2015
|
|
hitz bat jarriko dut beste bat jarri beharrean eta horrela kalte egingo dut. Lehen ere nahikoa liburu daude otoitz gauzei buruz; Jainkoagatik, utz
|
diezadatela
neure goruaz iruten eta neure koruko eta erlijioko zereginak betetzen, gainerako ahizpei bezala, ni ez bainaiz idazteko, ezta ez baitut osasunik ez bururik horretarako, etab.
|
|
Aditzera eman zitzaidan benetan merezi duela gerra eta borroka honek halako saria irabazteko, eta iruditu zitzaidan Jaunak erruki gintuela munduan bizi garenok. Baina ez uste izateko ahaztua ninduela, ez baininduen sekula ere utziko, baina egin
|
nezala
neuri dagokidana. Hau erruki eta gozotasunez esan zidan Jaunak, eta mesede ederra egin zidaten eta hemen esan beharrik ez dagoen beste hitz batzuekin.
|
|
Oihu hark benetan larritu ninduen. Samur samur eta atseginez esan zidan berriro, ez larritzeko; bazekiela ez nintzela geratuko beraren zerbitzurako neure aldekoa egin gabe; beteko zela nik nahi nuen guztia (eta halaxe bete zen nik orduan eskatzen niona); begira
|
nezala
neugan egunez egun haziz zihoan maitasuna Bera maitatzeko; horretan igarriko nuela ez zela deabrua; ez uste izateko Jainkoak bere zerbitzarien arimetan hainbesteko ahalmena utziko zionik deabruari, eta nik ditudan adimen argitasun eta baretasuna hark eman diezazkidakeenik. Aditzera eman zidan hainbeste pertsonek, eta halakoek, esan bazidaten Jainkoa dela, gaizki egingo nukeela ez sinestea.
|
|
Nik baino gehiago dakitenek diote, aurrekoa hau baino osoagoa dela, eta hau gorputzeko begiez ikusten direnak baino askoz ere osoagoa. Hau dela diote beherengokoa eta deabruak ameskeriarik gehien sortaraz ditzakeena, nik orduan hala zenik ulertu ezin banuen ere; mesede hau egiten zitzaidanez gero, gorputzeko begiez ikusten dena izatea nahi nuen, aitor entzuleak esan ez
|
diezadan
neure irudipena izan dela. Eta ikuskaria izan ondoren gertatzen zitzaidan, hau gero zen?
|
|
Nik egia esaten nion, neure ustez ez bainuen gezurrik esaten, ezta halakorik nahi ere, munduko ezergatik ere ez bainukeen esango gauza bat bestearen ordez. Hau ongi zekien berak, eta honela ni lasaitzen saiatzen zen, eta nik hain barruan sentitzen nuen gauza hauekin harengana joan izana, non ez baitakit nola jartzen zidan deabruak itxurak egin
|
nintzala
neure burua nahigabetzeko.
|
|
...en (harekin harremana izan ondoren, zentzatuago egon arren), eta argi egin ziezadan Jainkoak egiten zizkidan mesedeak agertu nizkionean, esan zidan bata ez zela bestearekin uztartzen, grazia haiek oso aurreratu eta hilduratuak zeuden pertsonentzat zirela, beldur handia izan beharra nuela, gauza batzuetan parte txarreko espiritua zeritzolako, azken ebatzirik hartzen ez bazuen ere, baina ongi pentsa
|
nezala
neure otoitzari buruz nik ulertzen nuena eta esateko berari. Eta nik ez nekien ezertxo ere esaten neure otoitzari buruz; izan ere, nolakoa den ulertzen eta adierazten jakiteko mesedea, orain dela gutxi egin dit Jainkoak.
|
|
Uste dut haien errurik gabe Jaunak nahi izan duela halaxe, nik sufri nezan. Ez diot nik aitortzan haiekin erabilitakoa esaten zutenik; baina, nik neure beldurrak zirela-eta argi egin
|
ziezadaten
neure arimaren kontu ematen nien pertsonak zirenez gero, isilik egongo zirelakoan nengoen. Hala ere, ez nintzen sekula ausartuko halako pertsonei ezer esan gabe uzten.
|
|
Izan bedi bedeinkatua guztiagatik eta nitaz balia bedi, Haren Maiestatea denagatik, nire Jaunak ongi baitaki honetan ez dudala besterik nahi, pixka bat goretsia eta handietsia izan dadila baizik, hondakindegi zikin eta usain txarreko honetan lore hain leunen baratzea egin duela ikustean. Berorren Maiestateak nahi beza ez
|
ditzadala
neure erruz berriro atera eta lehengora itzuli. Berorrek hau eska diezaiola eskatzen dut nik Jaunaren maitasunagatik, hemen esaten utzi didan baino argiago baitaki ni nor naizen.
|
|
Besteek neke handiz lortzen saiatzen direna, hartzea nahi dezadala egiten zuen Jaunak nirekin; azken urteotan zen jadanik atsegin eta gozotasunakniri ematea. Haiek eta deboziozko samurtasuna eman diezazkidala eskatzen sekula ere ez nintzen ausartu; Bera ez iraintzeko grazia eman, eta barka
|
diezazkidala
neure bekatu handiak eskatzen nion soilik. Hain handiak ikusten nituenez gero, konturaturik, ez nintzen ausartzen mesede eta atseginen desira izaten ere.
|
|
8 Nik diotsot poz handia hartuko nukeela Joana anderearekin egoteaz; hala ere nik uste dut ausartegiak garela, batez ere hemendik aurrera egitea nahi balu. Jainkoak gorde
|
nazala
neure buruagandik, ez bainaiz arduratzen neure atsedenaz. Jaunak nahi beza nire arimak atseden hartzea, berorren aitatasunarekin oso soseguz egonez.
|
|
Negar egiteko eran daude, eta are negargarriagoa da moja eta fraideen toki honetan gertatzen diren Jainkoaren aurkako irainak ikustea. Haren Maiestateak erremedia dezala eta ni gorde
|
nazala
neure burua halakoetan sartua ikustetik, izan ere, hor ez dakit, gure aitak bisita egitea, pena ematen baitu?
|
|
Bada, Emazte santu, nola esan nuen nik Zuk diozula: zer egin
|
dezaket
neure Senarragatik?
|
|
Oi ene Jainkoa!, bada, hemen norbait ezkontzen denean, lehenbizi badaki norekin, nor den eta zer daukan. ...a, hemen ez bazaizkie eragozten pentsamendu hauek gizonekin esposatuak daudenei, zergatik eragotzi behar zaigu guri jakiten ahalegintzea gizon hau nor den, nor den beraren Aita eta zer lurralde den eramango nauen hau eta zein diren emango dizkidala agintzen dizkidan ondasunak, zer izaera duen, nola konponduko naizen hura albait pozen edukitzeko, zertan emango diodan atsegin, eta aztertu nola molda
|
nezakeen
neure izaera harenera. Izan ere, emakume bat emazte ona izango bada, honetan saiatzea baino besterik ez diote eskatzen, beraren senarra oso behe mailakoa bada ere.
|