Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 161

2000
‎Einsteinen erlatibitatearen teoria eta Vienako Zirkuluaren artean eraikitzen ari ziren loturak xarmangarriak bezain konplexuak aurkezten zaizkigu egun. Erlatibitatearen teoria zio filosofikoetan sustraiaturik zegoela egia izanda ere —Leibniz eta Machek prestaturiko bermea—, ez da gutxiago Vienako Zirkuluaren filosofia ulertezina litzatekeela erlatibitaterik gabe14 Bazegoen bai interesezko bestelako gairik fisikan, mekanika kuantikoa batez ere; baina teoria hau ezin izan zen positibisten postulatuekin identifikatu hura 1926an Heisenbergek estandarizatu arte. Gainera, inoiz ez zuen lortu erlatibitateak izandako eragina Vienakoen pentsamenduan. Beraz, Russell eta Whiteheaden Principia Mathematica eta Wittgensteinen Tractatus Logico Philosophicus en atzetik, Zirkuluan eragin handien izandako zientzi aurrerapena Einsteinen erlatibitatea izan zen.
2001
‎Euskararen Legearen 17 artikuluak dio Nafarroako herritar guztiek administrazioarekin harremanak euskaraz zein erdaraz izan ditzaketela; oraingo dekretuak eskubide hori urratzen du eta, beraz, Euskararen Legea; eta dekretu batek inoiz ezin du legea aldatu. Euskararen legea eztabaidatu zenean, UPN eremu mistoa izatearen aurka azaldu zela gogorarazi du Agirreazkuenagak, eta orain, dekretu hau baliatu nahi duela orduan lortu ez zuena lortzeko, hau da, eremu mistoa desagertaraztea. Idazkian, halaber, funtzionarioen zenbait eskubide urratzen direla azpimarratzen da.
‎Baina zientzia garaikideak magnitudearekin inolako zerikusirik ez duen infinituaren beste nozio bat garatu du, matematikak adibide: zuzen erreal baten segmentu bat nahi hainbat aldiz zati daiteke, eta inoiz ez dugu lortuko zati ez daitekeen distantziarik. Zuzen berriak beti zati ditzakegu.
‎Martitzeko biztanleen existentzia erreala haiek ikusiz soilik baieztatu ahal izango dugu. Adigai soiletatik inoiz ez dugu lortzen ezein gauzaren izatea, hori beti ere hautemapenak emango digu. Hautemapena zuzena ez izatea ere posible da.
‎Horregatik, teologia razionala ezinezkoa da zientzia gisa. Esperientziatik abiatu eta kausalitatea erabiliz inoiz ez dugu lortuko bertatik at ateratzea eta adigai soilen bidez zerbaiten izatea frogatzea.
2002
‎Esperientzia horien guztien porrotak eragin handikoondo rioak izan ditu zibilizazio islamikoaren baitan. Ia betierregimen horiek diktadura bilakatu dira —batzuetan oso krudelak gainera, Sadam Husseinek Iraken ezarritakoa adibidez—, eta inoiz ere ez dute lortu herria pobreziatik ateratzea. Deskolonizazioarekin irekitako hainbat eta hainbatitxa ropenek ez dute argirik ikusi.
2004
‎“Zentrora iristen badira, salba ditzakegu” esan zuen Hosainek. Arazoa da urruneko eremuetan jende askok ez duela lortzen ospitalera garaiz iristea, bidaiatzeko distantzia luzeak eta garraiobide txarrak direla eta. Uholdeek 1.350 pertsona baino gehiago hil dituzte Asiako hegoaldean, horietatik 660 inguru Bangladeshen eta gainerakoak Assam eta Bihar indiar estatuetan, arduradun ofizialen arabera.
2005
‎Dokumentu horretan, lortu behar diren helburuak eta epeak jasotzen dira. Dokumentu horrek mugimendu ekologisten kritika handiak jaso zituen, ahulune ugari zuelako eta konpromiso seriorik jasotzen ez zuelako lortutako akordioak inplementatzera begira.
2006
‎enpresak desagertu egiten ziren... Ahal zenuen guztia egiten saiatzen zinen, baina inoiz ez zenuen lortzen zuk nahi zenuena, eta gainera oso garbi ere ez zegoen egiten genuena nahikoa izango ote zen... Krisialdi horiek aztarna sakonak uzten dizkizu.
‎Bizi jarrera funtsezko hori Mendebaldeko garapen ekonomikoaren erdigunean dago; bestelako kultura eta garai batzuetako aberatsek ez bezala, mendebaldar hauek ez baitzuten lortutako aberastasuna xahutu, berau berrinbertitu egin zuten, enpresen indartzea eraginez. Bizitza estilo baten hezurmamitzeaz hitz egiten ari gara, bizitza estilo metodiko arrazionala, ordena sozial modernoarekiko funtzionala izango dena; izan ere, modernizazio sozialaren bi faktore garrantzitsuenen garapenerako oinarria izango da:
‎AGA, hamaika aldiz saiatu da herriko alkatearekin, Zarraoa jaunarekin hitz egiten baina inoiz ez dute lortu hitzordua izatea udaletxeko gorenarekin. Gazteei euren proiektu eta gurarien berri emateko hitzordua ukatu die.
‎Zer egin, ordea? Nondik jo orain arte lortu ez duguna lortzeko. Zein da formula sekretua?
2007
‎ganberako gehiengo taldeetako liderrak ez ziren pertsonak Gobernuko lehendakari izendatu zituen; Ministerioko karguetarako batzuetan pertsona batzuk inposatu zituen, eta besteetan beste batzuei betoa jarri zien. Horren eraginez, arerioak nonahi agertu zitzaizkion (batez ere José María Gil Roblesen CEDA; horrek, 1933ko azaroko hauteskundeen ondoren Gorteetako parlamentu talderik garrantzitsuena izan arren, inoiz ez zuen lortu Ministroen Kontseiluko lehendakaritza). Aurrean ikusi dugunez, lehendakariak Gobernuko kideak kargutik banandu behar zituen Gorteek beren beregi konfiantza ukatuz gero.
‎Kontua da, gaur, jendeak ez duela lortzen bere kultur kapitala sistema koherente batzuetatik; kontsumoaren eta informazioaren gizartean sistema horiekbirrindu eta nahastu egiten dira; eta ondorioz, jendeak handik eta hemendik hartuzbere kapitala osatu eta bizi egiten du. Tartean, euskal kulturgintzaren altzotikzerbait hartu eta zerbait biziberritu ere.
‎Soilik lortutakoa lortzeko esperantza izan dute, eta espero ez zuten ezer ez dute lortu(...) Horrela betierekotzen da orden soziala.
2008
‎Lortzen bada, jabeak behar den zenbatekoa jasoko du eta ezbeharra amaitutzat joko da. Aseguru etxeak ez badu lortzen maizterrak ordaintzea, laugarren hilabetetik aurrera kobratu gabeko errentak aurreratzeko eskatu ahal izango dio aseguratuak konpainiari, ezarritako frankizia deskontatuta. Edozein unetan, alokairu kontratuan sinatutako epeak errespetatuz, jabeak kaleratze prozesua hasteko eska dezake.
‎EAk eskaera zuzena egin dio Espainiari «ETAren estortsioaren biktimak babes» ditzan. Halaber, halako ekintza judizialekin beste enpresarien kontrako «susmoa zabaltzea» baino ez duela lortzen egotzi dio Garzoni.
‎Ekintza hauek guztiak iraganeko formulak baino ez direla adierazi zuten. Zapaterok eta bere kideek, bide polizial, errepresibo eta judiziala erabiliz ezer ez dutela lortuko jakinarazi zien espainiar agintariei. «1982n GAL aren bitartez ezker abertzalearekin bukatu nahi izan zuten eta ez zuten lortu», aurpegiratu zien Idoia Iberok.
‎Ondorengo borroketan, 21 lagun hil ziren, gutxienez. Sri Lankako armadak, dena den, inoiz ez du lortu tamil tigreak erabat menderatzea, orain arte.
‎Neska bat maite du Cyranok, baina bere burua itsusegitzat daukanez, neska horren maitasuna inoiz ez duela lortuko uste du. Neskak Cyranori erraten dio maitemindua dela... beste mutil batez, eta ea Cyranok mutil hura zainduko duen, hainbeste bortizkeria dagoen bazter auzoan ezer gerta ez dakion.
2009
‎Horrela, auto ilarak ekidin eta ingurumenaren alde egiten dute. Kontzientzia ekologikoak edo osasuna zaintzeko asmoak ez badute lortzen, akaso krisiak bultzatuko gaitu lanera joateko bizikleta hartzera.
‎Horrela, auto ilarak ekidin eta ingurumenaren alde egiten dute. Kontzientzia ekologikoak edo osasuna zaintzeko asmoak ez badute lortzen, akaso krisiak bultzatuko gaitu lanera joateko bizikleta hartzera.
‎Erkorekak zuhurtzia eskatu du pertsonen segurtasunaz hitz egiterakoan, eta Basagoitik ezer ez duela lortuko ohartarazi dio ETAri. EBk eta Aralarrek gogor kritikatu dute Rubalcabaren abisua.
‎inoiz ez du lortu
‎Klaseak bukatu ondoan elkarrekin joaten ziren Central Park en paseatzera. Katagorrien atzetik egiten zuten lasterka, nork eskuratuko bat apustuan, baina inoiz ez zuten lortzen, katagorri jauzilari haiek zuhaitzera igotzen baitziren, toki seguru horretatik bikote ausart hura zelatatzeko. Orduan parkeko lakura joaten ziren, zurezko zubiaren barandan jarri eta uhinik gabeko uretan zebiltzan txalupatxoak, arraunen tzingadak ikuskatzen zituzten.
‎Haren karrera akademikoa nahikoa bitxia izan zen: aita gazterik hil zitzaiolarik, lanari ekin behar izan zion beti ikasketak ordaindu ahal izateko; hortaz, neurri handi batean autodidakta xamarra izan zen eta inoiz ez zuen lortu postu finko bat unibertsitatean. Hizkuntzalari bilakatu aurretik hizkuntza zale eta hizkuntza irakasle izan zen, lehenengo eta behin gaztelania ikasirik (Argentinan) eta gero ingelesa eta portugesa.
‎Taldeak itxura ona ematen du, baina emaitza onik ez du lortzen. Zerk du indar gehiago, jokoak eragindako itxaropenak ala emaitzek eragindako frustrazioak?
‎Baina orduan helburu dotoreagoen bila ari ginen, eta alde horretatik sasoi gogorragoa da hau, bai. Hasiera hasieratik gauzak asko okertu ziren, emaitza onik ez genuen lortzen, eta entrenatzaileak aldatzearen kontrakoa banaiz ere, seigarren jardunaldia jokatu ostean entrenatzailea aldatu beharrean izan ginen. Harrezkero ere asko kosta izan zaigu puntuak batzea, baina sasoia hasi aurretik ere bagenekien oreka ikaragarria zegoela Espainiako Ligan.
‎Bakarrik egoten zara, egunetik egunera hobetu nahian, lesioan pentsatuz, eta ez da dinamika erraza. Gainera, taldeak helburua ez duela lortzen ikusten duzu, eta igandea joan eta igandea etorri ezin duzu lagundu... orduan sufritzen da gehien. Partidak kanpotik ikustea ez da izan batere erraza.
‎Isunaren ohar bakarra bidaliko dute orain hiru igortzen dituzte. Ez badute lortzen ustezko arau haustea egin duena aurkitzea eta isuna helaraztea, zirkulazioko arau hausteak biltzeko gune berezian argitaratuko dute, eta ez, orain arte bezala, lurralde bakoitzeko aldizkari ofizialean.
‎Zer edo zer ez zaienean gustatzen, edo ez dutenean lortzen nahi dutena, segituan salto egiten dute, erreakzionatu egiten dute.
‎Osaba ezkongabea zen artean, eta pinpirin samar jantzita joaten zen igandeko hitzordura. Hala ere, inoiz ez zuen lortu zerbitzari hura bereganatzea. Ziba baten moduan mugitzen zen, etengabe bueltak emanez, ile luze beltza airearekin endredatuz eta gona ezker eskuin astinduz, suak hartuta bezala.
2010
‎Bilboalde honetan, EAJko botoen erdiak baino gehiago irteten diren eremuan, ondo saltzen da ipuin hori abertzale epelen artean. Ez ditut lorturiko tresna ekonomikoak gutxietsiko, horiek ere baliagarri dirateke nazio eraikuntzarako (paketean dauden Pasaiako portua, Urdaibaiko Guggenheim eta trena, utz ditzagun beste baterako). Baina berdin nahiko lituzke edozein agintari erregionalistak.
‎Titularraren bila azaltzen gara kazetariak prentsaurrekoetara, teorian, baina ia inoiz ez dugu lortzen. Ez aktore, zuzendari eta ekoizleek produktua saltzeko gogorik ez dutelako, galdetzen dugunok erantzuna bideratzen dugulako baizik.
‎Horrela, posible zen. Adolfo Suarezek, Felipe Gonzalezek eta Jose Maria Aznarrek lortu ez zutena lortzeko aukera zuela sinetsi zuen Rodriguez Zapaterok. Euskal gatazka politikoa konponduko zuen gobernu presidentea bera izan zitekeela.
‎Izan ere, 70eko hamarkadaren azken urte haietan, oso egoera ezberdinak bizi baitziren ikastoletan: ikastola gehienek ez zituzten lortuta OHOrako diru laguntzak, bakar batzuek baino ez. Eta eskolaurrerako eta batxilergorako diru laguntzak ere ez zituzten jasotzen ikastolek.
‎b) Hiru hilabete igaro ondoren, gatazkako estatu alderdiak ez badute lortzen akordiorik Batzordeko kide guztien edo horietako batzuen inguruan, Komiteak hautatuko ditu gatazkako estatu alderdiek adostu gabeko kideak, Batzordeko kideen artean, boto sekretuaren bidez eta bi hereneko gehiengoarekin.
‎Sententziak enpresaburuaren erabakia justifikatu gabekotzat jotzen badu, eta hark ez badu langilea bere lanera itzularazten lehengo baldintza beretan, edo era irregularrean egiten badu, langileak Gizarte Epaitegian sententziaren betearazpena eska dezake. Horrela ere ez badu lortzen berronarpena, lan kontratuaren azkentzea eska dezake [LEren 50.1 c) art. eta LPLren 277, 278 eta 279 art.]. Elementu hori azpimarratzen dute Purcalla Bonilla, M. A. k,. La modalidad procesal en materia de movilidad geográfica y modificación sustancial de condiciones de trabajo: análisis de las claves y de los problemas aplicativos del artículo 138 de la LPL?, Revista del Poder Judicial, 2001/ 64 zk.; Sagardoy de Simón, I., Godino Reyes, M. k, El procedimiento de movilidad geográfica y modificación sustancial de las condiciones de trabajo, McGraw Hill, Madril, 1999, 57 or. eta De Soto Rioja, S. k, Proceso especial de modificaciones sustanciales y movilidad geográfica, Aranzadi, Nafarroa, 2001, 177 or.
‎Ikasketa hauetan, lanpostu hutsak ikasle bakoitzaren onarpen notaren arabera esleitzen dira, hau da, sartzeko azterketa honetan lortutako puntuazioaren batez besteko ponderatuaren eta batxilergoko batez besteko notaren arabera. Ikasle guztiek ez dute lortzen hautatzen duten titulazioa eskuratzeko behar den eten nota. Hori dela eta, aurreinskripzio prozesuak aukera ematen die eskatzaileei beren inprimakietan lehentasunezko ikasketen aukera bat baino gehiago markatzeko, unibertsitate barruti bereko ikastetxeek eskaintzen dituztenen artean.
‎Baterako aitorpenak egiten direnean, muga bakarra izanen da familia unitateko kide bakoitzarentzat. Gainera, zergadunaren ezkontideak ez badu lortzen lanaren edo jarduera ekonomikoen errentarik (edo horiek 8.000 eurotik beherakoak badira urtean), ezkontide horrek parte hartzen duen pentsio planetara egindako ekarpenak murriztu ahal izango ditu Ogasunaren Aitorpenaren zerga oinarrian, baina muga urteko 2.000 eurokoa izango da. Fiskalitate hori bera aplikatuko da Aurreikuspen Plan Aseguratuak (APB) sinatzen direnean, inbertitutako kapitala bermatzen duten aurrezki aseguruak.
‎Behintzat, banekien Imanolen joera zein zen. Gertatzen da bere joera horrek ez zuela lortu orduko fraideen artean izen onik.
‎Markel Aoiz eta bera, adinkide izateaz gain, adiskidetzat dauzka jende gehienak. Berak inoiz lortu ez duena lortzekotan den belaunkideari saria ukatzeko tentazioa ote hoztasun horren zioa?
‎Izan ere, betidanik elkarri egin genion promesa baitzen hura, alegia biok lanean hastean etxe orratzen hirira joango ginela, Brooklyngo zubiari begira eguzkia sartzen ikusteko. Frustrazioa areagotu zitzaidan ohartzean, hilabeteak joan hilabeteak etorri, ez genuela lortzen Jaione haurdun gera zedin.
‎Ahotsa dardaraka jarri zait, eta eztul eginez disimulatu behar izan dut galdua neukala esaten ari nintzenaren haria. Saiatu naiz jarraitzen, baina ikusirik ez nuela lortzen bi esaldi behar bezala kateatzea, bertan behera utzi dut hitzaldia. Nahiago izan dut entzuleak frustraturik uztea atsekabeturik baino.
2011
‎Proba bezala hasi ginen ordenagailuarekin lanean, pentsatuz epe laburrera gure jardunera egokituko zen bateriajoleren bat aurkituko genuela. Inoiz ez dugu lortu bateriajole hori, eta ondorioz, ordenagailuarekin jarraitzea erabaki dugu.
‎Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak ETA gailenduta dagoela esan du eta gainera, lehendakariaren ustez, ETAk jakin badaki indarkeria erabilita ezer ere ez duela lortuko.
‎Komedia gutxietsia al dagoen galdetuta, Esnalen ustez askoz zailagoa da komedia egitea drama baino, eta are nekezagoa istorio gogor bat umorearekin kontatzea, umore barik baino. Oso zaila da jendea barrez jartzea, eta komedia arriskutsuagoa da, gaizki ateraz gero nabarmenagoa delako, ez baduzu lortzen jendeak barre egitea oso agerikoa baita. –Agian gutxietsia dagoena da txistearen komedia, errazkerian erortzen den beste hori?.
‎ezinbesteko heldulekua eta euskarria dugu kultura identitatea. Jakina, maila pertsonalean hain beharrezko dugun babesgune hori ez genuke lortzerik izango gure nazio taldeak talde gisara aitorpenik eta ahalmenik ez balu. Komunitate kultura batek behar duen gutxieneko itzal eta begirune orokorrik bereganatzen ez badu, pentsatzekoa denez, bertako kideen duintasuna eta nortasuna mehatxupean egongo dira?
‎Dalí-k bere hildako anaiarekin bikote bereiztezina osatu zuen beti. Inoiz ez zuen lortu harengandik askea zen identitaterik. Bere amarekin harreman fusionala eduki zuen; nahi zuen guztia egiten uzten zion bere amak, eta ezin zen harengandik afektiboki bereizi.
‎Goizegi da, ez ditugu oraindik Udal programa guztiak mahai gainean jarri. Desadostasunak ditugun puntuetan adostasunik ez badugu lortzen, zer egingo dugu. Negoziazio bat da.
‎" Tontorra tartaren ginda da. Lortzen badut ondo, baina ez badut lortzen ez da ezer pasatzen, pastel osoa jan dut". Bada, horrela bueltatu dira etxera, “tarta guztia janda eta asebeteta”, adierazi dute.
‎2005eko Makalukoan eta aurtengo negukoan ez dugu helburua lortu, eta ikasi, piloa ikasi dut. Tontorra egitea da helburua, baina, ez baduzu lortzen, sekulako eskarmentua izaten duzu, gehiago pentsarazten dizu.
‎Pentsatzea ez da poetizatzea(" pentsatzearen eta poetizatzearen dialogo bat" deritze Heideggerrek bere Holderlinen interpretazioei). Filosofoaren pentsatzeak inoiz ez du lortzen zulatzea, poesiak barruratzea lortzen duen barneraino. Izan ere, poesiak sortu egiten du, h. d., izatea esatean dator izatera (ez esan dakoan:
2012
‎Gero, XX. mendearen lehen erdi osoan edo, mezua bera izan zen batez ere kontuan hartu zena, baina mende horren bukaeran, postmodernitatearen iristearekin batera, hartzaileari hasi zitzaion ematen berebiziko garrantzia, irakurleari alegia, eta horrela Harreraren Estetika eta harrera teoria guztiak hasi ziren gero eta gehiago nabarmentzen. Gaur egun kritikari anitzek ez diote obra bati toki on bat emango (mundu zabaleko kritikariez ari naiz orokorrean, ez hemengoez soilik), baldin eta, nolabaiteko kalitateaz gain, ez badu lortzen publiko arrakasta apur bat behintzat, eta mesfidantzaz begiratuko diote idazle bati norbaitek kultuko idazletzat hartzen badu, horrek berehala ez duela asko saltzen esan nahiko baitu, bere kalitatea ukaezina izan arren. Ergela ez den euskal idazleak, beraz, ez dio muzin egingo euskal irakurleen 111 Akademiari, esaterako, ezta perretxikoen moduan zorionez sortu diren irakurle klub guztiei ere.
‎Gizakia berez gaiztoa izan litekeela iradokitzen omen zuen Kubricken interpretazioak, eta onaren edo gaizkiaren artean aukeratzeko dugun gaitasunaren garrantzia azpimarratzen zuen harenak. «Fikziozko lan batek ez badu lortzen erakusterik aldaketa bat egon dela eta giza nortasuna ezarria, harrizkoa eta moldakaitza dela adierazten badu, ezin da kokatu eleberri bati dagokion alorrean; alegoriaren edo fabularen esparruan kokatu behar da. Fabula bat da Kubricken laranja, eta Amerikakoa; Britainia Handian eta munduko beste txoko batzuetan argitaratutakoa, aldiz, nobela bat».
‎Unean uneko agerpen batzuk gorabehera, bi urte zeramatzan etaparik edo itzulirik irabazi gabe, eta indarra eman dio Asturiasko Itzulian lortu berri duen garaipenak. Hiru asteko itzulietan inoiz ez du lortu erregulartasunik. 60 postuan amaitu zuen 2009ko Vuelta, erretiratu egin zen 2010ean, eta 86 postuan amaitu zuen iaz.
‎Barne ministroa da egun Dacic, DSren eta SPSren arteko koalizio gobernuan. Lehenengo itzulian inork ez badu lortzen %50etik gorako babesik, hilaren 20an egingo dute bigarren itzulia bi presidentegai bozkatuenen artean. Brusela, erantzukizun eske Hauteskundeen harira, gaurkoan «erantzukizunez jokatzeko» eskatu die serbiarrei Catherine Ashton EB Europako Batasuneko Atzerri Gaietarako goi mandatariak.
‎Tosca n lo geratu zen; Puccini baino errazagorik! Ez nion ezer aurpegiratu baina; nik ere ez ditut maite bere gustuko film musikalak; inoiz ez dut lortu horrelako baten aurrean amaitu arte eserita eustea. Edonola ere, etorri, nire ondoan eseri eta entzuten egoten da.
‎Horregatik dio Sarrionandiak itzulpena eta poesiagintza asmo utopikoak direla, hutsuneak betetzen ahalegintzen diren jarduerak izanik, inoiz ez baitute lortzen hutsune guztiak betetzea, eta beti irekita gelditzen baitira.
‎1 Gaixoak eskubidea du defendatzaile bat izendatzeko, horrek ordezka dezan gaixo moduan, edota ordezka dezan kexa edo gora jotzeko prozesuan. Gaixoak ez badu lortzen halako zerbitzurik, zerbitzu horiek ordaintzeko baliabide nahikorik ez duen neurrian, defendatzaile bat jarriko zaio bere esku, berarentzat kargurik gabe.
‎Interesgarria izango litzateke, halaber, azterketek faktore dietetikotzat jotzea, pisu espezifiko horrek eragin handia baitu hipertentsioaren sorreran edo mantentze lanetan, hala nola sodioa, potasioa, magnesioa edo kaltzioa hartzea. Etorkizun handiko emaitza horiek sendotzen diren bitartean, eta bitamina osagarri baten kontsumo orokorra gomendatu aurretik, aholku positiboa eta albo ondoriorik ez duena lortzeko, elikagaietatik datorren bitamina natural gehiago hartu behar da egunero eta otordu bakoitzean. Hipertentsio arteriala kontrolatzeko tratamendu dietetiko seguru eta eraginkorrari dagokionez, DASH dieta ezagutzen da.
‎Espainiako Gobernuak ikusten zuen alde batetik Batzar Nagusietako ordezkarien adostasunik ez zuela lortzen eta bestetik euskal lurraldeetan Foru konstituzioaren legedian oinarriturik, antolatzen eta beren kabuz administrazio publiko berria sortzen ari zirela erresumako legedietatik at. Bestalde, Nafarroako agintariek onartu zuten Espainiar konstituzioaren nagusitza baina Araba, Bizkaia eta Gipuzkoakoak pase foralaren aitzakiaz Gobernu zentralaren aginduak indarrean jarri orduko aztertu e... Foru Konstituzioaren zatia zen pase foralaren prozedura:
2013
‎Zorionez, musika zoragarria konposatu duten jenioak dauzkagu, eta ni, interprete bezala, saiatzen naiz, gutxienez, dena aditzen; ez bakarrik nire ahotsa aditzen, dena aditzen baizik. Askotan, konturatzen naiz ez dudala lortzen, eta, orduan, haserretu egiten naiz ez naizelako gai izaten. Jenioak baitira.
‎Baina hori ez zen beti horrela izan soldaduentzat, Christophe Charleren ustez. Hiru urtez emaitzarik ez zutela lortzen ikusiz, bizi zituzten baldintza gogorrak gero eta jasangaitzagoak zitzaizkien. Bigarren zatian aipatu ditugu gerla lekuetako egoera gogor horiek, edo bederen, batzuk.
‎VI. kap.). Ispilukeria hutsa izan zen: higanotek inoiz ez zuten lortu gutxiengo batetik gora garatzea; euskaldunen artean, adibidez, jarraitzaile biziki gutxi izan zituzten, erregina Joanak egindako presioak eta ahaleginak handiak izan arren; Biarnon, aldiz, fermuki sustraitu zen. Baina ñabardurak ñabardura, higanotak gutxiengo hutsa izan baziren ere, gutxiengo boteretsua eta ondo antolatua izan zen, 36 urtetan zehar (1562tik 1598ra) zortzi erlijio gerra antolatzeko gauza izan zena, Nantesko Ediktuaren bidez kontzientzia askatasuna eta eskubide politiko batzuen bermea lortu arte.
2014
‎Ez dauka lagunik, ez duelako lortzen denbora luzean harreman egonkorrik izatea eta nahiko mesfidatia delako. Inoiz ez du lortu ikasketaren bat amaitzea, ezta lan batean hiru aste baino gehiago jardutea ere. Jokabide oldarkorrak izaten ditu, gastuei, sexuari eta sustantzia abusuari dagokienez.
‎523 Artea hutsezina da: inoiz ez du lortzen esan nahi zuena esatea.
‎Hargatik, tatariarren inbasioa zela-eta deusen berririk ez zuela lortzen ikusi, eta hauxe idatzi zuen koadernoan:
‎Aipatzekoa da orobat A ereduan gertatzen den matrikulazio kopurua: EAEko esperientziaren arabera nahikoa argi dago A ereduak ingurune ez euskaldunean ez duela lortzen ikaslea elebidun bihurtzea, baina Nafarroan eredu horretako matrikulazioak badu alde sinbolikoaintzat hartzeko bat: euskalhizkuntzarekiko begirunea erakusten du, eta zenbapaiteko interesa.
‎Burutua edo egin xamartua zegoenean aurkeztu zen EIEn, babes bila. Elkarkideen onarpenik ez zuen lortu gabe; baina nahiago zuten elkartearen babesa espresuki agertzea. Halaxe argitaratu zen, bitxikeriaz beteta bada ere.
‎Musika berriek oso publiko mugatuak eta espezializatuak dituzte, diskoari eta irratiari esker biltzen dira eta ez kontzertuaren bidez. Ikuskizunak daukan kostua kontuan hartuta, operak askoz publiko zabalagoa luke; egiazta daiteke hiri handietan ere ez duela lortzen lengoaia berri erradikalak dituzten obrekin ikusleak erakartzea.
‎Eta berreskuratzeko etorri naiz eta ez badut lortzen, hilko naiz
2015
‎Mehatxuokin ez badute lortzen Syrizari garaipena eragoztea, aditu batzuek aurreratu dute ez zegoen aztia izan beharrik agintea klase guztietako oztopoz trabatuko diotela. Soilik NDFak egin duen bezala kredituak etetearekin, Greziak ez du asko gehiago behar egun batetik bestera erabat kolapsatzeko.
‎Datu honek ez luke garrantzi berezirik izango ez bageneki egungo gizarte baldintzetan euskalduntzen ari diren gazte gehienek ez dutela lortzen" oso ongi" hitz egitea euskaraz, eta, hortaz, kopuru handiak ditugula" nahiko ongi" mailan edo beheragoko mailetan. Horiek hala, euskaldunen kopuruak gora egin arren, euskaldungo horren kalitateak, hizkuntza gaitasunari dagokionez, ez du berez ziurtatzen gazte askok eta askok joera izango dutenik euskaraz aritzeko, ez orain, lagun eta kideen artean, ez gero, egun batean guraso bihurtzerakoan.
‎" Ez badugu lortzen joera hori iraultzea, nabarmen murriztuko da etorkizuneko helduen bizi itxaropena, handitu egingo dira gizarte harremenetako arazoak eta igo egingo da Osasun Publikoaren gastua", ohartarazi du Eduardo Cifrianek.
‎Estatuak negoziatu beste aukerarik ez zuela izango zioen Iturbek elkarrizketan: . Euskal Herria makurraraztea ez dutela lortzen ikusten duten neurrian, nahi edo ez nahi, negoziaziora joango dira?. Borroka armatuaren eraginkortasunean konfiantza osoa agertu zuen:
‎Atzo, ateri zegoela probestuz, parkea izan zuten topaleku. Miryam aztoratua zegoen, senarrak deitu baitzion Managuatik, lantegian huelgan hasi zirela esateko,, nagusiari fabore egitea, beste ezer ez dute lortuko grebarekin?, ondorioztatu zuen. Aspaldian greba konturik entzun gabeak ziren, eta harrituta entzun zioten lagunek.
‎Wallersteinek dio inoiz ez dugula lortuko mundu aske eta berdinkide bat, baina askatasunerantz eta berdintasunerantz abiaturiko mundu sistema bat erdiets daitekeela, bere barruan bien kontrako joerak beti agertuko diren arren (1989: 23).
‎13 Andre hauen aita hil zenetik bost urtera, hil zen ama eta, Katalinaren bokazioa beti mojatzarako izanik, eragozpen hau zuen soilik: ez zuela lortzen gurasoak hartara jartzea; eta beraz, moja izateko handik joatea nahi izan zuen, Beasen ez zegoelako monasteriorik. Haren ahaideek aholku hau eman zioten:
‎10 Inoiz ez dugu lortzen etxe hau erostea, eta egiaz nahi nuke; izan ere, Jainkoak nahi badu, Burgosera joatea nahiko nuke, eguraldi ona datorrelako, laster batean itzuli eta berorrekin luzaroago egon ahal izateko.
‎Niri bisitaren mesedea egiteko gogoa ez zen izango handia, lehenago berorren agurgarritasuna hemen izan zenean hitz egiteko oso aukera gutxi izan bainuen. Jakin beza horrela oso gutxi egin dezakedala nik, berorren agurgarritasunak Erromara joatea dela-eta idazten didanaz; egunak dira eskatzen ari naizela, eta oraindik inoiz ez dut lortu gutun bat idatz dakidan, bidezko denez; guk egin beharrekoa egiten badugu, gerta dadila gertatzen dena. Eta ez da gure aita bisitariaren kontua; hark egina du, baina hainbeste izanik bide desberdinak aholkatzen, nik gutxi egin dezaket.
‎Hain da kezkagarria, ezen osasun publikoko arazo nagusietako bat baita. Horri gehitu behar zaio argaltzen eta pisu galerari eusten saiatzen diren pertsona gehienek ez dutela lortzen, eta, batzuetan, saiatu aurretik baino gehiago pisatzen dutela. Azken horrek, ‘Egin dieta gizentzea’ artikuluan jorratu zen bezala, epe luzera eraginkortasun probak dituzten argaltzeko estrategiak zein diren hausnartzera behartzen gaitu.
‎Bai, baina inoiz ez dugu lortu konplizitaterik. Beti egon da mesfidantza punturen bat, baita ziurrenik gure aldetik ere haiekiko, irentsiko gintuzten beldurrez, egiten zituzten planteamenduen atzean beste zerbait egon ote zitekeen beldurrez.
‎Inoiz ez duzu lortuko.
2016
‎Oso ondo dago, denontzako lekua izan behar da gure auzoetan. Baina, ikusita zer nolako langabezia eta pobrezia tasa dauzkagun, eta, etorkinak etorri bai, baina lanik ez dutela lortzen, beste baliabide batzuk behar ditugu. Izan ere, gure auzoan bizirik irautea bera da artea.
‎Hortan, neuro sistemaren kalteengatik emozioak eta sentimenduak trabatuak dituzten zenbait jenderen adibideak aztertzen ditik. Hainbat kasutan, pertsona horiek abstraktuki beren burua egoera ezezagun batean proiektatzeko gai badira ere, praktikoki erabaki konkretuak hartzea ez dutela lortzen (adibidez, etxe bat erosi, mailegu bat negoziatu etab...) erakusten dik. Orduan, zein duk ondorioa?
‎Behin behineko baimena zen 1973ko urrian Iberduerok eskatutakoa. Herritarren oposizioari esker, inoiz ez zuen lortu, nahiz eta ukatu ere ez zitzaion egin.
‎Horietan, 25 urtez azpiko ia guztiak gai baldin badira euskaraz egiteko, aldatu behar ditugu orain arteko jokabideak eta politikak; belaunaldi horri eskaini behar diogu aukera euskaraz bizitzeko. Ez badugu lortzen familiak osatzen dituztenean euskara transmititzea eta euskara familiako hizkuntza egitea, hor bihurgune bat planteatuko zaigu. Hortik bidegurutzearen ideia:
‎Jakina, Xbeltxo! Zenbat artista handi egongolirateke, inoiz ezer ez zutela lortuko pentsatu eta saiatuez balira. Bat ere ez!
‎Gogoratzen haiz arrozaren istorioaz? Indiako arroza nahi zuela eta ea Juan Manuelek eta Dorok lagunduko zioten Bartzelonara... jakina, Stefanok mutilekin lortu ez zuena lortzea bilatzen zian gure amonak. Hiru milioiak nahi dizkik kosta lain kosta".
‎Galdegitekotan egon nintzen dibertsifikatzeko sukarrak jota edo irabaziak kutxa blindatutik atera eta inbertitzeko premia larrian zegoen, baina Eibarko jendea ezagutzen ote nuen, Bai zera, izugarri zaila omen zen Eibarko jendearekin mintzatzea, futbol taldekoekin alegia, ez zutela lortzen konfiantzako kontakturik, Klub hori gotortua zagok eta agian horixe izan litekek sekretua hainbertze urtez mantentzeko bigarren mailan eta lehen mailara igotzearen balentria egin ahal izateko, horrelako zerbait behar zutela beraiek, ez zutela ibili nahi azken urteetan ibili ziren moduan ezinean hondar minuturaino, Hitz egin behar diagu eibartarrekin aliantza zintzo bat egiteko, eus... Ongi entzun ote nuen eta baietz, heroia ni.
Ez badut lortzen Japoneko ospitalera eramango zaitut.
‎Uste nuen nahi zenuena ez bazenuen lortzen, minduta egongo zinatekeela.
2017
‎ikasle horiek arreta gehiago behar dute, nahiz eta maiz hasieran gure laguntza ezeztatu, ez dugu etsi behar. Sarri irakasleok kexatzen gara ikasleak ez duelako etxean lanik egiten, baina ez gara konturatzen gelan bertan guhaurrek ez dugula lortzen ikasleak lan egitea eta hori gure ardura da; pazientziarekin eta begi onez lortu behar dugu lan egin dezan, demagogian erori gabe. Horrek energia anitz eskatzen du eta forman izan behar gara, eta parean nerabeak, bere aldetik, egiazko heldu orekatua izan behar du.
‎" Urte erabakiorra da. Aurten ez badugu lortzen desblokeatzea presoen gaia, arriskua dugu berriz ere geratu eta usteltzeko. Bake prozesu usteldu bat, berriz ere biolentzia abiatzeko arriskua duen prozesua da".
‎Nire neskarekikoa nola zihoan galdetu zidan erizainak zauriak artatzeko azken aldiz beregana joan nintzenean. Hirurok maite gintuela kontatu nion eta, niretzat oso gogorra izanik ere, onartu egin nuela neska gauetan partekatzea egutegi baten arabera, ez hirurok aldi berean berarekin oheratzen ginelako, saiakera hori, egin bagenuen ere, porrot erabatekoa izan baitzen, gauak banatzen genituelako baizik, baina niri egokitu zitzaizkidan gauetan ere ez nuela lortzen neskarekin harremana bideratzerik, irrika erabatekoarekin hasten bainintzaion galdeketak egiten, eta oso gainetik bada ere kontatu behar izan nion zeinen itsututa nenbilen bi morroiekin, zenbat ordu ukatzen nizkion loari hirurak elkarrekin lehen aldiz oheratu zireneko zertzeladak eta ingurumariak irudikatzen, eta xehetasun horiek kontatzen nizkion bitartean bere behatzarekin nire be... Bazekiela, esan zidan, gutunen kontu hori ez zela ondo amaituko, susmatu egiten zuela, baina ez omen zuen ama zegoen zulotik ateratzeko beste biderik ikusten.
‎–Gaitasunak garatzeko politikak ezinbestekoak dira, baina gaitasun horiek lotzeko politikak ere behar dira. Zuk ez baduzu lortzen konexio hori, zaila da gizarteari aberastasuna emango dion sistema bat lortzea. I+G+B sistema sortzen duten hainbat agente dituzu, baina azkenean sistema hori bera bihurtzen da helburu, eta izan behar luke bitarteko bat gizarteko ongizatea eta aberastasuna hobetzeko?.
‎Bestalde, AlpadDEk, Googleren superprogramak, Lee Se Do korearra garaitu du, Go joko txinatarraren munduko txapelduna. Goda oso konplikatua da, eta atomoek baino aukera gehiago dituzte unibertsoan, baina normala zen makina batek inoiz ez zuela lortuko pentsatzea. Espainian ere badaude adibideak.
‎Izan ere, arrainetan, parasitoak dira arriskurik handiena, eta kendu egin daitezke, elikagaia izozte prozesu batean jartzen bada; hori ez da gertatzen oilaskoa. Errezeta hau prestatzen denean, oilaskoa irakiten hasten da, baina aditu batzuek iradokitzen dute oilaskoaren azalean germenak hiltzen baino ez dutela lortzen praktika hori, eta, beraz, ez dela nahikoa. Japonian ere, oilasko sashimia ohikoagoa den lekuan, Osasun, Lan eta Ongizate Ministerioko osasun agintariek gomendatzen dute, 2016ko ekainaz geroztik, oilaskoa 75 ºC ko tenperaturan prestatzea.
‎Txatartegiaren ondoan lursail bat daukan familia bat da akusazio partikularra. Gorka Martínez abokatuaren arabera, Humberto García eta María del Carmen Pérez senar emazteek Udalari eskatu zioten baimena euren lurretan industria pabilioia eraikitzeko, baina inoiz ez zuten lortu. Azaldu zutenez, 1955ean Venezuelara emigratu zuten eta bertan azkoin negozio bat ipini zuten eta euren lantegiak hileko 30 tona ekoizten zuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia