Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 67

2000
‎Arestian mingarri gertatu eskuak lagun egin zidan oraingo aldian, besagainean tinkatuta, eta esku horrek berak kontu zidan, zorabioak gutitarik ez baininduen lehengora bidali. Edan ahala edan nuen ezpainetara hurbildutako edalontzitik.
2001
‎Esan beharra dut, artobero usaina dariodala agertzen banaiz ere, nik 1965ean, udazken aldera, Torrelavegara aldegin nuela; gero, hurrengo urtean, Salamancara, hor gelditzeko. Ez nituen lehengo eginkizunak bertan behera utzi erabat (probak ikusi ditut bederen etengabe), baina Eganek iraun badu, erosoago zituen gidari eta laguntzaileei esker izan da. Iraun du, halere, eta ez euskaldun guztien atseginerako.
2002
‎Orduan, lehenago mesprezatu zituen haietariko batek esan zion: «Pozik egon izan bazina gure egoeran eta naturak emandakoa jasan nahi izan bazenu, ez zenukeen lehengo iraina jasango eta zure zoritxarrak ez luke oraingo gaitzespena sentituko».
‎Traukok oraingoan ere ez zion deus erantzun, baina, haren isilunean, Josu R k ez zuen lehengo harriduraren zantzurik antzeman, baizik mesfidantza xume bat, Traukok beraren jakinezaz baliatzen ari zelako susmoa egiten zuela interpretatu zuena. Haren konfiantza bortxatu nahi ezta, hitz beste egin, eta ohiko hizpideetara eraman zuen solasaldia.
2003
‎Ordulari atomiko oso zehatzak bazeuden lehenagotik ere, baina 4.800 zentimetro kuboko bolumena zuten eta 50 watt kontsumitzen zuten. Aurkeztu berri den honek ez du lehengo erraldoi horiekin zerikusirik: 40 zentrimetro kuboko bolumena besterik ez du eta watt bakar bat kontsumitzen du.
‎Dena dela, argumentu horiek guztiak, jin arau, heldu diren bezala, jartzen ditut, nahiz ez genukeen nehoiz ahantzi behar, Hannah Arendt pentsalari handiak oroitarazten digun bezala, askatasuna denaz geroz politika ororen zentzua, XX. mendean egin ditugun kontzentrazio zelai eta arma nuklearren esperientzien ondotik, ez dugula lehengo gure erreferentzietan gelditzerik: Ez dezagun arren has berriz Troiako gerlarik!
2004
‎Distantzia. Ez dut lehengo ardurarik eta, beraz, tarte bat dago. Gainera, nahi dut tarte hori egotea ere.
2005
‎Hiru arrazoi izan dira horretan tarteko: irratitelebistek gizartean hartu duten indar neurrigabea, horren ondorioz edota horrekin batera irakurzaletasuna urrituz zihoan bitartean; frantsesezko egunkari aldizkariak ugaritu dira izugarri; euskarak atzera egin du kalean eta etxean; behinola Ameriketara joan zirenen ondorengoek ez dute lehengoen atxikimendurik.
2006
‎Nahasmen ezti batek lausotzen dizkio ganberan dauden gauzen inguruak. Begiak ez ditu lehengoak. Iaz ohartu zen.
ez du lehengoaren zaporerik.
‎– Dagoeneko ez gaituk lehengoak. Urteek faktura pasatzen ditek erruki barik.
‎Bizitza zurrunbilo bat bilakatu da, pentsatzen zuen Goiok berekiko, erle saldo baten burrunba itzalia baina etengabea, zoratzeko modukoa, ezerk ez zuen lehengo kolorea eta distira, lehengo ertz definitua eta forma ezaguna, nabarra urdina nagusitzen zen nonahi, difuminatuak eta zirriborro lausoak, fokutik kanpoko argazkia bezalakoa zen dena, Armanik esan ohi zien bezala sekzioaren bileretan, garai berri hauen ezaugarri nagusia aldakortasuna da, potroak gero, sindikalista bati Armani deitzea, fabrikako sugegorriek ezarritako izengaiztoa zen, ... –eta Goiok ez zuen buruaz ezetz esateko lanik ere hartzen, garbi bai garbi baitzen galdera erretorikoa zela–, prestakuntza, prestakuntza, prestakuntza da beharrezkoa alternatiba bat eratzen dugun bitartean, eratuko dugun egunerako, kostako da baina, hori ez dago ukatzerik, errealitatea konplexua eta aldakorra delako, horrexegatik beragatik hain zuzen, eta gero fabrikako lankideen eta sekzioko sugegorrien komentarioak, begira urliaren semea, lau urte baizik ez ditik eta lehengoan, nagusi izatean zer izan nahi duen galdetu eta ez al zian erantzun, ba, Hipertrolako ingeniari aurrez jubilatua soldataren ehuneko laurogeita hamarrarekin, Hi per tro la ko in ge nia ri au rrez ju bi la tua sol da ta ren ehu ne-ko la ro ta ha ma rra re kin, dena braust, baina silabak ongi markatuz eta silaba bakar batean zalantzarik edo tostorrik egin gabe, hori ez duk galduko, bizi bizi zetorrek, edo sandiaren aita hil berriarena, aita ona izan zuan, eta norbaitek inozoki galdetu, zer, seme alabekin mintzatzen zuan, seme alaben edukazioaz arduratzen zuan, kariñosoa zuan, edo zer, eta erantzuna labana kolpe bat bezala, ez, motel, ez, azkar hil zuan eta diru pixka bat utzi zian, dena zetorren ondo egun kloniko horiek iragateko, katean tapizeria jarri berriari errepasoa egiten, jostura bat tokiz kanpo han eta olio orban bat hemen, jardunaldi bakoitzean horrenbeste kotxe eta azkar ibili beharra orain gaueko txandan zebilen taldeak ehuneko hamarra ateratzen zielako produkzioan, Goiok ez zuen ulertzen, zertarako hainbeste presa gero handik sei hilabetera, merkatuaren egoera zela-eta, produkzioa mantsotu behar bazen eta fabrika hainbeste egunetan ixten bazuten, fabrika itxita zegoeneko egun libreak egun poltsarako, martxa hartan jubilazio egunean bi lan urteko zorra edukiko zuen enpresarekin, Armani, esplikatuzak hau, bizitza guztia lanean eta orain hauek zatozek dirua zor diedala, potroak, gero, bai, bazakiat denbora aldakorrak direla, baina ez nian uste sekula hainbeste aldatuko zirenik, lan egiteagatik ordaindu beharra, gaur jan ditudan lentejak datorren hilean pagatuko ditiat, zorretan jan ditiat, potroak gero, eta egunak joan egunak etorri, denak igual igualak, elkarrengandik bereizezinak, lenteja platerkadako bi ale bezainbeste, sikiera produkzio bitartekoak aitzurra eta pala ez diat esango baina hondeamakina eta barrenoa balira, horiek egitate kontrolagarriak zituan, ukigarriak, hurbilak, fisikoak, nire kapazitateentzako dimentsio ulergarrikoak, humanoak, baina orain dena egon zagok, baina sekula egon gabe, deabru ikusezin batek mugitzen ditik hariak hiperespazioko tokiren batetik, nonbait, mutilak, izorratu gaitiztek, esan ohi zuen Goiok, gaur egun dena duk birtuala, nire buruko soila izan ezik, igual, ez zaitez horregatik kezkatu, esaten zuen Armanik, ilea ugaritzeko genea aurkitu ditek saguetan, eta produktu bat atera ditek, funtzionatzen omen dik, baina ez hadi kezkatu, orain serio esaten diat, eta batez ere, ez hadi kexatu, sekula ez gaituk gaur den egunean bezala bizi, begiratu hire inguruan, Goio, noiz eduki ditiztek langileek horrelako kotxeak, noiz bidali ditiztek seme alabak unibertsitatera, noiz eduki ditek bigarren etxebizitza, noiz jokatu burtsan, noiz inbertitu, Armanik hori esaten zuenean Goiori bihotza jausten zitzaion lurrera, iruditzen zitzaiolako bere semeak arrazoi zeukala, bere semeak ezertarako balio ez zuen zahar bat zela uste zuelako, izan ere, pentsatzen zuen Goiok, ez nauk aita ona izan, azkar hil, auskalo, baina dirurik utziko ez dudalakoa segurua duk, nik ez zakiat burtsan jokatzen, orduan irri egiten zioten, ez dakiala burtsan jokatzen?, hori erraza duk, motel, ea:
2007
‎Jauntzi egiteko erabiltzen dituzten oihalak ez dituk lehengoen kalitatekoak. Ene soineko guziek hertsatzeko aiherdura bat badie, bereziki gerrian, eta galtzak ezin estekatuz deabrua ikusten diat batzuetan.
‎Denborak ere aldatu dituk, neguan hotza bortitzago duk, gero eta nekezago soportatzen ditiat goizetako hormak, elurra pisuago duk pala puntan etxetik kanporako bidea garbitzen dudalarik. Udak ere ez dituk lehengoak bezalakoak, erretzeko beroak jasaiten ditiaguk, barnetan bereziki, aire korronteak azkarrago dituk, eta hori heldu daiteke, segurago, leihoak lehen baino arruntagoak egiten dituztelako. Etxetik jalgitzeko ere nekeago zaitak, bidaiaz joan gogo diat baina, norat ere abia beti urrunegi duk
2008
‎Bizi baldintzek, noski, ez zuten lehengo hotelarekin zerikusirik, ezta apaiztegia izandakoarekin ere. Kartzela ireki eta lehenengo hilabeteetan oherik gabe egin behar izan zuten lo presoek, zurezko lurraren gainean.
‎La Campanille berritu zutenean kanpai famatua bere lekuan jarri zuten. Geroztik jotzen jarraitzen du, baina bertakoek diotenez, ez du lehengo hots bera.
2009
‎Lanean ere jarri zen. Baina aldartea, hori bai, ez du lehengoa. Bere izaera erabat aldatu da.
‎Etxeko ateak zabaldu zizkidaan. Baina ja ez duk lehengoa.
‎MARKEL. Ez gaituk lehengoak, Alex.
‎Lantegietako erosotasunik ez dago itsazontzietako estutasunean. Baina hori ere aldatu da, ez pentsa, gaur egungo itsasontziek ez baitute lehengoen antzik. Gizon bakoitzak bere ohea du, kortinekin babestuta egoten da, nahi duenak musika entzun dezake edo irratia.
‎Xebaxtian Lizaso 1997ko finalean izan zen (hirugarren egin zuen), baina amaiera iragarri zuen. " Txapelketako nire garaia bukatu da, orain ez baitut lehengo ilusio hori", esan zuen 2001eko urriko Uztarria aldizkarian, eta ez zuen parte hartu 2001ekoan.
2010
‎Merkatuan ere ez du lehengo pisurik, eta beste erabilera batzuk ematen hasi zaizkio artileari: hormetan isolatzaile moduan jartzen dute, xurgatzaile industrial moduan baliatzen, eta garbiketa tresnen zati moduan.
‎–Lege baten bidez, ikastolak sare publikoan integratzea nahi zuten, epe jakin batean eta baldintza zehatzetan. Lege horrek ez zuen lehengo eskola publikoa hobetzen, eta, are gutxiagohartzen zituen aintzat ikastolen izaera eta ezaugarriak. Beraz, garbi genuen nolabaiteko tranpa izan zitekeela:
‎GERMAN. Bazakiat eta horretxek arduratzen naik gehien. Emakume hori ezagutu duenetik, ez duk lehengoa.
2011
‎1) Testamentugileak legatupeko gauza transformatzen duenean, transformazioaren ondorioz gauza horrek ez badu lehengo formarik ez izenik.
2012
‎Biak. Eskaintza eskaera baino handiagoa da, ikusleak nekatu egin dira, kontzertuek ez dute lehengo xarma bera. Telebistak eta Internetek ere errua daukate, jende askok uste duelako horrek asetzen dituela.
‎Aitaginarreba uzkurtu egin zen herriko gizon gazte haren hitzekin, uzkurtu eta urduritu, biak batera. Agurtzerakoan, hark sorbaldan jarri zion eskua, eta une batez Inasi begiraturik, burua okertu zuen begiak ñarrotuta; hau ez duk lehengoa, ulertu zuen Inasek haren imintzioan. (Eratara ulertu al zuen Inasek imintzio hura?
‎Aitaren etxea defenditu nahi dut ez dut lehengoen lana ahatzi nahi aitari eman hizkuntza aitak eman maitasun bizia beso bular eta arima ditut lurra saltzen laguntzen duen lege zuzenaren ukatzeko kostaldetik datozen hodei eta haize hezeen gozatzeko
2013
‎Raikkonenek babesa galdu zuen, eta horrekin batera, tentsioa areagotu zen taldean. Emaitzek ez zuten lehengo indarrik, eta era tristean alde egin du, lesio batengatik azken lasterketetan parte hartu ezinik. 4. Ferrariren ezina McLarenekin gertatu bezala, Ferrarik sendo amaitu zuen 2012a.
‎– Edo ez zakinat, agian gure adiskidetasuna ez dun lehengoa...
2014
‎–noski, baina ez dituk lehengoak bezalakoak, orain lasaiagoak dituk. Egia esan, ezer ez duk lehen bezala, burua makurtu zuen une batez, baina berehala jaso eta kontatzen ari zenarekin jarraitu zuen?.
‎gentrifikazioa, urbanalizazioa edota desozializazioa... Baina hemengo honetan hiri logiken bilakaerari erreparatu nahi nioke. Oro har polikronia deslokalizatuetara ari gara jotzen, hau da, hirietan bizi arren, ez dugu lehengo bizimodu trinko, dentso eta tokian tokikoa, ezta nazio erritmokoa ere. Haren ordez, arian arian gero eta lokatuago dauden harreman eta praktikak ditugu:
‎Bai, ez du lehengo ahotsik Radio Franceko arauak zorrotzak dira.
2015
‎Orain, aspaldiko partez herrira itzuli eta paseatzen ibili naizen honetan, lehengo tokiak itxuraldatuta ikustean, denborak betiko itzali dituen ahotsak eta berrikuntzaren oldeak ezabatu dituen txokoak berpiztu zaizkit, han eta hemen ikusitako detaileek oroimenaren itsas hondarretik azalera erakarri balituzte bezala. Orain aparkaleku bihurtuta daukaten plazatik igarotzean ez ditut lehengo platano zaharrak aurkitu, ezta zuhaitzen artean zeuden egurrezko banku zahar haiek ere, baina haizearen epela azalean sentitzean banku haietan ilunabarrean egiten genituen orduak etorri zaizkit gogora, afalondoan lagunekin igarotzen nituen orduak.
‎Aspertu direnean, ez zaituzte lehengo lekura eraman, adiskideekin batera egon zaren gelara. Burdin ziriak dauzkan ate bat iragan, eta pasilloan barrena egin duzue aurrera.
‎Horretaz ari naizela, atzo aldatu zidaten telefonoa, baina jadanik ez dut lehengo burua, eta leku guztietan apuntatu behar dut zenbaki berria, bestela ahaztu egiten zait.
‎Etxez etxe pasatuz, Auxtin Zamorak sustatu ditu etxe berrien jabeak, bai berdin izenik ez duten lehengoko etxeko jabeak ere, beren egoitzeri, izendapen bat bat eman diezaioten. Gehienak ados baldin badira, «askori ez zaie inporta, etxea, merkatu eta kontsumoko gauza bat bilakatu baitzaie».
2016
‎Goizeko zortzietan nire logelatik irten nintzenean, munduak ez zuen lehengo distira eta ez zuen sekula gehiago izango. Ontasuna eta gaiztakeria, eskuzabaltasuna, betebeharra, zorra, aita?
‎–Hik sinetsi ala ez, zeharo jo nindian gertakizun hark. Hik kanpoan eman dituk urteak, baina harrezkero hemen ez dituk gauzak berdin egin; ezer ez duk lehengoa izan.
‎Prozesu horrek erakutsi zien, bi hiru belaunalditan berezitasun judua desagertzeko arriskuan zegoela. Erlijioak ez baitzuen lehengo indarra XIX. mendeko Europan. Sionismoko pentsalariak jabetu ziren errabinotzak ezin zituela juduak batera mantendu, eta gainerako herrietan bezala nazionalismoa izan zitekeela bidea.
‎Goizeko lehenengo orduan ateri egon da, baina ondoren erabat petraldu da giroa, eta horrek jaia ilundu du. Dena dela, azken urteotan jaiak ez du lehengo indarra, eta hori errekuperatu nahiko lukete Besaideko lagunek.
‎Kontzentraturik ordubete neramanean, bisualizazioa lortu diat, eta hantxe zeuden denak, likidoak iragazten, substantziak nahasten, erreakzio kimikoak sortzen, eta guztien artean inolako dudarik gabe ederrena gibela huen, oso errai urruna, oso maiestate handikoa. ...jo diat hura guztia ikusiz, eta zera bururatu zaidak, errai haiek guztiek, nahiz nireak izan, nahiz nire manupean egon, ez zutela nitaz ardurarik hartzen, beren gisara ari zirela, nire borondatearekin inolako ardurarik gabe, eta hala jarraituko zutela harik eta haietako bat, oinazearen bitartez, gaitzaren lengoaia erabiliz, nirekin mintzatzen hasi arte," hemen nauk" esanez," jadanik ez nauk lehengoa, zerbaitgaizki joan duk eta aldaketa hau onartzea beste aukerarik ez daukak". Hartan, bisualizazioak energia asko kentzen baitzidan, organoen kontenplazioa utzi eta gelaren sabaia berrikusten nuela jarri nauk.
‎Enplegatu naizen aldetik, ez ditut lehengo eskubideak.
‎Gizarte hunek trufaren beharra badu, norberak bere buruarena barne. Bistan da, gaurko toberek ez dute lehengoen garratz hura, eta beharrik! Xabier Itzaina itsasuar ikerleak, kabalkada toberetan arras aditua denak, mintzaldi interesgarria eskaini dauku joanden ostiralean Bidarrain:
2017
‎Eskuetan xukadera zuela itzuli eta gerturatu zitzaidan eta aldez aurretik egindako broma errepikatu zuen: . Askok hartuko lukete horrelako ebatondo bat bekainean, badakizu?, baina orain ez zuen lehengo aldarte alairik, gainetik lainotzar bat igaro zitzaiola ematen zuen. –Une oso gogorrak izan ziren, gogorregiak neskato batentzat?, esan eta isilik egin zuen tarte bat.
‎Eskertzen niola informazioa esan nion, nahiz eta urri samarra izan, eta, berarekin ondo gelditzeko edo, ea txapeldunarekin zer gertatu zen galdetu nion, ea gainbeherari neurria hartu zion. ? Ez du lehengo mailarik ematen, baina oraindik ere hor dabil, eta ikusten nauen bakoitzean barre gaizto bat egiten dit, interpretatzen ez dakidana?, erantzun zidan neskak.
‎Esaterako, VIII. liburuki honetan aipatzen diren zenbait langintzaren inguruko izenak joanak dira, ahantziak, langintzekin berekin batera, hartarako erabiliak ziren lanabes, tresna eta tramankuluekin batera. Ogia edo garia gaur ere bada, baina haren inguruko langintzak ez du lehengoarekin ikustekorik. Soroa prestatu, belarra erein, ebaki, idortu eta gainerako prozesuak ere guztiz bestelakoak dira orain eta lehen.
2018
‎Aldagelatik atera ziren bezain pronto, berriro jokatzeari ekin zioten, baina orduz geroztik partida harrigarriro aldatzen hasi zen. Unaik ez zuen lehengoa ematen, eta akats ikaragarriak egiten zituen. Bost minutu eskasetan markagailuak 21 markatzen zuen apaizen alde.
‎Gorputzak zelan erantzuten duen ikusi gura dut, baina sufritzen nabilela ikusten dudan momentuan txipa aldatu eta lasterketaz gozatzen ahaleginduko naiz. Denbora luzea daramat lasterketetatik kanpo, eta ez dut lehengo sasoia. Aurrekoan, kapaz izan nintzen hamaika kilometroko distantzia kilometroa lau azpitik egiteko, eta poztu egin nintzen [2016an 3.000 metroko lasterketak 2.48ra egiten zituen, eta Arrasate Oñati lasterketa 3.15 azpitik].
‎Oraingo hau, ordea, ezberdina da. Ura bere bidean, denbora asko igaro da geroztik eta Ainararen disko berriak oihartzun apala izan du; Jean Marci “estankatuta dagoela” entzun dionean “gure Ainara”, esaten hasi da berriro Imanol, eta, nahiz eta urteak diren ez dutela lehengo kuadrillakoek elkarrekin abesten, baztertuen azken furgoira jaso du berriro solasaldietan, galtzaile direlako estimua diegun haien leinura samurtasunez eman dio ongi etorria. Ainara zuzenean entzutea ez hunkigarri ez desarmatzaile suertatuko ez zaion segurtasun osoa duen honetan, Fakirra prest dago laudorioekin eskuzabal jokatzeko; erreskatekoak izango direlako laudorio hauek eta ez aitortzazkoak.
2019
‎Funtsezkoa da eta, oro har, bat nator artikuluak azpimarratzen duen ikuspegiarekin: maila kualitatiboan (eta arnasguneez jarduterakoan maila kualitatiboaren garrantzia azpimarratzen ari gara) oraingo transmisioak ez du lehengo trinkotasunindarrik. txostenean aipatzen den bezala, etxean sartu da erdara: telebista, sare sozialak, internet etab. hor daude; kalea elebidunduz doan heinean etxeko giroa ere elebiduntzen ari da. egia da euskara transmititzen dutela euskaldunek, orain ere, etxetik hasita. etxeko transmisio horrek ez du, ordea, lehengo nagusitasun sendo hura bermatzen. gaztelaniaz gain txiki txikitatik ingelesa ere sartzen ari da, bestalde:
‎eta dutxan sartu da. On egingo diote paseoek, azkenaldian biguntzen ari zaio gorputza, gizendu ez bada ere jada ez du lehengo tinkotasunik. Igorrekin hasi aurretik ateratzen zen astean bitan behintzat korrika egitera, aspaldi.
‎Jadanik ez zuen lehengo bizi gar beti goria, behinola xarma ematen zion hura. Orain, aurpegia eta gorputza besterik ez zitzaion antzematen askotan, eta arimarik ez zitzaion ikusten:
‎Badaezpada. Tuco ez duk lehengo Tuco. Zentzatzen ari duk.
2020
‎Jakek maletatxo bat atera eta irekitzen hasi zen, eta buelta emateko eskatu zigun. Horrela egin genuen, eta berriro bueltatzeko esan zigunean, Jakek ez zuen lehengo gizonaren antzik ere.
‎Erasoan ez dute lehengo distira bera, baina defentsaren ahuldadeak kezkatzen ditu batez ere: hamahiru gol sartu dizkiete azken bost neurketetan.
‎(...). Gabia ez da sekula gelditzen, baina enpresa horrek, kanpotik begiratuta, ez du lehengoaren inolako antzik, inork ez luke galdategia denik igarriko”. Orain, ez da arroparik esegitzen kanpora eta kotxe tailerrek pasarelak dirudite.
‎Gorputzak ez zidan erantzuten. Ez nuen lehengo malgutasunik. Kili kolo nenbilen eta horregaitik esan nion Senekowitsch entrenatzaileari beste batek jokatzea nahiago nuela.
‎Han gabia martxan dago oraindik, kolpeka; gauez, haizeak nondik jotzen duen, oraindik aditzen da etxetik mailu erraldoia. Gabia ez da sekula gelditzen, baina enpresa horrek, kanpotik begiratuta, ez du lehengoaren inolako antzik, inork ez luke galdategia denik igarriko. Orain zikinak min egiten du begira.
2022
‎Oso ondo dakigu belaun bakoitzeko lotailuak non kokatu. Tendoiak hezurrari lotzeko metodoek ez dute lehengoen antzik. Dena hobetu da, eta horrek guztiak prozesua bizkortzen du.
‎Eskolan galarazita zegoen euskara, eta udaletxean ere gaztelania zen nagusi, ez zen beste aukerarik. Zentzu horretan, aurrerapen handiak egin dira, baina euskarak ez du lehengo osasuna. Lehengo batean, herriko bi aguazil, euskaldunak biak, erdaraz hitz egiten ari ziren pasieran kalean.
‎Eta txepel samarra. Ez du lehengo errespetu idolatratuaren batere antzik.
‎Itsasoa gero eta agorrago zagok –deitoratu zuen Pepek– Berandu iritsi haiz. Hau ez duk lehengoa. Garai batean, bakoitzak bostehun mila pezeta ateratzen genitian arrantzaldi on batean.
‎Zure lagun Merzugak ez du lehengoaren antzik. Ez nau ikusi nahi.
‎Noiztik ez diagu ardirik ikusi paraje hauetan? Ez dituk lehengo garaiak, ahaztu al zaik ala. Koldar halakoak!
2023
‎Puntu horretan geunden". Ilusioa ere ez zuten lehengo berbera eta kontzertuak ere ez ziren aurreko urteetan bezain jendetsuak.
‎Zergatik ez da jendea konturatzen? Elizak eta armadak ere onartu behar dute jendea ez dela lehenagokoa, sinesmen atzerakoiek ez dutela lehengo lekua, eta eurek ere garai berrietara egokitu behar dutela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia