2008
|
|
Aitzakia hutsa zen. Nik kubierta uztea nahi zuen, hori garbi zegoen; baina
|
ezin
nezakeen bere asmoa imajinatu. Bere begiak ez ziren nireekin egokitzen; batera eta bestera mugitzen zituen, gora eta behera; orain begirada bat zerura; orain beste bat, ezkutuka, O. Brienen gorpura.
|
2017
|
|
Bazirudien ez genuela elkarrekin egoteko aitzakia hoberik aurkitzen, eta berak amari buruzko gutunen kontuarekin jarraitzen zuen eta nik bi morroiekiko obsesioarekin.
|
Ezin
zezakeela bere amarengatik egin zuena baino gehiago egin errepikatzen nion nik, eta berak aholku jakingarriak ematen zizkidan nengoen zulotik ateratzeko. Berak emandako aholkuari jarraiki, erabaki nuen ez nintzela gai nire neska beste bi morroirekin partekatzeko eta moztu egin behar nuela lehenbailehen, harremana bertan behera utzi, eta ondoko hilabeteetan Mararekin, erizainarekin eta irakaslearekin ateratzen hasi nintzen.
|
2019
|
|
Alabaina, ez dugu deskribapen hauetan aurrera egin behar esan gabe poz handia izan zela zalduna eta bere laguntzaileak iritsi zirenean, eta ez zen gutxiagorako, teknikari atzerritar bat baitzetorren, alemaniarra gainera, alemaniarra izatea bi aldiz teknikaria izatea baita, batzuek, eszeptiko, berez edo besteren kontura, zalantzak zituzten merituei eta emaitzei buruz, beste batzuek esaten zuten ez zela gaitzetsi behar oraindik, denbora faltaz, probatu ez dena, eta, azkenik, praktikoek eta objektiboek agerikoa dena behin eta berriz aitortzen zuten, alegia, hobeki borrokatzen dela mairuen aurka gure aurrean eta gure altuera berean dauzkagularik ezen ez mairuak hor goian daudelarik, harrikadaka eta grabitatearen abantaila profitatuz, eta gu hemen behean, harrien eta grabitatearen ondorioak pairatzen. Sortzen ari zen multzo militar industrialari zegozkion polemika hauetatik urrun, ohatilan zetorren emakumeari beste inori begiratzen ez ziola, Mogueimek
|
ezin
zezakeen bere zoriona sinetsi. Ez zuen berriz ere Graçako kanpamentutik errondan ibili, polizia militarreko taldea azalduko zen arriskuan, eta galdetuko, Zer ari zara zu hemen, zure kanpamentutik urrun, orain mendia Moisesengana etorri da, ez Moisesek ez zuelako mendira joan nahi, denok baitakigu zer nolako ahaleginak egin zituen, baizik eta, dakigunez, Moisesen gainetik sarjentu laguntzailea baitago, eta alferiza, eta kapitaina, eta honako hau gerra garaia denez, baimenak aukerak baino gutxiago dira, norberaren asmamena laguntzen badu ere.
|
|
Egia da hau ez dela guretzat erabat berria, bagenekielako, Guilhão da Longa Espadak erregeari zakar hitz egin zionetik, zenbait aitoren seme atzerritarrek bertan adierazi zutela guri laguntzeko prest zeudela, baina une hartan aitoren semeek ez zuten azaldu bere erabakiaren zioa, eta On Afonso Henriquesek ez zuen zioa ezagutzeko gogorik agertu, eta, pribatuki beren arrazoiak azaldu bazizkioten, dena kontu pribatu gisa gelditu zen, ez da inon jaso, eta gainera esku artean darabilgun kasurako berdin da. Edonola delarik ere, Raimundo Silvak
|
ezin
dezake bere historiarekin segi, hau da, gurutzatu bakar batek ere ez zuela erregearekin traturik egin nahi izan dioen historiarekin, hortxe baitago Historia Egiaztatua, zeinak esaten baitigu ezen, ezagutzen ez dugun salbuespenen bat alde batera utzirik, jaun horiek aberastasun handiak lortu zituztela Portugaleko lurraldean, nahikoa izango da gogoraraztea, inork ez dezala pentsa funtsik gabe mintz... Alabaina, jende honek eta beste hainbatek euren prebendak kobratu ahal izateko, beharrezkoa zen, lehenengo eta behin, lehorreratzea, eta hortxe dauzkagu prebenda horiek armez merezi izateko prest, eta modu honetan uztartzen dira, gutxi gorabehera, zuzentzailearen Ez hori eta aberriaren historia josi duten Bai, Agian edo eta Hala Ere horiek.
|