|
zoritxarreko zoritxarren aurrean ez baitzegoen, Jainkoaren borondateaz aparte, beste irtenbiderik, antza; hamar hamaika urte zituen arren, ongitxo zekien lezio hura, neska zintzo bezain heldua baitzen adin hartarako, eta apaiz guraso izebek, baita mundu guztiak ere, komodin gisa erabiltzen baitzuten espresio hura. Jainkoaren borondatea?, bizitzak, patuak edo dena delakoak karta txarrak ematen zizkien bakoitzean, bi hitz haiek airean idatziak baleude bezala eta jendeak aire hura baizik arnastuko ez balu bezala, Elizaren agindupeko giro hertsi hartan, amen, amen eta amen; Maria Bibianak patu gaiztoa onartu behar zuen, beraz, baina nekez onartzen zuen? zerarekin gertatuak gehiago baitzirudien madarikazio bat, edo zigor bat, beste ezer baino; Maria Bibianak, beraz, lur bat behar zuen, edo portu bat. Maria Bibianak ongi uler
|
zitzakeen
Jainkoak egiptoarrei igorritako izurriak, baina zergatik igorri zien beste izurri hura orbetarrei, orbetarrak kristau zintzo zirenean??, non lehorreratu izan zezan; Domingok eskaini zionak, baina, ez zuen asetzen, lurretik ere ezer gutxi baitzuen lur hark: ez baitzen lurra ere, ezpada airezko lurra, airezko lurra baita fantasiaren magala, airezko lurra irudimenaren hegala; Maria Bibianak, ordea, lurrezko lur bat behar zuen une hartan, errealitateari errealitatearekin erantzungo ziona, ez den haizearen eskutik autoengainuaren sasi argietara ihes egin gabe, jada ez baitzuen Jainkoaren borondatearekin aski, are gutxiago Jainkoaren borondateak Jainkoaren madarikazio zigorrei leku egin zienetik; eta hala ere, hala eta guztiz ere?, Maria Bibianak ez zion bere buruari iruzur merkerik egin nahi; horregatik, bazekien arren etxea gainera erortzera zihoakiola, katastrofearen gorabeherak jakin nahi izan zituen:
|
|
" Jainkoaren borondatea": ...datziak baleude bezala eta jendeak aire hura baizik arnastuko ez balu bezala, Elizaren agindupeko giro hertsi hartan, amen, amen eta amen; Maria Bibianak patu gaiztoa onartu behar zuen, beraz, baina nekez onartzen zuen... zerarekin gertatuak gehiago baitzirudien madarikazio bat, edo zigor bat, beste ezer baino; Maria Bibianak, beraz, lur bat behar zuen, edo portu bat –Maria Bibianak ongi uler
|
zitzakeen
Jainkoak egiptoarrei igorritako izurriak, baina zergatik igorri zien beste izurri hura orbetarrei, orbetarrak kristau zintzo zirenean? –, non lehorreratu izan zezan; Domingok eskaini zionak, baina, ez zuen asetzen, lurretik ere ezer gutxi baitzuen lur hark: ez baitzen lurra ere, ezpada airezko lurra, airezko lurra baita fantasiaren magala, airezko lurra irudimenaren hegala; Maria Bibianak, ordea, lurrezko lur bat behar zuen une hartan, errealitateari errealitatearekin erantzungo ziona, ez den haizearen eskutik autoengainuaren sasi argietara ihes egin gabe, jada ez baitzuen Jainkoaren borondatearekin aski, are gutxiago Jainkoaren borondateak Jainkoaren madarikazio zigorrei leku egin zienetik; eta hala ere –hala eta guztiz ere–, Maria Bibianak ez zion bere buruari iruzur merkerik egin nahi; horregatik, bazekien arren etxea gainera erortzera zihoakiola, katastrofearen gorabeherak jakin nahi izan zituen:
|