Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 51

2003
‎Berriz begiratu zuen denda barrura. Ongi ikusten ez zuen pertsona hark eskua luzaturik jarraitzen zuen, agur eginaz hasieran eta barrura sartzeko esanaz gero. Ava zen eta!
2004
‎Gaiaren mamira itzulita, gaitasun komunikatiboaren adigaiak aspaldi honetan ondo gaindituak ditu ohikoa genuen gaitasun linguistiko soilaren ideia zurrunak.525 Hizketaren garapenean esku hartzen duten izari elementuen konplexutasunak zur eta lur utziko luke gai honetan inolako ezaguerarik ez duen pertsona. Horrenbestekoa baita, izan ere, gizarte ekintza honek bere baitan dituen baliabideen joskera:
2007
Ez dugu pertsona bat gorroto hark duen aurpegiagatik, baina aurpegia ikusi eta oroitzen dugu: o bai, gorroto dut, biziki gorroto dut.
‎Hogeita hamalaugarrena ere ez. Systembolaget en aurreko autobus geltokia inoiz autobusa hartzen ez duten pertsonaz beteta egoten da beti. Horietako bat da Calle.
2009
‎–bai, bai, ansiliotikoak hartzeak ez nau pertsona okerrago bihurtzen, eta zure lagun baten lagunak ere hartzen zuen bolada txar batean eta abar. Ezagutzen dut zabor hori guztia.
2010
‎–Joseba Lakarra Andrinuak erantzun dio [Eliseo Gili] Batzordeak Eliseok emandako dokumentazioa aztertu duela, eta inoiz ez dituela pertsonak epaitu.
2011
‎Oihu egiten zuen, han behereko jende basa eta umila, buruz ikasitako pater noster edo beste otoitzetako latina endelegatzen ez zuten baserritarrak zeru infernuen arkitektura alarmagarriez ikararazi arte. Ez latina, ez biarnesa, ez frantsesa, ez espainola egiten ez zuten pertsona onak ere dardaraka irtengo ziren elizako atetik.
‎Txakurrak maite ez dituen pertsona naizela esaten didazue, eta hori ez da egia.
‎Horregatik, txakurrak maite ez dituen pertsona naizela esaten didazuenean, nik esango dizuet hori ez dela egia; baina ez ditudala nire alboan nahi, oraindik ere gogoan dudalako negarra eragiteko bestetarako ez direla.
‎Baina lagun asko ez ditu pertsona ona denak, ez naiz ausartzen pertsona ona izanik lagun asko izan daitezkeen edo ez epaitzera (pertsona ona zer den definitzera eramango nindukeena, gainera), talde batek etsaitasunezko adostasun asko eskatzen du gehienetan, injustiziak koadrilatik kanpo egitean datza kontua, kanpokoa inoiz ez da barrukoa bezain garrantzitsua: hori ez dena, traizioa da.
2012
‎Ile tenkatuari erreparatu zion, behin eta berriz orraztutako mototsari. Gladys momentu hartan behar ez zuen pertsona zela iruditu zitzaion. Baina, era berean, huraxe zen inguruan zuen bakarra.
‎–ez daukazu denbora gehiegi sartu baino lehen egoki esertzeko, panikorik ez duen pertsona baten itxura hartzeko. Prestatzeko.
‎Begira, aurrean duen kafesne kikara hartu eta putz egiten hasi da, aparrean zulotxoa eginez. Begira, garai hartan psikiatriko batean gizarteak nahi ez zituen pertsonak sartzen ziren, gizartearen pautetatik kanpo zeudenak, traba egiten zutenak. Lehen eroa egotea eta orain eroa egotea ez da gauza bera.
‎– Ez duk pertsona bat?, pentsatu zuen. –Hezur eta haragi ustelezko pila bat besterik ez duk?.
‎Zuk baino autoestimu handiagoa zuela bazenekien. Pentsatu zenuen euren mugak presente ez dituzten pertsonak direla egozentriko izatera ausartzen diren bakarrak.
‎Sylvieren aurpegia iluntzen joan zen Andreasek erakusketari buruz hitz egin ahala. Maiz gertatzen da, gaiarekin zerikusirik ez duten pertsonekin hitz egitean, orduantxe irekitzen zaigula beste ikuspegi bat begi aurrean. Aintzat hartu ez dugun ikuspuntua.
‎Une horretan espero ez genuen pertsona bat sartu zen lokalean.
‎Baina zorion zorionekoak, konparaziorik gabe, paregabeko struldbrugg horiek dira, giza naturaren zoritxar unibertsal hori gabe jaio direnak, beren izpirituak libre eta aske baitituzte, heriotzaren etengabeko beldurrak sortzen duen zama eta gogo ezik gabe». Neure harridura azaldu nuen ez nuelako pertsona ospetsu haietakorik Gortean aurkitu, orbain beltza bekokian garbi ikusteko modukoa izanik, ez baitzitzaidan oharkabean erraz pasatuko; eta ezinezkoa zirudiela Maiestatea, zentzu handiko Printzea izanik, hain kontseilari zuhur eta trebeen kopuru handi samarraz inguratu gabe egotea. Nahiz eta gerta zitekeen jakintsu agurgarri haien bertutea zorrotzegia izatea Gorteko jokaera txar eta lizunetarako.
2013
‎Erraz ulertuko duzu, erantsi zuen, zer nolako jakin mina dudan ezagutzeko zer dela eta egon zen zuekin, eta halako parada batean, gutako inorekin loturarik ez duen pertsona bat, eta (hala esateko) gure familian arrotza dena. Arren, segituan idatzi, eta utzidazu horren berri jakiten... baldin eta, ardura handiko arrazoiak direla kausa, ez bada isilean gorde behar, Lydiak beharrezko ikusten bide duen moduan; hala izanez gero, ezjakinean konforme geratzera saiatuko naiz.
2014
‎Hemeretzi urte bazituen ere, haur aurreratu eta biziaren itxura zuen, eta, bere orduko gaztetasunaren eta edertasunaren distiraren aldean, ezagutzen zituen gizon emakumeak egur zatiak baizik ez ziren, Arditaren izaeraren ur lasterrean jitoan zebiltzanak. Beste egotista batzuen ezaupidea egina zuen, egiaz, ohartu zen pertsona berekoiek ez zutela pertsona ez berekoiek bezainbeste aspertzen?, baina, azkenerako, guztiak garaitzea eta bere menpean jartzea lortu zuen.
‎–Zutarrien inguruak arakatzen ari gara, biktimen arropa edo dokumentuen bila. Baina momentuz ez dugu pertsona horiek identifika ditzakeen objekturik aurkitu.
2015
‎Nazionalismo batek nazio bat eraiki gura duenean, ikuspuntu bitatik begira dezake hura, lurraldeko biztanleen integrazioaz duen asmoaren arabera: biztanle guztiak integratu nahi diren lurralde ikuspuntutik, eta integrazio asmorik ez duen pertsona ikuspuntutik, zeinean nazio batekoa edo bestekoa izateak ez baitauka eraginik pertsona mailatik at. Lurralde ikuspuntua da, haatik, ia beti jarraitzen dena, nazionalismoak biztanleriaren talde bateraketa bilatzen baitu gehienetan.
2016
‎Hori bai, gehienetan berehala etsitzen zuen. Ez zuen pertsonarengan gehiegizko sinesmenik. Erraten zuen normalean bakoitzak bere buruarilean horri buruz zerbait idatzi zuen.
‎Eta buruari eragiten zion, nahi izanez gero konpreni dezakeen baina konprenitu nahi ez duen, gogorik ez duen pertsonaren itxuraz: nahiz eta sotiltasunak, konplikazioak, bereizkuntza infinitesimalak interesgarriak eta dibertigarriak izan, noizbait iristen da nahikoa da esateko garaia, haiek ere bukatu behar dute.
‎Zer dela-eta izango dira afrikarrak eskuzabalago, beren kide saxoiak baino? Hegoaldeko bi milioi emakume beltzek ez badituzte pertsonaren, jabetzaren, soldataren eta haurren gaineko eskubideak erdiesten, azken batean, haien askapena ez da beste esklabotza forma bat baizik. Egiaz, hobe da gizon zuri ikasi baten esklaboa izatea, gizon beltz beheratu eta ezjakin batena baino(...)
‎Esklabotzaren aurkako emakumeen mugimenduan ziharduten askok gogo beroz jaso zituzten ahizpa paregabe haien idatziak eta hitzaldiak. Hala ere, kanpaina abolizionistako buru ziren zenbait gizonek adierazi zuten emakumeen eskubideei buruzko kontu hark nahasi eta urrundu egingo zituela esklabotza deuseztatzea beste asmorik ez zuten pertsonak. Bi ahizpek ondo ulertu zuten emakumeen eskubideak eta abolizionismoa estuki lotuta zeudela, eta halaxe idatzi zuen Angelinak:
‎Irakurketaren une kontzentratuenean zegoenean, espero ez zuen pertsona bat sartu zitzaion kristalezko kaiolara, Gorka Iriondo idazlea, atzetik Aintzane idazkaria zuelarik. Aurpegi keinu batez barkatzeko eskatu nahi ziola iruditu zitzaion, hari sarrera oztopatzen ez lortzeagatik.
‎«Eta harremanak. Euskaldunok ez badugu pertsona horiekin harremanik, funtsa galtzen da. Euskarara hurbildu behar badira, bizipenengatik hurbildu behar dira, ez exijentzia baten ondorioz».
2017
‎Nagusi, Lolaren gelatxotik izkribatzen diat, Lolaren paperean; Jainkoaren izenean, otoi, entzun zadak arretaz. Nik gauzak ikusten ditudan bezala, libre izan nahi ez duena ez duk pertsona. Emakumeak ez dik libre izan nahi.
‎Oso gogorra zen hori on Antoniorentzat. Albaitari jaunak gehien eskertzen zuen konplimendua besteen errespetua baitzen, eta Demetrio majadero hark eman berri zion tratua oso urruti zegoen berak ingurukoei, eta bere mailarik ez zuten pertsonei bereziki, eskatzen zien begirunetik.
‎Ez zuen ezagutu nahi. Udan bizi izan zuena beste batek bizi izan zuen, benetako Beirerekin zerikusirik ez zuen pertsona batek.
2018
‎Bestela esanda, objektua galtzeaz gain, desira ere erabat ukatzen da, esanez bezala: «Ez dut pertsona hori galdu eta ez dut pertsona hori sekula maite izan; areago, ez dut era horretako maitasunik egundo sentitu». Ukazioaren erabatekotasunak ondo bermatuta uzten du maitasun horren izaera malenkoniatsua.
‎Frantsesaren gramatikaren analisi politiko bat egiten du. Wittigi jarraituz, generoak ez ditu pertsonak sinpleki zehazten, edo, nolabait esan, «matizatzen»; horretaz gain, episteme kontzeptual bat eratzen du genero bitarra unibertsalizatzen duena. Frantsesak generoa era guztietako izenei ezartzen die, ez bakarrik pertsonei, baina Wittigek dio bere analisiak ingeleserako ere badituela ondorioak.
‎–Negoziatu litzateke bermatzea nahi duten guztiek parte hartu ahal izatea. Betikoen ikuspegitik, iruditzen zait errazagoa dela gustuko ez dituzten pertsonak konpainia batean biltzea. Eta, nire ikuspegitik, nahiago nuke Jaizkibel egotea, edo antzeko konpainia bat, eta ez bakarrik mistoa delako:
2019
‎Negarrez ari zen bera ere. . Negarrik egingo ez duen pertsona bakarra izango naiz gaur?.
‎Eta horretan ari ginela, nahiz eta kasuak ematen zigun gorpuzte hori, gutuna irakurri genuenean gogoratzen naiz Isak eta biok negar pilo bat egin genuela. Batetik, gutunak Moiorengana hurbildu gintuen; prozesu horretan, ezagutzen ez genuen pertsona bat ezagutu genuen, zeharka bada ere, eta hari esker, zentzua hartu zuten buruan genituen ideia guztiek askoz ere gehiago, eta nolabait, bilduma osatzearekin batera, Moiorekin bide bat egitearen sentsazioak harrapatu gintuen. Bestetik, hunkitu gintuen zeharo eskutitzak esaten zuenak, esateko moduak, besteekiko errespetuak?
‎Norbait libreki eta bere gizatasunean maitatua denean, zorroztasun exijente bat izaten da harekin, eta hori izaten da egiazko estimuaren beste aldea; kontrara, gizonaren aurrean belaunikaturiko emakumeak harro ager dezake badakiela, hura gobernatzen?, badakiela, hura manipulatzen?, eta, aldi berean, gustu eman nahian, goraipa diezazkioke, xelebrekeriak?, hala ere haren izena zikindu gabe: horra hor froga garbia erakusten duena emakumeak ez duela pertsona singular horrenganako estimurik sentitzen, pertsona horrek ekintza erreal batzuetan bere burua mamitzen duen aldetik; itsuki belaunikatzen da idoloaren muin orokorraren aurrean: gizontasuna aura sakratu bat da, balio bat beti berdina, aldaezina, eta gizontasunaz jantziriko norbanakoaren txikikerien gainetik berresten dena; banakoa ez da aintzat hartzekoa:
‎Bien arteko alderik handiena zera da, emazte legitimoa errespetatua dela gizaki gisa, nahiz eta emazte gisa zapaldurik egon; begirune hori hasia zaio zapalkuntzari indarra kentzen. Prostitutak, aldiz, ez du pertsonen eskubiderik, eta emakumeen esklabotzaren alderdi guztiak biltzen ditu.
‎Raimundo Silvak bi testuak dauzka bere aurrean, konparatu egiten ditu, ez dago zalantzarako tokirik, Mogueime gezurretan ari da, inondik ere, bai egoera hierarkikoari darion logikaren ikuspegitik, alegia, bata soldadua, bestea kapitaina, baita Crónica dos Cinco Reis eko testua zaharragoa izateak ematen duen aparteko larderiaren ikuspegitik ere. Sintesi historiko erraldoia beste interesik ez duten pertsonei auzi hauek guztiak irrigarriak irudituko zaizkie, ezinbestez, baina guk Raimundo Silvari egin behar diogu jaramon, eta Raimundo Silvak eginkizun bat bete behar du, eta hasiera hasieratik hau bezalako pertsonaia zalantzakorrarekin bizitzeko zailtasunari egin behar dio aurre, Mogueime, Moqueime edo Mogeima hau, zeina, bera nor den zehazki ez dakiela adierazteaz aparte, ausaz egiari ...
‎...etaz ez du merezi ohoinak helki, borta hertsi esatea ere, seguru nagoelako hemen ez dela ohoinik izango eta atea beti bezala egongo dela, hor ezarri diren arauak zentzuzkoak dira, besterik ez, ez da gaizkile porrokatu baten atentatuak zigortzeko edo atentatuak egiteko gogoa kentzeko kode penala, Ni bezalako gaizkile baten atentatuak, Delitu bakar batek, gainera, berriz diot, errepikatuko ez denak, ez du pertsona normal bat gaizkile bihurtzen, are eta gutxiago gaizkile porrokatu, Eskerrik asko zure konfiantzagatik, Ez duzu nire konfiantzaren beharrik, logika kontua da, psikologia oinarrizkoa, haur batek ere ulertuko lukeen gauza da, Nire mugak ditut, Nork bereak izaten ditu. Raimundo Silvak ez zuen erantzunik eman, esku artean zuen paperari begira gelditu zen, baina irakurri gabe, bera bezalako zuzentzaile arituarentzat, nekez asmatuko zen esateko behar dena baino denbora luzeago iraungo zuen ustekabea.
2020
‎Hizkuntza bat ezagutzen ez duen pertsona batek ikas dezan, hizkuntza hori ikasteko motibazioa behar du. Motibazioa sustatzeko, hizkuntzak erakargarria izan behar du; hizkuntza baten ikaskuntza prozesua soziala dela adierazten dute ikerketek (Brunner, J.; Vygotsky, L.) eta beraz, erabiltzeko gogoa, beharra eta aukerak sortu behar dira.
2021
‎Marcelek bakarrik zeukan begitarte goibela. Ilea moztu zuen egokiera hartarako, baina ez zuen pertsona zintzo baten itxura lortu; hezibide nekatuaz pairatzen zituen artista bihotzeko elite mundutar baten konplimenduak.
2022
‎Kurdistan Turkiaren kolonia bat zen. Dirudienez, garai hartako ezkerreko buruzagiek erabat gutxietsi zuten beren erakundeetan esperientziarik ez zuen pertsona hura, eta kurduen gaietan ziharduten zenbaitek ere baztertu omen zituzten haren planteamenduak, Turkiak berehala zapalduko zuelakoan. Egiaz, Öcalan ez zen inor haien begietan:
Ez ditut pertsonak biktima edo erasotzaile gisa ikusten, beraz umeei ere ez diet horrela so egiten. Sisteman genero desoreka ukaezin bat dago, gizonezkoek emakumeoi jazarri egiten digute.
‎Nire seme alabak ere ez nituen hainbeste orduz zaindu. Loturarik ez duzun pertsona bat modu horretan zaintzea oso zaila da. %100ean sartu nintzen sekula egin gabeko lan batean, etxe hartan egon ahal izateko baldintza guztiak onartuz.
‎Eibarren zaintzen nuen gizona oso autoritarioa zen, oihu egiten zidan etengabe. Ez ninduen pertsonatzat. Saskian zeuden fruta aleak kontatzen zituen.
‎Ikusten duzuenez, elkarrizketak izutzeko modukoak baina nahiko atseginak ziren. Beren maila sozialarengatik barrura sartzeko eskubiderik ez zuten pertsonak etxeko atariko leihoetatik begira zeuden.
2023
‎Ez, ordea, haurrei, ez baitzuten pertsona nagusiek zeukaten aurreiritzirik. Gainera, denek ere ipuinetako pertsonaia haietakoak ziruditen, zein baino zein ikusgarriago!
‎Beste gizon bat agertu zen gero, agure bat, pausaje motelean. " Imajinatzen duzu?", atera zitzaion Petrari," etxean bakarturik, egunetan hilik geratu diren eta inguruan inor ez duten pertsonei antzemateko dohaina duela. Eta, ez baita oso itxurosoa hirian aitona amonak egunetan hilik egon direla jakitea eta zabaltzea, gizon hori Udalak kontratatua duela?
‎Eskean dagoen pertsona bati dirua ematen diogunean, arazo zehatz bati (errekurtso falta) erantzun asistentzialista bat ematen ari gara. Elikagai bankuen bitartez zer jan ez duten pertsonei jatekoa ematen diegunean, erantzun asistentzialista bat ematen ari gara.
‎Esan nezake Felix Arrietak nigan konfiantza jarri izanak bere lanaren hitzaurrea idazteko harritzen nauela, baina ez litzateke egia izango. Agian oharkabean izan dela pentsa genezake, edo ez duela pertsona hoberik topatu, baina hori ere ez litzateke egia izango. Felix benetako maisua da, konfiantza behar duenari ematen diona eta bere ideiak konfiantzaz garatzen dituena.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia