Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 51

2015
‎gehienez egun bat, edo ez asko gehiago; eta nahasmendu handi honetan, gehienetan okasioren batetik sorturikoan, ikusten da hain ongi lagundua egotean arimak irabazten duena, Jaunak adore handia ematen baitio bere zerbitzutik eta erabaki onetatik ezertan ere ez okertzeko; alderantziz, haietan hazi egiten dela dirudi, eta lehen mugimendu txiki bat gorabehera, ez da okertzen erabaki honetatik. Diodanez, gutxitan izaten da, baina bere izaera ez dezala ahaztu nahi du gure Jaunak, batetik beti apal iraun dezan; bestetik, hobeki uler dezan Haren Maiestateari zor diona eta jasotzen duen mesedearen handitasuna, eta gorets dezan.
‎behealdean eta goialdean eta alboetan, lorategi politez eta iturriz eta labirintoz eta hain gauza atsegingarriz hornituak, non urtu nahi izango baitzenukete hori bere antz irudira kreatu zuen Jainkoa goretsi eta goretsi. Haren berri ematerakoan ezer onik aurkitzen baduzue, sinets ezazue Haren Maiestateak esan zuela zuei poz ematearren, eta aurkitzen duzuen txarra, nik esandakoa dela.
‎Horrela dira espirituzko beste gauza batzuk ere: ez da asmatzen haiek adierazten, baina haien bidez jakiten da zein behekoa den gure izaera Jainkoaren handitasun handiak ulertzeko; bada, hauek ulertzeko ere gai ez garenez gero, hauek hartzen dituenak bizi ditzala Haren Maiestateaganako harrimenez eta Hura goretsiz; eta beraz, berariazko eskerrak eman diezazkiola hauengatik; estimu handitan izan behar da mesede hau, ez baita guztiei egiten zaiena, eta zerbitzu handiagoak egiten saiatu, Jainkoak hainbeste eratara laguntzen diolako horretan. Hemendik dator hori dela-eta bere burua handiagotzat ez hartzea, eta lurreko guztietatik Jainkoa gutxien zerbitzatzen duena dela bera pentsatzea, horretara beste inor baino gehiago behartua dagoela uste duelako, eta edozein hutsegitek erraiak zulatzen dizkio alderik alde eta, gainera, arrazoi handiz.
‎Jaunak arima batzuei egiten dizkien mesede hauetaz pixka bat argi gehiago dudala uste badut ere, beste gauza bat da esaten jakitea. Egin beza Haren Maiestateak hortik onuraren bat etorriko bada, eta bestela, ez.
‎3 Berorren arima neure bizitza osoan gomendatuko diot nik gure Jaunari. Horregatik, presa har beza Haren Maiestatearen zerbitzuan, niri mesede egiteko; bada, ikusiko du berorrek, hemen doanagatik, zein egoki den norbere burua oso osoan ematea, berori hasi den bezala, hain neurri gabe guri ematen zaigunari.
‎22 Jaunak ez beza nahi ni horietako bat izatea, baizik eta lagundu diezadala Haren Maiestateak atsedentzat hartzen atsedena dena, eta ohoretzat ohorea dena, eta atsegintzat atsegina dena, eta ez guztia atzekoz aurrera, eta puies bat deabru guztientzat!, haiek beldur izango baitidate niri. Ez ditut ulertzen beldur hauek:
‎Baina beste batzuetan, Jaunak gauza bera egingo zuela ikusten hasten nintzenerako (eta behin andre nagusietako batzuk bertan zirela, elizaren izeneko jaian, sermoi bitartean), lurrean etzaten nintzen eta gorputzari eustera etorri zitzaizkidan, eta hala ere nabarmena izan zen. Jaunari arren eta arren egin nion ez ziezadala egin ageriko eraginik izan zezakeen mesederik; izan ere, ni ordurako nekaturik nengoen hain kontu handiz ibiltzen eta mesede hura egin ziezadakeen Haren Maiestateak inor konturatu gabe. Bere ontasunagatik entzun didala dirudi, ez baitut gehiago izan oraintxe arte; egia esan, orain dela gutxi hasita.
‎Trata beza berorrek honaino iritsia den eta letrak dituen pertsona espiritualarekin. Ongi dela esaten badio, sinetsi Jainkoak esan diola eta estimu handitan izan beza Haren Maiestatea; izan ere, esan dudanez, denboraren joan etorrian asko poztuko da berori zer den ulertzeaz, grazia hori ulertzeko ematen ez dion bitartean (gozatzeko ematen badio ere). Haren Maiestateak lehenengoa ematen dionean, berorren adimen eta letren bidez, ulertuko du hemendik.
‎Eta hasiera hasieran bada ere eta gu hain kaskarrak bagara ere, saia gaitezen hau beti begien aurrean izaten eta maitatzeko itzartzen; izan ere, behin Jaunak maitasun hau bihotzean sartzen badigu, guztia erraz egingo zaigu eta luzaro gabe eta oso erraz jardungo dugu. Eman diezagula Haren Maiestateak, badaki zein komenigarri zaigun-eta. Berak izan zigunagatik eta bere Seme aintzatsuagatik, hainbat neke kostata erakutsi baitzigun, amen.
‎Hemen guztia da baietza une hartan; ezetza gero dator, amaitu dela ikustean eta ezin duela berriro lortu eta nola lortu ez jakitean; izan ere, penitentziaz eta otoitz eginez eta beste gauzak eginez zati zati eginda ere, Jaunak eman nahi ez badu, gutxi aprobetxatzen da. Jainkoak nahi du bere handitasunagatik, arima honek uler dezala Haren Maiestatea beragandik hurbil dela eta honezkero ez duela mezulariak bidali beharrik, Berarekin hitz egin baizik, eta ez oihuka, honezkero hain hurbil izanik, ezpainak mugitzeaz soilik ulertzen baitio.
‎4 Ez dadila arduratu laster tratatuko dudan harako apaltasun usteko haietaz, apaltasuntzat jotzen baitute ez ulertzea Jaunak dohainak ematen dizkiela. Uler dezagun ongi, izatez den bezala, Jainkoak gure inolako merezimendurik gabe ematen dizkigula eta eskertu diezaiogun Haren Maiestateari; izan ere, ez badakigu hartzen ditugunik, ez gara itzartuko maitatzera. Eta gauza ziur ziurra da zenbat eta argiago ikusi aberats gaudela, izatez pobreak garela jakinik, probetxu handiagoa datorkigula eta baita egiazko apaltasun handiagoa ere.
‎Beraz, batera ematen ez delako, ez zaigu ematen batera altxor hau. Jaunak nahi beza tantaka tantaka eman diezagula Haren Maiestateak, guri munduko neke guztiak kostata bada ere.
‎Arima geldiarazia da, bere baitatik irtenda dirudiela: nahimenak maite du, oroimena ia galdua dela deritzot, adimenak ez du gogoetarik egiten, nire iritziz, baina ez da galtzen; hala ere, diodanez, ez du ezer egiten, harri eta zur bezala dago asko ulertzen duelako, izan ere, Jainkoak nahi du uler dezala Haren Maiestateak burura ematen dion hartatik ez duela ezertxo ere ulertzen.
‎Hala ere, Erregeak mesede handia egin zidan, nik berari idatzi ondoren baimena emateko agindu baitzuen; On Felipe da erregea, beren profesa gordetzen duten erlijiosoei laguntzera guztiz emana, monasterio hauen bizieraren berri jakin zuenean eta hasierako Erregelakoa zela, beti lagundu baitigu. Eta honela, ene alabak, arren eskatzen dizuet otoitz bereziak egin ditzazuela Haren Maiestatearen alde, orain egiten ditugunez.
‎4 Gure Jaunak nahi beza, nik ezertan neure probetxua bilatzen ez dudanez gero eta zertan bilaturik ere ez dudanez gero, haren gorespen eta aintza baizik, Hari aintza emateko gauza asko ikusiko baitira, irakur dezanak ez diezadala inola ere ezar niri halakorik, egia ez litzatekeelako izango; alderantziz: eska diezaiotela Haren Maiestateari barka diezadala mesede hauetaz hain gaizki baliatu naizelako. Nire alabek, eginda dagoenagatik niri eskerrak emateko baino, nitaz kexatzeko motibo handiagoa dute horregatik.
‎Hala ere pena bat zuten bihotzean: Jaunak ez ziela seme alabarik eman, eta eman ziezazkien, andreak etengabeko debozio eta otoitzak egiten zituen, eta Jaunari ez zion besterik eskatzen ondorengoak eman diezazkiela baizik, beraren bizialdia amaitzean, haiek gorets zezaten Haren Maiestatea; izan ere, gauza gogorra iruditzen zitzaion berarekin amaitzea eta beren egunen ondoren Haren Maiestatea nork goretsirik ez izatea. Eta esaten zidan niri, sekula ez zuela horixe baino beste desirarik izaten; eta emakume egiazalea da eta esana dudan bezala kristautasun eta bertute handikoa; horregatik, askotan, haren egintzak ikusteak, eta Jauna beti kontentatzeko eta denbora ongi baliatzeko gogoaz ikusteak, Jauna gorestera eramaten nau.
‎Arima honetan ez dut ikusten ezer Jainkoa pozteko ez denik, eta horrelakoa da guztiekin. Nahi dezala Haren Maiestateak bere eskutik izatea, eta gehi diezazkiola eman dizkion bertuteak eta grazia, bere zerbitzu eta ohore handiagorako. Amen.
‎Egiaz poztu nintzen halako berri onekin, Joan jaunari ere hala gertatuko zaiolako itxaropena baitut Jaunagan. Egin beza Haren Maiestateak hemen erregutzen diogunez. Muin egiten diet berorren eskuei eta goraintzi asko jaun andre horiei guztiei.
‎3 Entzun biezagu Haren Maiestateak, bihotz bihotzez erregutzen baitiogu haren alde, eta berorri eman biezaio Hark egin dezan guztian onarpena, eta argia, bizitza honetako gozotasunek eta sufrimenduek zein gutxi irauten duten ulertzeko.
‎3 Izan beza Haren Maiestateak bere eskutik eta gorde beza berori, baita idazkari jauna ere; muin egiten diet haren eskuei eta andere horienei. Eskumuinak berorri ahizpa hauen partetik; oso pozik daude egin denagatik.
‎2 Berorren jauntasunak idazten didan gauza horri dagokionez, guztiontzat ongi datorrena izan arren, ez dakit nahi nukeen neke horietan sarturik ikustea, ikaragarriak baitira. Utz beza Jaunaren eskuetan; bidera beza Haren Maiestateak.
‎3 Ikusten badu, esan biezaio ahizpa San Bartolomek goraintzi asko bidaltzen dizkiola eta poz handia hartu zuela haren agurgarritasuna berarekin gogoratu zelako; arren eskatzen diola beraren alde otoitz egiteko Jainkoari, berak, pobre eta ezereza izan arren, halaxe egiten baitu; eta berorren karitateari ere gauza bera eskatzen dio, eta ez utzi egin gabe zor dionagatik, oso maite baitu. Gera bedi Jainkoarekin, eta egin beza Haren Maiestateak oso santua.
‎Era batera edo bestera Haren Maiestateak nahiko du berorren agurgarritasunak sufri dezala. Izan bedi guztiagatik goretsia, eta ordain biezazkio Haren Maiestateak limak; aurreko egunean ni nahiko eskas nengoen eta benetan poztu naiz haiekin, baita beloarekin ere, buruan jarririk zekarrenak gainalderako egin baitzuen, eta oso politak dira berorren agurgarritasunak ematen dizkidanak. Hala ere, mesedez, ez diezadala ezer bidali nik eskatu arte; nahiago dut gasta dezala berorren gozamenerako.
‎Orain, eguraldi ona datorrenean, beharbada, nolabaiteko hobekuntza izango da. Egin beza Haren Maiestateak ahal duenez. Alboko minaren ondoren, harekin ikusi dut neure burua; ez dakit zenbat iraungo duen.
‎11 Egin beza Haren Maiestateak, ahal duenez, eta eman biezaio berorri garai santu honetan poz espiritual handia, mundu honetakoa hain urruti duela baitirudi. Muin egiten diot eskuetan Luis jaunari.
‎Ez dakit zer erantzun berorren gutunean ikusten dudan bezalako apaltasun handiari, eta han egiten dizkidan bezalako hainbeste mesederi, bata ez bestea ez baititut nik merezi. Gure Jaunak erantzun dezala nire ordez eta ordain diezaiola Haren Maiestateak, nik berorren zerbitzurako egin nahi nukeenetik ezer ere egiterik ez izatea izan baita haren borondatea, niretzat hainbesteko irabazia zena burutuz. Ez dut gehiago merezi.
‎Benetan maite du berori baita hemen engainaturik utzi zituen eta estimu handitan duten beste pertsona batzuek ere; nik hobea izan dadila nahiko nuke. Jainkoak nahi beza, orain halakoa izatea eta eman diezazkiola Haren Maiestateak nik eskatzen dizkiodan bertutea eta santutasuna, amen.
‎1 Jesus izan bedi berorrekin eta ordain biezaio Haren Maiestateak gaur eman didan poza eta laguntza nire desirarekin batera; izan ere, nire desira hori betetzeko berorrek ahaleginik egiten ez badu, uste dut hobe zitekeela ezagutu ez banu, sentituko dudana kontuan izanik; eta kontua da, ez naizela kontentatzen berori zerura joateaz, baizik eta Jainkoaren Elizan handia izan behar duela uste dut. Bihotzez eskatu diot, ez dezala onar berorrek, adimen hain argi hori horretarako baino bestetarako erabiltzerik.
‎Orain sinesten dut ez dagoela maitasuna baino erremedio hoberik. Jainkoak eman diezagula Haren Maiestatearen bidez.
‎4 Berorri eskatzen diot, erregu egin diezaiola Haren Maiestateari beraren aintza eta ohorerako izan dadila, eta hau horrela gertatzen bada, zenbat eta gehiago sufritu, hobe da; eta ez geratu haren jauntasun txit argiaren eta berorren osasunaren berri niri eman gabe; eta egia da, zenbat eta monasterio gehiago, hainbat mendeko gehiago izango dituela haren jauntasun txit argiak Jainkoari beraren alde otoitz egiteko.... Haren Maiestateak gorde dezala behar dugunez.
‎– Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorrekin, eta ordain biezaio Haren Maiestateak berorren gutunarekin egin didan mesedea eta eman didan poza. Nik Sorian nintzela jaso nuen.
‎Niretzat berorren letra ikustea mesede eta opari handia izan bada ere, egunotan zain egon naizenez gero eta oraingoz poz honetaz gozatzerik ez dudala ikusten dudanez gero, urtu da berorren gutunak eman zidana. Gure Jauna goretsi dut eta haren grazia handitzat dut berorrek faltatzat duena, ertz ertzeko nahigabe hartatik ezin etor zitekeelako inolako probetxurik, ez arimari ez osasunari; eta beraz, berorrek eskerrak eman diezazkioke Haren Maiestateari, hura kentzeaz ez delako eragozten gure Jaunaren zerbitzua, hau baita garrantzitsuena. Hura ez iraintzeko erabaki sendorik berorren baitan ez sentitzea, aukera denean Jauna zerbitzatzera eta Hari nahigabe ematekotik alde egitera berori sendo dagoenez gero, hori duen desiraren seinale argia da, nire ustez.
‎Eta hemen jar ditzaket nik ahizpek gure aitari egindakoa dela-eta laudorio batzuk, egiazkoak gainera, ez baitakit nola sartu zaidan niri berori hain maite izateko tentaldia; honezkero sinetsiz noa maitasun horren ordaina ematen didala berorrek. Jaunak nahi beza Haren Maiestateari biok elkar gomendatzean halako itxura ematea.
‎8 Lehenik diot, bene benetan har dezatela Haren Maiestateari beraren alde erregutzea, otoitz guztietan eta, ahal badute, une guztietan, hemen horrela egingo baitugu, hari argi egiteko mesedea egin diezagun eta lotan duen egoera horretatik itzartzen utz diezaion deabruak. Nik bere senetik irtena den pertsonatzat dut, hein batez.
‎7 Monasterio hauek Jauna goresteko eran daude, alde guztietatik. Jar bezate Haren Maiestatearen esku Malagóngo arazoa eta Salamancara naramana, eta ez ahaztu zorra diogun guztiak batez ere garai hauetan.
‎Horrelaxe egingo dugu berorren jauntasunak agintzen duen negozio honetan, gure Jaunak bere zerbitzurako egokien dena egin dezan. Egin beza Haren Maiestateak ahal duenez, eta izan beza eskutik berorren jauntasuna. Gaur ez dut idazteko asti gehiagorik izan, eta beraz ez naiz gehiago luzatuko.
‎6 Esan ama priore ordeari, Beatrizi eta, ene potolatxoari?, poztu nintzela beraien gutunekin, baina badakite barkatu dutela erantzuna zer esanik ez dagoenean; Pedrorenarekin ere poztu nintzen; eman nire goraintziak. Gera dadila Jainkoarekin, ene alaba, eta gorde diezadala Haren Maiestateak nik eskatzen diodan santutasunean, amen, amen.
‎Orain sinesten dut ez dagoela maitasuna baino erremedio hoberik. Jainkoak eman diezagula Haren Maiestatearen bidez? (427 gut., 10 zenb.).
‎Guztiaz balia bedi Haren Maiestatea, hemen gauza onik bada, erraz sinetsiko baituzue nirea ez dena; izan ere, nirekin dauden ahizpek ikusten dute zein presa handiz idatzi dudan, zeregin ugariengatik. Eska ezazue Haren Maiestateari nik esperientziaz jakin dezadala. Norbaitek honelako zerbait duela uste badu, gure Jauna gorets dezala eta eska diezaiola azkeneko hau, irabazia berarentzat izan ez dadin.
‎Jaunak hain goi mailara igotzen dituenez gero, zerbitza dezatela hartan, eta ez daitezela zokoratu; erlijiosoak izan arren, lagun hurkoari lagundu ezin badiote, batez ere emakumeek, erabaki sendoaz eta arimen aldeko desira gartsuez, haien otoitzak indarra izango du eta, beharbada, nahi izango du Jaunak bizitzan edo heriotzan on egin dezaten, frai Diego santuak orain egiten duenez; bera anaia ez mezakoa zen eta zerbitzatu baino besterik ez zuen egiten, eta hil zenetik hainbeste urte igaro ondoren, haren oroipena pizten du Jaunak eredu izan dakigun. Gorets dezagun Haren Maiestatea.
‎Uste dut egoera arriskutsua dela, Jainkoaren errukia ikusten dugun bezalakoa izan arren, sarri ikusten baitugu aitortzarik gabe bekatuan hiltzen direla. Gorde gaitzala Haren Maiestateak, ene alabak, Bera dena delako, hain egoera arriskutsuan egotetik.
‎Beraz, Jaunaren maitasungatik eskatzen dizuet, otoitz egin diezaiozuela Haren Maiestateari entzun gaitzan honetan. Neuk ere, ezereza naizen arren, halaxe eskatzen diot Haren Maiestateari, beraren aintzarako eta beraren Elizaren onerako baita; hona nire desirak.
‎zure Semearen alde ere, Hura ez baita sekula bere alde irtengo. Izan gaitezen gu geu, ene alabak, ausarkeria bada ere, garen bezalakoak izanik; baina Jaunak eskatzeko agintzen digula kontuan izanik, agindu honi men eginik, Jesus onaren izenean eska diezaiogun Haren Maiestateari, honelako mesede handia bekatariei eginez ez baitzaio geratu besterik egiteko, haren bihotz errukitsuak nahi dezala eta jar dezala erremedioa, hainbesteko tratu txarrik har ez dezan. Eta haren Seme santuak, oparitzat sarri sarri eskain dezagun, hain bitarteko ona jarri zuenez gero, baliagarri izan dadila dohain preziatu hau, luterotar hauen artean Sakramentu guztiz Santu hau zegoen tokietan egiten diren bezalako gaitz handi handi eta lotsagabekeriak, elizak suntsituz, hainbeste apaiz galduz, sakramentuak kenduz, aurrera joan ez daitezen.
‎Zer den, gero, baterako eta besterako fedea hain lotan edukitzea, ez baitugu lortzen ulertzea zein ziur hartuko dugun zigorra, ezta zein ziur hartuko dugun saria ere! Horregatik ongi da, ene alabak, Gure Aita esatean zer eskatzen duzuen jakitea, Aita Betikoak ematen badizue, ez diezaiozuen uko egin, eta pentsa dezazuen ea ongi datorkizuen, eta ongi ez badatorkizue, ez ezazue eska, baizik eta eska ezazue Haren Maiestateak argi egin diezazuela; izan ere, itsu gaude eta gogorik gabe bizia emango dizuen janariak jateko; heriotzara eramango zaituztenak jateko ez, ordea; eta hain arriskutsua eta hain betikoa den heriotzara!
‎4 Jainkoarren eskatzen dizuet, inola ere ez dadila pentsamendua ibili honetan, limosnaren inguruan. Eta txikienak, halakorik etxe honetan ikusiko balu, oihu egin biezaio Haren Maiestateari eta gogorarazi nagusiari. Apaltasunez esan biezaio bide okerretik dabilela; eta hain oker ibili ere, non apurka apurka galduz baitoa benetako pobretasuna.
‎Nik uste dut, gurutze astuna nahiz arina eraman ahal izateko neurria, maitasuna dela. Beraz, ene ahizpak, maite baduzue, saia zaitezte hain Jaun handiari esaten dizkiozuen hitzak gizalege hutsezkoak izan ez daitezen, baizik eta eginahalak egin itzazue Haren Maiestateak nahi duena sufritzen. Izan ere, borondatea beste era batera ematea, bitxia erakutsi eta ematera joan eta har dezala eskatzea litzateke, eta hartzeko eskua luzatzen duenean, berriro zuk ongi bai ongi gordetzea.
‎Gauza hauek guztiek, berekin batera dakarten on handiaz gainera, asko laguntzen dute elkarrekiko bake eta harmoniarako, Jainkoari eskerrak, orain esperientziaz ikusten dugunez. Aurrerantzean ere beti hala eraman beza Haren Maiestateak; izan ere, izugarria litzateke kontrakoa, eta guztiz latza eramateko, gutxi eta gaizki konpontzen direnak; Jainkoak ez beza baimendu horrelakorik.
‎Beraz, Jaunaren maitasungatik eskatzen dizuet, otoitz egin diezaiozuela Haren Maiestateari entzun gaitzan honetan. Neuk ere, ezereza naizen arren, halaxe eskatzen diot Haren Maiestateari, beraren aintzarako eta beraren Elizaren onerako baita; hona nire desirak.
‎zure Semearen alde ere, Hura ez baita sekula bere alde irtengo. Izan gaitezen gu geu, ene alabak, ausarkeria bada ere, garen bezalakoak izanik; baina Jaunak eskatzeko agintzen digula kontuan izanik, agindu honi men eginik, Jesus onaren izenean eska diezaiogun Haren Maiestateari, honelako mesede handia bekatariei eginez ez baitzaio geratu besterik egiteko, haren bihotz errukitsuak nahi dezala eta jar dezala erremedioa, hainbesteko tratu txarrik har ez dezan. Eta haren Seme santuak, oparitzat sarri sarri eskain dezagun, hain bitarteko ona jarri zuenez gero, baliagarri izan dadila dohain preziatu hau, luterotar hauen artean Sakramentu guztiz Santu hau zegoen tokietan egiten diren bezalako gaitz handi handi eta lotsagabekeriak, elizak suntsituz, hainbeste apaiz galduz, sakramentuak kenduz, aurrera joan ez daitezen.
‎Orain sinesten dut ez dagoela maitasuna baino erremedio hoberik. Jainkoak eman diezagula Haren Maiestatearen bidez? (427 gut., 10 zenb.).
‎zure Semearen alde ere, Hura ez baita sekula bere alde irtengo. Izan gaitezan gu geu, ene alabak, ausarkeria bada ere, garen bezalakoak izanik; baina Jaunak eskatzeko agintzen digula kontuan izanik, agindu honi men eginik, Jesus onaren izenean eska diezaiogun Haren Maiestateari, honelako mesede handia bekatariei eginez ez baitzaio geratu besterik egiteko, haren biotz errukitsuak nahi dezala eta jar dezala erremedioa, hainbesteko tratu txarrik hartu ez dezan. Eta haren Seme santuak oparitzat sarri sarri eskain dezagun, hain bitarteko ona jarri zuenez gero, baliagarri izan dadila dohain preziatu hau, luterotar hauen artean Sakramentu guztiz Santu hau zegoen tokietan egiten diren bezalako gaitz handi handi eta lotsagabekeriak, elizak suntsituz, hainbeste apaiz galduz, sakrametuak kenduz, aurrera joan ez daitezen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia