Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 30

2000
‎Orain arte esandakoa laburbilduz, esan dezagun ezen gure hipotesia honako haudela, alegia, euskal nortasun nazionala prozesu eta mekanismo ezberdinen bitartezeraikitzen ari dela. Alde batetik epe luzeko nortasun etnikoa daukagu, oinarrian osagaikultural eta historiko enpirikoak dituena (hizkuntza, oroimena, kultura, e.a.). Bestealdetik, aurrekoari lotzen edo gaineratzen zaion beste nazio nortasun bat dugu, zeinaren barnean garrantzi handia duen eremu publikoan, eta beste eremu batzuetan, eraikitzen den irudikatutako komunitateak.
‎—Erran diat ezen Henrik protestant izan zela, eta orain erranen diat ezen gure familian beti izan dela protestanten bat belaunez belaun. Aipatu diat hatsarrekoa, Esteban; aipatu diat Henrik; Henriken ondoren, berriz, Joana izan zuan, ene izeba izan zena; gero ni; eta orain hi, baldin ohore hori heuretzat nahi baduk...
‎ERRAN dizut osaba eta biok elkargo sekeretu bat fundatu genuela, edo eliza bat —Zientziaren Eliza—, baina ez zenuke pentsatu behar ezen gurea, stricto sensu, eliza bat izan zela, bere arauak eta bere egunorozko errituak zituena, edo gure xedea eta helburua atergabeko lana eta azpilana egitea zela, urbiaindarren artean gure sinesteen eta gure ideien hedatzeko eta propagatzeko... zeren eta osaba ez baitzen hain inozenta, ikusirik zein zen, erlijioneaz denaz bezainbatean, Urbiaingo eta Nafarroa osoko giroa, eta zeren baitzekien ezen... gure elizak eta gure untzi tipiak, halatan, gehiago zuten, alde horretarik, izenetik izanetik baino...
‎Osaba ez zen bazkalorduan apezak sermoian predikatuaz aritu, zeren baitzekien ezen gure aita ere, puntu hartaz denaz bezainbatean, apezak aldarrikatu ideiekin bat zetorrela eta arrazoin pisutsuak zituela hartarakotz, zeren eta komenientziaren arrazoinak betidanik izan ohi baitira halakoak, eta aita ez baitzegoen, konparazione, Villagrandeko dukearekin zituen tratuen hausteko eta negozioen bazterrerat uzteko disposizionean, arbasoek aspaldi galdu zuten gerla baten izenean eta et... Haatik, Ziaurrizkoaren sermoiko hitz pairaezinak pairatu ondoren, osaba ezin gera zitekeen hura zirikatu gabe, ez horixe...!, eta, hala, berehala ediren zuen hartarako parada eta okasionea.
‎Hasteko, erran dizut lehenago ezen gure jauregia apaingarriz eta edergarriz josi zutela, bai barrendik, bai kanpotik... baina jauregitik zezen plazarako desfilea are ikusgarriagoa izan zen. Izan ere, zezen bana toreatzeko asmoa zutenez gero, beren beztimenda berezi haiek soineratu zituzten Villagrandeko dukeak eta Mantillanako kondeak:
‎" Datorren hilean noak, Joanikot!" Eta, hatsa bereganatzen zuela, esplikazioneak eman zizkidaan: " Badakik ezen gure etxean, zorionez, aitak manatu, bai, baina amak deliberatzen duela, eta ama beti izan diat alde, eskuko marketan eta taro teko kartetan izar bat pizten ikusi zuenetik Italiako zeruan..." Eta Pedroren hitzak eta Pedroren erabakia haize bildu bat bezala sartu zitzaizkidaan, ustekabean, bihotzean, halako tailuz, non zainetako su tipia su handi bihurtu, eta suak arras hartu baininduen.... Eta hegaldatu egin nahi nian, bai, zinez hegaldatu nahi nian nik ere, mementu hartan, berdin zitzaidaan jada norat.
‎—Baina bertze bihozkada bat ere izan diat, eta nagok ezen gure Zientziaren Elizak bertze kide bat irabaziko duela hemendik gutirat: Pedro Huiziz ari natzaik, zeren eta hark ere libertatea baitzuen amets gaztetan...
‎Zenbat kostatu zitzaidaan handik aitzina Domenicoren laguntzaile izaitea...! Zeren orain segur bainengoen ezen gure maisua ere pintore ezin eskasagoa zela: Michelangeloren aitzinean bikote paregabea egiten genian Domenicok eta biok, hutsa eta hutsaren hurrengoa...!
‎Baina nik ikusiaren ederrak ez zuen osabaren eta Maddalenen kezka estaltzen, jakina, eta haien kezkaz kezkatzen hasi nintzen. Zeren baitzirudien ezen gure amak izeba Emilianirekin ezkondu nahi zuela osaba Joanikot, baina honek ez zuela nahi; eta amak zerbaiten susmoa eta sospetxa zuen, bertzalde, eta hargatik debekatzen zion Maddaleni osaba Joanikoten dorretxerat joaitea... Eta amaren eta aitaren zelatan hasi nintzen orduan, aita ere bolada hartan etxean geneukalako.
‎Baina, igandeko solasaldi hartan gertatu zenagatik eta haren txakurtxoak egin zuenagatik ere, ez genuke Joanikot galdutzat eduki behar. Eta ezin erran genezake ezen gure izena erremediorik gabe zikindu duela, non eta Ma dda le nekin ezkontzen ez den... Eta horregatik, hain zuzen ere, ez naiz Ma dda len berriro jauregirat ekartzearen aldeko, na hiz eta gure eskubidea den, zeren jauregiko eta gure etxeko zerbitzaria den... eta zeren, bertzenaz, Joanikot harekin ezkontzeko tentamenduan sar baitaiteke, setakeriaz.
‎—Beraz, orain badakik ezen gure arbasoak agramondarrak zirela, Albako dukearen eta Leringo kondearen aurka borrokatu zirenak: Nafarroaren alde, beraz, eta Gaztelaren aurka.
‎Haiek baino gutiago izan behar ote dugu guk? Bai, bazekiat ezen gure lana ez dela egun bakarrekoa izanen, zeren eta ez baitut pentsatu ere egin nahi zer gertatuko litzaidakeen, baldin mementu honetan etxean erranen banu protestant naizela... Baina, geldiro eta baratx bada ere, aitzina egin behar diagu...
‎Eta etorkian zuen aitak bere buruko mina, zeren eta gure arbasoak agramondarrak izan baitziren Nafarroako gerla haietan, eta haietarik bat, gainerat —jaun Esteban Etxegoien—, luthertar... Bai, egia da ezen gure leinuak, jaun Albert Etxegoienen sasoinean, erregeordearen barkamendua erdietsi zuela, baina, barkamendua barkamendu, beti geratzen zen familiaren historian, bertzeen begiei beha, aldi ilun hura, hodei beltz bat balitz bezala, etorkiko bekatuaren iduriko zerbait izan zitekeena. Eta, nola giristino berri konbertituak erakutsi behar izaiten duen, bere etorkiko bekatuaren garbitzeko eta iragan ilunaren ezabatzeko, ezen giristino zaharra baino giristinoagoa dela, izaitez ezin izan dena egitez egin daitekeelakoan eta harekin iduri berri bat osa, hala ekin zion aitak bertze iduri haren lantzeari, hiru oinarri haien gainean, negozioetan gero eta diru gehiago egiterat permatzen zela; jauregiaren eremuetan erlijionea —kanpo itxurari zegozkion kontuetan batik bat— gero eta estuago hartzen zuela:
‎Baina zer gertatuko litzaiguke —galdetzen dizut—, baldin erremedio horiek arrazoinaren argitarat jarri eta ohartuko bagina ezen funtsik ez dutela, eta irrigarri ere direla hainbatetan? Zer gertatuko litzaiguke, baldin gure arrazoinak edirenen balu ezen gure erremedioek ez dutela erremediorik, eta hori dela egiaren egia erremediorik gabea. Horregatik erran ote zuen amak ezen hobe zela egiarik ez jakitea, zeren superstizioneak zulo horiek estal baititzake, eta arrazoinak, aldiz, ez, eta arrazoinaren argiak zulo ilun handiago baterat garamatzala edo eraman gaitzakeela, azken finean?
‎Hasteko, adierazi berri dizut ezen gure amak marmolezkoa zirudiela, eta hala da. Zeren ama hotza eta urruna baitzen, zinez, bai sehiekin, eta bai gurekin ere, nola umearoan, hala umoagoan.
‎Baina guztian zagok muga bat eta hik hautsi duk eta iragan duk muga. Edo ez ote dakik ezen gure arbasoen memoria lohitu behar duala, baldin ehundabatgarren kanoia Amaiurri beha paratzen baduk. Ordea, ez ote genuen guk ere haiek bezala jokatuko, haien kasuan bagina, nola haiek ere guk bezala jokatuko baitzuten, gure kasuan baleude?
‎—Urbiainerat itzultzean, neure dorretxean bizitzen jarriko nauk, zeren bistan baita ezen gure eliza hazi egin dela —lehen bi kide ginen, eta orain hiru—, eta katedral baten beharrean gaudela, ondorez... —eta, irritik irrirat irri are zabalagoa egiten zuela, eratxiki zuen—:
‎...a are, iduritzen zaidala oraino ere, nola paper bat edo mihise bat —plauna eta zuria, hila eta deuseza—, espazioaren sorleku bihur daitekeen, marrazkilariaren edo pintorearen eskuari esker eta haren trebeziari esker; zeren eta, espazio hain da itxura batean zinezkoa eta sakona, eta hain da itxuraz erreala eta bizia —eta mirakulua, ondorez, hain da osoa eta betea—, non baitirudi ezen gu ere marrazkian sar gaitezkeela eta hango eta hemengo objektu eta pertsonen artean ibil gaitezkeela, eta haiekin mintza; edo, erran nezakeen ezen mihisea leiho hertsi bat bezala agertzen zitzaidala, marrazkilariaren eskuaren aiduru zegoena, honek hura ireki ahal izan zezan eta zabal, eta hala irekitzen zituela Pedrok bere leiho haiek, maisuki, zeren eta marrazkilari ona baitzen —pintorea b... Eta, hala, Errege magoen adorazionearen marrazkia akabatu zuenean, erran nion:
‎Ordea, sentimendu hura, denborarekin, ahulduz, flakatuz eta baretuz joan zitzaidan... eta, are gaitzago eta okerrago, zeren, irri eta zirri orotarik haratago, hustasun bat bezala nabaritzen hasi bainintzen, haragiaren argi guztiak, asearen aseaz eta soberaniaren soberaniaz, ahitu, agortu eta iraungi balitzaizkit bezala, eta neure zorion idurikoa zorigaitz bihurtu. Zeren, egiten dugularik bertzeen bakardadeekin bat, iduritzen baitzaigu ezen gurea urtu egiten dela haienean eta haiena gurean. Baina bakardadearen kontrako bat bateko eta behin behineko medizina zen hura, zeren, erran berri dizudan bezala, gero eta gehiagotan sentitzen hasi bainintzen ezen halako tristura bat sartzen zitzaidala gogoan eta ariman barrena, noiz eta portuetako emaztekiekin neure egitekoa egiten bainuen, arestian hurbil nuèn gorputza beso artetik urrunduko balitzait bezala eta guztiz arrotz eginen balitzait bezala, erremediorik gabe.
‎edo ez genituen puta haiek salatzen, zeren ezein salatzailek ez baitzuen nehor salatzeko eskubiderik, baldin berak ere salatua izaitea merezi bazuen, nola izan baitzen gure kasuan, etxe galdu hartan fornikatzen harrapatu gintuztelako; edo, egitekotan, uko egin genion nork bere poltsaren jabetasunari, puta haiek ezin pobreagoak zirenez gero, beren seme alabei jaten emaiteko sos erdirik ere ez zutenak, eta hargatik ebatsi zizkigutenez gero, hain zuzen ere, diru poltsak, nezesitate handian zeudelako. ...beren seme alaben mantenuan, gizalegeak eta Jainkoaren legeak manatuaren arabera; ezen ez bide gaixtotik, nola izan baitzen gure asmo ezin lizunagoa; eta zeren, bertzetik, puta haiei zorren ordaina barkatzea izan baitzitekeen gure bekatuaren kulpa eta hobena ordaintzeko modurik egokiena; eta akabatzeko erran zigun ezen, baldin, halarik ere, justiziak haiek harrapatzea nahi bagenuen, uste genuelako ezen gure eskubidea zela, lasai egon gintezkeela, zeren segur baitzegoen berant baino lehen harrapatuko zituztela putatzar haiek... nahiz eta ez zen, bertzalde, erraza izanen," zeren eta baitakizue nolakoak diren putak: gaur izen bat dute, bihar bertze bat; gaur iduri bat dute, bihar bertze bat..."
2002
‎«euskal hizkuntza komunitatearen eta bere kideen gaur egungo eta etorkizuneko hezkuntza beharrei modu beteaneta iraupen aseguratuan erantzungo dieten unibertsitateko euskarazko irakaskuntza, ikerkuntza, argitalpen ekoizpena, kudeaketa eta egitura molde egokiak behar dira, hala kantitatez nola kalitatez».Beraz, euskal unibertsitatearen garapena osoa izango da, euskal hizkuntza komunitatearen eta berekideen beharrak kalitatez eta kantitatez egoki betetzen dituenean, eta unibertsitateari dagokion arloangarapena eutsigarria izango da, orainean bertan etorkizuneko izana modu egokian ahalbidetzen duenneurrian. Azkenik, diogun ezen guk eutsigarri hitza hobetsi dugula, beste arlo batzuetan erabiltzen denjasangarri hitza alde batera utzita, eman nahi diogun esanahi aktiboa hobeto adierazten duelakoan.
2007
‎Gure kasuan, ezaguna da saguzarra iluntzean moldatzen dela ondoen, baino hagitzez hobeto. Hartara, jokoa onartzen badugu, onartzen ari gara ezen gure arimaren entendimentua ere tupustean dabilela, gauzarik naturalenen aurrean.
2010
‎Eta ariketa hori egiten da behin eta berriz, ikasi arte. Nik daukat ezen guk ere egin dezakegula horrelako ariketa bat, ikasten gaudelarik, adibidez, apaiz, fraide, edo moja, izateko.
2011
‎Neurozientziak, biologia, fisika, psikologia, kognizio zientziak, soziologia, esperientzia espiritualak eta beste zenbait arlo biltzen dituzten ikerketek kontuan hartzera bultzatzen gaituzte ezen gure razionalitatea, oraindik erabat aurkitu ez dugun ondoretasun biologiko batean txertatua, beste joera eta ahalmen irrazional ugarirekin batera agertzen dela eta halakoak ez direla oztopo (ikuspegi freudiarrak egiten duen kontzientziaren interpretazioan badiren bezala), era askotako baldintzak jasaten baititu, hala nola gizarteratzea, nerbio sistemak eginiko egokitzapenak, hautemate hutsuneak.... Hala, gure existentzian era askotako saiakerak biltzen dira, gauzatu eta osatu nahirik, munduan egoteko modu ugari ezustean gorpuztuz eta bideratuz.
2012
‎Nik aristotelismoaren kausa formala honela ulertzen dut: objektu materialak forma mutableetan ageri zaizkigu, beraz inteligible egin dakigun objektu material bat (alde bat lagata Platonen intuizioa beste goragoko cosmos horrena, non forma inmutableak dauden, inteligibleak beraz), beraz objektu material bat inteligible egin dakigun, materialismo hutsean gaude, suposatu behar dugu ezen gure objektu bati buruzko aberiguazioetan aurkitu dugun definizioa unibertsala dela. Hipotesis batekin hasten gara beraz, zeren egiazki ez baita gure ikerketa induktiboa definizio unibertsal batera iristen, baina suposatu egiten dugu, diot berriro, eta hor jada posible da zientzia egitea, nahiz eta zientziaren lehen momentu hori hipotesis bat den egiazko ezagutza unibertsalaran azpian dagoena.
2020
‎Konbertsio deitu izan zaion –egokiro deitu ere– jarrera  aldaketa mental horren sekretuetariko bat da ezen gutariko askorentzat ez zeruak ez lurrak ez dutela errebelaziorik harik eta halako nortasun batek eragin bereziz haienak ukitu eta irekitzera makurtzen dituen arte.
2021
‎Iragarle honek erabilera ugaria izan du tradizioan, eta gaur ere ugari ageri da mota guztietako testuetan: Zeren bainekien ezen Mattinen aurka, ezpatari gisa, beti nintzela galtzeko eta haren azpiko izaiteko (Irigoien); Irakurleei behar diegu geure ustez gaztigatu ezen ez dugula bilduma honen egiazkotasuna bermatzen, eta badugula orobat garrantzizko arrazoirik nobela bat baizik ez dela uste izateko (Jon Muñoz); Eta, hala ere, badirudi frogaturik dagoela ezen gure arima sekretuen alderik sekretuenean gu, zuzentzaileok, boluptuosoak garela (Alonso); Gaineratzen zuten ezen, toki gorenean, auspizioz eta aholkuz gehiago egiten dela armaz eta eskuz baino (X. Amuriza).
2023
‎Pirinioen alde bietan kobazuloetan bizi ziren euskaldunek gurearen antzeko sinboliko bat (prozesu kreatibo artistiko guztietan erabiltzen den hizkuntza eta idazkuntza) eta imajinario bat (margoketa gaitasun artistikoa bezala arte errupestrean), euskararen jatorriaren oinarria, edukitzeko gaitasuna ukatzen dutenak, iberismoz blai, aipatzen ari gara. Oteizak bere terminologiarekin zioen ezen gure arbasoak margotzeko gai baziren, euskaraz mintzo zirelako zela. Eta hitz egiten bazuten, idatzi ere egiten zuten.
‎Txostenen azpitituluan jarrita dugu Aurkikuntzak eta posibilitateak, adierazteko ezen gure interpretazioa direla. Etorriko dira beste batzuk –espero dugu–, eta arretaz irakurriko ditugu.
‎Horrenbestez, alderdiek, kasu zehatzean, behar duten teknika estrajudiziala sor dezakete, betiere, indarrean dagoen legedia errespetatuz, zuzenbide estatuak galdatzen duen bezala (EKren 1 art.) eta gutxieneko berme batzuk jasota. Horren harira, gogora ekarri behar dugu ezen gure ordenamendu juridikoak gatazkak ebazteko indarraren erabilera debekatu egiten duela35 eta aitatutako bermeak, bereziki, epaileek ADR teknikei ematen dieten laguntza eta haiekiko egiten duten kontroletik eratortzen direla. Edozelan ere, JZPEPLPk honako GEBE zehatz hauei egiten die erreferentzia:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia