Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 772

2000
‎Izatekotan, Iparraldeko borrokaren agerlea izan da Guk taldea, besterik ez. Ez genuen harentzat edo bestearentzat abesten edo hitz egiten, Iparraldeko bertako borroka molde bati abesten genion, bakoitza bere bizilekuan borrokatzera deitzen genuen. Ez dakit «normal» hitza zuzena ote den?
‎Bistan da berezkoa behar duela. Praktikatu eta ikasi bai, ikasi egingo da, baina berezkorik ez badu hura ez da bertsolari ona izango.
‎talde armatuaren izaera eta torturen egitatea. Baina Gorenaren ausardiatik gehiegitxo itxarotea izango da orain Entzutegi Nazionalak, kiribilak eginez bederen, estimatu ez duena hark gero onartzea. Beti ere" inplikazio politikoei" zeharbegiraka zertzen diren epaiak dira hauek denak; Peroteren dokumentuarekin eta Gomez Nieto kapitainarekin gertatzen dena begiratu besterik ez dago.
‎Material bilketan ari den idazlearen itxura hartu diot. Sony k eta Aiwa k ez dute haren ahotsaren bolumen kontrolik kaleratu oraino, eta MacArthur edo Truman en bila hasi behar dut aurki, urduri jartzen bainau. Beno, lotara noa:
‎Eta, adarretarik ibili gabe, kontatu zidan nola Leon X. aita sainduak Tetzel monjea igorri zuen Alemaniarat indulgentzien saltzeko, eta bekatuen barkamenduaren desenkusarekin diru egiteko, azken finean, eta Lutherok ez zuela hura jasan ez pairatu, eta orduantxe erreboltatu zela.
‎Eta, haren izena ezagun egiten bazitzaidan ere, zeren jaun Marcel prezeptorearen ezpainetarik noizbait aditua bainuen, Bartolomé de Carranza artzapezpikuarenarekin baterat, zerbait gehiago jakin nahi izan nuen, eta orduan kontatu zenidan nola Barasoaingo doktoreak Fernando Katolikoaren indar armatuetarik ihesi ibili behar izan zuen, haren familiakoak Nafarroako errege legitimoaren aldekoak zirelako; nola apez ordenatu ondoren urte luzeetan Salamancan irakasle izan zen, Frantzisko Vitoriakoarekin batean, eta gero Portugalerat joan zen, non Coim brako unibertsitatean aritu baitzen, luzaroan han ere; nola, gero, Carranza artzapezpikuaren defendatzaile izan zen, Europa osoan sonatua izan zen auzian, eta nola hargatik gogotik sufritu behar izan zuen, halako tailuz, non etxean preso eduki baitzuten denbora batez, errege Filipe II.aren manuz; nola Erromak, ondoren, Toledoko artzapezpikuaren kasua bere gain hartu zuen, eta nola Mar tinek, halatan, Erromarat joan behar izan zuen, non aita saindu Pio V.ak kardinal izendatu nahi izan baitzuen bi aldiz, nahiz eta bere xedea ez zuen bete ahal izan, errege Filipe II.ak hatsarretik beretik eragotzi ziolako, zeren lau akusazino baitzituen doktore nafarraren kontra: lehena, ez zuela onartzen Espainiak Nafa rroa bereganatu izana; bigarrena, Martinek erraiten zuela ezen erregek gorrotatzen zuela eta hargatik ez zuela haren Gorteetan kargurik; hirugarrena, nafarra zela eta Albre ten aldeko familia bateko kide eta partaide; laugarrena, Franziaren laguna zela eta Frantziako kulturakoa; eta kontatu zenidan, finean, nola Mar tinek ospitale batez dotatu eta hornitu zuen bere jaioterria, Barasoain, hil ondoren.
‎Eta, halako batean, geure izenaren hotsak itsutzen gaitu, eta zernahi egiteko prest izaiten gara, baita geure izenaren izenean bertzeena estaltzeko eta zanpatzeko ere. Ordea, izenetarik eta hotsetarik haratago biziko bagina, izenik ez duen Hura edirenen genuke, izenik ez duelako berez dena eta izen guztiak bere baitan biltzen dituena, eta edirenen genuke, halaber, agian, geure zinezko izana... Horregatik, hartaraz gero, noiz eta neure buruari galdetzen baitiot zer naizen, katoliko edo protestant, ihardespen bera emaiten diot:
‎Geratzen ez zen bakarra osaba Joanikot izaiten zen, zeinak bere usantzarekin segitu baitzuen: Urbiaingo elizarat aldika joaitekoa... eta hark garbi erakutsi zuen hatsarretik ezen osaba Joanikotek ez zuela aita Bartolome atsegin, nola honek ez baitzuen hura.
‎Izan ere, osaba ez bezala, guztiz gogara nengoen ni. Eta gogara nengoen, zeren napolitarraren solasaldia ikasbide ezin hobea bainuen Italiako lengoaian abantza nendin eta aitzina egin nezan; eta gogara nengoen, halaber, zeren mutil hura atsegin bainuen, traza ona hartzen niolako eta iduritzen zitzaidalako ezen zinez eta minez ari zela, eta ez zutela haren begiek gezurrik erraiten. Eta, nola gainerat desegokitzat eta bidegabekotzat jo bainuen osabaren partehartze hura, gonbidatuari zor zion errespetuari eta begiruneari faltatzeagatik, hala, hargatik edo, erran nion:
‎Baina lehendik erran nizuke, benturaz, nola iragaiten genituen gauak osabak eta biok, ostatu edo benta bateko gela berean komunzki, nor bere ohean eta Arkimedes zoko batean, ene hainbat jokabideren ulertzeko inportant izan daitekeelakoan. Izan ere, osabak zurrunga egiteko ohitura zuen, eta, nahiz eta gehienetan ez nituen haren zurrungak aditzen, loak ni hura baino lehenago hartzen ninduelako eta behin loak hartuz gero nekez itzartzen nintzelako, halarik ere, guti batzuetan, astean behin edo, hura ni baino lehenago lokartzen zen, eta halakoetan ez nuen gozorik izaiten, zeren urduri jartzen bainintzen eta nekez hartzen ninduen loak eta nekez egiten nuen lo handik aitzina eta, egiten nuenean ere, urduri egite... Eta urduritasunak ezinegona ekartzen du, eta ezinegonak ez ohiko jokabidea...
‎Eta behatu nion berriro Pedro Huiziri, eta irri harro urrun bat egiten sumatu nuen oraingoan, osabari aditzerat eman nahi balio bezala ezen ez zuela haren aburua aintzakotzat hartzen; bertze jauntxo guztiak, berriz, harri eginik zeuden, norat beha ez zekitela... eta haietarik bat ere ikusi nuen eskua bekokirat zeramala, iduri zuelarik ezen zeinatzerat eta aitaren egiterat zihoala; eta, haien artean, aita bakarrik izan zen garbiki irri egin zuena.
‎Adi egon, bada, zeren kontatuko baitizuet nola sendatu zuen Avilako Teresak gure aita —eta ikusirik ezen guztiek kasu egiten zidatela, nahiz eta zaldunek, artean, mesfidantzaz behatu, aitzina segitu nuen, hiztun onen antzera, hitzaren jabe—: ...haren begiak martiri batenak ziren, haren hatsa hauspo hautsi batena zen... eta han eta hemen garau gorri zornetsu batzuk bihitu zitzaizkion, guztioi goragalea eragiten zigutenak; eta ez zegoen, ez, hilik, baina, hilik ez zegoen arren, hila baino hilagoa zirudien, hatsa eta kiratsa zeriola; eta, hala, aita sendatzeko asmotan, etorri ziren hango eta hemengo medikuak, iragan ziren gure etxetik, eta ez zuten hura sendatzerik erdietsi; eta, hala eta halatan, lurraz eta lurreko faboreez etsirik geundèn egun batean, Urbiaindik iragan zen gizon bat —benedika dezala Jainkoak egin zigunagatik! —, erlikiontzi hau lepotik dilindaka zeramana; gizonak erraiten zuen ezen erlikiontzi hark santaren behatzezurrez zeuzkala —ezker oineko hatz lodikotearenak—, eta erran zigun ezen egun bate... " Mutila, ez didazu sinesten, baina erradazu:
‎Eta neure begien aitzinean hilotz bat nuen, zeina baitzen jaun Lorenzo Cortés zeritzan zaldunarena, eta nik, halarik ere, ezin kendu nuen burutik bertze iduri hura, aipatu berri dizudan nagusiaren alabarena, zeinak urtebete baitarama ohean eri... Zeren geure artean erran behar baitizut ezen Lorenzo munduko putakumerik putakumeena zela, bihotzaren inguruan bipera bat zuena, eta ez zuela haren alde, halatan, ez hatzik ez azazkalik emaiterik merezi... —eta, boza eztitzen zuela, erran zuen—:
‎Koadroarekin eta bertze fardel haiekin batean, gutun bat zetorren —oinordekoak eta etxeko jaun berriak skribatua, jaun don Pedro de Osorio zeritzanak, zeina baitzen ene aita defunktuaren anaia—, non jaun hil berriaren azken borondatea azaltzen baitzen... Gutun hartan, ordea, ez zen agertzen koadroko protagonistaren izenik eta, nola, bertzalde, koadroak berak ere ez baitzuen haren berri emaiten, hala, jakinminaren, galdegin nion amari: ‘Nor ote da mutil hori? ’ ‘Ez dakit —ihardetsi zidan— Adinagatik, zure lehengusuren bat izan daiteke... ’ Handik aitzina, zenbat ordu ez ote nituen egin koadroko neure lehengusu ustezkoaren aitzinean!
‎...rearen gutizian, baina egia da, halaber, ezen, halarik ere, urrezko aro batean bezala bizi zirela, zeren deus guti behar baitzuten bizitzeko eta zeren haietarik nornahi baitzegoen prest, baita bere buruaren ukatzeko ere, baldin hura guztien onerako bazen, nola manatzen baitu ebanjelioak, nahiz eta haiek ez zuten artean Kristoren hitzaren berri... eta, aitzitik, guk gizon zuriok bai, nahiz eta gero ez dugun haren hitzik betetzen, zeren ipintzen baitugu bat bedera eta bat bederaren probetxua bertzeenaren gainetik.
‎Baina Joxek ez zuen hura jasan eta ihardetsi zion:
‎Eta nola sentitu nuen harenganat hurbiltzeko gogoa eta ene besoekin babestekoa eta musu emaitekoa...! Eta nola sentitu nuen istant batez ezen hura zela ene ama, eta ez nuela haren ausentzia ene amaorde Felisaren presentziaz bete ahal izanen handik aitzina, nola bete ahal izan bainuen ordu arte, zeren eta ama jainkosa bat izan baitzitekeen, baina jainkosa hauskor bat, eta jainkosaren ahuleziak eta haren hauskortasunak erakartzen ninduten erremediorik gabe! Eta zeren haren urruntasun hura urtu nahi bainuen jada neure bihotzaren arragoan, nola urtu ahal izan bainuen istant labur hartan, eta zeren neure mundurat ekarri nahi bainuen mundurat ekarri ninduena...
‎—Aitortzen dut ezen osabak bekatu egin zuela eta gaztigua merezi duela, baina ez nuke hura sutan ikusi nahi... eta horregatik natorkizu, ama, zuk aita Bar tolomerengan izan dezakezun itzala eta eragina baliatu ahal izan ditzazun... —erran nion.
‎Argitzen ahal nion ez nuela haren gibelaldea bilatzen, gibelez aitzin egitea baizik, baina luzeegi joko zukeen. Eskutik ninderaman, korridorean barna zealdoka.
‎Medikuntzara. ...ekiela, arretaz baina trakets, itxaropen eskasez, eta aurkitu zituen argibideek ez zuten argitik deus askorik, eta terminologia arrotza ilustratzeko azaltzen ziren argazkiak ere ez zitzaizkion batere baliagarriak iruditu, batik bat han azaltzen ziren azazkal gehienetan izugarri belztuek suz erreta ba  tzuk, izoztuta beste batzuk, mailuz jota ez gutxi, era askotariko horzkadez desitxuratuta ugari ez zutelako haren zerarekin inolako zerikusirik. Ez?
‎Halako jakinduriaz non esan bailiteke gure ruralismo guztiak deskubritu ezin izan zuen Naturaren kantore handi bat dugula bere obra. Ez ordea jarrera ideologiko edo aldeaurreko hautu baten ondorioz; ez dugu haren lanetan deus aurkituko elaborazio hutsez egina, dena ematen zaigu lehenagoko hausnartze zuhur baten ostean —hitzaren adiera jatorrean," auzmartze" baten ostean, berak esanen lukeen gisan—, Perurena zentzumenen poeta delako lehenik: berezko dohain garesti horixe dauka.
‎Filosofoak, zientzialariak legez, errealitateari buruz mintzatu nahi izatean oinarritzen zuten Zirkulukideek filosofiari halako hertsitasuna eskatzea. Einsteinek esan legez, Hume eta Machen printzipioak nahitaezkoak izan baziren fisikan, hau da, filosofiak fisikaren gain eragina izan bazuen, eta honek egiaztagarritasun printzipioa onartzen badu, orduan, filosofiak zergatik ez du hura onartu behar, errealitateari buruz mintzatzen omen bada. Zergatik izan behar du filosofoak apriorizko ezagutzaren abantaila?
‎Egiaz, azken hau ez da gutxi gorabehera kasualitatez gertatuko, baizik eta jendeari erakutsia izango zaio. Agian inork ez du hura ukitzeko baimenik, baina agian guztiek ukitu behar dute. Pentsatu Schubert hil ondoren anaiak haren partiturak zati txikitan puskatu zituela eta konpas gutxiz betetako zati hauek dizipulu maitatuenei eman zizkiela.
‎Bi mutilek ere beste atitude bat hartu zuten: biak ere serioago, Lupok zigarro bat piztu zuen, Belek berriz, bere irria moderatuz, gizon portatzen ahalegindu zen; ez zuen hura, hala ere, bere berezko modua; ez zegoen oso eroso. Bederen bederen, giroan tentsio punta bat zegoen.
‎" Hi", esan zuen," Henriren auzokoa omen haiz". " Henri?", esan zuen Lazarok;" karrika berekoa"; beste zerbait esan zuen; Xanek ordea, ez zuen hura aditu; ez aditze aurpegia paratu zuen eta, Lazarok orduan, eskutzarra Xanen lepoan ezarrita, bere belarriaren gainera makurtuz: " Henri eta biok...", hasi zen.
‎Xan ostatuaren bila balebil bezala zebilen. Poltsikoak hutsik zituen-eta, ez zuen hura atzemateko interes partikularrik; hala ere, hura zen ohitura. Eta, edari iragarki txiki bat zuen etxe aurre batean gelditu zenez, painuelodun emakume batek:
2001
‎" Nork ez du Mujika' tar Plazido jesuslagunaren entzuterik?" galdetzen zion bere buruari Gaztañagak, irakurle guztiak jakinaren gainean egongo zirela onartuz bezala. Baina ez zuen hura hain ziurtzat emango, jarraian jakin beharreko guztiak eskaintzeari ekiten zion-eta: " Hogei ta bost urtez jardun zan A. Mujika lantegi ortan.
Ez dut haren beharrik... Bikote bikaina osatzen dugu saria irabazteko!
‎haragia, gibela, arraina, arrautzak eta elikagai horien eratorriak. Landare jatorriko elikagaietatik datorrena askoz ere okerrago xurgatzen da, baldin eta elikadura konbinazio batzuk egiten ez baditugu haren aprobetxamendua hobetzeko.C bitaminarekin batera hartuz gero, landare elikagaiek burdina gehiago xurgatzen dute. Adibidez:
‎Ez behin ere Etxaidek iruzur egin diolako: ez ditu haren esanak, erraztasuna dela eta, itzulinguruka aldatzen. Bada, ordea, barojazaleek maite duten zerbait, gogoetak, hitzak eta esaerak baino barrenago datzan zerbait (lurrin arina bezain iheskorra, egia), eta zerbait hori, dena den, ez da beti ageri itzulpenean.
‎Iluntzen zihoan bitartean, norbaitekin mintzatu behar nuela errepikatzen niolarik, hil edo bizikoa zela erantsiz, biltzarrera eraman ninduen kideak irriz ihardesten zidan. Ulertu nitzakeen arren, ez nituen haren algarak jasaten ahal, sentitzen zuen pozaren eta neure dolore desesperatuaren artean, distantzia hedatzen zuelako. Lagunaren behako malgua gurutzatzen nuen baina ez zidan sosegurik ekartzen:
2002
‎Egungo egoeran, biolentzia arbuiatu eta aniztasuna bermatu behar da, eta hori islatu nahi du agiriak. Horren aurrean, PP hauteskunde klabean ari da jokatzen honekin guztiarekin, PSOEk ez du haren albotik ihes egiteko indarrik eta Batasunak ez ditu zinegotzien hilketak arbuiatzen. Hori da egoera, eta azkenean herritarrek esan dute aukera horietatik zeini heltzen dioten.
‎Pertseok eskuan zeukan Hiru Emakume Urdinen begi bakarra, eta ez zuen hura askatzeko inolako asmorik, hizkera adeitsu eta zertxobait handi ustekoarekin galdetu zienean hiru ahizpei Ninfak non aurki zitzakeen.
‎Euskarazko publizitatea erakartzeko zailtasuna. Entzuleria euskalduna murritza zela eta, enpresa handiek ez zuten harentzako publizitate propioa egiten, errentagarria ez zelako, eta guztiek gaztelania ulertzen zutela zioten, hizkunta maioritarioa erabiltzeko aitzakiatzat. Tokiko iragarkiak soilik agertzen ziren euskaraz, eta normalean euskarazko saioetan tartekatuta, oso zaila baitzen horrelakorik entzutea programazio konbentzional erdaldunetan.
‎Martzial adiskidearen eragina du Juvenalen lanak, baina ez zen hura bezain ospetsu bihurtu bere garaian; ez zuen hura bezain losintxari aritu beharrik ere izan, eta askatasunez kritikatu zituen bere garaiko ohiturak, moral kontserbadoretik abiatuta. Martzialek errealitatearen irrimarrak egiten bazituen, Juvenalek eszena osoagoak marrazten eta margotzen ditu, erretorikan ikasitako baliabideak erabiliz.
‎Beste puntu batean baitzeuden orduko harremanak. Zeren, egia zen arren Sergiok behin baino gehiagotan erakutsi zizkiola barka eskea eta damua, Sarak ez baitzuen haren falta eta hutsegitea ahazten, nahita ere ezin; aitzitik, zenbat eta gehiago ahaztu nahi izan, orduan eta gehiago oroitzen zen hartaz, isatsaz ahaztu nahian isatsari kosk dagion arrain bizia balitz bezala.
‎Halaxe konpondu dut harekin nuen problema. Ez dut harekin zerikusirik.
2003
‎Alta zer ibar gozoa! Baina errepiderik ez zuen berriki arte, eta ezagutzen ez dugun hura itsusi zaigu, ez zaigularik etsai!
‎Burua beso gainean zeukala eta besoa mahai gainean, boligrafoari haginka egiten zion. Ederra zen, agian Ainhize baino emakumeago, baina ez zuen hark bezala zaintzen janzkera; eta, noski, ez zen hura bezain ausarta eta irtirina. Askorentzat Karmeleren gorputza askoz ere gozoagoa zatekeen, soinekoak hobeto aukeratuko balitu.
‎Ez zeukan erlojurik, baina inoiz ere ez zuen haren beharrik izan. Jarrera aldatu zuen, ezkerraldea arintzeko.
‎Joan zen amesgaiztoa. Unaxek ez zuen haren esanahiaz pentsatu nahi izan, ez zuen behar.
‎Bere osasuna, hein handi batean, bere inplikazioaren arabera bilakatuko dela ulertzen duen paziente hori geroz eta ugariago da eta, paziente den aldetik, bere eskubideak barneratu ez dituen harengandik biziki urruti dago.
‎Horregatik, «inoren gauzatzat» hartzen dira, jaberik ez dutenak, nahiz eta haien garapen biologikoa titulartasun pribatuko finka batean egin. Are gehiago, Gaztela eta Leongo Juntak 1999 urtean emandako arau berezi batek perretxikoak noizbehinka edo ohituraz aprobetxatzeko aukera ematen zuen, baldin eta lurraren jabeak ez bazuen haren aprobetxamendu mikologikoa erreserbatuta. Soriako Probintzia Auzitegiaren ondorioak, Konstituzio Auzitegiak ehiza animalientzat azaldutako doktrinari jarraituz, honela laburbiltzen dira:
‎Bi aldeetara begiratu dut eta ez dut anaia ikusi, goizeko bederatzi eta erdiak dira era bederatzietan geratua nintzen berarekin. Bila eta bila aritu ondoren, ez dut hura aurkitzen, ni aireportuan bakarrik utzita alde egin du. Ez dut inor ezagutzen, ezezagunen artean nabil bueltaka, galdurik bakarrik.
‎Fitzgeraldek idolatratu zuen Zelda, Paul Bowlesen June, alemaniar erromantikoen Betina Von Armin edo Picassoren musa zerrenda etorri zitzaidan gogora (Dora edo Fernande pintatzen dituenean, norena da koadroa, modeloarena ala pintorearena?). Haiek guztiak bezain gurgarria iruditzen zitzaidan aurrean nuen emakumea, baina ez nuela haren izenik ere ezagutzen ohartu nintzen. Ez zela oraindik galderak egiten hasteko unea erabaki nuen, ordea, eta eskua estutu nion berriro, hitz egiten jarrai zezala eskatuz.
‎Behin baino gehiagotan adierazi zion haren kezka semea Jarrain sartu zenean, edota institutuko eskola kontseiluan ikasleen ordezkari izendatu zutenean. Berak, baina, ez zuen hura gaizki ikusten, eta halaxe esaten zion emazteari; konpromisoa ondo zegoela, gizarteko eta eskolako arazoen aurreko sen  tsibilitatea txalotzekoa zela eta beste hamaika kontu. Baina gehiago ere bazegoen, emazteari horretaz inoiz hitz egin ez dion arren.
‎Bitxia izateaz gainera, Â kontraesankorra eta haizetsua zen. Nolanahi ere, hura guztia joko bat besterik ez zela bagenekielarik, inork ez zuen harekin oldarrean hasteko hanka sartzerik egin, eta Hilarioren hitzak itsasoko haize kirriak eraman zituen.
‎Beharbada, Domaten sistema kristaua, Frantzian sobera lerratua gertatu zen. Kode Zibil bakar baten bila zihoan herrian, ez zuen hark egokiera erraza, Frantziako herritar guztiak bere baitan hartu ahal izateko.6
‎Ez du jakin nahi non bizi den. Ez ditu haren lagunak, haren familiakoak, nortzuk diren ezagutu nahi. Ez du Luperen iraganaren berririk jakin nahi.
‎Zorionez ez nuen haren akorduarekin luzatzeko erarik.
‎Hartu, begiratu eta zatitu egin nuen. Ez nuen haren beharrik.
2004
‎Estilo aldaketa da herritarrek antzemango duten lehen aldaketa; Aznarren ukitu faxista horiekiko aldaketa izango da. PSOE hau ere ez da 1982ko Felipe Gonzalezen alderdi hura, eta ez du hark utzitako zama hori »GAL, ustelkeria...» bizkarreratzen. Nazioarteko politikan ere izango da aldaketarik, baina ni Estatuko arazoetan oinarrituko naiz batez ere.
‎Edo behin egon badira, konpromiso hutsean hurbildu direnak ni neu edo beste ezagun bat agertzen zelako. Ez ditu erakartzen, ez dute haren beharrik larunbat arratsa igarotzeko. Badagoenik ere, jakingo ote dute?
‎Haurra, aita eta amarik gabe gelditzen delarik, nehork ez du haren hartzeko" eskubiderik". Haurrak du aita eta ama baten izateko eskubidea, hezia izatekoa.
‎1271 urteko Venezia imajinatzeko ariketa egin eta Marco Poloren larruan sartu nahiko nuke. 17 urte besterik ez zituen hark bere aita eta osabarekin itsasoratu zenean. Veneziako portutik Palestinako Acrera jo zuten aurrena eta handik lurrez Asia misteriotsuan barrena.
‎operako dekoratu baten parte balitz bezala, bere fatxada borobilarekin, bere dorre bereziarekin, eta art nouveau ren barnean koka ditzakegun bere eskultura erraldoiekin. Dorrearena misterio bat zen niretzat, ez zuen hark inguruarekin lotura askorik, gero jakin nuen Finlandiako Turku herrian bat dagoela eta finlandiarrek izaeraren sinbolo gisa hartu dutela.
‎Eta liburu hau, neurri batean, nire errealitateko bi hutsune betetzera heldu da: batetik, irakurle gisa aurkitu ez nuen hura eskuartean izan dut, eta bertze alde batetik hutsune pertsonalago bat osatu du, aita beratarra eta familia guztia ere hangoa baitut, eta zenbait konturengatik harremanak aspaldi puskatu ziren; orain bost bat urte erabaki nuen hara berriz itzultzea eta harremanak berreskuratzea. Bestalde, ez da kasualitatea ere gaur egungo nire bi jarduera nagusiak mugaldeko dialektologiaz tesia egiten egotea eta mugaldeko poesia idaztea izatea.
‎Buruaz beste egitea zer den, alegia, esamolde lazgarri horrek zertan duen sorrera eta funtsean zer adierazi nahi duen, Hondarribian ikasi dugu oraindik orain: Jokin Z. ez zen izaten ahal nahi ez zuen hura, ez zen izaten ahal bestek izatera kondenatu zuten hura kakatia, salataria» eta horregatik egin zuen beste buru batera. Hura ez beste nor bat zen Jokin, eta hura ez baina bera zen beste nor horren bila hegaldatu zen harresitik beheiti.
‎Sarritan ahazten den baieztapen bat ere egin beharra dago hemen, eta da, Aranaren garaian eta geroztik, abertzaJetasuna izan deJa euskaJtzaJetasunari gehien eragin diona, eta euskara eta euskaJ kuJturaren aJdeko buJtzada horrek ez daukaJa deus fundamentaJismotik, eta aJderantziz bai asko estatu zentra­ Jismotik jariotzen den asimiJazio fundamentaJistaren kontrako erresistentzia­ tik. Zorioneko eguna euskarak euskaJ nazionaJismoaren beharrik izango ez duen hura, zorionekoa hizkuntza poJitika instituzionaJa noizbait EuskaJ He­ rria euskaJduntzeko bidean jarri eta euskaJdun bihurtuko duen hura, zorione­ koa beharrik sentitu gabe euskaraz mintzatuko den hura. Baina datuek aspaJ­ dion besterik erakusten dute, euskarak herriaJdeka izan duen erabiJera orokorrean apaJa izateaz gain, 1989 epeaJdian, Gipuzkoan bakarrik egiten baitu aski nabarmen gorantz,% 23tik %30era, 7 puntuko igoerarekin; Bizkaian ere egoera zerbait hobetzen da hiru puntu irabaziz, hots,% Stik% llra igaroz; Nafarroan% 7an mantentu egiten da osta osta, eta beste bietan, berriz, puntu bat egiten du behera, Araban% 4tik %3ra, eta Ipar EuskaJ He­ rrian% 7tik% 6ra (271).
‎Egia esan, haren antz handia dut. Gutxitan hitz egin zidan amak aitaz, Ameriketara etorri baino Euskal Herrian geratzea nahiago zuela esaten zidan beti, itsasoak beldur handia ematen baitzion, 1912 urtean aitona eta osaba galdu zituelako Bermeoko kaian galerna zakar batek arrantzan ustekabean harrapatu zituenean; baina nik ez dut hura inoiz sinistu, aita ez baitzen kostaldekoa.
‎idaztea, emakumeentzat, zeregin ia klandestinoa da, bizio pribatua, norberaren inguruan zalaparta handirik atera gabe burutu beharrekoa. Etxean jakin dakiten arren, ez jakitea rena egiten dute(" tratatzen naute idazle ez banintz bezala", zioen berak), ez dute haren idazkirik irakurtzen, ez dute kritikarik segitzen, ez dira liburuen aurkezpenetara joaten eta, etxeko dinamika gehiegi distortsionatzen ez duen neurrian, kontsentitu egiten da. Agian ez dago aurkako diskurtsorik, ez dago debeku espliziturik, baina" kristalezko sabaia" modu fisikoan nozitzen du emakume idazleak, eta argi du, une oro, mugak non dituen.
‎Adreilu gorriko etxe baso biziari arnasestua eragin zion Harakinen matrakak. ...andako behin hartan, hirurak ziren eta ez Bazter eta Harakin, Harakinek esan bezala, eta berari, Jexus Mariri, bururatu zitzaion sagardotegitik alde egitea, ez zekien zergatik, libertigarria iruditu zitzaion, besterik gabe, proposatu eta Bazterrek berehala eman zuen baiezkoa; Harakin, Harakin izan zen ezezkoan tematu zena, harik eta Bazterrek, batzuetan izaten zuen erradikaltasunarekin alde egiten ez bazuen hark pagatu zuela afaria adierazi zion arte. Harakin izan zen autoa martxan jarri eta besteak sagardotegitik noiz irtengo zain egon zena.
‎Hainbesterekin uhalei heldu eta tiraka hasi zen, astoak ez zuen harekin joan nahi; piper min bat jartzeko ipurdian, esan zuen Txemiñek, baina Pellok oihu pare bat egin eta hura nahikoa ez zela sabelean ostiko bat jota komentzituta utzi zuen eta, bazihoazen, bada, gora aldera biak, eta haiek bazihoazela besteak haiei begira zeuden, zeruan izarratu ederra zegoen eta elurrarekin bazterrak franko ongi ikusi eta Aireko errebueltan ezkutatu ziren arte egon zi...
2005
‎Itxarongela txikia zen, baina leiho azpiko txokoan zegoen berogailu elektrikoak ez zuen hura epeltzeko indarrik ere, termostatoak atseden gutxi uzten zion arren; amatatu eta pare bat minutura, argitxo gorria piztu egiten zen berriro. Horregatik ez zuen beroki beltz lodia erantzi jesarri zenean.
‎Bost urte zituela, bizilagun berri baten urtebetetzean haren etxean ezkutaketan jolasten, armairu batean itxita geratu zen, eternitatea iruditu zitzaizkion hiru orduz, mundu guztia berarekin ahaztuta. Negarrez hasi arren, jaiaren zalapartarekin inork ez zituen haren oihuak entzun, eta ez zuten atera harik eta etxekoandrea, jaia amaituta, gonbidatuen berokien bila joan zen arte. Ordutik beldurra dio toki ezezagun eta ilunetan bakarrik geratzeari.
‎Arreba komisariara joan eta, batez ere, Ramonen heriotza gertatu eta gero ez zuen zentzurik gordetzeak eta eman egin nien gutuna poliziei; horren ostean segurutzat ematen nuen Azuaren berri izango genuela, besterik ez bazen mehatxuren bat, baina ez da horrelakorik izan; ez dugu haren berririk ezertarako izan eta epaitegian elkarrekin topo egin dugunean ere ez ikusiarena egin du.
‎Egunero, iluntzeko bederatziak inguruan, behin ere hutsik egin gabe. Zeziliaren etxera deitzen zuten lehenengo, Carlorena zelako txanpon zuloduna, telefono kabinek irensten ikasi ez zuten hura, eta Silviarenera ondoren.
‎Sabaira begira geratu zen, ergel bat bezala, lerdea zeriola. Eskerrak Karlos Felixek ez zuela hura ikusi, bestela zerraldo eroriko zen berriro; nik bederen sekulako nazka hartu nuen.
‎Besteak, harrituta, ea zer gertatzen zen galdetu zidan. Nire zaputzak ez zuen haren edertasuna ezabatu; masail pekadun gorrituek eta bularren gainetik flotatzen zuten xerlo kirrikolatuek oinazea areagotzen zidaten.
‎Urte batzuk geroago, adineko Grotiusek, aldiz, laikotu egiten du zuzenbidearen iturria, giza arrazoimenak ez baitu haren aburuz Jainkoaren premiarik zuzenbidea sortzeko. Berez dago horretan zuzenbidearen lehen iturria, giza arrazoimenak sorturiko moralitatean datza zuzenbidearen bizkarrezurra eta hari nagusia:
‎– Pentsa! Badik aspaldi ez dugula haren berririk...
‎– Ez dakit, egia erran, badu bulta bat ez dudala haren berririk. Uste dut artzaintzaz aserik, San Francisco aldera jo duela bizitzera.
‎Gauez oheratzen zenean negarrez urtzen zen: senarra galduz geroztik, alta ez zuen hark ere gozoki tratatu, pairatzen zuen egoera tristea iruditzen zitzaion. Goiz batez ordea, askariteko bilduak ziren sukaldeko mahaian, erabaki erraldoia jakinarazi zien:
‎Eri dago, behea jota dago, morfina hartzen du, hegalak apurtuta ditu, baina ihes egiten dizu, hala ere, eskuetatik. Ezin duzu deus, ez duzu harentzat moduko hiztegirik. Artista da, artista nahi du.
‎Kasualitatea den ez dakit. Tira, Gastoni irakurri diot, ‘un equipo que ha pasado por el desguace’ idatzi du, nabari zaio ez zuela hura estimu handian. Gu geu ez gara oraindik ikustera joan.
2006
‎Hala uste du, behinik behin, Jaime Tejedorrek, Gipuzkoako Arrantzale Kofradien presidenteak: «Orain dela urtebete nioen Zaintza Intentsiboko Gunean geundela, eta hortxe jarraitzen dugu, gaitza ezagututa ere ez dugulako hura sendatzeko neurririk hartzen». Gaitz horren berri eman digu laburrean Tejedorrek:
‎Zitazioa jaso behar duenak egoitza ezagunik ez badu edo polizia judizialak ez badu hura aurkitu horretarako zehaztu epean, epaile edo auzitegiak kasuan kasuko zedula argitaratzeko agindua emango du, betiere interesdunak horren berri izateko biderik egokiena aukeratuz; auzitegiak hura gizarte komunikabideetatik zabaltzeko erabakia hartuko du, hori ezinbestekotzat jotzen duenean bakarrik.
‎Izan zen, garai batean egin genuen, baina gaur egun ez dut haren nostalgiarik. Okerrena da partaideak mundu honetatik faltatzen hasiak direla:
‎Informazioari konfidentzial baderitzote, hark balio konpetitiboa izango du, eta neurriak hartuko dira haren konfidentzialtasuna mantentzearren. Agentziek informazio hori ezagutzeagatik ez dute haren konfidentzialtasuna ezabatzen, kontratuak dioenez izaera sekretua duen informazioa eman baitzaio agentziari. Negozio erlazio jakin bat betetzeko esparruan agertuko da informazio konfidentziala.
‎2 Gelmaren eraikin esanguratsua, bota ez duten hura, Udalarendako izango da eta Obenerreka arduratu da hura birgaitzeaz. Edo bestela, birgaitzeari dagokion diru kopurua ordaindu dio Udalari.
‎Ez du ikusi nahi ere. Ez du haren after shavearen usain nazkantea aditu nahi. Berdin zaio erreportajea nola ateratzen den ere.
‎Jon zen... nire mutil lagun ohia. Ez dut harekin hitz egin nahi –segidan, Anek harreman gorabeheratsu haren berri eman zion polizia ohiari. Lehenbiziko aldia zen kontu haiek inorekin partekatzen zituena, eta apur bat harritu zen hasieran, azken batean ezezaguna zen gizon hari hain barne barneko kezkak kontatzeaz.
‎Inuiten ezpainetan, ordea, Qaannaaq zen herri hura –izen palindromiko ezin ederragoko herria–, eta izen horrekin jarraitzen du gaur egun ere. Uhartean iparralderantz goien kokatutako hiria da Qaannaaq –badira Qaannaaq baino iparralderago dauden herri txikiagoak, baina ez dute haren garrantzirik: ikerketarako postuak dira, edo urteko garai batean bakarrik bizi da jendea bertan– Zazpiehun bat biztanle ditu Qaannaaqek.
‎Tinta isurkorregia badute, lumaren muturretik ihes egin ohi du hark, eta alkandora poltsikoetan orban ezabaezina utzi, igandeetako alkandora garestiena edo maitatuena denean batik bat. Tinta egoskor isurgaitza badute, ordea, ez du hark kanpora irteteko grinarik izaten, eta, horren partez, aukera txikiena duen bakoitzean zeharo lehortu eta lumaren barruan solido bihurturik geratzen da. Erabilerak eta lumen egoskorkeriak ondo erakutsi zioten Bíró jaunari lumen izaera basati hori eta tinten jokabide aldrebesa.
‎Isilik gelditu nintzaion. Une hartan, herra baizik ez nuen harendako. Gero Katalina sartu zen.
‎Lehengo eguneko pistola utzi zuen nire eskuetan. Ez nuen haren oroitzapen onik: tiro egitean, gorputz osoa dardarika uzten zidan gibel kolpeak.
‎Orobat jakin errege Feliperen amatxiren aitak aitasainduaren aginduz deus gabe utzi zuela eta bortuz harata egotzi zuela. Nonbait entzuna zuen Henrikeren ama –Agerrek ez zuen haren izena gogoan– Espainiako erregerendako gorrotoz bilakatu zela heretiko. Eta semea, amaren ezpal ustela zela.
‎Irratiak ez zidan ezer esango gehien interesatzen zitzaidanaz, ez zidan arinduko Öchlerren eta Caffarelli kaleko lagunen zoriak sortarazten zidan bihotz estura. Umbertori zegokionez, ez nuen haren inolako berririk ere, nahiz, ez dakit zergatik, Paristik urrun izango zela pentsatzen nuen. Nolanahi ere, Joseph Rothek esan zigun bera eskatzen nien barru barrutik nire lagunei, Rothi berari barne:
Ez dut haren berririk. Garai hartan, Oleskariak zen nire konpromisoa.
2007
‎Palkoak ematen diola bera iraindua izatearen aukera eta biharamunean nik horren berri izatea. Ez du txalaparta aipatu, ez zuen haren hotsa entzungo, ez da bere palkoraino iritsi. Nik ere ez dut haren ttunttunkuna entzun bere irratiz.
‎Bestetik, xehetasun bitxi moduan, esan dezaket neska horren anaiak, bere ibilbideari begiratuta, Iban Mayok iaz egin zituenak ekartzen dituela gogora. Pertsonaia honek ez du harekin zerikusirik, baina horrelako txirrindularien gainean beti sortzen den esamesen mundu hori azaltzea interesgarri iruditu zitzaidan. Omenaldi txiki bat ere bada txirrindulari guztiei, eta kritika bat ere badago taberna zuloko kirol kritikaren inguruan.
‎15 urte neuzkala, Ufa hirira eraman ninduten, abiazio teknikaria izateko ikas nezan. Baina ez nuen hura gustuko. Moskun, ordurako, hasita nengoen balleta ikasten.
‎Ondo da, Laura baldin bada sofan utziko du, eta gero, lanaren aitzakian, bere estudioan sartuko da berriro. Ez du haren ahots gozoa berriro entzuteko inongo asmorik. Sukaldera ailegatzerakoan, ordea, figura txiki bat ikusi du atearen bestaldean.
‎Azterketa baten arabera, adiscal barneko termokoagulazioak ez du hura babesten duen ebidentzia zientifikorik
‎Oraindik ere gure artean dirau hainbeste kalte egin digun gure hizkuntzaren zailtasunaren mitoak. Askorentzat euskara inork ulertzen ez duen hura besterik ez da, beste askori berriz, hobe genukeela iruditzen zaigu munduak errazago ulertuko baligu. Iritsiko da normaltasuna.
‎Baina leku honek ez du harekin deus ikustekorik. Conche, honen ondoan, leku airos eta biziz betea da.
‎Eta, berrikiago, Miarritzen," Idazketa eta lurraldea" sujetaz solastatzeko egin izan den elkarretaratze batean (laster ohartuko nintzen ez zuela hark deus ikustekorik nik gogoan nuen" lurraldearen idazketaren" gaiarekin, bai ordea, anitz, tokiko instituzioek politika erregionalista baten barnean, idazketatik baina nolako idazketatik, atera zezaketen probetxuarekin), Aurelia Arkotxaren ezagutza egin dut.
‎Petrolioa aipatu dugunez, deigarria egiten da 1960ko datuak gainbegiratzea: Estatu Batuak ziren produktore nagusia, noski, munduko produkzio osoaren herena ekoizten zutelako; ondorengo bietako bakoitzak, Venezuela eta Sobiet Batasunak, ez zuen haren erdia merkaturatzen; eta herrialde arabiar guztiak, orduan oraindik Erresuma Batuaren eskuetan zegoen Kuwait buru zutela, denen artean, ez ziren Amerikako erraldoiaren produkzioaren pareraino iristen. Ez da harritzekoa, bide batez, munduko autoen erdia Estatu Batuetan ekoitzia izatea sasoi hartan.
‎Ene aita hiru egun hauetan desagertu da. Bere lagunekin Bilbora joan da eta geroztik ez dut haren berririk.
‎Imajinazioa zalu zebilkidala aitor dut, alor honetan eta demagun sentimenduen alorrean ere. Emaztea, erratza gorarik, atzetik neukan eta ez zuen hark txantxetarako potretik. Telefonoari hurbildu zitzaion eta garatzen zihoan tentsioa jabaltzen saiatu nintzen:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia