Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 228

2000
‎—Hara, Edu, nola arriskatuko naiz, nire lagun Amagoiarekin zer gertatu den ikusita? Jende izenik gabeko txosten bat agindu nian, ez zuen lehen orrialderako bazka.
2001
‎Eta tik tak, tik tak entzun dezake mutikoak, erdi esna ohean geldi dagoela. Bere logelan dago Jonas, bere etxean, baina jadanik etxe hark ez du lehen zuen usaina, orain arrebatxoarena besterik ez baita nabarmentzen han. Eta arraroa iruditzen zaio usain hori Jonasi, nahiz eta bere arrebatxoa asko maitatzen duen.
‎Baina albiste horrek ez zuen lehen izotz pusken berriak adinako eraginik izan eta ezin izan da jendearen burutik kendu euri izoztu horrek izan zuen irudi paranormala.
‎Izan ere, OMEren arabera, “ahalik eta pertsona gehienentzat zerbitzuetara iristea erraztu eta bizkortu ahal izango du”, baita sendagai psikotropikoak eskuragarri izatea bermatu ere. Lau herrialdetatik batek ez ditu lehen mailako arretan eskizofrenia, depresioa eta epilepsia tratatzeko agintzen diren hiru sendagaiak. Munduko herrialdeen erdietan baino gehiagotan psikiatra bakarra dago 100.000 biztanleko.
‎(Zertarako aberria esango zukeen ausartagoren batek, sorterria (jaioterria, etc.) etxeko genuelarik?). Eta ez dut lehen ukitu ditudan gabeuki, gabeukatz eta gainerakoez deus gehiago esango: jaupak, gehienez ere, jaupariren bitartez harrigarrizko jaupaleme bat gauzatu zuela euskal poesian8.
‎izaki hori munduan existitzen da edo mundutik at. Munduan existitzen bada bere osagai bat edo mundua bera izango litzateke. Munduaren zati bat bada, orduan lehen kausa izan behar du, kausarik ez duen lehen kausa. Baina munduaren zati denez denboran izango da.
2002
‎Eta zorte handia da gauza gehiago egiteko aukerak izatea. Gainera ezin zitekeen bestela izan, politikak gaur egunean ez duelako lehen betetzen zuen eginkizuna betetzen. Bere garaian esaten genuen dena zela politika, eta egia da.
‎Horrez gain, jendeak ez zuela lehen hainbat esne edaten, eta haren balizko zergatia azaltzen saiatzen zen Jose Alkiza: «Beti ere udazkena izaten da esnerik gutxien saltzen den bolada, umeak eskolara asten diran garaia.
‎Dekretu horrek 3.000 eurotik 0,60 milioi eurora bitarteko zigorrak ezartzen ditu betebehar horiek betetzen ez dituztenentzat. Arau haustea arina, moderatua edo oso larria den aztertu ondoren aplikatuko dira, eta instalazioaren jabeak araudia betetzen ez duen lehen aldia bada. Bartzelonako fokua Atzo hain zuzen ere, Bartzelonako Ospitalet herrian bizi zen 87 urteko agure bat legionella infekzio baten ondorioz hil zen.
2003
‎Klandestinitatera behartutako ezker abertzalearen bozak ez dira ia inora zeharraldatu, Maiatzaren 13koaz geroztik behintzat; eskuartze politikorako eskubidea murrizte hutsak, beraz, indarren oreka nabarmenki aldarazten. Ibarretxek, ez du lehen baino giro hobea, ezta ere okerragoa seguru aski, bere plan ataskatua suspertzeko; eragile politikoen arteko harremanetan aurkitzen ez den giltzarik ez dago, agian, boz kutxetan ere. Espainiako bi partidu nagusienen arteko oreka ere ez bereziki mudatu, ñabardura kolateraletan ez bada eta, datozen hauteskunde orokorretarako, gaurdainoko posibilitate guztiak zabalik geratzen dira.
‎Federazioak martxan jarri zirenetik, poliki poliki laguntza gehiago lortu da, txapelketak antolatu eta errekor bideak jarri dira... Beraz orain apustuak ez du lehen zuen indarra, Urrezko Aizkora edo Euskal Herriko Txapelketa bezalakoetan bakoitzak erakutsi dezakeelako bere abildadea.
Ez dugu lehen baino arazo psikologiko gehiago, baina sentiberagoak gara haiei dagokienez
Ez dugu lehen karlistadako bertsoen artean, aipu historiko gehiagorik aurkitu. Herri mailako bertsoetan ez da behintzat iraganaren inolako kontzientziarik agertzen (bai ordea euskalduntasun eta erlijiotasun kontzientzia, baina ez historikoa).
‎estatuek ez dute esku hartu behar merkatu librean, ezin dituzte enpresak lagundu eta ez diete ezelako gizarte babesik bermatu behar gizarteko sektorerik behartsuenei. Premisa horiek betetzen ez dituzten lehenak, ordea, AmeriketakoEstatu Batuak eurak dira. Gizarte babesak ezabatu ezabatzen dituzte, hori bai, bainaaldi berean baita euren enpresa estrategikoak diruz ondo baino hobeto hornitu ere.AEBetako enpresa esportatzaile nagusia (Boeing konpainia), berbarako, II. MunduGerra garaian aberastu zen, Gobernuaren inbertsioak nabarmen areagotzean.Horrez gain, une jakinetan (1990eko hamarkadaren hasieran, esate baterako) Gobernuak enpresa horri bidea leundu izan dio bere esku hartze zein dirulaguntzapublikoei esker4 Baina hori bai, nola gizarte sektore zigortuenak hala euren enpresa estrategikoak babes barik utz ditzatela eskatzen diete gero estatu behartsuenei.
‎Etzi nahiko nuke Sevim en ikustera joan. Espero dut ez duzula deus nire ideiaren kontra. Ahmet harritua zenez Oya k bere baimena galdegitea, eta ez zuenez lehen arratsetik irudi txar bat ukan nahi, segidan baietza eman zion. Oya ren helburua, hori galdegitean, ez zen batere erakustea onartu zuela bere emazte ezkondu egoera, baizik eta bere kusiari sinestaraztea hala senditzen zela beranduago honen konfidantza lortzeko eta askatasun gehiagoren ukaiteko.
2004
‎Bizikletaren ikuskizunak asko galdu duela esaten da, lehengo naturaltasuna, erromantizismoa eta inprobisazioa galdu direla. Ziklistak ez du lehen zuen autonomiarik. Orain ez al da hain erakargarria ziklismoa?
‎Planteamendu hori errespetatzen ez den momentuan, guztia hankaz gora geratzen da. Eta azken hamar urteetan errespeturik izan ez duen lehena Oteiza bera izan da. Beraz, hainbesteko eraldaketen ondoren, erakusketa honen helburua dena bere neurrira itzultzea izan da.
‎Ohar bat, badaezpada ere: esan beharrik ez dago noski euskaldun gehienen ama hizkuntza, hizkuntza minorizatua, ez dela hizkuntza nagusia izan, eta horrenbestez, ez duela lehen hizkuntzaren tasunik bereganatzen gizarteak esleitzen dion egoera diglosikoa dela medio. Bego, bada, horretan, argibidea.
‎Aristotelesen aburuz, Lehenengo Motorrarentranszendentzia ez da aise adosten munduaren deskribapen mekanikoarekin (Fisika, 7 lib.), higitzeko, sakatz.eko edo liratzeko ukipenen bat behar da eta. Lehenengo Motorra ez damundutik at, unibertsoaren inguruan dago, baina fisikaren premisetatik urrun; mekanikarenIcgeen mende ez dugu Lehen Motorra, ez da mekatrikoki higitzen, desio bat legez baizik, amodiozko objektu bat bailitzan: –Azken kausak higitzen du amodiozko objektu gisa? (Metafisika, A iib.).
2005
‎Ez diote esan egunero egin behar duenik, baina kaltegarria denik ere ez. Zergatik, ordea, ez du lehen aldi horretaz batere oroitzapenik. Zergatik dabilkio barrutik har bat, terapia horrek zelatatzen bide duten gizonen arrastoan jarriko duela etengabe esaka?
‎Japoniar neskak lotsatiak direla, ez dutela lehen urratsa egiten, gizonaren erabakien zain geratzen direla, sexutan alde pasiboa direla... bai zera! Madokarekin, behintzat, topiko guztiak bertan behera gelditu dira, zorionez gelditu ere.
‎Hain zuzen, gutako bakoitzaren baitan, kimera indar amaigabe bat dago, hots, oroimena, munstro beldurgarria; ez du lehen gertatutakoaren errainu argirik ematen, hauts bihurturiko apurrik ere ez du berpizten.
‎Gardenago oroitzen ditut ñabardura batzuk beste batzuk baino; horrek erakusten dit traidorea eta baztertzailea dela oroimena, eta ez dudala bizi izan nuenaren lekukotza zehatz mehatz egiterik izango inoiz, hots, oroimenak erabakiko duela zer gogoratu eta zer ez. Alta, ez dit askorik axola; kontatzen dudana aukera bat da, eta oroitzapenak ez ditut lehen minez aukeratzen, baizik eta barrua hustu beharrez, hondarrez beteriko kamioiek bezala: bidearen amaieran zama irauli, hondarra hustu, eta beste bidaia bat hasi, hondar gehiagoren bila.
2006
‎Ez gara zerotik hasi, baina ez dugu lehen beste ikusle. Hala ere, gehien kezkatzen gintuena zen erritmoa eta segurtasuna berreskuratzea, eta hori lortzen gabiltza.
Ez nuen lehen aldia liburu batekin. Etxeberri ministroak irakurtzera ematen zizkigun, noizbehinka, bereetarik.
‎Euskal Herrian jendeak debozio handia dio artista jendeari. Baina gizarteak ez du lehen bezala kantatzen naiz, baina umeekin beharrean, jubilatuekin, beste jubilatu asko ere kantatzera animatuko direlakoan. Ikusiko dugu zer datorren.
2007
‎Gazteria gero eta galduago dagoela uste dugu; errealitatetik ihes egiteko gero eta errazago jotzen duela drogetara. Gainera, hain da ohikoa entzutea drogek ez dutela lehen zuten arrisku kutsua...
‎Lehen Mundu Gerraren garaia baitzen, apaizgaiek espero zuten baino lehen hasi zuten ikasturtea, Gobernuak ez zezan eraikina eritetxe bihur. La, ttek, osasun txarra zela eta, ez zuen Lehen Mundu Gerran parte hartu; gerlari ohiak41 taldeko kide izan zen, ordea.
‎Hala, bada, kortesia japoniarrak zerikusirik ez du, hi, zu ala berori erabiltzeagaz. Are, kortesia japoniarrak ez du lehen lehenik kortesiarekin batere zerikusten, izan liteke oso adeigabea ere (eta hizkuntzak, kortesia formak bezalaxe, deskortesia formak dauzka). Japonieran kortesiazko moldeek egundoko garrantzia dute, baina ez japoniarrak jende bereziki adeitsua direlako, ezpada bai, pertsonarentzat kontzepturik ez duelako hizkuntza japoniarrak gramatikan.
‎815 euro hilean. Drew Johnson-en iritziz, Gore familiaren energia faktura kontabilizatu duen aktibistak, “ez dit axola edozein pertsonak elektrizitatean diru pixka bat gastatzea, baina arazoa da batak besteak nola bizi behar duen esaten duenean eta bere arauak betetzen ez dituen lehena denean”. Lehendakariorde ohia joan den igandean atera zen Hollywoodeko Oscar bat jasotzera “Egia deseroso bat” dokumentalaren bidez, eta oraingoz ez du gezurrik esan.
2008
‎Elikagai organikoen alde dago, eta beren produktuetan ez dutela nanoteknologiarik erabiltzen ez erabiliko adierazi zuten prentsa ohar batean. Areago, nanopartikulak onartzen ez dituen lehen erakundea dela aldarrikatu zuten.
‎edo jainkozko obligazioa, auskalo. Nazarioren aitak, izan ere, ez zuen lehen karlistaldian parte hartu, artean umea zelako; are gehiago: gerra hasi ahala, egun berean?
‎Bera sartzen da behin eta berriz herritarren etxeetan, baita askotan baimenik gabe sartu ere?, eta horrek komunikatzeko modua moldatzea eskatzen du ezinbestean. Kudeaketa erraztu nahian, Administrazioak ez du lehen bezala herritarra paper zuri baten aurrean bakarrik uzten, idatzi beharrekoa asma dezan. Aitzitik, herritarrari besotik heldu eta dena egina ematen saiatzen da Administrazioa.
‎Aqui no sigue la fabrica, no ay dinero ni modo de traerlo ni empezar la obra para el rey»486 Gremioetako diputatuek baikorragoak ziruditen, eta lanak lehenbailehen hasteko baimena eskatu zuten487 Hilabete beranduago, Mendiolaren konklusio berdinera ailegatuak ziren, eta piezen ordainketak astero egitea eskatu zuten. Baina diputazioak ez zuen lehen epean ordaindu, eta bigarrenean espero ziren 160.000 errealetatik 30.000 baino ez ziren ailegatu. Armak iaia eginda zeuden,«?
‎Erabilitako teknikak zulo beltzaren erdiko eremuaren “ikuspegi paregabea” ematen du, azaldu zuen MITeko (Massachusettseko Teknologia Institutua) Sheperd Doeleman ek, “Nature” aldizkariak argitaratutako azterlanaren autore nagusiak. “Inork ez du lehen ikusi zentro galaktikoa”, esan zuen Jonathan Weintroub Harvard Smithsonian Astrofisika Zentroko azterlanaren egilekideak. VLBI teknika erabiliz, Doelemanek zuzendutako astronomo talde batek teleskopio multzo bat erabili zuen Kalifornian, Arizonan eta Hawaiin, Saggitarius A izenaz ezagutzen den objektuaren irrati uhinak aztertzeko.
‎Zientziara hurbiltzeak zenbat eta testuinguru handiagoa izan, orduan eta interesatuagoa da erantzuna. Aldatzen al da haurrek zientziarekiko duten jakin mina eta interesa nerabezarora iristean interesik ez duten lehen haurtzaroan. Lurraren Zientziak ikasleen interesik ezak gutxien eragiten dien irakasgaietako bat dira Zoritxarrez, nerabezarora iristean, ikasleek diziplina gehienekiko erakusten duten interesa jaitsi egiten da.
‎Banekien erregina batek ez zuela hain inportantzia gutiko pertsonekin mintzatu behar, baina haiek ezagutzeko gogoa nuen. Haiek ez zuten lehenik mintzatzeko eskubiderik. Nik hasi nuen elkarrizketa:
‎Kopako hurrengo partida jokatzen duzuenean inork ez duela lehen kanporaketan egin zenuten jokoaren gainean berba egingo da gauza onena.
‎Gerrara joatea baitzen Nazarioren aitaren irrikazko ametsa... edo jainkozko obligazioa, auskalo. Nazarioren aitak, izan ere, ez zuen lehen karlistaldian parte hartu, artean umea zelako; are gehiago: gerra hasi ahala –egun berean– jaio zen hura, 1833ko azaroaren 14an, nafar boluntario matxinatuek Lizarran Tomas Zumalakarregi buruzagi izendatu zutèn egunean doi.
2009
‎Txarrean txarra aukeratzea beste biderik ez zuen lehen, eta orain, zer egin gauza hobeak ere badirenean?
‎Autobusez egingo dute bidaia eta 12 ordu inguru dituzte Sevillara iristeko. Horrek nekea ekar diezaioke taldeari, baina ez da aitzakia izango, izan ere, Real Unioneko jokalariek badakitelako ez dutela Lehen Mailako zelai baten jokatzeko aukera ez dutela sarritan izango. Ilusioak nekea gainetik pasako du partida honetan.
‎Bestalde, eta sektore estrategikoetako enpresei zuzendutako finantzazio laguntzaren Ekimena dela eta, 5? 5 milioi euroko bost kreditu operazio baimendu dira eta onuradunak guztira 2.660 langile dituzten bost enpresa dira. Kontuan hartu behar da haien enplegu mailagatik (250 langiletik gora) edo jardueragatik enpresa hauek ez dutela lehen aipatutako laguntza planean parte hartzerik.
‎Play offa ziurtatuta dute irundarrek eta lehen postua ere, ia ia (72 puntu). Bilbao Athleticek, berriz, ez du lehen lauen artean sailkatzerik. Beste derbian gauza asko egongo dira jokoan.
‎Zerrenda sei urtero egiten dutenez, baliteke 2014tik aurrera (dagoeneko, urakanen izenak erabakita ez dituen lehen urtea) Andres izeneko beste urakan bat egotea; hori bai, bere ondorioak oso larriak izan balira, hori ez liteke gerta. Azken kasu horretan, bere izena alde batera utziko zuketen.
‎Dusko Ivanovicen taldea nahiko eroso aritu zen lehen laurdenean lortutako abantaila mantentzeko. Dena den, Baskoniak ez zuen lehen hamar minutuetan aldea handitu norgehiagoka atsedenaldira iritsi zenean (47).
‎B multzoan gauzak ez daude erabakita. Manchester United da liderra, baina ez du lehen postua ziurtaturik. Wolfsburg izango dute aurkari ingelesek.
‎Bestetik, soluzioak gutxienez bi urtez iraun behar du ezeztatu gabe. Perelmanen lanak ez zuen lehen araua betetzen, arXiv artxibategi elektronikora bidali baitzuen. Zientzia artikuluen zirriborroen erakustoki bat da hori, epailerik gabekoa.
‎–Mapako marra bere lekuan jarri arte, ez diagu bakerik ez askatasunik izango, esan zuen Felipek, hitzaren mailua eraginkortasunaren zerbitzuan jarriz, bere lan proselitistan sutsu, hitzen kolpe harekin Gabinoren erpuruen mugimendua geldiaraztea eta haren begiak bere begien orbitan jartzea lortzen zuela?. Baina marra hori ez diagu inoiz behar den lekuan jarriko, buruan jartzen ez badugu lehenik, mapa zaharra burutik kenduta, erantsi zuen Felipek, osaba Xabierrengandik ikasitako hitzetan (osaba Xabierrek Felipe katekizatu zuen hitz batzuekin, eta Felipek Gabino katekizatu nahi zuen hitz bertsuekin, azken batean), eta Gabinok, begiak lagunaren begietan iltzatuta, buruari goitik beherako eta behetik gorako bizpahiru mugimendu bertikal eragin zizkion, harekin aditzera eman na... –Gora ta gora Euzkadi!
‎Bi egun lehenagotik genekien erregina eri handi zela, hatsari ezin lotuz. Ez zuen lehen aldia. Alabaina, 44 urte zituen oraingoan.
‎Gero, deiarekin jarraituko du. (Ondorengoa ez dugu lehen planoan izango, baina offean entzun dezakegu)
‎Adierazpen erregularrak string aren hasieratik hasten du parekatzea, eta patroiak string aren zatiren batekin bat egin bezain azkar, karakterez karaktere bat egiten duten karaktere guztiak irentsiko ditu. Bat egiten ez duen lehen karakterearekin topo egitean, gelditu eta ez du aurrera jarraituko. Adibideko espresioak letra xehez osatutako hitz edo karaktere kateak bilatzen ditu.
‎Eta azkeneko urteotan ikusi ditugu gauza harrigarriak, lotsagarriak esango nuke: leku askotan apaizek ez dituzte lehen bezala elizako giltzak uzten, eta zenbait lekutan hasi dira zentsura ezartzen. Erriberrin, debekatu zioten otxote bati Ene maitia eta Maitia nun zira kantatzea (hori bai, kantu errusiarrak eta alemanak kantatzea baimendu egin zuten, problemarik gabe) eta gero eta gehiago exigitzen diete abesbatzei eta kantariei erabiliko duten errepertorioa haiei erakustea, Franco garaian egiten zen moduan.
‎Ekainaren 2an hasi kanpaina ostiralean bururatuko du Baionako Herriko Etxeak. Ez du lehen aldia, ez eta azkena ere. Aldi honetan, San Leon hilerritik hurbil Hogoia izeneko bizilekua dute ihizi eremu izendatu, bai eta Hyppolite Lesca karrika ere.
‎Epaileen erakundeak erreforma bati buruzko iritzia eman ez duen lehen aldia da. Nolanahi ere, epaileen iritzia ez da bete beharrekoa; gobernuak derrigorrean du, ordea, lege erreformak egiteko asmoa duenean txostena eskatzea.
‎Cowen gobernutik kentzeko barne fronte bat eratzeari ekingo diotela jakinarazi du, horren harira, Alderdi Laboristak hirugarren indarra. Eamon Gilmore buruzagi laboristak esan du hautesleek horretarako arrazoiak bazituzten ere, ez dutela lehen ministroa zigortu nahi izan; baina behin galdeketan baietza atera ondoren, agintaldia amaitzeko garaia dela.
Ez duzu lehen txapelketa eta finala. Zerbait desberdina izan du aurtengoak?
‎–Mapako marra bere lekuan jarri arte, ez diagu bakerik ez askatasunik izango –esan zuen Felipek, hitzaren mailua eraginkortasunaren zerbitzuan jarriz, bere lan proselitistan sutsu, hitzen kolpe harekin Gabinoren erpuruen mugimendua geldiaraztea eta haren begiak bere begien orbitan jartzea lortzen zuela– Baina marra hori ez diagu inoiz behar den lekuan jarriko, buruan jartzen ez badugu lehenik, mapa zaharra burutik kenduta –erantsi zuen Felipek, osaba Xabierrengandik ikasitako hitzetan (osaba Xabierrek Felipe katekizatu zuen hitz batzuekin, eta Felipek Gabino katekizatu nahi zuen hitz bertsuekin, azken batean), eta Gabinok, begiak lagunaren begietan iltzatuta, buruari goitik beherako eta behetik gorako bizpahiru mugimendu bertikal eragin zizkion, harekin aditzera em... " Gora ta gora Euzkadi!
‎Elurraren argia gurekin batera dator, Sara, eutsi, senti mugimenduaren poza, ez dugu inoiz gelditu behar, inoiz ez, oroitzen, Naranjo de Bulnes igotzen, ez gelditu, jarrai igotzen, han ere elurra hasi zuen, malutek estaltzen gintuzten, zuk jaitsi egin nahi zenuen, Sara, baina arriskua berdina zen, edo handiagoa, erditik gora geunden, zu aurretik, ez atzera ez aurrera geratu zinen, atsedenleku batean harrapatu zintudan, besarkatu, ez gelditu, jarraitu, begiak itxita ere igoko nuke hau, Sara, fida zaitez nitaz, zatoz atzetik, lotu tinko sokak, jarraitu, jarraitu, mendizale bat hilik egun hartan, entzun genuen haren oihu lazgarria, hutsean behera, ezin ezer ikusi ordea, lainoa, izotza, elur malutak, zure begietan izua, fida nitaz, Sara, ez gelditu, beldurra saretuz doa zure begietan, elurraren distira zure betseinetan, ez gelditu, mendizalearen garrasi lazgarriaren ondoren isiltasun lazgarriagoa, nik oihu, entzuten digu norbaitek?, zuk oihu, bada norbait hor?, inor ez dago, edo urrunegi dago, haizeak ezabatzen ditu gure oihuak, norbait erori da, mendizale bat hutsean behera, hilik, igotzen jarraitu behar dugu, pasatu zaizu beldurra, Sara, lehen aldia da eskalatzen izua antzematen dizudala, ikusten nola iritsi garen gailurrera, beste aldetik jaitsiko gara, ondo ezagutzen dut hau, aitarekin maiz eskalatu nuen, iritsi gara, iritsi gara, mendizale hila, eskalatzaile ona, bakarrik zetorren, ez da bakarrik eskalatu behar, arriskutsuegia da. ...a bururatu zitzaigun Auñamendi igo, Lescunera jaitsi eta hurrengo egunean, gaur, Hiru Erregeen Mahaia egitea, nik neure baitan asmo zoroa, gailurrean lehen umearen hazia ernaltzea, inor ez dago, elurra ari du, lainoa alde guztietatik, gu bezalako zoro parea beste inor ez da ausartzen honelako giroarekin, elurra goian behean, eta izotza, elurraren distira zure betseinetan, ederra zaude gailurrean, ez nauzu lehen bezala saihesten, ondoratzen uzten didazu, zure ondoan nago, ume bat egin behar dugu Sara, hementxe, grinaren indar guztiarekin, atzetik bueltan, animaliek bezala; zer ari zara, Ananda, ez dut nahi; animaliek bezala, Sara, naturaren indarra, arraza berriaren lehen enborra; berriro kontu horrekin, Ananda, ez dut horrelakorik entzun nahi berriro, utzidazu, min egiten didazu, ostia, ez n...
2010
‎Zortzigarren minutuan Luis Suarezek sartu zuen partidako lehen gola Uruguairentzat (1). Hego Koreak ez zuen lehen zati ona egin, baina gol aukeraren bat edo beste sortu zuen. Dena den, lehen 45 minutuak Uruguairen aldeko 1 0ekoarekin bukatu ziren.
‎Button (McClaren) laugarren izan da eta Webber (Redbull) bosgarren. Felipe Massa Ferrariko gidariak ez du lehen txanda (Q1) gainditu.
‎Gurpegi eta Aguerok lesionaturik utzi behar izan dute zelaia eta Caparrosek Iturraspe zelairatu du, baloiaren jabetza berreskuratzeko. Athleticek ez ditu lehen zatian bezain beste aukera sortu, baina hala ere De Gea gainditzeko abagune nahiko izan dituzte. 79 minutuan Tiagok bigarrena lortu du kanpokoentzat, aldaratzen baten ostean.
‎H multzoan ere ez dago dena erabakita. Shakhatar Donetsk da liderra, baina ez du lehen postua ziurtatuta. Ukarinarrak final zortzirenetarako sailkatuta daude eta nahikoa dute Sporting Bragaren aurka berdintzearekin multzoko lehen postua eskuratzeko.
‎Hara, lehengoan Pio Barojaren El árbol de la ciencia berrirakurri nuen, eta jakin ez zergatik, baina ez ninduen lehen aldiz irakurri nuenean bezala bete. Ez nekien, baina orain badakit.
‎(47: 54) Berlusconiri begiratzen diodanean ez dut Lehen Ministroa
‎Liburuak, modu horretan, bi zati gorde zituen, Agirreren testamentuan bi liburu desberdinei zegozkienak. Bi zati horiez gain, argitaratu ez zuten lehen zati hartatik bi sermoi berreskuratu zituzten.
‎MANEX. Ez dun lehen aldia, ordea, ezta??
‎Asteburuko laugarren karrera ikuskizun hutsa izan zen. Irteeran, Antony Janiecek ez zuen lehen postua mantentzea lortu eta Mariezkurrenak ere aitzindu egin zuen. Bi bihurgune beranduago, Janiecen kamioiak doneztebarrarena bultzatu zuen eta honek Chris Levett ena kolpatu zuen.
Ez dute lehen topaldia, dena dela. Ez daude pasioz mozkortuta eta ordu batzuk dituzte aurretik beren grinak asetzeko.
‎Hara, lehengoan Pio Barojaren El árbol de la ciencia berrirakurri nuen, eta jakin ez zergatik, baina ez ninduen lehen aldiz irakurri nuenean bezala bete. Ez nekien, baina orain badakit.
‎Biharamun arratsaldean baino ez genuen lehen irakurraldia, Buenos Aireseko Laurak Bat zentroan. Hortaz, gauez irteteko aukera ona zen, nahi zutenentzat.
2011
‎Hori da bidea.Ikusi da bai ederki klase borroka zertara murriztu den: klase politikoak bere burua defendatu du, alderdikideak, lagunak, eta arerioak, zeinak ez baitu lehen bezainbat diru ikusiko, eraitsi beste erremediorik ez du izan.
‎ITXASO. Eskerrak ez dudan lehen orduko txanda. Lo egin behar dut.
‎Espainiarrek kondizio prekarioetan lan egiten dute, baina gero eta kondizio arriskutsuagoetan ere bai, Lan eta Immigrazio Ministerioaren datuetatik ondorioztatzen denez.Datuek adierazten dute Espainiak ez duela lehen postua galduko Europar Batasuneko laneko ezbeharren kopuruen zerrendan.2008ko urtarriletik urrira bitartean, 716 hildako izan ziren lanaldian, aurreko urteko lehenengo 10 hilabeteetan adina, nahiz eta langabetuen kopurua (urritik urrira) igo egin zen, 769.449 lagun gehiago izatean, eta gizarte segurantzak 525.848 langile galdu zituen. Gainera, 220 pertsona hil ziren lanerako bidean.Datuek adierazten dute Espainiak ez duela lehen postua galduko Europar Batasuneko laneko ezbeharren kopuruen zerrendan.Estatistika triste horiek adierazten dute Gobernuak hartutako neurriak ez direla behar bestekoak.
‎Espainiarrek kondizio prekarioetan lan egiten dute, baina gero eta kondizio arriskutsuagoetan ere bai, Lan eta Immigrazio Ministerioaren datuetatik ondorioztatzen denez.Datuek adierazten dute Espainiak ez duela lehen postua galduko Europar Batasuneko laneko ezbeharren kopuruen zerrendan.2008ko urtarriletik urrira bitartean, 716 hildako izan ziren lanaldian, aurreko urteko lehenengo 10 hilabeteetan adina, nahiz eta langabetuen kopurua (urritik urrira) igo egin zen, 769.449 lagun gehiago izatean, eta gizarte segurantzak 525.848 langile galdu zituen. Gainera, 220 pertsona hil ziren lanerako bidean.Datuek adierazten dute Espainiak ez duela lehen postua galduko Europar Batasuneko laneko ezbeharren kopuruen zerrendan.Estatistika triste horiek adierazten dute Gobernuak hartutako neurriak ez direla behar bestekoak. Zehazki, CCOOk aurreko astelehe­nean salatu zituen CEOE eta CEPYME Laneko Segurtasunari buruzko Estrategia betetzeari boikota egiteagatik.
‎Hegazkinek hegaldi asko egiten dituzte egunean, eta ahalik eta denbora laburrenean egoten dira lurrean. Ez dute lehen klaserik, ez business, eta eserlekuak ez daude zenbakituta. Distantzia labur eta ertainekoak dira hegaldiak (hiru ordu gehienez), eta oso hegazkin homogeneoak erabiltzen dituzte (ia beti Boeing 737 edo Airbus 320, tripulazioak mantentzeko eta osatzeko kostuak merkatzeko).
‎Bertaratzen denak ez du lehen kolpean ezer berezirik sumatuko, baina norbanakoak aktibatzen eta komunitatea antolatzen ari dira, aurre egin aldera aldaketa klimatikoak eta petrolio merkearen amaierak ekarriko dituzten aldaketa funtsezkoei. Trantsizioa egiteko prestatzen ari dira, energia gutxiago izango duen eta, ondorioz, ahalmentze komunitario handiagoa duen etorkizunerako.
2012
‎Egungo krisi egoeran, geroz eta jende gehiago hurbiltzen da Emauseko dendetara, baina salmentak oro har ez dira igo: " Gure oinarrizko ideia gauzak prezio baxuan saltzea da, baina badirudi jendeak ez duela lehen bezainbeste erosten, ez lehenengo eskukoa, ez bigarrenekoa", dio Olaverrik. Zailtasun egoera bizi dutenak dira gehien hurbiltzen direnak, baita bestelako bizimoduan sinesten duen jendea ere, kontsumo arduratsua buruan dutenak.
‎Euskal Herrian kultura kolokan ikusten dut, are kolokago garai digitalean, edozein musika internetetik jaits daitekeenean. Hemengo musikariek ez dute lehen adina jarraitzaile, geroz eta talde gehiago eta eskaintza zabalagoa diren arren. Lehen gutxiago baginen ere, bazen grina eta ilusioa bertokoen alde mugitzeko.
‎Alabaina, gure zoritxarrerako, motibazio sikatean bizi gara. Ideologiek ez dute lehen adina motibatzen, erlijio eta sinesmen sendo horiek ere indarra galdu dute fededun utilitaristen gogoan, lehengo instituzio sozialek eta euren autoritateek nabarmen galdu dute agintzeko eta diziplinatzeko behar zen kreditu monopolioa... Nola interpelatu euskaldunari?
‎Bestalde, hego guztiek ez dute lehen aipatutako diseinu hori. Adibide bat gaur egungo hegazkin komertzialen hegoak dira.
‎Gainera, gaur egun denek gutxi asko musika ikasi ditek eta estandarizatu dituk melodiarekin egin zitezkeen jokoak ere. Orain ez dituk lehen bezalako bariazioak onartzen, bakoitzaren askatasun melodikoa galdu duk erabat. Musika tradizionala musika kultuarekin homologatu duk nolabait, melodiaren monotonia moduko bat ezarriz.
‎Hori bai, ez zuen egun batean ere huts egiten hirugarren adinekoen elkarteko bileretan beste emakume talde batekin musean aritzeko. Baina, azkenaldian, ez du lehen zuen gogo aldarterik; goibel dago eta ia ez da etxetik irteten. Seme alabak eta senarra kezkatzen hasiak dira.
‎Bitartean, prozesu horretan, Ilustrazioa egon da, arrazoimen absolutu batekin hasidena, Estatua, progresoa, demokrazia... absolutizatuz (Hegelen eskutik). Ilustrazioberdinzalearen kontrako erreakzio gisa agertuko da ondoren «erromantizismoalemana» deritzona, Azurmendik «Ilustrazioaren ilustrazioa» gisa izendatzen duena, bigarren ilustrazioa deitu diezaiokeguna; ez baitu lehenarekiko hausketa moduraulertzen, lehenarekiko garapen modura baizik. Xinple esateko:
‎Bitartean, prozesu horretan, Ilustrazioa egon da, arrazoimen absolutu batekin hasidena, Estatua, progresoa, demokrazia... absolutizatuz (Hegelen eskutik). Ilustrazioberdinzalearen kontrako erreakzio gisa agertuko da ondoren «erromantizismoalemana» deritzona, Azurmendik «Ilustrazioaren ilustrazioa» gisa izendatzen duena, bigarren ilustrazioa deitu diezaiokeguna; ez baitu lehenarekiko hausketa moduraulertzen, lehenarekiko garapen modura baizik. Xinple esateko:
‎Zein dira eredu praktikoenak? Hauek dira, besteak beste, haurdunaldian gorputzak izango duen bilakaera ezagutzen ez duten lehen mailako amei sortzen zaizkien zalantza nagusiak. Lehenengoan asmatzeko eta, gainera, arropa eta bestelako jantzien gastua oso handia izan ez dadin, beharrezkoa da, batez ere, erosketak ez egitea, etapa guztietara egoki daitezkeen artikuluak erostea, eta erosotasunaren alde egitea, baina norberaren estiloari uko egin gabe.
‎Eta beste jauzi bat. Biraoek, olatuek bezala, ez dute lehen bezalako indarrik
‎Artean ez zuen lehen kapitulua idaztea lortu, eta pertsonaia nagusia protestaka hasi zitzaion:
‎Burkoa altxatzean ikusi zuen argazkia. Ez zuen lehen unean ezagutu, alkoba ilun zegoelako eta ez zuelako haren aurpegia ondo ikusten; kinkea piztu behar izan zuen jabetzeko. Lalande Biranen emaztea zen, Christine Saliat de Meilhan eder hura.
‎da zerbaitetan. Ez da urte luzetan deus argitaratzen ez duen lehen idazlea, pentsatuko zuten, hitz eta esaldi jorien oihanak utzi eta metaforarik gabeko txosten idorren basamortuan atzeraezinki tinta gordagirik gabe barneratzen ari zen bitartean.
‎Puntu bateraino, ETA HBk berak legitimatu ohi du jarrera hori, batez ere Konstituzio Espainola Euskadik onartu ez duela lehen mailako argudio gisa behin eta berriz erabiliz, eta ETAk duen herri sostengua HBk lortutako boz kopuruekin uztartuz. Egoeraren normalizazioak, egiten bada, indar gehiago emango dio oinarrizko balore honi:
2013
‎Lan erreformaren eraginez, ultraaktibitatea desagertu da, eta horrek indargabetu egin ditzake lan hitzarmenak. «Nahiz eta hitzarmen sektorial bat sinatu, hark ez du lehen adina balio, enpresa hitzarmenak hura baino okerragoak izan daitezkeelako». ELAren iritziz, gaur egungo egoera ikusita, enpresetan egotea da sindikalismoaren gakoa.
‎Lagunekin eskalatzen du, baina ondo pasatzeko, ez historia idazteko. Ez duzu lehen aldia Euskal Herrian. Lagun asko dituzu hemen.
‎XIX. mendean, euskara gisa anitzez ahalegindu zen prentsaren munduan sartzen. Ez zuen lehen kolpetik erdietsi leku iraunkor baten egitea, baina gu ikertzen ari garen Eskualduna astekariak izan zituen aurrekariak. Are gehiago, Frantziako prentsaren askatasunaren legea baino urte franko lehenago ere ahalegin batzuk egin ziren.
‎Nagusirik gabeko zakurrik ezin baita" ebatzi du Jox nagusi zaharrak. " Ez du lehen bezalako usain txarrik botatzen" ohartarazi du Eulek, eta denak plazara joan dira.
‎" Baina kabil lardaia bai, kabil lardaia gaur jaitsi eta biharko prest prest utziko diagu dena" oihukatu zuen goiko batek eta burrunba handiz kabilazko urratsez gurutzatutako pago langa luze luzea eta zuzena jaitsi zuten leize hondoraino; beheko punta zorroztua lurrean tinko sartuta gelditu zen eta goiko muturra berriz, lotzen eta ziurtatzen ari zirela entzun ahal izan nien. Agerikoa da goiko haiek ez zutela lehen ekitaldia otso tranpako leizean eta ongi baino hobeki zekizkitela erabili beharreko neurri eta jokabideak.
2014
‎Baina Enkarterriko haraneko herrietan ez dira ase dauden beharrak, EHIGEko koordinatzailearen arabera: " Zallako eskola berria txiki geratu zen hasieratik, eta Sopuertan oraindik ez dute Lehen Hezkuntza publikorik".
‎Presio egiten hasi dira guraso batzuk. La Baluga ikastetxeak ez du Lehen Hezkuntzarik eskaintzen, baina, halere, zazpi haur matrikulatu dituzte han Lehen Hezkuntza egiteko. Administrazioak zer erantzungo zain daude orain.
‎Elkegarai eta Labadoten zerrendak ezkerrekoak dira biak. Labadotek, 71 urterekin eta komunistei loturik bai politikan, bai sindikalismoan, ez du lehen aldia, eta garai batean hautetsi izan da ere Maulen. " Kolektibo baten hautagaitza da, egunero daramagun lanaren segida gisa.
‎Ospitale psikiatriko edo manikomioan bizi direnez ari naiz. Buruko gaixo kronifikatu deitzen zaituztete, ez duzue lehen eskuko bizitza ezagutu, gaztetatik ibili baitzarete psikiatraz psikiatra, psikiatriko batetik bestera, azkenean zuen bigarren familia aurkitu arte, atzerrian, erietxean: Bertan lagun asko egin dituzue beste paziente eta langile profesionalen artean, baina ez duzue pentsatzeko askatasunik.
‎zerbait sentitzen nuen barnean horretara bultzatzen ninduena, eta Bulebarreko erloju berria ikusten nuen bakoitzean nazka sentsazio bortitzagoa sumatzen nuen, goragalea izateraino ia. Ez nuen lehen baino asti handiagorik, baina jakiteko beharra indartsuago bihurtu zen. Han eta hemen galdetzen hasi nintzen, beraz, eta, pixkanaka, nire helburura hurbiltzen joan nintzen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia