2015
|
|
14 Bestea hau da: zuek
|
ezin
duzuela eta ez duzuela Jainkoari arimak eramateko modurik; gogo onez egingo zenuketela, baina, apostoluek bezala, irakasterik eta predikatzerik ez duzuenez gero, ez dakizuela nola. Honi erantzun diot batzuetan idatziz, eta ez dakit Gaztelu honetan ere ez ote den izan; hala ere, Jaunak ematen dizkizuen desirengatik, buruan darabilzuen gauza dela uste dudanez gero, ez naiz hemen esan gabe geratuko:
|
|
Era gozo gozoan zauritua dela konturatzen da, baina ez du igartzen nola ezta nork zauritu duen ere; baina ongi daki gauza zoragarria dela eta ez luke nahi egundo ere zauri hartatik sendatua izaterik. Maitasun hitzez, are kanpoko hitzez, kexatzen zitzaion bere Senarrari, beste gauzarik
|
ezin
zuen eta; izan ere, badaki bertan dela, baina honek ez du bere burua agertu nahi hartaz gozatzen uzteko eran. Eta min handia da, halere atsegin eta gozoa; eta ez izatea nahiko balu ere, ezin du; dena dela, hau ez luke sekula ere nahi izango:
|
|
Jaunak berriro piztera jotzen du; orduan badirudi arimak puzka eta puzka eta egurrak ongi jarri beharrez burua hausten badu ere, gehiago ito baino besterik ez duela egiten. Uste dut, berak bakarrik
|
ezin
duela eta oso osoan amore ematea dela onena, eta beste gauza batzuei ekin, esan dudanez, merezimenduzko gauzei; izan ere, beharbada, Jaunak kendu egiten dio otoitza, haiei ekin diezaien eta esperientziaz jakin dezan zein gutxi ahal duen berak bakarrik.
|
|
9 Gero guk geuregana ekarri
|
ezin
dugun eta etorria delarik kendu ezin dugun mina sortzen zaigu. Nik min hau aditzera eman nahi nuke eta uste dut dudala, baina esango dut zerbait jakin badagit.
|
|
Oi esana egitearen bertute hori, guztia ahal duzuna!: Jainkoak argitu egin zuen nire adimena, batzuetan hitzez eta beste batzuetan nola esan behar nuen adieraziz eta, horrela, aurreko otoitz eran egin zuenez, nik esan
|
ezin
dudana eta esaten ez dakidana Haren Maiestateak esan nahi duela dirudi.
|
|
Hau neuk ere esaten dut; baina begiratu behar dugu zein den miresteko eta zein imitatzeko. Izan ere, ez litzateke egoki izango pertsona ahul eta gaixoa barau handiak eta penitentzia latzak egiten jartzea, lorik egin
|
ezin
duen eta zer janik ere ez duen basamortu batera, edo horrelako etxeetara joanez. Baina pentsatu saia gaitezkeela Jainkoaren laguntzaz mundua biziki arbuiatzen, ohorearen estimurik ez izaten, ondasunei loturik ez egoten; bada, hain bihotz estuak ditugu, non lurrak huts egingo digula baitirudi gorputzaren arreta gutxitxo hartuz espirituari ematean; gero badirudi barne biltzerako lagungarri dela behar duguna esku eskura edukitzea, ardurek otoitzean egonezina sortzen dutelako.
|
|
2 Honen aurretik, uste dut hiru egun egon nintzela, batzuetan beste batzuetan baino gehiago izaten dudan samin handi harekin, Jainkoagandik aldendurik nengoela-eta, eta egun hauetan handi handia zen samina; bazirudien nuela eraman; eta horrela neke handiaz egon ondoren, afariusirako berandu zela konturatu nintzen eta
|
ezin
nuela eta, botaka egiten nuelako, ahulezia handiak jotzen ninduen afariusia pixka bat lehenago ez egiteagatik, eta horrela neure buruari gogor kontra eginez, aurrean jarri nuen ogia janarazteko, eta bat batean Kristo agertu zitzaidan han, eta uste dut ogia zatitu eta ahoan ipintzen zidala, eta esan zidan: –Jan, ene alaba, eta igaro une hau ahal duzun moduan; damu naiz sufritzen duzunaz, baina orain hau komeni zaizu?.
|
|
Eta pertsona askori benetan komeni zaiena da, batez ere buru edo irudimen ahulekoei, eta gure Jauna hobeki zerbitzatzeko da eta oso beharrezkoa nork bere buruari antzematea. Eta norbaitek ikusten badu Pasioko misterio bat edo zeruko aintza edota horrelako beste edozein gauza jartzen zaiola irudimenean, eta egun asko dagoela, berak nahi izan arren, besterik ezer pentsatu
|
ezin
duela eta hartan murgilduta egotetik alde egin ezinik, orduan kontura dadila gogoa barreiatzea komeni zaiola ahal duen bezala; bestela, denbora igaro ahala jakingo du hortik datorren kaltea, eta hori esana dudan horretatik sortzen dela: gorputzeko ahultasun handitik edota, askoz ere txarrago dena, irudimenetik.
|
|
gorputzeko ahultasun handitik edota, askoz ere txarrago dena, irudimenetik. Izan ere, zoro bat, zerbait burutara datorkionean, bere buruaren jabe ez denez gero, eta barreiatu eta beste ezertan pentsatu
|
ezin
duenez eta hura handik ateratzeko arrazoirik ez denez, bere arrazoiaren jabe ez delako, horrela gerta daiteke hemen ere, hemengoa zorotasun gozoa bada ere, edota malenkoniazko umorea badu, kalte handi handia egin diezaioke. Nik ez dut aurkitzen arrazoirik ona izan daitekeela esateko, arima Jainko berberaz gozatzeko gai baita.
|
|
Hemengo ezti ura oso ona dela diote, baina Frantzisko Salcedo hemen ez dudanez gero, ez dakigu zer zapore duen, eta jakiteko biderik ere ez dugu. Antoniari diotsot berorri idatz diezaiola luzeago (nik
|
ezin
dut eta). Gera bedi Jainkoarekin.
|
|
6 Hau berau ere gogoeta dela esango didazue; ezin duzuela ezta ez duzuela nahi ere ahoz errezatu baino besterik. Izan ere, badira pertsona batzuk eraman gutxikoak eta nekerik hartzera batere ez zaleak, eta ohiturarik ez dutenez gero, ez dute pentsamendua hasieran biltzen; eta pixka bat ez nekatzearren, ahoz errezatzea baino besterik
|
ezin
dutela eta ez dakitela diote.
|
|
ordu batzuk ematen zituen. Behin etorri zen nigana oso atsekabeturik, ahoz errezatzea baino besterik
|
ezin
zuela eta, ez gogoetazko otoitzik ezta kontenplaziorik ere. Zer errezatzen zuen galdetu nion; eta Pater Nosterrari atxikirik, kontenplazio hutsa zuela konturatu nintzen eta Jaunak berarekin elkartzera jasotzen zuela bat egitezko otoitzean; eta mesede handiak hartzen zituela guztiz ezagun zen bere egintzetan, oso ongi ematen baitzuen bere bizitza.
|