Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 37

2004
‎Lady Anna begien aurrean izan zuen lehen egunean ere dardara berezia sentitu zuen Nadiak sabelean. Zarkok hari zirkuan sartzeko proba egin zion egunean lorik ezin eginda ibili zen Nadia, eta gauerdian karabanatik irtenda emakume eder hark Zarkoren ezetza jaso zezala erregutu zion zeruan dar dar egiten zuen izar bati. Handienari.
2011
‎Nola kexa zitekeen esaten zion, zapia esku artean bihurrituz, berriz ere gaztea zela eta ez zuela hil nahi erantzuten ausartu zenean. Jende asko ikusirik zegoela bera, oinazez oihuka, Jainkoari eraman zezala erregutzen, eta ea zertaz kexatzen zen hark borondate mugagabez oinazerik gabeko heriotza eskaintzen bazion. Azkenean etsi egin behar izan zuen, dena prest baitzegoen, zerraldo aberatsa ere bai, oso ondo zituen gogoan haren zehaztasunak, kaobaren distira, urrezko hornidurak, erabat arrotzak egiten zitzaizkion inizialak, I.A..?, eta eskela, loreak eta hilobia, marmolezkoa, amak esaten zuenez?, eta eskatu zion oinetako beltz muturluzeak janzten uzteko behintzat, eta jantzi ondoren, narda ikaragarria gaindituz, zerraldoan sartu zen.
‎Heriok azkar aurki zezan erregutu zion.
‎a) Quebeceko hizkuntz politikaren gako nagusia bertako komunitate frantsesaren botere ahalmenean zetzan, hori gabe ez zuten lortuko eskuratu nahi zutena, aurretiaz gertatu zitzaien bezala: alegia, hiztunen borondate hutsean oinarritutako politikak ez zuen arrakastarik izan hauei frantsesaren aldeko hizkuntz jokabidea eduki zezaten erregutuz; b) frantsesa biziberritzeko plangintza orobiltzailea arrakastatsua izan zen, baina ez zen antzeko deus egin Quebeceko lurraldean aurretiaz eta jatorriz bizi ziren amerindiar hiztun herriekin. Política del lenguaje y planificación para los pueblos ameríndios:
‎Urratsa azkartu zuen, hala ere kala ez zegoen hurbil. Lagunek sua piztuta izan zezaten erregutu zuen Tuercasek, batzuetan su txikia egiten zuten gasoila erabiliz, adarrak eta itsasoak botatako enbor zaharrak bertan errez.
2012
‎gaztelaniazkotik egiteko agindua eman nuen. Eta hara non, frantsesezko bertsioa irakurri ahala konturatu nintzen hura gaztelaniazkoa baino dezente hobea zela; hala, argitaletxe ingeles batek obraren inguruko interesa adierazi zuenean, abiapuntutzat frantsesezko itzulpena har zezatela erregutu nien.
‎Horren garbi ikusi nuen hori, ezen ezerk ez baitzidan eman halakorik ez egiteak baino poz handiagorik, orduan arrazoiak ikusten bainituen uste izateko, hura eginez gero, nirea hilketa basatia baino bekatu txikiagoa ez zela izango. Belaunikatu eta apal apal eman nizkion eskerrak Jainkoari, odolezko bekatutik libratu ninduelako; Bere arduraren babesa eman ziezadan erregutu nion, basatien eskuetan eror ez nendin, edo eskuak haien gainean jar ez nitzan, neure burua babesteko Zeruko dei argiagorik entzuten ez nuen bitartean.
‎Zortzi urte zeramatzan pepinoetatik eguzki izpiak ateratzeko proiektuan sartuta, eta izpi horiek, hermetikoki itxitako ontzietan ipini ondoren, airea berotzeko kanpora aterako lirateke uda hotz eta txarretan. Beste zortzi urteren buruan, zalantzarik gabe, Gobernariaren lorategiak prezio egokian eguzki argiz hornitzeko gai izango zela esan zidan; baina kexu zen bere gordailua urrituta zegoelako, eta asmamena suspertzeko zerbait eman niezaion erregutu zidan, batez ere, aldi hartan pepinoak oso garesti zebiltzalako. Erregalu txiki bat egin nion, nire jaunak horretarako emana zidan diruaz, ezagutzen baitzuen ikustera joaten zitzaizkion guztiei eskean aritzeko ohitura hori.
‎Goiz batez, askatasuna lortu eta hamabosten bat egunera, Reldresal, Isilpeko Arazoetarako Idazkari Nagusia (haiek esaten duten bezala) etxera etorri zitzaidan zerbitzari bakar bat lagun zuela. Bere zalgurdiak handik urrutixeago itxaron ziezaiola agindu zuen, eta ordu beteko entzunaldia eman niezaiola erregutu zidan niri; berehala onartu nion, bere maila eta meritu pertsonalengatik, baita mesede handi asko egin zidalako ere nik Gorteari igorritako eskarien inguruan. Lurrean etzateko prest nengoen, erosoago iritsi ahal izan zedin nire belarrira, baina nahiago izan zuen neure eskuan har nezan gure hizketaldirako.
‎Blefuscuko errege portura eramateko izan nituen eragozpenak kontatuz, non jendetza handia agertu baitzen ni iristean, guztiz txundituta geratu zirenak hain itsasontzi erraldoia ikusita. Ontzi hura nire bidean zorte onak jarri zuela esan nion Enperadoreari, norabait eraman nintzan gero handik neure sorterrira itzuli ahal izateko, eta haren ekipamendurako materialak lortzeko aginduak eman zitzala erregutu nion, baita irteteko baimena ere; zenbait agiraka atseginen ostean, ederretsi zion eskatutakoa emateari.
‎Inor baldin badago behean, hitz egin dezala. Ingelesa nintzela erantzun nuen, patu beltzak inoiz izakiren batek jasandako zoritxarrik handienera ekarria eta, zeru lurren izenean, ziega hartatik atera nintzatela erregutu nien. Salbu nintzela erantzun zuen ahotsak, nire kaxa haien ontziari lotua baitzegoen; eta arotza berehala iritsiko zela eta zerraz zulo bat, ni kanpora ateratzeko behar bezain handia, egingo zuela estalkian.
‎Lau liztor ezten, arotzen iltzeak bezalakoak; Erreginaren orrazkondo batzuk; eta egun batez hain eskuzabal erregalatu zidan urrezko eraztun bat, bere txirkandatik atera eta buru gainera bota zidana lepoko gisa. Bere arduren truke, eraztun huraxe hartzea atsegin izan zezala erregutu nion kapitainari, baina ezezko biribila eman zidan. Ohorezko dama baten behatzetik neure eskuez kendutako maskur bat ere erakutsi nion; Kent-eko sagar baten tamainakoa zen gutxi gorabehera, eta hain gogortua zegoenez, Ingalaterrara itzuli nintzenean, edalontzi eran hustu eta zilarreztatzera eraman nuen.
‎Gure aurpegieragatik ingelesak ginela jakin zuen eta, bere hizkuntzan zitzipitzika mintzatuz, bizkarrez bizkar elkarlotu eta itsasora botako gintuztela zin egin zuen. Nik nahikoa ongi hitz egiten nuen holanderaz; nor ginen esan nion, eta kristau eta protestante ginela eta aliantza estuan 62 zeuden auzo herrietakoak ginela kontuan izanda, kapitainekin hitz egin zezala erregutu nion, gutaz pixka bat erruki zitezen. Horrek amorru bizian jarri zuen, bere mehatxuak errepikatuz eta lagunengana bihurtuz, oso sutsu hitz egiten zielarik, japonieraz uste dut, Christianos hitza sarri erabiliz.
‎58. Eguzkiaren gurdia eramaten utz ziezaion erregutu zion Faetonek Apolori, baina, lurrera gehiegi hurbildu zelarik, Jupiterrek tximistaz jo eta zerutik Eridano ibaira bota zuen buruz aurrera.
‎Agindu hauek guztiak behar bezala betearazi ziren, eta hiru astetan aurrerapen handia egin nuen haien hizkuntza ikasten; denboraldi honetan Enperadoreak sarri ohoratu ninduen bere ikustaldiekin, eta atsegin zuen niri irakasten maisuei laguntzea. Nolabait hasiak ginen jadanik elkarrekin hizketan, eta mesedez askatasuna eman ziezadala erregutzeko izan ziren lehen hitzak, egunero errepikatzen nizkionak belauniko jarrita. Uler nezakeenez, denbora kontua zela erantzuten zuen hark, ez zela erabaki behar bere Kontseiluaren aholkularitzarik gabe, eta lehenengo nik lumos kelmin pesso desmar lon emposo, hau da, bakea zin egin behar nuela berarekin eta haren erresumarekin.
‎Ehunka jausi ziren lurrera hilda bezala, eta Enperadorea bera ere, nahiz eta zutik geratu, ezin izan zen suspertu aldi batean. Zimitarra bezalaxe eman nizkion bi pistolak ere, eta gero bolbora eta balen zorroa, lehenengoa sutatik urruti eduki zezala erregutuz, txinpartarik txikienak ere piztu egin baitzezakeen, airean bidaliz jauregi inperiala. Era berean, erlojua ere eman nion, ikusmin handia baitzuen Enperadoreak, eta pertikan bizkar gainean edukitzeko agindu zien bere alabardarietako bi handienei, garraiolariek Ingalaterran garagardo upela eraman ohi duten bezala.
‎Jaun Bikain haiek pixka batean entretenitu eta poz pozik eta txundituta utzi nituenean, beren ugazaba Enperadoreari nire goraintzi apalak emateko ohorea egin ziezadatela erregutu nien; izan ere, beraren bertuteen ospeak, arrazoiz, betea baitzuen mundu osoa mirespenez, eta nik erabakia nuen neure sorterrira itzuli aurretik berari bisita egitea. Beraz, gure Enperadorea ikusteko ohorea izan nuen lehen egokieran, Blefuscuko monarka ikusteko baimena erregutu nion, ontzat eman zidana baina hoztasun handiz, argi eta garbi nabaritu nuenez; ezin nuen, ordea, zergatia asmatu, norbaitek isilka misilka esan zidan arte enbaxadore haiekin izan nuen elkarrizketa gaizki-nahiaren erakusgarritzat aurkeztu ziotela Flimnap eta Bolgolamek, ziur nagoen arren nire bihotza guztiz libre zegoela horrelakotik.
‎Egun batez, Maiestate Inperialak, nire bizimoduaren berri izan ondoren, berak eta bere Erregina Emazteak, Odol Printze eta Printzesa gazteekin batera, nirekin afaltzeko zoriona (hitz hauxe erabili zuen) izan zezatela erregutu zidan. Hala, bada, etorri ziren, eta mahai gainean jarri nituen goi aulkietan, neure aurre aurrean, beren jagoleak inguruan zituztela.
‎Baina Maiestate Inperialak, heriotza zigorraren kontra zegoelarik zeharo, atsegin izan zuen esatea, begien galera zehapen arinegitzat zeukanez Kontseiluak, besteren bat ere ezar zitekeela geroago. Eta zure adiskide Idazkariak, berriro entzun ziezaiotela erregutu ondoren apalki, eta zure mantenuagatik Maiestateak zituen gastu handiei buruz Altxorzainak esandakoei erantzunez, adierazi zuen, Altxorzaina bera izanik Enperadorearen diru sarrerak bere esku zituen bakarra, erraz aurre egin ziezaiokeela arazoari, hornizioak poliki poliki murriztuz; hala, behar hainbat elikagai ez izateagatik, ahuldu eta indargabetu egingo zinela, eta apetitua galduko, e...
‎Horrek beste entretenimendu bat dakarkit gogora, astiordu asko eman nituena. Bere Maiestatearen orrazkondoak gorde ziezazkidala erregutu nion Erreginaren mirabeari, zeinetatik denboraz multzo dezentea bildu bainuen; eta, nire adiskide arotzarekin kontsultatu ondoren, niretzat lantxoak egiteko agindu orokorra baitzuen?, kaxan neuzkanak baino handiagoak izango ez ziren bi aulki armazoi egiteko argibideak eman nizkion, eta gero ziri mehe batez zulotxoak egiteko nik bizkarraldeak eta eserlekuak jarri nahi nitueneko inguru guz... Amaitu nituenean, Erreginari oparitu nizkion, eta honek, bere gelan gorde zituelarik, bitxikeria gisa erakutsi ohi zituen eta, hain zuzen ere, ikusten zituen edonor geratzen zen txundituta.
‎Alabaina, Emmak isildu egiten zituen bere nabarmenkerietarik asko, hala esate baterako bera Rouera eramateko tilbury urdin bat edukitzeko gogoa, zaldi ingeles batek tiraturik eta bota ifrentzudunez jantzitako «groom» batek gidaturik. Justin izan zen apeta hori iradoki ziona, bere etxean mirabe gisa har zezan erregutuz; eta, gabezia honek elkarraldi bakoitzeko etorreraren plazera murrizten ez bazuen ere, itzuleraren mindura handiagotzen zuen eskierki.
2013
‎Inguruetatik etorri berriak batzuk, bertan aspaldidanik errotutakoak besteak. Kontatu zidan, amonak, 24 urte eskas eta bi haurtxo eskutik zeramatzalarik, bata bera eta bestea gure aita, agintarietako batengana jo behar izan zuela uzkurtuta, Zaragoza ondoko herri batera gurasoenera joaten utz ziezaioten erregutzera; Tolosan sortua izanagatik ere, han ez zuelako momentuz atea nori jo.
‎Charlottek zer edo zer erantzuteko astia izan baino lehenago Kitty ere elkartu zitzaien albiste berberak emateko, eta, hirurok gosari gelara sartu zirelarik, Bennet anderea aurkitu zuten bertan bakar bakarrik, eta bera ere hasi zen gai horretaz gora eta behera, Lucas andereñoari errukia galdatuz eta bere lagun Lizzyren gogoa familia osoaren nahiaren alde jar zezan erregutuz.
2014
‎Alcide Jolivet berehala hasi zen marinel zaharrarekin solasean, eta bai bera bai bere laguna almadian eraman zitzan erregutu zion. Nahi zuen prezioa jartzeko, ordaindu egingo ziotela, eskatzen ziena eskatzen ziela.
‎Jainkoari esker, izurriterik edo goseterik nozitu beharrik ez dute izan orain arte, eta arrazoiak baditut horrelakorik izango ez dela pentsatzeko; gainera, borroketan ikusi eta miretsi egin dut haien kemena. Nire hitzak entzuten ari zara, merkatarien buru jauna, eta haiei helaraz diezazkiezula erregutzen dizut.
2015
‎Gau guztian zehar bezala, soilik leihotik zelatan. Iluntasunak niretzat tiro bat bueltan itzul zezala erregutuz.
‎Gerrak harrotzeko baino lotsatzeko arrazoi gehiago ematen zizkion fusila hartu beharrean aurkitzen zenari. Eta hala ere, etxera onik itzultzeko modua egin zezala erregutu zion Jainkoari. Bizirik gorde zezala Ugalde, eta baita beraiek denak ere, komeni bazen.
‎Beno, norbaitek sinistuko ez balu ere halaxe da, eta horrelaxe sortu ohi dira adiskidetasun berriak. Damianok harekin joaten utz ziezaion erregutu zion, eta merkatariak baietz; batak zorrak kitatzeko bidea ikusi zuen horrela, eta besteak bidaidea kausitzeko aukera.
2016
‎maite duela eta utzi ez dezala erregutu. Hautatu zer jarrera hartuko duen.
2017
‎Une horretan, andrearen begiradak, presioak eta dudek ezkerreko besoa lokartzerainoko zorabioa eragin didate. Alde egin nahi nuke, bakean uzteko eskatu, ez dakidala zer jan oihukatu, eta, azkenik, norbaitek nire ordez erabaki dezan erregutu.
2019
‎Eta atzamar potoloekin zanpatzen zizkion lokiak Esterri, hark kokotsean behera dilindan zerabilen adur hariari bere altzora jaregiten zion bakoitzean. Karmelek, bien bitartean, belarri gainetako urkilak disimuluan laxatu eta nagusitzean amari zerion lako ardi hatsik edukitzetik libra zezala erregutzen zion oheburuko eskapularioko Ama Birjinari.
‎Atxikitzen saiatu nintzen, galbahean betiko gordetzen. Zahartzaroko dementziak, hartaraino helduz gero behintzat, usain errepikaezin horrek eragiten zidan zirrara berritu ziezadan erregutu nuen. Ezaguera galduko nuen aldiko, zoriontsu izan nendin, Amatxi bezala.
‎Agurra itzuli gabe autotik jaitsi eta, aitari bizkarra emanez, tailerrerantz zuzendu nituen pausoak. Hogei metro egiterako purrustaldiaz damutua nintzen, baina beranduegi zen jada atzera egin eta aitari lagun ziezadan erregutuz azken saiakera egiteko. Joana izango zen ordurako.
2020
‎Baina lurrak irents nintzan erregutzen nuen hein berean, beste zerbaitek arrunt kontrakoa egin nezan agintzen zidan barren barrendik. Zomorro moduko bat zen, zulatu eta zulatu ari zitzaidana, gero eta mingarriago gainera.
‎Emagina umearen zilbor hestea bereizten ahalegintzen ari den unean iritsi da Ansorena. Matilde lehertu beharrean ari da garrasika, haurra nola edo hala atera diezaioten erregutuz. Medikuak kloroformoz kordegabetzea erabaki du.
2021
‎Andreak Mikeli begiratzen zion, gezurta zezala erregutuz, baina Mikelek mutu jarraitzen zuen. Berdin zen, biak ere hiltzera zihoazen.
2022
‎Handik astebetera, izotza guztiz urtutakoan eta transbordadorea jartzen zutenean, Simeon ez beste txalupari guztiak ez ziren jada beharrezkoak izango, eta tartariarrak herrixka batetik bestera joateari ekingo zion, dirua eta lana eman ziezaioten erregutzera. Emazteak hamazazpi urte besterik ez zituen, eta ederra zen, ongi bizitzen ohitua, lotsatia; hark ere herrixketan zehar joan behar ote zuen, aurpegia erakutsiz28 eta limosna eskatuz?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia