Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 77

2000
‎Iruditzen zait edozein umeren lehen urteak zoriontsuak izaten direla, edo zorioneko bezala gogoratzen direla. Ume izateak berak, beharbada, ematen dizu irudipen hori, oso lazeria gorrian eta zoritxar latzean igaro ez badituzu urte txiki horiek. Niretzat ere zoragarriak izan ziren lehen urte haiek, edo horrela iruditzen zait, behintzat.
2002
‎Irudi horrek sabaiaren kolore guztia zuzentzera behartzen du, edo bainugelako azuleju guztiak aldatzera, jatorrian daudenak merkatuan ez badaude. Figura hori ohiko aseguru estandarretan sartzen da, baina ez duela urte batzuk kontratatutakoetan. Hori dela eta, komeni da polizarik zaharrenetan xehetasun hori berrikustea estaldura gehitzeko, ia ez baita hautematen familiaren fakturan, baina desatsegin bat baino gehiago konponduko du.
‎Kontuz ibili kalte estetikoaren konponketarekin, oraingo aseguruetan sartzen baita, baina ez duela urte batzuk kontratatutakoetan.
2003
‎Etxejabe batek, esaterako, ez zien bere morroiei misiora joaten utzi nahi, soroan lan handia zutela eta, baina Calatayudek hala eskatuta, utzi zien azkenean: nagusiak inoiz ez zuen urte hartan bezainbat gari jaso. Bere hiru ume txikiak aurrera ateratzeko itsutu beharrean josten eta josten ari zen emakume bati ere lana utzi eta misiora etortzeko eskatu zion misiolariak:
‎Cucua cantatzen enzuten duena, ezdala illco urte artan(...); Ostiralean illea orraztzen bada, loditu edo sendotzen dala(...); Beguizcoa norbaitec eguinda illea erori ezdidin, beardala busti burua Elizan artutzen dan ur bedeincatuarequin(...); Cembat ocaran ale jaten diran San Lorenzo egunean, ambat zaldarrec irtengo diela jaleari(...); Doneane goizean oñac garbitzen badira intzetan, ez duela urte artan sarnaric izango(...); Barachuri atalarequin, igorzten badira enar edo carechac sendatuco dirala, edo deseguin, ez nola ala, baicic guero gordeaz barachuri atal ura orma cilloan(...); Sardina jan danaren ezurra surtara botatzen bada, igarrico dala semea edo alaba jaioco dan(...); Beguizcoric iñorc eguingo ecin diola, icatza colcoan darabillenari(...); Botatzen badira vidagurutzea... Mogel, 1994: 108).
2005
‎Eta, ni, lehenengo biderrez, sei urtez etorri nintzen Euskal Herrira. Aitaita bizi zen oraindino, eta nahi zuen lobarik zaharrenak, neuk, lehenengo komunioa Lekeition egitea. Pasa zen berak ez zituela urteetan ikusi bere anai arrebak, ze Boisen egon ziren...
‎Urtero urtero autorik gabeko egunak ospatu egiten dituzte instituzioek, politikoki zuzena den mezua zabaltzen dute eta dirutza bat gastatu ere bai, baina herritarrok ez dugu aldaketarik ikusten. Pare bat egunetako esperientzia laburrek ez dute urte osoan zehar jarraipenik eta urtero urtero “esperientzia” eta aisialdi ekitaldi berdin berdinak burutzen dira, herriko jaietarako edo urteroko txirrindulari lasterketa baterako kaleak ixten direnean bezalaxe.
2006
‎Sonthi Boonyaratglin jenerala ez da Thailandiak gobernuburu ezagutu duen estreinako militarra. Zibilek ez dute urte luzez irauten Bangkok-eko gobernuan; oraingoan hamar urte zeramatzaten aurreko kolpetik, eta berriro irailaren 19an militarrek moztu zuten esperimentua. 65 milioi biztanleko herrialde hau aberastasuna neurtzen duten estatistiketan goi samarrean aurkitzen da, 69.a, biztanleko 8.300 dolarrekin.
‎Barre egin du eta, sarrailan giltza sartu ondoren, ez du atzera begiratu Karlos euriak bustitako kaletik urruntzen ikusteko. Ez dakielako kale horretatik behera zelako bidaia hasiko duen Karlosek, ez dakielako ez duela urtetan edo sekula ere gehiago ikusiko, ez dakielako amesgaiztoetan behin eta berriz agertuko zaion mamua bihurtuko dela kaletik behera doan gazte hura. Karlos Lizarribar, ustezko egilea.
2008
‎Halaber, baliabide ugari genuen zinema egiteko eta historia berridazteko borondatea zegoen. Oso gaztea nintzen orduan, 23 urte baino ez nituen urtetatik daramat zinema egiten eta izugarria izan zen lehen aldiz nire herrialdea erretratatzea, orduan hain historia gutxi zuen zinematografia baten barruan. Gainera, Luciak sekulako arrakasta izan zuen, sari asko jaso zituen eta itzela izan zen, baina aurrera egitea lortu nuen.
‎Mendi bueltaren ostean afaltzera gonbidatu gintuzten hondartza ondoan zegoen eraikin batera. Egun argitan afaldu behar genuen, maiatzaren bukaera baitzen eta hiru lau orduko gaua baino ez dute urte sasoi hartan Estonian.
‎Ahal propioen gabeziak eta nafar agintariek laguntzarik ez emateak ez du urte tan posible egin egitasmo sendorik Nafarroan. Euskal Autonomia Erkidegoan ekoitzitakoa hartu da.
‎Kritikok gora behera, Gasteizko seminarioak ez zuen urtetan euskara katedrarik sortu (ezta beste ezein seminariok ere), eta hori Diputazioarentzat baino erabilgarriagoa zitekeela beretzat. Azkuek antza apezpiku guztiei errepikatzen zien eskari hau, baina alferrik.
2009
‎Nola edo hala heldu nahi dio garai batean izandako arrakastari, eta horri tiraka bere burua betikotu. Guk taldea ez dugu urteekin neurtzen, lanik lan baizik, eta lan bakoitzak koska bat ematen dio. Egia da, eszenatokira igotzen garen guztiok daukagula banitate puntu bat, guk ere bai, baina ez dugu hori edozeren gainetik jarriko.
‎Hala ematen du. Guk sei ordu baino ez ditugu urtean gela bakoitzean gaiok azaltzeko, eta ezinezkoa zaigu horiek ondo lantzea. Ugalketa organuak eta sexualitatea nahasten jarraitzen dugu.
‎Erakusketa ez da sortutako obren esposizio soila. Eibarko Alfa enpresako gerente Jose Mari Armentiaren esanetan,, erakusketak ez ditu urteetan egindako piezak nahasten besterik gabe; helburu nagusia tailerreko lana erakustea da, emaitzak nondik atera diren azaltzea?. Obra sortzeko prozesuaren atal guztiak erakusteko, aretoa hiru zatitan banatu dute:
2010
‎Unibertsitate berean ez zituen urte pare bat baino gehiago egiten. 1953 ikasturtean, esaterako, Indianako Notre Dame Unibertsitatean aritu zen.
‎Frantziako Gobernuak 1937an emandako refoulement aginduen eraginez halakogarbiketa bat egin zen hexagonoan, eta kanporatze dekretuaren ondoren milakabaziren ere bertan babesa harturik bizi ziren errefuxiatuak, egoera normaldu edoegin zen. Hala eta guztiz ere, sasi normaltasun horrek ez zuen urte eta erditik gorairaun eta ia ia egun batetik bestera, 1939ko urtarrilaren azkenetan eta otsailarenlehen egunetan, goitik behera etorri zen. Izan ere, Ebroko gudua amaitu ostean, 1938ko Gabonetan, zabaldu izan bazen ere menia bat aldarrikatu behar zutelagerran ziharduten batzuek eta besteek, egia bestelakoa suertatu zen eta tregua barikKatalunia osoa hilabete eta erdian nazionalen esku utziko zuen erasoaldia aginduzuen Francok Gabon egun bezperan, abenduaren 23an.
‎Nolanahi ere, zenbatekoa ezin da izan kopuru osoaren %25 baino txikiagoa: baliaezintasuneko edo erretiroko kotizazio gabeko pentsioaren onuradun batek ere ez du urtean 1.188,95 euro baino gutxiago jasoko, hau da, 14 ordainsaritan 84,93 euro jasoko ditu hilero. Kotizazio gabeko pentsioagatik 4.755,80 euro jasotzen dira urtean.
‎enaren mokoan eta amaraun sareetan kateaturik amaitu ez dutenak, egun pare batzuk biziz, arrautzatxo multzoetan ondarea eta segida utzi dutelarik. Euli haziago eta mandeuliek ez dute urte egokiena izan, aro euritsutik baliagarritasun probetxuzkorik apenas atera duten, azienden mesedetan. Armiarmak bai, sendo zintzilikaturik ikusi dira, beren parapente txuloduna hautsiko ez dela jakinik zierto; ia ikusten ez diren ume franko sortu dute, hostartean sare ttiki bana xabaldurik dutela; harkaitz xoria faltatzea bentaja, hormetakoak bezala zuhaitzetakoak ez ditu garbitu aurten.
2011
‎Komunean eserita, bainujantzia orkatiletan, izterren gainera etzan zuen gorputza, pixak ur haren guztiaren jarraipen zirudien. ? Ez nuen urtetako prozesurik hasteko gogorik; banekien nolakoak ziren, ezagutzen nituen, eta ez zitzaizkidan gustatzen, ez nituen gorroto, baina ez dakit maite nituen ere, ezin nuen une horretan erabaki; uste dut egin nuela ama bati eska dakiokeen guztia, bazuten adina bakarrik bizitzeko, jasateko ama joan egin zela, beraiek doako amak defendatzen dituzte, nik ez dut horrelako duintasunik behar, ordu... Komuneko papera aluan papurtu zitzaion, hain material arrotza urezko ingurunean, eta bat lehenengo, bi gero, lurrean zimurturik zetzan bainujantzitik atera zituen oinak; muxu eman zien bere belaunei, bere buruari,, urteetan egitearen egiteaz tik eran egiten dut, norbait behar dudanetan neure buruari musu ematen diot, muak, muak, bana belaun bakoitzari, ezagutu berri banitu baino sendoago, amonago.
‎Berak egin zuen iaz berea: euskara ikastea; ez du urtea amaitzerako erabat gauzatu, baina ezin gauzatze bidean denik uka. AEKn ibili da, eta, gramatika dezente kontrolatzeaz eta polito idazteaz gain, berbetan ere geroz eta hobeto moldatzen da.
2012
‎MIREIA. Zoriondu ez nauzun urte gehiago beteko ditut laster, zoriondu nauzunak baino.
‎" Badakigu gurean dena dela zuria ala beltza, gris koloreak ez du lekurik. Finalak irabazten ez badira badirudi ez dugula urtean zehar ezer egin, eta nik uste dut Athleticek sekulako denboraldia egin duela. Iaz urte polita egin genuen sailkapenera begiratuta, Europara sartu ginen, baina Athleticen jokoa erabat aspergarria zen.
2013
‎Lizeagak, beste hainbat herritarrekin batera, Hernaniko Egunkaria ren eta BERRIAren aldeko batzordean egin du lan hamar urteotan, «ilusioz». Une zailetan ere herritarrek euskarari eta BERRIAri egindako ekarpena esker onez oroitu du, ahoan hitz goxoak besterik ez ditu urte hauetan bizitakoari eta jasotakoari buruz. Euskaldunon Egunkaria itxi zutenean, hainbat herritan sortu ziren halako batzordeak; egunkari berri bat sortzeko helburuarekin aritu ziren lanean herritarrak.
‎–Zuen aitak, Josebak, ez zituen urte asko pasa Estatu Batuetan. Baina sikiera oroitzapen gutxi batzuk ekarri ahal izan zituen Euskal Herrira bizitzera etorri ginenean.
‎Bainan etzelarik alta ethorki handikoa, sortzez ere doi doi frantsesa, «Corse» ugarte, haren sor lekhuak ez baitzuen urthe bat guretua ginuela, Napoleon hori han sorthu zenean.1448
2014
‎Sosak kutsatzen du dena? Gertatzen dena da horrelako peñek ez dutela urte osoko funtzionamendurik. Eta lokala ordaindu beharretan daude.
2015
‎Albisteak joan, berriak etorri, urte honetan gauza garrantzitsuak jazo direla ohartu naiz. Ez nuke urte eta garai historikoen aferetan erori nahi, baina uste dut 2015 honek berea eman duela.
‎Garai nahasiak ziren Vatikanoan, mende eskasean 24 aita santu izendatu zituzten eta intrigak, konspirazioak, hilketak... ziren eguneroko ogia. Ondoren, Esteban VI.a izendatu zuten aita santu hark ere ez zuen urtea beteko karguan eta Lamberto di Spoletoren alde lerratu zen berehala. Spoletok Formosoren traizioa kondenatzeko eskatu zion aita santu berriari.
‎(Antonio Gaitáni). Data adierazterakoan, ez du urterik jartzen; hila eta eguna soilik; zenbait kasutan jai liturgiko edo eguneko santu nahiz santaren erreferentzia ezartzen du; zenbakiak ez ditu arabiar zifraz idazten erromatarrez edota hitzez baizik.
‎(Antonio Gaitáni). Data adierazterakoan, ez du urterik jartzen; hila eta eguna soilik; zenbait kasutan jai liturgiko edo eguneko santu nahiz santaren erreferentzia ezartzen du; zenbakiak ez ditu arabiar zifraz idazten erromatarrez edota hitzez baizik.
‎Irudia: Maurizio Pesce Duela urte batzuk ohikoa zen mugikorraren bateria ordezkatzea; gaur egun, ordea, ez Duela urte batzuk, ohikoa zen mugikorraren bateria aldatzea. Gaur egun, osagai hori telefonora soldatuta dago, eta zerbitzu tekniko ofizial batean bakarrik alda daiteke.
‎Horiz jantzita ez, baina Orioren izena arraunzale eta kirolzale askoren belarrietara eraman dute. Gure Mirotzak ez du urterik onena izan, baina Jonek nahiz Mikelek Orio arraunaren erakusleihoan jarri dute hilabete hauetan. Arraunzaleek bazekiten bi traineru onenen teknikariak oriotarrak zirela.
2016
‎Baina baziren urte pare bat, merke jaten eta edaten ematen saiatu arren, gehienetan hutsik zegoena Hester' s. Ez zuen urte batzuk lehenagoko itxura: beti zalaparta, beti kantu tristeren bat umore onez abestua, beti baten bat hormatik eskegitako tronpetarekin jazz doinuren bat jotzeko prest, edo ongi afinatu gabeko pianoa astintzeko prest.
‎–Aberatsak izango dira, baina barnetegi batean bizi dira; ez dituzte urte osoan ikusten gurasoak, erantzun nion?. Ondo iruditzen al zaizu hori?
‎Politika egiteko modu bat da hori, klasikoa Euskal Herrian. Itunak ez zuen urte eta erdirik iraun, eta herritarrak pelikulako ikusle soil izan ziren. Azpeitian ere ez zuen funtzionatu Lizarra Garazi txikiak.
2017
‎Bada, nola bere nagusiari kontuak ongi eman nahi dizkion mutila ez baita urtearen bururaino kontuak ikusi gabe eta bere nagusiarekin mintzatu gabe egoten, hala guk ere, baldin geure arimako kontuak eman nahi baditugu ongi eta zorrak ordaindu, ez dugu urte guztian, garizumaraino, konfesatu gabe egon behar. Zeren konfesatzea da Jainkoarekin mintzatzea, kontuak egitea eta ordaintzeko bidean jartzea.
Ez nuke urte berria kontu ilunekin hasi nahi, baina, egia esan, aho zapore horrekin amaitu nuen joan berri dena. Urteko azken egunetan, goiz eta eguerdietako analisi saioetan eta albistegietan ikusi eta entzundakoekin, 2001eko irailaren 11ren ondoren gertatu diren aldaketak etorri zaizkit gogora.
‎EAJ abstenitu zen. Mailegu eskaera honek bigarren erabaki bat hartzea behartu du Udala. Maileguak eragindako zorpetzeak Udalak azken urteotan egin beharrik ez zuen urtera arteko plan ekonomiko finantzieroa lantzea ekarri du. Ekainaren 27ko osoko bilkuran kreditu aldaketa onartu zuen udalbatzak eta plan finantzario hau lantzeko prozedura abiatu.
‎Udal Finantzaketako Foru Funtsa.Plan ekonomiko finantzieroa mahai gaineanMailegu eskaera honek bigarren erabaki bat hartzea behartu du Udala. Maileguak eragindako zorpetzeak Udalak azken urteotan egin beharrik ez zuen urtera arteko plan ekonomiko finantzieroa lantzea ekarri du. Ekainaren 27ko osoko bilkuran kreditu aldaketa onartu zuen udalbatzak eta plan finantzario hau lantzeko prozedura abiatu.
‎Besterik ez. Beti iruditu zaio suge bat, gauzak erdizka esanda beste erdiaren anbiguotasunari etekina ateratzen dakien horietakoa dela, bai bizitza pertsonalean –behin baino ez zuten urte haietan guztietan Axirekin Begoñaz hitz egin, batez ere, Axik nahi izan ez zuelakoz– bai bizitza profesionalean, non sugearen sigi sagak eginez bukatu baitu Kultura Sustatzeko Zuzendaritzan.
‎2013ko maiatzaren 21ean Euskal Konfederazioak France Télévisions taldearen kontrako salaketa ezarri zuen Pariseko Administrazio auzitegian eskubide berdintasuna hausteagatik, telebista publikoan euskarari eman tarte ezin tipiagoagatik. Korsikerak urtean 95 oren emisio bazituen, bretoierak 65 oren eta alsazierak 92, euskarak bi oren baizik ez zituen urte osoan. Geroztik aldaketa guti, gaur egun euskarak minutu bakar batzuk baititu egunean, eta hamar oren baino gutiago urte osoko egun guziak batuz gero.
2018
‎Nik ez dut irudikatzen Getariako edo Zarauzko gizonezkoek talderik ateratzen ez duten urte bat, nonbaitetik aterako lukete jendea. Baina emakumeen kasuan, taldekideek aurrera ez egitea erabakitzen badute, lehentasuna ez da ontzi hori bai edo bai ateratzea izaten.
‎–ematen du, gainera, ezagutu ez zenituzten urte batzuen nostalgia sentitzen duzuela, jarraitu du Estebanek?. Eta, ziur egon zaitezte, benetan ezagutu izan bazenituzte, ez zinatekete horren nostalgiko agertuko.
‎Nik ez dut irudikatzen Getariako edo Zarauzko gizonezkoek talderik ateratzen ez duten urte bat, nonbaitetik aterako lukete jendea. Baina emakumeen kasuan, taldekideek aurrera ez egitea erabakitzen badute, lehentasuna ez da ontzi hori bai edo bai ateratzea izaten.
‎Kaskezurrak nahiz heste ontziak iturriko urez bete, eta bertatik edaten zuen erromes eta giza orbel gero eta sarriagoak. Kaskezurretik edaten zutenek sendo sinesten zuten ez zutela urte guztian buruko minik izango; zerramaren barrunbeez iturriratuek, aldiz, hesteetako oinazerik gabe pasatuko zutela urte osoa.
2019
‎336, 494). apezpikua irekiera hitzaldian euskara estandarizatzearen beharraz aritu zen (Mathieu 1954). Batzorde antolatzailean, EAJ PNVko kideez gain, P. Lafitte eta L. Dassance euskaltzainak aritu ziren, eta seguru asko horregatik ez zuten urte horretako Akademiaren batzarretan parte hartu.1191 I. M. Echaidek uztail abuztuetako batzarretan adierazi zuenez, EIL SIEBen biltzarrean parte hartzeko gonbita berandu jaso zuelako ezin izan zien garaiz jakinarazi gainerako euskaltzainei (Euskaltzaindia 1982: 38).
‎Homo generoaren ezaugarria dela proposatzen dute, eta, gutxienez, neandertalen eta gaurko gizakiaren arbaso komunak bazuela hitz egiteko gaitasuna. Hala, haien arabera, duela 500.000 urte inguru sortu zen hizkuntza modernoa, eta ez duela urte, orain arte gehienek onartu izan duten bezala.
‎Baina, ni neu garai hartan 16 urteko neska gazte (laster lesbiana) hori izan nintzen neurrian, ikusten dut hor ere aldaketa bat egon dela. Izan ere, neure burua lesbiana izendatzeagatik arazorik izan ez dudala urteetan esan badut ere, gezurra da hori bera ere. Argi dut, lehen urte haietan, talde babes handi hori izan ez banu, ez nuela armairua berehalakoan eta halako indarrez utziko.
‎Afalorduaren zain telebistan zezenak ikusi bitartean, aitonak beti ikusten zituen zezenketak?, amonaren gisatuen lurrin gozoak gosea piztu ohi zion. Zoritxarrez, plazer hark ez zuen urte luzez iraun, emakume potxola amultsu hura gaixotu egin baitzen berak hamar urte baizik ez zituenean. Orain, hogeita hamahiru urte geroago, ozta ozta gogoratzen zuen haren aurpegia.
2020
‎Barkoxen ere koblakari famatuak ziren, hala Beñat Mardo, eta pentsatzen ahal da haren bertso gehienak erraustu direla. Alta, Jaun Baru batentzat egin zituenak ez dugu urterik pasatzen ostatu zokoan oihuztatu gabe, ez Xiberoan, ez Orioko bardoari esker zabaldu zena. Gatü jaleen kantore pollita ere berak sortu omen zuen.
‎Nire erabateko gaytasunetik hitz eginik, zure lankide heteroek Greta Badiolaren biluztasunean zer ikus zezaketen ulertzeko ezgai bihurtzen nauena, erreportaje hori bere urte onenetan ez zela egin esatera ausartuko nintzateke. Sekula ez duela urte on bakar bat izan esatera ere ausartuko nintzateke, baina ulertzen nauzu. Gainera ez zuen ezer erakusten.
‎Besteak beste, Estatuko beste unibertsitate batzuetan jada ordaintzen diren gutxieneko soldatak, baina gaur egun EHU aplikatzeari uko egiten ari dena. Jakin badakigu kasu gehienetan ez dituela ordaindu eta ez duela urte osoa ordaintzeko asmorik ere. Honi gehituta, legez dagokigun langile publikoei ezarritako soldataren% 2ko igoera ordaintzeari ere uko egin dio, eta administrazio desberdinen eskutik FPU bekadunek pairatzen duten babes faltagatik ondorio garratz bat ateratzen dugu:
2021
‎Baina, ez dit ardura Sergy orain purrustaka hasten bada, nik gogor eusten diot nire erabakiari, Satieren Gymnopédieak hautatu ditut ostiraleko kontzertuaren hirugarren zatirako eta biharamunean, Euskalduna Jauregiko arduradunei hainbat arinen ekartzeko eskatu dizkiedan partiturak eskuratu orduko, saiatzen hasiko naiz. ..., Euskalduna Jauregiko erakundearekin hitzemandakoak dira, hau da, Guridiren El Caserioren pasarte bat eta ia ia edozein saiotan ezinbestekoa den Beethovenen Elisarentzako zatitxoa eta pianorako kontzertu no3.ren bigarren mugimendua oso osorik, hauekin arrakasta ziur, batez ere, eta orain Sergyren hitzetan, Bilboko bezalako entzulego baten aurrean, musika zaletasunari dagokionez askotxo estimatzen ez duena urtean zehar ematen diren kontzertuetan erreparatu egin baitu nire senar zorrotzak. Hortaz, nahikotxo daukat Guridirekin Bilboko entzulegoaren gustukoa izateko.
‎Beste metrika batzuetan ere, 2020 urtea iluna izan zen. 2.300 milioi pertsonak baino gehiagok (munduko biztanleriaren %30ek) ez zuten urte osoan elikadura egokia izateko aukerarik: adierazle hori, elikadura segurtasunik ezaren prebalentzia neurritsua edo larria, aurreko bost urteetan bezala igo zen urtebetean.
‎Haiek badakite desfilatu egingo dugula azkenean. Baina desfilatzen ez dugun urte bakoitza irabazten duten urte bat da.
‎Baina ukakor andana bat, malkoek itsuturik, ez dira horretaz enteratu. Ezta ohartu ere, hiru egun besterik ez duen urte honetan, Donostian zazpi areto berri izango dugunik.
‎Arantza Zuluetari eta Jon Enparantzari ETAko «buru» izatea leporatu diete, baita lehergaiak edukitzea ere; Iker Sarriegiri eta Naia Zuriarraini, KT Koordinazio Taldearen bidez ETAko «kide» izatea; eta Saioa Agirreri eta Nerea Redondori, ETAren «laguntzaile» izatea. Zelaraini eskatzen zioten 11 urteko espetxe zigorra kenduta, beraz, guztira 66 urteko espetxe zigor eskaerak izanen lituzkete sei auzipetuek —atzo ez zuten urte kopururik zehaztu—.
‎Gainontzeko partidetan hiru puntuak zakuratzea lortu dute. Arabarren kasuan, ez zuten urtea nahi bezala bukatu, baina meritua du lortu dutenak. Izan ere, talde igo berria izanda, atzo galdu zuten denboraldiko lehen partida etxean, eta zazpigarren tokian amaitu du lehen itzulia.
‎Navarra Sumak egindako kritiken aurrean (kontuak aurreikuspen ekonomikoetan oinarritzen dira, baina ez dira benetakoak), Saizek esan du" gobernuaren ezaugarri nagusia izan bada zuhurtasuna izan dela, une bakoitzean bizi dugun benetako egoera neurtzen saiatu garelako". Navarra Sumako parlamentari María Jesús Valdemorosek adierazi duenez," hauek ez dira Nafarroak behar dituen aurrekontuak". " Urte honetan argi dago ekonomiak ez duela urtea %6, 5eko hazkundean itxiko, eta hori arazo larria da datorren urteko aurrekontuarentzat; izan ere, 2022an %5eko hazkundera hurbiltzen bada ere, abiaburu oinarri txikiagotik gertatuko da, aurten hazkunde txikiagoa izango baita", ohartarazi du.Gainera, esan duenez, kontuek" ez dute epe ertain eta luzerako begiradarik, ez dago Nafarroarako azpiegitura estrategikoen aldeko apust... " Eta gaur besaulkira iristen dira eta kontrakoa egiten dute", esan du, eta esan du aurrekontuen proiektua" pantomima bat" dela," bizirauteko proiektu bat", eta hori babesten duten talde guztien arteko akordioa bilatzen duela.
‎Bakarren bat ageri zen itsaso gainean haizeak eutsita, zeruari orratzez lotua bezala. Elkar ikusi ez zuten urte haren errepasoa zigarro ke, eguzki isla eta besoen keinu artean egin zuten. Elene jolasean zebilen Nagoreren belaun tolestuak bakeroan sortzen zituen zimurrekin.
‎Nire gurasoei izugarri gustatzen zitzaien Santa Clausen ideia Santa Clausengan sinesten ez nuenetik urte batzuetara ere eta bazekiten ez nuela harengan sinesten fartsa guztiarekin jarraitu zuten.
2022
‎XIX. mendearen erdi aldera Mompoxen aldeko ibai besoko uren emaria urritu egin zuan, eta koloniaren garaitik jasotzen zuen trafiko guztia ibaiaren beste beso batera bideratu zitean, ezinbestean. Eta ontzia zenez hona iristeko modu bakarra, Mompox ia isolatua geratu duk mende eta erdi batez (zubia egin dutela ez dituk urte asko; abioneta txikiak hartzen dituen aireportu koxkor bat ere ba omen zegok orain gertu).
‎Lanbidetzat ere ez zen hartzen, soldatarik ez zutelakoz izaten, garai hartan, emakume saregileek. " Guk ez genuen urte osoan lanik egiten, bizpahiru egunez izaten genuen lana, beharbada, eta hurrengora arte jai. Eta ez genuen dirurik kobratzen, batere ez!
‎Kaskagorriak ez dio oraindik esan zertara etorri den, zer nahi duen bestearengandik. Ez dute urtetan elkar ikusi, baina ez da hori igartzen haien jarreran, haien hitzetan, ez bada elkarrizketa osoa atzera begira gauzatu delako. Ia galderarik egin gabe kontatzen du beltzez jantzitako emakumeak azken urteetan gertatutakoa, kontakizuna burmuinaren bazter batean prest balu bezala belarri eskuzabal baten zain.
‎Juan San Martin euskaltzainaren jaiotzaren mendeurrenaren kariaz, Eibarko Udalak gorazarre egin nahi izan dio herriko euskaltzale porrokatuari. Horretarako, Euskaltzaindiari eskatu zion ohiko Osoko bilkura Eibarren egin zezala, ekainean, hizkuntzaren aldeko lan etengabean aritu baitzen eibartarra akademiaren magalean, euskarak haizea alde ez zuen urterik zailenetan.
‎Urteak ez datoz, ez doaz berez ez datoz inondik eta ez doaz inora norberaren bizkarrean pilatzen dira elkarren gainean meta bat eginda urte batek beste bati jarraiki bizitzaren katebegiak urtetik urtera pisutsuagoak baina, oro bat, zaharrago eta zuhurrago bilakatuta. Ordurako deuseztatzen ez zaituenak urteen poderioz sendoago bihurtzen zaitu.
‎Helduen belaunaldian hasi da, batez ere, eskola indarra hartzen. Ordura arte, adinekoek ez zuten urte anitz egin eskolan, eta adineko horien aitzineko belaunaldiko anitz, gainera, ez ziren ia batere ibili, eta doi doia zekiten frantsesez mintzatzen.
2023
‎liburuan. Hala deitu arren, ez da espresuki urtekari bat, ez baitu urtean jasotako guztia batzeko asmorik. Hala, urteak musikagintzan Euskal Herrian eman duenaren lagin interesgarria eta mamitsua ekartzen du beti dozenaka egileren erreportaje, elkarrizketa, argazki zein iruzkinen bitartez.
‎Baimena eskatuko zuela zahar etxean lana egin ahal izateko. Ez zela fidatzen Sien en familiaz eta hari esan ziola aukera egin beharra zuela familiaren eta Vincent-en artean; izan ere, familiak lehengo bizimodura eramango zuela iruditzen baitzitzaion; gainera, familiak esaten zuela Vincentek gutxiegi irabazten zuela; haurra zaindu behar zuelako Sienek ez zuela urte osoan modelo lanik egin, baina esan ziola berak ez zuela inoiz utziko, lehengo bizitzara itzultzen ez bazen; okerrena zela, Sienen anaia lotsagabeak hura lehengo bizitzara itzultzea nahi zuela.
‎Osasunak Mallorca hartuko du Sadarren larunbatean (18:30). Gorritxoek ez dute urtea nahi bezala hasi, baina garaipenak konfiantza eta Europara begira jarraitzeko aukera emango lizkioke Jagoba Arrasateren taldeari. Athleticek, berriz, Realaren aurkako derbian ipini du begirada bihartik aurrera.
Ez dut urterik ezagutu ardiak Pirinioetara igo eta neguan jaitsi ez ditugunik. Nire aitak ezta ere, eta aitabortzek ere ez.
‎Agintaldi hau, beste urteekin alderatuz berezia izango da, udal gobernuak soilik erabakitako aurrekontuak ez baitira izango, oposizioko bi alderdi bozkatuenetako batekin adostu behar baititu proposamen denak, gure ustez, dudarik gabe, herritarraren mesederako. Egoera honek, denoi, lan gehiago egitea dakarkigu, ongi etorria izan dadila, horrek ematen dio hein handi batean zentzua gure lanari, orain gure lanak etekin gehiago lortzen du, herritar gehiagoren eskariak beteko direla jakiteak ematen digun asebetetzea, orain bezala, ez dugu urte askotan sentitu, beraz, bai, lan askoko agintaldia dugu aurretik, eta lan horietako bat, onartutako partida denen jarraipena egitea izango da, alderdi denok markatu ditugun lehentasunak errespetatu daitezen.
‎hasteko, bai udalak, bai nekazariek, gezurra diote baltsaren kapazitateari buruz, ur bolumenaz ari naiz. Bestela ere, ez dute urtean erabilitako ur kopurua argi azaltzen; aldiz, baieztatu didatenez, iaz 2,3 hm3 kontsumitu zituzten, eta hori asko da Lurribar bezalako herri baterako, behar dutena baino hagitzez gehiago. Anartean, bi aldeak uraren faltaz mintzo dira...
‎Alde batetik, ez zuen urte osoko lana kontuan izan, eta, beste alde batetik, ez zuen nire jakintza aitortu. Nik banekien zertan ari nintzen, umeek asko ikasi zuten urtean zehar, baina hainbat zirkunstantziagatik batzuetan ezin da antzezlan bat aurkeztu, besterik gabe.
‎Hemen gaude, behintzat, ezta? Memoriak gogoratzen ez dituen urteak daramatzagu mundu eta ez mundu honetako bideetan barrena… Zerbait esan nahiko al du horrek?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia