2015
|
|
5 Baita gertatzen da, halaxe bat batean eta
|
ezin
esan daitekeen eran, Jainkoak berarengan egia bat agertzea, dirudienez, kreaturetan dauden guztiak ilundurik uzten dituena, oso argi ulertaraziz gezurrik esan ezin dezakeen egia Bera dela soilik; eta ongi ematen da aditzera Davidek salmo batean dioena, hau da, gizaki oro gezurtia dela, sekula horrela ulertu ez dena askotan entzun arren. Jainkoa hutsik egin ezin duen egia da.
|
|
6 Nik kasu honetan gehiago aditzera ematea nahiko nuke, baina
|
ezin
esan daiteke. Hemendik atera dezagun, ahizpak, gure Jainko eta Senarrarekin zer edo zertan bat etor gaitezen, beti beti eta bihotzez saiatu behar dugula egia honetan ibiltzen.
|
|
3 Ez nuke nahi gehiegizko ekitearen irudia ematerik, egiaz labur geratzen naizela ikusten baitut,
|
ezin
esan daiteke-eta. Hori, esan dudanez, samin hau sentitzen laguntzeko izan ezik gainerako guztirako zentzumen eta ahalmenen liluramendu bat da.
|
|
Egoki da hasieretan jakintsu on bati aditzera eman diezaiozuen aitortzapean, haiek baitira argia emango digutenak, edota, pertsona oso espiritual bati, halakorik balego; eta halakoa ez bada, hobe da oso jakintsua dena; bietakoak baleude, jarri harremanetan batarekin eta bestearekin. Eta irudipena dela esaten badizuete, ez izan batere kezkarik, irudipenak
|
ezin
baitio egin ez kalte eta ez on handirik zuen arimari; eska iezaiozue jainkozko Maiestateari, ez dezala onar engainatuak izan zaitezten. Deabrua dela esaten badizuete, gauza zailagoa izango da; baina ez du halakorik esango benetan jakintsua bada, eta aipaturiko ondorioak badaude; baina, esango balu, nik badakit zuekin dabilen Jaunak berak kontsolatuko zaituztela eta ziurtatuko dizuela, eta hari argia emanez joango dela zuei eman diezazuen.
|
|
Jaunak nahi beza, Beragatik egiten da-eta, hortik probetxu pixka bat atera dezazuela, eska diezaiogun barka diezaiola ezerez ausart honi. Baina ongi daki Haren Maiestateak beraren errukiaz harrotu naitekeela soilik, eta izan naizena izateari
|
ezin
baitiot utzi, ez dut beste biderik erruki horretara jotzea eta konfiantza izatea baizik beraren Semearen irabazietan eta Amabirjina beraren Amarenetan, haren abitua merezi gabe soinean baitaramat eta zuek ere baitaramazue. Gorets ezazue, ene alabak, egiaz Andre honen alabak zarete-eta; eta horrela ni hain kaskarra izateaz ez duzue zertan lotsaturik izango, hain ama ona baituzue.
|
|
6 Bertsora itzuliz berriro, nire ustez, hemen on egin diezadakeena, zabaltze hura da; horrela dirudi, diodan iturburu honetatik, hau da, gure sakonetik zerutar ur hura sortzen hasten denez gero, gure barrualde osoa hedatuz eta zabalduz doala dirudi eta
|
ezin
esanezko ondasunak sortzen ditu, arimak berak ere ezin du ulertu zer ematen zaion han. Lurrin gozo bat sumatzen du, nolabait esateko?
|
|
3 Gogoan izan behar da, hemen, arimaren erdian den iturriak eta eguzki distiratsu hark ez duela galtzen ez distirarik ez edertasunik, bere barnean baitu beti, eta ezerk
|
ezin
baitio kendu bere edertasuna. Ala ere, eguzkiak jotzen duen kristalaren gainean oihal beltz beltz bat jarriz gero, argi dago, eguzkian bertan jo arren, haren argiak ez duela egingo lanik kristalean.
|
|
astun egiten zaiola, Jainkoaren aurka joan gabe, egin behar denera beharturik egotea. Guztiak nekatzen du, sorkariek
|
ezin
diotela egiazko atsedenik eman ikusi duelako.
|
|
Egia da zer duen esaten jakingo duela? ?
|
Ezin
esanezkoa da; izan ere, espirituzko estura eta saminak dira eta ez da jakiten horiei zer izen eman. Erremediorik onena, ez diot kentzeko, sufritu ahal izateko baizik?
|
|
3 Irudikatu zitzaidan jainkozko Egia honen egia bat, nire inolako esku hartzerik gabe, zizelkatua geratu zitzaidan, Jainkoari men egite berri bat eragiten didana, haren handitasun eta ahalmenaren berri ematen duelako,
|
ezin
esan den era batez. Gauza handi bat dela bakarrik dakit.
|
|
Nik gutxien ulertzen nuenetik zerbait eman nahi nuke aditzera, eta nola izan daitekeen pentsatuz, ezinezkoa dela ikusten dut; izan ere, ikusten dugun argi honetatik han agertzen denera dagoen aldean, guztia argia izanda, ez dago alderatzerik, eguzkiaren argiak distirarik gabea dirudielako. Azken batean, irudimenak ez du lortzen, zoliena bada ere, pintatzea eta taxutzea nola izango den argi hau, ezta Jaunak
|
ezin
esanezko atsegin miresgarriz aditzera ematen zizkidan gauzetako bat ere. Izan ere, hain goi graduan eta hain leunki gozatzen dute zentzumen guztiek, non ezin baita behar adina goraipatu, eta horregatik hobe da gehiago ez esatea.
|
|
Inork ez du aitzakiarik, izan daitekeenik kaskarrena bada ere, horrela jokatzen baitu nirekin, halako egoerara ekarriz. Kontuan izan, esaten dudan hau ez dela lipar bat ere esan litekeenarekin konparatuz; ikuste era hau eta Jainkoak arimari egiten dion mesedea aditzera emateko beharrezkoa dena bakarrik dago esana; baina
|
ezin
esan dezaket Jaunak bere sekretu eta handitasunak aditzera ematen dituenean sentitzen dena, hemen atsegintzat hartzen direnen hain gainetik den atsegina, non arrazoiz gorrotarazten baitizkio bizitzako atseginak, guztiak batera simaurra besterik ez direnak. Higuingarri da konparatzeko hona ekartzea ere, amaierarik gabe haietaz gozatzeko izan arren, eta Jaunak ematen dituen beste horietakoa guretzat prest duen ibai handi joritik tantatxo bat besterik izan ez arren.
|
|
Gizon hau ezkondua da, baina hain bizitza eredugarri eta bertutetsua duena, eta hain goi mailako otoitza eta karitatea, non bere izate osoan distira egiten baitu beraren ontasun eta perfekzioak. Eta arrazoiz, gainera, haren bidez arima askori on handia etorri baitzaie, dohain ugariak dituelako; izan ere, bere egoera zibilak laguntzen ez dion arren,
|
ezin
dio dohain haiekin lan egiteari utzi. Adimen handikoa eta baketsua guztientzat.
|
|
Egia da honelako gainezkaldibatean Jaunak halako eran lan egin dezakeela ariman, non arimari lan gutxi gelditzen baitzaio perfekzioa lortzeko; izan ere, inork ezin izango du sinetsi, hortik ibilia ez bada, Jaunak hemen ematen diona, ez baitago honaino irits daitekeen gure aldetiko ahaleginik, nire iritziz. ...datzi dutenek dioten bezala, hasierako eta tarteko etapak gaindituz, ez direnik iritsiko lan handi handiekin perfekziora eta sorkarietatik askatzera; baina ez hain epe laburrean, Jaunak hemen, guk ezer egin gabe, egiten duen bezala eta erabaki sendoz ateratzen du arima lurretik eta han dagoen guztiaren gain nagusitza ematen dio, arima honetan nirean baino merezimendu handiagorik egon ez arren, eta
|
ezin
esan gehiago, nirean ez baitzen ia batere.
|
|
apurka apurka berak berriro biltzen ditu adimena eta oroimena. Izan ere, hura guztiz murgildua ez badago ere, nola ez dakiela hain ongi okupatua dago, non, haiek eginahalak egin arren,
|
ezin
baitiote kendu bere poz eta gozamena, aitzitik batere lanik gabe baliatzen da Jainko maitasunaren pindartxoa itzal ez dadin.
|
|
Hilik itxaroten zutena, arimarekin hartu zuten; baina gorputza hilda baino txarrago zen, ikusteak berak errukia emateraino. Ahuleziaren handia
|
ezin
esan ahalekoa, jadanik hezur hutsak baizik ez neuzkan. Honela egotea zortzi hilabetetik gora izan zela diot; elbarri egotea, hoberantz nindoan arren, ia hiru urte.
|
|
–Beste gauza batzuk ere agertzeko asmoa dut, Jaunak aditzera eman ahala eta gogora etorri ahala, bada, zer esango dudan ez dakidanez gero,
|
ezin
esan dezaket ongi eraturik? (Perfekzio Bidea, Hitzaurrea).
|
|
Lurreko gauzetatik ezerk ez die beldurrik ematen ezta ez dute ezer desiratzen ere, ez dituzte nekeek asaldatzen, ezta pozek mugitzen ere. Azken batean, inork
|
ezin
dio kendu bakerik, hau Jainkoaren esku dagoelako soilik. Eta Hari inork ken ez diezaiokeenez gero, Jauna galtzeko beldurrak eman diezaioke soilik nahigabea, mundu honetako gainerakoa, haren iritziz, ez balego bezala baita, haren pozerako inolako eraginik ez duelako.
|
|
Eta, beraz, gure Jaunari eskatzen jarraitu zuen, eta batez ere berariazko otoitza egiten zion san Andresi. Behin, desira honekin zegoela, ez daki berak itzarrik ala lotan (nolanahi izan zela ere, argi dago ikuskari ona izan zela gero gertatu zenagatik), etxe batean zegoela iruditu zitzaion, eta han patioan korridorearen beheko aldean, putzu bat zegoela; eta toki hartan belardi bat eta gauza berdea ikusi zituen, hain edertasun handiko lore zuri batzuekin, non
|
ezin
esanezkoa baita ikusi zuen era. Putzutik hurbil san Andres agertu zitzaion pertsona oso agurgarri eta eder baten antzera, berari begiratzeak atsegin emateko eran, eta esan zion:
|
|
Jokalari porrokatua eta ikasketa batzuk egina zen, eta hemendik nahi izan zuen deabruak hura engainatzen hastea, heriotza orduko damuak ez zuela ezertako balio sinetsaraziz. Hain ongi josita geratu zitzaion hau, non
|
ezin
baitzioten buruan sartu konfesa zedila; ezer ere ez zen nahiko hori egin zezan, eta gizagaixoa guztiz samindurik eta bere bizitza txarraz damuturik zegoen; hala ere, zertarako aitortu, esaten zuen, kondenaturik zegoela ikusten baitzuen. Fraide domingotar bat, beraren aitor entzule eta jakintsua zena, arrazoiak eman eta arrazoiak eman ari zitzaion; baina ez zen nahikoa, deabruak hainbeste zorrozkeria irakasten baitzizkion.
|
|
...n izaten segidan, noizbehinka baizik premialdiren batean, esaterako, egun batzuetan barruko sufrikario ezin jasanezkoez eta barruko ezinegonaz egon zenekoa, deabruak engainatua ote zekarren beldurrez, kontakizun hartan luze eta zabal azaldua dagoenez; eta haren bekatuak ere han daude, horrela zabalduak izan baitira, beste gauza horiek bezala, zuen beldurrak bere ohorea ahaztera eraman duelako; eta
|
ezin
esanezko nahigabeaz zegoela, bere barruan hitz hau adituz besterik gabe: –Neu naiz, ez izan beldurrik?, arima hain sosegu handiz eta adorez eta konfiantzaz geratzen zen, non ezin batzuen ulertu nondik etorri zitzaion hain on handia; izan ere, ez zen aski izan ez aitor entzulerik, ezta jakintsu asko ere hitz jario handiekin, hitz bakar batek bezalako bake eta sosegua hari jartzeko; eta horrelaxe beste batzuetan ere, ikuskariren baten bidez sendoturik geratzen baitzen; izan ere, horrela izan ezik, zituen sufritu hain neke, kontrakotasun eta gaixotasun handiak, etengabeak izan baitira?, eta sufritzen ditu oraindik, sekula ez baitago inolako sufrimendurik gabe.
|
|
Eta berak bere burua hilko ez duenez gero, hilez dago hiltzearren, benetan hiltzeko arriskua izateraino, eta zeruaren eta lurraren artean zintzilik bezala ikusten du bere burua, hartaz zer egin ez dakiela. Eta apurka apurka Jainkoa bere albiste bat emanez doakio zer galtzen duen ikus dezan,
|
ezin
esanezko modu bitxi batean; izan ere, ez dago munduan, nik igaro ditudan gauzen artean behintzat, hura berdintzekorik. Ordu erdiko iraupena nahiko da, gorputza hain lokaturik eta berna hezurrak hain irekirik uzteko, non eskuak, oinaze bizi biziekin, ez baitira geratzen idazteko eran.
|
|
Jainkoak nahi beza, gure aitak dioenez, artzapezpikuaren bisitariak egiten duen eran eta haren aitatasunak bere mojentzat egiten duen eran egin ahal izatea, horrek nahiko probetxu ekarriko bailuke. Halako garrez joanik, Haren Maiestateak lagundu besterik
|
ezin
dio egin.
|
|
Eman goraintziak ama prioreari eta esan ongi nagoela. Beraren gutun batzuk ditut hemen; atzo etorri nintzenez gero ezin izan ditut irakurri, bisitak eta zereginak ugari baitira; eta, beraz,
|
ezin
diot idatzi.
|
|
2 Beste gauza bat ere bururatu zait, berorren agurgarritasuna probintzial karguan geratuko balitz, saia dadila berorren laguna aita Nicolao izan dadin, hasiera hauetarako garrantzitsua delako elkarrekin ibiltzea (komisarioari hori esan ez arren); izan ere, aita frai Bartolomek, hain gaixo egonik,
|
ezin
diot okela jateari utzi eta dagoeneko begitan harturik dute batzuek. Hasiera hauetarako behintzat, nik diotsot ongi etorriko litzatekeela, eta gauza guztietan aholku onak ematen dituena da; eta berori bezala, beste era bateko batzuk jasan beharra izan dituena, poztuko da halakorik jasan beharrik izan ez duenarekin.
|
|
2 Mesede handia egiten dit berorrek bezperetakoa aintzat hartzeaz, nik horretan
|
ezin
baitiot zerbitzu egin. Gainerakoan, nik berehala idatziko diot ama prioreari berorrek agindu bezala egin dezan, eta berorren gutuna ere bidaltzen diot.
|
|
1 Jesus izan bedi berorren agurgarritasunarekin. Gutun hau eraman behar duenak presa handia du, horregatik
|
ezin
diot esan ongi nagoela eta atzo oso berandu aita Mariano etorri zela baino besterik. Atsegin handia hartu nuen berorren agurgarritasunaren gutunaz.
|
|
1 Berorrek eskatzen duen gauza behinenari dagokionez, inola ere
|
ezin
diot eman baietzik, konstituzioaren agindua dugulako, nik neuk eskatua: ez dadila izan etxe hauetan beste Ordena bateko mojarik; izan ere, hainbeste izan dira eta dira etxe hauetara etorri nahi luketenak, non, bat edo beste sartzeak poz emango baligu ere, eragozpen asko baitira horretan aterik zabaltzeko, eta beraz, ez dut beste esatekorik horretaz, ezin delako egin eta nik berorren nahia betetzeko desira izateak ez duelako ezertako balio, bihotzean pena sentitzeko baizik.
|
|
Berak kontatu zidan auzi hori, eta dio berak ez zuela inoiz uste izan berorrek azken gauza horretan esku hartu zuenik; egia esan, merezi du adiskidetasuna ez galtzea. Neure Maria andereari ere
|
ezin
diot idatzi. Behin eta berriro muin egiten diot eskuetan, eta uste dut hobeki babesten dituela Andre Mariak bere alabak berorren jauntasunak mendekoak baino, auzi hauetan isilik geratu dela esaten baitidate.
|
|
Esan biezaie nire alaba horiei, eta Jainkoak ordain diezaiela alaitasuna: baina sinets diezadatela, eta ez dezatela jar beren poza igarotzen diren gauzetan, beren burua engainaturik ikusiko baitute, eta ene Kasildari ere gauza bera esan,
|
ezin
baitiot idatzi.
|
|
aldeko botorik ematen ez badiote, ea nola behartuko ditudan nik nahitaez moja hartzera, beraiek eta prelatu batek ere aldekorik ematen ez badiote? Eta ez beza pentsa berorren agurgarritasunak aita Oleari axola dionik, berak idatzi baitik ez duela harekin kalean doan edozeinekin baino interes handiagorik; kontua da, nire bekatuengatik, hainbesteko karitatea jarri duela egin ezin daitekeen eta nik lagundu
|
ezin
diodan gauza batean; horregatik erruki handia eman dit. Eta, egiaz, ahal izanez gero ere, berari ez dagokio nahi ez dutenekin geratzea.
|
|
Aldi luzea da ene aita Baltasar Álvarezen gutunik jasotzen ez dudala, baita nik hari idazten ez diodala ere; eta noski, neure burua hilduratzearren (honetan ez baitut inoiz aurrerapenik, ezta beste ezertan ere ustez), baizik eta gutun hauen oinazea hainbestekoa izanik, bat edo beste neure atseginerako dudanean, beti nago astirik gabe. Bedeinkatua izan bedi Jainkoa, Hartaz gozatuko baitugu ziur ziur betiko; izan ere, hemen, absentzia hauekin eta gauza guztietan izaten diren aldaketekin, ezeri
|
ezin
diogu kasu handirik egin. Amaiera itxarote honetan doakit bizia, neke handien artean diotenez; niri, berriz, ez zait hala iruditzen.
|
|
Izan ere, abisu eman dizuedan beste leku batzuetan luze hitz egin dut arima adoregabe hauetaz eta agertu dut horrek egiten dien kaltea eta zein on handia den desira handiak izatea, egintzak handiak ezin direnez gero; beraz, hauetaz ez dut gehiago esango, horretaz hitz egiten ez nintzateke inoiz nekatuko baina. Jaunak hain goi mailara igotzen dituenez gero, zerbitza dezatela hartan, eta ez daitezela zokoratu; erlijiosoak izan arren, lagun hurkoari lagundu
|
ezin
badiote, batez ere emakumeek, erabaki sendoaz eta arimen aldeko desira gartsuez, haien otoitzak indarra izango du eta, beharbada, nahi izango du Jaunak bizitzan edo heriotzan on egin dezaten, frai Diego santuak orain egiten duenez; bera anaia ez mezakoa zen eta zerbitzatu baino besterik ez zuen egiten, eta hil zenetik hainbeste urte igaro ondoren, haren oroipena pizten du Jaunak eredu izan dakigu... Gorets dezagun Haren Maiestatea.
|
|
Ez du eskurik mugitu beharrik, ezta jaiki beharrik ere ezertarako; Jaunak zatikatua eta prestatua, are mamurtua ematen dio sagarrondoaren fruitutik, emazteak bere maitearekin konparatzen duenaren fruitutik, eta honela dio, haren fruitua gozoa dela ahorako. Izan ere, hemen guztia da ahogozatzea ahalmenen inolako nekerik gabe, eta jainkozko itzal honetan (zuzen esaten du itzala, garbi ez baitago ikusterik hemen), baina hodei honen azpian eguzki distiratsu hura dago eta maitasunaren bidez seinale bat bidaltzen du, Haren Maiestatea hain hurbil dela, non
|
ezin
esanezkoa baita. Badakit nik hortik igaro denak ulertuko duela, zein egoki eman dakiekeen hemen esanahi hau Emazteak esaten dituen hitzei.
|
|
Lehen idazketan: Munduan ere gogor egiten zaigu arrotzak etxean edukitzea, joateko
|
ezin
esan diegunean.
|
|
2 Deabruak jartzen dituen tentaldi txiki batzuetarako erremedio batzuk agertzeko asmoa dut; izan ere, hain txikiak izanik, beharbada, ez dira aintzat ere hartzen, eta beste gauza batzuk ere agertzeko asmoa dut, Jaunak aditzera eman ahala eta gogora etorri ahala, bada, zer esango dudan ez dakidanez gero,
|
ezin
esan dezaket ongi eraturik; eta uste dut hobe dela ongi eratu gabe eramatea, hain eragabea baita nik hau egitea. Jaunak ezar dezala eskua egin dezadan guztian, beraren borondate santuaren arabera joan dadin, hauek baitira beti nire desirak, egintzak ni naizen bezalako hutsez beteak izan arren.
|
|
Hau bai dela benetako maitasuna, ez hemengo zorigaiztoko maitasun hauek; eta ez naiz ari maitasun gaiztoez; horietatik Jainkoak gorde gaitzala: [2] benetako infernua den horretaz gaizki esaten ez dugu zertan nekaturik, horren kalterik txikiena ere
|
ezin
esanezkoa baita. Guk ez dugu hau ahotan hartu behar, ezta munduan dagoela pentsatu ere; ez txantxetan ez benetan ez dugu halakorik entzun behar, ezta gure aurrean halako maitasun konturik erabili eta kontatu dadin onartu ere.
|