gerta daiteke norbaitek deitzea, guregana jotzea, eta aholku eskatzea; baina guk ezin dugu inolako prozedurarik hasi. Zigortuta dago».
‎erarik zorrotzenean kontrolatzen zieten lan jarduera, klase menderakuntza despotikoenaz. Soldatapeko hiri langileek ezin zuten inolako elkarterik osatu, eta debekatuta zuten elkartzea, lekua eta arrazoia edozein zela ere; ezin zuten armarik eta lanbideko tresnarik soinean eraman, eta ezin zuten lanuzterik egin, heriotza zigorraren mehatxupean (Pirenne 1956: 132).
2018
‎Kepa Altonaga (2018 eka. 25 16:15) Pedante adjektiboa aipatu duzu bizpahiru bider, Juan Luis, halako erreparo edota ingiraz beteta. Egia esateko, nik ez dakit «giroa» zelan dabilen leku askotan, baina ezin dut inolako pedantekeriarik igarri, esaterako, Bilintxen aspaldiko ahapaldiaren hasieran: «Orra sei bertso kale garbitzaleari, zeña bere izenez dan Jose Mari».
2019
‎Diru gose asegaitza? Pentsatzen jarrita, ezin zuen inolako azalpenik baztertu, ez baitzuen iloba aski ezagutzen.
2020
‎Andrea, fama da oilar bat aski dela hamar oilorentzat, baina hamar gizonek doi doi eta nekez ase dezaketela emakume bakarra, eta nik, berriz, bederatziri eman behar kontentu! Ezin nuke inolako moduz iraun: are gehiago:
‎Urruntze politika hori indarrean dagoen legediaren aurkakoa da, NBEren eta Europako Kontseiluaren esparruan emandako ebazpenen aurkakoa, eta Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren jurisprudentziaren aurkakoa. Auzitegi horrek bere azken epaian adierazten zuen ezin zuela inolako justifikaziorik aurkitu, behin ETA desagertuta, urruntze politikarekin jarraitzeko. Hala eta guztiz ere, azalpen juridikorik edota politikorik ez duten gertaerak izaten dira oraindik ere.
2021
‎Baina gure aitak ez zuen amore egin nahi, guztiz konbentziturik baitzegoen etorkizunari aurre egiteko ordura arte erabilitako bide eta tresnak derrigorrez zaharberritu behar zirela. Baina ezin zuen inolako aldaketa edo hobekuntzarik egin bere Lodosa inguruko herrixkan, batez ere bertako auzokide gehienengan gure aitaren egoskorkeria berbera antzemanda, jadanik bere negozioetarako kemena eta ideientzat guztiz murrizgarritzat zuen herritik alde egitea irtenbide bakarra zuela begitandu zitzaion. Gauzak horrela izanda, kontserbekin zerikusirik zuen non edo non hautatu behar izan zuen, eta otu zitzaion bakarra kostaldera joatea izan zen, berdin zion zainzuriak edo arrainak kontserbatzeak, gogoan zuena hau egiteko baliabideak zaharberritzea zen, sasi guztien gainetik eta hodei guztien azpitik.
‎NLDren gobernuak lan ona egin zuen, eta orduantxe piztu zuten militarrek Rakhineko frontea (rohingyen genozidioa). Gobernuaren zati zibilak ezin du inolako erabakirik hartu segurtasun indarren operazioei buruz; militarren esku dago benetako boterea. Nik ere kritikatu nuen Aung San Suu Kyi, inozo jokatu zutelako, eta ez dago justifikatzerik, baina militarren erabakia izan zen:
‎100). Horrez gain, hioide hezurra dela-eta, Liebermanek txerriek ere Homo sapiensek bezalako hioide hezurra dutela eta horrek ezin duela inolako informaziorik eman esan zuen. Beraz, hauen ustez, hezur horren morfologiak ez luke hizkuntzagaitasunaz ezer esango (Stringer eta Gamble, 2001:
2022
‎Hain zuzen, halabeharrez zatituta dago oinarria. Seigarren kapituluan argudiatu dudanez, desira objektua maskulinitate hegemonikoaren bitartez sozialki definitzeak kontraesana sortzen du maskulinitate gayen baitan eta inguruan, eta hori ezin du inolako estilo aldaketak ezabatu. Etnia estiloko politika errespetagarria komunitate gayetan haz dadin, konbentzioari nahikoa men egin behar zaio, ordezkari gayek udaletan, banketxeetako bulegoetan eta mediku komiteetan operatu ahal izan dezaten.
‎Gogorrena, halere, hau zen: gure kartzela etxeetan konfinaturik, ezin genuen inolako kritikarik egin. Erabat bakartuta, gure aurrean zientziaren harresia aurkitzen genuen.
‎Espazio globalaren ekoizpena lege globalen bidez egiten da, komunitatetik inolaz ere pasatzen ez diren zirkuitu eta erakundeetatik. Espazio hori lege finantzario eta digital zehatzek ekoizten dute, eta herritarrek ezin dute inolako oposiziorik egin, ez baitute sarbiderik. Arkitektura liberal tradizionalei erresistentzia egitearekin batera, espazio globala sortzen duen arkitektura neoliberalari ere egin behar zaio erresistentzia; horretarako ezinbestekoa da erresistentzia algoritmikoa egitea, hori baita espazio horren ezaugarrietako bat.
2023
‎garaipenei ematen diezuen harrotasun berberarekin onartzen dituzue porrotak. Niretzako ezin du inolako errendiziorik egon. Duela ia 19 urte, Vizcayan, neure buruari promestu nion zerbait da.
‎gidatzeko baimena berritzean, banku batean kreditu bat eskatzean eta aseguru bat kontratatzean, gainerako herritarrei baino baldintza gogorragoak ezartzen dizkiete. Minbiziaren aurka borrokan dabiltzan elkarteek urte asko daramatzate aldarrikatzen erakundeek ahanztura onkologikorako eskubidea bermatu behar dutela, hau da, pertsonek ezin dutela inolako diskriminaziorik izan minbizia pairatzeagatik. Gaur, lehen pausoa eman dute Hego Euskal Herrian eskubide hori arautzeko bidean.
‎Horrenbestez, langileak ez badu berritzea onartzen, enpresaburuak ezin du langile hori kaleratu edo zehatu. Gainera, langileak ezin du inolako ondore kaltegarririk jasan berritzea ez onartzeagatik. Baina enpresan, ekonomia, teknika, antolaketa, nahiz ekoizpen arrazoiak daudenean, enpresaburuak erabili ahal izango ditu kaleratze kolektiboa eta kaleratze objektiboa.
‎Distantziara lan egiten duten langileek ezin dute inolako kalterik jasan, eta itundutako baldintzak ere ezin izango zaizkie eraldatu, batik bat, lan denborari edo ordainsariei begira gerta daitezkeen zailtasun teknikoengatik edo bestelakoengatik, batez ere, telelanaren kasuan, halakoak ezin zaizkienean eurei egotzi.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia