Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 511

2000
‎Beste hainbat eta hainbat arlotan bezalatsu, ezin konta ahala baitira Txillardegireneragina aldez edo moldez jaso duten euskal eremuak; hain zuzen, euskal soziolinguistikaren jardunbidean ere buru buruan ageri zaigu. Ezker abertzalearen pentsamendueta ekinbide politikoa abian jarri zenean, 1960 hamarkada hartan, inor gutxi arduratuzen hizkuntzaren eta abertzaletasunaren arteko loturak aztertzen.
‎Aita Bartolome jesuita zen, baina jesuita berezi bat, baldin jendeak haiei buruz zuen iritziari kasu egin behar badiogu behintzat, zeren erraiten baitzen haietaz —Parisko jesuitek jansenisten kontra izan zituzten borroken ondotik bere batez— ezen ez zutela deus ere jakin nahi bekatu benialetarik harat, eta aita Bartolomek, aldiz, bekatu mortaltzat zituen kasik bekatu guztiak; eta jesuita berezia zen, orobat, bertze alde batetik, jaun inkisidorearen lagun zelako eta instituzione harekin harreman estuak izan zituelako... jesuita izanagatik ere eta jesuiten ordenakoa, erdi jesuita eta erdi dominikoa balitz bezala, nolabait erraitearren, horrelako nahaste bat gezurrezkoa balirudike ere. Bertzenaz, guztien ahotan zebilen ezen jesuita misionestak jendearen baitarat iristeko —jendea beldurtzeko, jaun André? — dohain berezia zuela, eta bazirudiela ezen spirituak —beldurraren spirituak, jaun André? — ukitua zela, zeren joaiten zen herri guztietan uzten baitzuen jendea hunkiturik eta gogo aldaturik, halako suertez, non, misioneak akabatu bezain fite, ezin konta ahalekoak izaiten baitziren konfesionea solizitatzen zioten herritarrak, beren egunorozko desbidetik bidezko biderat egiteko asmotan. Nik ez dakit ba ote zuen hartan zer ikusirik pulpiturat eramaiten zuen burezurrak, huraxe zelako, hain zuzen ere, haren ohitura, baina baietz erranen nuke, zeren eta batzuetan burezurra bi eskuz hartu eta oihuka erraiten baitzuen:
‎Izan ere, badirudi ezen orain dela bi mende eta erdi —Urbiain fundatu zenetik ehun bat urte geroago edo, beraz— lehorte izugarria izan zela Urbiainen, ekainean eta uztailean ur xortarik ere egiten ez zuela. Eta ekainaren azken aldean herritarrak kezkatzen hasi, eta uztail osoan prozesioan atera zuten herriko patroina, zeina baitzen denbora hartan san Mamerto, bere ezin konta ahala mirakuluengatik ezaguna izan zen Vienako artzapezpikua, baina alferrik. Eta erraiten zioten san Mamertori:
‎izan ere, zenbat eta zenbat mintzatu ginen kapitaina eta biok, itsasoratu aitzin, honetaz eta hartaz, baina batik bat itsasoaz eta itsasoarekin loturikako hainbat gaiz...! Eta konbertsazione haietan hura zen kasik beti erraile eta irakasle, eta ni entzule eta ikasle... eta hala hitz egin zidan, konparazione, euskaldunek urruneko itsasoetan egin izan zituzten balentriez, balearen arrantzuan; hitz egin zidan marrazoez eta bertze mila arrain suertez; hitz egin zidan Ekialdeko Indiaz eta Mendebalekoaz, non ezin konta ahala lurralde hauteman baitzitezkeen, eta bertze hainbat herri eta gizon arraza, bakoitza bere izatasunarekin eta ez sinesteko moduko sinesteekin; hitz egin zidan urpean zeuden su-mendiez, zeinetarik uharteak eta artxipelagoak sortzen baitziren... Eta hitz egin zidan bertze mila kontuz, eta nik harri eta zur aditzen nion.
‎Egun hartako saioa berezia zen; ez zen, ohi bezala, telebistako platoan egingo, jauregi bateko patio gotiko karratuan baizik. Ikusleak ezin konta ahala bildu ziren estalpeko babes goxora, guzti guztiak mozorro ikusgarriekin jantziak, garaiko janzkiz eta soinekoz apainduak. Zazpi gonbidatuak izkina batean eseri ginen nola edo hala, geure txandaren zain.
‎Beraz, erretolika guztia soberakoa zen, guztiz lekuz kanpokoa". ...bat; eta, jarraian, eta ni umilatzeko asmo huts hutsarekin, krokodrilo sugejalearen irudia egin zuen alegia, ke irudigintzan non plus ultra modura hartzen den artelana, bikain egin ere, aitor dut; esan beharrik ez dago keinu jostalari fribolo honekin ikusle den denak patrikaratu zituela, atzera, Otsotzarmendi jaunak, eta txaloz eskuak txikitu beharrean aritu zitzaizkiola guztiak, Deere izan ezik, ezin konta ahala minutuz. Zer egin nezakeen nik egoera nola zegoen ikusita?
‎Erdilunpetan gelditu ginenean, musika sentsual bat jarri zuten platoan, eta Edurtxo Caterpilarrek striptease bat iragarri zuen. Ezin konta ahala azafata atera ziren platora, eta aparteko fineziadun emankizuna eskaini ziguten guztioi, pikardia handikoa. Ikusleak hainbestean portatu ziren, txukun antzera, hainbat hitz zantar entzuteko zorigaitza izan bagenuen ere.
‎Gauzak, ordea, aldatu egin ziren franko atsedenaldi luzeak iraun zuen tartean, eta ez, ausaz, gure onerako. Mozorro aldaketa izan zen gauzarik ikusgarriena; onagroak putrearekin elkar trukea egin, salamandrak ardiarekin, ostrukak tximinoarekin... ezin konta ahala trukaketa izan zen ikusleen artean. Jolas huts gisa ulertu genuen hura guztia, xalo arriskurik gabea.
2001
‎Dena den, gerra haren erreferentziak etengabeak dira Ulisesen kontakizunean. Izan ere, Ulises heroia Troiako gerratik itzultzerakoan ekaitz izugarri batek etxerako bidetik urruntzen du, eta galdurik dabil bere gizonekin, ezin konta daitezkeen nekeak jasanez. Abentura hauen guztien berri ematen du" Odisea" k, hirugarren pertsonan zein Ulises beraren ahotik.
‎Ubide luze bat da ibilbidea; ubide luze bat zeinari, lau puntu kardinaletatik, arteria gehiago biltzen baitzaizkio, ezin konta ahala zain, ezin konta ahala hatz.
‎Ubide luze bat da ibilbidea; ubide luze bat zeinari, lau puntu kardinaletatik, arteria gehiago biltzen baitzaizkio, ezin konta ahala zain, ezin konta ahala hatz.
‎Izakiak dira, noski, izandunak edo izatedunak edo nolanahi ere dela, eta izakiak ez ezik beste maila eta neurri bateko izakiak lehen aipatu ditugunen aldean. Eta euskaldunagoak, jakina, ezin konta ahala euskaldunek euskaldundu dituztenez gero.
‎Bada euskal literaturan aspaldidanik negar hari bat gero eta ugariago dariona. Negar hari honen aleak ezin konta ahala dira eta bat edo beste aukeratzea nahikoa izango dugu. Beste euskal libururik gehienak bezala behar adina irakurtzen ez den Domingo Agirreren Garoan, Joanes artzainaren begiak Urkiolan zaharreriak goibelduak dauzka.
‎Hasiera eman zaigunean, Piarres eta kontatzailea, garaia, lekua eta gainerakoak, kontaketa luza daiteke nahi adina kontakizuna poliki poliki, bideak eskaini ahala, taxutuaz. Horrelakoak dira, adibidez, Don Quijote, Pickwick Papers eta Manuscrito encontrado en Zaragoza (izena gaztelaniaz ematen diot ez baitakit zein hizkuntzatan, fran  tsesez?, izan zen idatzia) eta beste ezin konta ahala, Tormesko itsumutila, Gil Blas eta beste hainbeste. Tarteka, lerro nagusiaz saihesturik, bestelako ipuinak ere sar daitezke.
‎Askok deitoratu dute: ezin konta ahala, sendabide bila, beregana jotzen zuten eriek, adiskideek eta lagunek, bertatik ezagutu gabe maite eta miresten zutenek.
‎Laikoen hutsartean, beraz, eta hutsarte horren argira agertzen da betetasun osoan elizgizonen euskal lana, ez ordea berez beteegia zelako. Bat ez da bitan banatzen, zuri eta beltzetan, askotan baizik, ezin konta ahal diren grisen graduetan.
‎bidenabar aipatzen dudan ahuntz latina), esan dezakegu, juzgu gaiztorik egiteko gehiegizko beldurrik gabe, beharbada eri behatzac edo agotz lastoac eta ezbairik gabe igorri vidaldu aditzak nafar giputzen adimenak bide batez argitzeko sortuak izan direla. Erretorikaren eremuan sartzen dira, bestalde, eta zenbait adibide baizik ez dut aipatzen, neurri vidèac, erdarazko" medidas (para)", vide ta neurriren aldamenean, asmo gogoa, belztu itsusiac, gaitz oñace, ezcabi lepraz eta beste ezin konta ahala.
‎Gure artean sutan dauden ezin konta ahala istilu horiek (aldizkarietan dela, liburuetan dela, bazkunetan dela, ikastoletan dela, erlijio gaietan  dela, politikan dela) funtsezko belaunaldi borrokaren ageriko ezaugarriak besterik ez dira, ene ustez. Gure artean ditugunak bezainbeste  nonahi, edozein herrialdetan, ikusten direnak.
‎Ezin uka, gainera, egoki eta estutasunik gabe burutu duela Etxaidek. Oztopoak, eragozpenak ezin konta ahala aurkitu behar zituen bere bidean eta gehienetan ez zaio irudituko ere irakurleari leku hartan eragozpenik izan zitekeenik. Zenbait pasartetan euskal ordain hoberik aurkituko lukeela beste norbaitek?
‎Iturburua, hemen, Larramendi jesuita dugu(), andoaindarra jaiotzez. Artea utzi zuen5, inoiz" Ezina egina" itzuli izan ohi dutena, Diccionario trilingüe deritzan euskal hiztegia (euskara baita ezbairik gabe nagusi hiru hizkuntzetan), beste zenbait liburu, hil ondoan argitara zen CorografÃa de Guipúzcoa ospetsua, eta ezin konta ahala paper, orain Telletxea Idigorasi eskerrak irakur ditzakegunak, irakurriko ditugunak ez baldin badira.  Berrien artean badira euskarazkoak ere, lehengo pusketa haiei eranstekoak:
‎ezta ni ere, egin diat edo eman diat esaten didatenetan. Eta le trajo bezalakoxeak dira le vió, te llevé eta horien gisako beste ezin konta ahala. Berdin esango dizu me compró un libro liburu saltzaileak eta liburua erosleagandik hartu duenak.
‎Hau egia delarik, ordea, eta egia delako hain justu, Â sortzen zaigu ezin askatuzko korapiloa. Han hemengo ezin konta ahala zirenok suntsitu ziren, desagertu, eta ez dute aspaldian indarrik; balio, historiagileentzat balio dute eta, onenean ere, testu argitaratzaileentzat gainera. Gureak, berriz, zutik gelditu ziren XVIII. mendea arte eta, izatekotan ere, sendotu egin ziren, argaldu beharrean.
‎Gure hizkuntza erabiltze aldetik (eta mila esker zuk uste duzun baino merezimendu gutxiagorekin, hobeak bazterturik, aitortzen didazun izenagatik), bada, zaude lasai, handiagorik: hitz neurtuz, lanbide horretan jardun duten guztiak eta prosaz, beste ezin konta ahalen artean, bestetan esan nuenez, Aita Villasante eta aski jorratua izan den liburu agertu berri aski baten egilea. Nork uka, nik behintzat ez?, gainera, izan dela euskalari sakonagorik eta jakintsuagorik?
‎Bistan da hizkuntzak eta hezkuntzak punta puntako protagonismoa dutela: horiei buruz ezin konta ahala hitz esan eta idatzi da. Edukiaz gainera, aintzat hartzekoak dira zeintzuk ari diren ikuspegi hau zabaltzen (politikariak, intelektualak, kazetariak...) eta non eta nola agertzen diren (albistegitan, tertuliatan, egunkaritako iritzi artikulutan, aldizkaritan eta liburutan).
2002
‎«terroristak» edo «lapurrak» herri batean dauden aitzakian, sarekadak egiten dituzte burua estalita daramaten kontraktnikiek. Ezin konta ahala ugaritu dira biktimak horrela, eta militarrak ez dira sekula esku hutsik etxeratzen. Uda honetako kasu batzuk bildu ditu Nivat kazetariak, 15 eta 11 urteko mutikoen heriotzak, torturak, mutilazioak.
‎Antzerkiaren sasoia da eta sutan jartzen dira txaloak nahiera erabat ezberdinen arabera, hiru foroen ordez hiru antzeztokiak dira durundi egiten dutenak. Bai zoriontsua eta ezin konta ahala zoriontsu hiriaz debekurik gabe goza dezakeena!
‎esan nahi baita andaluz bakoitza bere Ama Birjinak bizi zuela, nola sinestunak hala ateo bat baino gehiago: Virgen de los Desamparados, Virgen del Rocío, Virgen del Rosario, Virgen de la Macarena..., bakoitza bere kofradiarekin eta bere prozesioekin, ezin konta ahala baitziren lurralde hartan Ama Birjinak zituen deiturak.
2003
‎Asko ugaltzen ari da gainera gure artean ijito mota berri hau. Ezin konta ahalak dira berauen ijitokeriak. (...) Kolpe santurik egin ez eta besteei alferra deitzen dion ijitorik edo atzeratua deitzen dionik.
‎kausa diren, edo ondorioa. Gure gorputzean ezin konta ahala bakteria ditugu. Gorputzean meningokokoak dituzten denek ez dute Meningitisa izaten, edo Koch en baziloa daramaten denek ez dute Tuberkulosia izaten.
‎Erraz litzateke elkarrizketarako, bestearen tolerantziarako eta norberaren sendotasunerako gonbita egitea, baina batzuetan ezin konta ahala energia xahutzen dugu aldaezina dena aldarazten saiatzeko.
‎Eta bekatuak izkiriatzen hasi zen, bostehun lerro gutxienez izkiriatu zituen! Protestantea baitzen Friedrich Wolff jauna, lehen ere esan dizuet, eta ezin konta ahala bekatu egin baitzituen, ondorioz! Ai, zer nolako infernua pasatu zuen ardi beltz alemanak, Jainkoak barkatu ez balio!
‎Egunero hogei gramotik pasatzen ez bazarete, ez duzue beldurrik eduki behar. Haragiak adina proteina du, eta ezin konta ahala bitamina. Eta ultzeraren kontrako asmakizunik behinena duzue.
‎Fededun guztiek dotrina ondo ezagutzea komeni zela ohartu zirenetik, Trentoko garaitik, eta batez ere XVII. mendetik aurrera, ezin konta ahal katixima bertsio argitaratu ziren Europa katolikoan, tokian tokiko hizkuntzetan, eta baita euskaraz ere. Mende horren bigarren erdialdean hasi zen orokortzen umeei zuzendutako kristau ikasbidearen irakaskuntza igande arratsaldetan, edo horretarako sortzen ziren eskoletan.
2004
‎Bai Euskarari!" lelopean, Donostian dozenaka mila lagun bildu zen. Egunkariari egindako atxikipenak ezin konta ahala izan ziren.
‎Etxekaltez josia dago, beraz, balizko abertzale batzuen pentsaera eta praxia. Ez da harritzekoa izango, orduan, herri honek bere buruaren jabe izateko dituen ezin konta ahala trabari gain hartzeko erakusten duen ezintasuna. Ideologia mota honen ordezkari intelektualik leialena Joseba Arregi denez, ondorengo harribitxi hauek hautatu ditut erakusgarri:
‎Botere kontzeptuaren logika horrek gizarte indar eta gizarte egitura hegemonikoen joeraz jabetzeko gaitasun teorikoa eskaini behar liguke, gizarte aldaketen nondik norakoa joera nagusi horren ardatzean biraka dabilelako. Hizkuntzaren estatusa zertan den jakiteko, hortaz, gizartearen antolamendua zurkaizten duten ezin konta ahala adierazle eta faktore banan banan izendatu beharrean, hobe genuke hegemoniaren logikari darion indarra eta legitimitate eginkizuna zorrotz hautematea. Labur zurrean:
‎Ez ote da hau guztia, diogun bidenabar, egungo globalizazioaren hastapena izan zen orain dela mende batzuetako kolonizazioaren beste urrats bat? Mendebaldeko Estatu batzuk munduan barrena abiatu ziren orduan heriosuhar, ezpataren eta erlijioaren aginduetara, besteak beste, munduko ezin konta ahala herri nortasun eraistera. Haren ondorengo zuzen zuzena dugu inondik ere oraingo globalizazioaren edo inperialismoaren olatu oroberdintzaile hau, bide batez, ingelesa munduko hizkuntza gisa ezartzeko xedez.686
‎Euskara euskal herritarren ohiko mintzabide bihurtzeko egitasmo zabalak ezin konta ahala alderdi dauzka. Oraingo honetan, Iñaki Arruti eta Fernando Muniozguren datozkigu elkarrekin, elkar hartuta behinola mamitu zuten proposamenaren berri ematera.
‎Euskaldun berriaren ibilera malkartsuak ezin konta ahala gorabehera ditu. Aldapan gora, malkarrez malkar, inoiz kementsu, beste batzuetan herabe.
‎242 Iñigo Kastresana euskaraz mintzatzeagatik atxilotu zuten, baina honelako adibideak ezin konta ahala dira: –Berak (ertzainak) esan zidan ulertu behar nuela herri elebidun batean bizi garela eta berak gaztelaniaz hitz egiteko eskubide osoa zeukala.
‎Mondragon Unibertsitateko Lanki ikertegiak«Testigantza proiektuan» aurkeztu dituen eztabaidarako hausnarketa etagalderen artean, nazioarteko hedapenean interkooperazioaren bidetik formula berriak bilatzeko beharra azaltzen da: «munduan ezin konta ahalaesperientzia kooperatibo daude. Mendebaldean zuzenki kooperatiba sareindartsuak aurkitzen dira ekoizpen, finantza eta banaketa alorretan.Kooperatibek, gureak barne, estatu mugak zeharkatuz nola bat egindezaketen aztertu lukete(...).
‎Euskaltzaindian onartua izateko eliza katolikoaren jarrera atzerakoia kritikatuz egin zuen sarrera hitzaldiagatik erbestera joan beharizan zuen (1952an), hizkuntz batasunaren irizpideak finkatzeko egindako saioetan (1968) ez zuen onartu nahi izan garbizaleen bidea (Aranaren aldeko ikuspegi nazionalista) ezta, Azkueren antzera, gipuzkera osatua proposatzen zuen pragmatismoa ere (Mitxelena, Txillardegi...), eta lapurtera literarioaren alde borrokatu zuen beti. Bere ibilbide intelektuala gizarteratu nahian ezin konta ahala liburu. Praktikaz (1968), Garaldea (1978), Ekhaitza (1980), Mystagintza zaharra (1982), Jakintza baitha (1982)?, saiakera, prentsaartikulu, elkarrizketa eta abar publikatu zituen.
‎–Baina noiz erabili zuen, e, Signora? Bada, abarka zahar batzuk jantzita mendi altu bat igo zuenean, kaleko beste bat baino ez zenean, gozamena mendietan topatzen zuen beste edonor zenean, eta ez orain den hori, bizitzatik zeharo desagertuta bere mahastien erdian, dirua ezin kontatuta, hainbeste du eta.
‎Zenbat hotel, zenbat ostatu bisitatu zituzten? Ezin konta ahala. Larunbat izugarri haren amaieran denak berdintsu iruditzen hasiak zitzaizkion.
‎Izan ere, haren familiak bazuen, bai, dirurik soberan, baina haren etxeari, ardo egin berriari bezala, urteen zaporea falta zitzaion: goi mailako zigilua eta marka, alegia, tradizio eta historia luze batek baizik ezin eman ziezaiokeena, moduak eta moldeak ez baitira diruz erosten, ez kolpetik sortzen, ez begien itxi ireki batean ehuten; ezaugarri horien faltan, baina –eta segurtasun ez hartan, ondorioz–, Montserratek hainbat suzedaneorekin bete zuen familiaren gabezia, gehiegikeriara joz eta ezin konta ahala gizon ospetsuz inguratzen ahaleginduz, gehiegikeria hura gabezia estaltzeko ezinbesteko elementua balitz bezala: hortxe, jaun andreok, gizon ospetsu bat gehiago nire bildumarako; horra hor, bai, markako ardoa, munduko enologorik goi mailakoenak irrikatuko lukeena eta begi onez aukeratuko!
‎Egia da gaur egun praktikatzen denak benetan gauza gutxi duela halako baliagarritasun handikoa izango dena, baina bera gutxietsi nahi ez badut ere, segurutzat daukat ez dagoela inor, lanbide horretan dihardutenak barne, aitortzen ez duena ezagutzen dena ez dela ezer ezagutzeko dagoenaren ondoan; eta gainera ezin konta ahala gaixotasunetatik aska gaitzakeela, bai gorputzekoetatik, bai adimenekoetatik, eta, agian, baita zahartzaroko ahuleziatik ere.5
‎Eta honela nik oso argi ikusten dut zientzia guztien egiaren ziurtasuna Jainkoaren egiaren ezagupenean datzala, eta ez beste ezertan, eta hau ezagutu gabe ezin dut besterik ezer ezagutu perfekzioz. Eta dagoeneko bera ezagutzen dudanez, nire esku dago zientzia perfektua lortzea ezin konta ahala gauzei buruz; eta ez bakarrik Jainkoari buruz eta adimenezko beste zenbait gauzari buruz, baizik eta baita gorputzezko natura duten gaiei buruz ere, bera matematikaren frogapenen gaia izan daitekeen neurrian.52
2005
‎natura, gauzak, gauzakiak, izakiak, jendeak, herriak, beraien ametsak... Jakina, inor «bestea» eta bere ametsak menperatu kontsumitzerat pusatua denean edozein suerteko etekin egarriz, ustez eta arrazoiz eta eskubide osoz hornituta gainerat, ezin konta ahala jende gertatu ohi dira bide bazterrean, benetako amesgaiztoan kondenatuak. Errealitatearen infernuan, alegia.
‎Nafarroako patroia da egun, eta urtetan eztabaida iturri amaigabea. Frantziskok egindako lanak baino, josulagunaren herritartasunak eta euskalduntasunaren inguruko eztabaidak ezin konta ahaleko orrialdeak bete dituzte. Abenduaren 3an, batzuek Nafarroa gaztelaratuaren eguna ospatzen dute; beste batzuek Nafarroa askearena, eta euskararen eguna ospatu nahi duenik ez da falta.
‎Liburua hartu nion eta zenbeit lerro haratago irakurtu: " Gero jendeketa handia ikusi nuen, nehork ezin kondatua." (Ap 7,9) Beraz, 144.000 baziren Israelgo leinuetarik. Egia handia.
‎Zerrenda luzatzen ahal nuke. Aipatzen ahal nituzke gure parropietako katekista, irakurle, gazte animatzale, lizeotako apezorde eta Apokalipsiak ezin kondatuzkoak deitzen dituen horiek denak: ur xirripak oro handira, erraten zuten lehenago.
‎Horra beste milaren artean, Ebanjelioa eta Elizari ederki baliatu zaizkien euskaldun zenbait. Baina bada bestalde, Apokalipsiak dioena" nehork ezin kondatuzko jendeketa handia" (Ap 7,9).
‎Hala, bada, handitzean mekanikari izango nintzela erabaki nuen, mekanikari ona. Adelaren etorrerak, baina, zerbait nahastu zidan barruan; hura ikusi, eta ezin konta ahala ahots hasi zitzaizkidan barrutik irten beharrean, ez eztarrian barna, baizik eta zuzenean bihotzetik, hantxe edukiak bainituen estu estu ezkutaturik, espetxe gogorrean, azpiraturik, haien kantua duintasun apur baten faltan itorik. Maistraren irribarreak, eztitasunez askatu zuen emeki emeki mesprezuaren tortika nire larruazaletik, eta bidea zabaldu zidan.
2006
‎Erromako geografo eta historialariek idatzi zituzten. Geroztik ezin konta ahala testu idatzi eta argitaratu da gure herriari buruz, XIX. mendetik hona, batez ere. Horietako batzuk bildu ditut liburu honetan, atzerritarrek idatzitako testuetatik edo esandakoetatik Euskal Herriaren irudi baikorra jasotzen dutenen lagin txiki bat da bere mamia, ezinezkoa litzatekeelako Euskal Herriari buruz idatzi den guztia honelako liburu batean jasotzea.
‎Israelek kalte ekonomiko handiak jasan ditu, baina askoz gehiago Libanok, bonbaketen ondorioz: 15.000 dira birrindutako etxeak, gehiago kaltetutakoak, eta ezin konta ahala zubi, errepide, zentral elektriko, komunikaziogune, komertzio eta fabrika suntsitu dituzte. Paul Rogersek aipatu du 7.000 milioi dolarreko kalteak edukiko dituela Libanok; beste iturri batzuek uste dute ia beste hainbeste gastatu duela gerran Israelek.
‎Baina indiarrek utzi dute bestelako ondarerik ere... sineskeriak, alajaina! Ezin konta ahala etxe erritu, arubatarrek oraindik ere gordetzen dituztenak. Esate baterako, etxeko ataria behin eta berriz garbitzea egunean barrena, horretarako premiarik izan ez arren.
Ezin konta ahala pasadizo... eta ezin konta ahala arrazoi Victoriako hirigune historikora igotzeko.... Gotorlekura, alegia.
‎Ezin konta ahala pasadizo... eta ezin konta ahala arrazoi Victoriako hirigune historikora igotzeko.... Gotorlekura, alegia.
‎hortentsiak, lirioak, orkideak, paradisuko hegaztiak, arrosak, kameliak... Ezin konta ahala lore daude Madeiran. Goizero goizero lore sorta bat erostea ogia erostea bezain ohikoa da.
‎Ur gaineko berotegia, egundoko lorategia... Madeirak ezin konta ahala laudorio jaso ditu: guztiak ere gauero gauero uhartean entzun daitezkeen Lisboako fadoak bezain ederrak.
‎Hamaika eleberri eta dozenaka ipuinen idazle, ezin konta ahalako narrazioren biltzaile horren estreinako eskuizkribua (La casa gris) udaberrian eman da argitara.
‎Guatemalako sukaldean errezeta asko artoarekin egiten dira, oinarrizko osagai gisa tortillak, tamalituak, tamalak, takoak, entxilatuak edo litxarreriak. Hala ere, ezin konta ahala babarrun, mol eta maia jatorriko platertxo gehiago egongo lirateke. Platertxo sendoak Guatemalako sukaldean, ia beti izaten den “platertxo” bat —guk platoa deitzen diogu horri— giro tenperatura handia izan arren, zopa da.
‎Eta hain gazteak ez direnek ere bai. Ezin konta ahala gizon dabiltza hortik Woody Allenen filmetako gizagaixoarena egiten nahigabe.
‎Kurten ekintzei buruz ezin konta ahal aieru eginez eta lastairako zimitz ugarien konpainian hartu ninduen loak.
‎Ezaguna denez, 1937ko apirilaren 27an, Gobernuak, atzerriko potentzia baten abiazioaz baliatuz, Macondo herri meatzaria birrindu zuen, mila hildako baino gehiago eraginez, gehienak haurrak, emakumeak eta zaharrak, eta ezin konta ahalako kalte materialak sortuz, herria gerrilla maoistaren eskuetan zegoela aitzakia harturik. Ondoren, munduak jakin zuenean populazio zibil defentsarik gabekoaren gainean eragindako hondamendiaren nolakoa eta zenbatekoa, eta Gobernuaren aurkako erreakzioak sortzen hasi zirenean, honek gezur batez lurperatu nahi izan zuen bere erantzukizuna, Macondo maoistek berek suntsitu zutelakoa barreiatuz.
‎– Diskurtso gogoangarria, Numagarena. " Zuriak harea aleen parekoak dituk, ugari baino ugariagoak; ezin konta ahala ale dituk munduan; guk oraingo hauek akabatuta ere, beste batzuk etorriko dituk, eta horiek akabatuta ere, berriro gehiago, eta gehiago; azkenean eurek akabatuko gaitiztek gu". Ez zuan hala izan, baina kasik.
2007
‎Sistema mota guztietan antzeragertatu baita mundu zabalean. Estatu eredu honen barruan ezin konta ahala herrihil dira munduan, eta orain, globalizazioaren oldearen baitan gauza are okerragoabihurtzen ari da. Berez, haren eta honen artean continuum bat besterik ez dago etainperialismoaren minbizia dute biek beren izatearen arrazoi.
‎Iohan Apezaren lurraldean diren mirak ezin kondatuzkoak dira. Aberastasun anitz bada, iduritzen zaizkizunak baino aise handiagokoak.
‎ba omen zegoen liburutegi ezkutu bat, fraide itsu zahar batek zaintzen zuena gau eta egun. Apalez jositako labirintoan, amaraunez beterik eta hautsaren azpian, ezin konta ahala liburu zeuden, baina itsuak denborak horiztatutako ale bat gordetzen zuen bereziki. Ez zuen inoren eskuetara hel zedin nahi.
2008
‎" Borondatezko xumetasun" horretan ingelesez simple living esaten dute, bizimodu xume edo xaloa, arakatzen hasiz gero, berriz, munduan ezin konta ahala talde eta iritzi aurkituko dituzu. Hasi erlijio nagusietako profeten aipamenetatik, segi Asisko Frantzisko edo Mahatma Gandhirekin, eta munduko leku askotan diruaren ordez bestelako truke moduak erabiltzen dituzten jarduera alternatiboetaraino.
Ezin konta ahala adibiderekin azal daitezke:
‎Baina ama egoskortuta zegoen: esan nahi baita balizko irtenbideen haize arrosak eskaintzen zizkiòn ezin konta ahala norabideen artean bakarrak itsutzen zuela, halako eran, non bere itsualditik, heriotzak sendatzen ditu gaitz eta min guztiak, erabakitasun handiz esan baitzion:
‎eta irudia bere tokitik falta delako! Edo nahiago al zenukete santuaren irudia hemen egotea eta santua infernuan, ezin konta ahala deabru legioen artean. Horrekin ez dut esan nahi, noski, irudia falta izatea berdin zaidala, hori ere ez, baina bai iruditzen zaidala lezio bikaina ikas dezakegula gertatutakotik, eta horretan ahaleginduko naiz?
‎Aristondok esan digu orain dela 25 urte baino nazioago garela gaur egun. Baina nazioa ulertzeko ezin konta ahala irudikatze modu daudela ohartu gara saio honetan bertan. Nazio politikoaren kontzientziaz den bezainbatean, agian hobeto gaude orduan baino.
‎Nahiz eta, nola uka, borroka politikoak gurean erakutsi duen giza gaitasun eta duintasun eredugarria ahantziezina izan. Hunkigarria izan da eta da, ezin konta ahala euskal seme alabak euskal aberriaren alde erakutsi duten borroka grina eta paregabeko duintasuna.
‎aipaturiko lehen liburuko aitzin-solasean,. Avant propos? delakoan, jende eta erakunde zerrenda luze bat ematen baitu esker onez, hortik agerian dago egin dituen urratsen ezin kondatuzko neurria: Barkoxe, > Eskiula, > Arrokiaga, > Maule, > Garindaine, > Urdiñarbe, > > Urdatx/ Santa> Grazi, > Mendikota, > Altzürüküko auzapez eta udal idazkariak Zuberoan, baita Irulegi> eta Donapaleukoak Nafarroa Beherean, gainera Basses Pyrennes, > Landes, > Lot et Garonne> Departamendue tako artxiboak, Baiona eta Paueko udal bibliotekak, Parisko Bibliotheque Nationale delakoa, eta bestalde jende andana handi bat...
‎Herentzia jasotzeko tramiteak Dirua, higiezinak, finkak, liburutegia… Ezin konta ahala ondasun mota daude, eta, jabea hil ondoren, oinordekoek eskuratuko dituzte. Zer egin testamentuan sartzea erabaki zuen pertsona hiltzen denean?
‎Aspaldi utzi zion ekologia naturaren defendatzaile gutxi batzuen ondare izateari, eta balio “berdeak” eremu guztietan daude dagoeneko. Finantza merkatuan ezin konta ahala inbertsio produktu daude (funts eta gordailu gisa), ingurumenaren defentsaren balioei erreferentzia egiten dietenak. Orain, gainera, ekologia finantzatu egiten da, horrelako instalazioak martxan jartzeko maileguen eskaintza oso mugatua den arren.
‎Budista birmaniarren dohaintzei esker, gero eta garaiago bihurtu da denboraren joanean; nahiz eta lurrikara etengabeen ondorioz behin baino gehiagotan desagertzeko zorian egon den, kolonizatzaile portugesek kanoiak egiteko urtu nahi izan duten eta britainiarrek gotorleku gisa baliatu zuten luzaroan. Horrez gainera, pagodaren inguruan ezin konta ahala eraikin egin dituzte, Budaren irudi askotarikoak gordetzen dituztenak.
‎Egun hartaz geroztik, hainbat gertaera izan dira, herritarrek gaur bozkatzeko aukerarik izan ez dezaten: hala nola ezin konta ahala lege ekimen antolatu dituzte, eta itunaren aurkako errekurtso zenbait aurkeztu; hauteskunde iruzurrean aritzea eta errolda manipulatzea egotzi diete; dimisioa emateko eskatu diote Hauteskundeetako Gorte Nazionaleko presidenteari; gose grebak egin dituzte; kanpaina mediatikoa abiarazi dute eta bortizkeria bolada bati bide eman diote. Estatu kolpe baten arriskuaz ere ohartarazi behar izan du asteon Moralesek.
‎Nork har dezake aintzakotzat halako herri bat, nabarmendu ahala burua mozten diena beretarrei? Inolako zalantza izpirik gabe, egun dena izateari uzten badio inoiz Barçak, ez da izango haren ezin konta ahala arerioren eraginez, baizik eta maite dutela omen diotenen bulkadaz. Katalanoi izugarri gustatzen zaigu elkarri min ematea, eta batzuek besteei begiak ateratzea.
‎uler dezaket lapurra kaperan sartzeagatik aztoratuta egotea, lapurra hiltzailea ere izan baitaiteke, baina ulergaitz egiten zait bere burua kristautzat duen edonor kezkatzea, zergatik... eta irudia bere tokitik falta delako! Edo nahiago al zenukete santuaren irudia hemen egotea eta santua infernuan, ezin konta ahala deabru legioen artean. Horrekin ez dut esan nahi, noski, irudia falta izatea berdin zaidala, hori ere ez, baina bai iruditzen zaidala lezio bikaina ikas dezakegula gertatutakotik, eta horretan ahaleginduko naiz... zuek ere halako erabakia hartu baitzenuten, bizitza osoan komentuko harrien artean ixtekoa, Jainkoari zeuen bizia eskaintzeko asmotan; esan nahi dudana da zuek modu sakonean bizitzeko aukeraren alde egin zenutela noizbait, eta sakonean bizitzea badakizue zer den:
‎Baina ama egoskortuta zegoen: esan nahi baita balizko irtenbideen haize arrosak eskaintzen zizkiòn ezin konta ahala norabideen artean bakarrak itsutzen zuela, halako eran, non bere itsualditik –heriotzak sendatzen ditu gaitz eta min guztiak– erabakitasun handiz esan baitzion:
‎Horixe ez da ba gure gurutzea! Gertatu, momenturo ari direla, ustez behintzat, ezin konta ahala gauza gertatzen munduan, baina guri, edonori, ez zaigula ezer garrantzizkorik gertatzen.
‎Goitik erabaki" zentzuzkoak" iragartzen dituztelarik, egonezinak hartzen nau; gauza bat zentzuz egin baitaiteke, eta kontrakoa ere bai, eta baita bat eta bere kontrakoaren arteko ezin konta ahala ere, besteak beste. Zentzua diotenean errealitatea esan nahi dute koitadu goitituek, eta errealitateko gauza zentzugabeei arrazoia ematea izaten da haientzat zentzuzkoena.
‎Ene galtza balus urdinaren urradurak eta atorra marratuarenak ezin kondatuzkoak ziren. Soinetik kendu eta harri bati estekaturik, aurdiki nituen miruetako putzura.
‎— Dira behin, erantzun zuen Gorrailek segurtamenez harro, ezin kontatuzko eta nehon ez deneko monera mota batzuk, diru, kauko, moneta, txanpon, talentu, txin, sos, zilarrezkoak eta urrezkoak, eta nik dakit zer oraino.
‎— Ez dakit, baina hemen gozatzen dudanak, izakien ulermena gainditzen du. Pentze, oihan,, alor, denak zein loretsu eta ederragoak, abere saldo ezin kontatuzkoak hazten dituztenak, hegazti, ihizi, arrainez beteak diren bazter xoragarriak,... denetarik bada hemen. Botatu dizudan oiloa hor duzu frogatzat...
2009
‎Aitona Patxik, inprimategi ez ezik, argitaletxe lanak egin zituen. Hango kontuak, hango komeriak, ezin konta ahala dira. Gure osaba Imanolek ondo kontatu zituen gure aitona Patxiren biografia idatzi zuenean.
‎Hil eta gero argitara zen Cartas familiares del ciudadano José Joaquín de Clararrosa a Madama Leocadia, 1822,. Clararrosaren beste batzuk bezala, dio K. Izagirrek?, Cadizko Obispoak debekatua izango zen. Liburu hauetaz gainera (eta Amerikan publikatu zuenaz), ezin konta ahala panfleto argitaratu zuen, Eliza eta Estatuaren arteko bereizketaren aldekoak batez ere?.
‎(?) Bere Jesusen bizitza k Frantzia zeharkatu zuen eta mundu osoa zeharkatu zuen, arrakasta editorial berdingabean. Lehen hiru hiletan zortzira iritsi ziren frantses argitalpenak; urtebetean bost izan ditu Alemanian, eta Europako bertsioak ere ezin konta ahalekoak dira.
‎Goizeko zortziak ziren une hartan, eta, aurkikuntzarekin batera, ostia hura, ezin konta ahala simetri ardatz zituena (bat, eta beste bat, eta beste bat, ehun, mila, infinitu?), Jainkoaren gorputza zen!?, Nazariok bihotza saltoka nabaritu zuen?
‎Baina Albertok bazuen, ezin konta ahala izakien nahaste borrastean, ipar bat; esan nahi baita izaki haiek guztiak ez zitzaizkiola berdin, berak ere bere lehentasunak baitzituen:
‎–Istripu bat baldin baduzu, kontatuko didazu orduan? Baina, orduan, hain zuzen ere, ezin kontatuko didazu, beharbada?
‎gerra bat? gerra baitzen esparrurik behinena eta egokiena jende goranahiak aparrak bezala gora egin zezan, historiak, bere ezin konta ahala adibiderekin, behin eta berriro erakusten zuenez:
‎...ean lotuz, hiritik hirira joan baitziren ihesi, turismoak bizi zuèn hiriburutik industriak bizi zuèn hiriburura?, orain oinez. Chaplinen amak, Rebecak, fardel bat zeraman esku batean eta semearen sonbreirua bestean, Chaplinek azken bolada hartan bere trikimailuetarako erabiltzen zuena?, orain gurdian, gurdi batean iritsi zen Ada ibilbidearen helmugara, babek eta puslek oinak hondatuta?, iheslari ezin kontatuzkoen zutabe ezin luzeagoan, soldadu uniformatuen gerizpean, tartean Domingo eta Chaplin; atzean geratu ziren, halaber, babes hirian igarotako lehen egunak, desordena eta nahaste borrastea nagusi, hainbestekoa zen iritsitakoen kopurua eta hainbestekoa haien zoritxarra, hainbestekoak ondorioz hiriak zituèn arazoak eta hainbestekoa arazoen eta bitartekoen arteko desoreka; atzean geratu zire... halako maniobrak ahalbidetzen baitzituen; egun hartan, hortaz? 1936ko gabonak ziren?, elkarrekin zeuden laurak. Rebeca eta Chaplin, Domingo eta Ada?
‎Henrikerendako ari zen orain lanean. Hiriko murruen azpira ailegatuak ginenez geroztik, ezin konta ahaletan ikusia nuen gauaren erraietatik agertzen eta ilunpe berean desagertzen.
‎Baita. Testuen prozesamendurako moduluak ere, ezin konta ahala daude.
‎Esne Bidea ezin konta ahala izarrez osatua zegoela ere ikusi zuen teleskopioarekin, eta ustez izarrak ziren batzuk egiaz izar multzoak direla.
‎Boladan dago ekologista mozorroa janztea edozer saltzeko, baina jokabideak bestelakoak dira: mota guztietako instalazioak eta eraikinak; ezin konta ahala pista asfaltatu mendilerroetan barrena, zernahi ibilgailurekin noranahi heltzeko... Gu ingurua zaintzearen alde gaude.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
ezin 431 (2,84)
Ezin 78 (0,51)
ezina 1 (0,01)
ezinarekin 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia