2015
|
|
Halaxe egin zuen. Asko kosta zitzaigun bat etortzea, errentaz fundatzen nituen monasterioak nahikoa izan zezaten arduratzen nintzelako ni beti, mojek ez ahaideengana ez beste inorengana jo beharrik izan ez zezaten; horrela, etxean eman
|
ziezaieten
jateko eta janzteko behar zuten guztia, eta gaixoak ongi zainduak izan zitezen; izan ere, beharrezkoa falta izatetik eragozpen ugari sortzen dira. Eta pobretasunezko monasterio ugari errentarik gabe egiteko egundo ez zait falta kemenik eta konfiantzarik, Jainkoak hutsik egingo ez dielako ziurtasunez.
|
|
Eta kontuan izan dezatela erremediorik hoberena ofiziotan guztiz okupaturik edukitzea dela, irudimena irabioan erabiltzeko aukerarik izan ez dezaten, hortxe baitago gaitz guztia; eta ofizioak ongi egin ez arren, akats batzuk jasangarriak izan daitezke, galduak dabiltzanean egiten dituzten larriagoak ez jasatearren; izan ere, nik uste dut eman dakiekeen erremediorik egokiena dena, eta eguneroko bizitzan ere ez dezatela izan otoitzaldi askorik; haietako gehienek irudimen ahula dute eta kalte handia egin diezaieke, eta horrez gainera, ez beraiek ez beraiei entzuten dietenek ulertuko ez dituzten irudipenak izango dituzte. Kontuan izan ez
|
dezatela
jan arrainik, gutxitan baino; eta barauei dagokienez ere, gainerakoenak bezain etengabeak ez daitezela izan.
|
|
6 Ahizpak oso pozik daude. Hitzarturik utzi genuen emakume oso teatino bat ekartzea, eta etxeak eman
|
diezaiola
jaten (limosna bat egin behar dugunez gero, hauxe izan dadila) eta doan irakats diezaiela neskatilei lanak egiten, eta aitzakia honekin, kristau ikasbidea irakats diezaiela eta Jauna zerbitzatzen, probetxu handiko gauza baita. Mutil baten bila ere bidali du berak eta Huernak (halaxe deitzen diote) zerbitzu lanak egiten dizkie; eta mutila eta apaiza kristau ikasbidea irakasteko daude.
|
|
Kontu izan berak esaten dituen dukearekiko eginbideak betetzeaz, izan ere hainbeste negozioren artean bera bakarrik, ez dakit nondik aterako dituen indarrak Jainkoak mirariz ematen ez badizkio. Uste dut ez zaidala burutik pasatu hor ez
|
dezala
jan esatea (premia handian baitaude); horretara ez doanean, ez dadila sarri joan, begiratu gabe dena ken ez dadin; bestalde, karitate handia egiten didate gure aita arreta handiz zaintzean; ezin izango diot hori egundo ordaindu. Esan ahizpei, ene Gabriela harro dago horregatik, bere gutunean idazten didanez.
|
|
Menbrillo batzuk bidaltzen dizkiot, berorren giltzariak kontserba ditzan eta jatordu amaieran jan dezan, eta marmelada kaxa bat, eta beste bat San Josereneko priore ordearentzat, ahulezia handiak izaten dituela baitiost. Esan
|
biezaio
jan dezala, eta berorri eskatzen diot ez emateko hortik inori, nire izenean jan dezala baizik; eta amaitzen denean, jakinaraz diezadala, hemen merke baitago eta ez baita komentuko dirutik erosia; aita Graciánek agindu zidan obedientziaren pean egin ohi nuena egiteko, nik nuen ahalmena ez baitzen niretzat, Ordenarentzat baizik. Alde batetik sentitu egin dut; bestetik (ni nagoen tokian hainbeste gauza batzen direnez gero, garraio saria baino ez bada ere), poztu egin naiz; pena ematen dit hainbeste kosta izatea, eta asko dira nahi izaten direnak?
|