Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 101

2001
‎Balzacek kendu zizkidan gelditzen zitzaizkidan azken zalantzak. Papera eta boligrafoa eskatu, gondola ibai ertzean geldi zezaten erregutu, eta Aita Zaindarien artean egondakoan ikasitakoa praktikan jartzea beste erremediorik ez nuela etsirik, lanerako prestatu nintzen, baldintza literario bakar bat ezarriz: konforme, baina nire bukaerak ez du happy end ik edukiko.
2002
‎Joselu artega zegoen, eta eskunarruen soka muturrei heltzen zien esku biez, atzamarretarako jolas berriren bat asma zezaten erregutuko balie moduan.
2004
‎Lady Anna begien aurrean izan zuen lehen egunean ere dardara berezia sentitu zuen Nadiak sabelean. Zarkok hari zirkuan sartzeko proba egin zion egunean lorik ezin eginda ibili zen Nadia, eta gauerdian karabanatik irtenda emakume eder hark Zarkoren ezetza jaso zezala erregutu zion zeruan dar dar egiten zuen izar bati. Handienari.
2005
‎Jarraian, nire familiagan pentsatu dut, zer gertatuko ote zitzaien horrenbeste maite ditudan senitartekoei? Nik edukiriko baino patu hobea izan zezaten erregutu diot Jaungoikoari eta jarraian etsipenaren menpe, negar malkoei ezin eutsiaz, garrasika hasi naiz, eskuak burura eramanaz. Zergatik hau guri?
‎1927 urtean, Bessie Smith abeslariak aulki elektrikora eraman zezaten erregutzen zuen, ohikoa zuen graziari ironia eta ausardia dosia gehituz Send me to the electric chair kantua modan jarri zuenean. Emakume beltz batek halakorik abestea probokazio galanta zen garai hartan:
‎Konta diezadan erregutu diot, sinesten hasteak bultzatu egin nau. Erantzuna, aldiz, nahikoa hotz.
2006
‎Nire lagunak, hitzik ez. Hil zezatela erregutzeraino torturatu zuten. Ez zuen inor salatu.
2007
‎Candik ez zuen lagunaren eskua askatu. Hari begira begira zegoen, gora tira egin zezan erregutuz bezala.
‎Orkatilen azpian kirol poltsa bat zeukan, walkmandun gaztearena, nonbait, ondoan segitzen baitzuen, hau egin eta hura egin, aholkulari. Gigi egunkari bat astintzen ari zen bere aurpegi gainean, kuxkuxero hurbildutako jendeari bakean utz zitzan erregutu bitartean:
2008
‎Ameriketako Estatu Batuetako presidentetzarako hauteskundeak amaitu eta hiru egunetara, langabezia igo egin zen, hipoteken betearazpenak ez ziren indargabetu, eta herrialdeko ekonomiaren zutabeetako batek General Motors (GM) konpainiak dirua eman ziezaion erregutu zion Kongresuari, hondamenditik salbatu ahal izateko. Ford eta Chrysler etxeak ere batu zitzaizkion eskaleen abesbatza hari.
‎Al Ualeed gunean, Irakeko basamortuan, egoera okerragoan dira, laguntzaileak ezin baitira heldu. Oinaze honetatik atera gaitzazue erregutu dio Al Tarifeko errefuxiatuak AIren ordezkaritzari.
2009
‎Erakundeei eta Gobernuari piratak bidal ditzatela erregutzen diet, infernu honetatik aterako gara horrela, berretsi zuen.
‎Yakouba prest da, aiztoa eskuetan erasorako keinua egin du, baina lehoiak itxaroteko eskatu dio, gorputz osoan dituen zauriak erakutsi dizkio eta dagoela esan. Hausnartzeko beta har dezan erregutu dio: edo osperik gabe hiltzen nauzu eta zure haurrideek gizontzat hartuko zaituzte, edo bizirik uzten nauzu eta zuhaurrentzat, zinez handiturik aterako zara.
‎hautagaia menpeko esaldi batekin ausartzen da, eta ez boto emaileak, ez hautagaiak berak ez daki abentura hori non bukatuko den. Boto emaileak, izerdi hotzetan, esaldia ondo bukatu dezala, dagokion aditzarekin asma dezala erregutuko du. Ze, nola diren gauzak, boto emaile euskaldunak sentitzen du ez duela eskubiderik hautagaiari euskaraz txukun eta egoki hitz egin dezan eskatzeko; eta are, hautagaiak euskaraz egiten badu, akatsa berak egin balu bezala bizitzen du, min hartzen du, euskarak hizkuntzen ligan milagarren partida galdu balu bezala.
‎Hildakoen senitartekoek salatu dutenez, halaber, polizia gisa aurkeztu ziren bahitzaileak senar emazteen aurrean. Horiek azaldu dutenez, bost edo sei gizon Dzhabrailovengana hurbildu eta eurekin joateko agindu zioten; senarra bakarrik eraman ez zezaten, beraiekin eraman zezatela erregutu zien emazteak haiei.
2010
‎Dardarti zabaldu zuen euritako morea, zeina Iñigok berehala kendu baitzion eskuetatik, altuenak eramatea hobe zela esanez. Besotik heldu eta ahal bezainbat arrimatu zen mutilaren gorputzera, inoiz egia biluztuz gero, barka ziezaion erregutuz edo. Gora so egin zuen segidan, zeruari ere barkamena eskatu nahian apika, baina ez zuen oskarbirik topatu, ezta zeru euritsu bezain ilunik ere.
‎Behin eta berriro dihardut istripua ikusten, abestiak amaierarik izan ez dezan erregutzen, Peruren garrasiari nirea gehitzen. Veronika madarikatzen.
‎Ez dut inoiz koadrorik erakutsiko. Nire intimitate hau hautsiko banu, ez nuke inoiz gehiago pintatuko, esaten zuen, ingurukoek koadroak erakuts zitzan erregutzen ziotenean.
2011
‎Nola kexa zitekeen esaten zion, zapia esku artean bihurrituz, berriz ere gaztea zela eta ez zuela hil nahi erantzuten ausartu zenean. Jende asko ikusirik zegoela bera, oinazez oihuka, Jainkoari eraman zezala erregutzen, eta ea zertaz kexatzen zen hark borondate mugagabez oinazerik gabeko heriotza eskaintzen bazion. Azkenean etsi egin behar izan zuen, dena prest baitzegoen, zerraldo aberatsa ere bai, oso ondo zituen gogoan haren zehaztasunak, kaobaren distira, urrezko hornidurak, erabat arrotzak egiten zitzaizkion inizialak, I.A..?, eta eskela, loreak eta hilobia, marmolezkoa, amak esaten zuenez?, eta eskatu zion oinetako beltz muturluzeak janzten uzteko behintzat, eta jantzi ondoren, narda ikaragarria gaindituz, zerraldoan sartu zen.
‎Heriok azkar aurki zezan erregutu zion.
‎a) Quebeceko hizkuntz politikaren gako nagusia bertako komunitate frantsesaren botere ahalmenean zetzan, hori gabe ez zuten lortuko eskuratu nahi zutena, aurretiaz gertatu zitzaien bezala: alegia, hiztunen borondate hutsean oinarritutako politikak ez zuen arrakastarik izan hauei frantsesaren aldeko hizkuntz jokabidea eduki zezaten erregutuz; b) frantsesa biziberritzeko plangintza orobiltzailea arrakastatsua izan zen, baina ez zen antzeko deus egin Quebeceko lurraldean aurretiaz eta jatorriz bizi ziren amerindiar hiztun herriekin. Política del lenguaje y planificación para los pueblos ameríndios:
‎Urratsa azkartu zuen, hala ere kala ez zegoen hurbil. Lagunek sua piztuta izan zezaten erregutu zuen Tuercasek, batzuetan su txikia egiten zuten gasoila erabiliz, adarrak eta itsasoak botatako enbor zaharrak bertan errez.
‎Nik ez dakit denok geunden urduritasun egoeragatik izango zen ala gutako norbaiten adarjotzea zen, baina kontua da nik ez dudala sekula ikusi gurea bezain mahai arinik, gure eskuen azpian hain bortizki inarrosten zenik, horma batetik bestera oldartuz, ekaitzak astinduriko itsasontzia balitz bezala; halako eskandalua jartzen genuen ze gure gurasoak etortzen baitziren beste jolas moduren bat aurki genezan erregutzera. Esaten ziguten mahai madarikatu haren triki traka eta fusil tiroen danbadak benetan jasanezinak gertatzen zitzaizkiela eta zahartzaroari hori baino begirune gehixeago zor zaiola.
‎Ezin da gehiago zehaztu, baina, hori pentsatzera garamatzate astekarian lerro artean irakur daitezkeen mezu batzuek. Izan ere, zutabe oso esanguratsu bi plazaratu ziren 1891ko abenduko zenbaki ondoz ondoko bitan, kolaboratzaileek euskaraz idatz zezaten erregutuz. Mintza gaitez Eskuaraz izan zen lehenengoaren izenburua, eta Goazin eskuaraz bigarrenarena.
2012
‎gaztelaniazkotik egiteko agindua eman nuen. Eta hara non, frantsesezko bertsioa irakurri ahala konturatu nintzen hura gaztelaniazkoa baino dezente hobea zela; hala, argitaletxe ingeles batek obraren inguruko interesa adierazi zuenean, abiapuntutzat frantsesezko itzulpena har zezatela erregutu nien.
‎Horren garbi ikusi nuen hori, ezen ezerk ez baitzidan eman halakorik ez egiteak baino poz handiagorik, orduan arrazoiak ikusten bainituen uste izateko, hura eginez gero, nirea hilketa basatia baino bekatu txikiagoa ez zela izango. Belaunikatu eta apal apal eman nizkion eskerrak Jainkoari, odolezko bekatutik libratu ninduelako; Bere arduraren babesa eman ziezadan erregutu nion, basatien eskuetan eror ez nendin, edo eskuak haien gainean jar ez nitzan, neure burua babesteko Zeruko dei argiagorik entzuten ez nuen bitartean.
‎Zortzi urte zeramatzan pepinoetatik eguzki izpiak ateratzeko proiektuan sartuta, eta izpi horiek, hermetikoki itxitako ontzietan ipini ondoren, airea berotzeko kanpora aterako lirateke uda hotz eta txarretan. Beste zortzi urteren buruan, zalantzarik gabe, Gobernariaren lorategiak prezio egokian eguzki argiz hornitzeko gai izango zela esan zidan; baina kexu zen bere gordailua urrituta zegoelako, eta asmamena suspertzeko zerbait eman niezaion erregutu zidan, batez ere, aldi hartan pepinoak oso garesti zebiltzalako. Erregalu txiki bat egin nion, nire jaunak horretarako emana zidan diruaz, ezagutzen baitzuen ikustera joaten zitzaizkion guztiei eskean aritzeko ohitura hori.
‎Goiz batez, askatasuna lortu eta hamabosten bat egunera, Reldresal, Isilpeko Arazoetarako Idazkari Nagusia (haiek esaten duten bezala) etxera etorri zitzaidan zerbitzari bakar bat lagun zuela. Bere zalgurdiak handik urrutixeago itxaron ziezaiola agindu zuen, eta ordu beteko entzunaldia eman niezaiola erregutu zidan niri; berehala onartu nion, bere maila eta meritu pertsonalengatik, baita mesede handi asko egin zidalako ere nik Gorteari igorritako eskarien inguruan. Lurrean etzateko prest nengoen, erosoago iritsi ahal izan zedin nire belarrira, baina nahiago izan zuen neure eskuan har nezan gure hizketaldirako.
‎Blefuscuko errege portura eramateko izan nituen eragozpenak kontatuz, non jendetza handia agertu baitzen ni iristean, guztiz txundituta geratu zirenak hain itsasontzi erraldoia ikusita. Ontzi hura nire bidean zorte onak jarri zuela esan nion Enperadoreari, norabait eraman nintzan gero handik neure sorterrira itzuli ahal izateko, eta haren ekipamendurako materialak lortzeko aginduak eman zitzala erregutu nion, baita irteteko baimena ere; zenbait agiraka atseginen ostean, ederretsi zion eskatutakoa emateari.
‎Inor baldin badago behean, hitz egin dezala. Ingelesa nintzela erantzun nuen, patu beltzak inoiz izakiren batek jasandako zoritxarrik handienera ekarria eta, zeru lurren izenean, ziega hartatik atera nintzatela erregutu nien. Salbu nintzela erantzun zuen ahotsak, nire kaxa haien ontziari lotua baitzegoen; eta arotza berehala iritsiko zela eta zerraz zulo bat, ni kanpora ateratzeko behar bezain handia, egingo zuela estalkian.
‎Lau liztor ezten, arotzen iltzeak bezalakoak; Erreginaren orrazkondo batzuk; eta egun batez hain eskuzabal erregalatu zidan urrezko eraztun bat, bere txirkandatik atera eta buru gainera bota zidana lepoko gisa. Bere arduren truke, eraztun huraxe hartzea atsegin izan zezala erregutu nion kapitainari, baina ezezko biribila eman zidan. Ohorezko dama baten behatzetik neure eskuez kendutako maskur bat ere erakutsi nion; Kent-eko sagar baten tamainakoa zen gutxi gorabehera, eta hain gogortua zegoenez, Ingalaterrara itzuli nintzenean, edalontzi eran hustu eta zilarreztatzera eraman nuen.
‎Gure aurpegieragatik ingelesak ginela jakin zuen eta, bere hizkuntzan zitzipitzika mintzatuz, bizkarrez bizkar elkarlotu eta itsasora botako gintuztela zin egin zuen. Nik nahikoa ongi hitz egiten nuen holanderaz; nor ginen esan nion, eta kristau eta protestante ginela eta aliantza estuan 62 zeuden auzo herrietakoak ginela kontuan izanda, kapitainekin hitz egin zezala erregutu nion, gutaz pixka bat erruki zitezen. Horrek amorru bizian jarri zuen, bere mehatxuak errepikatuz eta lagunengana bihurtuz, oso sutsu hitz egiten zielarik, japonieraz uste dut, Christianos hitza sarri erabiliz.
‎58. Eguzkiaren gurdia eramaten utz ziezaion erregutu zion Faetonek Apolori, baina, lurrera gehiegi hurbildu zelarik, Jupiterrek tximistaz jo eta zerutik Eridano ibaira bota zuen buruz aurrera.
‎Agindu hauek guztiak behar bezala betearazi ziren, eta hiru astetan aurrerapen handia egin nuen haien hizkuntza ikasten; denboraldi honetan Enperadoreak sarri ohoratu ninduen bere ikustaldiekin, eta atsegin zuen niri irakasten maisuei laguntzea. Nolabait hasiak ginen jadanik elkarrekin hizketan, eta mesedez askatasuna eman ziezadala erregutzeko izan ziren lehen hitzak, egunero errepikatzen nizkionak belauniko jarrita. Uler nezakeenez, denbora kontua zela erantzuten zuen hark, ez zela erabaki behar bere Kontseiluaren aholkularitzarik gabe, eta lehenengo nik lumos kelmin pesso desmar lon emposo, hau da, bakea zin egin behar nuela berarekin eta haren erresumarekin.
‎Ehunka jausi ziren lurrera hilda bezala, eta Enperadorea bera ere, nahiz eta zutik geratu, ezin izan zen suspertu aldi batean. Zimitarra bezalaxe eman nizkion bi pistolak ere, eta gero bolbora eta balen zorroa, lehenengoa sutatik urruti eduki zezala erregutuz, txinpartarik txikienak ere piztu egin baitzezakeen, airean bidaliz jauregi inperiala. Era berean, erlojua ere eman nion, ikusmin handia baitzuen Enperadoreak, eta pertikan bizkar gainean edukitzeko agindu zien bere alabardarietako bi handienei, garraiolariek Ingalaterran garagardo upela eraman ohi duten bezala.
‎Jaun Bikain haiek pixka batean entretenitu eta poz pozik eta txundituta utzi nituenean, beren ugazaba Enperadoreari nire goraintzi apalak emateko ohorea egin ziezadatela erregutu nien; izan ere, beraren bertuteen ospeak, arrazoiz, betea baitzuen mundu osoa mirespenez, eta nik erabakia nuen neure sorterrira itzuli aurretik berari bisita egitea. Beraz, gure Enperadorea ikusteko ohorea izan nuen lehen egokieran, Blefuscuko monarka ikusteko baimena erregutu nion, ontzat eman zidana baina hoztasun handiz, argi eta garbi nabaritu nuenez; ezin nuen, ordea, zergatia asmatu, norbaitek isilka misilka esan zidan arte enbaxadore haiekin izan nuen elkarrizketa gaizki-nahiaren erakusgarritzat aurkeztu ziotela Flimnap eta Bolgolamek, ziur nagoen arren nire bihotza guztiz libre zegoela horrelakotik.
‎Egun batez, Maiestate Inperialak, nire bizimoduaren berri izan ondoren, berak eta bere Erregina Emazteak, Odol Printze eta Printzesa gazteekin batera, nirekin afaltzeko zoriona (hitz hauxe erabili zuen) izan zezatela erregutu zidan. Hala, bada, etorri ziren, eta mahai gainean jarri nituen goi aulkietan, neure aurre aurrean, beren jagoleak inguruan zituztela.
‎Baina Maiestate Inperialak, heriotza zigorraren kontra zegoelarik zeharo, atsegin izan zuen esatea, begien galera zehapen arinegitzat zeukanez Kontseiluak, besteren bat ere ezar zitekeela geroago. Eta zure adiskide Idazkariak, berriro entzun ziezaiotela erregutu ondoren apalki, eta zure mantenuagatik Maiestateak zituen gastu handiei buruz Altxorzainak esandakoei erantzunez, adierazi zuen, Altxorzaina bera izanik Enperadorearen diru sarrerak bere esku zituen bakarra, erraz aurre egin ziezaiokeela arazoari, hornizioak poliki poliki murriztuz; hala, behar hainbat elikagai ez izateagatik, ahuldu eta indargabetu egingo zinela, eta apetitua galduko, e...
‎Horrek beste entretenimendu bat dakarkit gogora, astiordu asko eman nituena. Bere Maiestatearen orrazkondoak gorde ziezazkidala erregutu nion Erreginaren mirabeari, zeinetatik denboraz multzo dezentea bildu bainuen; eta, nire adiskide arotzarekin kontsultatu ondoren, niretzat lantxoak egiteko agindu orokorra baitzuen?, kaxan neuzkanak baino handiagoak izango ez ziren bi aulki armazoi egiteko argibideak eman nizkion, eta gero ziri mehe batez zulotxoak egiteko nik bizkarraldeak eta eserlekuak jarri nahi nitueneko inguru guz... Amaitu nituenean, Erreginari oparitu nizkion, eta honek, bere gelan gorde zituelarik, bitxikeria gisa erakutsi ohi zituen eta, hain zuzen ere, ikusten zituen edonor geratzen zen txundituta.
‎Alabaina, Emmak isildu egiten zituen bere nabarmenkerietarik asko, hala esate baterako bera Rouera eramateko tilbury urdin bat edukitzeko gogoa, zaldi ingeles batek tiraturik eta bota ifrentzudunez jantzitako «groom» batek gidaturik. Justin izan zen apeta hori iradoki ziona, bere etxean mirabe gisa har zezan erregutuz; eta, gabezia honek elkarraldi bakoitzeko etorreraren plazera murrizten ez bazuen ere, itzuleraren mindura handiagotzen zuen eskierki.
‎–Zeure asmoari uko egin diezaiozun erregutzera etorri natzaizu, Érard jauna, ez dezazula salaketarik aurkeztu zure suhiaren heriotza dela eta. Oso larria da.
‎" Ezerk ez gaitu inoiz, pausoz pauso eta orriz orri, Hegelen Etorkizuneko aparteko ibilbidea jarraitzetik salbatuko... Beste behin ere guztiei liburu hau irakur dezaten erregutzen diet". Zerrenda horri, Rebecca Comay ren Mourning Sickness (Palo Alto:
‎Atzo. Edo hobe, lekuak hustu zitzan erregutu nion. Ez nituen jasaten ahal bere ordreak, manuak, erabakiak.
‎Ez nion konfiantzarik egiten Elgebeltz jaunari. Sinesten nuen Jana gizon boteretsuaren sotoan kuzkurturik eta erdi gose harrapatuko nuela, Nolwenek ideia hori burutik kendu nezan erregutzen zidan arren. Telefilm amerikar sobera irentsia nintzen.
‎Ez nintzen etxeratzeko ordua luza zezan erregutzera ausartzen, nire erreguek ataka estuan jar ez zezaten, erreguon nirekoikeria agerian ez uztearren, entzungor eginez gero gure harreman orbangabean arrakala ñimiño baina ezabaezina eta betirakoa sor zitekeen beldur. Bakardadeari zorionezko luzapen segundo batzuk ebasteko Andrej Wajda ezagutzen ote zuen galdegingo nion, berak ere klaseko beste ikaskideek bezala Almodóvar aipatu eta goretsiko zidan beldurrik gabe, bai noski, ez dut maite ordea, metro ahoak irensten zuen arte.
2013
‎Inguruetatik etorri berriak batzuk, bertan aspaldidanik errotutakoak besteak. Kontatu zidan, amonak, 24 urte eskas eta bi haurtxo eskutik zeramatzalarik, bata bera eta bestea gure aita, agintarietako batengana jo behar izan zuela uzkurtuta, Zaragoza ondoko herri batera gurasoenera joaten utz ziezaioten erregutzera; Tolosan sortua izanagatik ere, han ez zuelako momentuz atea nori jo.
‎Charlottek zer edo zer erantzuteko astia izan baino lehenago Kitty ere elkartu zitzaien albiste berberak emateko, eta, hirurok gosari gelara sartu zirelarik, Bennet anderea aurkitu zuten bertan bakar bakarrik, eta bera ere hasi zen gai horretaz gora eta behera, Lucas andereñoari errukia galdatuz eta bere lagun Lizzyren gogoa familia osoaren nahiaren alde jar zezan erregutuz.
2014
‎Alcide Jolivet berehala hasi zen marinel zaharrarekin solasean, eta bai bera bai bere laguna almadian eraman zitzan erregutu zion. Nahi zuen prezioa jartzeko, ordaindu egingo ziotela, eskatzen ziena eskatzen ziela.
‎Jainkoari esker, izurriterik edo goseterik nozitu beharrik ez dute izan orain arte, eta arrazoiak baditut horrelakorik izango ez dela pentsatzeko; gainera, borroketan ikusi eta miretsi egin dut haien kemena. Nire hitzak entzuten ari zara, merkatarien buru jauna, eta haiei helaraz diezazkiezula erregutzen dizut.
‎Eskuetara iritsi da. Euskararen munduak biratzen jarrai dezan, bultzada gogor bat emateko agindua emanez, Euskara ferekatu eta maitatu dezaten erregutuz. Hortan dabiltza nire hatz puntak, kilimaz kilima, euskal irria kutsatu guran.
‎Isabelleren autoan amaren eta anai arreben alboan zihoala, irratian iragarkia eman zezatela erregutzen zuen. Zein gauza ederra izango zen bat batean bere ahotsa aditzea.
2015
‎Gau guztian zehar bezala, soilik leihotik zelatan. Iluntasunak niretzat tiro bat bueltan itzul zezala erregutuz.
‎Gerrak harrotzeko baino lotsatzeko arrazoi gehiago ematen zizkion fusila hartu beharrean aurkitzen zenari. Eta hala ere, etxera onik itzultzeko modua egin zezala erregutu zion Jainkoari. Bizirik gorde zezala Ugalde, eta baita beraiek denak ere, komeni bazen.
‎Beno, norbaitek sinistuko ez balu ere halaxe da, eta horrelaxe sortu ohi dira adiskidetasun berriak. Damianok harekin joaten utz ziezaion erregutu zion, eta merkatariak baietz; batak zorrak kitatzeko bidea ikusi zuen horrela, eta besteak bidaidea kausitzeko aukera.
‎Sabas Ameriketatik Ardibasorantz zekarren itsasontzian atxilotu zutenean, honen emazte Julek harekin batera atxiloketa pairatzea aukeratu bezala, Amelek ere, diru ordainketa egiteko hitzartutako elkartzegunean itxarongo du Tomasengana eraman dezatela erregutzeko bahitzaileei. Eskaria onartu ziotenez, bahituta zeukaten tokian batuko dira senar emazteak.
‎Amelek ere, Julek bezala jokatzen du. Senarra bahitu ziotenean ezkutatuta zeukaten lekura eraman zezatela erregutzen duen Amelek, bahitzaileak beraiek zurturik uzten dituen mendi ibilera luze eta neketsua egingo du.
‎5 Haren etxekoen berri gehiago jakiten saiatu nintzen. Hobeki jabetu nintzen hondamendiaz, eta gizagaixoak ez zuela hainbesteko errurik ikusi nuen; zorigaiztoko emakumeak aztikeriak jarri zizkion kobrezko idolotxo batean eta bere maitasunarren idunetik zintzilik erabil zezala erregutu zion, eta inor ez zen gai izan hari hura kentzeko.
‎3 Ez dakit zer idazten didaten, apaizarekiko eta kapilauekiko auzia dela-eta; Santa Justakoa izango da. Zer den jakinaraz diezadala erregutzen diot berorri.
‎4 Ama prioreari luze hitz egiten diodanez gero (gaur hau idazteko beste gutunik ez izateko zori ona izan dut eta berak esango dio berorri hemen falta dena), noizbehinka idatz diezadala erregutu baino besterik ez diot esango, poz handia hartzen baitut. Berorri eman diezaiola Jainkoak nik opa diodan poza, amen.
‎Prezio hain estimagarriagatik, nork ez ditu maitatuko? Horrela egin dezala erregutzen diot nik berorren gorentasunari, eta kontuan izan dezala laster amaitzen dela guztia eta betiko iraungo ez duten gauza guztietatik askatuz joan dadila.
‎2 Muin egiten diot eskuetan berorri, eta gutun hau berari egina balitz bezala har dezala, eta jakin beza, nonahi nagoela ere, egiazko zerbitzaria duela nigan. Eta Frantziska Ramírez andereari ere gauza bera esan diezaion erregutzen diot berorri. Berorien berri ama priorearen bidez dakidanez gero, ez naiz nekatu horiei idazten; eta, egia esan, askotan, hainbeste gauzatan aritu beharra dut-eta, ezin.
‎3 Nire nebek zalaparta handia darabilte ni beraiekin joan nadin, batez ere Lorenzok; behar den denbora guztia itxarongo duela hemen dio, gure aita pixka bat bigun dagoela baitirudi. Nik ez dut egiten isildu eta Jaunari bere zerbitzurako hoberena dena eta gogokoen zaiona bihotzean ezar dezala erregutu baino besterik, hauxe baita poza emango didana, eta hor ere egin dezatela horrela, mesedez. Esan biezaie nire alaba horiei, eta Jainkoak ordain diezaiela alaitasuna:
‎(?) Haren etxekoen berri gehiago jakiten saiatu nintzen. Hobeto jabetu nintzen hondamendiaz, eta gizagaixoak ez zuela hainbesteko errurik ikusi nuen; zorigaiztoko emakumeak aztikeriak jarri zizkion kobrezko idolotxo batean eta bere maitasunarren idunetik zintzilik erabil zezala erregutu zion, eta inor ez zen gai izan hari hura kentzeko(?). Hau jakin nuenean, hari maitasun handiagoa erakusten hasi nintzen.
‎1973ko maiatzaren 1.ean, Monteagudoko sukurtsalaren inaugurazio ekitaldian, Urmenetak aditu egin zien Jesus Otsoa eta Frantzisko Jarauta erretiratuei, aipu zutela halako antzekotasuna Iruñeko Udal dantzariak ematen ari ziren dantzen, eta tokiko lehengo makil dantzaren artean. Behin Iruñean, Jose Maria Jimeno Juriorengana jo zuen berehala, gaia iker zezala erregutzera. Bion loria, ediren zutenean Joseliko Jarauta dantzariaren testua, Gamazada garaikoa.
‎" Nola kexa zitekeen esaten zion, zapia esku artean bihurrituz, berriz ere gaztea zela eta ez zuela hil nahi erantzuten ausartu zenean. Jende asko ikusirik zegoela bera, oinazez oihuka, Jainkoari eraman zezala erregutzen, eta ea zertaz kexatzen zen hark borondate mugagabez oinazerik gabeko heriotza eskaintzen bazion. Azkenean etsi egin behar izan zuen, dena prest baitzegoen, zerraldo aberatsa ere bai –oso ondo zituen gogoan haren zehaztasunak, kaobaren distira, urrezko hornidurak, erabat arrotzak egiten zitzaizkion inizialak, I.A.–, eta eskela, loreak eta hilobia –marmolezkoa, amak esaten zuenez–, eta eskatu zion oinetako beltz muturluzeak janzten uzteko behintzat, eta jantzi ondoren, narda ikaragarria gaindituz, zerraldoan sartu zen.
2016
‎maite duela eta utzi ez dezala erregutu. Hautatu zer jarrera hartuko duen.
‎Egoerak hobera behar zuen egin, eta jomuga hari jarraiki langile batzuk udaletxera zuzendu eta Miralles Gobernadore Zibilak jarrera alda zezan erregutu zuten. Zaragüetak, orduko donostiar alkateak eskakizuna aintzat hartu eta Mirallesi zuzentzeko deliberoa hartu zuen.
2017
‎Une horretan, andrearen begiradak, presioak eta dudek ezkerreko besoa lokartzerainoko zorabioa eragin didate. Alde egin nahi nuke, bakean uzteko eskatu, ez dakidala zer jan oihukatu, eta, azkenik, norbaitek nire ordez erabaki dezan erregutu.
‎Amorantearen begietara objektu gozagarri hutsa sentitzen delako, hark berarengan ikusten duen emazte eredua haragiztatzen saiatzen da. Emazte esanekoaren manera hartzen du orain, mendean har dezala erregutzen dion puta lizunarena gero.
‎Lotarako zerbait eman ziezadatela erregutzen nien. Ez nuen ulertzen drogaz leporaino nindukaten haiei zer kostatzen zitzaien lotarako pilula bat gehiago ematea.
‎Norabait eraman zezala erregutu zion. Baina aitita amamek ez zeukaten desintoxikazio zentroa ordaintzeko dirurik, laurogei mila pezeta ziren hilean, eta lehendik ere zorretan bizi ziren.
2018
‎Erregeren aretoan izandako enkontru lakarretik astebetera, izurritearen kontrako arduradun bakar izenda nintzan erregutu nion.
‎–Zoaz Briskot eta Pillarditengana, erregutu zidan, kontakizunari amaiera emanez?. Ez dizut besterik eskatzen, horixe izango dugu musdetarrekiko azken lotura, eta larruz bildutako fardeltxo bat eman zidan, Briskoti eman niezaiola erreguturik. Atzo erakutsi nizun fardeltxoaren antzekoa zen, Baronet, baina izango dugu aurrerago ere horretarako astirik.
‎izurriteaz joak ziren batzuk, sanoak ziruditen beste batzuk, eta, haien artean, Battis Toberak Errondalena ezagutu zuen, benetan diotsuet, eskuak zapi batean eta gero, esku hauekintxe ukitu nizkion pinportak, sudur honekintxe sentitu nuen haren gorpuko pintura usaina... Ez, ezin izan daiteke beste margolari bat, Errondalek bakarrik nahasten baitu olioa pinturekin, Battis Toberak ondo daki hori, neu bainaiz katedraleko ezker aldeko horman Sein Floreti itsutasuna senda diezaiola erregutzen ari zaion zarpaila...
‎" Zergatik ipini ote nuen iratzargailua hain goiz?" Egun guztian ez du ezertxo ere egin, eta egin nahi duen gauza bakarra egiteko ez du gaitasunik. Horrelako egunetan euria egin dezala erregutzen dio unibertsoari, sentimenduak inguruarekin bat egiteko edo. Eguzkia jaun eta jabe da zeru zabalean.
‎Frantsesez edo gaztelaniaz hitz egin lezakete biek, baina lehen gau horretan, gehiago hitz egin du Tatianak errusieraz, Fakirrak hala eskatuta, eta berak, Tatianak hizkuntza debekatua erabil dezan erregutu diolako, euskaraz esan dizkio hitz batzuk, “panpoxa” edo “monamurtxo”.
2019
‎Titare dotore hau har diezaguzula erregutzen dizugu.
‎Irribarreari ez zion garrantzirik eman. Kafea eskatu heinean, barrako beiratean ikusi zuen Geitosta ere ekar ziezaion erregutu zion. Aldamenean zuen egunkaria hartu eta atzetik aurrera zabaltzeko asmoz, begirada zoliaz orriak azkar pasatu zituen, zazpi orri atzerago kafearen artikulu luzea egokituko zitzaion arte.
‎Eta atzamar potoloekin zanpatzen zizkion lokiak Esterri, hark kokotsean behera dilindan zerabilen adur hariari bere altzora jaregiten zion bakoitzean. Karmelek, bien bitartean, belarri gainetako urkilak disimuluan laxatu eta nagusitzean amari zerion lako ardi hatsik edukitzetik libra zezala erregutzen zion oheburuko eskapularioko Ama Birjinari.
‎Atxikitzen saiatu nintzen, galbahean betiko gordetzen. Zahartzaroko dementziak, hartaraino helduz gero behintzat, usain errepikaezin horrek eragiten zidan zirrara berritu ziezadan erregutu nuen. Ezaguera galduko nuen aldiko, zoriontsu izan nendin, Amatxi bezala.
‎Agurra itzuli gabe autotik jaitsi eta, aitari bizkarra emanez, tailerrerantz zuzendu nituen pausoak. Hogei metro egiterako purrustaldiaz damutua nintzen, baina beranduegi zen jada atzera egin eta aitari lagun ziezadan erregutuz azken saiakera egiteko. Joana izango zen ordurako.
‎Egunsentira bitartean hausnartu zuen; orduan, eguna urratzearekin batera, elizara joan zen. Lur-zoruan ahuspezturik, Jainkoaren aurrean abaildurik, otoitz egin zuen lagun ziezaion erregutuz, sostenga zezan, bere gorputz gaixo ahituak behar beste indar izan zezan semea mendekatzeko.
‎Badu zure adorearen berri eta kondekoratu egin nahi zintuen. Esan dit zuri proposamena barna dezazun erregutzeko. Haren asmoa zuk milizian karrera egitea da".
2020
‎Abel eta Brunoren gonbidapena onartu zuen, eta ez hori bakarrik, haien eskakizun berezia ere: abesti bakar bat abestu behar zuen, eta ez bere karreran zehar lortutako arrakasta anitzetako bat, edo denboran hurbilenetakoa zen baten bat ere, baizik eta, mesedez," Mi razón de vivir" abestu zezala erregutu zioten. Eta Ainhoak baietz esan zuen.
‎Baina lurrak irents nintzan erregutzen nuen hein berean, beste zerbaitek arrunt kontrakoa egin nezan agintzen zidan barren barrendik. Zomorro moduko bat zen, zulatu eta zulatu ari zitzaidana, gero eta mingarriago gainera.
‎Emagina umearen zilbor hestea bereizten ahalegintzen ari den unean iritsi da Ansorena. Matilde lehertu beharrean ari da garrasika, haurra nola edo hala atera diezaioten erregutuz. Medikuak kloroformoz kordegabetzea erabaki du.
‎Urduritasun krisi betean, akta honetan erreproduzitu ezin diren irainak eta mehatxu larriak egotzi dizkie Olcoz jaunak alderdiaren kide batzuei, M. Urricelqui, Jorge Aribe eta Pablo Cortes parlamentariei besteak beste. Mesedez bilera utz dezan erregutu diote baten batzuek; haren osasunerako oso kaltegarri daitekeen aldartean baitago. Olcoz jauna bultzaka aritzen da korro baten erdian baita parlamentari batzuk lepotik heldu eta erasotzen saiatzen da, harik eta hatsanka eta akitua aulkian esertzera behartzen duten arte.
2021
‎Ikusezintasunarekin batera, fideltasunaren gaia da fikziozko itzultzaileenean sarri agertzen den auzietako bat, eta Martutenen ere garrantzi handia duela begitantzen zaigu. Julia ez zen Martinekiko fidela izan bikote harremanean, idazketa tailerreko poeta gazte batekin afera bat izan zuen duela zazpi urte, abandonatua sentitzen baitzen orduan (280, 306 or.). Martinek aferaren berri izan zuen, baina ez abandonatzeko erregutu zion Juliari, eta azken horrek barka ziezaion erregutu zion. Edonola ere, eleberrian sarri gogorarazten da" infidelitate" hura.
‎Aziendetan, aziendetan duk urrea, ez ilargian ez! (Larzabal); Egungo Ebanjelioan aipatzen dizkigu seinale izanen direnak eguzkian, ilargian, izarretan, itsasoan eta lurrean azken juizioko egunaren aitzinean (Lizarraga); Orduan izanen dira seinaleak eguzkian, ilargian eta izarretan, eta lurraren populu guziak izanen dira hersturetan (Haraneder); Eta etxeraino ez zela zabaldu esan zion, etxeko leihorik txikienean gauero ilargitan irakur zezala erreguturik (E. Bustintza); Zerua, zein ederra den.
‎Zure legezko errege honek errendi zaitezen agintzen dizu! (Urkixo); Adierazi zidan ez nendin urrunt haren gortetik, ohoratuko ninduela horren sari (Xarriton); Otoizten haut gurekin gera hadin (Juan Garzia); Armadako amabiak hala egin zedin agindua bazuen, agindua bete eta kito (Jimenez); Lubis eta Pantxo bi anaiek berekin joan nendila eskatu zidaten (Atxaga); Inork inoiz hala egin ez zezan erregutu nuen (Jimenez);
‎Horrela izan da orain arte, eta jakin nahi nukeena gaur egun ere berdin darraien ala ez, gaur egun ere betiko ahobero, harroputz eta bortitzok, gure aita hiltzeko agindua eman edo parte hartu zutenak, gaur egun nire herriaren borondatearen jaun eta jabe diren ala ez. Tamalez, nire koinatak esan diezadakeen bakarra telefonoz hots egin zidan zinegotzi gazteak betikoekin zerikusirik ez duela, eta Euskal Herrian gertatutako azkeneko basakeriak zirela-eta berak eta bere alderdiko zinegotzi kide guztiek salatu eta betikoei mozio baten bidez sala zitzaten erregutu zieten.
‎Banan banan neska guztiek beren damua adierazi zuten, Untonbinderi bota zioten errua eta jantziak itzul ziezazkien erregutu zioten munstroari. Banan banan neska guztiei nori bere jantzia eta apaingarriak itzuli zitzaizkien.
‎Bide horretatik, Euskal Herriko errepublikanismoak beste urrats bat eman du: burujabetza aldarrikatzetik, hau da, gure burujabetzak lapurtu dizkigutenei burujabetza horiek eman diezazkigutela erregutzetik, praktikan jartzera pasatu behar dugu. Elektrikek, gizonek, kapitalak, Espainiak, Frantziak, erdarek... lapurtu dizkiguten burujabetzak berreskuratzen hasteko ordua iritsi da.
‎Andreak Mikeli begiratzen zion, gezurta zezala erregutuz, baina Mikelek mutu jarraitzen zuen. Berdin zen, biak ere hiltzera zihoazen.
‎Gerraren unibertso krudelean, gazteak hil egiten dira, eta haien gurasoek bizirik iraun. Gau batez, Troiako erregea bakar bakarrik menturatu zen etsaien kanpamentura, bere semearen gorpua itzul ziezaiotela erregutzeko, lur eman nahi baitzion. Akiles, hiltzailea, hiltzeko makina, agureaz urrikaldu, eta, agurearen duintasun minduaren irudia bere parean duela, bere aitaz oroituko da, ez baitu berriz ikusiko.
2022
‎Handik astebetera, izotza guztiz urtutakoan eta transbordadorea jartzen zutenean, Simeon ez beste txalupari guztiak ez ziren jada beharrezkoak izango, eta tartariarrak herrixka batetik bestera joateari ekingo zion, dirua eta lana eman ziezaioten erregutzera. Emazteak hamazazpi urte besterik ez zituen, eta ederra zen, ongi bizitzen ohitua, lotsatia; hark ere herrixketan zehar joan behar ote zuen, aurpegia erakutsiz28 eta limosna eskatuz?
‎Horrelako mutila nola zigortuko zukeen deskribatu zidan, misterio korapilatsu bat argitzen ari balitz bezala. Horrexek emango ziokeela, esan zuen, munduko atseginik handiena; eta ahotsa, monotonoki misterioan barneratzen ninduelarik, ia maitekorra bihurtu zitzaion, eta ematen zuen uler niezaiola erregutzen zidala.
‎Bahiketaren bigarren fasean, Morok bere alderdiko politikariei egindako laguntza eskaera lazgarriak aztertzen ditu Sciasciak. Morok bizia salbatu nahi du, bahitzaileen baldin  tzak onar ditzatela erregutzen die bere alderdikideei. Trantze horretan, Estatu Arrazoiaren erabilera zinikoa praktikatzen hasten da makineria politikoa, eta Mororen alderdikideen saldukeriaz arituko da Sciascia:
2023
‎Bigarren albistean, Eliza txatbotarekin izandako elkarrizketek munduaren akabera gertu zegoela pentsatzera eraman zuten Pierre. Eko antsietateak jota, Eliza rekin ezarritako harreman afektiboa muturrera eramanez, Lurraren etorkizuna defenda zezan erregutuz bere buruaz beste egitera iritsi zen gizona. Her pelikulara (2013) salto eginez, bertan gizon bat eta adimen artifizial baten arteko harremanaz hitz egiten zen; ezinezkoa zirudiena bederatzi urte geroago hemen da.
‎Une hauetan, gatazka belikoaren jokatzaileak oso egoera politiko eta militar desberdinean daudela kontuan hartuta, gobernu israeldarraren eta erresistentzia palestinarraren arteko elkarrizketa eta negoziazioa eskatzea klima aldaketak atzera egin dezan erregutzea bezala da. Aitzitik, egin behar dena da gaurko indar korrelazioa aldatzeko lanari ekitea, Palestinarekin elkartasun finkoa bultzatuz eta Estatu sionista israeldarraren eta bere gobernuaren adierazpen guztiak (diplomatikoa, politikoa, soziala, kulturala, kirolekoa...) boikotatuz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
zezala 16 (0,11)
zezan 8 (0,05)
zezatela 7 (0,05)
zezaten 7 (0,05)
ziezaion 7 (0,05)
dezala 6 (0,04)
dezan 6 (0,04)
zitzan 4 (0,03)
niezaiola 3 (0,02)
ziezadan 3 (0,02)
dezaten 2 (0,01)
diezadala 2 (0,01)
ditzatela 2 (0,01)
nintzan 2 (0,01)
ziezadatela 2 (0,01)
ziezaiotela 2 (0,01)
ziezaioten 2 (0,01)
dezatela 1 (0,01)
dezazun 1 (0,01)
diezadan 1 (0,01)
diezaguzula 1 (0,01)
diezaiola 1 (0,01)
diezaion 1 (0,01)
diezaioten 1 (0,01)
diezaiozun 1 (0,01)
diezazkiezula 1 (0,01)
diezazkigutela 1 (0,01)
gaitzazue 1 (0,01)
genezan 1 (0,01)
nezan 1 (0,01)
niezaion 1 (0,01)
nintzatela 1 (0,01)
ziezadala 1 (0,01)
ziezazkidala 1 (0,01)
ziezazkien 1 (0,01)
zitzala 1 (0,01)
zitzaten 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia