Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 766

2000
‎Autoaren intermitentea da ikusten den lehen gauza: poza, norbait laguntzeko prest; beldurra, eta orain zer?, orain ezin diozu ezetzik esan, ez zaizula bere aurpegia gustatzen, orain dena eginda dago. Batez ere sentsazio ikaragarri batek egin ohi dit bisita, eta ez naiz neska pesimista bat, ezta antzik ere, baina benetan zapore tragikoa izaten du intermitentearen une horrek.
‎Txemari ezin diot denbora gehiagoz gezur handi hau ezkutatu. Ez du merezi, ez dit ezer txarrik egin.
‎—Aita ez zuan hil, Joanikot, zeren hilen ausentzia bizien presentzia baino biziagoa eta eraginkorragoa izan baitaiteke batzuetan, are gehiago ene aitaren kasuan, zeren aitak, hainbat handikik eta hainbat jauntxok ez bezala, maite baitzuen pintura, eta ulertzen zuen pinturaz, eta ezin nioan, halatan, haren memoriari ez ukorik ez engainurik egin, ohorea galdu nahi ez banuen bederen... Eta nik ez nian, bertzalde, Ubarneko etxeko heredero izan nahi, baina jainkotzat nituen Italiako pintore handien heredero, Rafaelena bere batez, aitari argi eta garbi adierazi nion bezala, bere denboran...
2001
‎Nahiz eta oraindik ez den erabat ohartzen egin duenaz. Hau ezin zioat inori kontatu, zin eginarazi dio hala ere bere buruari. Eta une batez larritu egin da.
‎Lehenago familian behia sakratutzat bazuten, geroztik ezin esan ahalako maitasuna hartu zioten. Losintxaz eta laztanez hazi zuten behi hura.
‎Ezin berdindu Europan ikusten direnekin. Higiene handiegierik denik ere ezin esan. Gelak eta erredizak zinez hirugarren mundukoak dira.
‎Zoetemelk eta Peterson aurreko biokin elkartu dira, Agostinho bere aldetik aurrerago abiatu da Eddy Merckxen alturaraino, baina azkenean ezin dio honen erritmoari eutsi. Eddy Merckx bakarrik doa aldaparen azkeneko metroetan, baina nekea nekearen gainean, une batez ematen du duela meta marraraino iritsi, baina ez du amore ematen eta bere burua gaindituz ailegatu da irabazle.
2002
‎–Alexek etsipen hasperena egin zuen azkenean– Ez zaituztet ulertzen. Benetan –bere baitarako ari zen, besteek ezin baitzioten jada entzun. Mesalinari zuzendu zitzaion– Mis amigos son más raros que la leche.
‎Karmele, urte erdi bat lehenago kontsultan izan nuena, katarro bortitz batekin. Baina, argazkirik ezean, ezin esan nor izan zitekeen, bistaz ezagut nezakeen arren. Gurasoetatik, berriz, ama bakarrik zuen bizirik, aita ni Altzara etorri baino lehenago hil baitzitzaion, antza, istripu baten ondorioz.
2003
‎Mirenek ezin dio ezetzik esan, eta, telefonoa hartuta, Peliperen tabernara deitu du. Mirenek egoeraren berri eman dio Peliperi, eta honek baietz esan dio, beraientzat zabalik duela taberna, eta berehala emanen dizkiola otarrainxkak, dohainik gainera.
‎Umiliagarriena traizioa da, zure lagunei buruz hitz egin beharra, zu bezala atxilotu eta torturatuak izan daitezen. Oinazea ez pairatzea eta torturatzaileekin kolaboratzea aukeratzen baldin baduzu, ezin esan ahalako oinaze morala erosten duzu. Eta oinaze fisikoa aukeratzen baldin baduzu, heriotzak hartuko zaitu azkenean.
‎Baina beste alde batetik, dudarik ez, nahiago nuke bizkarra, zangoak, osorik gorde banitu. Ez naiz neska hura eta, bistan da, ezin diot halako kalterik opa. Zer egin, ordea, zure oinazea arintzeak besteren oinazea dakarrenean derrigor, eta beste horiek, gainera, hurbilekoak dituzunean, burkideak, adiskideak?
‎Begira dauzkagu gainerakoak. Begiratu besterik ezin diot egin, begietara begiratu.
‎Gaizki dago, noski, zuri" española de mierda" deitzea, baina zuk esan zeniona ere oso gogorra izan zen. Josebaren ama soltera delako ezin diozu horrelakorik esan.
2004
‎Arraza? Denok dakigu gure geroko Euskal Herriari ezin diogula arraza eman. Erlijioa?
‎Erlijioa? Honetaz ere denok dakigu Euskal Herrian badirela erlijio gabekoak, beraz ezin diogu erlijioa eman. Dantza eta ohiturak?
‎Euskaltzalearen kezkak euskararen eguneroko gorabeherak gaindituak ditu jadanik hizkuntzaren inguruko jarduera intelektualean. Euskararen zoritxarreko egoera makurrak ezin esango dugu, bada, gogoeta emaitza oparorik ekarri ez digunik. Ziztada gazi gozo horretan, zirikatzaile aparta izan dugu problematika horrek sortutako akuilua, hizkuntzaren halako eta halako aitzin gibeletan beste hainbat eta hainbat gauza jakingarri ikasteko aukera eman digulako.
‎Eta hala izatekotan, arrain handia hobetsi eta txikia gaitzesten ari zaigu Sudupe. Eta hori, jakina, ezin diogu onartu, ezkailu batek ezin baitio barkatu bere kideari horrelakorik egitea. Ezkailuen bizitza bera dagoelako jokoan.
‎Eta hala izatekotan, arrain handia hobetsi eta txikia gaitzesten ari zaigu Sudupe. Eta hori, jakina, ezin diogu onartu, ezkailu batek ezin baitio barkatu bere kideari horrelakorik egitea. Ezkailuen bizitza bera dagoelako jokoan.
‎(...) Ez jauna, ez: delako esaldi hori ezin esan dakioke erdararen hemengotasun itogarria ia momentuoro nozitzen ari denari; eskarmentu txarra sobran duenari esplikazio lehorretan ekitea itsusia da oso; ezin zaio bildotsari, ia itoan daukan otsoagatik,, otsoa ere hemengoa da, esan.
‎batetik, egiantzeko tesiak aldeztu zituen euskaldunon hizkuntzazko jatorriari zegokionez; bestetik, berriz, ez zuen aintzat hartu behar bezala nolako testuinguru nazionalean bota zuen hitzetik hortzera erabilia izan den bere esakunea. Ezin esan behinik behin zuhur hitzik itzuri zitzaionik, holako egoeretan hobestekoak izan arren.
‎Euskarazko hedabide idatzietan sozializatzen ez den herria da Euskal Herria. Gizarte moderno baten ezaugarri nagusia kultura idatziaren kodea baldin bada, ezin esango dugu euskal gizarte modernorik badenik, gizarte horren informazio iturri idatziak erdarazkoak direlako. Jakina, izan bada euskal prentsa idatzirik, baina lerro hauen irakurleak nik baino hobeki daki haren hedapena eta errotzea zenbaterainokoa den.
‎Zeren argitan azaldu behar dugu euskal hiztunaren gaitasun komunikatiboaren, esan nahi eta ezin esana?. Zeri zor zaio euskarazko trebetasunetan komunikazioaren berbaldia behar bezala taxutzeko daukan ezina?
‎zer axola dio, izan ere, gizarte politikoaren kulturak eskain diezaiokeen aniztasunaren kontu horrek, euskaltasunaren arabera bizitzeko aukera arrastorik ez duenari? Planteamendu horrek zentzu osoa izango du apika erdarazko abertzaletasunaren irizpidean; hala ere, euskaltasunaren aldetik ikusita ezin esango dugu erakargarria denik.
‎Ez da, beraz, zorizkoa. Hori aipatzekoa da, izan ere, zorizkoa ez bada, gizarte arau batzuen araberako bada ezin esan hizkuntza bat desagertzea, hedatzea edo normaltzea zoriak eta denborak ekarriko dutenik?. 628
‎Abstrakzioak bai: ikus dezake kidetasunik alkarri hitzegin ezin diotenen artean; baiña berek ez, alkar ulertzen ez dutenek ez: ez dute kidetasunik eta kondaira kidetasunik ezta oiñarrietan ere.
‎Eta halaxe pasatuko zenuten goiza, letanien eta muxuen doinupean baina ezer ezin esanda, atzamarrak iltzatzea baino hitz egokiagorik topatu ezinda, muxuak baino ideia zentzudunagorik azaldu ezinda.
‎Halako batean, komunetik datorren dutxako uraren zarata entzun eta ur tanta bakoitzak aurrean dituen hitzak urtu eta nahasi ditu. Ezin dio hariari heldu.
‎Eta bota du. Xabierrek azkenean bota du hainbat egunetan ezin esanda eduki duena. Berarekin gustura dabilela, bai, baina lagunak ere faltan botatzen dituela eta...
‎Eta, horrela, egun batean irakurtzeari utzi eta, barrutik jaten ninduèn bakardadeari aurre egiteko, etxetik hurbil nuèn barra amerikano batera joaten hasi nintzen. Ordura arte ezin esan inoiz edanari emana bizi izan nintzenik –coca colari eta fantari ez bazen, aita alkoholikoaren irudia bainuen, atzeraka eragiten zidana–, baina, handik aurrera, zurrutean erortzea eta barrako neska haiekin ligatzea txanpon bereko bi aldeak bihurtu zitzaizkidan. Ongi ordaindu behar izaten nituen neure afizio haiek, baina dirua ez nuen, ez, garai hartan oztopo!
2005
‎–Bai, itxura ederra du, baina liburua, gizona bezala, ez du kanpoak egiten, barruak baizik? eta barrua irakurri gabe, ezin esan.
‎Igorren N eskuinetara utzi eta errepide apalagoa hartu dute, Dimarantz. Naroak, Euskal Herrian urte batzuk pasa arren, ezin dio paisaia bere Argentinakoarekin erkatzeari utzi. Orain, gainera, euskal kondairak eta sinesmen zaharrak gurasoek txikitan kontatutako Mari Anbotokoari buruzko ipuinetatik harago ezagutzen dituela, inguruko berdetasunarekin ezin hobeto bat egiten duten baserri isolatu onddo zuri gorri bezalakoak han hemenka ikusterakoan, irudimena antzinako garaietan murgiltzen zaio, eta erraz gertatzen zaio erreka saltariaren ondoan laminak begitantzea bere adats luzeak orrazten, basajaun erraldoia baso itxien artetik ardiak jagoten edota galtzagorri ñimiñoak bihurrikerietan.
‎Beste muturrean ere beste semaforo bat dakusa, jendearen joan etorri etengabearen artean. Semaforo haren atzean Corte Inglés eko beste sarrera bat (edo irteera, orain ezin esan, itxita izaki). Han ere semaforoetako hiru gizaki motak, zeharkatzaile bezala sailkatutakoek zeharkatzeko arazo handiagoak badituzte ere; haietariko gehienak nahitaezin bilakatzen dira.
‎–Naroak ez du ulertu, berari begira esan badu ere, baina Urkok ez du argitu esaldiaren esanahia– Kontua da soldatak asperdura mailarekin bat egiten duela, eta gaur egun horri zelan uko egin. Erakutsiko nizkizueke erakundeentzat prestatzen ditudan software paketeak, baina ezin esan zirraragarriak direnik. Hobeto telefonoz hain modu nahasian kontatu didaana berriro errepikatzen badidak.
‎Ez zen zekusan lehen aldia, hamar bat bider joana zen Harlem diskotekara, eta ia gehienetan han zegoen. Ezin esan zezakeen gustu onekoa zenik, baina bai ausarta, diskotekak ordaindua ez bazen. Ileorde –ze, ileordea behar zuen buruan zeukanak– hori luzearen gainean koloretako loreak, tirantedun pieza bakarreko soineko labur labur arrosa distiratsua, gerriko beltz bati lotuta zilarrezko esku poltsa ñimiñoa, farfail beltzetan amaitzen ziren sarezko galt zerdi beltzak, zetazkoa zirudien kulero arrosa –ez zen zaila hau ere ikustea, dantzatzerakoan soinekoaren gona behin eta berriro ipurdiaren gainetik altxatzen baitzitzaion, berak noizean behin bere lekura jaitsarazi arren–, eta agian itsusienak, zapatak.
‎Gertatzen zaiona gertatzen zaiola, konexioa amaitu eta gero orain pentsatzen duena eta egiteko asmoa duena gogoraraziko dion zerbait behar du. Erabakien kontrola nahi du, ezin dio beste inori utzi. Berrirakurri, boligrafoa ahoan, eta ase geratu da.
‎–Ez, baina ezin esan inguruan ez zeudenik. Agerian ez ziren egongo, polizia handik zebilenez gero.
‎Nikotinaren beste biktima bat, hagin dantzarietan. Ezin esan gizon polita denik, Urkok horretan ere arrazoia. Ileak, beltz eta distiratsu, kirikiñoarena bezain gogorra dirudi, apur bat gorantz altxatuta.
‎Ez dakizu nortzuk garen, ez zergatik gauden zuei laguntzeko prest, ezta? –Naroak ezetz buruaz– Tira, nik ezin esan dezaket entziklopedia naizenik, baina informazio apur bat badut. Badakizu Urko eta Tetsuo san hackerrak direna.
‎–Momentuz, joan gaitezkeen toki bakarrera: Madokaren pisura –Ametsek, ikusi gabe ere, Naroaren aurpegia imajinatu du– Ezin esan guztiz fidatzen naizenik, baina ez dugu beste irtenbiderik eta honetan noraino dagoen sartuta jakin gura dut.
‎Ez dago ohituta astegun batean gauez tabernan egotera; are gehiago: galdutako urtea kontuan hartuta, ezin esan ezertara ohituta dagoenik. Baina burura etorri zaizkio larunbatetan ate beraren aurrean ikusten zituzten irudiak.
‎Bera hiripeko honetan ito egingo litzateke. Ezin esan munduko abenturazaleena denik. Naroak, ordea, zelan gozatuko zukeen.
‎–Begira, Miren, ezin naiz horretan sartu. Bere arazoak dira, nik ezin diot esan zer eta nori kontatu, horretaz berarekin hitz egin duzu.
‎Kontua zen argazki liburuak mugitzen jarraitzen bazuen, berehala igarriko ziola liburuzainak. Liburutegitik albait arinen alde egin nahi zuen Mateok, beraz, baina ezin esango zion gizonari isiltzeko, edo hurrengo batean kontatuko ziola. Sekula entzun barik zegoen, gainera, aitite Julianen kontu haiek.
‎Hesketa automatikoko igogailua erabili nahi ez (erabili ezin esatea zehatzago, nahiz aitortu nahi ez), eta oinez jaitsi ditut lau pisuak.
‎noski. Baina, ikusitakoan ere, ezin esan. Ziur, jakina:
‎Neskaren aurrean, egia esateko, nire alde indartsuena nabaritu nahi nuen, makal batekin zebilela pentsa ez zezan... Bion artekoa txarto zihoala ezin esan bazen ere, hotz topatzen nuen neska, edo zinez hotza zen agian, artean ezagutzen ari nintzen eta ez nekien ondo nola funtzionatzen zuen. Hala eta guztiz ere, ez nuen haren aurrean agerian geratu nahi.
2006
ezin diot galerari odolarekin erantzun.
‎Garaiko autore gehienek arraza eta nazioa ez direla nahastu behar insistitu ohi dute, Unamuno-k, etab. 1895eko Diccionario Enciclopédico hispano americano handiak halaber: " Debe distinguirse con cuidado la raza de la nación" 496 Ortega-rengatik ezin esan liteke biak nahastu egiten dituela; baina bai ez dituela bereizten. Baina ez axolagabeziaz, bere teoriagatik baizik.
Ezin dio erantzun. Gainean kapa handi bat jarri zaio eta gerizpean geratu da, ilundu egin zaio guztia.
‎–Izeko, konturatu naiz ezin diogula ezetzik esan.
‎Nekez igarri dezake izeko negarrez ala barrezka dagoen. Ezin dio begiratu, errepideari adi jarraitu behar duelako. Bat batean, autoa bakarrik doala iruditu zaio, bidea jakingo balu bezala.
‎Politoxikomanoa izatearen ondorioa, gero polipuritano bihurtzen zarela. Baina ezin esango nion ezetz: han eduki gintuen helburuaren amaiera zen hura.
‎–Bueno –hasi naiz zalantzan– Batzuetan zerbait desio dugu, nahiz eta jakin ezinezkoa dela, edo desastrea ekarriko digula. Eta hala ere ezin diogu desio horri utzi. Tximeletak sugarraren aurrean bezala.
‎Nik ez nuen zuregana hurbiltzeko keinurik egin; zuk ere ez zenuen niganako pausorik eman; baina nirekin zegoen lagunak jo zuen irakasle jaunagana, aurreko ikasturteko tratu jatorra gogoan seguru asko, eta horrela sortu zen solasa, gu hirurok bildu gintuena. Bestela ere egin genuen topo, lehentxeago edo geroxeago, eta, hortaz, ezin esan bizitzaren norantza aldarazi zigun ustekabe horietakoa izan zenik; baina handik gutxira, gizalegeak hartaraturik edo kafetegian ezer hartu nahi ote genuen galdetu zenigularik, nire lagun hura izan zen ezetz esan zuena, ezinbesteko mandatu bat egitera joan behar zuela eta; nik, berriz, baietz.
‎–Enpresari eskatu nion baimena Londrestik hona etortzeko. Ezin diot berriro eskatu hara mugitzeko.
Ezin diot beste izenik eman. Ez diot eman nahi, ezta emango ere.
‎Egurketari zaharrak ezin dio eutsi hortz haginen hotzikarari, eta eguraldi txarreko egunetan bere burua eta bere ontzia babesteko txalupariak eraiki duen txabola zaharrera sartzea proposatzen dio gazteari. Iparraldeko haizeak bisuts izoztua dakar goialdetik; eguna argitzeak ez du, agidanean, izotz beltzaren mamua uxatuko.
‎Bihotza taupada gogorrean, hiruzpalau bider egin nuen estropezu, eta bizpahiru bider egon ginen oreka galtzeko zorian. Minberatutako eskuek ezin zioten nahi adinako indarrez eutsi sastrakari.
2007
‎Ez da hori ere, ez erabat behintzat: gure ingurumarian izaten ziren gorabeherak komentatzen genituen, eta garai hartako hemerotekei erreparatuta ezin esan gertaera faltarik izan zenik uda hartan: hauteskundeak, manifestazioak, atentatuak...
‎Ez neukan norekin hitz egin, gainera. Eduri ezin esango nion bere arreba zaharrak txoraturik nindukala, eta Roberri esateak ere lotsa ematen zidan. Zerbait lohia, desegokia, aldrebesa balitz bezala.
‎Buruz ahula dela diote, behea jotzen duela berak nahi bezain ondo ez dabilenean; eta horretan, tira, ezin esan arrazoirik ez dutenik. Odol beroegia duela ere esan dute, Tourmalet mendateko lehen aldapetan atzean geratu zenean ez zuela ondoan jarri zitzaion kameralariarekin zertan haserretu; eta hori esatea ere bidezkoa da, jakina.
‎Zenbatsu? Ezin esan: bilioi bat kometaburu espazioan barrena sakabanaturik.
‎Aiurria, zuzenean kontzeptuekin ezin esan daitekeena zer den, konparazioekin saiatzen da Humboldt adierazten, horietan ageri baitago, inolako esentzialismorik ez dela ezkutatzen pentsamendu horretan. Aurpegia da konparantzetako bat:
‎Arrazoimen puskatu honen lekuan aurreneko historizismoak tradizioa inbokatuko du. Ezin esan, ez dugula zerbait irabazi berriz ere: erregeen palazio eta guduetatik (Ilustraziotik) jendearen kultura eta ekanduetara ekarri dugu historia,, erromantizismora?
‎Han zen nire almendra mikatza, nire aran morea, nire arrautza gorringoa. Ume bat zuen eskuan, gorri gorria bera; begirada batera, ezin esan pertsona izan zitekeenik. Hain zen txikia, hain zen ahula, hain zen hauskorra!
2008
‎–Gustuko zaitut, baina badakizu? Ezin diot Agurtzaneri hori egin. Berak asko maite zaitu.
‎Behin batean, morroi batzuen galtzak adabatzen ari zirela, haria orratz zuloan sartu ezinik ibili zen Fausti, bista galtzen hasia. Harik eta Regina, halako batean, honela mintzatu zitzaion arte, euskaraz ezin esan den esaldian:
‎–Probatu arte ezin esan! Eta hara:
‎Nola izan zezakeen apaizgorako bidean zegoèn mutilak hain amets likitsa! Arrazoiak esaten zion? ezin esan ziezaiokeen besterik, guztia ametsetan izan zela, eta ametsetan ez zegoela errurik, baina eszena hain iruditzen zitzaion izugarria, bestalde, non, hondarrean, eszenaren gordinak eta izugarrikeriak menderatu baitzuten.
‎Eta hala ere? hala eta guztiz ere, errealak zirenik ere ezin esan! Hiru izaki haiek gehiago iruditu baitzitzaizkion Reginari, artean ere, amets batek hartuak, beste ezer baino.
‎Izan ere, ziur nengoen atea morroiloa emanda aurkitzea susmagarria irudituko zitzaiela, eta hantxe izango genuela laster tropel guztia muturretan; halere, itsu beldurgarri hura behin ere ezagutu ez duenak ezin esan nola eskertzen nuen ateari morroiloa eman izana.
‎Hiru adarreko kapela zaharra jantziko diat eta Trelawney kapitainarengana joango gaituk biok, gertatutakoaren berri ematera. Kontura hadi hau serioa dela, Hawkins, eta ezin esan biok ala biok ere oso onik atera garenik. Ezta hi ere, horretara bagoaz; a zer nolako mozolo parea!
‎Zerbaitek gezi baten gisa ziztuka zeharkatu zuen airea; kolpe bat sentitu nuen eta gero oinaze bizia, eta hantxe geratu nintzen sorbalda mastari josita. Une hartako min latz eta harriduran? ezin esan neure borondatez izan zenik, eta ziur nago ez nuela kontzienteki apuntatu?, nire bi pistolek tiro egin eta erori egin zitzaizkidan eskuetatik. Ez ziren berak bakarrik erori; garrasi ito batez, kontramaisuari libratu egin zitzaizkion eskuak abenketatik, eta uretan murgildu zen buruz behera.
‎– Ezin diot zuzen eutsi oholesi aldera, jauna, esan nion kapitainari. Ni lemazaina nintzen; Redruth eta biak, berriz, artean fresko, arraunean zihoazen.
‎Perfume haren benetako esanahia jakiteko irrikan zegoen. Azken gutunetan idaztera ausartutako hitz haiek kutsu erromantikoa ez zutenik ezin esan, berak ireki ziola bidea ere ezin uka, baina bistakoa zen bigarren esanahi bat ere izan zuela lehen gutun hartako ateraldiak. Broma bat izan zitekeen, perfumearekin lotutako esaera bat bilatu eta besterik ez aurki tzea ere izan zitekeen, baina zirudiena baino gehiago zekiela adierazi nahi izan ziola begitandu zitzaion lehen unetik.
‎Zur eta lur geratu zen Macarena, hitzik ezin esanda. Memoriak atzeraka egin zion, eta une batez, segundo gutxiren buruan, azken hilabeteak errepasatu zituen, imajinaz imajina, lehengusuak bidali eta zer pentsatua eman zion lehen gutun hartatik azken esaera hartaraino.
‎Gatozen ostera ere bidegurutze honetara atera zaigun bikotearengana: aurrekoan Zabaloren eta Mateosen irizkide baldin banintzen, oraingo honetan ezin esan beste horrenbeste. Oker ulertu ez badut, euskararen ataka astunak dakarren zama kendu nahi diote bizkarretik abertzaletasunari:
‎hilzorian dagoen herri baten lehendakaria ere bai baita, gehiengo erdaldunarena izateaz aparte. Ezin dio bizkar eman herri historikoaren azken hondarrari eta ostikoari. Are gutxiago hitzetik hortzera euskaldun ororen lehendakari bataiatzen duenean bere burua.
‎Herritartasunaren lelo politikoak eta zibilak estaltzen du herri euskaldunaren patu beltza, maiz nahi gabe bada ere. Eskubide politikoen eta zibilen aldeko aldarriak ez du besarkatzen justizia etnonazionalaren helburua; herri euskaldunari ezin dio justiziarik egin maila horretako eskubide mota murrizgarriak.
‎–Ekimen hori kulturala da batetik eta politikoa bestetik. Ezin esan daiteke zein den lehena, bata eta bestea txanpon beraren bi aurpegiak baitira, eta pertsona batzuek alde bat sumatu dute lehenik eta beste batzuek bestea. Kasurako, niri dagokidanez, kultura munduan abiatu nintzen lehenik?.
‎Banbuzko hesi baten atzean kalabaza erdi batekin jasotzen da ura metalezko bidoi batetik, eta horixe dutxa; afaria berriz, kerosenozko lanparen argitan. Harreman polita sortu da Boubacarrekin, nahiz eta orduotan ezin diogun jadanik elkarri aurpegira begiratu; hasieran saiatu gara, gero nahikoa lan genuen iluntasunean platerean zer harrapatzen genuen asmatzen!
‎Hori da Orlanek bere gorputza arteari eskainiz aldarrikatzen duena. Eta, baldin borroka horren buruan ezinbestean heriotza aurrez aurre agertzen bazaigu, ezin diogu men egin, ezin diogu amore eman; guk geuk aukeratu genuke ordua eta modua, esan nuen, Garibaldiri inoiz entzundako ideiak errepikatuz?. Bakarrak, ezberdinak eta hilezkorrak izan nahi dugu, baina arruntak, hutsalak, osatu gabeak eta hilkorrak gara.
‎Hori da Orlanek bere gorputza arteari eskainiz aldarrikatzen duena. Eta, baldin borroka horren buruan ezinbestean heriotza aurrez aurre agertzen bazaigu, ezin diogu men egin, ezin diogu amore eman; guk geuk aukeratu genuke ordua eta modua, esan nuen, Garibaldiri inoiz entzundako ideiak errepikatuz?. Bakarrak, ezberdinak eta hilezkorrak izan nahi dugu, baina arruntak, hutsalak, osatu gabeak eta hilkorrak gara.
‎–Probatu arte ezin esan! Eta hara:
‎Behin batean, morroi batzuen galtzak adabatzen ari zirela, haria orratz zuloan sartu ezinik ibili zen Fausti, bista galtzen hasia. Harik eta Regina, halako batean, honela mintzatu zitzaion arte, euskaraz ezin esan den esaldian:
‎Eta, lehen aldiz ikusi zituenean ez bezala, emakume haiek ez zitzaizkion, ez, sorginak iruditu! Eta hala ere... hala eta guztiz ere, errealak zirenik ere ezin esan! Hiru izaki haiek gehiago iruditu baitzitzaizkion Reginari, artean ere, amets batek hartuak, beste ezer baino.
2009
‎Batez ere alde bietatik ematen den sentimendua bada. Pena bakarra daukat, Elenaren eta bion arteko musua ezin diodala inori kontatu. Leonekin konpartitu nahi nuke.
Ezin diot ezikusirik egin errealitate honi.
‎Aristotelesentzat, aldiz, arima gorputzaren forma da, eta biok bi substantzia berezi al diren xerkatzeak, ez dauka zentzurik, zentzurik ez daukan bezala argizagizko irudi bati buruz galdetzeak, ea bi substantzia berezi ote diren argizagia eta argizagiaren forma irudikoa. Ezin esan daiteke arima bakuna denik ere (hilezkortasun platonikoaren arrazoietako bat): bizidunetan eta gizakian sumatzen ditugun aktibitateak ezberdinak diren eran, aktibitateon printzipioa (arima) funtzio edo ahal ezberdinetan ezberdintzen da:
‎primaderaren dantza. Zientziak berak ezin esan genezake udaberri bakarra daukanik. Interes ezberdinen (perspektiben) arabera, ipar udaberria dago eta hego udaberria (hemisferioen arabera); kalendarioko udaberri astronomikoaren alboan, udaberri meteorologikoa dago, beti martxoaren 1ean hasten dena; eta fenologikoa dago, hasiera eta bilakaera aldakorrekoa, lore eta landareen garapenaren arabera zedarritzen dena:
‎Ebidentzia pragmatiko guztien aurka, soziologiko, antropologiko zein politikoak (horiek gizon emakumea baldintza soziologiko eta historiko batzuen peko erakusten dute, eta de fakto espazio denboran horrela bakarrik ematen da hura), inperatibo kategoriko moralak norbakoitzaren baldingabeko balio aitortza agintzen du. Nondik dauka hala ere balio absoluturik, berak gizarteari deus eman ezin dion zaharrak, hiltzeko gaixoak, gizarteak beragandik deus gura ez duen, juduak?, bizia kendu nahi geniokeen etsaiak. Zertantxe datza, ez egiten dudanagatik, baizik naizenagatik soil soil, nire balioa?
Ezin esan, Olabarrieta idazleak zorte oso ona izan duenik. Hainbeste idatzi, ideiak eztabaidatzen beti, eta gero haren bizi abentura da beti kontatzen den guztia.
‎(Nietzsche gogoratzen digu, noski: bizia baino gorago ez dago ezer; biziari zentzua/ balioa ezerk ezin dio eman, eta bai biziak edozeri).
‎Amaia, hamaika urte: duela gutxi amona hil zenez gero larrituta dago, gurasoek ezin diote burutik kendu, aitonak ere laster hil egin behar duela. Heriotzaren lehenengo beldurra beharbada besteak hiltzekoa da.
‎–horiek direlako bereziki poetaren oinarrizko tresnaren fabrikatzaile(...). Ezin esan halako gustu handiz irakurtzen ari naizen azken poesia Natur Zientziak, Teknologia eta Holandako Kristau Bidea da, espresio bide berri eta zabalak eskaintzen dizkidatelako, eta hitzaren ulerkuntza eta ikuspegi zehatz eta funtsezkoa damaidatelako?. –Hizkuntzaren poeta [poetak kreatzaile esan nahi du!] deitzen zaituztet nik, zientzia hizkeraren bidez hizkuntza aberasten ari zaretelako, eta zientziarekin batera hizkuntzaren erabilpena irakasten diguzutelako?.
‎Seguruena sinestun askok berak jakin du, haurretan hainbat gauza estrainio ikasi eta gero, behin adineko, ez zekiela doi doi zer egiten zuen sinesten zuenean, eta zer zen doi doi sinesten zuena. Baina beti jakin du, istorio sinbolikoetan kontaturiko mezuak, adierazgailuak baino ez izan arren bestela ezin esaniko zentzu (ar) enak edo misterio batenak, esanahi osobetekoak zituela bere barrubizitzan. Eta sinetsi egiaz ez zuela istorio horietan sinesten, ezpada horien atzeko beste zerbaitetan; edo, horiek, sinetsiz?, nahi bada, beste zerbait ulertzen zuela istorioa baino harago:
‎Irabazten zuena, garagardotan xahutuko zuen. Ezin esan neba gizaseme ona zenik. Jazmin aingerutxoa noiz eta behin jotzen baitzuen.
‎Polizia aztertzen hasi zen neskatxaren inguruan zebiltzan 1.000 bat estudianteak. Bazuen, agidanez, mutil adiskide bat, baina ezin esan senargai zenik.
‎Itxura onekoa, denera. Pasaporteko argazkia denez gero, nolako gorpuzkera duen ezin esan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
ezin 597 (3,93)
Ezin 167 (1,10)
EZIN 2 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
ezin esan ezan 29 (0,19)
ezin esan inor 22 (0,14)
ezin esan eutsi 21 (0,14)
ezin esan utzi 16 (0,11)
ezin esan ezer 11 (0,07)
ezin esan barre 8 (0,05)
ezin esan esan 8 (0,05)
ezin esan ezetz 8 (0,05)
ezin esan ihes 8 (0,05)
ezin esan zu 8 (0,05)
ezin esan aurre 7 (0,05)
ezin esan bera 7 (0,05)
ezin esan eman 7 (0,05)
ezin esan erantzun 6 (0,04)
ezin esan ez 6 (0,04)
ezin esan halako 6 (0,04)
ezin esan uko 6 (0,04)
ezin esan ahalako 5 (0,03)
ezin esan beste 5 (0,03)
ezin esan egin 5 (0,03)
ezin esan elkar 5 (0,03)
ezin esan gehiago 5 (0,03)
ezin esan hori 5 (0,03)
ezin esan neu 5 (0,03)
ezin esan ama 4 (0,03)
ezin esan begi 4 (0,03)
ezin esan ni 4 (0,03)
ezin esan nor 4 (0,03)
ezin esan onartu 4 (0,03)
ezin esan ahal 3 (0,02)
ezin esan aurpegi 3 (0,02)
ezin esan begiratu 3 (0,02)
ezin esan emakume 3 (0,02)
ezin esan erakutsi 3 (0,02)
ezin esan gu 3 (0,02)
ezin esan guzti 3 (0,02)
ezin esan heldu 3 (0,02)
ezin esan jada 3 (0,02)
ezin esan kalte 3 (0,02)
ezin esan min 3 (0,02)
ezin esan modu 3 (0,02)
ezin esan mundu 3 (0,02)
ezin esan nola 3 (0,02)
ezin esan oso 3 (0,02)
ezin esan zerbait 3 (0,02)
ezin esan zeu 3 (0,02)
ezin esan alde 2 (0,01)
ezin esan arrazoi 2 (0,01)
ezin esan atera 2 (0,01)
ezin esan berdin 2 (0,01)
ezin esan bizitza 2 (0,01)
ezin esan bizkar 2 (0,01)
ezin esan buru 2 (0,01)
ezin esan denbora 2 (0,01)
ezin esan entzun 2 (0,01)
ezin esan eskatu 2 (0,01)
ezin esan esku 2 (0,01)
ezin esan ezikusi 2 (0,01)
ezin esan gabe 2 (0,01)
ezin esan galarazi 2 (0,01)
ezin esan gezur 2 (0,01)
ezin esan gizon 2 (0,01)
ezin esan gogo 2 (0,01)
ezin esan hau 2 (0,01)
ezin esan haur 2 (0,01)
ezin esan horrelako 2 (0,01)
ezin esan hutsik 2 (0,01)
ezin esan inoiz 2 (0,01)
ezin esan iskin 2 (0,01)
ezin esan jarraitu 2 (0,01)
ezin esan jende 2 (0,01)
ezin esan kendu 2 (0,01)
ezin esan kontra 2 (0,01)
ezin esan luzaroan 2 (0,01)
ezin esan negar 2 (0,01)
ezin esan pertsona 2 (0,01)
ezin esan planeta 2 (0,01)
ezin esan Agurtzane 1 (0,01)
ezin esan Aimar 1 (0,01)
ezin esan Eider 1 (0,01)
ezin esan ETB 1 (0,01)
ezin esan Igor 1 (0,01)
ezin esan Jesus 1 (0,01)
ezin esan Kotte 1 (0,01)
ezin esan Mark 1 (0,01)
ezin esan Moustaki 1 (0,01)
ezin esan Patrizio 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia