2015
|
|
Kontura zaitezte, Jainkoaren maitasunagatik, zuei bizia ematearren berea galdu zuena hiltzera zoaztela; kontuan izan zeuen etsaiengandik babesten zaituztena dela. Eta hau guztiau aski ez balitz, aski izan bekizue jakitea
|
ezin
duzuela ezer haren ahalmenaren aurka eta goiz edo berandu betiko suaz ordaindu duzuela halako doilorkeria eta ausarkeria nabarmena. Maiestate hau loturik eta guri digun maitasunaren lokarriz estekaturik ikusten duzuelako ote da?
|
|
4 Bada, hemen esango nuela esan nuenaz, hau da, otoitzean izaten diren pozen eta gozotasunen artean den aldeaz hitz eginez, pozak guk geure gogoetaz eta gure Jaunari egindako eskariez lorturikoei dei dakiekeela uste dut nik, gure izaeratik datorrenari, Jainkoak horretarako laguntza ematen badu ere, Hura gabe
|
ezin
dugula ezer egin esan zuenetik hori atera behar baita; baina bertutezko egintzatik bertatik sortzen dira eta geure lanez irabazi dugula dirudi, eta arrazoiz ematen digu poza halako gauzetan jardun izanak. Alabaina, gogoeta egiten badugu, poz berberak izango ditugu munduan gerta daitezkeen gauza askotan ere:
|
|
bata, Jainkoa iraintzeko beldur ikara handi handia, eta horrela, hain gaitz ikaragarriak ikusirik, etengabe eskatzen ari zitzaion ez ziezaiola utz erortzen; bigarrena, apaltasunerako ispilu bat, egiten dugun gauza onak ez duela gugan hasierarik ikusiz, gure arimak landatuak dauden zuhaitz honetan, eta gure egintzei beroa ematen dien eguzki honetan baizik. Berak dio, hau hain argi agertu zitzaiola, non, gauza onen bat egitean edota egiten ikustean, bere printzipio horretara jotzen baitzuen eta laguntza hau gabe
|
ezin
dugula ezer konturatzen baitzen; eta hemendik zetorkion, gero, Jainkoa gorestera joatea eta, gehienetan, ona zen gauzaren bat egitean bere buruaz ez gogoratzea.
|
|
deritzon batean aurkitu nuen, arimaren eta Jainkoaren arteko batasunari dagokionean, nik ezer ez pentsatze hartan nituen seinale guztiak, hauxe baitzen nik gehien batean esaten nuena:
|
ezin
nuela ezer pentsatu otoitz modu hura neukanean; eta marra batzuekin seinalatu nituen zati haiek, eta eman egin nion liburua, berak eta esan dudan beste elizgizonak, santu eta Jainkoaren zerbitzariak, begira zezaten eta esan ziezadaten zer egin; eta, horrela komeni zela uste bazuten, otoitza utzi egingo nuen guztiz, zertarako sartuko nintzen, bada, halako arriskuetan; izan ere, baziren ia hogei ur...
|
|
arimak bere burua Jainkoaren hurbil hurbileko ikusten duenez eta zeruko eta lurreko ondasunen artean dagoen aldea eta Jaunak agertzen dion maitasuna ikusten dituenez, maitasun honetatik sortzen dira konfiantza eta ziurtasuna gozatzen duenetik ez dela eroriko; saria argi ikusten duela iruditzen zaio, ezinezkoa dela bizitzan ere hain gustagarri eta gozoa dena, atsegina bezalako gauza makur eta itsusiagatik alde batera uztea; eta konfiantza honekin kentzen dio deabruak bere buruagan izan behar duen konfiantza apurra; eta, diodanez, arriskuetan jartzen da eta neurri gabe frutatik besteei ematen hasten da on beharrez, berari dagokionez ez dela zertan beldurturik uste izanik. Eta hau ez doa harrokeriaz, ongi baitaki arimak berak bakarrik
|
ezin
duela ezer, Jainkoagan duen konfiantza handiaz zentzugabe jokatzeaz baizik, oraindik ez baitu begiratzen lumaje eskasa duela. Habiatik irteteko eran dago, eta Jainkoak ateratzen du; baina oraindik ez dago hegan egiteko eran; bertuteak ez daudelako oraindik sendo, eta ez duelako eskarmenturik ere arriskuak ezagutzeko, eta ez dakielako bere buruagan fidatzeak egiten duen kaltea.
|
|
Ez da ausartzen ez zirkinik egiten ez mugitzen, ondasun hura eskuetatik joango zaion beldurrez; batzuetan arnasa hartzerik ere ez luke nahi. Gaixoa ez da ohartzen, berak bere indarrez
|
ezin
bazuen ezer egin ondasun hura beraganatzeko, gutxiago geldiarazi ahal izango duela Jaunak nahi baino luzaroago.
|
|
3 Beste garai batean nik sarri gogoan izaten nuen San Paulok dioena, Jainkoagan guztia ahal dela. Nikneuganargi ikusten nuen
|
ezin
nuela ezer. Honek on handia egin zidan, eta San Agustinek dio:
|
|
Gertatzen zait laster batean adimena hartzen duela batzuetan hain garrantzi gabeko gauzetatik, non haietaz barre egingo bainuke nik beste batzuetan; eta nahasia egonarazten du berak nahi duen guztian eta arima han azpiratua, bere buruaren jabe izan gabe eta pentsatzeko ere gauza ez dela berak burura ekartzen dizkion zentzugabekeriak izan ezik, ia funtsik gabeak, ezer egiten ez dutenak; lotu egiten du arima soilik itotzeko, bere baitan kabitzen ez dela egoteraino. Eta horrela gertatu zitzaidan niri pentsatzea, deabruak arimarekin pilotan jostatzen ari zirela, eta berak
|
ezin
zuela ezer egin haien eskuetatik askatzeko.
|
|
bere salbamenaz ardura hartzera behartuago zegoela, bere burua ahul ikusten zuela eta munduko arrisku artean ez zela salbatuko, eta ez zuela zertan kexaturik, ez baitzuen utzi beste inorengatik Jainkoagatik baizik, horretan ez ziola irain egiten.
|
Ezin
zuela ezerekin ere kontentatu konturatu zenean, jaiki eta utzi egin zuen.
|
|
14 Profesa egin behar zuen garaian, bi edo hiru hilabete lehenago, sufrikariorik gabe hain on handiaz gozatzerik izan ez zezan, tentaldi oso latzak izan zituen; ez profesa ez egiteko erabakia hartzeraino, baina oso gogorra iruditzen zitzaion. Orain zuen ona lortzearren nahigabez igarotako urte guztiak ahazturik, deabruak hain oinaze handietan sartzen zuen, non
|
ezin
baitzuen ezer egin. Hala ere, indar handi handiak atereaz, mende hartu zuen, oinaze artean bere profesa egitea erabaki baitzuen.
|
|
4 Ni ez nintzen saiatzen bitarteko hauek lortzen; alderantziz, zentzugabekoa iruditzen zitzaidan horretan saiatzea, izan ere, ni bezalako emakumetxo batek, inolako ahalmenik ez zuenak, argi ikusten nuen
|
ezin
zuela ezer egin; baina arimara desira hauek datozenean, ez dago haren esku haiek baztertzea. Jainkoari poz emateko maitasunak eta fedeak egingarri bihurtzen ditu naturazko arrazoiz hala ez direnak; eta horrela, monasterio gehiago egin zitezen gure Jeneral txit Agurgarriaren borondate gartsua kontuan izanik, eginda ikusten nituela iruditzen zitzaidan.
|
|
1 Ni kontuz ibili naiz pertsona batzuengan sumatu dudan murgiltze handi bat nondik datorren ulertu nahirik; Jaunak otoitzean gozo hartzen dituen pertsonak dira, eta beraien aldetik ez da geratzen mesedeak hartzeko prestatzeko. Ez naiz orain ari Haren Maiestateak arima bat estasian eta gainezkaldian sartzeaz, horretaz beste toki batzuetan asko idatzi baitut, eta horrelako gauzaz ez baitago zer esanik, guk
|
ezin
dugulako ezer, kontra egiten eginahalak egin arren, benetako liluramendua bada. Honetan, geure buruaren jabe ez garela egonarazten gaituen indarrak, ez du asko irauten.
|
|
6 Ahalmen guztien bat egitea denean, oso bestelakoa da,
|
ezin
duelako ezertan jardun; adimena izutua bezala dagoelako; borondateak, berriz, ulertu baino gehiago maitatu egiten du, baina ez daki maitatzen duen, ezta zer egiten duen ere, esateko eran; oroimenik ez dago batere, nire iritziz, ezta pentsamendurik ere, eta une hartan zentzumenak ere ez daude itzarrik, gozatzen duen hartan arima hobeki okupatzearren, galdu zituenaren antzera baizik; nire iritziz, ... Laster batean igarotzen da.
|
|
8 Uste dut, Jaunak nahi duela arima konturatzea, hemen bat egitean baino gehiago gozatzen duela, eta horrela gainezkaldian oso ohikoa da Haren Maiestatearen gauza batzuk hari agertzea; eta ariman geratzen diren ondorioak handiak dira eta bere buruaz ahaztea, hain Jainko eta Jaun handia ezagutua eta goretsia izan dadila nahi izatearren. Nire iritziz, Jainkoarena bada, ezin daiteke gera berak han
|
ezin
zuela ezer egin eta bere ezereza eta esker txarra argitasun handi handiz ezagutu gabe, bere ontasun hutsez hain grazia handia egiten diona zerbitzatu ez duelako. Izan ere, sentimendua eta leuntasuna hain gehiegizkoak izanik, hemen harekin konpara daitekeen guztiari, oroipen hura galtzen ez zaion bitartean, hemengo poztasunei nazka hartuko lieke, eta horrela munduko gauza guztiak gutxiestera dator.
|
|
Egiazko ziurtasuna kontzientzia onaren lekukotasuna da; hala ere, inork ez dezala uste bere indarrez argitan egon daitekeenik, gaua etortzea inork eragotzi ezin duen bezalaxe, grazia niregandik datorrelako. Argiari eusteko izan daitekeen erremediorik hoberena,
|
ezin
duela ezer eta nigandik datorkiola konturatzea da; izan ere, beragan egon arren, une batean nik alde egin baneza, gaua etorriko da. Hau da benetako apaltasuna, berak zer egin ahal duen eta nik zer egin ahal dudan jakitea.
|
|
Ohitura ederra litzateke! Gure aitaren papera ikusi ez dudanez gero,
|
ezin
dut ezer esan, baina Garciálvarezi idazteko asmoa dut hari eskatzeko, zer edo zer komunikatzeko, uzteko maisu espiritualak eta bilatzeko jakintsu handiak, hauek atera bainaute ni sufrikario askotatik. Ez naiz batere harritzen sufritze horretaz, asko eraman baitut nik, deabrua zela esaten zidatelako.
|
|
Oi, bai gogor egiten zaizkigula gure txirotasunaren lotura hauek! Gure Jaunak, ahal duenez, erremedia dezala beste alde batetik, nik
|
ezin
baitut ezer egin.
|
|
4 Nik esaten diot fundatzaileek Segoviatik mojak eramaten ez badituzte, gauzak dauden bezala egon daitezela. Gorteko kontuek zertara jotzen duten ikusi arte,
|
ezin
dugu ezer egin. Gure adiskide Teutonio jaunak oso ongi egiten du, eta dirudienez, bide onetik joango dira tratuak.
|
|
Eta hari, nik maite edo ez hari, ezer ez badoakio ere, maite dudala hark jakiteaz kontsolatzen naiz; bada, gure Jaunari ere ez doakio ezer maitatua izateaz edo ez izateaz, baina horrekin soilik kontentatzen da; izan ere, egiaz maitasuna dagoenean, egintzetan agertzen da berehala eta maiteak nahi duenetik ez irtetean. Hauetan nik
|
ezin
dut ezer egin haren jauntasun txit argiaren zerbitzurako, konturaturik, haren borondatetik ez irtetean baizik. Egon dadila berori ziur, eta ez nazala ahantz berorren sakrifizio santuetan, horretan geratu baikinen elkarrekin.
|
|
3 Karmengo aita priorearen ebatzia, Córdoba maisuak gaur Diego Pérez jaunaren aurrean esan duenez, hau da: gure aita jeneral txit agurgarriaren agiria ikusi arte, eginahalak egingo dituela monasterioa egitea eragozteko, erreformatzailerik ez dagoelako, nuntzio jaunak
|
ezin
baitu ezer egin berak pertsonalki egin ezik. Aita honek hori eta fraide oinutsak obedientziaren aurka ari zirela buruan ongi sartua zuen, horregatik zioen bisitariak ez zeudela behartuak beren jeneralari men egitera baino beste ezertara; nik kontrakoa esatea alferrik izango, aita Diego Pérezek sinetsarazi ez balio; eta erregeak fraide oinutsak hain obeditu nahi ezik ikusiz, Kontseiluan eman zen zedula ematea agindu zuen.
|
|
Beharrezkoa da berorren aitatasunak aita frai Antoniori idaztea laster batean, aldaketarik egin ez dezan, berorrek gauzak ongi aztertu arte. Nik idatziko diot esanez,
|
ezin
dudala ezer egin berorren aitatasunak zer agintzen duen ikusi arte, eta gauza batzuetan begiak zabalaraziko dizkiot.
|
|
2 Erromako gutun horietan, hara iritsi den aita oinuts batenak, Calvarioko aita priorearenak diren gutunetan, ikusiko dute nolako presa ematen duen berrehun dukat jasotzeko. Fraide oinutsen artean
|
ezin
dute ezer egin, ez baitute orain nagusirik. Frai Joan Jesusenarentzat eta Pastranako aita priorearentzat, hauek ere hara joanak baitira, iritsi diren ez badakit ere?
|
|
Mediku honek dio lehenago hiltzeko bidea zela hori. Halako gaitzarentzat Jainkoa da soilik egiazko medikua; lurrekoek
|
ezin
dute ezer egin gaitz hori sendatzeko. Berriro esaten diet ez edateko endalar urik.
|
|
– Laurentziak erantzun beza, bere gainetik nagusia duela eta berak
|
ezin
duela ezer egin horretan. Eta Jainkoaren zerbitzu handienari dagokionez, jakin beza Laurentziak, ez zaidala batere axola bera tartean bada ere; nahiago dudala neure Jesusen ohorearen lits txiki bat eta neure Andre Maria Birjina eta ene arimaren Amaren izpitxo bat, ehun mila Laurentzia baino.
|
|
guk geure maitasuna ematea berarena hartzeko. Kontuan izan guztia ahal duela eta hemen
|
ezin
dugula ezer egin, Berak ahalbidean jartzen diguna izan ezik. Bada, zer da guk Zugatik egiten dugun hau, gure Jaun eta Kreatzailea?
|
|
13 Arima gaixoak, nahi badu ere, ezin du nahi lukeena, ezta
|
ezin
du ezer ematen ez badiote. Eta hauxe du bere aberastasunik handiena:
|